Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 135

2002
‎Jorge Gonzalez Aranguren idazleak egokitu du gaztelerara Joan Mari Irigoienen «Lur bat haratago», euskarazko literaturak gaur arte ezagutu duen nobelarik luzeena. XVII. mendean kokaturik zegoenez, berak burututako Etxegoietarren istorioa, Axularren hizkera gogorarazten zuen euskara erabili zuen Joan Mari Irigoienek hura idazterakoan. Eta nobelaren garaira egokituz egungo irakurlea ez gehiegi nahasteko ahalegin bera egin du orain Jorge Gonzalez Arangurenek ere «Lur bat haratago»ren gaztelerazko bertsio hau osatzerakoan, Espainiako literaturaren Urrezko Mendea bezala ezagutu den hartan erabili ohi ziren hizkeren ukituak emanaz «Una tierra mas alla»n azaltzen duen prosari.
‎Estatuak behartuta daude, Europar Batasuneko arauaren arabera, beren antolamendu juridikoetan turistei kontratua ez betetzeak eragindako kalteak konpontzeko bermeak jartzera; hala ere, ez da beharrezkoa ekintza horien ondoriozko erantzukizunik. EBko Auzitegiak uste du, bazkideen artean irizpide desberdintasunik balego, lehiaren distortsio kasuak gertatuko liratekeela, eta, zuzentaraua kontsumitzaileak babestekoa denez, hura idazteak kalte moralei ere eragiten diela. Europako zuzentarauak kontsumitzaileari ematen dio konponketa eskubide hori, bidaietan zerbitzuak ez betetzearen edo behar bezala ez betetzearen ondorioz, dena barne, epaiak.
‎Eta Sara desesperaturik egon zitekeen artean ere, ospitale psikiatrikoan hartu zuèn laguntza psikologikoarekin eta errehabilitazio programan hartzen ari zenarekin ere aski ez balu bezala, egoerari gaina hartzeko. Eta desesperazioak eman zion, ausaz, karta hura idazteko ausardia, baldintza normaletan nekez idatziko zuena. Sara eta bion artean ez baitziren intsinuazioak, keinuak eta aieruak baizik izan.
‎Bonbardaketariak bere gainean ari ziren, ez zen Emmaren gerra. Erabaki zuen Capon oso ikaratuta zegoela hura idaztean. Gauez iritsi zen herrira.
2003
‎Bestalde, banuen beste erronka bat. " Gallarta" nire lehenengo nobela idatzi nuenean, garaia ez nuen ondo kontrolatzen, eta izugarrizko ikerketa lana egin behar izan nuen hura idazteko. Horrek, nire ustez eta halaxe dela esan didate benetako lagunek, nolabait desorekatu egin zuen nobela hura.
‎Kontua da Vredaman nobelako zatia zela entziklopedia saltzaileak eraman zuen hura. Eta E. H. Beregor tematu egin zen, eta esan zuen ez zuela zati hura berriro idatziko, oso gustura gelditu zela zati hura idaztean eta ezinezkoa zela berdin idaztea, eta ez zuela berriro idatziko. Eta zegoen lekuan zegoela, zati hura nobelako zatia izango zela, irakurtzeko aukera egon ala egon ez.
2004
‎" Ongi etorri euskaldun lurralde huntarat". Baiña pankarta haiek ez ziran batere harrigarri gertatu garai hartan, eta hura idazteak ez zuen nahi bat erakutsi (igaz bezela), izana baizik, Tafalla’ko eskualdea orduan euskalduna baitzan. Noiz hori?
‎Egun batean kostaldeko herritxo batera joan zen, Livorno ingurura, eta hurrengo goizean, oso goizetik, hondartzara jaitsi zen. Arrazoi zuen papertxo hura idatzi zuenak: goizetan, kaioak lo egoten dira hondartzan, milaka eta milaka kaio, burua paparrean ezkutatuta.
‎–Ez dut pentsatu nahi, baina, agian, mezu hura idazten ari zela gertatuko zitzaion... ezbeharra.
‎Ipuin haietako batean, anai Jaxintorekin izandako anekdota hura idatzi nuen –tiro parabolikoarena, alegia–, baina piper eta gatz askorekin.
2006
‎Gabriel, bere emazte Melirekin, estrenora etorri zen, eta nik uste dut gure borondate ona eskertu zuela. Antzerki lan hura idazten amaitzea Arestiri asko kosta zitzaion, azken hilabeteetan Basurtoko bere etxean hartuak zituelako Blas de Otero eta Yolanda Cervantes, haren kubatar emazte gaztea, beste inon babesik ez zutelako aurkitu. Gabriel oso leiala zen bere lagunekin.
‎Behingoz, nahiago izan du paperei emana segitu, haragiaren lohian erori baino. San Gregoriok bazekien zertaz ari zen harako hura idatzi zuelarik: Celer ergo et facilis victoria, contra libidinem est circunspectio cogitationis, si quoties carnalia obviant, ad aliquid aliud recurramus, quo libidinis incitamentum non sit.
‎Agian irakurrita izango duzu eleberria, baina kontua da, gogoratuko ez bazenu, nobela horretako protagonistak, Winston Smithek, Egiaren Ministerioarentzat egiten duela lan zertan eta iragana aldatuz, hau da, gertakari historikoak berridatziz eta faltsutuz, Anaia Handiaren erregimen politikoa indartzeko helburuarekin beti. Ideia terriblea da berez, eta Anak saioan azaldu zigunez, Stalinen diktadurapean egindako faltsifikazio historiko zenbait izan zituen buruan Orwellek pasarte hura idaztean. Nobelan gauza deitoragarria da, noski, baina niri bururatu zitzaidan ederra izan zitekeela halako boterea edukitzea:
‎Horregatik idatzi zidan gutun hura. Imajinatzen ari naiz zer nolako barre txikiak egingo zituen gutun hura idazterakoan!
‎Bastarrika, Bereziartua, Mendizabalekin batera. Ez dakit inork sinistuko duen nik artikulu hura idatzi dudanik. Ni haiekin bat eginda nengoen, bai elkarrizketan, bai bihotzean eta bai kantuan, baina literatura mailan ez nintzen gauza.
2007
‎Erlazioa badago, baina kontuan izan behar da liburuko poema gehienak artikulu hura idatzi baino lehenagokoak direla, asko bai behintzat. Ez dut kontzienteki egin, ez dut liburua egin programa poetiko bezala, baina erlazioa badu, noski.
2008
‎Hizkuntzak laguntzen dio pentsamenduari ala bi gauza beregain dira? Joxe Azurmendiren trilogian azkena argitaratu den honetan, galdera horiei Aristotelesgandik hasita Humboldtengana eta pentsalari garaikideenganaino zer erantzun eman zaizkion irakurtzen ari naizela, gogora zetorkidan zenbateraino izan ohi dugun egina artikulua buruan, hura idazten hasi baino lehen, eta zenbateraino eramaten gaituzten esaldiek berek, zenbateraino kontrolatzen dugun idazkuntza.Aristotelesentzat alde batean (1) mundua edo gauzak daude. Bestean (2) arima.
‎Hustu arte. Barnesosegu ederra hartuko zuen artikulu hura idatzi zuen egunean. Egia esan, esan beharrekoak ederki esan ditu, barrenak lehertzeko egoera baita euskaldunon atarramentua.
‎Kopiatzeko, berriz, lehenik hitza irakurri behar da, eta, gero, hura idatzi. Kopiatu ere bi bide erabiliz egin daiteke:
‎Almadiei buruzko liburu bat ateratzeko diru laguntza jaso zuen argitaletxeak, eta niri proposatu zidaten hura idaztea. Denbora errekorrean egin dugu liburua.
2009
‎Oyarzabalek azaldu du oraindik ez dutela adostu nola gauzatuko duten akordioa, hori hurrengo bileretan hartuko baitute hizpide, baina nolanahi ere hura idatziz sinatu arte itxarongo dutela gaineratu du.
‎Nire buruan eraiki nuen puzzlea goitik behera hautsi zen. Une batez ilusioa galdu nuen, hotz geratu nintzen baina, bestalde, Joseba hori ezagutzeko gogoa, Genet en esaldi hura idatz zezakeen pertsonarekin topatzeko kasketa sortu zitzaidan. Gainera, topaketarako deia han zegoen; beraz, zergatik bota alde batera aukera hura?
‎Auzokoa larrutu beharraren jendearen betiereko joera hura, ala nik asmatutako teoria distiratsuan asmatu ez izana. Ze, kontu guztia egia zela baieztatzen bazen, zerk animatu behar ninduen buruan nuen eleberri historiko hura idaztera. Sormenaren grinak eta bultzada hutsak?
‎Zergatik zuen nire senak, eleberri alu hura idazteko nuen grina itsuarekin horrenbesteko antza?
‎, nahiz eta, kasu hartan, galdera ikurra egilearen ezjakintasunaren adierazgarri ez baina irakurlearen interesa sortzeko amu gisa ipinia egon. Horixe izan zen nire asmoa behinik behin hura idaztean: arreta piztea, nabarmentzea.
2010
‎Beharbada, hemendik urte batzuetara, inork Larrea izeneko poeta zornotzarra sartuko du Bizkaiko euskal idazleen antologia batean, behin, hainbat komunikabidetan, Kritika Saria izeneko sari bat eman ziotela argitaratu zelako. Inork ez baitzuen gero ukatu, inork ez zuen azalpenik eman; inork ez zuen atzera egin, nahiz eta inork ez zuen liburu hura idatzi. Soilik ohar bat, promozio huts sotila, soilik hori nahikoa izan zen idazle saridun bat sortzeko.
‎Leo. Horoskopoa leitzen ari zara (Berriakoa, nork daki zergatik, kendu zutenetik, lehenengo aldia da euskaraz egiten ahal duzula); susmoa duzu hura idatzi duen bekariak eleberri ezagunetako laburpenak eta burutik pasatzen zaion lehen lelokeria baino ez dela jartzen ari. Aurrera gabe, idazki serioagoetara joko duzu, erraza da asmatzen.
‎Dokumentatzeari ekin zion hiru urtez; zientzialari askorekin egon zen, eta beste liburu asko irakurri zituen. Eta, garrantzitsuena, amestutako liburu hura idatzi zuen.
‎Ez dut arrastorik ere. Auskalo zer nuen kaskoan hura idaztean, baldin eta pentsatzen badugu idazteko aurrez ideiaren bat eduki behar dela buruan. Ez nabil txantxetan.
‎Camusek urteak eman zituen bere alienazio historia hura idazten eta berridazten. Simenonek beste hiru nobela kaleratuak zituen urte berean, 1942an, eta sei gehiago aurreko urtean.
‎buruzko poematxo hura idazten. Mundua nire zain zegoen.
‎Zuk, Jakineko zuzendariak, artikulu hura idatzi zenuen urte berean, jakinlarien urteroko batzarrean eztabaida handia izan zenuten, eta zure joerakoek galdu egin zenuten, nonbait: Jakinen erabiltzen ari zineten kultur hitzen zerrenda Orixeri bidaltzea erabaki zenuten, hark oniritzia eman zezan.
‎Nire bizitzako une gogor batean idatzi nuen Nora ez dakizun hori, eta hura idatzi eta gero hainbat hilabetetan hustuta geratu nintzen. Nahiz eta idazketa bera nahiko azkarra izan zen, nobelan dauden elementu garrantzitsuenak urte askoan izan nituen buruan bueltaka.
2011
‎Gainera, Mick Marsek masterizatu du abestia, Londresen. Massive Attack, Prodigy eta beste hainbat talde ezagunekin lan egin du Mick Marsek! Halakorik ez zenuen esperoko sarean hura idatzi zenuenean. Ezta horren erdia ere! Hala ere, jolas bezala planteatu zuten.
‎Ez dut nahi jendea kiropraktikoengana joatea, eta horrek kexu asko ekarri zizkion nire unibertsitateari, eraso gehiegi, eta edozer gauza egin zuten pertsonalki niregana iristeko.Beraz, artikulua ikusita abokatuengana joan ziren, eta abokatuek esan zuten sala zezaketela, eta irabaz zezaketela. Oso gaizki sentitu nintzen, Simonek eta biok banatu egin baikenituen liburuaren irteerako lanak; gerta zitekeen niri egokitzea artikulu hura idaztea. Nik ez nuke idatziko esaldi polemikoa Simonek idatzi zuen bezala, zientzialari batek ez baitu esaten [kiropraktikoek] nahita sustatzen dituzte gezurretan oinarritutako tratamenduak.
‎Hori dela eta, 1978an, beste testu bat egitea proposatu zen. Hurrengo urtean hasi ziren hura idazten, eta, 10 urte negoziatzen eman ondoren, Haurraren Eskubideen Hitzarmena idatzi zuten. Dokumentu hori aho batez onartu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1989ko azaroaren 20an, eta 20 herrialdek sinatu zuten, besteak beste, Espainiak.
‎ZHPa dokumentu dinamikoa da, eta aldaketak egin dakizkioke zentroaren errealitatera egokitzeko, eta artatutako herritarren ezaugarriei, haren gainetik dagoen administrazioaren arauei eta indarrean dagoen araudiari erantzuteko. Hala, indarrean dagoen errealitatea jaso du; beraz, kontuan izan da hura idatzi zeneko egoerak eta baldintzak noiz aldatuko diren.
‎" Urte berri on" hura idatzi izanak sortu zuen, beharbada, liburua hau idazteko gogoa niregan. Ekialde osoa begirada bakar batean gordeta egon litekeela irakurri izan dut inoiz.
‎" Gaur argi ikusi dugu kohete bat ilargiraino hel daitekeela. Times egunkariak sentitzen du hura idatzi izana."
‎Aitortu behar da, elementu asko partekatzen dituztela zergatiak eta zertarakoak; hori dela-eta, zaila da bat ezagutzea bestea inkognita denean. Ziurta dezakedan bakarra da, ehorzlearekin izan nuen lehen hitzorduan ohartu nintzela hura idatzi beharra zegoela, gutxitan inarrosten nauen grina; izan ere, nire ustez, idazten ematen dudan denbora hau irakurtzen eman nezakeenaren galera baita, galera handiagoren bat ez aipatzeagatik, izan badira-eta.
‎Miseriarik ez ezkutatu. Liburu hura idatzi eta bere burua sendatu. Erredimitu esaten zaio orain sendatzeari, zer axola dio berba bat edo beste.
‎Zein txiki sentiarazten zuen edozein idazle halako munstro jenial batek. Hogei urte besterik ez zituen Txekhovek hura idatzi zuenean, Sotok eta Zeberiok desagerrarazi zituztenean zuten adin bertsua, hain zuzen. Parekotasun hilgarriak badira:
‎Miarritzeko bistro hartan, udatiarren babesean eta haiek kamuflaje bezala erabiliz, aspaldiko partez ahate erregosi on bat bazkaltzeko gutizia bete eta hura jatekotan eseri ziren eguna zeukan Lazkanok akorduan. Menua hartu eta Parisko tankerak imitatu zituen platerak eskatzeko; gustatzen zitzaion antzerkia, ez hura idaztea bakarrik. Lazkanok ez zuen sekula ahaztuko nola eta zein modutan puztu eta poztu zen Soto, kamarero gazteak paristarra ote zen galdetu zionean.
2012
‎Iritzi hau, alabaina, presoa artatzen duten Donostiako Ospitalearen eta Zaballako espetxearen txostenen aurka dago. Baina larriena da Baenak presoaren askatasunaren aurkako txosten hura idatzi zuela presoa bera bisitatu gabe, abuztuaren 17an orduan espetxe zaintzarako epaile lanetan ari zen Santiago Pedrazek hori agindu zion arren (El Pais ek hilaren 5ean argitaratu zuen aginduaren agiria).
‎Dasilvarengana eraman zuen eskutitza bilatu zuen mahai gaineko paperen artean. Eskutitz hura idatzi zuenak bazekien zerbait, seguru zegoen. Baina zer?
‎Alistair Stanfordeko enpresaritza eskolara joan zen, Kaliforniak zuen bordel fama egiazkoa zenetz frogatzeko. Rachelek, aldiz, Harvarden egin zuen masterra, curriculumean izen hura idazteak inbertsio bankuen mundu maskulinoan behar zuen segurtasuna emango ziolakoan. Adamek, Estatu Batuetara itzuli nahi ez zuenez, Oxforden ikastea erabaki zuen.
‎85). Ez dakigu Sarrionandiak poema txinatar jakin bat ote zuen buruan hiru lerroko poema labur hura idatzi zuenean, ala aldez aurretik irakurritako txinatar poesiak inspiratuta sortu ote zuen. Edozein kasutan, izenburuak txinatar literaturarekin jartzen du harremanetan poema, eta poemaren eraketan modu bateko edo besteko itzulpen prozesu bat egon dela pentsarazten.
‎Hori da Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Bioetika eta Zuzenbidearen Behatokiko Iritzi Taldeak (OBD) prestatu eta Bartzelonako Parke Zientifikoan (PCB) aurkeztutako “Emaile biziaren organoen transplanteei buruzko dokumentua” ren planteamendua. Elkarrizketa honetan, Lidia Buisánek, hura idatzi duen diziplina anitzeko taldeko kideak, UBko Etika Medikoko irakasleak eta L’Hospitaleteko (Bartzelona) Ospitale Orokorreko Anestesiologia, Erreanimazio eta Minaren Tratamenduko Arloko buruak aipatu du.
2013
‎Eta ez da lehen aldia; gauza antzeratsua gertatu zitzaidan gerora munduan luze zabal laudatua izan den euskal liburu batekin. Baina liburu luze zabal laudatu hura idatzi zuen idazleak esan bezala, lasai, denborarekin hobeki ulertzen baitira gauzak; ze gauzak, barka, artelan gorenak. Eta hemen ez bagara artelan goren horiek denborarekin ere estimatzeko gai, lasai berriz, kanpoan, gauza horietaz dakiten lekuan, argituko baitigute bidea, eta, bide batez, zeinen baboak izan garen esan?.
‎Miseria handian sartu zen Euskal Herria gerra garaian, eta jateko ezer gutxi zeukan jendeak; merkatua ez zen bere horretara itzuli gerra bukatu eta handik denboraldi bat arte. Amak eskutitz hura idatzi zuenean ere ez zegoen etxean. Ospitalera eraman zuten, eta hiltzear zegoen ordurako.
‎Letradun horiek jakintsu eta teologoak ziren. Hauek, Teresaren barne bizitza jori eta misteriotsuan argi egin ahal izateko, bizitza hura idazteko agindu zioten. Agindu hari esker dugu orain Bizitza Liburu miresgarria, haien asmo edo xedea praktikoagoa bazen ere, hau da, arima hari bizitza espiritualean laguntzea.
‎Zein dira dokumentu horren gainerako oinarrizko edukiak? Zein arduratuko da hura idazteaz, e) Lehiakortasunaren ikuspegitik, zer abantaila lor ditza­kete etikoki kudeatzeko sistema bat aplikatuz gero?
‎Zalantzarik gabe, herritar gehienek ulertu zuten. XII Taulak? izeneko legearen arauak egokitu egin zirela, eta, egokitze horren eretzean, dezenbiroek hura idaztean izan zuten helburua aldatu eta beste helburu bat lortu nahi zela. Dena den, juristarik kontserbadoreenak ere eroso zeuden honako ideia honekin:
‎" Gaurko mendeak eskaini digu gauza bat zinez polita" esanez hasten zen ironiaz Errobiren kanta gogoangarri hura. " Gauza hoberik ezin zen asma euskaldunen frantsesteko." Analisi intuitibo fina zukeen atzean Daniel Landartek kanta hura idaztean: iparraldekoa izan da euskararen mugarik egonkor eta sendoena mendeetan, baina bizi indar gotor hari, mundu gerrek birus emozionala sartu eta gero, telebistak jarriko zion zuloan dinamita.
2014
‎idatzi nuenean entzuten ziren kritikek ez zuten funtsik, eta pentsatu nuen gaia zapartarazi behar zela. Zapartaraztea edo katarsi hori da toberaren funtsa, eta saio hura idaztea ere bai. Orain, Libertitzeaz saioan antzerkira iraganbidea erakutsi nahi izan dut, taula gaineko lana nola pasatzen den:
‎Izan ere, ordurako banekien bizirik zela, eta hori izan zen egitasmoa aurrera eramateko arrazoia. Ene maitearen atsekabea samurtze aldera agindu nuen epitafio hura idatz zezaten hilarrian: –Heriok ere ezin gaitu bereizi?.
‎Hori al zen dena? Horretarako sakrifikatu al zituzten goxokiak?, txatxukeria hura idazteko?
2015
‎Egunkariko elkarrizketak bere onetik atera zuen, baina harexek lortu zuen film berriaren promozioaren nahasmen zoro hartatik ateratzea, eta gogoa berriz ere azken hilabeteetan buruan jira eta buelta izan zuen gidoira itzuli zitzaion. Erdibidean zeukan gidoi hartan pentsatzen hasi zen berriz, eta hura idazten hasi aurretik irakurri zituen liburuetan. Freuden liburuetan egindako sartu irtenak gogoratu zituen; psikologoen artean egun ia inork ez zituen serio hartzen haren idatziak, baina artisten munduan haren prestigioak indarrean zirauen.
‎Lehena da erabakimen osoz idatzitako bakarra, hasi eta buka tarte labur batean. Besteak haren arrastoan sortu ziren, haren jarraipen eta osagarri gisa, baina hura idatzi ondoren nahikoa motel joan zen beste guztia. Sarritan egon izan naiz lana bertan behera uztekotan, nola jarraitu jakin barik.
‎Dakidana da poema idatzi ostean, aitarekin aritzen nintzenean, pixka bat arraro igartzen nuela neure burua. Poema hura idatzita, eta gure arteko maitasuna bere eztenekin agertuta, bekatu handi bat egin banu bezala. Traizio bat aitortu beharra nuela sentituz edo, nahiz eta, noski, inoiz ez nion poema hura idatzi nuenik esan ere egin.
‎Poema hura idatzita, eta gure arteko maitasuna bere eztenekin agertuta, bekatu handi bat egin banu bezala. Traizio bat aitortu beharra nuela sentituz edo, nahiz eta, noski, inoiz ez nion poema hura idatzi nuenik esan ere egin. Ez zuen sekula irakurri.
‎–Nik ulertzen nuen heinean: egia esan, haren esperientzia eta jakintza mistikako gaietan nahiko mugatuak ziren liburu hura idatzi zuenean. Ziur asko, 7 Egoitzetan deskribatzen duen, ezkontza mistikora?
‎7 Baliteke barneko gauza hauetan beste toki batzuetan esana dudanaren kontrakoa esatea. Ez da harritzekoa, hura idatzi nuenetik ia hamabost urtean, beharbada, orduan nuen baino argi gehiago eman dit Jaunak gauza hauetan, eta bai orain eta bai orduan huts egin nezakeen edozertan, baina ez gezurrik esan, Jainkoaren errukiagatik, hori baino lehen milaka heriotza jasango bainituzke. Nik ulertzen dudana esaten dut.
‎4 Ni izu ikaraz geratu nintzen, eta oraindik hala nago orain hura idazten ari naizela; ia sei urte igaro dira harrezkero, eta, beldurraren beldurrez, nagoen tokian berezko berotasuna falta zaidala iruditzen zait. Eta horrela, nekeak eta minak ditudanean, ezin dut burutik kendu hemen sufri daitekeen guztia ezereza ez denik, eta horregatik, uste dut, hein batean arrazoirik gabe kexatzen garela.
‎badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere. Eta honela, uste dut, abantaila handi handia dela hura idazten dudanean hartan egotea; izan ere, argi ikusten dut ez naizela ni esaten duena, ez baitut ordenatzen adimenaz ezta ez baitakit gero nola asmatu nuen esaten ere.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin. Jaunak ez zuen nahi izan berorren gutuna ikusteaz goza nezan, hura idazteko motiboak poza eragozten baitzuen. Jauna izan bedi bedeinkatua guztiagatik.
‎7 Paulok dituen eskrupuluez idazten didanari dagokionez, hau da, bere eskumenez balia daitekeen ala ez, uste dut nolabaiteko malenkoniaz zegoela gutun hura idatzi zuenean edota eskrupuluak zituenean, berak ematen dituen arrazoietan argi ikusten delako; eta horregatik, ez diot galdetu nahi izan berriro eta, Ardapillak dioenez, zalantza horiek gutxi iraungo dutelako ere bai; izan ere, berak dio aingeru nagusiak erabakia hartua duela Gilbertori buruz, eta zain daudela egun batetik bestera.
‎Egun honetan esaten zidan ez zela geldituko harik eta berorren jauntasunaren oinetan jarri arte. Idatzi nion berorren jauntasunari, nola biek erregutu zidaten berorri idazteko, beraiek ez baitira ausartzen, eta barkamena eskatzeko; eta beraz, hemen ez dut esango nire iritziz beharturik nagoena baino besterik, hura idatzia baitut.
‎Bigarren gutun hura idatzi ahal izateko egin duen sakrifizioa goraipatzen du Teresak hemen. Berak hau idazten du:
‎Gure Jaunaren aurrean erakutsi dute beren poza eta Hura goretsi dute; berorren jauntasunari atsegin izango zitzaiokeen ikusi balitu. Izan bedi beti goretsia, gutun hura idazteko bere burua behartzera eragin dion karitatea eman baitio berorren jauntasunari; eta deabruak hortik zetorren onura ikusten zuelako, gehiago saiatzen zen haren kontrako sua pizten; baina gutxi aurreratu du, gure Jainko ahalguztidunak nahi duena egin behar duelako.
‎Berak sinatua. Izena galdetuko zidan eta hura idatziko zuen orrialde zurian, bere firmaren ondoan. Gero begirada gurutzaldi bat, agian ezohiko zerbait sumatuko zuen nire bisaian, intentsitate zalantzakor bat, sukarrak eragindako izerdi tantak nire bekokian, eta jadanik hurrengo erosleaz arduratuta legoke.
‎Egitasmo ulergaitza eta adierazgaitza liburu harena; benetan laberintikoa, pedantea... edozer, atsegina izan ezik. Kazetari batek galdetu zidan ea liburu hura idazteko dokumentazioren bat erabilia nuen; ezetz erantzun nion; nire euskaldunen historiaren ezagutza eskasarekin nahikoa izan nuela; maila animiko eta emozionalean garatzen baitzen nire ikerketa poetiko hura. Beste batek itaundu zidan ea gai hura ez zen egokiagoa nobela bat idazteko.
‎Joera dugu egin dugunaren idatzitako zantzurik uztera. Batzuetan lekukotasun hori gure kontra joan daitekeen arren, gertatutako hura idatzi eta gorde egiten dugu. Gerora testigantza horrek berak gure erruduntasuna leporatuko digu, dela geure buruaren aitzinean dela besterenean.
‎Haizeak eramanen, lohiak edo euriak janen zituzten. Errelato hura idaztean ez nuen irudikatu nahi izan mendi hegi hori paperez josita. Ez nahi edo ez jakin edo ezin.
‎Dena armatua ikusten nuen, dena borrokaren terminoetan, ejertzitoren terminoetan. Hori duela hogei, hogeita hiru urte izan zen, poema hura idatzi nuenean; eta beste poema askok ere badute aurresanetik zer edo zer; hori batzuetan asaldatzen nauen zerbait da". Eta irri egiten du, urduri antzean, bere ahalmen profetikoaz harrituta.
‎Finkatutako egunean taldeak errentan hartua duen tabernatxoan azaldu nuen nire hainbat motatako testurekin osaturiko errelato hura; zati ezberdinegiak, egia esan, gauza onerako. Azkenean, hura idaztearen lana ganbarako zoruaren gainean metatuz joan ziren paperak ordenatzea eta berrordenatzea izana zen. Eskuz idatziak, inprimatuak, mekanografiatuak...
‎Horrexegatik, poema eta porrota ahazteko, edo horiek zuzendu nahian, hurrengora pasatzen da. Egia esan, gaur, urruneko errelato hartaz solastatzean, nobelatxo hura idazteari ekin nion bezalaxe ikusi dut berriz neure burua.
‎Agian entzuleak kontatu dioten zera deseroso horren partaide ikusten duelako bere burua. Egunen eta gauen tirainak ustekabean azaldutako kontakizun zati hura idatzi gabeko ezmemoriaren legeari loturik baitago; transmititu behar ez diren oroitzapenen legeari loturik hain zuzen; isileko erabakiaz ustez gertatu ez zirenen baina benetan gertatu zirenen gauzen legeari; gertatu arren inoiz gertatu ez balira bezala bizitzera behartzen gaituzten gertakarien legeari loturik.
‎Eta, era askotako zanpaketa horren azpitik, era bateko edo besteko protesta edo altxamendua baizik ezin zitekeela espero. Baina Mendebaleko herriak ere, saiakera hura idatzi ahala gogotik apartatu ezin nuen ideia zen, denak ginela apur bat moroak.
‎Bazekien gertatutakoetatik abiatutako ipuina baino gehiago gertatutakoa kontatzen zuena zela. Benetako izenak erabili zituela Zuazok desipuin hura idazterakoan. Hori guztia kalera irten zen Ttu Ttuá n argitaratu eta lasterrera.
2016
‎Giroa usaindu nahi nuen, lurra sentitu nahi nuen, eta liluratzen ninduten lekuetako pertsonak bertatik bertara ezagutu», azaldu du egileak berak.Lan berriak 11 kantu izango ditu eta The Orange Monkey izenekoan honela dio: «Hegazkina hartu nuen atzerriko lur baterantz/ eta esan nuen, topatzen dudan hura idatziko dut». Topatu duena «bizitza hondoratuak, etsipena eta suntsipena neurri guztietan» izan da.
‎Baina nik ez nuen liburu hura idatzi.
‎Lord Chandosen gutuna izeneko idazki famatua irakurrita zeukan, jakina, non fikziozko pertsonaiak, Hugo von Hofmannsthalen nolabaiteko, alter egoa? zena azken finean, berbazko ahalmena galdu izana aitortzen zuen, zeren austriarrak, hogeita bost urterekin, alegiazko gutun hura idatzi ondoren, poesia lirikoa idazteari utzi baitzion, antzerkia idaztera dedikatzeko batez ere. Gutun hura bere poemak baino famatuagoa zen.
‎Koldo Mitxelenak, egilearen hizkerak txunditurik, seguruenik, harako hura idatzi zue­netik: «La figura más representativa de un período de las letras vascas que dura todavía hoy es Nicolás de Ormaechea, Orixe[?].
‎Hainbeste, non hitza bera hizkeratik desagertu egin baitzen eta progreen jarrera asko eta asko, hasi janzkerarekin eta demokraziarekin jarrai, arrunt bilakatu baitziren, are kritikatzen zituztenentzat. Hitzak, ordea, bizirik jarraitzen zuen 1996an panfleto hura idatzi zuenaren gogoan.
‎60ko hamarkadaren lehen erdialdean, espontaneoak izaten ziren ETAkoen ekintzak, ez zituzten goiko aginduak betetzen; besterik gabe, lagun talde bat bildu eta beraiek erabakitzen zuten zer egin eta nola burutu sabotajea: ikurrinak han edo hemen jarri, pintada hau edo hura idatzi.
‎Har eta jandarmek eraman zuten berriz armadarat. Neskatoa egon zen preso hamar egun, gutun hura idatzi ziolakotz.
‎Jadanik asea dela, kasik nardatua, helduden udaberriko president bozetaz egiten duten burrunba horrekin! Sarkozy-k hau errana, Hollande-k hura idatzia, holakoa hautagai izanen ote den," berdeak" beti berde izanen direnez, Juppé zertan den, gure gizonak jadanik beharriak tutatuak ditu! Alta, hori ez da hastapen bat baizik eta oraiko burrunba deus guti ditake hain segur ondotik jinen denaren aldean!
2017
‎Kartzelan nengoen bitartean astia neukan irakurtzeko, halako gauzen inguruan pentsatzeko, eta orduan hasi nintzen idazten zerbait, zalantzan jartzen zituena, nolabait ere, ezker armatuaren zenbait mantra, ezker armatuaren alderdirik maskulinizanteenak. Nekeza egin zitzaidan hura idaztea, askok gaitzetsi baininduten eta nik gaitzetsi bainituen haiek; gero, apurka apurka, joan ginen adiskidetzen.
‎Amona Gracielaren koadernoa aipatu zion. Agian, Inaxik jakingo zuen amona koaderno hura idazten ari zela. Ez zekien entzuten zion edo ez.
‎Goldsmith irakasleak Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro birtualean eman du izena idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean.
‎Angel Santesteban imajinatu zuen artikulu hura idazten, irribarre sataniko batez eta bere bizitzako erekziorik gogorrenarekin.
‎—A, Denboraren makina. Egia da, atzera egin banu, dudarik gabe ez nuke astakeria hura idatziko. Are gutxiago irakurriko.
‎Aurten39 bete dira 500 urte Pedro Nafarroako azken mariskal sonatuak Goizueta eta Orreaga arteko istilu zorionekoak konpontzeko sententzia sonatu hura idatzi zuela. Hark ere ez zituen konpondu, ordea, sekula guzitik zetozen Goizueta Orreaga arteko auzi madarikatu haiek.
2018
‎Death metala oso modu pertsonalean eta berezian jorratzen duen 113 minutuko diskoa da. Lau urte behar izan ditugu hura idatzi, aurre produkzioa egin, grabatu eta kaleratzeko. Den dena geuk egin dugu, baita azala ere.
‎Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea" erakusketa Bruselan da aste huntan, eta ostegun huntan bisita daiteke hirian, Eskualdeen Komitearen bosgarren solairuan, Batiment Jacques Delors kalean, 99 eta 101 zenbakietan, Hizkuntzen Europako Egunaren karietara. Antso VI.a Jakituna errege nafartarrak sinatu zuen euskarari" lingua navarrorum" (nafarren hizkuntza) erraten zakon dokumentua, eta hura idatzi zeneko 850 urteurrena betetzen denean egin da erakusketa, Peio J. Monteano historialari, soziologo eta artxibozaina komisario.
‎Irakurraldien tarteetan anai arreben pintzelkada batzuk eman zituzten; antipoesia, komunitate maputxeekin lotura, Violetaren Parisko ibilerak… Landak aipatu zuen azkena; latza dela, latza, Eskerrak bizitza idatzi zuenak bere buruaz beste egin izana hura idatzi eta gutxira, 1967ko negu urrunean. Kantatu zuen hura ere Garciak, Amets Arzallusen itzulpena haren eta besteen bila ariko ginen gero, armiarmako atarian.
‎Lizarrako presondegian, 1567an. Han olerki famatu hura idatzi zuen(" Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eritzirik"), Goñi Gaztanbidek 1963an Nafarroako Artxibo Nagusian aurkitu zuena.
‎Jakina denez, II. Errepublika aldarrikatu eta gutxira, EAJk gaiari ekin eta alkate mugimendu bat gidatu zuen euskal lurralde osoan, Estatutu bateratu bat onesteko asmoz. Eusko Ikaskuntzari eman zion estatutu hura idazteko enkargua. Hasierako testua maiatzaren 31rako aurkeztu zen, eta nazionalistek nahiz tradizionalistek hainbat zuzenketa erantsi zizkioten; bereziki, haietako batek autonomia eskatu zuen euskal lurralderako, Vatikanorekin harremanak nahi bezala taxutzeko.
‎the show must go on. Eta gogoratu du halako egoera batean hasi zela eleberri hura idazten. Gizartearen kontrako apologia gordina eta, batzuetan, krudelegia egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia