Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2000
‎Dena izan da deskubrimendu bat... baina ez dut pentsatu ere egin nahi nolakoa izango zen herri hau ez balitz abertzaletasuna ezkerreko baloreekin uztartzen ahalegindu zen belaunaldi hura egon. Aresti, Zeruko Argiako «Gazte gara»ko artikuluak, euskalduntzearen konzientziazio kanpainak... garai horretan gure historiak hartzen duen birak egiten gaitu desberdin seguruenik beste herri askorengandik.
‎Nik uste afizioa aitonarengandik etorri zaidala. Ni mutil koxkorra nintzela hura egoten zen sehaska eragiten eta bertsoak kantatzen zizkidan: Udarregirenak edo ikasiak zituen beste norbaiten bertso zaharren batzuk, baina bereak sekula ez.
‎lehena, jauregiari atxekirik zegoena eta bere zabalean berrogei bat urrats izanen zituena, zelai bat zen, belarra ebakia zuena eta han eta hemen soilune batzuk zituena, hain baitzen oinezkoen oinek zein zaldizkoen zaldiek erabilia eta aurizkia; eta harrizko bideska batzuk zituen —hiru—, jauregiko ateetako aterabide zirenak, baita harrizko bertze bide bat ere, apur bat zabalagoa, jauregiaren aitzinaldeari paraleloki zerraiona, nondik sartzen eta iltkitzen baitziren orgak eta gurdiak, kotxeak eta karrozak, etxerat etorri edo etxetik jalgi behar izaiten zutenean, eta norat biltzen baitziren arestian aipatu bertze bideska guztiak; bigarren lur eremua, berriz, jardina zen: bertan, belardiak, ezpel hesiak eta loretokiak ikus zitezkeen, iduri geometrikoetan bilduak eta simetrikoki banatuak, frantses stilorik ortodoxoenean; eta erdigunean iturri eder hura zegoen, bi plater zituena, behekoa zabalagoa eta handiagoa, eta goikoa tipiagoa, biak ere emakumezko estatua batek loturik, erdiz erdi, kariatide baten eredurat; eta urzurrusta batek plater tipian goiti egiten zuen, eta gero beheiti, plater tipiaren beraren gainerat, nondik, gainezka egin ondoren, askarat erortzen baitzen, zirkular bat iduri.
‎Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
‎Eta, hura erraiten zidala, osaba Joanikotez oroitu nintzen, zeren eta hura ere mundu berri batez mintzatzen baitzitzaidan, zeinak zientzia izanen baitzuen zimendu eta harroin. Ordea, zientzia orotarik harat, bertze mundu berri hura zegoen, Kolonek aurkitua, eta Antoniori eta bioi deika ari zitzaiguna. Eta, mundu hura buruan nuela, erran nion:
2001
‎a) Gaiaren aurkezpena egiteko, edota hura badagoela adierazteko, hots, gaurkotzeko, baliabiderik ia ez dugu aurkitzen M debatean.
2002
‎Ez zela batere eroso sentitzen harekin zegoenean; arraroegia zela; asaldagarriegia. Baina gero ile xerlo hura zegoen, bere aurpegian jolasean. Ile xerlo puta hura...
2004
‎Ximist hartu besartean, ta, denda hartatik irten baino lehen, azkonarraren erpe bat utzi du Urruxak, haren ordez, hura egon den lekuan.
‎Auzitegiak betearazpena etengo du, hura dagoen moduan, alderdi exekutatua konkurtsoan dagoela auzitegiari jakinarazi bezain laster. Konkurtso Legean ezarritakoaren arabera egingo dira hipotekatu eta bahitutako ondasunen aurka soilik zuzendutako betearazpenaren hasiera eta jada hasitako prozeduraren jarraipena.
‎Lekukotasun gehienek argi horiak deskribatzen dituzten arren, batzuek dirdira zuriei buruz hitz egiten dute, espazioko txatarraren hondakinen ignizioaren ezaugarri baitira. Santiagoko Astronomia Behatokiko arduradunak esan zuen suzko bola, horizontetik 30 graduko inklinazioarekin, 17:47an ikusi zela ekialderantz, hura zegoen posiziotik. Hiru minutu geroago, hogei bat lagun 112 larrialdi zerbitzura deitzen hasi ziren, Madrilgo mendilerrotik, “suzko bolak edo zerua gurutzatzen zuten eta, azkenik, lurrera erortzen ziren goritasun objektuak” ikustearen berri emateko, zerbitzu horretako bozeramaile batek azaldu zuenez.
‎Hala ere, bi gauzak apurtzen zuten nire barne bakeari eusteko eraiki nahi nuen egitura: alde batetik, Mitxelenak aipaturiko erlijioaren kontu hura zegoen. Zer arraiotarako nahi zuten agente katoliko bat?
‎SSetako goi mailako ofizial bati neure barne barneko izu eta itzalen berri emanez. Baina kontua zen hura zegoeneko ez zela Weber standartenführerra, aita baizik. Neure oroitzapenik kuttunenei loturiko gizona.
‎Bai, baliteke azpian edo nire nortasunaren txoko ezkuturen batean, aitak noizbait erakutsi zidàn kezka hura egotea, balizko homosexualitate batekin lotua... umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako, edo egun batean lehengusinaren panpina orrazten ausartu nintzelako; edo ohea ongi egina eta logela txukun edukitzea gustatzen zitzaidalako, mutil gehienei ez bezala... guztiz bestelako jokabidea ere neure neurea nuen arren: nola ulertu, gainerakoan, nire erabaki hura, gurasoen logelako koadro handi hura iltzatzera bultzatu ninduena?
‎—Balantzategi gaineko malda luze horretan, harkaitz beltz hura dagoen tokian.
‎" Nik apustu bat egin nuen, eta irabazi egin dut. Orain esan nuke, nahiago nuela apustua Carlosek irabazi izan balu, baina orduan ni egonen nintzateke hura dagoen tokian eta...". Jendearen gogoetan oihartzun egin zuen karkaila ozena bota zuen.
2005
‎–Horren aita ez zitean behartu, beste gazte batzuk bezala, armada frankistan sartzera; hura boluntario joan zuan, urte batzuk ere bazitian eta. Gure aita fusilatu zutenean, hura egon zuan niri eusten, begira egon nendin. Orain burua joandako agure zahar bat besterik ez duk; eta semea, berriz, begiraiok:
‎Ez dakizu nola, baina egia esanda, ez dezakezu deus. Orain hura dago mutu.
‎Ez nuen konprenitzen doixtarren jokamoldea, ez inglandarrena. Nik uste nuen berehala azaldu behar zuela kanoiak lainoa ateratzen gure portiloren batetik, horretarako egin genuela hamazazpigarren mendeko galeoiaren maliobra, halako maukarik, ez da begi bistan edukitzen itsaspeko bat marea guztietan, ez duk sutunpa handirik behar, itsaspekoa ahula duk azalean, eta hura zegoen moduan, izardunak zubian, eskotilak zabal, lotua baino lotuago.
2006
‎«Auzitegiak betearazpena etengo du, hura dagoen moduan, alderdi exekutatua konkurtsoan dagoela auzitegiari jakinarazi bezain laster. Konkurtso Legean ezarritakoaren arabera egingo dira hipotekatu eta bahitutako ondasunen aurka soilik zuzendutako betearazpenaren hasiera eta jada hasitako prozeduren jarraipena.»
‎Eta, guzti horretatik haratago, ez alboan, zoko batean baizik,, canción vasca? deitzen zen hura zegoen: –El caserío?
‎Askotan pentsatzen zuen bere baitan izotz puska erraldoi bat zegoela. Jende normalaren pentsamendu eta sentimendu normalez aparte, izozmendi zuri hura zegoen, hotz eta isolaturik. Eta izotzezko mundu hartan ez zegoen minik, ez errukirik.
‎Hiria uztearekin batean, utzi egin nituen doktorego ikastaroak ere. ...ditzen zitzaidan, eta ohar soil bat uztea hotzegia agian, aurretik batere mezurik idatzi ez nizunez gero; zure despatxuan azaldu nintzen hortaz, lehendik ere ezaguna nuen bulego ñimiño hartan; atean jo, zure ahotsak aurrera esan, eta barrura sartu nintzen; ikasle batekin zeunden baina, ni ikusi orduko, hari mesedez eskatu beste batean etortzeko, gaiarekin jarraitzearren, eta niri eskaini zenidan hura egondako aulkia; harrituta zeunden, eta ulertzekoa izan liteke, lehenengo aldia baitzen zure bila ezertara jotzen nuena; distira antzeko bat zerien zure begiei, irriaren eta irrikaren artean, eta ezinegona ezkutatu ezin zuen ahotsez galdegin zenidan zeri zor zitzaion halako ohorea; zeremonia eta artegatasun haiek ikusita, ez dakit zer imajinatu zenuen: kostata baina, azkenean nire baitan maitasun ernamuin bat sortu eta hura aitortu behar nizula akaso?
2008
‎Buruan, beraz, kezka hura sartu zitzaion, are kezkago bihurtu zitzaiona, noiz eta markesa andereak eta jaun kalonjeak alaba exorzitatzeko asmoa hartu baitzuten, Natalia ohera lotuta. Exorzismoa bukatuta gero, Reginak Natalia ikusteko aukera izan zuen, gelan ustel usain hura zegoen, Nataliak egindako okaldietatik zetorrena?, baita hura inoiz baino okerrago ikusi ere, haren azal zurbila inoiz baino zurbilago eta betzuloak inoiz baino betzuloago. Jaun kalonjea deabrua uxatu nahian zebilkion, antza, baina Reginak bere zentzua eta bere sen hura zituen, behin eta berriro esaten ziotenak ezen, kontu hartan guztian, zerbait oker zebilela?
‎Buruan, beraz, kezka hura sartu zitzaion, are kezkago bihurtu zitzaiona, noiz eta markesa andereak eta jaun kalonjeak alaba exorzitatzeko asmoa hartu baitzuten, Natalia ohera lotuta. Exorzismoa bukatuta gero, Reginak Natalia ikusteko aukera izan zuen –gelan ustel usain hura zegoen, Nataliak egindako okaldietatik zetorrena–, baita hura inoiz baino okerrago ikusi ere, haren azal zurbila inoiz baino zurbilago eta betzuloak inoiz baino betzuloago. Jaun kalonjea deabrua uxatu nahian zebilkion, antza, baina Reginak bere zentzua eta bere sen hura zituen, behin eta berriro esaten ziotenak ezen, kontu hartan guztian, zerbait oker zebilela... egiteko hura gidatzen zuèn eskua –jaun kalonjearena– eskutik joan balitz bezala:
2009
‎Froga materiala behar da. Ez han (ni izan nintzen tokian) toki hura zegoelako, faraoi edo dorre hura, ez, han ni izan nintzelako baizik! Horregatik ahalegintzen gara paisaiek berez eduki lezaketen edertasuna zapuzten, horregatik paratzen gara paisaia horien aurrean, ahal dela txano batez estalita, ahal dela enpasteak airean edo betzuloak areagotuko dituzten imintzio zehatza eginez...
‎FANTen antolatzaileek 70aren hamarkadako auzoetako zinema aretoak berreskuratu nahi ditu eta, horretarako, areto haietako bat gogoratuko du, San Frantziskoko Salón Vizcaya zeritzona. Saioak zinema areto hura egon zen kokalekutik hurbil eginen dira, San Frantziskoko Udaltegiko ekitaldi aretoan. Hauexek dira emanaldi horietarako aukeratu diren filmak:
‎Biak bakarrik egon balira, baliteke gizonak, orduan ere, aurrera egin izana, baina han gizon emakume batzuk zeuden: agure hura zegoen, adibidez, atsoarekin erre eta erre ari zena, zigarreta bat bestearen atzetik; agureak, agurea eta atsoa trebetasun handiarekin mugitzen ziren giro hartan, ohartua behar zuen zerbaitetaz, Adaren kexa entzun orduko honela mintzatu baitzen, kementsu:
‎etxeko zutabea eta zutabeordea oker oker zeuden? bi aldiz oker, beraz!; zutabe zutabeordeak oker baldin bazeuden, baina, orbetarren etxea eta orbetarren inperioa goitik behera erortzeko arriskuan egon zitezkeen, munduan ez baitzegoen Pisako dorrerik. Nazario Orbek, simetri arau gutxienekoak betetzen ez zituela-eta, ez zuen Pisako dorrea atsegin?, Pisako hiriari eusteko gai izan zitekeenik; gero, gainera, Damasoren esateko era hura zegoen, balizko hutsegileen izenak birritan aipatzen zituela, errudunei marra eta azpimarra jarri nahi balizkie bezala: ez al zegokion, bada, berari, etxeko autoritateari?
‎Kopuru absolutuetan, oinarrizko dokumentuaren aplikazioaren batez besteko kostua 9,56 euro izango da metro karratuko. “Araudi berriaren eragin ekonomikoa, hala ere, hainbat aldagairen mende dago; horien artean, etxebizitzaren tipologia eta hura dagoen eremu geografikoa nabarmentzen dira”, erantsi du testuak. Hala, bost etxebizitza mota eta sei eremu geografiko bereizten dira, jatorrizko prezioen antzekotasunaren arabera.
‎Biak bakarrik egon balira, baliteke gizonak, orduan ere, aurrera egin izana, baina han gizon emakume batzuk zeuden: agure hura zegoen, adibidez, atsoarekin erre eta erre ari zena, zigarreta bat bestearen atzetik; agureak –agurea eta atsoa trebetasun handiarekin mugitzen ziren giro hartan– ohartua behar zuen zerbaitetaz, Adaren kexa entzun orduko honela mintzatu baitzen, kementsu:
‎" Zu eta Teofilo Maria, Teofilo Maria eta zu": ...zeuden... bi aldiz oker, beraz!; zutabe zutabeordeak oker baldin bazeuden, baina, orbetarren etxea eta orbetarren inperioa goitik behera erortzeko arriskuan egon zitezkeen, munduan ez baitzegoen Pisako dorrerik –Nazario Orbek, simetri arau gutxienekoak betetzen ez zituela-eta, ez zuen Pisako dorrea atsegin–, Pisako hiriari eusteko gai izan zitekeenik; gero, gainera, Damasoren esateko era hura zegoen, balizko hutsegileen izenak birritan aipatzen zituela, errudunei marra eta azpimarra jarri nahi balizkie bezala: ez al zegokion, bada, berari –etxeko autoritateari– egiteko hura, bai errudunak izendatzekoa eta bai marrak eta azpimarrak jartzekoa edo kentzekoa?
2010
‎Engrazi emakume on puska zen, txeratsua eta eskuzabala; begirada batzuk erakartzeko moduko planta gordetzen zuen gainera oraindik. Anderri, baina, ez zion grazia gehiegirik egiten, hura zegoenean aitonak harentzako izaten zituelako kontu guztiak. Eta begiak.
‎Odolarekin dudan obsesioa, alegia. Odoleko eskifaia hura dago diodanaren lekuko. Beste kontu bat da Kavifesena.
‎Oso erabiltzaile gutxik aukeratzen dituzte ordainketa bertsioak, eta doako zerbitzua izaten jarraitzen dute, nahiz eta publizitatea entzun behar izan. Izan ere, Spotifyk izugarrizko garrantzia du gonbidapenpeko doako bertsioan, eta, egia esan, formula horrek aukera eman zion hura dagoen zazpi herrialdeetan azkar zabaltzeko: Finlandia, Erresuma Batua, Suedia, Norvegia, Herbehereak, Frantzia eta Espainia.
‎Zigor txikia eskertu... haserretzekoa litzatekeela pentsatzen du Julenek, ikusitakoak ikusten ohiturik ez bageunde. Normalean kartzelarik ez zekarren zigorra zen hura, baina, aurretik manifestazio ilegalaren beste kontu hura zegoenez, bere kasuan espetxera joan zuen.
‎Gelako zolaren zati bat kenduta zegoen, eta hormaren aurka jarria. Hutsune bat sumatzen zen hura egondako tokian. " Hik jakingo duk ba gordelekua zer den?" Mesanotxe gainean zegoen linterna hartu zuen.
‎Zerbaitek ihes egiten zion garai hartan. Txillardegi gora, Txillardegi behera, Sarrionandia ume mukizu hura zegoeneko Parnasoaren gailurrera iritsita... eta gero bere testu konprometituei kasurik ere ez?... Gauzak apur bat argitu zitzaizkion Atxagaren eta Txillardegiren arteko debate famatu hura gertatu zenean, laurogeiko hamarkadaren erditsutan.
2011
‎Eta hura dagoen lekura joango zara.
‎Germen infekziosoa inaktibattzea, hura dagoen infekzio iturrietan eraginez (gaixorik dauden pertsonak edo animaliak, eramaileak eta kutsatutako objektuak). Transmisio katea etetea, hedatzeko erabiltzen dituen mekanismoetan eraginez.Ostalariaren erresistentzia handitzea, txerkaketak, kimioprofilaxia edo farmakoak erabiliz prebentzio neurritzat.Hiztegia: Kimioprofilaxia: gaixotasun edo infekzio bat agertzea ekiditzeko medikamenduak erabiltzean datza.Prebalentzia:
‎Horra ere nondik dioten batzuek, ez dela behin ere lur batean satorrik sobera. Ezen, ez da hura egonen jatekorik ez duen lekuan.
2012
‎Ez bat: bi lapur talde saiatuko dira aldi berean hura dagoen bankua lapurtzen. Bankuko ateak itxiko dira, eta denek barnean gaua eman dute.
‎Ezin da esan itsuan doazenik lurra induskatzen. Zerbait azalduz gero, hura zegoen moduan harrapatzen dute ordenagailuek, indusketa eremua 3D teknologiaz grabatuz. Dolina handiaren goi partetik modu erosoan beha daiteke trenbideak utzitako lubaki handia.
‎Haien hitzetan, amak ezagutzen ditu ongien seme alaben elikadura beharrak zein diren, eta hura dago prestatuena, elikaduraren ikuspegitik, familia ongi elikatuta edukiko duten otorduak prestatzeko.
‎Momentu hartan konturatu nintzen ordura arte ez nuela inoiz jakin, ezta galdetu ere, non nengoen. Ez nuen toki hura zegoen lekuaren arrastorik. Mojak arrazoia izan zezakeen, agian toki guztietatik urrun geunden eta bisitan etortzen zirenek nahikoa lan zuten hara iristen.
‎Europako herrialdeen deskribapena egin nion, bereziki Ingalaterrarena, hangoa bainintzen; nola bizi ginen eta nola goresten genuen Jainkoa, nolako harremanak genituen geure artean, eta nola aritzen ginen geure itsasontziekin merkataritzan munduko leku guztietan. Nire itsasontziaren hondoratzearen berri eman nion, eta erakutsi nion, ahal izan nuen gertuenetik, hura zegoen lekua, baina hauts egina zegoen, eta ordurako desagertua.
‎Badut arrazoirik pentsatzeko erresuma hura dagoen kontinentea Amerikan Kaliforniaren mendebaldean eta Ozeano Barearen iparraldean dagoen lurralde ezezagun hartaraino iristen dela mendebalderantz, eta aipaturiko ozeanoa ez dagoela Lagadotik ehun eta berrogeita hamar milia baino urrutirago; Lagadon on bat dago eta merkataritza oparoa Luggnagg irla handiarekin, ipar mendebaldera dagoena 29 gradura ipar latitudean, eta 140ra luzeran.... Luggnagg irla hau Japoniaren hego ekialdera dago, ehunen bat legoara.
‎...ida edo amorrurik gabeko izakia zela esan nion; edo ez zuela behintzat beste grinarik agertzen, aberastasun, aginte eta tituluen irrika bizia baino; beste edozertarako erabiltzen dituela bere hitzak, buruan duena adierazteko izan ezik; ez duela inoiz egia esaten, gezurtzat har dezazun asmoz baizik; ezta ere gezurra, zuk egiatzat hartzeko helburuaz ez bada; inoren atzetik gaizki esaka aritzen bada, hura dagoela biderik onenean gora igotzeko; eta besteen edo zeure aurrean goraipamenak egiten hasten bazaizu, galduta zaudela egun horretatik aurrera. Berarengandik har daitekeen seinalerik txarrena promesa bat dela, zin eginez berresten badu batez ere, horrelakoen ondoren, zuhurra den edozeinek erretiratu eta esperantzak oro galtzen baititu.
‎Adeitsu izatea ez da nahastu behar arrunkeriarekin edo paternalismoarekin; gaixoak ez baitu eskatzen bere aita edo ama izatea, ez eta laguna ere, une bakoitzean egokien jarduten dakien profesionala baizik. Pertsonari bere izenaz hots egiteak, hura egon ala ez, berezkoak dituen giza nolakotasunak ematea dakar. Haren duintasunari buruz ari gara, eta duintasun hori ez da galtzen ospitale batean ingresatuta egoteagatik.
‎Senitartekoek oso bestelako jarrerak hartu ohi dituzte: zaharra gehiegi babestetik hasita, hura dagokion erakundean bakarrik uzteraino. Gogorarazi behar da gaur egun baliabide ugari daudela zaharrei arreta egiteko (geriatria zerbitzuak, eguneko zentroak, etxeko laguntza, etab.).
2013
‎Datorren urtean izango lehen gorakada, %0, 15ekoa hain zuzen, eta ordutik aurrerako hiru urteetan, %0, 05; hau da, denera %3koa izango da igoera. Gizarte kontribuzio orokorra delako zerga igotzea ere bazegoen balizko aldaketen artean, baina hura dagoen bezala mantentzea erabaki du, «etxe guztiei eragingo liekeelako». Zerga hori langile eta enpresek ez ezik langabe eta pentsionistek ere ordaintzen dute.
‎hori bai dela hobeto!). Eta hemen egoteko beharrezkoa izan zen zure amak urrutiko sasoi hartan tripako mina izan zezan, honela Andikoako jaietara ez zedin joan, eta zure aitaren lekua beteko zuen gazte hura ezagutu ez zezan (esan gabe doa zure aitaren lekuan beste gazte hura balego zu zeu ez zeundekeela orain liburu hau irakurtzen, eta are gutxiago auzokoarekin parabin paraban). Beharrezkoa amaren tripako min handi hura, beraz.
‎Hura, izan ere, gerra saindu bezain sakratua zen, inoiz baino garbiago ikusten zuen: lubakiaren alde batean, bi anaien espiritu hura zegoen, idealez eta sakrifizioz josia; bertzean, materialismoaren dorreak, nihilismorik handienera eramaten zutenak, mundu koloretsu baten itxurapean.
‎Oso larri zegoen, eta atzean zihoan autoko gidaria berehala gelditu zen, Otegi bertan sartu eta erietxera eramateko. Izpurako erietxera eraman zuen, gertuen hura zegoelako, baina Otegi oso larri zegoen, eta berehala Baionara eramateko agindu zuten. Helikopteroz eraman zuten Baionara, baina ezer egin baino lehenago hil zen, 19:30ean.
‎Halaber, artilleria ere aipatu zuen, Verduneko gudutik landako lasaitasun giroan izaten ziren zenbait borrokaz mintzatzean. Artikulu hartan erran zuen hura zegoen eskualdean, 1916ko apirilean egun gogor batzuk jasan zituztela, bost egunez zenbait hil ukan zituztela, baina horrek ez zuela deus ikustekorik Verduneko guduarekin. Artilleriak eragin zituen kalteak erlatibizatzeaz aparte, geroago sakonkiago aipatuko dugun Verdunekoaren gogortasuna aitortu zuen.
‎Hura, izan ere, gerra saindu bezain sakratua zen, inoiz baino garbiago ikusten zuen: lubakiaren alde batean, bi anaien espiritu hura zegoen, idealez eta sakrifizioz josia; bertzean, materialismoaren dorreak, nihilismorik handienera eramaten zutenak, mundu koloretsu baten itxurapean.
2014
‎Eta handik minutu batzuetara, Jim Clarken zain zegoen kapela eskuan, Nancy gasolina bila atera zenean hura zegoen portxeko txoko beraren ilunpean, eta orduan neska Jimen atzetik agertu zen.
‎Lehenik eta behin,, euskerak bizi gai tu? hura zegoen. –Euskarakin> bizi gaituk?
‎Vladimir nabokovek zioen eleberriek ba dutela hasierako bulkada bat, ezkutuko bihotz baten moduan taupada egiten duena lan guztian zehar eta irakurle azkarraren lana dela hastapeneko bulkada hori idorotzea. diot nik, patatekin haserretu zen mutil koskorra baino gehiago bakarrik negar egiten zuen umea izango zela Arestiren eleberriaren erdigune sekretua. Bere poema sozialetako ahots irmoaren atzean mutiko negarti hura baitago, eta eskerrak, bestela ez luke mundua eta munduan bizi diren pertsonak berdin ikusiko, hain manera hurreko eta giza-tiarrean. nahiz eta zalantzarik ez izan Blas de otero eta Gabriel Celayaren eragina baduela Arestiren poesiak, bere ni poetikoak ez du haren bozekin zerikusirik, Arestik ez duelako haien hautu estetikoa egiten, apaindurarik gabekoa baita Arestiren ahotsa, askoz biluziagoa, ... Gainera, ez da ahaztu behar bertsolaritzatik ikasi zuen umore eta ironia rako joera hori, esate baterako,, bertan akabatu da/ ez delako txori?, dioenean elizan sartu den asto errukarriari buruz.
‎Zeren eta, gurasoak ezkondu zirenean, amak ekarri zuen berarekin ahizpa zaharrena; ezkongai zegoen bakarra, eta ezkongai hil zena. Eta hura zegoen etxean, eta etxea bere kargu zeukan, amak kanpoan lan egiten zuelako. Eta aitak ekarri zuen bere ama.
‎N.U.: Ordu asko eta asko eskaintzen genizkion gure zaletasunari eta giro polit hura egon ez balitz ezinezkoa izango zatekeen zaletasun horri eman genion jarraipena ematea. Añorga futbol taldea, indartsuKirol maila bikaina lortu zuen Añorga taldeak.
‎Lehenengo herriko tabernan ere bat egin zuten topo Cerrato eta Ciaranek, gerora biek ala biek herriko taberna hura zegoen kaleari Karl Marx ofizialki deitzea lortu zutela. Halere, Josu Cerratoren ideia izan zen Egoki kultur elkarteak alokatuta zuen lokala utzi eta egungoa, leku hobean dagoena, erostea.
‎Baina Gotzon ez zegoen. Emakume mehar hura zegoen, esku meharra atearen kontra bermatuta, begi urduri jostalariekin Xabiren erraiak arakatzen.
2015
‎Batetik, ezaguna delako Gipuzkoako Foru Aldundiaren kaudimen maila ona hura dago proiektu honen atzean. Bestetik, kontuan hartu ditugu proiektuaren beraren eta horren buru partzuergo publikoaren seriotasuna ere.
‎Baitaki Zenon matematikariak espazio oro bitan erdibitzen dela, mugitzen ari den edozein objektuk helmuga iritsi baino lehen iritsi behar duela erdibidea eta, bere ekintzari igarririk, gazela lasterrean hasten bada geziak ez duela inoiz iritsiko jomuga. Baitaki, gazela lasterrean hasten bada, gezia hura dagoen lekura iritsi orduko handik aldendua egongo dela animalia, gezia berriro gazela dagoen bigarren tokiarekin saiatu orduko harantzago joana izango dela animalia eta abar.
‎Auzoko beste haur batek haren berri eman zidanean, nire lehenbiziko erreakzioa pozaren pozez barre algaraka hastea izan zen. Etxetto zapal goibel hura egoniko lekuan egurrezko habe eta adreilu pila itxuragabea agertu omen zen, inguruko eraikin porrokatuetatik nekez bereizten zena. Hitz totelka eta begiak atera beharrean kontatu zidan ikaskide ohi hark berria, sinesteko onegia den zerbait erraten duenaren antzera.
‎Hemen egon nintzen denbora honen buruan, moja izateko gogo handiagoa nuen, baina ez etxe hartan, geroago haiengan aditu nituen bertuterik handieneko gauzak zirela eta, gehiegizkoa iruditzen baitzitzaidan; eta baziren gazteenetako batzuk, horretan laguntzen zidatenak, zeren guztiak iritzi berekoak izan balira, probetxu handia izango bainukeen. Adiskide min bat ere banuen beste monasterio batean, eta horrek eragingo zidan, moja izan behar banuen, hura zegoen tokian izan ezik beste inon ez izatera. Neure sentsualitatearen atsegin eta banitateari gehiago begiratzen nion neure arimaren onari baino.
‎Hau esan zidaten: . Honek zuen artean egotea merezi izan zuen, eta ikusten duzun jai hau guztia izango da nire Amaren gorazarrez ezarriko den egunean, eta ibili azkar hura dagoen lekuraino iristeko?.
‎2 Gaur Valladolideko paperak ekarri dizkidate; Erromatik baimena etorri dela esaten didate Kasildak profesa egin dezan, eta pozez zoratzen dagoela. Ez dut uste komeni denik berorren aitatasunak beloa emateko baimena atzeratzea, ez baitakigu bizitza honetako gertaeren berri eta ziurrentzat duguna da seguruena; baina, mesedez, bidal biezat berorrek berehala leku batetik baino gehiagotik, aingerutxo hura egon ezinik izan ez dadin, asko kostatzen baitzaio. Esango zioten berorren aitatasunari, edota informazioa eman zuenari, haietako bat frai Domingo izan zen; hala ere, astirik badut, irakurriko ditut gutunak, eta nirean datorrena haietan ez badator berorren aitatasunari bidaliko diot.
‎Benetan atsegin hartu dut Maria anderea baimen horrekin pozik dagoelako. Kontatu hari gauza asko nire partetik, oso berandu delako ez baitiot idazten, eta dukesa anderea gabe hura egoteak pena ematen badit ere, Jaunak beragan soilik laguntza izan dezala eta poza har dezala nahi duela ikusten dut.
‎Ez du eskurik mugitu beharrik, ezta jaiki beharrik ere ezertarako; Jaunak zatikatua eta prestatua, are mamurtua ematen dio sagarrondoaren fruitutik, emazteak bere maitearekin konparatzen duenaren fruitutik, eta honela dio, haren fruitua gozoa dela ahorako. Izan ere, hemen guztia da ahogozatzea ahalmenen inolako nekerik gabe, eta jainkozko itzal honetan (zuzen esaten du itzala, garbi ez baitago ikusterik hemen), baina hodei honen azpian eguzki distiratsu hura dago eta maitasunaren bidez seinale bat bidaltzen du, Haren Maiestatea hain hurbil dela, non ezin esanezkoa baita. Badakit nik hortik igaro denak ulertuko duela, zein egoki eman dakiekeen hemen esanahi hau Emazteak esaten dituen hitzei.
‎Etxeko urgentziak artatzen ditu. Medikuek eta erizainek osa dezakete; haiek, laguntza emateko, pazientearen etxera edo hura dagoen lekura joaten dira.
‎Eskuineko belarri gingilak urrezko uztai bat eta ezker eskuko hatz txikerrak zilarrezko eraztun hat zituzten distrakzioak. Eta guztiaren gainetik, hihote motz kurtsi hura zegoen. Jakek ez zekien nor gogorarazten zion gehiago:
‎—Ezta zantzu txikienik ere utziko, kaka usaina ez bada. Baina hura bazegoen honat sartu aitzin.
‎Afera ez duzu, buhameak zioen gisan, sosaren edukitzea, hura dagoen lekuan egotea baino. Nafarroak orduan eskasean zeuzkan dirua, lana, kozkorra.
‎Hirigintza proiektu biribil harekin ahaztu egin zen CAN, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea tartean sartu zen arte. Portuko urak ez, hirigintza operazio hura zegoen kutsatuta. Inork jakin gabe, Guardia Zibilak, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, operazio haren peskizan urte asko zeramatzan.
‎Ni blindatze horiez jabetu nintzen kaleratu zutenean. Ez nekien horrelakorik bazegoela ere." Enpresaburuak azpimarratu zuen administrazio kontseiluan mundu guztiak bazekiela 60 000 euroko muga hura zegoela. " Hark ondotxo zekien." Epaiketan gaineratu zuen Vialogos barruan susmoa zutela bi kontratu haien eranskinetan ezarritako baldintza berezi haiek 2008an egin zirela, Javier Nagorek erretiroa hartu eta gero.
2016
‎Erroma, Queens, Wimbledon, Olinpiar Jokoak, Pekin, Shanghai, Viena eta Paris; eta Roland Garroseko eta Australiako Irekiko finalak galduta. Novak Djokovicen sasoi amaiera? hura egon da lehen postuan azken 144 asteetan?, aldiz, kaskarra izan da. Eskuin ukondoko arazoak ditu, eta, ustez, Boris Becker bere teknikariarekin haserre dago.
‎Diseinatzaile berriek zaharberritutako tabernek gero eta itxura faltsuagoa zutela pentsatu zuen Josebak, batez ere artifizialki zaharkitutako objektuz betetzen zituztenean, hala nola erloju ustez zaharrak, sarrerako atearen gainean zegoena bezalakoak. Eta gero pintxoak eta errazioen izenak ispiluetan idazteko mania hura zegoen; ez zitzaion batere gustatzen.
‎Eraztun Berdearen kudeaketa eta garapena, Europako zein nazioarteko proiektu eta ikerketa lanetan parte hartzea, Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistemaren mantentze lana eta mugikortasunaren esparruko ekintzen koordinazioa (batez ere bizikleta bidezko mugikortasunari lotutakoak). ...raunkortasunaren alde egitea da, udalerriaren garapen iraunkorra sustatuz bere osotasunean, ez soilik entitate isolatu modura, baita bere bioeskualdea den Arabako Lautadarekin duen lotura kontuan hartuta ere.CEAren helburuak honako hauek dira: Hirirako zein lurralde osorako politikarik eraginkorrenak formulatzeko dagoen informaziorik onena bildu, kudeatu, analizatu eta erabiltzea.Udalerriaren (eta hura dagoen bioeskualdearen) funtzionamendua analizatzea sistema ekologiko, sozial zein ekonomiko modura, eta ezagutza hori tokiko zein eskualdeko plangintza eraginkorrago baterako erabiltzea.Hirirako eta lurralderako agertoki iraunkorragoak proposatzera eta artikulatzera zuzenduriko plan eta programak sustatzea.Herritarren prestakuntza, informazioa, sentsibilizazioa eta parte hartzea sustatzea hiri e... Basoaren eta Natura Ingurunearen Kudeaketa Modulua:
‎Ezin zuen denbora guztia La Banyeran edo apartamentuan pasa, zeren jo beharra baitzeukan nahitaez, bere burua agerian jarriz, zenbait eginkizun betetzera. ...arraian, asteazken hartako arratsari zegokionaGuiomarrek antolatutako pinpon txapelketa hura zegoen, momentu arriskutsua, arriskutsua hain zuzen ere Stefano bertara azalduko zelako erreportajearen aitzakiarekin; hurrena, berriz, jadanik ostegunean, Maria Teresarekiko afaria baina hoteletik at, nahiko modu seguruan; azkenez, agerraldirik txarrena askozaz, Stefanok okindegian egin nahi zuen filmazio hura zegoen, artean data jakinik gabea.
‎Ezin zuen denbora guztia La Banyeran edo apartamentuan pasa, zeren jo beharra baitzeukan nahitaez, bere burua agerian jarriz, zenbait eginkizun betetzera. Aurren aurrena akotazio bat egin zuen kuartillako marrazkiaren arraian, asteazken hartako arratsari zegokionaGuiomarrek antolatutako pinpon txapelketa hura zegoen, momentu arriskutsua, arriskutsua hain zuzen ere Stefano bertara azalduko zelako erreportajearen aitzakiarekin; hurrena, berriz, jadanik ostegunean, Maria Teresarekiko afaria baina hoteletik at, nahiko modu seguruan; azkenez, agerraldirik txarrena askozaz, Stefanok okindegian egin nahi zuen filmazio hura zegoen, artean data jakinik gabea.
2017
‎Neuk, oso gogoan dut nola 1983.ean, hogeita bat urte nituela, eta maiatzaren leheneko jaialdi hartan parte hartu ondoren, Patxi Barbero, Patxi Etxeberria eta hirurok bertsotan aritu ginen Kukulunean, mahai jiran jarrita, afari merienda egiten genuen bitartean. Orain, hura zegoen lekuan ere, pizzeria bat dago. Zarautzen bertsolaritza bertsolapizza bihurtu da nonbait…
‎Entzun zuenean errege hark Semiramis haren edertasunaren fama, kilikatu zen, gutiziatu zen, erakarri zuen, ikusi zuen eta, ikusi zuen bezain azkar, atzeman zen, sua piztu zen eta amodio bero itsu batez onetsi zuen. Eta noiz eta amodio hura baitzegoen goren puntuan eta graduan, iruditurik ezen orduan zela okasiorik eta paradarik hoberena nahi zuena egiteko, egin zion emakume gaiztoak otoitz erregeri, arren, denbora apur batez, bost egunez, eman ziezaiola bere zuen eskua eta boterea, bitartean utz zezala erresuman agintzen.
‎Ez da ahaide adiskiderik hara heltzen, baina bai Aingeru begirailea. Hark edukitzen dio on; hura dagokio aldakan; hark ez du uzten gorputzean dagoen bitartean.
‎Emakumezkoek besteen ohore kodigoak erabiltzea besterik ez dute egiten dena da berak Caddy maite duelako behean geratuz gaixorik zegoenean ere hartara Aitak osaba Mauryri burlarik ez egiteko Jasonen aurrean Aitak esan zuen osaba Maury ez zela espirituz behar bezain klasikoa mutiko hilezin itsuarekin ausartzeko Jason aukeratu zukeen zeren Jasonek osaba Mauryren oker berbera egingo baitzuen begi belztu batekin bukatu gabe Pattersondarren mutikoa ere Jason baino gazteagoa zen kometak bosna zentabotan saldu zituzten finantzei buruzko arazoak hasi arte Jasonek beste kide are txikiago bat hartu zuen behar bezain txikia nolanahi ere zeren T.P. k esan zuen Jason oraindik diruzain baina Aitak esan zuen zertarako ekingo dio lanari osaba Mauryk berak aitak modurik baldin bazuen hankak labean jarrita eserita egotea besterik egiten ez zuten sei edo zazpi beltz mantentzeko bai osaba Mauryri ostatua eta babesa eskaini ahal zizkion aldian behin eta baita diru pixkaren bat utzi ere nori eta bere Aitak bere espeziearen jatorri zerutarrean zuen sinesmena hain gartsuki gordetzen zuenari orduan Ama negarrez hasten zen eta esaten zuen Aitak haren familia berea baino hobea zela uste zuela osaba Maury barregarri uzten ari zela guri gauza bera erakusteko ezin zuen konprenitu Aitak zera erakusten zigula gizon guztiak pilaketak direla panpinak ordura arte bazterrera botatako panpina guztien hondakin piletatik bildutako zerrautsarekin betetakoak zerrautsa isuriz zaurietatik nigatik hil ez ziren saihetsetan. Heriotza Aitonaren antzeko gizon bat bezala imajinatu ohi nuen haren adiskide bat bezala halako adiskide partikular eta berezi bat Aitonaren idazmahaia imajinatu ohi genuen bezala ez ukitu ezta ozenki hitz egin ere hura zegoen gelan beti biak tokiren batean elkarrekin imajinatu ohi nituen denbora guztian Sartoris koronela beraiekin esertzera noiz jaitsiko zain zedroak baino goragoko tokiren batean zain Sartoris koronela are eta goragoko toki batean zegoen zerbaiti begira eta haiek zain ea noiz uzten zion begiratzeari eta jaisten zen Aitonak bere uniformea zeraman soinean eta guk zedroen bestaldetik zetorren haie...
‎Etxea txikia zen, esan dut. Baina nengoen lekutik hura zegoenera bide puska bat zegoen, hamarren bat metro edo. Distantzia luzea izan arren, entzuten nuen haren arnas hotsa, hezurretaraino ikaraturik arnasa hartzerakoan egiten zuen hotsa.
‎Beire saiatzen zen disimulatzen eta garaileek izaten duten jarrera azaltzen, baina bere barruan bazegoen duda izpi txiki bat. Ez zion inori azaldu nahi zalantza hori, ezta Lete eta Karri ere, baina bere barruan udan barnetegian ateratako Beire txiki eta ahul hura zegoen. Linda urduri zegoen eta kito.
‎Aukera hauek erabil daitezke: AdierazpenaAdierazpen osoa bistaratzen du; esaterako, p2= P3* 4.IzenaAdierazpenaren izena bakarrik bistaratzen du; esaterako, p2.BalioaAdierazpenaren zenbakizko balioa bistaratzen du.Kontrolatzen du ea bistaren orientazioa aldatu egiten den krokis bat sortu edo desaktibatzen denean.Aukera hau aktibatuta dagoenean, bista krokis planorantz orientatzen da aktibatzen denean, eta Eredua bistaren orientaziorantz orientatzen da desaktibatzen denean. Krokis batetik beste batera aldatzean, bista biraketarik gabe urruntzen da ereduaren bistaren eskalarantz, eta, ondoren, eskala egokitzen du eta biratu egiten da, krokisaren bistaren eskalaren eta orientazioaren arabera.Kontrolatzen du ea geruza aktiboa berdin mantentzen den ala bere aurreko baliora itzultzen den krokis bat desaktibatzen denean.Krokis bat aktibatzen denean, hura dagoen geruza geruza aktibo bihurtzen da automatikoki. Geruza egoera mantendu aukera aktibatuta badago eta krokis bat desaktibatzen bada, krokisa dagoen geruza bere aurreko egoerara itzultzen da (alegia, jada ez da geruza aktiboa).
‎Ertz multzo bat osatzen denean, kontrolagailu bat agertuko da hura dagoen lekuan.F3 ez badago aktibo, ertz multzoaren izena daraman etiketa bat, erradioa eta kontrolagailua seinalatzen duen erreferentzia lerro bat ere agertuko dira.
‎Orixolera bidean ateratako argazkia da, Santikurtzeko txabolatik. Argazki horrek badu gauza kurioso bat; izan ere, egilea –Castellano– irudiaren ezkerraldean agertzen den txabolan zegoen une hartan, eta dronearekin atera zuen argazkia, hura zegoen tokirantz.
‎Bazekien nolabaiteko kaosa ohikoa zela halako kasu baten hasieran, baina sentitzen zuen ikerketak eskuetatik ihes egiten ziola. Alde batetik, jendarmeek krimenaren gertalekua aurkitu zutelako berri lauso hura zegoen. Bestetik, ezezagun batek kasuko froga garrantzitsuak aztertu zituen.
‎Zakila tentetu zitzaion Iñigoren autoa aparkalekura sartzen ikuste hutsarekin. Eta estalian ibili behar hura zegoen. B aldea.
2018
‎Nazioarteko zama handiko kamioiak A15 autobidera desbideratzea; garraio mota horretarako hura dago prestatua eta ez hau. Kamioilariek antzerako denbora dute eta haietako askok nahiago dute handik joatea, lasaiago doaz, baina bide saria dute eta enpresek ez dute nahi.
‎Handik gutxira banatu ginen, aurreikusteko modukoa zenez, eta berehala agertu zen Niclas nire bizitzan. Tartean, ordea, oporralditxo hura egon zen, Avignorenaino eraman ninduena, zer eta bataio zibil batera.
‎Armairua zabaldu eta azpiko arropa hautatzen hasi zen. Asmoa aldatu bide zuen, hura zegoen bezala utzi eta sukaldera abiatu baitzen. Hozkailuaren dardara sorra baino ez zen entzuten bertan.
‎Inguruetara begiratzen du GARIren bila, baina ez dago. Bat batean bihotz forma duen heliozko globo bat ikusten du putzuko plataforman, eta hura dagoen lekura hurreratzen da. Idatzita dagoena irakurri eta irribarre egiten du.
‎La Vanguardia ekarri dio. Seguruenik pilaren gainean hura egongo zelako.
‎Pelotari honek edonora joanda ere magnetofoia eramaten zuen, tabernetan kantatzen zena biltzeko asmoz. Gerora disko bihurtu zen kanta herrikoi bilduma entzun bezain pronto konturatu nintzen bide hura zegokidala eta ez ordura artekoa." (Laboa, 1990). ren existentziaren kontzientzia izatea eta kolektiboan ibiltze funtzionala lortzea. Horretan, ahozko corpusa izan zen funtsezko.
2019
‎Pertsonaia haien eta beste zenbaiten panpinekin, aktualitatearen parodia satirikoa egiten zuen ETB1eko Txoko Latex saioak 1990eko hamarkadaren erdialdean. EITBren Nahieran zerbitzuan daude ikusgai atalak?. . Ohore handia izan zen niretzat Txoko Latex hartan beste Maddalen hura egotea?, oroitu du Maddalen Iriarte ETBko kazetari ohi eta EH Bilduko legebiltzarkideak. 2003ko irailean, berriz, ETB2k Vaya semanita umore saioa estreinatu zuen, eta politikaren inguruko esketxek arrakasta handia izan zuten.
‎Eta amarekin egondako azken uneak kontatuko ditu, lasaitasunez baina grabetasun profesional horrekin. Eta emango du hura egon dela harekin une oro, ihes eta ihes besterik egin ez duenean, erremediorik ez zenean soilik bueltatu denean, gudu zelai oro jada zomorroak janak zituenean, guztiak indarrak ahituta zirenean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 43 (0,28)
Berria 15 (0,10)
Pamiela 12 (0,08)
Susa 8 (0,05)
LANEKI 7 (0,05)
Karmel Argitaletxea 5 (0,03)
Argia 5 (0,03)
Alberdania 5 (0,03)
Booktegi 5 (0,03)
Consumer 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Liburuak 3 (0,02)
Deustuko Unibertsitatea 2 (0,01)
goiena.eus 2 (0,01)
Hitza 2 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
ETB serieak 1 (0,01)
Erlea 1 (0,01)
UEU 1 (0,01)
HABE 1 (0,01)
ETB marrazki bizidunak 1 (0,01)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 1 (0,01)
aiurri.eus 1 (0,01)
hiruka 1 (0,01)
Maiatz liburuak 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia