Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 181

2000
‎Duela hiruzpalau hilabete doi doia, Dabid sarritan trufaka hasten zitzaidan: esate baterako, etxeko eskailerak oinez jaitsi, eta, kalera irten aurretik, igogailuko atea zabaltzen nuenean neure burua bertako ispiluan ikustearren eta, esan gabe doa, orrazkerari edo jantziei azken ukituak ematearren; esate baterako, autobus geltokietako kristaletara hurbiltzen nintzenean, autobusari itxaroteko ez, baina neure burua kristal ilunean islatua ikusteko; esate baterako, dendaurretako kristalak ispilu gisa erabiltzen nituenean.
‎Argi dago honekin ez dugula errealitate berririk aurkitzen; baina hain begi bistakoa ez zen egia bat azaldu dugu. Eta adibidea leloa badirudi, zientzia edo matematikako argudio konplexuagoak har genitzake, tesi ezkutuak ez direla beti aurkitzeko hain errazak ikustearren . Eluzidazioak, diskurtsoaren argitze erak, balio du, hortaz, gauzak hobeto ikusteko eta falaziak alde batera uzteko.
‎" Henrik", esan zuen aitatxik; beraz Lazarok haren bila etorri zela kontatu zien; ez zen komeni, agian, berria hala hala heda zedin; hotsa behar ez ziren belarrietara heldu zitekeen; alta, bazitekeen zaharrak datu berriren bat ematea; bazirudien zerbait esatekoa zuela; izan ere, antiojoak jarri eta, eskuaz apurtxo bat hurbiltzekoa eginez: " ixilpeko obra batzuk egin zituen", esan zuen; sekretuka, hurrean zen etsairen batek adi balezake lez; ordea beraiekin Ivan txikia besterik ez zen; esan zituen hitz haiek Xanengan sortzen zuten efektua ikustearren pixka batean isilik egon eta gero: " ixilpekoak ziren", esan zuen," baina nik banekien ari zirela"; gero, bekainak jasota, apalkixeago:
‎Orduan esan zigun: joatekotan zela eta... erakutsi zigun"; hori esan eta, Bele jaiki, gibeleko patrikatik nabala bat eta burdinazko palanka bat ateraz, lurrean belauniko jarri, nabalarekin bi oholen arteko juntan arraspatzen hasi zen; Xan isilik, Lupo lo, Bele enpeinu handiz, mihia kanpoan zuela aritu zen hantxe; azkenean, kontuz kontuz ohol bat altxatu zuen; barrura begiratu zuen; hobeto ikustearren etzan egin zen; besoa zuloan sartuta, bazterrak haztakatu zituen;" ostias", esan zuen; jaiki egin zen, Lupogana joan, astindu egin zuen;" hi", esan zuen; aurpegia arrunt txurituta zeukan. " Zer??", galdetu zuen Lupok, lomoker.
2001
‎Alternatiba erromantikoa dugu, azkenean: Praga, Viena, Budapest, Paris edo Londreseko goiztiria ikustearren 50.000 pezeta (300 euros) ordaintzeko prest bagaude.
‎Hala ere, Kanten ideien argibide izan nahi omen zuen honek arazoa ilundu besterik ez du egiten. Labur esateko, espazioa eta denbora ezin dira alderatu errealitatea zuzenean ikustearren edozein unetan ken ditzakegun betaurrekoekin, zeren esperientzia ororen eta, honenbestez, errealitate oro ikusteko ezinbesteko baldintzak baitira.
2002
‎Haur haziagoek ere argi eta soinu deiak erantzuteko ahalegin osoa egiten zuten. Lurrean ahoz gora etzanda, telebista ikustearren lepoa 180 gradu biratzen zuten. Erreakzio biologikoa da hori.
‎Erromatarrak eta etsaiak guztiak, batzuk ospea eta agintearengatik eta besteak bizitzarengatik bi aldeetan indar guztiekin borrokatuz guduari adi zeudelarik, guda deia jo zuten bat batean beste aldetik. Zer zen ikustearren hurbilagotu ziren emakume eta umeek egin zuten ihes lehenbizi, gero murrutik hurbilen ziren guztiek, eta azkenik denek, armadunek eta armagabeek. Erromatarrek hori ikusi zutenean are gogorrago egin zuten eraso; barreiatu egiten zituzten eta hil gabe zauritu baino ez zituzten egiten; gero hildakoen gorpuen gainetik joaten ziren eta ospe egarriarekin elkarren lehian bilatzen zuten murrua, harrapakin bilketan inor luzatu gabe.
‎Zu ikustearren hartu dut autobusa hirira.
2003
‎Azkenekoa pasatu baino lehen zahartzaroa iritxiko zuala ematen zuan. Bainan, nahiz bere arpegia gehiago ez ikustearren , nahiz errukituta beste lan modu bat ikasteko denbora gehiegi galdu zualako, azkenean eman zioten tituloa. Doctor eta doctor Berendi ziran bere arpegiz asetuen zauden irakasleak.
‎Neure laztana ikustearren , pasako neinteke handi (k)."
‎Gortinaren zirriztuetatik Monikaren zango zutun eta beso luzeei begira, nire buruari galdetu nion zer indarrek eramaten gaituen pertsona bat gurtzeraino maitatzera eta zerk iratzartzen gaituen gero amets horretatik. Hiru urte lehenago bere ondoan egoteagatik bakarrik asmatu nuen bidaia hori, eta gidaliburuan aurkitu genituen museo guztietan sartu banintzen, ez zen izan espartinak edo esku pilotak nola egiten diren edo balea nola harrapatzen zuten ikasteko, Monikaren aurpegia bitrinen kristaletan islaturik ikustearren baizik. Orduak ematen nituen neska horrengan zerk erakartzen ninduen aztertzen, begiradaren beroak, ezpainen iradokizunak edo bere keinuen dotoreziak, eta gehien bere bizipozak hunkitzen ninduela erabakitzen nuen batzuetan, edo bere gaztetasun emeak liluratzen ninduela modu horretan beste batzuetan.
‎Emazteari entzunda badaki idazle batzuek irakurle bakar batentzat idazten dutela. Dantek Beatrizen ezpainetan irribarre bat ikustearren idazten omen zuen, Borgesek bere aitaren omenez, Malraux ek auzoko dendan lan egiten zuen neska gazte batekin pentsatuz, Romain Garyk, berriz, bere ama, Nina, zuen gogoan. Beharbada sormenaren iturburu, artearen jatorri sentitzeak hunkitzen ditu horrenbeste emakumeak.
‎Erietxera noa, bertan eduki ninduten hiru hilabetean, nire kasuaz arduratu zen traumatologoa ikustearren . Berak atenditu ninduen ingresatu ninduten gauean ere.
‎Anekdotaren arabera, Azkoitian sermolari ari zela, bertako zaldun bat zur eta lur geratu zen Mendibururen hizkerarekin, erabat harriturik euskaraz halako gauza sakonak esan zitezkeelako, eta Zizeron berak ere latinez hain ondo ez zituela esango adierazi omen zuen. Bere kristau zorroztasunak, Kardaberazi bezala, santu hotsa ekarri zion, eta kaletik zihoala, jendea leiho eta ateetan biltzen omen zen bera ikustearren . Zorroztasun moral horrek eramango zuen, baita ere, Erregimen Zaharraren amaieran hain bizia izango zen dantzei buruzko polemikaren piztaile nagusietako bat izatera.
‎Eta indultuari esker bizia salbatzen zuenak betiereko fideltasuna izango zielakoan. Umiliaraztearren, barkamen eske ikustearren , beste batzuk salaraztearren. Eta mesede eske hasiko zirelakoan.
2004
‎Lupa eta aztertu nahi dugun gaiaren fokatzearen problemarekin. Zenbateraino hurbiltzen garen edota zenbat urruntzen garen gai horretatik zehazkiago edo modu orokorrago batez ikustearren . Donostian jaiotako idazle honentzat, ematen duenez, ETAren zentsura besterik ez dago hemen gaur egun. Nonbait, ez du beste ezer ikusi hemen idazle horrek.
‎Hori dela-eta, kontu handiz miatu nituen ostatuaren inguruak. Espaloietan utzitako auto bakanen ondoan igaro nintzen, hutsik ote zeuden ikustearren , eta denda itxien erakusleiho ilunen itzalak aztertu nituen banan banan. Inor nire zain ez zegoelako nolabaiteko segurtasuna bildu ahal izan nuelarik, pistolari sakela barnean gogor helduta, ostatura sartu nintzen.
2005
‎Anniren presentzia, bera ikustea mingarria eta jasanezina egin jakon eta hori guztiori alderatzeko asmotan, etxean gelditzea otu jakon. Jakin baekian azpikontzientzian behinik behin, holan esango eukean kanpotik begira egoanak alperrik zana ahalegin hori, Anni ikusi gura ez baeban alperrik zala etxean gelditzea, etxean bertan be Anni bera agertuko jakon eta, alper alperrik jakola norbait ez ikustearren kanpora ez joate hori, norbait hori, Anni, barrunbean eroian eta.
‎46 Hegazti bitxiok hurbiletik ikustearren , pertsona askok horretarako bakarrik egiten dute bisita parkera.
‎Nire aitona ikustearren Edozer nezake sina, Bere ondoan edo urruti
‎–Hire begi horiek dirdirka berriro ikustearren itzuli naun bizitzara, ez beste ezerengatik.
‎Frontoia leporaino bete zen. Ni ondoko zuhaitz batera igo nintzen, hobeto ikustearren , nire adineko beste gaztetxo batzuekin. Ez zegoen aulkirik, eta jendea lurrean eseri zen, txiskeroak piztuta.
2006
‎Ama azkenean nekatu jakon. Danen isilean emoten eutsan diru apur bat, egoera haretan ez ikustearren . Aldatuko zalakoan beharbada.
‎21 Interesgarriak begitantzen zaizkigu Weber-ek jesuiten inguruan egiten dituen hausnarketak; izan ere, pentsatzekoa da euskal jatorriko mugimendu katoliko horrek eragina izan duela euskal gizartean eta euskaldunon eratze psikologikoan. Ez da hau aspektu horiek aztertzeko lekua, eta ondoko aipuarekin konformatuko naiz, jesuiten ereduan puritanismoarekin zenbait antzekotasun badaudela ikustearren , besterik ez: «, jesuiten aszetismoa emantzipatu egin zen bai birtuosismo hutsagatik nork bere burua etengabe torturatzetik, bai mundutiko ihes anarkikotik; horrela, jokabide arrazionalerako metodo sistematiko bihurtu zen, status naturae hura gainditzeko helburuarekin, gizakia apetitu irrazionalen ahalmenetik salbu jarriz, eta munduaren eta naturaren aurrean gizakiari askatasuna itzuliz; era horretan, planifikaturiko borondatea lehenesten zen, bere egintzak autokontrolpean zeuden noiznahi; monjea Jainkoaren erresumaren zerbitzutarako langile izateko hezten zen (objektiboki), eta (subjektiboki) arimaren salbamena bermatzen zitzaion.
‎Egongo da jairik ala? Lehenbizikoan antzarak ikustearren etorri nintzen Garraitzetara, baina bertoko neskak ezagutu eta gero, bat edo batekin dantzan egitearren etorriko nintzateke. Aurten, dena den, pentsatu ere ez.
‎Lontxo, ez dakit nola eta zergatik, estropezu egin eta aurrerantz erori zen. Orduan ni ate paretik kendu nintzen, Lontxoren ipurdia ez ikustearren . Hori da behintzat nik oroitzen dudana.
‎Atzera begiratu zuen Agirrek, lagunek grazia zelan barre egiten zioten ikustearren . Basoa zurrutada batez hustu eta Joxanen belarrira hurreratu zen.
2007
‎Hortaz, azaleko aldekotasun hori bukatzen da erabilera areagotzeko neurriak zehazten hasi bezain pronto (Amorrortu et al., 2009). Zenbait girotan dagoen euskararen erabileraren inguruko uzkurtasun horrek ez dio mesederik egingo elebidunari eta horrek, askotan, amore emango du parean duen erdalduna kopetilun ez ikustearren . Bestela esanda, dimentsio makroan kokatzen den hizkuntza diskurtsoak dimentsio mikroko egoeretan eragingo du eta, norbanakoaren motibazioa ahulduz, euskararen erabilera eragotziko du.
‎Hala ere, Piarres La, tte gramatikari, etnografo edo, losofoaren emaitza bibliogra, koa aztertu beharrrean, lan intelektual horren parean bilakatutako beste intelektualekiko harremanak arakatu nahi izango genituzke, kultura mailakoak. Euskaltasunaren zein kulturgintzaren erakusgarri izango zen sare hartan Piarres La, tte kokatzearekin batera, ahaleginduko gara azaltzen noraino izan ziren garrantzitsuak La, ttek buruturiko ekintzak, zer nolako eragina izan zuten nabarmenduz, X X. mendeko kulturgintza berri baten sortzaileak zirenetz ikustearren .
‎Kritika horiek eskematikoki ikustearren :
2008
‎Beste batzuek bisitari zaharrenei ere sarrera kobratzen diete: Thyssen Bornemisza Museoa (jarrita dagoen unean uneko erakusketaren arabera, bisitaren prezioa 5 eta 3,5 euro artean kostatzen denez, ohiko txartelari %30 %45 arteko deskontua egiten zaio), Guggenheim Museoa (erretiratuei %40ko deskontua egiten dienez, sarrera 7,50 euro ordaindu behar dute) edota Dalí Antzoki Museoa (pentsiodun eta erretiratuei 8 euro kentzen die, bertan diren obrak ikustearren , hots, helduaren sarrera erreferentzia hartuta, %27ko deskontua egiten die).
‎Giovanni Mazoni hurreratu egin zen, pixkatxo bat gehiago, hobeto ikustearren . Gutuna sumatu zuen poltsikoan, gutun beltza, eta ilunaren hoz ta sunak hartu zuen goitik behera atzamarrekin ukitu zuenean.
‎JOANA. Ba nik edozein lan hartuko nikek aita ez ikustearren . Ezin diat eraman.
‎Eskualdeko tokiko telebisten inguruan bitxikeria bat ere aipatu nahi izan du Uriartek. «Nork esango luke, oraindik gure eskualdean bada udalen bat edo beste gure hedagailura joan, kanala kendu eta Espainiako selekzioaren saskibaloi partidak ikustearren gurearen ordez LaSexta katea sartu duenik».
‎Zuzen eta artez esango dizut, ingurumarietan ibili gabe: haurdunaldiaren hasieran nagoenez, Veneziara egin nahi nuke joan etorri bat, nire hiria, gurasoak eta neba arrebak ikustearren .
‎Bigarren pausoa psikologoari egin beharreko bisita, non bakarkako bilera batzuen ostean hainbat test psikologiko bete genituen. Azkenik, gizarte laguntzaileak gure etxera etorri zuen non bizi ginen eta haur adoptatuaren etxea nolakoa izango zen ikustearren . Bagenekien, beraz, zertan zetzan azterketa, eta bagenekien familia arrunt bat osatzen genuela, gu ginela, hain justu, adopzio prozesu batean dagoen haurrak behar zuena, eta jakiteak beti laguntzen badu ere, kezka txikitxo batekin edo, zehatzago esate aldera, ezinegon txikitxo batekin joan ginen lehenengo bilerara.
2009
‎Urduri jartzen zen eta kosta egiten zitzaion poza disimulatzea. Gure atzetik korridorean salto txikiak emanez ikustearren egiten nuen. Umeari kanpoko ate aurrean berokia lotu bitartean ni ez haserrearazteko esaten ikusteagatik.
‎Bilaketa programa berri bat garatuko dugu, zeinak bilaketa hitza bere testuinguruan bistaratuko digun. Programak argumentu bezala komando lerrotik fitxategi izena, bilaketa patroia eta N zenbaki bat jasoko ditu, eta bilaketa hitza duten lerro guztiak bistaratuko, aurreko eta hurrengo N lerroekin batera testuingurua hobeto ikustearren .
‎Belagileen trajeria pastorala ikustearren , sargoriari aurre egin diete 3.500 bat lagunek. Lapurdiko emakume askeek 1609 urtean pairatutako martirioa apur batean sentituta.
‎Nire semea, nire emaztea... zer egingo dute ni gabe? Haien etorkizuna behingoz ziurtatua ikustearren , lapurtu egingo nuke, baten bat akabatu ere egingo nuke behar izanez gero, Jainkoaren aurrean ere zin egingo nuke. Basapiztia bat bezalakoa naiz, oihanetik urrun galdua.
2010
‎Arrisku bat ere bada: txapelketarako euren burua" zahar" ikustearren txapelketan kantatzeari uztea. Arkaitzen ustez," ona da belaunaldi batek eustea".
‎Ideologia eta praktika nazien bereizketa eta berezkotasuna azaltzeko, Der Spiegel aldizkariko elkarrizketa batean, historialariak honako hitzetan laburbildu zuen: . Pertsonak hiltzera zigortzearen gertaeran, behin betiko eboluzio historikoa haiengan ikustearren eta krudelkeria borondaterik ezean egitearren, sufriaraztea opa izateke gizakiak intsektu kaltegarriak deuseztatu nahi dituen gisan?. Bertze behin gizakiak ezabatzeko metafora dira intsektuak erabateko mobilizazioan.
‎NEKANE. Hau bakea?! Edozer emongo nuke bere aurpegia ikustearren .
‎TXIMISTA. Egin egin nahi dinat. Hi zoriontsu ikustearren –ilargia ere lapurtuko niken.
‎Berehala ohartarazi zidaten batzuek abertzale ezkertiarra ez izatea bekatu mortala zela han. Deia egunkaria eramaten nuen batzuetan klasera, haiek jartzen zuten eskandalu aurpegia ikustearren soilki. Beti izan naiz apur bat zirikatzailea.
‎Baina aitari izugarrizko gorrotoa diot!", erantzun nion. Kemenez ebaki nuen esaldia, eta berak burua atera zuen tapakien azpitik zer aurpegi ote neukan ikustearren . " Ezin dut begi aurrean ikusi —jarraitu nuen— Etxean pasa dudan azken bolada honetan konturatu naiz ondo.
‎Astoa Moro zen. Pertsona bat igo zen terrazako eserleku baten gainera, gertatzen ari zena hobeto ikustearren : Pantxo.
‎—Zuzen eta artez esango dizut, ingurumarietan ibili gabe: haurdunaldiaren hasieran nagoenez, Veneziara egin nahi nuke joan etorri bat, nire hiria, gurasoak eta neba arrebak ikustearren .
‎Begia itxiko duzu ez ikustearren , kristaletik,
2011
‎Batzuetan idazleak, hain justu, besteek kontatu duten horixe kontatzeko idazten du, besteen egia berea balitz bezala, eta orduan falsete ahotsa jartzen du, eta bi panpin kalakari. Horietan, ez da harritzekoa umeak teatro atzean zer ote dagoen ikustearren oldartzea. Gezurra deskubritzea.
‎«Uste dute berri emateko moduko zerbait gertatzear dagoela non edo non, eta hara jo ohi dute, eta zalaparta eragiten».Ez zaio arrazoirik falta Huangi. Azken batean, Mendebaldeak, gehiago edo gutxiago, interes ezkutu bat du; are, morboa, Txina gain behera etortzen ikustearren . Gorantz doan sistema bat ordezkatzen baitu, orain arte indarrean egon denaren kontra doana, zuzen zuzen.
‎Negarrak urteten euskun ondoan begira eta eurei otoitzean laguntzen gengozan gehienoi. Milaka barik, neurri txikitxuagoan, ehundaka balitz be, gure Herrian holakorik ikustearren !
‎Aldi labur bat egin zuen ondoren atea irekita, oin bat kanpoan zuela. Zerbait ordainduko nukeela pentsatu nuen irudi hori kanpotik ikustearren , emakume bat autotik ateratzen alegia. Ez nuke jakingo zergatik baina gizonezko guztioi gustatzen zaigula uste dut.
‎Gainera, sarraskia litzateke. Biolentziaren alde zaudeten ikustearren esan dut. Proba moduko bat.
‎Astean behin eraman behar zuen gaixo agiria lanera. Ordura arte postaz bidali izan zituen Galan doktorearen gutunak, lankideak ez ikustearren . Ez zuen sasikume sorta hari aurre egiteko adorerik.
‎Atzaparretan tinko eusten zion Joseph zaharrak utzitako eskopetari. Arestian prest zegokeen mundu guztia suntsitzeko aurpegi hain triste hura ez ikustearren .
‎Kristau tradizioan adierazpen harrigarriak aurkitu daitezke, nahiz eta gero pentsamenduaren zaintzaileek ezkutatu, beren burua desagertzeko zorian ez ikustearren ; kristau dokumentuetan irakur ditzakegu edo mezaren errituan entzun: " espiritua gure buruen gainera jaistea", esate baterako.
2012
‎Eta ez duzu ulertzen jendeak zergatik ez duen neure lagun bati gertatu zitzaion hori maizago erabiltzen, kontu propioak aireratzeko lotsak gainditzen horrenbeste laguntzen duen gezur txiki hori, literaturan fikzio esaten duguna hain justu. Besteak gutaz hitz egiteko baititugu erabiltzen, inauterietan mosketeroz janzten ginenean bezala, munduaren begietatik geure burua ederrago ikustearren . Superbibentzia hutsa.
‎Autobusean etorten ziran eta han egiten ebezan jatorduak eta zapatutik domekarako gaua. Auzoko eta herriko umeak hara joaten ziran jokalariak ikustearren . Orduko denporakoak ziran, besteak beste, Jose Luis Artetxe, Maguregi, Zarra eta Gainza.
‎Azazkaletako orbanak buruan zituela sartu zen beilatokian. Atarian hizketan zeudenei ez zien begiratu ere egin, ezagunik ez ikustearren . Komunera joan zen zuzenean.
‎Hala ere, ziurrago egoteko, berriz itzultzeko esan nion eta hango taldetik bost bereizteko, eta esateko, gobernariak gizonen kezkarik ez zuela ikustearren , bost gizon horiek hautatuak izan zirela haren laguntzaile izateko, eta gobernariak beste biak eta gaztelura, nire leize zulora alegia, preso eramandako hirurak bahituta izango zituela, beste bosten leialtasunaren ordainetan; eta eginkizunean zintzo jokatzen ez bazuten, bahituak zeuden bostak itsasertzean bizirik zintzilikatuko zituztela.
‎Kapitainarenganako esker onez, batzuetan, hark biziki eskatuta, berarekin esertzen nintzen, giza espeziearen aurkako ezinikusia ezkutatzen saiatuz, nahiz eta sarritan kanporatzen zitzaidan eta hark, ezer esan gabe, pasatzen uzten. Baina egunik gehiena ganbarotean itxita ematen nuen, ontzilarietako inor ez ikustearren . Kapitainak sarritan erregutu zidan nire arropa basati haiek eranzteko, eta berak zeukan jantzirik onena uzteko prest agertu zen.
‎Ohorezko dama haien arteko ederrenak, hamasei urteko neska jostalari atsegin batek, batzuetan zangalatraba ipintzen ninduen bere titiburuetako baten gainean, baita beste bihurrikeria asko egin ere, baina barkatuko dit irakurleak xehetasun gehiagorik ez ematea. Edonola ere, hain atsekabetua nengoenez, andereño hura gehiago ez ikustearren aitzakiaren bat asmatzeko erregutu nion Glumdalclitchi.
‎Arranguraz ari zen etengabe bere nerbioengatik, bere bularrarengatik, bere umoreengatik. Oin hotsak kalte egiten zion; alde egin behar; bakardadea gorrotagarri bilakatzen zitzaion; bere albora itzuli behar, hiltzen ikustearren , noski. Arratsean, Charles etxeratzen zenean, emazteak maindireen azpitik bere beso luze meheak ateratzen zituen eta lepoaren inguruan pasatzen zizkion, eta, ohearen ertzean eserarazi ondoren, bere atsekabeez mintzatzen hasten zitzaion:
‎Leonek ez zekien, haren etxetik etsipenak jota irteten zenean, dama bere ondoren altxatzen zela, kalean ikustearren . Haren joan etorriez kezkatzen zen; haren aurpegia zelatatzen zuen; istorio bat osoa asmatu zuen haren gela bisitatzeko aitzakia bat aurkitzearren.
‎Batzuetan marrazten aritzen zen; eta Charlesentzat biziki laketgarri izaten zen hantxe geratzea, zut zutik, hari begira bere kartoi gainean makurturik, begiak keinaka, bere obra hobeto ikustearren , edo erpuruaz ogi mamizko bolatxoak biribiltzen. Pianoari dagokionez, zenbat eta azkarrago bere behatzek korritu, hainbat eta liluratuago senarra.
‎Justinek botikatik hanka egin zuen dama ikustearren , eta botikariak ere hartu zuen neke hori. Gomendioak egiten zizkion Boulanger jaunari.
‎Orain bazekiten Lieuvain zeritzala, eta haren izena bata besteari errepikatzen ari ziren jende artean. Beraz, orri batzuk parekatu ondoren eta hobeto ikustearren begia haien gainera doitu ondoren, ekin zion:
‎Urduritasun keinu hura, sorbaldak, artean meheak, jasotze hura, bat batean izuturik, zaldi gaztea zigorraren puntarekin ukitu orduko izutzen den bezala! Nik uste dut, horrela deitzen bazion, haserre aurpegi hura ikustearren eta obeditzen ziola egiaztatzeak ematen zion atseginagatik egiten zuela. Ikusi nuen bezain laster oroitu nintzen neure ametsaz.
2013
‎Bekeako asentsioetan idi probak egoten ziran eta ilusino handiz joaten ziran hara probak ikustearren . Posturak be egiten ebezan eta horretarako korredoreak egoten ziran.
‎Udako merkatuko kontu luzeeneko protagonista baino gehiago, futbolaren historiako protagonista bihurtuko da galestarra. Real Madrilek 100 milioi euro ordainduko dizkio Tottenhami ezker fina Santiago Bernabeun korrika ikustearren , hau da, sekula futbolari bat fitxatzearren ordaindu den kopururik handiena. Atean ere eztabaida Bulegoetan ez eze, atezain postuan ere ematen ari dira zeresana talde biak.
‎Gobernadorearen izaera mesfidatiaren froga ikusi zuen horretan chamberlain errusiarrak. Alegia, herriaren barrualdea eta indar militarren urritasuna ez ikustearren esan ziola gobernadoreak ez San Franciscotik mugitzeko. Arrazoi zuen, noski.
2014
‎Berez, poemako pertsonaia bezala, bilatzen ari naizen inspirazioak ni neu aurkitu nau. Idatzi nuke ikustearren idaztea azkenean merezi ote duen. Duda ere pizten dit poemak iradokiko lukeena errazkeria ote den:
‎Pastel guztia deskubritzean nola erreakzionatuko zuten. Ziegakideak komentatu zion gustura asko joango zela berarekin, zaindariei geratuko zitzaien aurpegia ikustearren . Baina Joxeanek buruan zeukana ez zen hori, baizik eta nola esplikatu egin zuen bihurrikeria.
‎Emiliok Enekori so egin dio, bere haurrarentzat ideia egokia ote den ikustearren . Baina Enekok azkar moztu dizkio hegalak:
‎Hanka zuri finak zituen aitak, han hemenka bilo finek estaliak, eta oinetan, berriz, tennis zahar batzuk. Burua sartzen zuen zuloetan, han ezer ote zen ikustearren . Xabik ez zekien zeri so egiten zion, baina aita ez zen gauzak azaltzen ibiltzen zen horietakoa:
‎Komuneko iturria entzun zuenean, gorputzaren erdia atera zuen Xabik, ama gertuagotik ikustearren . Premia zeukan haren keinua ikusteko.
‎Merezi izan da, haren kabroi aurpegia ikustearren .
2015
‎Galdera horri ematen zioten erantzunaren lehen zatia trufazkoa zen: " Atzeko partean Kaja Ahorrosen anunziorik azaldu gabe paperik argitaratzea posible ote den ikustearren . Kuriosidade zientifikoa, beraz".
‎Tabernako ateari begira geratu ziren, gardena bailitzan. Tabernariak, eskuak mostradorean, ezin zuen asmatu atetik nor agertuko jakitearren al zeuden horrela, kalean gertatzen ari zena ikustearren , ala Txepiri ez begiratzearren. Betikoa edan behar al zuten galdetu zuenean, koadrila leiho aldera mugitu zen.
‎Aurrean, oinetan, atzean ez ikustearren .
‎–Nekagarria da bai, baina lanak merezi du zu bezalako progresismo hutsaren heroiak, ezkerraren dinosauruak, beti topikoetatik harantzago joateko beldur zaretenak, edo agian joateko gai ez zaretenak, zeuen onetik irtenda ikustearren .
‎Egunkariko orri nekrologikoa zabaldu orduko, ondoeza egin zitzaidan. Patioko aulkian eseri eta hurbilerako betaurrekoak jantzi nituen hobeki ikustearren .
‎f. Motibatiboan gatik atzizkiarekin batera (ikusteagatik), arren ere ontzat eman zuen aditzean( ikustearren ). Hemen ere, gainera, gatik nahiz engatik biei egin zitzaien lekua:
‎ene lagunau eta ni goaç ara, Silveroren jentilezac ecusterren, ene lagunau eta ni goaz hara, Silberoren jentilezak ikustearren
‎Zenbat eta mesede gehiago jaso Haren Maiestateagandik, orduan eta uzkurrago eta beldurtiago daude beren buruaz. Eta haren handitasunetan beren miseriak hobeki ezagutu eta beren bekatuak astunagoak iruditzen zaizkienez gero, askotan, zergalaria bezala ari dira, begiak jasotzen ausartzen ez direla; beste batzuetan, beren burua ziur ikustearren , bizitza amaitzeko gogoaz, nahiz eta berehala, dioten maitasunagatik, Hura zerbitzatzeko bizi nahi izatera itzultzen diren, esanda geratu denez, dagokien guztian haren errukian jarriz uste osoa.
‎3 Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jainkoa ikustearren hil nahi izatea alde batera utzita, hiltzea nahi zuena, beti hainbeste zor zionarekin eta hainbeste zor izango zionarekin zein esker gaiztokoa izan zen ikustearen samina hain sarri ez sentitzearren; eta, horrela, iruditzen zitzaion inoren gaiztakeriak ez zirela bere gaiztakerien mailara iritsiko, Jainkoak berari adina barkatu eta mesede egin dionik ez zela izango uste zuelako. Infernuaren beldurrari dagokionez, ez dute batere.
‎Oso estu zegoenean nire gutunak irakurtzen zituela zioen eta kendu egiten zitzaiola tentaldia, eta izuturik zegoen nik sufritu nuenaz eta bera nola libratu zen jakinez. Eta ni neu ere izutu nintzen eta beste urte asko ere sufrituko nituzke arima hura aske ikustearren . Goretsia izan bedi guztiagatik, Jauna zerbitzatzen dutenen otoitzak asko egin dezake-eta, nik uste dudanez, etxe honetan ahizpa hauek egiten duten bezala; kontua da, horren ardura nik neramanez gero, deabruak nire aurka suminduago jartzen zirela, eta Jaunak baimendu egiten zuela nire bekatuengatik.
‎4 Aditzera eman dakioke berorren aitatasun txit agurgarriari, honetan bat etorriko ez balitz (ez moja oinutsen aldetik, baina bai erdi ulertu den gauza bat den aldetik), lehenago onartuko litzatekeela gotzainen mende jartzea, oinetakodunek bisita eta goberna ditzaten onartzea baino, berorren jauntasuna oso urruti baitago; lehenik egindako kaltea konpondu dadila, eta horretan asko egin dezakete, dakienez hala gertatu baita. Eta hau izan da etxe hauek bisitariei erresistentziarik ez jartzeko arrazoietako bat; erreformatuak zirenez gero, egin zezaketen, beren burua haien mende ez ikustearren , eskarmentua harturik baitzeuden.
‎Oi, bere anaiaren sufrimenduen berri izango balu eta ahaide hauekin guztiekin ditudanen berri! Eta horrela iheska nabil, haiekin neure burua ez ikustearren ; eta aita Nicolaori agertuz, hark esan zidan Palentzian nengoela, gastuak pagatzeko baimena eman nenzala, gero hemen eman ditzakeela-eta; inola ere ezetz erantzun nion nik; eta horregatik idatzi nion berorren agurgarritasunari ez bidaltzeko Madriletik, gero egingo zenaren beldur bainintzen, eta ez zait batere ongi iruditu, gauzak tolesgabe egitearen aldekoa bainaiz.
‎3 Ez zitzaidan gutxi iruditu sei dukat garestitzea, baina gehiago emango nuke nik berori ikustearren . Egia da, gehiago balio duela; mojatxo txiro bat nork estimatuko du?
‎5 Haren Maiestateak jar bitza horretan bere eskuak, guztiok eskatzen diogunez, nik esaten baitiot berorri bihotz barnean sentitzen dudala, eta Jainkoak hainbesteko gaitza etortzea baimenduko balu, hiltzea nahiko nukeela, halakorik ez ikustearren .
‎Ez sinetsi mojei, nik diotsot, gauza batez zaletzen badira, mila kontu esango baitizkiote; eta hobe da pobreak bezala etxetxo bat hartu eta apaltasunez sartzea (gero joan baitaitezke hobetuz), zor handiekin geratzea baino. Berorren joate horrek noizbait poztasun pitin bat eman badit, hemengo oztopo hauetatik aske ikustearren izan da, nik neuk bakarrean eramatea askoz ere nahiago baitut.
‎Ez da pasatu esaldi horretaz oroitu ez naizen egunik. Berdin kartzelen arteko lekualdaketetan, presoz beteriko bagoiak geltokira sartzen zirenean, gorri buztandun eta adardunak ikustearren hurbiltzen ziren familia oso haiek. " To, gu bezalakoak dira!".
‎Uzkudunek egindako aizkora erakusketaldiak Bartzelonan jende askok ikusi zituen interes handiz, interesatu horiek ikusminez eta harrituta inguratu baitziren feria lekuraino ikustearren boxeo munduko txapeldun bat, aizkora eskuan zeukala, propio Euskal Herritik ekarri behar izan zituzten enbor erraldoiak mozten.
‎Halere, dena beltz ez ikustearren , gogora ekartzen du LHKn sinatua dela bigarren PRECO; horrela, aldebiko batzordeen bidez, urrats gehiago eman daitezkeela uste du ELAk eta, sindikatu eta patronalaren arteko harreman dialektikoari esker, finkatzen joan daitekeela gizartean lan harremanei dagokien lekua.
2016
‎Zeren sentitu egiten dugu Sterne ari dela pentsatzen ez kontu horretaz beraz, baizik eta berari buruz dugun iritzian izango duen ondorioaz. Eskaleak haren ingurura biltzen dira, eta pauvre honteuxari ematen dio zinez eman nahi ziona baino gehiago; haren gogoaren zati bat gugan dago ezarrita, haren onberatasuna estimatzen dugula ikustearren . Eta hortaz bere konklusioak:
‎Ezkutuko barne zimiko sentsazio batek estutu egiten ninduen. Une batzuetan, edozer emango nukeen bera berriro bizkortuta ikustearren .
‎Ohiko irribarre maltzurra zuen ahoan, eta begirada ankerra, gaubeilan madarikazioa bota zidan egun hartan bezalakoa, eta imintzioak egiten zizkidan besoekin, harengana hurbil nedin. Izuak ez zidan uzten behar bezala pentsatzen, eta, bolantea utzita, aurpegira eraman nituen eskuak, ez ikustearren nola harrapatzen zuen autoak suizida baten gisara errepidean agertutako gizon edo auskalo zer hura.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia