Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 140

2000
‎Haraino heltzeko atzeman ahal den mekanika honako hauxe da: norberak etxekozahar bati istorio bat entzun dionean, badu joera transmisiogile hura gerta kariarenlekuko gisa ikusteko, hots, kontatua eta kontatzailea bat egiteko. Antza, naturalki etaohartu gabe pasatzen da «amamak kontatzen zuen»etik «amamak ikusi zuen»era; alegia, deus ez, baina gazteturik geratzen da istorioa eta, bidenabar, egiaztatuta.
‎26 udaberri fresko. Bost urte egiteko zegoen zoritxarreko Bloody Sunday hura gertatu zenean, 1972an. Militarrek hamalau derrytar hil zituzten.
‎Zin zinez zuen... eta zin zinez du gure bizitza honek zimendu flako eta eria, zeren eta egun batean Olinpo mendirat igan, eta hurrengoan Olinpo mendia bera bilaka baitaiteke gure hezurren tonba eta hilobi, deus ere ez... Eta, orduan, neure deusezaren kontzientziak estutu eta larritu ninduen, harik eta bertze egun batean bertze hura gertatu zen arte, zeina emanen baitizut aditzerat orain berean.
‎Eta urliaren eta sandiaren erraizunak eta erran merranak zeuden, hau gertatu ote zen, hura gertatu ote zen, harik eta handik hiruzpalau egunetarat fidatzeko moduko ihardespena izan nuen arte, noiz eta jauregiko morroi batek kontatu baitzidan, osabaren morroi batek berari kontatua:
‎Hirugarren egunean, finean, afalorduan, historia harrigarri hura gertatu zitzaigun... zezen ikuskizunaren gibeletik kontatuko dizudana, baina orain zerbaitean aitzinatu nahi nizukeena, erranez ezen historia hura ere eskrementuekin loturik zegoela, baina ez nolanahiko eskrementuekin, berehala ohartuko zaren bezala.
‎Zeren errana bainion Rosari ezen haren memoriaren etxean biziko nintzela... baina hura hil zen, urtebetea iragan zen, eta bertze hura gertatu zitzaidan.
‎Halaxe, bada, adierazi nahi dugu ez dakigula oso ziur eta ez du askorik inporta, ohartuko da irakurlea zer aldatu zitzaion lehenik Brown jaunari, ezker eskuko hatz txikiko azazkala, ala eskuin eskukoa; edota biak batera aldatu zitzaizkion, edo zein aldaketaz jabetu zen lehenago. Ez dakigu, era berean, zer eguraldi egiten zuen Brown jaunaren eskuan aldaketa txiki hura gertatu zen egunean, euria ari zuen ala eguzkia zegoen; badakigu, ordea, zein egun zen, eta hori jakinik, eguraldia ere nolakoa zen jakitea baino gauza errazagorik ez dago. Jar dezagun, beraz, egun euritsu bat zela, eta haizeak ere gogor astindu zituela hiriko tamarizak eta platanondoak, baina ez gingko bilobak, hiri hartan ez zegoe  lako gingko bilobarik.
‎hantxe bukatzen zen eldarniozko bidaia izugarri hura; orain, muturra ukitu bezala, etorriko zen, normaltasuneranzko txango esperantzatsua. Baina, hura gertatu bitartean, itxarotea egokitzen zitzaion, hainbat neurri hartzea. Ezin joan zitekeen bulegora, noski, are gutxiago amarengana edo arrebengana edo lagunengana; zer esan behar zien?:
2001
‎• Hondarreko suposaketak; lehenago iritsiz gero egin zitekeenari buruzkoak alde batera utzita, zera da azpimarragarriena, nire ustez: istripu larri hura gertatu zela ikusi zuen ezezagun hura ez zela bertan geratu zauritua laguntzen. Hori gaur egun delitua da, eta nahiko serioa gainera.
2003
‎Benetan kezkagarria dena, irudi guzti horien aurrikusgarritasuna da. Guztiok baikenekien «espektakulo» hura gertatuko zela, eta norbaiten diseinu politikoaren pasartea izango zirela gainera. Garrasika ibili ziren astakirten guzti horiek, hotz hotzean zebilen arduradun politikoaren txotxongilo hutsak izan ziren.
‎Gertakari odoltsu haiek artean ere min handia egiten zidaten, min handia egiten zidatenez. Beharbada bi aste baino ez zirelako latz hura gertatu zenetik.
2004
‎Eta sekula ez dute geratu, gerezien kontu hura gertatu zenetik. Fray Ciccilloren negozioan dagoenetik, ez dute geratu behin ere.
2005
‎bere aldarriari El DiarioVascok emandako erantzun mespretxuzkoa da. Hitzik ez hura gertatu zen testuinguru politiko erdibituaz, ezta haren hilketaz ere. Artikulu bakarra, eta liburu osoanjeneral bati dedikatutako albiste ezkor bakarra.
‎Gero, baina, etsipenak jo ninduen, ankerki, Juliorekin zertan zebilen jakin nuelarik. Gertaera hark ez zuen gure adiskidetasuna eten, hala ere; alta, maistrarekin beste era bateko harremanak izateko aukera eman zidan, hots, harreman arrazoitsuagoak, ideologikoagoak; apika ez zen gauzatuko hori, baldin eta eten mingarri hura gertatu izan ez balitz. Modu horretan sartu nintzen Adelaren buruan, haren mundu ikuspegian, haren esperientzia historikoan, haren erroetan.
2006
‎Jarraian jasoko ditugun gertakariak, une historikoak, abaguneak, edo direnak direlakoak, euskararen historiaren ohiko irakurketetan ez dira jasotzen, edo ez zaie aparteko garrantzirik ematen. Eta garrantzirik ez omen dutenez, batzuetan ez zaie azalpenik bilatu, eta ez dugu ahaleginik egin hura gertatu ez balitz sortuko zatekeen egoera irudikatzeko.
‎50 urteotan Jakin behin eta berriz berrasi da, berrantolatu da, berrasmatu behar izan dugu bizpahiru aldiz, esaterako, 1967ko krisiaren ondoren edo 1977an debekualdi luzearen ostean. Guztietan harrigarriena hasierako hura gertatzen zait niri, nola asmatu zuten euskara ereduarekin eta aldizkari ereduarekin. Kultura, kultura modernoa, euskararentzat errebindikatu zuten.
2007
‎Euskararen onura nahi genuen, ez besterik, eta ematen du liskar hartaz hitz egiten hasteak berriro dakarrela haserrea, eta guk ez dugu asmorik. AEK k ikaragarrizko lana egin zuen hura gertatu aurretik, bai eta gero ere, eta guk ere bai, AEKn eta IKAn. Beharbada zenbait gauza kontatu egin dira, noizbait, baina, benetan, ez dut uste Tiki miki horietan aritzeko gaudenik Euskal Herrian, eta are gutxiago euskararen inguruan.
‎Oraindik gaur egun, leherketa hura gertatu eta ia mila urtetara, espazio aldera urruntzen diren gasek, 1.300 km/ s ko ziztuan egiten dute.
2008
‎Ahozkoan, eragozpenaren? atzetik behar du agertu, hura gertatu ondoren. Idatzian, beti ere kutsu ironikoa bereganatzen du, zeren hiztunak beta du hura zuzentzeko.
‎Hurrengo asteetan ere. Kirikiñok?, berean tematuz segitzen zuen, artikulu eta zirikada berriak argitaratuz. Oñatiko kongresuko prozedurak salatzera iritsi zen, noiz eta batzar hura gertatu eta urte t, erdi igarotakoan, 1920ko otsailaren hasieran: gaizki egin omen zen aukeraketa eta Euzkadi egunkaria nahita baztertu zen bertan «iñungo izparringijak danak batera baño euzkera geyago erabillirik» era horretara «alik abertzale gitxien eruateko auteskunde­batzarrera».
‎Azpimarratzekoa da hilketa ikaragarri hura gertatu eta egun batzuetara, kameraren irudi eskandalagarriak agertu zirenean, Zapateroren gobernuak halako gertakizunei zegokienez agindutakoa. Zero tolerantzia esamoldea hitzetik hortzera erabili zuten orduan, eta geroztik ederki saiatu dira ustezko jarrera berri hori saltzen bai espainiar estatuan bai nazioartean, baina hara errealitate gordina:
2009
‎Saltokiak, ordea, ez zion ordainik eman, eta adierazi zuen esekitokiek ez zeukatela ez punta zorrotzik, ez inori ebakirik egiteko moduko ertz edo angelurik, eta istripu hura gertatu ondoren ez zutela gabeziarik aurkitu inguru hartan.
‎munstroak fabrikan zeudelako ustean, etxe etxean aurkitu zuen handiena azkenean? hura gertatu behar, nori eta berari, probintziako enpresa gizonik ekintzaileenetakoari! Legenardun zikin bat Vatikanoko plaza ikusgarrian aurkitzea bezala ia!
‎Isidrok egun hartan eskua baino zerbait gehiago galdu zuela pentsatu izan dut beti. Istripu hura gertatu zitzaionetik maitasuna emateko ahalmenak ere ihes egin ziola. Ordura arte amesteko zuen joera, hegan egiteko zuen abilezia, denak joan zitzaizkion eskuineko eskuarekin batera.
‎Historiak umilak izaten erakusten digu eta guk geuk horixe ikasi genuke. Hara zer gertatu den hemen eta hemen, hara zergatik gertatu zen hau eta hau, hara zer ez den inoiz egin behar, bestela hori eta hura gertatuko zaizue, halako haiei garai hartan gertatu zitzaien moduan. Alde horretatik begiratuta, MacMillan katedradunarentzat Historiak balio praktikoa dauka egun ere, beste abantaila gehiagoren artean.
‎Itsas medikuntzan espezializatu nintzen. Ezbehar handi hura gertatu izan ez balitz, orain ez nengokeen hemen.
‎Ni haren hiletan izan nintzen, eta, hilobiraino bertaraino eraman nuen. Ezbehar hura gertatu zenean, Brasil osoa dolutan jarri zen. Jendetza izugarria bildu zen (OFF) hiletara.
‎Iragarpenek, ordea, kale egin zuten, eta Baskoniak Liga irabazi zuen, finalean Bartzelona hankapean ibiliz. Igandean urtebete beteko da Cajasolen aurkako porrot hura gertatu zenetik, eta Tauk urtebete egingo du ligan etxean partidarik galdu gabe. 20 lortu ditu, bata bestearen atzetik, horietatik 15 denboraldi honetan.
‎Hara: munstroak fabrikan zeudelako ustean, etxe etxean aurkitu zuen handiena azkenean... hura gertatu behar, nori eta berari, probintziako enpresa gizonik ekintzaileenetakoari! Legenardun zikin bat Vatikanoko plaza ikusgarrian aurkitzea bezala ia!
2010
‎–Lasai, Matilde, ez du garrantzi handirik. Ba, zuen azkeneko gatazka hura gertatu zenean, ba, gau horretan Sebastianekin egon nintzela.
‎1988an euskarazko herri prentsaren aintzindari bilakatuko zen Arrasate Press astekariak ikusi zuen lehenengoz argia Arrasaten, baina euskarazko tokian tokiko prentsak 90eko hamarkadan ezagutu zuen benetako garapena eta hazkundea, orduansortubaitzireneuskarazkoherri aldizkarigehienakHegoEuskalHerrian, eta horietako asko eta asko gaur egunera arte heldu dira. 20 urte pasatu dira lehenengo loraldi hura gertatu zenetik, baina bien bitartean komunikazioa eta hedabideak asko aldatu dira eta etengabe aldatzen ari dira teknologia berriei eta digitalizazioari esker. Globalizazioak gero eta indar handiagoa duen gizarte honetan bizirauteko, eta, etorkizuna ganoraz diseinatu ahal izateko, beharrezkoa da jakitea norberaren tokia zein den, zertan ari den eta zein bide hartu behar duen aurrerantzean.
‎Ipintzen ari ginen bitartean atxilotu egingo gintuztelako sentsazioa izan nuen. Ezin sinetsi benetan hura gertatzen ari zenik. Txikitan ikurrina bat ikusteak beldurra ematen zigun, zergatia oso ongi ez jakin arren.
‎Mansur-ek berekin eramana zuen Anatolia-ri egin zion erasora, baina hura gertatu zen botereari atxikiago ager zedin populua, funtzionari eta soldaduen aitzinean; hartaz landa, printzea jauregietako bufoi, soinulari eta kantarisen konpainian usatua zen; aitzitik, ikasketa barnak eginak zituen: Al Quram buruz ikasia zuen, ongi zekizkien arabiarren historia eta poesia, eta gauza zen, phalevieraz eta arabieraz ez ezik, heladeeraz ere mintatzeko, ama bizanzioar esklaboa baitzuen.
‎Txillardegi gora, Txillardegi behera, Sarrionandia ume mukizu hura zegoeneko Parnasoaren gailurrera iritsita... eta gero bere testu konprometituei kasurik ere ez?... Gauzak apur bat argitu zitzaizkion Atxagaren eta Txillardegiren arteko debate famatu hura gertatu zenean, laurogeiko hamarkadaren erditsutan. Konprenitu zuen bi bando zeudela euskal mundutxo literarioan.
2011
‎zirela kausa? Nork erranen zien, bai, tragedia hura gertatzear zela, jaietara etorritako titiriteroek beren emanaldi komiko hura eskaini zietenean, pailazo batek bere graziak egiten zizkiela, aurrena; malabarista batek kapelupetik usoak eta untxiak ateratzen zizkiela, hurrena; eta orekari batek soka baten gainean bere zilipurdiak eskaintzen zizkiela, azkena??
‎Gorrotagarria zen heriotzaz entzun beharra. Gorrotagarria zen hura gertatu izana. Bitxia bazen ere, bazirudien Janey eta bera hileta batekin topatu zirela hotelera bidean.
‎–Berorrek daukan zaldun itxuragaz, aspaldi ezkondu behar eban, osaba!?, esan ohi zion Mariak. Familia osoa alditxartu zuen istripu zahar malapartatu hura gertatu aurretik.
‎ebakiak, erredurak, begietako kalteak ebakitzeko eta soldatzeko makinen ondorioz, tarteko solairutik beheko mailara erotzea eta kolpeak burdinarekin, manipulatzean.3 Arriskuak zenbatetsi: arrisku bakoitzaren garrantziaren berri du, hura gertatzeko probabilitatearen eta kalte horrek izango lukeen ondorioaren edo garrantziaren arabera.Arrisku faktoreaProbabilitateaKalteaArriskuaren zenbatespenaEbakitzeko makinaErtainaKaltegarriaModeratuaSoldatzeko makinaErtainaKaltegarriaModeratuaEskailerakTxikiaKaltegarriaJasangarriaHabeakErtainaArinki kaltegarriaJasangarria4 Arriskuak ebaluatu, eta horiek ezabatzeko eta kontrolatzeko zer neurri ... arriskuak jasangarriak ala jasanezinak diren erabaki.
‎Eta, ahal izanez gero, ordu batzuk lehenagora, Neska ate joka agertu zitzaidan unearen aurreko denborara itzuli nahi nuen nik. Moduren bat egon behar zuen mirari hura gerta zedin. Denborari atzera eragin, aurreratu den ordulariari atzeraka egiten diogun bezala, eta egunari hasiera eman berriro.
‎Handik gutxira, mendeku bila, desafioa izan zuen Bonifaziorekin eta kideekin. Denak garbitu zituzten Abendañotarrek eta borroka hura gertatu zen tokian bertan eraiki zuen etxe berri eta ederra, karez eta harriz, eta bere izenaz deitu zuen, Abe Endano, gero denborarekin Abendaño bilakatuko zena.
2012
‎Aseguru Kontratuaren Legeak esaten du zazpi eguneko epea dagoela konpainiei ezbeharraren berri emateko, hura gertatu dela jakiten den egunetik hasita, non eta polizan ez den epe handiagoa ezartzen.
‎Behin amarekin habian zeuden bi txitetako bat pixka bat urrundu zen, eta bat batean hooligan batek harrapatu eta bere amaren begien aurrean bortxatu zuen. Amak, hura gertatzen zen bitartean, habian jarraitu zuen beste txitarekin; eta erasotako txitak ihes egitea lortu eta amarengana bueltatu zenean, hark ez zuen ezer jakin nahi izan kumearekin; mokoka egiten zion habiara bueltatzen saiatzen zen bakoitzean. Etsita, beste gurasoren batek adoptatzen ote zuen probatu zuen, baina ez zuen inork horrelakorik egin, eta, hainbeste mokokada jaso zituen, ezen azkenerako hil egin behar izan bainuen, oinazetik libratzeko.
‎Azkenean, supermerkatu batean sartu zen, bertan gauza guztiak errazago aurkituko zituelakoan. Korridoreetatik ibili zen; tarteka norbait harrapatzen zuen bere zain, edo bertako pare bat langile marmarka eta berari zeharka begira, baina hura gertatu zenetik ohituta zegoen eta ahalik eta jaramon gutxien egiten ahalegintzen zen.
‎Lehen, beti jolasten zuen anai arrebekin, baina hura gertatu zenetik aitak ez zion begirik kentzen umeekin jolasean zebilenean.
‎Bai, zuritzen ari du pixkanaka; etxeak, lorategiak, kaleko bankuak, beste toki bat ematen du gure auzoak. Ez zen hura gertatu behar, ez hemen, ez bizilagunei. Toki perfektua zen, eta orain triste gaude, beldurrez.
‎Baina egunkariak arretaz irakurtzen ditudan arren, oro har, asko irakurtzen dut hemen nagoenetik?, ez dirudi Anderrek lerro bat gehiago idatzi duenik, ez ona ez txarra, hura gertatu zenetik; ez du ezer gehiago argitaratu behintzat, eta badira urteak. Nik, ordea, gustua hartu diot idaztearen kontu honi, eta laster kaleratuko dute nire lehenengo narrazio bilduma.
‎Edonork asma lezake nolako egoeran egongo nintzen hori guztia gertatu ondoren, marinel gazte bat besterik ez nintzelarik, eta halako txikikeria batengatik horrenbesteraino beldurtutakoa gainera. Baina, horren denbora luzea igaro eta gero gai baldin banaiz garai hartan buruan nerabiltzan pentsamenduak adierazteko, esan behar dut hamar aldiz nengoela izutuago hura gertatu aurretik nituen usteak baztertu nituelako eta haiek utzita zoritxarrez hartutako erabakietara itzuli nintzelako, heriotzaren beraren aurrean egoteagatik baino. Eta izu honi ekaitzarena erantsita, ezin adierazteko moduko egoera zen nirea.
‎Jada, gurean, moderniaren leherketa emana zen, tradizioak jarraituko zuen, baina ideia, pentsamendu eta sentimendu berriekin batean, jada, K. Mitxelenakdotore adierazi zuen hura gertatua zen:
‎Hori irakurtzean pentsatzen du irakurleak gai guztiak lantzerakoan horrelako zehaztasuna erabili badu, bada, ez dela harritzekoa kritikoek txikitu izana. Beste adibide bat, Frantziako Iraultzaren jatorria esplikatzerakoan Schwanitzek dio hura gertatu zela Luis XVI.a txotxolo bat zelako eta, gainera, fimosi gaitza nozitzen zuelako. Jakina, gaitz horrekin sexu harremana infernu bilakatzen zitzaion eta horregatik arbuiatu behar izan zuen Maria Antonieta erregina.
‎Astoak arrantzaka, jendea kar kar, konpainiako soldaduok nekez irria ahoan itoz; hura gertatu zen Weyler soldaduen buruan zaldiz joan zen aldi bakarra.
2013
‎Zapiraindarren etxean hala konturatu ziren ezohiko zerbait gertatzen ari zela. Ihesaren berria Diario de Navarra egunkarian agertu zen, hura gertatu eta astebete beranduago. Argitaratu zen oharra guztiz nahasia zen eta aipatzen zen presondegi batean non zehaztu gabe, ihesaldia izan zela.
‎Ihesaldi hartan, iheslarien kopurua zehaztu gabe, hiltzaileek eta bortxatzaileek hanka egin zutela zioten. Agintari frankistek ihesaren informazioa ezkutatu nahi izan zuten, espetxe politikari ez ziolako mesederik egiten, baina hura gertatu eta denbora gutxira nazioarteko komunikabide idatzietan oihartzuna izan zuen ihesaldiak. Diario de Navarraren informazioa salbu, diktadurako 40 urteo tan ez zen berriro agertu San Kristobal gotorlekuko ihesari buruzko beste berririk Espainiako komunikabideetan.
‎Ez zegoen, beraz, zalantza izpirik!, amets bat zirudièn hura gertatzen ari baitzen, orduantxe, gainera!
‎–Ni hil nintzen, erarik tragikoenean hil ere, eta ez al duzue zer edo zer egin behar erruduna edireiteko? Bitartean ez baituzue eskubiderik, hura gertatu ez balitz bezala bizitzeko?!?.
‎Garai hartako egoera «oso gogorra» zela azaldu du Edurne Brouardek: «Indarkeria handia zegoen, eta negoziazioaren beharra argia zen alderdi guztientzat, baina estatuaren aldetik interes handia zegoen negoziazio hura gerta ez zedin, gaur arte dirauen inposizio estrategia mantentzeko. Abagune horretan, aita arriskutsua zen:
‎Kortatuk Hotel Monbar kanta egin zuen, hura gertatu eta hilabete batzuetara. « Campanadas a la muerte en el Hotel Monbar», dio abestiak.
‎" Ni hil nintzen, erarik tragikoenean hil ere, eta ez al duzue zer edo zer egin behar erruduna edireiteko? Bitartean ez baituzue eskubiderik, hura gertatu ez balitz bezala bizitzeko...!".
‎Ez zegoen, beraz, zalantza izpirik!, amets bat zirudièn hura gertatzen ari baitzen... orduantxe, gainera!
2014
‎Alde positiboa nabarmendu nahiko luke Zabalak: «Ez ahazteko hura gertatu zela, erantzule batzuk egon zirela, justiziarik ez dela egin oraindik». Badaki, baina, bere burua prestatu egin duela emozio negatiboek gaina har ez diezaioten.
‎–Istripua izan ala ez, ni ez nengoen bertan hura gerta ez zedin. Hori da kontua.
‎Lagun gaiztoek desira gaiztoak dakartzate, eta desira gaiztoek ekintza gaiztoak. Non zeunden hura gertatu zenean?
‎Lagun minak ziren. Baina istripu kotxino hura gertatu zitzaion, eta gutxika gutxika haurrak eta nik berarekin genuen harremana galtzen joan ginen. Nork daki, beharbada ez genion merezi zuen arreta eta babesa eskaini...
‎Patxi Alvira bere autoaren maletategitik ateratzen, Patxi Alvira tirokatzen, dena. Ederki ikusten da konorterik gabe zeundela hura gertatu zenean. Patxi grabatu nuen Alviraren arma zure eskuan jartzen eta tiro egiten.
2015
‎Libratu egin nintzen bost urtera, baina batzuk hamabi urte igaro dituzte horrela; ez libre, ez atxilo.Egunkaria auziaren lehen sarekada ere oso gertutik biziko zenuten.Bai. Oso gogoan dut hura gertatu eta bi egunetara hartu ninduela Eneko Etxeberriak, eta bueltaxka bat ematera joan ginen. Hark azaldu zidan gertatu zen guztia, eta esan zidan gauzak aurrera egingo balu, bera eta ni arriskuan ginela.
‎2015eko abuztu hura gertatu zitekeen AEBetako presidenteak Iranekin bake nuklearra sinatu eta Kubako komunistekin harreman diplomatikoak ezarri zitueneko oporraldi itxaropentsua, Obama Kennedy berri baten ospakizuna. Zoriona mikazteko, ordea, lau milioi etorkin Mediterraneoan, Txinako burtsak lehertzeko zorian...
‎Hark inarrosi zuen eta biharamunean berean onartu zuen zuzendari ardura hartzea. Eten hura gertatu ez zelako, Eskualduna k 1887an hasi zuen bideak aitzina segitzen du 2015ean, Herria rekin.Euskarazko prentsaren katebegi funtsezkoa izateaz aparte, Herria astekaria euskara hutsera ekartzea zor zaio Larreri. Hasi zenean, kronika zenbait bazegoen frantsesez, baita iragarkiak ere.
‎–Ez dakit zehatz mehatz atentatuaren egileekin. Baina, jakingo duzunez, atentatu hura gertatu eta hilabete batzuetara, guk bilera batzuk egin genituen Suitzan Espainiako Gobernuko ordezkaritza batekin. ETA erakundeak ere parte hartu zuen.
‎Afalorduan, ikusmiraren erdi erdian eseri ohi zen. Baina azkenean, hausnartu zuen, hondartzako hura gertatu zen. Gogoangarria.
‎Leku ospelen bateko bazter batean eserita imajinatu zuen, non kea erantsita geratzen zen felpa gorriko jarlekuetan, non neska zerbitzarientzat ezaguna zen?, xakean jokatzen gizon txiki batekin (te salmentan jardun eta Surbitonen bizi zela besterik ez zekien Paulek). Baina etxeratu zenean Minta artean kanpoan zen, eta ondoren atariko eszena hura gertatu zen: burruntzia hartu zuen lapurrak baziren ere, baita emaztea beldurtzeko ere, zalantzarik gabe?, samin hitz egin zion, bizi guztia hondatu ziola eta.
‎Helburu bat desio motaren bat da, eta plan bat uste bat? «hau egiten baduzu, hura gertatuko da» uste izatea?. Bada, gehitzen dut filosofoekin batera, uste zein desioei egoera mentalak deitzen zaie teknikoki.
‎Bost urte badira hura gertatu zela, eta amaren irudi horiek, batzuetan negarrez, besteetan mehatxuka, erreguz ondoren, atsekabe handia eragiten dizute.
‎Hustu egin ninduen barrutik. Hala, bada, esan behar dut ia poztu egin nintzela istripu ergel hura gertatu zitzaionean. Antza denez, Kopenhageko kontzertutik bueltan zekarren autobusak galtzadatik irten eta bide bazterra jo zuen, triku familia bat ez zanpatzearren.
‎Nork kontsolatuko du nor, berak alaba ala alabak bera? Ez al zen maiz gertatzen, akaso, gaixorik zegoena errukitu behar izaten zitzaiela ingurukoei, hura gertatzen zela haiek kontsolatu beharrean, halako estutasunean ikusten zituelarik, errealitateari parez pare begiratzeko ikaraz?
‎Bai, New Yorkeko hura gertatu zen astean Mexiko eta Kuba artean genbiltzan gu. Beldurrez joan nintzen, fitxatuta egon nintzelako.
‎Ardura handia jartzen du niri idazteko, eta orain arte ongi doakio hango jendearekin; berak zuhurtasun eta leuntasunez darama. Egun batzuk igaro dira frantziskotarren hura gertatu zenetik, eta ez zuten bisitaria hil.
‎A. Salazar karmeldar oinutsetara aldatzea. Teresa ez zen sekula saiatu aldatze hura gerta dadin. Jesusen Lagundiari dion maitasuna.
‎Erabiltzailearen borondateaz gain, zerbitzu bakoitzak bere politika berezia du kasu berezi hauei dagokienez Hala ere, testamentuaren borondateek batzuetan talka egin dezakete zenbait zerbitzu eta enpresaren erabilera baldintzekin. Hala, Apple k uste du pertsonak bere eskubide guztiak Itunes dendan erosi edo Icloudo Itunes Music Match en gordeta edukitzeak heriotza amaitzen duela, eta, beraz, hura gertatu dela egiaztatu ondoren, hura suntsi daitekeela. Beraz, testamentuan komeni da finkatzea ematen diren pasahitzekin disko gogor pribatu batera materiala deskargatu ahal izatea, adibidez, erositako argazkiak edo abestiak.
‎Egun horretan, data madarikatu hura gertatu zenetik, Montevideon manifestazio handi bat ibiliko da, eta justizia eta sarraskiaren arduradunentzat zigorra eskatuko dute. Egun horretan, data madarikatu hura gertatu zenetik, Euskal Herrian elkartasunez mobilizatuko gara eskaera horrekin bat eginez:
‎Egun horretan, data madarikatu hura gertatu zenetik, Montevideon manifestazio handi bat ibiliko da, eta justizia eta sarraskiaren arduradunentzat zigorra eskatuko dute. Egun horretan, data madarikatu hura gertatu zenetik, Euskal Herrian elkartasunez mobilizatuko gara eskaera horrekin bat eginez: hiltzaile eta errepresoreentzako zigorgabetasuna bukatu dadin.
‎—Bai, ados, baina irudikatzen duzu alemaniar bat esanez deus ez dakiela Auschwitzi buruz, hura gertatu zenean bera jaioa ez zelako?
‎Berdin hegazkinetik jaistean: lehen aldiz zapaltzera noan hiriko gau hotzak zurrupa nazan baino lehen, saiatzen naiz ni izaten zurrupatzailea, euforia likido gehigarri bat zintzurreratzen taxiaren bila hasi aitzin, letorkeen hura gertatu aurretik gozatzeko edo errealitatearen talka gordina atzeratzeko, bietarik bat. Ameskeria da, badakit.
2016
‎Boterea zaindu beharrean, harekin oheratu egin gara. Horregatik, bankuen porrotaren berri hura gertatu eta hainbat urtera jaso genuen; horregatik, ustelkeria kasuen berri gertatu eta hainbat urtera jasotzen dugu.
‎250 urte igaro dira matxinada hura gertatu zenetik. Gutxienez mende bat atzera zetorren erro sozial anitzeko kalapita eta zikulusaltsa kate luze baten beste begi bat izan zen.
‎Arias Navarroren gobernuak mundu osoko faxista eta indar para-polizialak erabili zituen egun hartan karlismoaren bilakaera politiko aurrerakoia zanpatzeko, eta bide batez, ezarri berria zen monarkiaren aldeko desoreka sortzeko. Eta esanguratsua, eraso hura gertatu eta berehala salatu arren, Estatuko estoldetatik sorturiko terrorismoaren zigorgabetasunak soka luze eta iraunkorra izan duelako gaurdaino.
‎Gaua igarotzen garatzen hedatzen berotzen joan ahala, borborka sortzen ziren aukera eta ezusteko atseginak inguruan. Giroa goian mantentzea zen nire egitekoa, hura gertatzen laguntzea, parte izatea. Ezin nintzen ikusle soila izan.
‎Nik ikasi egin nahi nuen, eta Aitorrek, ordura arte behinik behin, baserria besterik ez zuen izan buruan. Eta ezbehar hura gertatu eta ni kanpora ikastera bidaltzea erabaki ezean, ni geldituko nintzen baserrian, gogoz kontra.
‎Jainkoaren aurrean bai, ezkonduko zituen apaiz hark, bestela ez ziren lasai geldituko gure euskaldunak, baina estatuarekikoa ez zen horren arazo larria: pasaportea ere nazioartean onartu gabeko euskal gobernuak emana baldin bazuten, konponduko ziren ezkontzaren agiriekin, halaxe pentsatuko zuten seguruena; eta Mexikora iritsitakoan, arazo hura garbitzeko unea izan zitekeenean, zer eta auto istripu madarikatu hura gertatu zen, ezkontza balioztatzeko tramiteak zaildu ez ezik, horretarako gogoak eta asmoak ere ahantzaraziko zizkiona seguru asko. Hartaz gogoratu ahal izateko garaia iritsi zenean, berriz, paper hark ez zuen jada izango inongo balio praktikorik, eta bai ordea ezten baten punta zorrotza, betiko itxi nahiko zukeen zauri zaharrean mokoka egiten ziona.
‎Hizki handiz Zisne Beltza deritzogun gertakari motak hiru ezaugarri ditu. Lehenik, aparteko kasu bat da, iragarpen orotatik kanpo dagoena; izan ere, iraganaldian ez dago ezer hura gertatuko dela modu sinesgarrian adierazten digunik. Bigarrenik, muturreko eragina dauka.
‎Erdi lo gelditu zen horrela, baina protagonista batek beste bati bere labana sudur zulo batean sartu eta mugimendu azkar batez ebaki bat egiten dion eszenaren zain zegoen Joseba, neskaren erreakzioa ikusteko. Espero bezala, Iratiren gorputzak hotzikara moduko zerbait nozitu zuen hura gertatzean eta zeharo esnatu zen. Une batez burua aldendu zuen Josebaren sorbaldatik, baina berehala bermatu zuen berriro filma ikusten jarraitzeko.
‎edo gizarte talderen batek hura gertatzea bultzatzen ez badu. Banako batzuen erabakiak eragin
‎Broma gaizto bat bihur zitekeen dena, eta berak minutu batzuetako elkarrizketa soil batean hartutako erabakiak urtetako ruina ekar ziezaiokeen; beste lau edo bost urteko kartzela gutxienez, edo agian hamar urtekoa, Ugartek esan berria zion bezala. Bai, posible zen hura gertatzea. Sabinok esaten zuen:
2017
‎Izarra bera izan zen goiz batez gizonezkoa hau ere, hori ere egia da, eta txaloak berari, baina txaloa baino laztana eskatu zigun Kongoko emakumeentzat, eta bostekoa, laguntzazkoa, eta batez ere ukabila, hura gertatzea ahalbidetzen dutenentzat. Zeinek ez dituzten zakilak Kongon dantzatzen, askoz hurbilago baizik.
‎Herritar guztiek bazekiten, ez ikusi arren, bazirela basoko eta larreetako espirituak eta urtetik urtera gertuago sumatzen zuten haien presentzia eta eragina.Bazirudien berandu baino lehen bi munduen arteko lehendabiziko talka hura gertatzear zegoela eta delako eguna iritsi zen. Kauteren itxura eta izaera basatiak beldurra eragiten zuen herritarren artean, eta zaldi zuriaren presentziak ere egoneza sortzen zuen, urduritasuna.
‎garbi, hots, soil eta argi; eta bat, hots, ez hamaika?, baina bai herritarrek politikaren merkatuan duten portaeran. (Akademia, bistan da, itsu egon da ezinezkoaren posibilitatearen aurrean, eta nondik heldu ez dakiela dabil hura gertatu denean).
‎Bilkuraren tokira bertaratu bide ziren, alde batetik, Gilen, Tolosako benetako agintaria, eta bere konfiantzazko tropak eta, bestetik, hitzarmen edo konponbide baten engainuz edo promesaz toki horretara deitutako gudaroste baskoi asaldatu bat, itzal handiko buruzagiak ere tartean zirela. Antolatutako ekitaldi publiko baten ondoren edo hura gertatu baino lehen, baskoiek ezustean harrapatuta edo inguratuta ikusiko zuten beren burua. Gilenen familia tradizioko gerra praktikek germaniar tradizioko Blutgericht bat ematen dute aditzera, altxatuen eskarmenturako agintarien justizia goreneko ekintza bat, eta ez aurrez aurre gertatutako gudu bat.
‎Gizarte aktoreek baldintza zehatz horiek beharrezkoak dituzte ekiteko edo erreakzionatzeko, baina, berez, gauza bat gerta dadin, baldintzak ez dira nahikoak. Leku batean gauza bat gerta daiteke eta antzeko baldintzak dituen beste batean ez du zertan gauza berdina gertatu, banakoren batek edo gizarte talderen batek hura gertatzea bultzatzen ez badu. Banako batzuen erabakiak eragin handikoak izan dira gertakizun historikoetan.
‎Zer gertatu zaio? Urtebetean, hura gertatu zenetik, errabia eman dio eufemismoak, hura, istripua, bihotzekoa, hitz batean putada galant hura, kabroikeria hura, bizitza injustua deneko kontzientzia hartze bat bateko hura, bizimodua eta bizitza erabat arroztu zaio. Bere lagunak, esaterako Bego, Lander, Txato, hortxe daude, bixi bixi.
‎Axirekikoa bezala. Indarrez igurtzi du gorputza lehortzerakoan, kondoiak atera ditu mesanotxetik –ederki daki non dauden, bikotea ireki zuenetik berez atera zitzaien Axiri eta biei erabiltzea, badaezpada ere bota zuen Axik, hura gertatu zenean atzetik emateko eskatu zion lehendabizikoan.
‎Beste militante askori bezala, Imanoli isileko sufrimendu asko kosta zitzaion, besteak beste, ETAk Yoyes militante ohia hil izana irenstea. Ni Euskadin izan nintzenean, ez zen artean ere urtebete atentatu hura gertatu zenetik, eta hark zabaldutako pitzadura, pixkanaka, handiagoa egiten ari zen.
2018
‎Txernobylgo zentral nuklearreko leherketaren itzalpean bizi dira Alieva eta herri horretako gainerako haurrak. Hondamendi haren arrastoa dute gainean, hura gertatu eta hainbat urtera jaio arren. Uda sorterritik at pasatu ahal izateak aukera ematen die indarberritzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia