Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎» amets hura. Eta bistan da, hura ez genuen gustuko inola ere. Guk hori ez genuen eta ez dugu sekula sinistu izan.
‎Emazteak telegrama bat bidali zion Castellongo espetxera ebakuntza bat egin behar ziotela esanez. Telegrama hura ez zuen eskuratu, ordea. Emaztearen heriotza Jone Goirizelaia bere abokatuak eman zion telefonoz.
‎Bistan da berezkoa behar duela. Praktikatu eta ikasi bai, ikasi egingo da, baina berezkorik ez badu hura ez da bertsolari ona izango.
‎Garai batean Donostiako zezen plaza lepo betetzen zen aizkora apustuak ikusteko. Garai hura ez da berriro biziko, baina galdu... galdu, ez dut uste galduko denik, jende berria ateratzen ari delako, Bizkaia aldean batez ere. Jakina, gu bezalako" kasta" izango duenik ez da izango, sufrimendu eta sakrifizioa eskatzen du-eta.
‎Bandresek giro ona izan zuen, hura ez baitzen inorekin haserretzen. Arregik akats bat izan zuen:
2001
‎Gabrielen laguna zen EGIko Gabi del Moral atxilotu zuen poliziak: " Gabrielek baina, oso bizkor ebatzi zuen armen bidea, garbi zeukan hura ez zela bere bidea. Bide hura beldurrarengatik baztertu zuela diote batzuek.
‎Akta faltsuarena eta... Xemeini, idazlea bera, gerraren gogorrenean egin zen Sabino Aranaren gorpuzkinen ateratze xume hura ez zitzaion oso ekitaldi dotorea iruditzen, iruditzen zitzaion euskaraz eta hots handiz egin litzatekeela hura; eta beraz, aldatu egin zuen horren garrantzi handiko gertakizun bat! Berak argitara emandako aktan agertzen diren gehienak ez ziren benetan Sabino Aranaren gorpuzkinen ateratzean izan:
‎Bai, irakurle, asmatu duzu, puntu gorri hura ez da Iruñea, Tafalla baizik. Iruñea ez baita agertzen mapan.
2002
‎Gero eskola batean gizarte zientziak, soinketa eta frantsesa irakasten hasi nintzen. Urtebete nahikoa izan zen hura ez zela nik egin nahi nuena ikusi ahal izateko. Umeak" hondatu" aurretik nire burua hondatzea hobeto zela pentsatu eta irakaskuntza utzi egin nuen.
‎Ikurriña bat lortu nuen. Baina ikurriña hura ez zen oso osoa. Alde batetik hiru koloreak josiak zituen, baina beste aldetik gorria bakarrik zen.
‎EZ DA AHAZTU BEHAR gainera, orain 20 urte Gobernu Zentralean Zinemagintzaren Zuzendaritza Orokor ahul bat baino ez zela existitzen. Egia esan, hura ez zen beste munduko negozioa. Egun, Kultura Ministerioak Latinoamerikara, Europara eta mundu zabalera sarbidea erraztu diguten tresnak garatu ditu.
‎Behin eta berriz eztabaidatzen ari gara ea autodeterminazio eskubidea dagokigun edo ez, baina ez dugu pauso bat ematen, ez dugu krisi juridiko bat eragiten. 1990ean, Eusko Legebiltzarrean autodeterminazioaren eskubidea aurkeztu zen baina eragin juridikorik gabe, proposamen hura ez zen legezkoa izan, gauza testimoniala izan zen. Eusko Jaurlaritzak lege proiektu bat bidean jarri izan balu bataila juridikoa planteatuko zuen Auzitegi Konstituzionalean.
2003
‎Gorringo taldekoek Anartz Zuazuari eskatu zioten lana zuzentzeko, lehendik ere harekin harremana izan baitzuten," haurrentzako ikuskizun bat zuzendu nien", dio Zuazuak," baina hura ez zen denok nahi bezain ondo atera eta bai Anjeli eta bai niri zapore nahiko garratza gelditu zitzaigun. Horregatik, nolabait, horri buelta emateko, elkarrekin berriro lan egiteko gogoa genuen".
‎Herri kirolean marken norabidea hartzen lan asko egin duena, Iñaki Perurena da. Perurena ere apustu mailan hasi zen, baina konturatu zen hura ez zela kirol mailan aurrera egiteko modu onena, sarritan ez baita eskrupulorik egoten. Apustu asko edozein modutara egiten ziren, baita hitzartuta ere (alegia, itxurak eginagatik azkenean ez zutela dirua jokatzen, eta sarreratan aterea erdi bana egiten zutela).
‎Tira, guretzat lezio txiki bat izan zen. Geure begiez ikusi genuen apustuak ez zirela garbiak, eta hura ez zela kirol mailan hobetzeko bidea.
‎Etxea galtzen zuten nagoretarrei urbanizazio berrian etxe bat eskaini zieten. «Batzuk bai, onartu dute hori, baina Nagoretik kanpo jende gutxi hurbildu da eskaintza horretara eta hura ez da benetako Nagore». Itoiztarren kasuan eskaintza hori ere ez diete egin, «proiektuaren aurka gogor egin dugulako».
2004
‎Telebistak edo beste edozein komunikabidek ez lukete izar horien beharrik sentitu behar. Lasterketa ona eskaintzea baldin bada helburua, sasoiko dagoen jendea onartu behar da, eta ez alferkerian ibiliko den izar bat, hura ez baita azaldu ere egingo. Euskal Herriko Itzulira etortzen direnean noiz ikusten ditugu onak?
‎Jokin Z. ez zen izaten ahal nahi ez zuen hura, ez zen izaten ahal bestek izatera kondenatu zuten hura kakatia, salataria» eta horregatik egin zuen beste buru batera. Hura ez beste nor bat zen Jokin, eta hura ez baina bera zen beste nor horren bila hegaldatu zen harresitik beheiti.
‎Denok esaten genuen hura ez zela bera frogatzeko utzi zuen Jokin Z.k bere sufrikarioaren lekukotza eremu publikoan, denok geundela oker adierazteko: zipriztinak gure bermutean, eguzki beteko igandean mutikoak eskopeta hartu eta Marina erdian garuna zapartatu izan balu bezalaxe.
2005
‎1934an Gasteizen ospatu zen Aberri Egunaren nondik norakoak azaldu ditu Roman Berriozabalek liburu honetan, argazki eta kartel gogoangarriz lagundurik. Aberri Egun hura ez zen izan gure historian egindako lehendabizikoa Bilbon, 1932an ospatu zen, ezta bigarrena ere, Donostian izan zen, baizik eta hirugarrena, baina garrantzi handia izan zuen, Arabako lurretan euskal abertzaletasunaren indarra erakutsi nahi zelako, jauntxokeria arabarrak abertzaletasunari eta euskalduntasunari nolako eraso bortitza egin zion ikusita. Egun gogoangarri hartan gertatu zirenak eta data haren ingurumariak dauzka hizpide Roman Berriozabalek lan honetan.
‎Pim, pam, pum batean ari omen ziren jendeak bere burua non sartu ez zekielarik. Edozein soto eskaratza ihesbide, hura ez iritsi izana izan zuen hobena, manifa jada bukatua baitzen. Lau bat bizkarreko hartuta eraman omen zuten furgoira, lagunen etsipena lekuko.
2006
‎Pertsonaia batzuen bizipenekin konektatzen duten heinean, bai. Garai hura ez dute ulertuko nobela honen bidez, ez da hori asmoa; baina agian jakin mina piztuko zaie, eta galdezka hasiko dira: horrelako esperientzia gogorrak izan zenituzten?
‎Esango dizut. Han, udalarentzat egin nuen lan, minusbaliatuentzako programa batean, baina hura ez zen atarramentua. Gogoan dut esan zidatela:
‎Beraiek esandakoaren arabera, ezker korronteen batasunak lortu zuen Berazadiren hilketa eta Aberri Eguna ez nahastea. Era berean, errepresioa ustezko erreformaren mugen adierazle zuzena izateaz gain, hura ez zela gauza izan manifestazioak eragozteko adierazi zuten.
‎Gizartea ikusita, behintzat nire familia, eta ohartuta nire amari Frankismoak Errepublikako ametsak zapuztu zizkiola, nekez espero zenezakeen zerbait belaunaldi hartatik. Orduan, literaturara jo behar izan nuen kezka bezala sentitzen nuen hura ez zela erotuta nengoelako pentsatzeko. Oraingo neskak amets handiagoa izateko gai direla ikustean, inbidia diet.
‎dantza tradizionalaren arima galduz doa, dantza taldeen erruz hain zuzen ere, eta arima hori gordetzeko ahalegina egin behar da kosta ahala kosta. «Nik aurresku txapelketa irabazi nuen 1962an, baina handik gutxira jakin nuen hura ez zela gure benetako aurreskua. Musika bai, baina dantza ez.
‎Ordura arte «ea Championseko postu bat ziurtatzen dugun» pentsatzen genuen, baina handik aurrera «orain jada ligaren bila joan behar gara» esan genuen. Eta liga hura ez irabaziaren pena beti bihotz barruan edukiko dut, futbolean gauzak dauden bezala, Realarekin liga irabaztetik hain gertu egotea oso oso zaila da. Orain atzera begira jarri eta pentsatzen duzu:
‎Ni orduan ez nintzen konturatu Ernie Benedict zela, Ipar Amerikako Natibo Eskola Ibiltariaren sortzailea, Zuzenbidean honoris causa doktore Trentoko Unibertsitatean eta behin, zerupean egin zen meza jendetsu batean Joan Paulo II.a aita sainduari arrano luma eskaini zion gizona. Ez nau harritzen McGill unibertsitateko auditorioak hura ez ikaratzea. Begiak erdi itxi eta hitz egiten hasi zenean, behintzat, ez zuen ikaratu itxurarik".
2007
‎Agian guk ez dugu ezagutuko Europan unibertsitate publikoak indar handia duelako, baina aldaketa baten hasiera dela iruditzen zait. Hezkuntza eta osasuna pribatizatzeko lehendabiziko saioak ikusiko ditugu gure belaunaldian eta zerbait egiten ez dugun bitartean AEBetako sistema kopiatzeko urratsetan jarriko gara, nahiz eta jende guztiak jakin hura ez dela ona. Orduan zergatik tematzen gara imitatzen?
‎Berehala hurbildu zen jendetzak akabatu zuen gidaria eta gorpua hartu ostean, segizio antzeko bat burutu zuten, Gobernazio Saila zegoen La Bilbaina elkarteko egoitzaraino. Baina bat batean sorturiko protesta hura ez zen hor gelditu eta «kartzeletara, kartzeletara!» oihukatuz Begoña aldera jarraitu zuten, gero eta jendetsuagoa zen manifestazioa osatuz.
‎Gerra hotzaren sasoia zen. Basaurin zeuden PNVko gehienak Aberri Egunera joan, harrapatu, isuna jaso eta hura ez pagatzeagatik zeuden han. EGIkoren bat ere bazen. Gu," finkoak" ginen, eta beste batzuk iragankorrak.
2008
‎Ahalegina eraginkorra ala ez, ezin ukatu bandera hura ez den beste ikurrik nekez datorkigula burura. Izan ere, Flandesek faltan ditu Eskoziak edota Irlandak esportatzen dituzten sinboloak, euren nortasunaren adierazle ezagunak.
2009
‎Ondoren, dirua merketu zen eta kredituak erraztu zituzten eta aberatsen janzkerak ez ezik, haien autoak erosten eta eskiatzeko forfaita ordaintzen hasi ginen. Uste izan genuen aberatsen unibertso hura ez zela horren arrotza, eta gonbidatu bakarrik ez, tematiak izanez gero bertakotu gintezkeela. Ametsa zen:
‎Urteotako batasuna hautsi egin da oraingoan; ezker abertzaleak zerrenda propioaren alde egin du eta beste sektore batzuek Estatuko hegoaldeko hautes-barrutian laborari ezaguna buru duen Europe Ecologie zerrendaren alde. Nago ni zerrenda honetakoek, II HEkoek bezala, eta jakinda ez hura ez hau" gureak ez direla", indarrean den eredu sozio-ekonomikoan aldaketa estrukturalen alde egiteaz gain euskal gatazka konponbidean sartzearen alde ere egingo dutela. Baina tira!
‎Amelia Earhart fenomeno mediatiko bihurtu zen, baina hura ez zen beraren ametsa. Hegazkin berrienak gidatzen ikasi eta errekorrak hausteari ekin zion.
2010
‎Erran nahi dut, 14ko Gerla zinez interesgarria iruditu zitzaidan. Batetik, gerla hura ez delako anitz landua izan Euskal Herriaren ikuspegitik, eta are gutiago Eskualduna astekariaren prismatik; bestetik, berriz, gertakari hura giltzarri izan zelako gure Herriaren historian: hain zuzen, Ipar Euskal Herrian orduan errotu ziren frantses nazioarenganako atxikimendua, frantses izatearen sentimendua.
‎Herri batzuetan pastorala egiteko argumentu nagusia da" orain ez badugu egiten berantegi izanen dela"," ahal duguno kanpokoei azkar garela erakustea". Horrek erran nahi du oso epe motzeko pertzepzioekin ari dela jendea, oraindik euskara aski erabiltzen dela herrian, baina itxaroten badugu hau eta hura ez direla gehiago hemen biziko eta kaka zaharra. Zuberoan, kontzientziatuak eta politizatuak ez diren gazteetan ikusten dut euskararen galtzea.
‎Munduan toki askotan bezala, Bagdad hirian izan zen behin sultanarentzat lan egiten zuen poeta bat. Ilunabar batez, poeta azokara abiatu zen, baina iluntze hura ez zen beste iluntzeak bezalakoa izan, zeren, iluna sartzearekin batera, poetak Herio ikusi baitzuen azokan, eta harritu egin baitzen, ustez, bere asmoari antzeman ziolako. Keinurik ttikiena ere egin gabe, Herio poetarengana, hurbildu, hurbildu zen, baina neskatxa baten atzetik jarraitu zuen.
‎Autokontsumitzen den pasioa. Gure arazoa ez da nahi dugun hura ez lortzea, nahi duguna lortzea baizik, izan ere, berehala ohartzen gara kontsumitzen dugunak gure desioak ez dituela asetzen. Goratzen diren bertuteak ez dira objektu baten erabilgarritasuna eta posesioa, maila subjektiboagoan eragiten duten balioak dira barneratzen zaizkigunak, eta dibortzio horretan dago desiraren zoriontasuna eta lorpenaren atsekabea.
2011
‎Baina karrera horiek biak, Deustun geratuz gero, jesuitekin ikasi behar ziren, eta hori ez zetorren bat nire bizi filosofiarekin. Gainera, zuzenbideko liburu lodi haiek ikusi nituenean erabaki nuen hura ez zela nirea. Ez naiz inoiz liburujalea izan.
‎Urte batzuk lehenago Walter Huntek asmatutako josteko makina hobetu eta lehenengoz patentatu zuen Howek. Eta, beharbada, tramankulu hark merkatuan izan zuen arrakastak aseta, edo beste asmakizun horren erabilera argi ikusten ez zuelako, kremailera primitibo hura ez merkaturatzea erabaki zuen. Hala," kremaileraren aita" ofiziala izateari uko egin zion.
‎Ez dut uste lagun handirik egin nuenik. Wight uhartera joan nintzela gero, hori badakit, eta Maria Legarreta hura ez zela etorri. Ez dakit zenbat denbora egin nuen lehenengo kanpamendu hartan.
‎Ez dakit. Bistan dena, maketa hura ez igeltsuz, ez plastilinaz ez zuten eraiki hasierako diseinatzaileek, ogi ore bihurtu gabeko irinaz baizik. Ez dakit legamia injektatzeko gai izanen diren Zabaltzen estudio berri gogotsukoak eta ez dut nire burua bulego arautu batean sarturik ikusten.
2012
‎Bien bitartean, PP eta PSE ahalegindu ziren Euskadi bitan banatzen. Garai hura ez zen ona izan. Horren autokritika egin dugu, zubi lana ahultzea ekarri baitzuen.
‎Garbi zegoen irtenbidea metalezko pieza handiak egitea zela, baina diru aldetik proiektu hura ez zen bideragarria. Harik eta Afrikako gerrak sabanako erregeei behin betiko bultzada eman zien arte.
2013
‎15 urte igaro dira Eusenorrek azken ordainsaria eman zigunetik, eta esan gabe doa azken sei hilabeteak txarrak izan zirela. Enpresetan degradazio prozesuak hasten direnean pertsonen miseriak azaleratzen dira, eta hura ez zen salbuespena izan.
‎Baina Cortesek golkoko kostaldetik mendebalderantz egin zuen aurrera, eta nahuatl hizkuntzaren eremuetara iritsi zen. Jeronimo de Aguilar itzultzaileak maien hizkuntza menperatzen zuen, baina hura ez zen nahikoa. Malinche Cortesen albora eraman zuten, konkistatutako lurralde berrietan interprete lanetan jardun zezan.
‎Bergarako espetxean igaro zituen azken egunak eta zigorra bertan ezarri zioten. Gaur egun, eraikin hura ez da presondegia, gaztetxea baizik, eta antolatu duten liburutegiak Angiolilloren izena darama.
2014
‎zur eta lur. Izan ere, orduantxe konturatu ziren otso beldurgarri hura ez zela animalia, baizik GIZONA. Larrua eranzterakoan konturatu ziren.
‎Oso gazterik hil zen seme hura, 32 urterekin. Baina hura ez zen pilotaria… Oronozko kolegioan bazen fraide bat, Segundo anaia, Berrizkoa, pilotazalea. Pilotaren Eguna ospatzen zen, eta pilotari denak pasatu ziren handik.
‎Funtzio publikoko zuzendari orokorrak argitaratutako agirian zehaztu zen A eta B mailako probek ingelesezko jakintza baloratu zezaketela, oinarrizko ariketa guztiak gainditutako hautagaiei kalifikazioa hobetzeko aukera emanez. Ebazpen hura ez zen Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratu, gobernuak dioenez," ez duelako arau izaerarik, eta hortaz, ez delako derrigorrez bete beharrekoa". UPNk, hala, ebazpen horrena aholkua baino ez zela argudiatu zuen.
‎handik aurrera eskularruak erabili nahi zituzten hilketen gertalekuak prozesatzeko. Hasierako helburua hura ez bazen ere, eskaera hari esker, gomazko eskularruak ezinbesteko bihurtuko ziren aztarnak eta frogak ez kutsatzeko.
‎Baina arazorik gabeko exekuzio eragingarriak izateko kezka hura ez zen berria. Frantziar Iraultzan metodo azkarrena, eraginkorrena eta sufrimendu gutxien eragiten zuena omen zelako nagusitu zen gillotinaren erabilera;" exekuzio metodorik errukitsuena" zela esaten zuten.
‎Erosleon pertzepzioa da apalategi arrosaz, produktu arrosaz bete direla dendak. Gama arrosa sortzeak sexismoa areagotu duela salatzen dugu, baina Etxebarrietak oroitarazi digunez mundu arrosaren aurreko hura ez zen unibertsala: " Lehengo produktu unibertsal haiek izan zitezkeen ikuspegi maskulino batekin egindakoak.
2015
‎Bai, baina badakizu hitz eginda ere hura ez dela bukatzen, beti beste zerbait eskatzen dizute, hori oso garbi nuen. Bi talde aritu ziren ni torturatzen, lehenengoarekin egin nezakeen" antzerki" pixka bat, eutsi ahal nion pixka bat gehiago; bigarrenarekin ezinezkoa zen.
‎Aurten, guri etorri zitzaizkigun, ondo iruditzen ote zitzaigun galdezka. Guk geure baldintzak jarri Espainiako enbaxadorerik ez, Espainiako banderarik ez, hau, hori eta hura ez, ez, ez…, eta baldintza haien pean pozik parte hartuko genukeela. Bestela, ahazteko.
2016
‎Noiz ulertuko dute horrela ez dela ezer konpontzen? Oraindik gogoan dut Afganistanera joaten hasi nintzenean, hura ez zela gerra, gatazka asimetriko bat zela errepikatzen zigula Chacon en prentsa buruak. Horrela, nola ez du denak okerrera egingo?
‎Haurrari sinetsi arazi zion aita hark beraietaz oroitzen jarraitzen zuela, errealitatea arras bestelakoa izanagatik: aita joana da, ama hura ez du maite. Sehaska balantzatzen duen neurrian bizitzaren oinarrizko ezaugarriak irakasten dizkio:
‎" Beste proiektu batean geundela, Bizenta Mogelen idatzi batzuk topatu genituen. Berak galdetzen zuen,' zer egiten dut nik beste baten lumak jantzita, idazle bizitza egiten?', kontziente baitzen jarduera hura ez zela emakume bati zegokiona", azaldu digu Naiara Arri proiektuaren arduradunak.
‎Zelai jokoa hain modu zorrotzez markaturik, ez zuten kontuan hartu beste aldean utzitako gunea erabat askea geratzen zela, Corralito foralaren kanpoan zeudenen esku. Gune aske hura ez zen beste munduko gauza, jokalari ahul gutxi zeuden eta elkarren artean ezinikusiak. Gune askea, baina ez hutsik, orduan.
2017
‎" Kalean harro, baina epailearen aurrean otzan" diote unionistek;" Herri bat du atzean", independentistek; eta badira elkartasuna adierazi bai, baina zale ez direnak ere: " Epaimahaiaren aurrean desobedientzia ekintza hura ez onartzea ez da defentsa estrategia egokia", azpimarratu du CUPek. Masek bere gain hartu du erreferendumaren erantzukizun politiko osoa, baina ihes egin dio erantzukizun juridikoari:
‎Orduko ordezkari politikoek proiektu erraldoi hura ez egitea erabaki zuten azkenean. Hala ere, gaur egungo egitasmoak 2002koarekin lotzen ditu Aranzadiko ordezkariak:
‎Aditzea bera ere bada politikoa, noski, beraz. Joaterako, denok genekien zertara gindoazen; hura ez zen eman eta hartu hutsa.
‎Zergatik? Estatus hura ez zelako onartua. XIX. mendean, Bas bleu espresioarekin izendatu emakume letradunekin ere berdin.
‎Duela 27 urte hil zioten aita, berak 12 zituela, baina hura ez zen bidearen amaiera izan, erbeste eta urruntze aldi luze baten abiapuntua baizik. Egiaren bila, 2010ean Kolonbiara bueltatu zen Maria Jose Pizarro, gerrillaren buruzagi Carlos Pizarro zenaren alaba, aitaren aldarrikatzaile nagusi bihurtuta.
‎Sei urte geroago, al Kadafi hil, gerrarekin bere erregimena desegin eta Libia hondamendi erabatekoan murgildu ostean, maleten bidaltzaile Abdallah Senoussik Nazioarteko Auzitegi Penalaren aurrean berretsi zituen kopuruok, baina ñabardura garrantzitsu bat erantsita: diru hura ez zen bi herrialdeetako zerbitzu sekretuen arteko inolako konponketatarako, baizik eta zuzenean Nicolas Sarkozyri Frantziako lehendakaritzarako kanpainan laguntzeko.
2018
‎Eichmann gertuago zegoen funtzionario gris baten jokamoldetik piztia batenetik baino, Arendtek idatzi zuenez: " Fiskalaren ahalegin guztiengatik ere, juizioan denek ikusten zuten gizon hura ez zela' munstro' bat, baina oso zaila zen ez pentsatzea ez ote zen pailazo bat".
‎Diskoa ona da, eta zuzenekoa hobea. Hasieratik zuten lagunen arteko su hura ez delako itzali, ziurrenik.
2019
‎Hori baino lehen, bederatzi hilabetez, ospitale bateko arduradunek ezikusia egin zioten hamar urte egoera begetatiboan daramatzan emazteki horri egunetik egunera sabela puzten zion biziari, akaso bizi hura berez itzali eta erdibidean geldituriko fetua aise, ustekaberik gabe, desagerrarazten zutelako itxaropen sekretuarekin. Bederatzi hilabetez ondorio logiko bakarra ateratzeari uko egin zioten, zeren hori baino lehen, ospitale hartako gizon batek edo batzuek erabaki zuen edo zuten egoera begetatiboan zegoen emazteki hura ez zela zaintza behar eta merezi zuen gizaki bat, bere edo beren gozamenerako erabiltzen ahal zuen edo zuten haragi puska bat baizik. Auskalo noiz erabaki zuten hori.
‎Ederra. Dena dela, muntatze hura ez zetorren bat nik gogoan neukan helburuarekin, zeren eta nik jendeak oinetako haiek hartu eta formak osatzea, jolas egitea nuen asmoa. Dena dela, pobrezia hiriaren erdialdera, Gasteizko plazarik enblematikoenera, ekartzeko balio izan zuen.
2020
‎Diktadorea hil eta Trantsizioa izan omen zen, baina okerra da izen hori, ezer ez baitzen trantsizionatu, gauzak isilarazi egin ziren, autonomia estatutu baten ordainetan. Ageriko da estatutu hura ez zela nahikoa izan eta denboraren igaroak estatutu hura eguneratu beharra ekarri zuela. Halaxe onartu zuen Kataluniako legebiltzarrak, eta harrigarriro, ezetsi egin zuen Espainiako Konstituzio Auzitegiak.
2021
‎" Gaur ez naiz kapaz". Xabierrek" nahi zuena" egiten zuen garai hura ez dago gaztetasunari lotua, Kepak eta Luisek duten adinaren bueltan egindakoak dira eman dituen adibideetako batzuk.
‎Europako ezkertiar kontserbadoreak Ekuadorreko azken hauteskundeetan Rafael Correa ustel totalitarioaren alde lerratu dira, hura baizen progresoaren aldeko" alternatiba egingarri bakarra". Ezin dute ulertu Yaku Perezek ordezkatzen duena beste zerbait dela eta, ulertu ezean, eldarnio beltzaren zorabioan galtzera dira kondenatuak, bizitzak ez baitu barkatzen, eta hura ez baita elikatzen zaharron lorietatik.
‎Usaia zen! Han zinelarik, normal balitz bezala zen, baina gero konturatzen zara hura ez zela normala.
‎Sorterriko hizkuntzaz hitzaldi egitera etorri zen Gasteiza, baina hitzari lotu zitzaion ordukoxe ohartu ginen hura ez zela izozmendiaren punta besterik. Ginea Bissaun jaioa, Senegalen hazia, Euskal Herrira ezkondua...
‎Lehendik bertan direnak ahaldunduta eta eremu erosoan jokatzen ari direla dio, gizarteak nola funtzionatzen duen badakite. Pertsona horri dagokio etorri berriarengana gerturatzea, hura ez da seguru sentitzen: " Haurrak ikastetxetik ateratakoan gurasoari esango diot 17:00etan plazan geratu garela.
‎Lehenengo indarkeria hura ez zen desagertu. Are, bigarrenari ireki zion bidea.
‎Hemen, hasteko, ikaragarri kostatu zaigu unibertsitate publikoa izatea. Gure erreferentziarik sendoena Oñatiko Unibertsitatea izan zen, baina hura ez zen Oxford, ez Cambridge, hura elizaren inguruan mugitzen ziren hainbat jende oso interesgarriren ekimena zen. Baina laster desagertu zen, inork ez zuelako hartan sinesten.
2022
‎IK k pentsatu zuen itzulitako gorpua Popo rena izan zitekeela, eta 1983an, erakundeko kideek gorpuari orkatileko hezur zati bat kendu zioten DNA probak egiteko. Gorabehera asko eta konplexuak izan dira analisi hauekin, denboran ere biziki luzatu dira, eta ondorioztatu izan da Carbon Blanc eko hilerriko gorpu hura ez dela Popo rena. Hala ere, oraindik proba gehiago egin lirateke eta une honetan, auzia urte luzez kateatuta egon ondoren, bada horretarako aukerarik, Egañaren arabera.
2023
‎Linea hura ez zen erabat zuzena: mezuak Washingtonetik abiatu eta Londres, Kopenhage, Stockholm eta Helsinkitik pasatzen ziren Moskura iritsi baino lehen.
‎Nigel Nayling dendrokronologoak datatu zuen 26 metroko ontzia, baina ontziko egurraren eraztunak Erresuma Batuko erreferentzia dendrokronologiko ugariekin alderatuta, ez zuen sinkronizaziorik topatu. Egur hura ez zetorren britainiar uharteetatik. Osatutako sekuentzia Europan ezagutzen zituen laborategietara bidali zuen eta, hala, Arkeolanera iritsi zen 2005ean.
‎Umezaroko zaurgarritasunaz gogoratu nintzen; garai batean nire neba txikiarekin bakarrik konpartitu nuen min hori: galera saihestezin hura ez onartzeko, aita beste nonbait zegoela asmatzen genuen, eta beste mila istorio.
‎Eskola hura ez zen niretzat egina. Eskolara joaten nintzen, baserritik ordubetera oinez, eta hantxe egoten nintzen:
‎Hasieran tintin hots bat, irekitzean egin zuen soinua metal urratuaren kraska bihurtu zen, eta ozpin zukuaren urrina denen iritsi zen, geroz eta usaintsuago bilakatuz lata Mohammad eta Mouniraren artean pasatzen zen bitartean. Prozesu hura ez zen hainbeste lata elkarri pasatzea, gogoz kontra harengandik bereiztea baizik, azkenean Mohammaden eskuetan bermatu zen arte, Mounirak haren edukia ateratzen segi zuen bitartean. Pepinotxoak banaka esleitu zitzaizkien aurrena Maysooni, gero Mazeni, gero Mukhlesi, gero Moneimi eta, azkenik, Mayari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia