Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Eta ene isiltasunak bertze isiltasun bat ekarri zuen gibeletik, are isilagoa eta osoagoa, kondenatuen oihu ustezko haiek irentsi zituena. Eta malkoak xukatu, eta neurri tipi batean neure buruaren jabe egiten nintzela, ohartu nintzen ezen, ziega hura ezin ilunagoa zen arren, zerbait ikusten nuela, halaz guztiz ere. Bai, atearen azpitik zetozen errainu urri erdi itzaliak ziren barrena argitzen zutenak.
‎Eta, honegatik edo hargatik aitaz ordu arte kexu izan banintzen ere, mementu hartan ez, zeren ezin eskuzabalago jokatzerat baitzihoan, bere bizia ere Mattinenaren faboretan jarririk... eta zeren hura ezin izan baitzitekeen buruan dirua baizik ez duen merkatari baten obra, baina zinezko heroi batena. Eta kontsiderazino haiek ene beldurraren areagotzea ekarri zuten, zeren eta istant hartan nabaritu bainuen ezen bihotzez maite nuela aita ere, luzaroan mesprezatu eta arbuiatu izan nuen arren.
‎Aitak harriduraz so egin zion... baita kezkaz eta mesprezuz ere, nik uste, zeren eta kezka eta mesprezua izan ohi baitira erotasunaren ordaina, eta ideia hura ezin izan baitzitekeen ero batena baizik: ordea, ni aitzinean nengoelako edo, aitak ez zion osabak erranaren gutiesteari ekin, baina haren asmoei ate guztiak hersterat entseiatzen zela, ihardetsi zion:
‎Eta erran zigun, hasteko, ezen tigre hura Afrikako ordokietako piztia zela, basoetan barrena eta zuhaitzetan goiti nekez egiten zuena, nahiz eta ongi baino hobeki zekien haietarat igaiten; erran zigun, ondotik, ezen tigre hura ezin arinagoa eta ezin bizkorragoa zela, zeren eta halakoak baitziren tigre suerte hartako tigreak, eta nekez oldartzen zirela gizonaren kontra edo etxeko abere eta kabaleen kontra, nahiz eta txakurrei ezinikusi handia zieten; erran zigun, halaber, nola haien moldatzeko eta ematzeko, begiak estaltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala ...
‎Edo, bertzela erranik: jaun Estebanen karta hura irakurri ote zuen aitona Nikolasek, eta ba ote zekien, ondorez, ezen gizon hura ezin onestago izan zela, protestant izan zen arren eta etxeko ardi beltza?
‎Eta astoa edo katua behar zuen osorik —asto osoa edo katu osoa—, zeren eta asto erdiarekin eta katu erdiarekin ez baitzegoen nehorat ere joaiterik, hondamendurat eta ondikorik ondikozkoenerat ez bazen. Eta neure kezka hura ezin azaldu nion osaba Joanikoti, ez niolako, alde batetik, jaun Marcelek enegan zuen eraginaren aztarnarik eman nahi, eta, bertzetik, banekielako, lehendanik ere, haren ihardespena: egia bat eta bakarra zen, bai, eta hura protestantismoa zen, zientzia beti ere oinarri.
‎Eta nik, noizik behin, saihetsetik soslai so egiten nion, eta neure ondoreak ateratzen nituen. Eta, arestian erran badizut ere ezen jendeak, osaba Joanikoten eta Lutheroren tormentuen aitzinean, irri eta oihu egiten zuela, guztiak ere festa batean baleude bezala, Pedro Huizik, aitzitik, ez zirudien alegera, nengoen tokitik hura ezin seriosago nekusanez. Eta, are gehiago, zeren oroitzen baitut ezen, ene behako haietarik batean, eskuak betarterat eramaiten ikusi nuela, ikusten ari zena ikusi nahiko ez balu bezala.
2001
‎Tasio jaiki eta, Patxiri sukaldean laguntzera noa esanez alde egin du azkenean. Isilune hura ezin jasanez.
2002
‎Apenas argitzen zuten ezer. Julenek, harriz inguraturiko giro hura ezin zapaltzaileagoa zela iritzi zion, kezkaz. Sartu aurretik, gelditasuna nabari zuen; airea, gasezkoa izan beharrean, altzairuz egindakoa balitz bezala.
‎Sutan jarri zen Pantxike, kontu hura ezin ulerturik:
‎Eta, amarekin izandako liskarrak gaizki sentiarazten bazuen ere, ezin pozikago zegoen, bestalde, hura guztia Sergiori zion maitasunagatik egin zuelako eta Sergiorengatik sufritu zuelako. Baita bere erabaki hura ezin erromantikoagoa izan zelako ere, azken finean...
2003
‎Orduan ez nion jaramonik egin esaerari, baina laster jabetuko nintzen haren zentzuaz. Zapi hura ezin izan dut inoiz jantzi baina gordeta daukat ordudanik. Yoyes ez dut ahaztu, nola ahaztuko dut ba.
2004
‎Baina nik oso bestela pentsatzen nuen: halako oinazea ematen zidan grina hura ezin zen parte onekoa izan. Ez al zuen minik ematen?
‎Etxean nuen, eta azkena jakin behar orduan ere! Baina hura ezin zitekeen: izan ere, ez al zen D., bada, Klaudia izeneko bere lagun batekin oheratu, baita harekin gaua pasatu ere, egun gutxi batzuk lehenago?
‎" Eta zer, ni ere homosexuala banintz...?". Eta are urduriago jarri nintzen, eta nik ezetz eta ezetz, hura ezin zitekeela... ni ez nauk, ez, marikoia, mundu guztiari demostratuko zioat...!
2005
‎Barrez ari zen, erokeria hura sekulako ideia balitz bezala; besteok, mutu, jakin gabe nola esan hura ezin zela inondik inora egin.
2006
‎Uko egin zion zurrutadatxoari –" one for the way" edo" parting draught" deitzen omen diote, ‘biderako bat’ esango bagenu bezala– eta, tabernan denborarik galdu gabe, urkamendira eraman eta urkatu egin zuten, besterik gabe. Minutu gutxi batzuetan geratu izan balitz tabernan, heriotza zigorraren barkamena jasoko zuen Bawtryko uhalgileak, ordurako bidean baitzegoen, norbaitek gizon zintzo hura ezagutzen zuelako edo epaileari esan ziolako bidegabekeria hura ezin zitekeela egin. Nahikoa izango ziren minutu urri haiek barkamen papera bera baino lehen iritsi eta bizia salbatzeko...
2008
‎Baina orduan gertatu zitzaion gertatzekoa, ateraldi bikain bezain aparta bururatu ez zitzaion, bada! Segundo hamarren bat izan zen, zeinean senak eman baitzion tontotik ez zuela ezta ile bat bera ere, nola, bada, ateraldia hain distiratsua iruditu bazitzaion!?, eta senak eman, halaber, aukera hura ezin desaprobetxa zezakeela: erdaraz ere ikuskizuna emateko aukera, erdara hutsean gainera, lehen aldiz bere bizitzan!
‎Zeren, amodioan, elkartzen duen jomugak, zirkulua biren artean ixten den neurrian, guztiz bereizten baitu, eta zeren, alor hartan, biek ala biek nekez onartuko baitzuten hiruren arteko konponketa bat, bururatu ere ez, beharbada, jaso zutèn heziketaren mende zeudèn heinean. Huraxe zen halako zerbait gertatzen zitzaièn lehen aldia, eta, ondorioz, Natalia eta Natividad aztoraturik sentitu ziren, eszena bertatik jarrai zezakeèn edonork joko zituen nesken txaloak eta irriak gehiegizkotzat, egoerak, barne mugak haustearren, plus hartara behartu balitu bezala?, jakin ez sentimendu hartaz lotsa zirelako, edo sentimendu hura ezin konpartitzeak sorrarazten zièn ezinegonaz. Edo beldur ote ziren, besterik gabe, jakin bazekitelako egoerak, soinekoen kasuan ez bezala, erremediorik ez zuela, zeren beti bat izan zirenak elkarren etsai izateko bidean baitziren jada?
‎Eta pentsatu nuen lelo goibel hura ezin egokiagoa zela goiz hartan halako galerak pairatutako jende harentzat. Baina, egia esan, nik ikusi nuenagatik, zeharkatzen zuten itsasoa bezain sorgorrak ziren bukanero haiek guztiak.
‎Baina orduan gertatu zitzaion gertatzekoa, ateraldi bikain bezain aparta bururatu ez zitzaion, bada! Segundo hamarren bat izan zen, zeinean senak eman baitzion tontotik ez zuela ezta ile bat bera ere –nola, bada, ateraldia hain distiratsua iruditu bazitzaion! –, eta senak eman, halaber, aukera hura ezin desaprobetxa zezakeela: erdaraz ere ikuskizuna emateko aukera, erdara hutsean gainera, lehen aldiz bere bizitzan!
‎Zeren, amodioan, elkartzen duen jomugak, zirkulua biren artean ixten den neurrian, guztiz bereizten baitu, eta zeren, alor hartan, biek ala biek nekez onartuko baitzuten hiruren arteko konponketa bat, bururatu ere ez, beharbada, jaso zutèn heziketaren mende zeudèn heinean. Huraxe zen halako zerbait gertatzen zitzaièn lehen aldia, eta, ondorioz, Natalia eta Natividad aztoraturik sentitu ziren –eszena bertatik jarrai zezakeèn edonork joko zituen nesken txaloak eta irriak gehiegizkotzat, egoerak, barne mugak haustearren, plus hartara behartu balitu bezala–, jakin ez sentimendu hartaz lotsa zirelako, edo sentimendu hura ezin konpartitzeak sorrarazten zièn ezinegonaz. Edo beldur ote ziren, besterik gabe, jakin bazekitelako egoerak, soinekoen kasuan ez bezala, erremediorik ez zuela, zeren beti bat izan zirenak elkarren etsai izateko bidean baitziren jada?
2009
‎–Ze Maria? , nire buruan zegoen Maria eta zerrendako hura ezin ziren pertsona bera izan.
‎Maite nuen maite. Halako batean, bagoiko tentsio hura ezin eramanez, oihuka hasi zen: –bat batean bakarrik nago, zerua urdina delako eta zuhaitzak berdeak direlako...?, esaldia luzeagoa zen baina lehen zati hori bakarrik gogoratzen dut.
‎Reginak Benjamin Mariaren jaiotzak eragin ziòn traumaren berri eman zion: . Ez daki berorrek zer den norberaren gorputza ustelduta bezala sentitzea, zeren, Jainkoak sei sagar ezin osasuntsuago oparitu ondoren, zazpigarren bat bidali baitzidan, ezin ustelagoa, auskalo zergatik?, halaxe aritu zitzaion Regina, hitz gordinak erabiliz, apaingarrietara ohitua zegoenak bere min hura ezin apaindu balu bezala behingoz, eta markesa andereak kontsolatu egiten zuen: –Lasai, Regina, egin behar zenuena egin zenuen-eta?
‎Esan nahi baita, denborarekin, karta sorta hura ezin utzizkoa gertatu zitzaiola Chaplini: hainbesteraino, non beti baitzeraman berarekin, patrika batean ez bazen bestean, gizon ezkonduek eraztuna eramaten duten moduan, edo emakumeek poltsa edo belarritakoak; eta orduan ere. Gonzalo De Lucasek iruzkina egin ziòn mementoan?, bazeraman:
‎Esan nahi baita, denborarekin, karta sorta hura ezin utzizkoa gertatu zitzaiola Chaplini: hainbesteraino, non beti baitzeraman berarekin, patrika batean ez bazen bestean, gizon ezkonduek eraztuna eramaten duten moduan, edo emakumeek poltsa edo belarritakoak; eta orduan ere –Gonzalo De Lucasek iruzkina egin ziòn mementoan–, bazeraman:
‎Reginak Benjamin Mariaren jaiotzak eragin ziòn traumaren berri eman zion: " Ez daki berorrek zer den norberaren gorputza ustelduta bezala sentitzea, zeren, Jainkoak sei sagar ezin osasuntsuago oparitu ondoren, zazpigarren bat bidali baitzidan, ezin ustelagoa, auskalo zergatik", halaxe aritu zitzaion Regina, hitz gordinak erabiliz, apaingarrietara ohitua zegoenak bere min hura ezin apaindu balu bezala behingoz, eta markesa andereak kontsolatu egiten zuen: " Lasai, Regina, egin behar zenuena egin zenuen-eta...
2010
‎–Arimarik ez dago, Jainkorik ere ez dago, eta zer zabiltza horrelako txorakeriekin?!?. Nik hura ezin esan, ordea! Eta anaiaren aurka pilatu zitzaidàn errabia irentsi behar izan nuen kolpetik, jakina:
‎Izebak, ordea, bera izan zen Regina enetik desfilera joan ez zèn bakarra?, aurrera egin zuen, eta are aurrerago egingo zuen handik aste pare batera. Aste bi haiek, baina, tentsio sor batez betetakoak izan ziren, afalorduan isil isilik egoten baikinen, aitak begirune handia zion izebari eta esana behar zion Teori ez hura zirikatzeko berriro?, isiltasun hura ezin ozenago mintzatzen bazen ere, izebaren eta aita semeen arteko desadostasunaz, harik eta, egun batean, izebak izotza haustea erabaki zuen arte:
‎Guk geuk ere ezagutu genuen markesa, hamar bat urte izango nituen orduan?, gure etxera etorri eta hilabete eskas bat egin baitzuen bertan; bisita hura ezin hobeto etorri zitzaion gure amari, egia esan, amak ez baitzuen burua altxatzen Benjamin Maria urtebete eta erdi lehenago hil zenetik, nire kalkuluak oker ez badaude; izan ere, markesa gure etxean sartzea eta amaren aurpegia erabat aldatzea, guztia bat izan zen; arratsaldean iritsi zen, eta, amak markesa bere logelan egokitu ondoren, egongelara bildu ginen etxean geundèn guztiok, solasean ar...
‎zenbat eta gertaera hura gehiago oroitu, orduan eta sinesgarriagoa egiten zait neure interpretazioa. Edo, besterik gabe, aitak bere min hura ezin jasan, buruaz nagusitu ahala bereganatzen ditu minezko minak buru bihotzen norabide guztiak, non urtu eta ezaba baitzitezkeen Beñardoren, Jainkoaren eta aitaren beraren irudiak, baita haiei lotutako pentsamendu eta sentimendu guztiak ere, betiko atsedena amets, eta minak erabaki ote zuen, azkenean, minaz eta bere buruaz beste egitea?
‎Guk geuk ere ezagutu genuen markesa —hamar bat urte izango nituen orduan—, gure etxera etorri eta hilabete eskas bat egin baitzuen bertan; bisita hura ezin hobeto etorri zitzaion gure amari, egia esan, amak ez baitzuen burua altxatzen Benjamin Maria urtebete eta erdi lehenago hil zenetik, nire kalkuluak oker ez badaude; izan ere, markesa gure etxean sartzea eta amaren aurpegia erabat aldatzea, guztia bat izan zen; arratsaldean iritsi zen, eta, amak markesa bere logelan egokitu ondoren, egongelara bildu ginen etxean geundèn guztiok, solasean ar...
‎" Arimarik ez dago, Jainkorik ere ez dago, eta zer zabiltza horrelako txorakeriekin...!". Nik hura ezin esan, ordea! Eta anaiaren aurka pilatu zitzaidàn errabia irentsi behar izan nuen kolpetik, jakina:
‎Izebak, ordea —bera izan zen Regina enetik desfilera joan ez zèn bakarra—, aurrera egin zuen, eta are aurrerago egingo zuen handik aste pare batera. Aste bi haiek, baina, tentsio sor batez betetakoak izan ziren, afalorduan isil isilik egoten baikinen —aitak begirune handia zion izebari eta esana behar zion Teori ez hura zirikatzeko berriro—, isiltasun hura ezin ozenago mintzatzen bazen ere, izebaren eta aita semeen arteko desadostasunaz... harik eta, egun batean, izebak izotza haustea erabaki zuen arte: " Nazario, Teofilo Maria:
‎zenbat eta gertaera hura gehiago oroitu, orduan eta sinesgarriagoa egiten zait neure interpretazioa. Edo, besterik gabe, aitak bere min hura ezin jasan —buruaz nagusitu ahala bereganatzen ditu minezko minak buru bihotzen norabide guztiak, non urtu eta ezaba baitzitezkeen Beñardoren, Jainkoaren eta aitaren beraren irudiak, baita haiei lotutako pentsamendu eta sentimendu guztiak ere, betiko atsedena amets— eta minak erabaki ote zuen, azkenean, minaz eta bere buruaz beste egitea. Hori ere baliteke, nik uste...
2012
‎Neska laguna, Mirene, jatorra zen, azkarra eta ederra, eta Alazneren orkatilak hobera egin zuen terapia osteopatikoari esker... Aita galduaren mina zuen, jakina, osaba Pedro Mariren heriotza kolpe itzela izan zen denontzat, hura ezin zion inork leundu, baina gainditu zuen, gainontzeko guztiok lez. Kepa ez zen aurrera egiten saiatzen; lehengo kontuetara itzultzen zen behin eta berriro, arranguraz, ezer ahaztu gabe.
‎Ederregia zirudien guztiak egia izateko. Ezkorrek esango zuten hura ezin zela ondo atera. Zerbaitek eztanda egingo zuela.
‎Azkenaldian, batez ere. Lehen, hasieran, kezkatzen hasi eta medikutara arrastaka eramaten nindutenean, ama zera zen... nola larunbat arratsaldeetan telebistan jartzen dituzten pelikuletako heroiak?, bada, haietako bat bezalakoxea zen ama; pelikuletan, semea edo senarra koman geratu eta heroia hantxe egoten da, ohearen ondoan geldi, eguna joan eta eguna etorri..., eta zu telebista kanalez aldatzekotan zarenean, hura ezin delako irentsi, rau!, eta koman dagoena esnatu egiten da bat batean; orduan, emakume heroiak besarkatu egiten du, suharki, eta gaixoak: –Alde, xapal xapal eginda utzi behar nauzu eta!?, eta, orduan, denek arrazoia ematen diote, nahiz eta lehen erdi erotzat zeukaten, eta miretsi egiten dute, baina heroiak ez du zirkinik ere egiten, eta ez zaio iruditzen inork miretsi lukeenik, berak ustez arrazoizkoa eta gizalegezkoa dena baino egin ez duelako.
2013
‎Hamza eta Pedro ziren gelatik irteteko lehenak; Pedrok sakelakoa zeraman eskuan, zaintzaile buruzagiarekin etengabeko harremanetan egoteko; Hamzak, berriz, berarekin zeraman ordurako Lorenek Pedrori kendutako pistola, halako eran, non, biak gelatik irten ez beste, tiro egin baitzuen Hamzak, jende guztiari hura ezin serioago zihoala adierazteko edo: Pedro bizirik zegoela, alegia, baina beste mundura joan zitekeela hurrengo istantean; jarraian, lehenengo bikotetik bizpahiru pausora, Koldo eta Eduardo irten ziren, eta hiruzpalau segundora, Loren eta Vanesa.
‎Hura, beraz. Faysalena? normaltasunerako deia zen, baina Yazîden absentziak Hamzari eragiten ziòn mina hain zen handia eta berezia, non bai baitzirudien ezen egoera minezko hura ezin erremedia zezakeela erremedio berezi bezain erabateko batek baizik.
‎nola ez, bada, siestaren azkeneko partean halako aiene batzuk ere egin bazituen, begitarteko giharrak ere minaren bidean ipinita, keinu eta imintzio!; mutilak bazekien, beraz, amets egin zuela? ametsa gogoan ez zuen arren; eta, hala ere, jakin bazekien, halaber, bere amets hura ezin izan zitekeela amesgaizto bat baizik, hain sentitu zen, esnatu ahala, soraio eta borondate gabe, deus egiteko ezgauza, halako eran, non guztiz aldatu baitzituen Dionixiok loak hartu aurretik zituèn asmoak?
‎Esatarien hipotesi guztiek ezin seguruagotzat jotzen zuten ordurako ezen hura ezin hobeki antolatutako islamiar muturreko batzuen atentatua izan zela: Hamasena, Yihad islamikoarena edo alqaidatarrena, hauena ziurki?
‎Egia da, hala ere, lehenengo ekinaldian bere problematxoak izan zituela, eiakulazio goiztiarrarekin lotuak, kondoia ipini baino lehen izan zuela, alegia, isurketa?, baina egia da, halaber, sexu ikastaro hura ezin hobeto etorri zitzaiola konpondu bako ikasgaia gainditzeko, nota onarekin gainditu ere, hirugarren neskaren berbak lekuko: –Hi herrena izango haiz, bai, baina gizon batek baino gehiagok hartuko likek akatsa, hire beste zer horren truke??.
‎Hura, beraz –Faysalena– normaltasunerako deia zen, baina Yazîden absentziak Hamzari eragiten ziòn mina hain zen handia eta berezia, non bai baitzirudien ezen egoera minezko hura ezin erremedia zezakeela erremedio berezi bezain erabateko batek baizik.
‎Hamza eta Pedro ziren gelatik irteteko lehenak; Pedrok sakelakoa zeraman eskuan, zaintzaile buruzagiarekin etengabeko harremanetan egoteko; Hamzak, berriz, berarekin zeraman ordurako Lorenek Pedrori kendutako pistola, halako eran, non, biak gelatik irten ez beste, tiro egin baitzuen Hamzak, jende guztiari hura ezin serioago zihoala adierazteko edo: Pedro bizirik zegoela, alegia, baina beste mundura joan zitekeela hurrengo istantean; jarraian, lehenengo bikotetik bizpahiru pausora, Koldo eta Eduardo irten ziren, eta hiruzpalau segundora, Loren eta Vanesa.
‎Egia da, hala ere, lehenengo ekinaldian bere problematxoak izan zituela, eiakulazio goiztiarrarekin lotuak –kondoia ipini baino lehen izan zuela, alegia, isurketa–, baina egia da, halaber, sexu ikastaro hura ezin hobeto etorri zitzaiola konpondu bako ikasgaia gainditzeko, nota onarekin gainditu ere, hirugarren neskaren berbak lekuko: " Hi herrena izango haiz, bai, baina gizon batek baino gehiagok hartuko likek akatsa, hire beste zer horren truke...".
‎Esatarien hipotesi guztiek ezin seguruagotzat jotzen zuten ordurako ezen hura ezin hobeki antolatutako islamiar muturreko batzuen atentatua izan zela: Hamasena, Yihad islamikoarena edo alqaidatarrena, hauena ziurki...
‎Loak, baina, ez zuen lasai zegoena are gehiago lasaitu, artegatu baizik: nola ez, bada, siestaren azkeneko partean halako aiene batzuk ere egin bazituen, begitarteko giharrak ere minaren bidean ipinita, keinu eta imintzio!; mutilak bazekien, beraz, amets egin zuela... ametsa gogoan ez zuen arren; eta, hala ere, jakin bazekien, halaber, bere amets hura ezin izan zitekeela amesgaizto bat baizik, hain sentitu zen, esnatu ahala, soraio eta borondate gabe, deus egiteko ezgauza... halako eran, non guztiz aldatu baitzituen Dionixiok loak hartu aurretik zituèn asmoak... orduan lagunekin biltzeko gai ikusi baitzuen bere burua eta orain ez.
2014
‎Baina jazarpen hura ezin ongi bukatu Mikel Strogoffentzat. Haren zaldia den dena emanda zegoen, eta, hala ere, ibaiaren hegiraino eraman ahal izan zuen.
‎Iluntasun handi hura ezin egokiagoa izango zen Ivan Ogareffen asmoak aurrera ateratzeko.
‎Betirako gogoan iltzatuta geldituko zaion enkontrua delako. Imanolek Idoia eta Axular txikitatik zirela bikote jakinarazi zionean, harreman hura ezin zela hautsi iradoki ziolako. Iradoki besterik egin ez bazion ere, Edurnek dena ulertu uste izan zuelako.
2015
‎Zuela eternitate bat, Apirileko bidean, Maisuak erran zidana gogoratu nuen. Izaki hura ezin zen hil. Bizirik ez zegoelako, hain zuzen.
‎Jamesi maitagarri ipuinak irakurtzen aritu zen, esan zion emazteak. Ez, hura ezin zuten partekatu; hartaz ezin ziren mintzatu.
‎Irakasleari ez nion galdetu nahi ordea: garbi zegoen liburu hura ezin zela ikastetxearena izan, eta, jabea bilatzeko asmoz liburua apaizen eskuetan jartzen banuen, mesedea egin ordez agian estuasun batean jarriko nuen; gainera, seguru liburua desagertarazi egingo zutela, eta nik bitartean hura irakurtzeko gero eta gogo biziagoa. Liburua orrikatu eta gainbegiratuta, garbi zegoen lan politiko bat zela hura, anarkismoaren proselitismoa egiten zuena.
‎–Bai, bai, irribarre orojakile hura ezin nuen jasan?. Baina kopetako adarra luzatzen ari zaik hiri ere.
‎Don Antoniok, familiaren tutore, ugazaba huts baino gehiago? uzteko mutilari joaten aholkatu zion amari, eskaintza hura ezin zuela ukatu. Negar malko lodi askoak isuri zituzten senitartekoek Kepa Espainiako beste muturreraino abiatzean.
‎Edozein modutara, entrenamendu saioa ez zen kontu hari buruz berriketan aritzeko lekurik egokiena. Berak ere bazekien hura ezin zuela beretzat gorde, baina zer egin erabaki bitartean nahiago zuen isilpean eduki. Nahiko nahastuta zeuden gauzak bestela ere, ziur egon gabe oilalokaren alarma jotzen hasteko.
‎Lagunek lagun berriak zituzten, edo bizileku berriak, edo bizitza berriak. Hasieran ez zitzaion erraza egin ulertzea, buruan zeukan irudi hura ezin zuen kokatu bere herrian. Lekuak ere ezberdinak ziren, lehengo tokiek ez zuten espaziorik.
‎–(...) euskara zailegia zaielako, hura ezin ikasi dutenak, guk subgizontzat jo dituzkegu. Eta ba dirudi holako gixonskak direla, hain zuzen, euskaldunon interesak Madrilen defendatzen ari diren batzu.
2016
‎–Esan bezala, beraz, leizeko bizia jasangaitza bihurtu zen, horma bortitzak guritzen hasi zirelako. Urtze berri haiek lurra bustitzen hasi ziren; eta gizakiak, ohitura zaharraren jarraitzaile izanik eta zorigaitz izugarri hura ezin onartuz inondik, mendi kaskoraino igo ziren, zurrupita nardagarri haiek ezin jasanez oraindik. Toki ilun hura egoitza berotzat hartu zutenean, arbasoen erranak zituzten segitu.
‎Burutik sano ote zegoen? Baietz zirudien baina hura ezin bitxiagoa zen. Kutsatuta gerta baino lehen, mahaitik altxatu ziren eta arratsaldean berriro etorriko zirela zin egin zioten, halakorik ez zitekeelako galdu.
‎Besteek ikusten zuten mutil katxarro eta zerbitzari festazalearen karkasa horren atzean, nik ezagutzen nuen Ander bihotz puska hutsa zen, erabat eskuzabala, guztiz onbera eta leiala, eta nirea zen. Nire ezkutuan beste neska batzuekin larrutan egindako hura ezin zitekeen nire Ander izan inola, ez zen posible. Irainduta sentitu nintzen, laidotuta, zikin eta oso triste.
‎Inork ez zuen aipatu, baina Asiain seguru zegoen biei zebilkiela buruan ideia bera: lekutako puntan zegoen mendialde hura ezin aproposagoa zen gorpu bat lurperatzeko.
‎abagune hura ezin egokiago ikusi zuten beren aginte gosea asetzeko. Izan ere, Espainia lurralde
2017
‎Edo begiak ixten zituen. Baina Spoade eta biek kaperako irteeran elkar ezagutu zutenez gero Spoadek esaten esan zuen hura ezin zela errespetuko andrea izan errespetuko andrea ez litzatekeela gaueko ordu hartan kalean ibiliko hark behin ere ezin izan zion Spoaderi barkatu bost izen edukitzea, tartean gaur egungo duketxe ingeles batena. Seguru nago, lasaitzeko, zera esaten ziola bere buruari, Maingaulteko edo Mortemarreko ardi beltzen batek tratuak izan zituela basozainaren alabarekin.
‎–Baina, jakina, hura ezin zu izan, mendia gorroto baituzu.
‎Lehendik zekiena kontatu zion. Berak eta aitak ez zutela elkarrekin lo egiten, aita beste emakume batekin zebilela, hasiera batean amak beste aukera bat eman ziola aitari, baina gauzek okerrera egin zutela, egoera hura ezin zuela jasan eta banatu egingo zirela.
‎Euskotar puru puruak izate hori zuten bere handiustearen arrazoietako bat; hori eta Athletic eko zale izatea, besteok errealzale baikinen, eta beren begietan garbi zegoen gu haiek baino gutxiago ginela. Bazen Indarrekoen artean ardi beltz bat, Iñaki izenekoa hura ere baina ez bizikletako txapelduna, Errealaren zalea zena; traizio hura ezin eramanik, behin baino gehiagotan hiru lau lagunen artean hartu eta besoa bihurrituko zioten bizkarrean gora:
2018
‎Argi zegoen izen hura ezin zuela ahoskatu, deituz ez bazen. Isiltasuna asko luzatu zen.
‎Azken finean hori ere bazen bizitza, bizitza hori zen batez ere, energia eta distira paregabe hura. Ergela nintzen hura ezin erabat gozatzeagatik. Zerbaitek ihes egiten zidan.
‎Klase guztia barrez hasi zen, nahiz eta askok jakin txuleta hura ezin zitekeela Balurena izan.
‎Argia egin zitzaidan bat batean: telegrama hura ezin zitekeen amak bidalia izan. Neba gaztea.
‎Ordurako, Txino eta biok ez ginen arrotzak herriko polizia etxean, parkean sarri egiten zituzten sarekadetan behin baino gehiagotan harrapatzen gintuztelako. Eta, hortaz, hain ezordutan egindako dei hura ezin zen parte onekoa izan.
‎Klase guztia barrez hasi zen, nahiz eta askok jakin txuleta hura ezin zitekeela Balurena izan.
2019
‎emakumea mespretxatzeko modua ematen dieten ezaugarri horiek berak. Dudarik gabe, senarra eta maitalea kexatu egiten dira bizilagun duten emakume singular horren akatsez; hala ere, feminitatearen xarma oro har gorestean, kontsideratzen dute hura ezin dela bereizi makur horietatik. Emakumea maltzurra, buruarina, ahula, koldarra, nagia ez baldin bada, ez da seduktorea.
‎alde batetik, nahi zuen, baina, bestetik, esaldi biribil baten ehizan zebilen? eta hura ezin asma, eszena mila bider irudikatu arren; zalantzak menderatua zegoela, baina, Txefe jiratu egin zen; eta Telmok, segundo hamarren batean, Txeferen aurpegi zurbila ikusi zuen; eta, orduan, Telmo kezkatu zuèn hasierako zirraratxoak zirrara handiago bati egin zion leku, eta hura desarmaturik bezala sentitu zen, hitzak ezpainetan mututu balitzaizkio bezala; eta, armarik eta hitzik ezean, ez iku...
2020
‎Duda egin zuen une batez gizonak. Astiro buruarekin baietz egin eta plastikozko poltsarekin sukaldeko atea seinalatzen ari zen une berean erabaki nuen hura ezin zela hiltzaile ankerra izan. Benetako gaizkile batek ez liguke sekula umea lotara eramaten utziko dirua eman aurretik.
‎Eta Enekok dio, han egon zen denboran, Iruñean geratutako ama ez ezik, une hura bizi ezin izan zuen aita eduki zuela gogoan. Garaipen hura ezin izan zuelako bizi, alegia. Eta zer nolako poza hartuko zukeen bazekielako.
2021
‎Betiko senargaiarekin ezkontzeko bezperan, hura armairutik aterako zitzaion, eta bertan behera geldituko zen ezkontza. Itziarrentzat trauma ikaragarria izango zen, urteak emango zituen hura ezin gaindituz, ia hamar, eta txitean pitean ia berrogeita hamarretan jarriko zen, bakarrik eta seme alabak izateko irrikan. Orduan, Kubara joatea erabakiko zuen, eta han intseminazio artifizial tratamenduaren ondoren haurdun geldituko zen.
‎Begiek dirdai egiten zioten. Alferrikakoa zen jarraitzea; bizi nuen errealitate hura ezin nuen hitzen bidez besterik atera nire baitatik; eta hitz haien zentzuak ezusteko oihartzuna hartzen zuen Hélèneren belarrietan; nik botata, jadanik ez ziren neureak berak entzuten zituen unetik; berak, nire gogoz bestera, zintzotasun ahalegina hautematen zien, alegia, bihotza xarmatzen zion xumetasun hunkigarria.
2022
‎Turkia oharkabean harrapatu zuten, eta gerrillariek aspaldi eta zehaztasunez prestatu zuten non jo eta non hasi borrokan. Bazekiten zer mendi bide erabili eta zer herrixkatan hornitu; estatuak erabat abandonatutako inguru hura ezin hobeto ezagutzen zuten.
‎Ondokoaren kontra borrokatzea, aldiz, ez da nire buruan sartzen. Emakumeen arteko borroka hura ezin nuen onartu. Hondoa jo nuen orduan, eta lana uztea erabaki nuen", kontatzen dit tristuraz Pilarrek.
2023
‎Haizek ez zuen garañoari gehiago behatzeko astirik izan. Behor gorria, beti lauhazka, ibarra mozten zuen harrizko barraren parera heldu zen eta, hura ezin iraganez, norabidea aldatu zuen, erreka pasatu eta hesietara joan zen, zuzen zuzen Maia zegoen tokira. Haizek ezin zuen gehiago mugitu.
‎Lekua, egoera edo dena delakoa. Traganarruk bere barnean zeramatzan, Aparlorea oso osorik irentsi baitzuen, hori ukaezina zen, baina beraiek zeuden leku hura ezin zitekeen hitz soil batekin deskriba: korronte indartsuz osaturiko leize zulo amaigabea zirudien, norbaitek itsas hondoetan indusi balu bezalakoa.
‎Gure pasealdietan, amak askotariko adibideak jartzen dizkit, eredutzat har ez ditzadan: neskatila hura ezin jatorragoa eta buruargia zena, nola deitzen zen, batxilergoa ateratzeke gelditu zena ezkon hitza eman zuelako, edota beste hura, ezkontzeko irrika bizian zegoena baina azkenean abandonatu egin zutena txakur zaharra bezala. Herria, amaren esanetan, kukuak oker jotako txotxolaz betea dago, eta argi ibili dut nik ere, auzoan ez baitauzkagu eredu on asko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia