Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 349

2017
‎Emakume gutxiagok jaso zuten tratamenduren bat(% 91,5 vs% 95,3; p= 0,002), atzerapenak handiagoak izan ziren emakumeetan (LHM LAIK 107 min vs 95 min; LHM fibrinolisia 35 min vs 30 min). Hilgarritasun tasan ez zen ezberdintasunik ikusi . Sareak eragina izan zuen tratamenduaren kalitatea neurtzen duten denboretan, murrizketak emakumeengan nabarmenagoak izan zirelarik (LHM LAIK 22 min; LHM fibrinolisia 2,5 min).
‎LHMan itxitako arteria zabaltzeko LAIKa erabaki zenean, emakumeek atzerapen luzeagoak izan zituzten gizonezkoek baino (107 min vs 95 min, p= 0,012). Erregresio lineal anizkoitzean ikusi zen esangura mantentzen zutela diferentzia horiek adinarekiko doitu ondoren.
‎Tratamendurik jaso ez duten emakumeen portzentajea aldatu ez den arren(% 8 vs% 9), LAIKa jaso dutenena% 74 izatetik% 78,4 izatera pasa da. Bestalde, nahiz eta sintomak hasi eta LHMra doan tartean hobekuntzarik eman ez, sarearen kalitatea neurtzen duten parametro guztien hobekuntza ikusi da: LHM fibrinolisia 37, 5min vs 35min (p= 0,954); LHM LAIK 123min vs 101min (p= 0,004).
‎LHM fibrinolisia 33min vs 26 min (p= 0,018), LHM LAIK 103 min vs 95 min (p= 0,000). Ez da aldaketarik ikusi ez sintomak hasi eta LHMrako tartean (75 min vs 80 min), ez eta iskemia, denboran ere (170 min vs 161 min). Hilgarritasun tasan ez da aldaketarik eman(% 2,3 vs% 2,2, p= 0,995).
‎Sarea ezartzeak, emakume gehiago artatzeaz gain, beste ondorio on batzuk ere izan ditu, besteak beste, Europako Kardiologia Elkarteak ezartzen dituen kalitate irizpide guztietan hobekuntzak ikusi dira, IA jasaten duten emakume zein gizonen artean. 1 irudian ikus daitekeenez, denbora murrizketa nabarmenagoa izan da emakumeen artean, LAIKari dagokionez batez ere.
‎Sarea eraginkorra izango bada, bere helburuetako batek izan behar du tarte hori murriztea (19). EAEko sarean ikusi da ez dela aldaketarik egon aztertutako bi epeen artean. Gizonezkoen artean, sintomak hasi eta LHMrako tartean 75 min (40) luzatu zen aztertutako lehenengo epean eta 80 min (45) bigarrenean.
‎Hainbat ikerketak hantura faktoreen eta depresioaren larritasunaren arteko korrelazioa antzeman dute (8). Gainera, hantura prozesuak garatzen dituzten gaitzek (minbiziak, besteak beste) depresio nahasteekin intzidentzia handiagoa dutela ikusi da (9). Estresaren eta depresioaren arteko harremana ere oso estua da, batez ere, estres soziala bada.
‎Esperimentalak diren ikerlan gutxiek, gainera, ez dute prozedura bera erabili; batzuek subjektu berari galdeketa bi hizkuntzatan egin dieten bitartean, intrasubjektu konparazioa gauzatuz, beste batzuek, Brown-en ikerketa kasu, lehen hizkuntzan egin diete batzuei eta bigarren hizkuntzan besteei, intersubjektu konparazioa eginez eta ausazko taldekatze barik. Berrikusketari dagokionez, beste hizkuntza batzuetan gaiari buruzko lanak argitaratuta badaudela ikusi dugun arren, ingelesez eta gaztelaniaz daudenak baino ez ditugu bildu. Hori dela eta, ezin dugu esan argitaratuta dagoen informazio guztia batu dugunik berrikusketa honetan.
‎1 taulan bi sailkapenok deskribatzen ditugu. Dena den, gure ikerketa taldeak ikusi du Determinanteetan Oinarrituriko Sailkapenak hainbat arazo dituela, talde berean bilakaera ezberdineko pazienteak sartzen dituelako: organo gutxiegitasun mantendua duten pazienteak, baina nekrosi infektaturik garatzen ez dutenak batetik; eta organo gutxiegitasun mantendurik ez dutenak, baina nekrosiaren infekzioa garatzen dutenak bestetik.
‎Paziente hauek ez dute inolako antibiotikorik behar, pankreako nekrosia infektatu ez dadin (23). Orain dela urte batzuk gomendatzen bazen ere, diseinu egokia zuten saiakuntza klinikoak garatzean erabileraren desegokitasuna frogatu zen, infekzioen eta hilkortasunaren tasa ez dutela hobetzen ikusi baitzen (24).
‎Gainera, tabakoaren eragina dosiaren menpekoa dela ikusi da; beraz, geroz eta zigarro kopuru handiagoa kontsumitu, ADHNa izateko arriskua ere handiagoa izango da (8).
‎Hala ere, beste ikertzaile batzuek diote tabakoaren eta ADHNaren arteko erlazioan nahaste faktoreek hartzen dutela parte, faktore genetikoek batez ere (9, 10, 11). Azken horiek, ikerketa neba arreben artean egitean eta aitaren tabako, kontsumoa ere kontuan hartuz, ez zuten ezberdintasun esanguratsurik ikusi ; ezta zigarro kontsumoa eta nikotina ordezkoen eragina alderatzean ere.
‎Azetilkolinaren hartzaile horrek duen neurotransmisorea endogenoa da; azetilkolina hartzailearekin lotzean lortzen den aktibitatea garrantzi handikoa da burmuinaren heldutasuna lortzeko, fetu garaitik hasita, jaioberritan bai eta nerabezaroan ere. Izan ere, ikusi dute neurotransmisoreen (katekolamina, dopamina, norepinefrina eta azetilkolina) maila egokia beharrezkoa dela kortex prefrontalaren funtzionamendu optimorako. ADHNaren sintomak neurotransmisore horien funtzionamendu desegokiarekin erlazionatu dira.
‎Horrek burmuinaren garapenean eragingo luke eta, aurrerago, aipatutako ADHNa bezalako portaera azaroak izateko arriskua handituko litzateke (8). Gainera, arratoietan egindako ikerketetan ikusi zenez, tabakoaren kearen eraginpean egondako arratoiek (zigarro pakete bat egunean, edo gutxiago) hiperaktibitatea eta agresibitatea bezalako portaera arazoak azaltzen zituzten (batez ere arratoi arrek) (15).? –
‎Gure ikerketaren emaitzekin bat eginez, beste lan batean tabakoak ADHNaren garapenarekin zerikusirik ez duela ikusi da, baina mutilek neskek baino arrisku handiagoa dutela ADHNa garatzeko. Sexu bereizketa horren arrazoia ingurune faktoreen menpe bide dago; izan ere, mutilak ingurune faktoreekiko sentikorragoak direla ikusi da neskak baino (3), eta ingurune faktoreak ADHNaren erantzule garrantzitsua direla onartuz, mutilek ADHNa izateko arriskua handiagotua dago modu ez zuzenean.?
‎Gure ikerketaren emaitzekin bat eginez, beste lan batean tabakoak ADHNaren garapenarekin zerikusirik ez duela ikusi da, baina mutilek neskek baino arrisku handiagoa dutela ADHNa garatzeko. Sexu bereizketa horren arrazoia ingurune faktoreen menpe bide dago; izan ere, mutilak ingurune faktoreekiko sentikorragoak direla ikusi da neskak baino (3), eta ingurune faktoreak ADHNaren erantzule garrantzitsua direla onartuz, mutilek ADHNa izateko arriskua handiagotua dago modu ez zuzenean.? –
‎Horrela, beste ikerketek tabakoaren eta ADHNaren arteko erlazio hori indargabetzen dute. Ildo beretik, oinarri genetikoa aztertu nahian, bi haurdunalditan zehar kontsumo ezberdina izan duen ama ikertzean (lehen haurdunaldian zehar erre du eta bigarren haurdunaldian ez du erre), ikusi da bi neba arreben artean ez dagoela ezberdintasunik; hau da, esposizioa jasan duen haurrak ez duela arrisku gehiagorik ADHNa izateko, esposizioa jaso ez duenak baino (10). Horrek faktore genetikoen edo nahaste faktoreen garrantziaz pentsarazten digu.
‎Ikerketa modu horretan egitean guztiz baztertzen da genetikak izan dezakeen eragina haurrak ADHNa garatzeko unean. Modu horretan, amaren tabakismoaren eta ADHNaren arteko lotura amarekin genetikoki erlazioa zuten haurren artean soilik ikusi zen eta genetikoki erlaziorik ez zutenen kasuan ez zen ADHNa izateko arrisku handiagorik ikusi, nahiz eta amak haurdunaldian zehar tabakoa kontsumitu. Hala ere, bi taldeetan esanguratsua izan zen haurraren pisu baxua:
‎Ikerketa modu horretan egitean guztiz baztertzen da genetikak izan dezakeen eragina haurrak ADHNa garatzeko unean. Modu horretan, amaren tabakismoaren eta ADHNaren arteko lotura amarekin genetikoki erlazioa zuten haurren artean soilik ikusi zen eta genetikoki erlaziorik ez zutenen kasuan ez zen ADHNa izateko arrisku handiagorik ikusi , nahiz eta amak haurdunaldian zehar tabakoa kontsumitu. Hala ere, bi taldeetan esanguratsua izan zen haurraren pisu baxua:
‎Analisi estatistikoa sintomen puntuazioekin egin da, eta umeen laurdenak baino gehiagok ez du sintomarik. Tabako kontsumoa ere urria zela ikusi da. Horrek guztiak lotura estatistikoak aurkitzeko oztopoak jarri dizkigu.
‎Aurretik aipatu bezala, adin txikiegiko lagina izatea izan daiteke diagnostiko kopuru baxu horren arrazoia (9). INMAko kohortearen jarraipena ebaluatzean maila sozialean ezberdintasun esanguratsua zegoela ikusi zen: ikerketan jarraitzen zutenek maila sozial altuagoa eta goragoko ikasketak zituztela bertan behera uzten zutenek baino (12).
‎agresibitatea eta jokaera antisozialak, portaera arazo kanporakoiak direnak, eta portaera arazo barnerakoiak diren antsietatea edo depresioa hain zuzen. Horren inguruan ikusi dute batez ere portaera kanporakoiekiko joera handiagoa dutela tabakoaren esposiziopean egon diren haurrek; baina ez dute hain garbi azaldu portaera barnerakoiekiko joera.? –
‎Bestalde, tabakoak garapen kognitiborako duen osagai kaltegarri garrantzitsuena nikotina dela adierazi dute ikertzaile ugarik (6, 10). Horren oinarria nikotinaren ordezkoek azaldu duten eraginean datza; ikusi baitute, ADHNa garatzeko arrisku berdina dutela tabakoa kontsumitzen duten amen haurrek eta nikotinaren ordezkoak (nikotina txaplatak) erabiltzen dituzten amen haurrek. Nikotina kantitatea aztertuta, ikusi dute likido amniotikoan kontzentrazio handiagoak aurkitzen direla amaren odolean baino (8).
‎Horren oinarria nikotinaren ordezkoek azaldu duten eraginean datza; ikusi baitute, ADHNa garatzeko arrisku berdina dutela tabakoa kontsumitzen duten amen haurrek eta nikotinaren ordezkoak (nikotina txaplatak) erabiltzen dituzten amen haurrek. Nikotina kantitatea aztertuta, ikusi dute likido amniotikoan kontzentrazio handiagoak aurkitzen direla amaren odolean baino (8). Beraz, haurdun batek erretzen duenean, nikotinaren kontzentrazio handiagoa dago fetuan, amarengan baino.
‎Nikotinaren esposizioak fetuarengan eragin ditzakeen kalteak ez dira berdinak haurdunaldiko hilabete guztietan. Izan ere, azken hiruhilekoan tabakoa kaltegarriagoa dela ikusi dute hasierako hiruhilekoetan baino (6, 10). Horrek, aipatutako ikerketaren arabera, denbora tarte bateko aukera ematen dio amari erretzeari uzteko, haurrarentzat kaltegarria izan baino lehen.
‎Ikerketa gehienen arabera, baleriana aho bidez hartzean, lo latentzia apalki jaitsi eta loaren kalitate subjektiboa hobetzen da. Oheratu baino bi ordu lehenago 400 mg baleriana hartzen dituzten pazienteetan ikusi da onurarik handiena.Balerianaren sustraiak 150 konposatu izan ditzake, horien artean gehien ikertu direnak hauek dira: balepotriatoak, olio esentzialak, baleranona eta azido baleronikoa.
2018
‎eta IFN? bezalako zitokina proinflamatorioen ekoizpenaren igoerarekin erlazionatuta dagoela ikusi da deprimitutako gaixoetan eginiko meta analisi azterketetan (8). Bestalde, ehun kalteagatik, infekzioagatik edo gaixotasun autoimmune edo neoplasikoagatik hantura edo immunoaktibazioa duten pertsonek depresioaren prebalentzia tasa altuak erakusten dituztela frogatu da.
‎Animalietan eginiko ikerketei dagokienez, zitokinaren tratamenduak sintoma depresiboak eragin diezazkiekeela ikusi da. Horretarako, zitokinen bidezko depresioaren animalia eredua sortu zen, animaliei hantura induzituz.
‎Zitokinaren administrazio exogenoaren bidez, sistema immune periferikoa estimulatzea lortzen da, gehiegizko erantzun neuroinflamatorioa eta sintoma depresiboak eraginez. Adibidez, arratoietan burututako ikerketa batean, IFN, administratuz, plasman IL aren igoera bat ikusi zen, eta horretaz gain, portaeraren asaldura ere bai. Izan ere, behartutako igeriketaren azterketan (FST) denbora gehiago eman zuten mugitu gabe.
‎Adibidez, azido azetilsalizilikoa (antiinflamatorioa) fluoxetina antidepresiboarekin konbinazioan erabili zenean, depresioaren gutxitzearen portzentaje altuagoak agertu ziren, lehenago fluoxetina bakarrik erabilita erresistenteak ziren depresiodun pazienteetan baino. Terapia antiinflamatorioaren ekintza antidepresiboa gaixotasun autoimmunedun edo inflamatoriodun pazienteetan ere ikusi da. Esate baterako, psoriasidun gaixo talde bati TNF, aren antagonista den etanercept ematean, plazeboa eman zitzaien beste gaixo talde batean baino hobekuntza handiagoa lortu zen, sintoma depresiboei dagokienez.
‎Bestalde, saguetan ere periferian induzitutako hanturak mikroglian eragin dezakeela frogatu da. Handitutako gibeletik askatutako TNFa mikrogliako zelulen kimiokina (zitokina mota bat) ekoizpena induzitzeko gai zela ikusi zen, monozitoak garunera erakartzea eragiten zuena. Beste azterketa batean, arratoiei IFN, periferikoki administratu ondoren, IL, aren igoera deskribatu zen hipokanpoan, periferiako sistema immunearen estimulazioak gehiegizko erantzun neuroinflamatorioa eragin dezakeela adieraziz (8).
‎Teoria neuroinflamatorioan garrantzia hartu du indolamina 2,3 dioxigenasa edo IDO entzimak. IDO mikrogliako zelulak bezalako zelula immunorregulatzaileek edo makrofago aktibatuek aktibatzen eta induzitzen dutela ikusi da. Triptofano aminoazidoaren (serotoninaren aitzindaria dena) degradazioa katalizatzen du eta hori kinurenina bihurtu.
‎Emaitza horietan oinarrituz, deprimituen triptofano mailen jaitsieraren erantzulea IDO aktibitatearen igoera izan zitekeela proposatu da (10). Bestetik, beren buruaz beste egin duten depresiodun pazienteen mikroglian azido kinolinikoaren kantitatea igota dagoela ikusi da (19).
‎Saguetan eginiko azterketa batean ere, lipopolisakaridoaren administrazioak periferiako eta NSZko IDO indukzioa eragiten duela ikusi da, baita garuneko serotoninaren metabolizatze handiagoa ere, hori guztia sintoma depresibo somatiko eta psikomotorrei lotua (8). Gainera, IDOaren blokeoak erakutsi du gai dela saguetan lipopolisakarido bidez induzitutako jarrera depresiboa inhibitzeko (20).
‎Hortaz, IDOa depresioarekin erlazionatu da, triptofanoaren erabilgarritasuna jaitsiz serotoninaren biosintesian eragiten duelako. Baina IDOaren aktibazioak eta kinureninaren sorrerak neurotransmisoreetan eta portaeran eragin gehiago dituztela ikusi da, serotoninarekin erlazio zuzenik ez dutenak. Aipatu bezala, kinureninaren metabolito toxikoa, azido kinolinikoa, mikroglian sortzen da eta eszitotoxizitatean eta kalte oxidatiboan lagunduko luke (20).
‎Beste alde batetik, TNF, k eta IL ak astrozitoak eta mikroglia induzitzen dituztela ikusi da, oxigenoaren espezie erreaktiboak eta nitrogenoaren espezieak ekoitzieta askatzea eraginez. Gainera, azido kinolinikoak ere estres oxidatiboa eragiten du.
‎Hori frogatzen duten hainbat ikerketa burutu dira. Esaterako, IFN, terapia jasotzen duten pazienteen garuneko gune batzuetan, gongoil basaletan adibidez (prozedura ikasketarekin edo eguneroko portaerekin erlazionatuak), glutamato mailen igoera deskribatu da eta igoera horren eta agertutako sintoma depresiboen artean korrelazioa dagoela ikusi da (19). Beste aurkikuntza batzuen arabera, CRP maila altuak (hanturaren markatzaile goiztiarra dena) dituzten depresiodun gaixoek glutamato maila altuak dituzte garunean.
‎glutamatoaren erregulazioan gertatutako asaldurak, azido kinolinikoaren bidezko NMDA hartzaileen aktibazioa, neurotransmisio glutamatergikoaren gainaktibazioa, kalteak oligodendrozitoetan. Oligodendrozitoak neuronak inguratzen dituzten mielina sareak ekoizten dituzten zelula glialak dira eta NSZan gertatzen den hantura jauziarekiko bereziki sentikorrak dira. TNF, bezalako zitokina proinflamatorioen gehiegizko eraginak zelula horiengan efektu toxiko zuzena duela ikusi da, neuronak eta zelulak apoptosira eta desmielinizaziora bideratuz (20). Guztira eragingo liratekeen kalteek garuneko sostengu neurotrofikoaren murrizpenean bukatuko lukete.
‎Depresioan garrantzia hartu duen faktore neurotrofikoa da, gaixotasun neurologikoekin erlazionatutako hainbat aurkikuntza egin direlako. Esate baterako, eszitotoxikotasuna sortzeaz gain, gehiegizko glutamato mailen bidezko NMDA hartzaileen aktibazioak BDNFarenekoizpena jaistea eragin dezakeela ikusi da (20).
‎Bestalde, hanturak ere hipokanpoko BDNFari eragiten diola ikusi da, baita neurogenesiari eta dendriten arborizazioari ere, ikasteko ahalmenean eta oroimenean arazoak eraginez. Aipatzekoa da farmako antidepresiboen ekintza monoaminen erabilgarritasun sinaptikoa igoaz eta BDNFa induzituaz, hau da, neurogenesia bultzatuz burutzen dutela.
‎Aipatzekoa da farmako antidepresiboen ekintza monoaminen erabilgarritasun sinaptikoa igoaz eta BDNFa induzituaz, hau da, neurogenesia bultzatuz burutzen dutela. Bestalde, depresioaren animalia ereduetan IL, a eta TNF, a BDNFaren kontzentrazioa jaisteko gai direla ikusi da. BDNFaren kontzentrazioaren handitzea erantzun antidepresiboa agertzeko beharrezko baldintza izango litzateke.
‎BDNFaren kontzentrazioaren handitzea erantzun antidepresiboa agertzeko beharrezko baldintza izango litzateke. Beraz, IL, eta TNF, bezalako zitokina pronflamatorioak areagotzeak ekintza antidepresiboa ahultzen duela ikusi da, monoaminen erabilgarritasun sinaptikoa jaisteaz gain, BDNF mailak jaitsi eta glutamato mailak igotzen dituztelako. Ondorioz, zitokinek eragindako efektu hauek azal dezaketeare agotutako hantura duten eta tratamendu antidepresibopean dauden pazienteen tratamenduaren arrakasta falta.
‎Ondorioz, tarte sinaptikoan noradrenalina gutxiago egongo litzatekeela pentsa dezakegu (errebisio gisa begiratu 4 erreferentzia). Berdina gertatuko litzateke serotoninaren A1 autohartzaile inhibitzailearekin (5 HT1A), hau da, depresioan horren kopurua ere handituta dagoela ikusi denez, serotoninaren askapena gutxituko litzateke eta tarte sinaptikoan neurotransmisore gutxiago egongo lirateke. Gainera, antidepresiboekin hartzaile monoaminergiko inhibitzaileen desentsibilizazioa gertatzen dela frogatu da, beraz, aurkikuntza horrek hartzaile horien zenbatekoaren igoeraren teoria indartuko luke (6).
‎Hipotesi honen proposamen nagusiak dio depresioan faktore neurotrofikoen mailak gutxitu egiten direla eta, ondorioz, garunaren zenbait atalen endekapena gertatzen dela, alterazio morfofuntzionalak eraginez (errebisio gisa begiratu 4 erreferentzia). Adibidez, depresioan hipokanpoaren bolumenaren murrizketa, PFCaren gune batzuen bolumenaren murrizketa, amigdalaren bolumenean aldaketak, etab. ikusi dira, gune horiek bide linbiko kortiko talamikoaren osagai direlarik, prozesamendu emozional eta kognitiboarenerantzuleak izanik. Gainera, tratamendu antidepresiboak hipokanpoaren bolumenaren galera saihestu dezakeela deskribatu da bai eta depresio mota eta larritasunaren araberako eragin babesgarria duela ere.
‎Suizidatutako depresiodun pazienteetan eginiko post mortem azterketa batean, murriztutako BDNF mailak erakutsi zituzte hipokanpoan. Gainera, farmako antidepresiboekin eta terapia elektrokonbultsiboarekin BDNF mailak igotzen direla ikusi da. Hortaz, BDNFa depresioan azaltzendiren estres, neurogenesi eta hipokanpoko atrofia prozesuak lotzen dituen faktorea dela ondoriozta daiteke (5).
‎Aipatu bezala, areagotutako glukokortikoide mailek neurogenesia gutxitu dezaketela frogatu da, eta horien administrazioa denboran zehar luzatuz gero, heriotza zelularra ere eragin dezaketela ikusi da. Adibidez, glukokortikoideekin tratatutako karraskarien garunetan atrofiaren aldaketak deskribatu dira.
‎Horregatik, paziente deprimituetan GRen zenbatekoa eta/ edo funtzioa gutxitua egon daitekeela proposatu dute hainbat ikerketak. Horretaz gain, beste ikerketa batzuek antidepresiboak GR mailak igotzeko gai direla ikusi dute, glukokortikoideen funtzioa berreskuratuz (12,13).
‎Asko dira gizakietan kortisol mailaren igoeraren eta depresioaren arteko erlazioa aztertu duten ikerketak. ...lorrakideoan (LZR) kortisol maila handituak azaltzen dituztela aurkitu zuen (16). Izan ere, jakina da depresioa pairatzen duten pertsonen erdiek, gutxi gorabehera, hiperkortisolemia dutela, tratamendu antidepresiboarekin itzulgarria dena; eta are gehiago, hiperkortisolemia kroniko batetik bereizten den gaixotasuna, hau da, Cushing sindromea, duten gaixoetan ere depresio tasa altuak agertzen direla ikusi da. Horretaz gain, eta tratamenduari dagokionez, depresioan erabiltzen diren hainbat farmako antidepresibo eraginkorrek kortisola erregulatzen duten substratu neuroendokrinoetan jarduten dute.
‎Nahiz eta estres kronikoaren eta depresioaren arteko lotura frogatzen duen ebidentzi kliniko zabala egon, oraindik ezezaguna da depresiodun gaixoetan ikusi diren kortisol maila altuek gaitza eragiten duten ala gaitzaren ondoriozko produktuak diren. Hori dela-eta, garrantzitsua da HPA ardatzaren hiperaktibitate eta/ edo kortisol maila altuek depresioa eragin dezaketen jakitea, eta hala izatekotan, zer mekanismoren bidez gertatzen den.
‎Monoamina horien neurotransmisioa gogo aldarte eta motibazioarekin lotzen dira, besteak beste. Bereziki, 5HTren parte hartzea azpimarratu izan da depresioaren agerpenean; izan ere, estres erantzunean sistema serotoninergikoa aktibatzen dela ikusi da, eta serotoninaren birkaptazioaren inhibitzaileak diren farmakoek efektu antidepresiboa dute (12). Hala ere, sintomen erremisio ratio eta eraginkortasun handiagoa erakutsi dezakete mekanismo bat baino gehiago duten farmakoek.
‎Barberingjokabidea aztertzean, estresatutako taldean aurkitutako bibrisa motzen portzentajea kontroletan aurkitutakoa baino handiagoa zela ikusi zen (Fisherren test zehatza, p= 0,044) (2 grafikoa). Benlafaxinak ez zuen eraginik izan jokabide horretan.
‎Mora, Villalobos, Araya, eta Ozolsek (2004) esan zuten osasuna zela jarduera fisikoa egitearen arrazoi nagusia bai gizonezkoentzat bai emakumezkoentzat, baina badirudi jarduera fisiko gidatua erakargarriagoa dela emakumezkoentzat (13); beste autore batzuek ere diabetesaren hezkuntzarako programa batean emakumezkoen asistentzia altuagoa ikusi zuten (14). Interesgarria izango litzateke aztertzea ea adin eta patologia antzekoa duten gizonezkoek programa gidatuetara joan beharrean beste mota bateko ariketa fisikoren bat egiten duten.
‎National Institute of Aging eta American Heart Association en jarraibideen arabera, jatorduetan gatzaren erabilera kontrolatzea da neurririk egokiena, eguneko 1.500 miligramo izanik aholku gomendagarriena. Datu hori hainbat ikerketak babesten dute, gatzaren gutxitzeak presio arteriala gutxitzen duela ikusi baitute (20,21), eta gainera arratoietan ikusi dute gatz gehiegi erabiltzea gaixotasun kardiobaskularren arrisku faktore garrantzitsua dela (21). Baina ikerketa honetako hipertentso gehienek(% 73) gatza beti edo batzuetan erabiltzen zuten; azpimarragarria da talde horretan gehienek(% 84) adierazi zutela elikadura egokia zutela.
‎National Institute of Aging eta American Heart Association en jarraibideen arabera, jatorduetan gatzaren erabilera kontrolatzea da neurririk egokiena, eguneko 1.500 miligramo izanik aholku gomendagarriena. Datu hori hainbat ikerketak babesten dute, gatzaren gutxitzeak presio arteriala gutxitzen duela ikusi baitute (20,21), eta gainera arratoietan ikusi dute gatz gehiegi erabiltzea gaixotasun kardiobaskularren arrisku faktore garrantzitsua dela (21). Baina ikerketa honetako hipertentso gehienek(% 73) gatza beti edo batzuetan erabiltzen zuten; azpimarragarria da talde horretan gehienek(% 84) adierazi zutela elikadura egokia zutela.
‎Baina ikerketa honetako hipertentso gehienek(% 73) gatza beti edo batzuetan erabiltzen zuten; azpimarragarria da talde horretan gehienek(% 84) adierazi zutela elikadura egokia zutela. Correia eta lankideek (2014) ikusi zuten subjektuek aholkatutako sodioaren kontsumoa gainditu egiten zutela, jaten zituzten elikagai industrializatuengatik eta jatekoari gatza gehitzeko ohituragatik (22).? –
‎Obesitatea pairatzen zutenen% 83k programatik kanpo ariketa fisikoa egiten zuen, eta horrek jarduera fisikoarekiko kontzientzia positiboa adierazten du. Ikerketa honetako emaitzak Kroazian 883 pertsonarekin egindako ikerketan lorturako emaitzen aurka doaz, ikusi baitzuten ikerketa horretako parte hartzaileek pertzepzio urria zutela ariketa fisikoak izan zezakeen garrantziaz gaixotasun kardiobaskularrak saihesteko unean. Izan ere, bertako partaideek adierazi zuten arazo kardiobaskularretan arrisku faktore garrantzitsuena tentsio arterial altua izatea zela eta garrantzia gutxienekoa jarduera fisikoa (30).?
‎Ikerketa honek konfirmatzen du emakumezkoek gizonezkoek baino afinitate gehiago dutela patologiak hobetzera bideratutako jarduera fisikoko programekin. Interesgarria izango litzateke ikertzea ea gizonezkoek beste ariketa fisiko edo kirol mota bat egiten duten edo sedentarioagoak diren, zeren ikusi baita obesitatea duten pertsonen artean gizonezkoak sedentarioagoak direla. Beraz, agian programa edo aktibitate desberdinak eskaini lirateke haien jarduerarik eza gutxitzeko.?
‎Bestetik, eguneroko bizi ohituren eta haien ezagutzaren artean izugarrizko desoreka ikusi zen. Arrazoi hori dela, eta, oso garrantzitsua da nutrizio eremuko heziketaren, jarduera fisikoaren eta osasunaren inguruaren dauden programak hobetu eta jarraipena izatea, batez ere patologiak dituzten pertsonen artean.?
‎Obesitatea pairatzen zutenen% 36,4k ez zuen bere pisua kontrolatzen eta hipertentsio arteriala zutenen% 72,9k gatza erabiltzen zuen bazkarietan. Parte hartzaileek zuten ezagutzaren eta beren eguneroko bizi ohituren artean desadostasuna ikusi zen, bai nutrizioari dagokionez baita beren patologiekin erlazioa duten beste faktore batzuei dagokienez ere. Hori dela-eta, garrantzitsua da elikadura, ariketa fisikoa eta osasun hezkuntza heziketa helburutzat dituzten programak hobetzea, eta mota horretako programa gehiago eskaintzea, batez ere patologiak dituzten pertsonentzat.?
‎Horrenbestez, eta ikusi bezala, Trauma Sistemak erreminta baliagarriak dira eskura dauden baliabideak modu egokian kudeatzeko eta zauritutako pazienteei atentziorik onena emateko.
‎horien artean daude, besteak beste, errepideen hobekuntza eta ibilgailuen aurrerabideak segurtasunaren aldetik, lege berrien garapena eta populazioa kontzientziatzeko mezuak komunikabideetan, eta atentziorako sare integratua osatzea. Eta horiei esker, azken urteotan beheranzko joera bat ikusi izan dugu, bai gertatutako istripu larrietan, baita hildako zein larriki zauritutakoetan ere. 2002 urtean, aldiz, 5.747 istripu gertatu ziren Gipuzkoako errepideetan, 65 hildakorekin; aldiz, 2016 urtean 3.529 istripu izan ziren, eta 14 hildako bakarrik (7).
‎GI mistoa: aurreko bi aurkikuntzak ikusi ditugunean.
‎Mallekin EGIa tratatzeko kirurgia burutu ostean, haren kokapena eta ibilbidea zehazki kontrola ditzakegu ekografiaren bitartez, baita ahalegina egitean denbora errealean zer gertatzen den ikusi ere. Emaitza txar edo onak balora ditzakegu (genua galtzen duen ala ez, hurrenez hurren) eta konplikazio edo inkontinentziaren berragerpenaren aurrean erabakiak hartzen lagun diezaguke.
‎Berrikuspen sistematikoek ariketa horiek egitea eraginkorra dela ikusi dute gernu inkontinentzia sendatzeko edota sintomak hobetzeko(% 55 vs 3, RR 17.3, CI 4.3 69.6) (12).
2019
‎Ikus dezagun adibide bat. 4 irudian ikusi ditugun pazienteak bihotz gutxiegitasunaren kohorte batendira. Han partetxe adierazi dugun bezala, 2011tik aurrera Osakidetzako ospitaletan lehenengo aldiz ingresatutako pazienteei buruzko datuak bildu eta hainbat datu iturri gurutzatu ditugu, OBI (Osakidetza Business Intelligence) plataformako datu baseak eta kanpoko erregistroak (Hilkortasun Erregistroa).
‎Datu baseak aztertzerakoan zera ikusi dugu, inkoherentziak sortzen direla hilkortasun datak eta anbulatorioko bisiten datak gurutzatzerakoan: paziente gutxi batzuek anbulatorioko, bisitak, dituzte hilkortasun data pasa ondoren.
‎Mundu errealeko datuekin ere faltako balioak aurki daitezke (esate baterako, pazienteen analisiak egin eta grabatzen ez direnean, edo altuera edo neurria hartu baina zerbaitegatik behar bezala gordetzen ez direnean). Kasu horietan informazioa galdu egiten da, eta egoera hori jakina den neurrian, zenbateraino berreskuratu daitekeen ikusi da.
‎Orain arte informazio egituratua ikusi dugu (hots, egitura finkoarekin, tauletan gorde daitezkeen datuak). Baina osasungintzaren eguneroko praktikan sortzen den informazio gehiena testu edo irudi formatoan gordetzen da.
‎Osasungintzaren eguneroko praktikan biltzen diren datu baseekin sor daitezkeen hainbat arazo ikusi ditugu, zailtasun maila ezberdinak dituztenak, datu kopurua erraldoia denean bereziki sortzen direnak.
‎Irudiak erakusten duenez, 50 eta 59 urte bitartekoen artean, obesitatea zeukaten pertsonen% 59k zeukan lan bat 2013an; ez obesoen artean, aldiz,% 72k (Europako 14 herrialdetako datuen batez bestekoa). Aztertutako herrialde guztetan ikusi da sistematkoki enplegu tasak txikiagoak direla obesitatea daukaten pertsonen artean.
‎Geroz eta ikerketa gehiagok uzten du agerian partikula organiko kutsagarriek zein tabakoaren keak tiroidearen funtzioan eragiten dutela, dela jaioberrietan dela helduetan (2), (3), (4), (5). 2017an argitaratutako lan batean (6), hain justu, suspentsioan dauden 2,5 mikra baino gutxiagoko partikulen eta zilbor hesteko hormona tiroideoen arteko asozioazioa aztertu zuten; eta 2018an argitaratu berri den beste batean (7), berriz, bigarren hiruhilekoan PM2.5 en eraginpean egon ziren haurdunen eta haien jaioberrien T4 kontzentrazioen artean erlazio positiboa ikusi dute.? –
‎Ikerketa honetan ikusi dugunez, haurdunaldian PM2.5 aren eraginpean egoteak jaioberriaren T4 totalaren mailan eragina du. Beste bi ikerketak aztertu dute haurdunaren partikulekiko esposizioaren eta jaioberrien tiroidearen funtzionamenduaren arteko erlazioa; Janssenek eta taldekideek 2017an egindakoak (6), eta Howe CGk eta taldekideek berriki egindakoak (7), 2018an.
‎Tresnaz lagundutako erditzeak estres handiagoa sor diezaioke jaioberriari naturalki jaiotzeak baino, eta ikerketa honetan ikusi dugunez, horrek tiroxina mailarekin badu erlaziorik. Orain baino lehen, beste ikerketa batzuetan ikusi izan dute jaiotzean sortutako estresak hormona tiroideoak asaldu ditzakeela (24), (25) eta TSH maila igo dezaketela (25), (26).
‎Tresnaz lagundutako erditzeak estres handiagoa sor diezaioke jaioberriari naturalki jaiotzeak baino, eta ikerketa honetan ikusi dugunez, horrek tiroxina mailarekin badu erlaziorik. Orain baino lehen, beste ikerketa batzuetan ikusi izan dute jaiotzean sortutako estresak hormona tiroideoak asaldu ditzakeela (24), (25) eta TSH maila igo dezaketela (25), (26). Bestalde, bai Trumph eta kideek9eta bai Linding Andersenen taldeak (23) lehen hiruhilekoan iodoa osagarritzat hartzeak jaioberriaren TSH maila igoarazten duela ondorioztatzen dute.
‎Bestalde, bai Trumph eta kideek9eta bai Linding Andersenen taldeak (23) lehen hiruhilekoan iodoa osagarritzat hartzeak jaioberriaren TSH maila igoarazten duela ondorioztatzen dute. Gure lanean ikusi dugunez, iodorik ez hartzeak tiroxina maila altuagoa sor dezake. Ikerketa gehiago argitaratu ahala, interesgarria izango da jaiotzeak sortzen duen estresak zein amak iodoa hartzeak edo ez hartzeak tiroxina mailarekin erlaziorik duenetz ikustea.
‎Emaitza horiek bat egiten dute bibliografian aurki daitekeenarekin (22), (24), (25). Aitzitik, beste batzuetan ez bezala, gure ikerketan ez dugu ikusi haurdunaldian alkohola (23) edateak, tabakoa erretzeak (5), (9), (27) ezta zigarrokinen kea arnasteak (5), (6), (27) ere jaioberrien T4 mailarekin erlaziorik dutenik.
‎Tiroxina mailan aldaketak espero ditugula ikusi dugu, honakoak gertatzean: amaren lehen erditzea denean; tresnaz lagunduriko erditzea denean; haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan iodoa osagarritzat hartzen ez duenean; urtaroan, neguan igo egiten baita; haurdunaldian, PM2.5 partikulen eraginpean egotea.
‎Konplexu horiek geneen adierazpena kontrolatzen dute epigenetikoki, hau da, geneak adieraztea edo isilaraztea eragiten dute horretarako marka espezifikoak ezarriz edo kenduz dagokien geneei. Marka horiek zelula bat bereiztean zelula alabetara pasatzen direla ikusi da, nahiz eta ez dagoen oso argi nola gertatzen den. Hala ere, lncRNAek beste hainbat funtzio betetzen dituzte zelularen nukleo eta zitoplasman (2 irudia), besteak beste, DNAren toleste eta isolamenduaren erregulazioa, RNAren transkripzio, moztitsasketa, itzulpen eta egonkortasunaren erregulazioa, egitura azpinuklearren antolakuntza, proteinen lokalizazioa egitura zelular jakinetara eta mikroRNAen lotura hauen funtzioa kontrolatzeko.
‎Era berean, ANRILaren isilarazpenak Polycomb konplexuen lotura blokeatzen du, INK4 proteinen adierazpena areagotuz eta zelulen proliferazioa blokeatuz (18, 19). AMLaren kasuan, ANRILaren adierazpena areagotuta dagoela ikusi da. Gainadierazpen horrek ondorio onkogeniko nabarmenak ditu; izan ere, ANRILak leuzemiaren garapena eragin dezake, INK4klusterraren adierazpena eta zelulen seneszentzia murriztuz, horien proliferatzeko gaitasuna areagotuz eta zelularen metabolismoa erregulatuz (20).
‎Zentzu horretan, klinikara eramatea lortu den lehen lncRNA prostatako minbiziaren detekzio goiztiarrerako erabiltzen den PCA3 (Prostate Cancer Antigen 3) lncRNA da. PCA3aren adierazpena prostata espezifikoa da, eta prostatako ehun osasuntsuekin alderatuta, prostatako tumoreen% 90 baino gehiagotan haren adierazpena 60 aldiz handituta dagoela ikusi da. PCA3aren funtzioa ezezaguna den arren, biomarkatzaile gisa duen potentziala ikusita gernuko PCA3aren detekzioan oinarritzen den prostatako minbiziaren diagnostikorako test klinikoa garatu da (Progensa PCA3urine test); gaur egun errutinazko test modura erabiltzen da bere sentikortasun altuagatik eta erraz egin daitekeen proba kliniko bat delako (9, 22).
‎RNAren modifikazio guztien artean, RNA eukariotoaren metabolismoan eta funtzioan eragina duten batzuk aurkitu dira, besteak beste, N6 metiladenosina (m6A), 5 metilzitosina (m5C), uridinaren (U) isomerizazioa pseudouridinara(?) edo N1 metiladenosina (m1A) (4 irudia), modifikazio hauek batez ere, RNAm eta lncRNA bezalako RNA ez kodetzaileetan agertzen direlarik. RNAren ezaugarri bereziak direla-eta, (bizi laburra, oso egituratua, gune zelular ezberdinen artean mugikorra), RNA mailako erregulazio hau oso sentikorra eta dinamikoa dela ikusi da. Zehazki, modifikazio bakoitzak bere efektua mekanismo ezberdin baten bidez lortzen duela deskribatu da, baina testuinguruaren arabera mekanismo horiek desberdinak izan daitezke.
‎N6 metiladenosina, aldaketa epitranskriptomiko nagusi eta ugarienetako bat da (25) eta GAC sekuentzian, adenosinaren 6 nitrogenoan metil talde baten ezarpenean datza (m6A) (26) (5 irudia). Giza transkriptoen% 25ean baino gehiagotan 10.000 m6A aldaketa baino gehiago ikusi dira, eta ez hori bakarrik, aldaketa horiek 7.000 giza gene ezberdinetan gertatzen direla ikusi da. Zelulek aldaketa horren bidez, RNAren metabolismoa eta itzulpena azkartzen dute, aldaketa hori irakurtzeko gai den proteina espezifikoren bat dagoen bitartean, noski.
‎N6 metiladenosina, aldaketa epitranskriptomiko nagusi eta ugarienetako bat da (25) eta GAC sekuentzian, adenosinaren 6 nitrogenoan metil talde baten ezarpenean datza (m6A) (26) (5 irudia). Giza transkriptoen% 25ean baino gehiagotan 10.000 m6A aldaketa baino gehiago ikusi dira, eta ez hori bakarrik, aldaketa horiek 7.000 giza gene ezberdinetan gertatzen direla ikusi da. Zelulek aldaketa horren bidez, RNAren metabolismoa eta itzulpena azkartzen dute, aldaketa hori irakurtzeko gai den proteina espezifikoren bat dagoen bitartean, noski.
‎Aldiz, YTHDC1 irakurle nuklearra ezinbestekoa da preRNAm aren moztitsasketa alternatiboa era egokian burutzeko (30). Moztitsasketa alternatiboaren erregulazioa RNAm aren degradazioarekin zuzenki erlazionatuta dagoenez, m6Ak RNAm aren egonkortasunean eragin zuzena duela ikusi da, horren adierazpen normalerako beharrezkoa izanik (27). Bestalde, m6A aldaketa dinamikoa eta itzulgarria dela ikusi da, FTO eta ALKBH5 demetilasak izanik marka hau kentzearen erantzule zuzenak (28).?
‎Moztitsasketa alternatiboaren erregulazioa RNAm aren degradazioarekin zuzenki erlazionatuta dagoenez, m6Ak RNAm aren egonkortasunean eragin zuzena duela ikusi da, horren adierazpen normalerako beharrezkoa izanik (27). Bestalde, m6A aldaketa dinamikoa eta itzulgarria dela ikusi da, FTO eta ALKBH5 demetilasak izanik marka hau kentzearen erantzule zuzenak (28).? –
‎Gutxienez 57 RNA metiltransferasa identifikatu dira giza zeluletan, haietatik 5 behintzat m5C aldaketan eragin zuzena dutenak; NSUN1/ 2/ 3/ 4/ 6/ 7, NSUN5a/ b/ c, DNMT2 (RCMT metiltransferasak) eta TET familiako proteinak hurrenez hurren. NSUN2k hainbat RNA ez kodetzailetan 5 zitosina metilatu dezakeela ikusi da, eta horrek zelula amen garapenaren erregulazioan eta minbizi zelulen garapen eta metastasian garrantzi handia duela deskribatu da. Aldiz, DNMT2k, DNA metiltransferasa bezala ezagutu den arren, RNAt eta RNAr aren metilazioan ere parte hartzen duela ikusi da (25, 33, 35). m5Cren funtzio biologikoak RNA eukariotoan ezezaguna izaten jarraitzen du gaur egun (31).
‎NSUN2k hainbat RNA ez kodetzailetan 5 zitosina metilatu dezakeela ikusi da, eta horrek zelula amen garapenaren erregulazioan eta minbizi zelulen garapen eta metastasian garrantzi handia duela deskribatu da. Aldiz, DNMT2k, DNA metiltransferasa bezala ezagutu den arren, RNAt eta RNAr aren metilazioan ere parte hartzen duela ikusi da (25, 33, 35). m5Cren funtzio biologikoak RNA eukariotoan ezezaguna izaten jarraitzen du gaur egun (31). Bestalde, TET familiako TET1/ 2 eta TET3, hm5C (hidroximetilzitosina) bitartekari moduan erabiliz, m5C aldaketaren ezabatzaileak direla dirudi.
‎Hau da, proteina horiek m5Cetik hm5Crainoko bidea ahalbidetzen dute, ondoren hm5Ctik berriro zitosinarainoko buelta erraztuz (31). m5C detektatzeko teknika espezifikoekin transkriptoma ikertzean m5C marka ugari aurkitu dira hainbat lncRNAtan. Esaterako, modifikazio horrek XISTen funtzioa erregulatzen duela ikusi da; izan ere, in vitro ikerketetan XISTen m5C markaren presentziak PRC konplexu errepresiboak lotzea eragozten duela frogatu da (34).
‎Epitranskriptomaren alorrean, m6A aldaketa ugariena dela ikusi denez, esfortzu handiak egin dira horren detekziorako protokoloak ondo garatzeko. Zehazki, AMLan m6Ak RNAm aren itzulpena desregulatzen duela deskribatu da.
‎Zehazki, AMLan m6Ak RNAm aren itzulpena desregulatzen duela deskribatu da. AMLan, METTL3 eta METTL14 gainadierazita daudela ikusi da progenitore hematopoietiko normalekin alderatuta (6, 36, 37). METTL3 eta METTL14 transkripzioaren hasiera guneetara lotzen dira bereziki, eta m6A markaren ezarpen goiztiarrak AMLaren garapenerako beharrezkoak diren zenbait generen itzulpena bultzatzen du, hala nola c MYC, CBL2, PTEN, SP1 eta MYB.
‎AMLaren alorrean aurrerapen garrantzitsuak egin dira, baita ere m5Cren karakterizazioan; izan ere, NSUN2 eta DNMT2 metiltransferasak 5 fluorouraziloeta 5 AZAren (Azacitidine) erantzunaren erregulazioarekin erlazionatuta daudela ikusi da. Bi farmako horiek sindrome mielodisplasikoa edo AML bezalako gaitz hematologikoen tratamenduan ohikoak dira, eta DNA eta RNA demetilatzen dute, bi horien metilazio maila globalak murriztean hipometilazioa eraginez (35).
‎(RNAt) edo RNA nuklear txikietan (snRNA n)), RNA mezulariaren (RNAm) prozesamendu egokia (itzulpena eta moztitsasketa) burutzeko ere oso garrantzitsuak direla ikusi da (3). Horrela, 2012 urtean, lehen aldiz epitranskriptoma hitza sortu zen, RNAren aldaketa biokimikoak izendatzen zituena.
‎Orain gutxi arte, zelulen informazio biologikoa DNAtik eratorritako kode genetikoaren barruan zegoela uste zen. Baina, azken urte hauetan ikertzaileek epitranskriptomikaren arloan jarri dute fokua, RNAren modifikazio kimikoetan; izan ere, aldaketa horiek transkripzio ondorengo prozesu guztietan eragina dutela ikusi da, azkenik proteinen sintesiaren dibertsifikazioan eraginez (25). RNAren modifikazio guztien artean, RNA eukariotoaren metabolismoan eta funtzioan eragina duten batzuk aurkitu dira, besteak beste, N6 metiladenosina (m6A), 5 metilzitosina (m5C), uridinaren (U) isomerizazioa pseudouridinara(?) edo N1 metiladenosina (m1A) (4 irudia), modifikazio hauek batez ere, RNAm eta lncRNA bezalako RNA ez kodetzaileetan agertzen direlarik.
‎Bestalde, epitranskriptomaren alorra ere pil pilean dagoen garai honetan, zientzialariek interes handia dute RNA molekuletan dauden aldaketa biokimikoek izan dezaketen garrantziaren ikerketan. Orain arte RNAn aldaketa kimiko ugari deskribatu badira ere, gaur egun N6 metiladenosinaren (m6A) inguruan lortzen ari dira aurrerapauso handienak, aldaketa horrek RNA elementuen egituran eta adierazpenean eragin zuzena duela ikusi baita (5). Adibide modura, RNA ez kodetzaile luzeek eta epitranskriptomak (m6A aldaketak) leuzemia mieloide akutuaren (acute myeloid leukemia, AML) garapenean izan dezaketen paper garrantzitsua berrikusiko dugu.
‎Melanomen% 25 nevus onberen progresiotik datoz, non nevus onbera horietan melanozitoek BRAFv600E edo NRASQ61K mutazio bat jasan duten, baina onkogeneak berak eragindako seneszentzia pairatzen duten (28). Aldiz, ikusi da Wnt bide kanonikoak seneszentzia horren hasieraren atzerapena eragiten duela melanozito mota bietan, modu horretan, tumoreen garapenerako aukera handituz (29). Dena den, bide honen garrantzia melanomaren progresioan ez da oso argia (30).
‎Dena den, bide honen garrantzia melanomaren progresioan ez da oso argia (30). Bestetik, bularreko minbizien% 50 baino kasu gehiagotan Wnt bidea aktibatuta agertzen da eta biziraupen orokorraren murrizketarekin erlazionatu da (31) eta bide kanonikoaren ligando zein hartzaileen gainadierazpena ikusi da (32).
‎Ektoderma, mesoderma eta endodermako zelula talde espezifikoetan hazkuntza eta desberdintzapen prozesuak eragiten ditu mitogeno gisa eta, are zehatzago, nerbio ehunaren indukzioan esku hartzen du, hortzen sorrera eta biriken garapena (41). Orobat ikusi da neuronen aitzindarien proliferazioa eta biziraupena bermatzen duela sabel aldeko bizkar muinean (42).
‎Transkripzio faktore bi horiek ezinbestekoak dira enbrioiaren garapenean zein ehun helduan zelula amen mantentzerako (45). Adibidez, bularreko ehun osasuntsuko zelula ametan zein minbizi zelula ametan Ptch1 eta Gli geneen gainadierazpena dagoela ikusi da (46). Eta Hh bidea ezinbestekoa da sistema hematopoietikoaren zelula amen eta leuzemia mieloidearen tumore zelula amen mantentzean zein autoberritze prozesuetan (47), baita melanoman (48) eta pankreako (49) tumore solidoetan aurkitzen diren minbizi zelula ametan ere.
‎Bestetik, Arabako lehen mailako osasun arretan, II. motako diabetesa duten gizonezkoek dietaren inguruko aholku gehiago jasotzen dituzte emakumezkoek baino (36). EAEn 2002 urtean, miokardioko infartu akutu (MIA) konparagarria (sexuaren araberako ezberdintasunik ez sintoma, elektrokardiograma eta entzima mailetan) izan zuten emakumezko eta gizonenezkoen artean, emakumezkoekin esfortzu terapeutiko txikiagoa egiten zela ikusi zen, desabantaila izan baitzuten Zainketa Intentsiboetarako Unitatera sartzeko, tronbolisia jasotzeko (gizonezkoen% 33ri vs emakumezkoen% 24ri), eta angioplastia (gizonezkoen% 48ri vs emakumezkoen% 29ri) eta kateterismoa egiteko (gizonezkoen% 10i vs emakumezkoen% 6ri) (37). Ordutik urte asko pasa badira ere, eta EAEn MIA duten pazienteak artatzeko protokolo bateratua finkatu bada ere, gizonezkoekin alderatuta MIA jasaten duten emakumezkoek tratamendu egokia jasotzeko aukera gutxiago edukitzen jarraitzen dute, nahiz eta arrakala txikitu den (38).
‎Azterketetan ikusi denez, hauek dira GGA gertatzeko arrisku faktoreak: deshidratazioa, bero kolpea, aurrez giltzurruneko arazoak izatea, lasterketan zehar antiinflamatorio ez esteroideoak [AIEE] hartzea, lehiakortasun maila altua eta entrenamendurik eza (49, 50).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia