Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2010
‎Irribarre egiten dugu argazkiko guztiek, eta inork baino zabalago Redinek. Aitortua zigun behin baino gehiagotan" aspaldi izandako boladarik onena" zela hura berarentzat, ohizko klase partikularren zamarik gabe eta, batez ere, Historia eta Filosofia —bere gai maitatuenak— irakasten, eta poz hori erakusten du inolako erreserbarik gabe argazkian. Cesar beste irakasleak, berriz, doi mugitzen ditu aurpegiko muskuluak, barre irudi bat baino haratago joan gabe, eta tinko begiratzen dio kamerari betaurreko beltz eta astunen atzetik.
‎Wi nni peg! ohizkoa baino lau edo bost aldiz biziagoa zen konpasean. Errepikapen hura bere arnasaren hotsarekin nahasten zitzaion, eta hots hura ere gero eta larriagoa zen. Baldarki egiten zuen lasterka, baina bere adineko zeinahik egin izango zukeen bezain azkar, edo are azkarrago; bere 115 kiloak 95 edo 85 bihurtu izan bailiran.
‎Hotela eraikitzen ari zen garaian, mendiko estrata txarrak zirela-eta, zaldiz egin ohi zituen joan etorriak, mutiko bat laguntzaile zuela. Bost urte geroago, mutiko hura bere aurrean zeukan. Gazte rubio bat zen orain, ez oso garaia, baina sendoa.
‎Denboraren gurpilak egun onak ere ekartzen zituela. Egun hura bera ondo bukatzera zihoala. Eta, bolada zail baten ondorenean, kobazulo ilunak beste tamaina bat zuela orain, ez zela lehen bezain handia, nire arima osoa hartzeko modukoa; garbiago zeudela gauzak, errazago eraman nezakeela haren zama.
‎" marfilezko atetik" burura sartzen zaizkigunen tankerakoa, poetaren esamoldea erabiltzearren. Mundu zaharra desegiteko zorian zegoen ordurako —1963, 1964— eta Iruainen biltzen zen jende hura bera ere atzenduta zegoen, bere hizkuntza desberdin hura ahazteko zorian. Espuru, gezeta, domentxa, inguma, txoleta, mitxirrika:
‎Zergatik deitu ote zion horrela galdetu nion neure buruari, eta ez Obaba Ranch edo zerbait antzeko. Gutxiena pentsatzen nuen egun batez bertan biziko nintzela; Stoneham rantxo honetan berrituko nituela egun haietako gertaerak, baita une hura bera ere, eta aldameneko gelan Liz eta Sara nire bi alabak egongo zirela telebista ikusten: hain arrotzak mundu harekiko non nire oroitzapenen errelatoa, inoiz irakurriz gero, asmaketa irudituko zaien.
‎Dudarik ez, mundu berri eta desberdina zela hura berarentzat.
‎Geroxeago, handik abiatzeko dagoela, haraxeago, erosle hura bera ikusi du Hodjak, astoa salgai jarrita daukala.
‎Baina Stanislas zuhurrak halaber zekien populu hura bere izatez zabarra eta basatia zela, abere larruz egin jantziekin ohi zena, zaldiei zintzurrean zauria eraginez, handik milikatu odoletik elikatzen zena; bai eta are, leinua Islam en baitan sartuagatik, oraino zurezko iruditxoak gurtzen bide zituen, baita aztoreak eta arranoak jainkotiar izakitzat hartzen ere, eta handik, idolatren nonbrean konta liteke.
2011
‎Haien arabera gaizki egiten baizik ez daki satorrak, eta, beraz, halako beharrik ez du laborariak bere lurretan. Bertze batzuek diote laborariaren alde ari diren ihizietarik dela satorra, eta bere kaltetan lebilkeela hura bere lurretarik ken lezakeena. Horra, bada, satorraz ez eta bai, bata bertzea bezain osorik.
‎Bizkitartean, har hartarik datorke euli edo jainko oiloa: ez errutez, ez eta ere sortzez, baina har hura bera da euli edo jainko oilo bilakatzen.
‎Nola ote zekien Martzen Roigek niri idazki hori eman behar zidatela? Eta zergatik ez zen hura bera joan haren bila. Ez zuen inongo itxurarik egin behar izan.
2012
‎Ez da erraza horiek ezbaian jartzea, ez da erraza norbera den ohitura aldatzea. Baina, Modernitatean, usadiozko mundua zalantzan jarriz izaten da nor bera, alegia, hura bera. Joko psikopolitiko interesgarria da hau:
‎Horregatik, dezepzio handia hartu zuen Van Thiegel teniente mozkorrari amore eman eta oihanera bidali zuenean neska bila, Donatien zakurraren mailako ofizial putza bailitzan. Kolpe bat izan zen agindu hura berarentzat. Yangambiko soldadurik hoberena sentitzetik azken morroia sentitzera pasatu zen.
‎Ez zen Force Publiqueko lehen desertorea izango, haietako bat baino gehiago bizi zen Parisen izen faltsuarekin. Arazo bakarra zen uko egin ziola Christineri, eta baztertu hura bere 200 emakumea bihurtzeko ilusioa. Baina ordainik gabeko ekintzarik ez zegoen.
‎Gorpuaren ondoan zebilen, haren inguruan jiraka. Etsipenez, Zakur Lepoluze hura bera baino egoera hobean zegoela pentsatu zuen. Tximu Mozkorrak ez zuen harengandik ezer espero eta ez zuen kastigatuko Bamu ez aurkitzeagatik.
‎Orduak ez ziren bereziki motel pasa, eta bereziki bizkor ere ez. Oro har, iduri izan zuen munduak doinu bati jarraitu eta erdibideko konpasean egin nahi zuela jira — au fur et a mesure —, neurri edota konpas hura bere baitako izaki guztiei erantsiz, hala oihaneko tximuei nola aireko txoriei edo ibaiko arrainei; baita, maila nagusiagoan, haizeari, uraren korronteari, hodeiei eta eguzkiari ere.
‎Bera diskurtsoak ematen Kongo ibaiaren ertzean eta Christine Parisen bakar bakarrik, ohe batetik bestera seguruenik ere, maitalez maitale. Baina azkenean emakume hura berea izango zen, bere 200 emakumea izateko jaioa baitzen. Ez zeukan zalantzarik.
‎Beste ahalegin bat egin zuen. Madelaine hura bertatik bertara ikusia ote zuen galdetu nahi izan zion Livori, ea nolakoa zen gorputzez.
‎Mapen gainean marra gorriak eta urdinak zirriborratzen zituela, Weylerrek ez zuen dudarik egiten Matagasen indarrak deseginen zituela eta hura bera atzemanen zuela.
‎Are deabruago, zeren liburuko hamahirugarren kapituluan Angelillorekin solasean ageri baita! Hots, Angelillo hura bera, Maximo Gomez Habanako probintziara sartu zeneko gazte biek parada eduki baitzuten elkarrekin izateko, bada, izkribuak ez du zalantzarik uzten.
‎Galipentzuko herri ezezagun hori erraza ote den jaisteko. Eta lau lehenkusiek ziurtatu diote —erdi borrokan, irriari eustearren—, herri hura bere ama Foixeko kondesaren urrezko eta marfilezko orrazietako bat bezain leun eta laua dela. Eta poz pozik gelditu da On Gaston erantzunarekin, bere artean egiten baitu berriz irabaziko diela bere ahaide gailenei...
2013
‎Txoriak ziren, tximeletak ziren. Abebe Bikila bertatik bertara ikusi berria zuen Zarauzko maratoian, bera organizazioaren auto kapotagabean zutik eta gizon hura bere begien aurrean korrika, eta pozarekin batera tristura sentitu zuen. Hain zen zoragarria haren korrika egiteko era!
‎Zinez desegokia zen marrazkia. Disneyren erak umetu zezakeen izurdea, baita agian iktiosauro hura bera ere; baina pantaila batean, ez Berlin aldeko desertuan.
‎Haren erditik, lore zurtoin baten ordez, Ama Birjina santu bat ernetzen zen, miraririk harrigarrienak egiten zituena, Aitak jakinarazi zidanez. Halako sinesmenez eta ziurtasunez kontatu zidan istorioa ezen, gizalegez, eta halako fenomeno baten aurrean miretsirik bezala, hura bere begiekin ikusi zuen margolariak inbidia ematen zidala esan nion". 203
‎Rodrigo Espinosa pilotuak ere jaso zuen une hura bere egunerokoan:
2014
‎Adarra zapaldu zuen errainu hura beragana oldartzen ikusi zuen, sastakai bat eskuan.
‎Hala ere, ziur zegoen, norbait zebilen han. Eta norbait hura bere zain zegoen.
‎Seven Pillars ofWisdom osoki irakurri eta susmo bat etortzen da ezinbestean burura, ez ote den Lawrence bere buruaz ere ari; ez ote zuen, gainera, beduino izaera hura bere egin eta eguneroko bizitzara eraman, hartara Winston Churchillen laudorioari arrazoia emanez. Baina, posible al da?
‎Itxura guztien arabera," S. A." hura Ahmed Salim zen, Dahoum, Siriako palazioan desertuko haize zaporerik gabea arnasteko eskatu zion hura bera, Lawrenceren laguntzailea Egipton arkeologia lanetan zebilen garaietatik. Argazki batean Lawrenceren ondoan eserita azaltzen da etxe zarpail baten aurrean:
‎BORDAXURI: Ba. xaharra to. eta hura bere semetxia. eta gertakari guziak ez ditik betidanik haren begietarik baizik ikusi!
‎Eta sugea ikusi nuen. Txinatarrek urteberri kari hirian ibiltzen duten herensuge hura bera.
‎PIARRES: Ba hura bera. Hartan hik haatik ederki enganatu nindukan.
‎FERMIN: Ba, hura bera. Eta, harekin, Pattin baitako beltxaran hura.
2015
‎Baina elkarrizketa hartan, Zelik postmoderno planta egin guran edo, aski modernoa agertu zitzaigun, eta subjektu eraikitzailea versus objektu eraikia dikotomiatik irten ezinik. Subjektu asmodun eta jakitun batek berariaz sortu behar omen du identitatea, hainbat tresna, diskurtsoa esaterako, erabiliz, eta betiere ekintza ildo hura bere baitatik abiaraziz kanpo mundu bati eragiteko xedeaz. Eskema hori da, nire ustez, Zeliken esanen orpotik etorri zen ika mikan abandonatu ez zen eztabaidagunea.
‎Anomaloak aldarrikatu behar du, bere izatez, badela beregain eta oso, ez dela Identitatearen zatiki, hondar edo errefusa. Eta, halaber, anomalia guztiek dutela osotasun beregaineko hura bere baitan. Euskarari gagozkiola, badela beregain, badela oso, badela zentzudun, nahiz eta askotan menderaturik, zatikaturik, zentzugabeturik suertatu.
‎Hortaz, sinbolo eta alegiazko errealitateak funtsezkoak dira, maila psikosoziala ezer bada gure bizitzaren ehundura sinbolikoa da, hartan, estuki estekaturik sortzen dira banakoak eta mundu komunak. Soziala da konplizitate eta elkarlanetik sortzen delako, psikikoa jendeek ehundura hura bere eginez, euren burua osatzen eta eratzen dutelako.
‎Agintari legitimoa bakarrik izan daiteke esentzialean norberaren parekoa dena. Hori bai, elkartearen izenean ari den bitartean, izan ere, egiazko autoritatea elkartearen esentzia da, norberaren esentzia den hura bera.
‎pentsa zezakeen zerbitzaria izatea bizitzeko baliabidea baino ez zela, eta hautu bat, lanbide soila zela, bera hura baino askoz gehiago zelakoan; eta pentsa zezakeen, kontrara, zerbitzaria izatea bere izaera zela, bera hura zelakoan. Finean, pentsa zezakeen, zerbitzari izatea joko sozialeko izate bat zela, edo zerbitzaria izatea hura bera izatea zela. Noiz pentsatuko dugu modu batean, noiz bestean?
‎Subjektu moderno gisan aritu nahi duenak sentitu behar du ez dela izaten dena, eta askotan ere, ezta egiten duena ere, beste zerbait dela, beste zerbaiterako dela. Eta ohiko praktiketan ezin izan daitekeen hura bere izan muina dela sentitu.
‎euskaldunek diferentzia markatu guran dihardutela, mugatzen ari direla nor den nor. Euskaldunok ere hura bera sentitu ahal dugu, zeren eta erdaldunen erantzun asko ez dira mezu bati ematen zaizkion erantzunak, eraso bati ematen zaizkionak baizik. Arean ere, euskal Zer ñimiñoak ere narritatzen ditu sentiera zenbait, sunda okaztagarri egiten zaie euskal hatsik suabeena ere.
‎ikastaro hartan hori egiten aritu ginen. Eta jarduera edo praktika hura bere garapenaren baldintzak, interesak eta helburuak argitzen saiatu zen heinean, praktika sozio semiotiko kritiko bat izan zela esan daiteke. Ikastaro horrek, beraz, hemen jorratuko ditudan identitate praktiken izaera bikoitza zuen:
‎Tolstoik, hala ere, Celan eta Adorno jaio baino zenbait urte lehenago erantzuna zuen galdera hura bere diarioetan: zaila dena ez da idaztea, zaila dena ez idaztea da.
‎Urteen joanarekin, hala ere, gizaki onen eta gaiztoen arteko muga lausotzen hasten da. Garailearen erretinetan garaituen kontra egindako errepresioaren eta umiliazioaren irudia geratu zen; sarri garaile hura bera gerraosteko zapalkuntzaren lekuko izan zen, edo konplize, edo eragile. Aberria, edo erlijioa, edo iraultza babesteko halako sarraskirik gauzatzea beharrezko zenik jada ez du horren argi, hau da, garaile ugarik ez dute ikusten horren argi egindako sarraski hark benetako justifikaziorik izan zezakeenik.
‎Ez, ez zuen axola. Nire birikak betetzen zituen ke hura beraren arnasbideetatik igaroa zen.
‎Horregatik uzten du aztarna, marka, presondegiko hormetan. Bizirik irauteko borrokan dabilenak bere identitatea uzten du idatzita hormen azalean, izkiriatzen ari den gau hura bera azkena izan daitekeelako. Gaueko kamioien, morroiloen eta urratsen asotsek esanahi nahasezina dutelako.
‎Banekien institutuko mutil hari ehiza gustatzen zaiola; ehizaldi garaietan aitari laguntzen diola mendietan zeharreko ibilaldietan. Ez nion esan garai bateko haren antzeko gazte batzuek, ez zintzoagoek ez gaiztoagoek, giza ehiza bati ekin ziotela etxe inguruko mendi eta herrietan, familiek eta auzotarrek hartarako adoretuta, aitaren ehizakide mutil hura bera urrian eta azaroan urtero egiten hasia zen moduan. Ez nion esan haren adinkide haiek nahita joan zirela giza ehizara, kirola egitera doanaren pozarekin abiatu zirela, apaizen bedeinkapena lagun, amen muina lagun, aiten arma instrukzioa lagun, 1938ko maiatz hartan.
‎Aktriz eskuraezin horien artean zegoen, esate baterako, Los Angelesen bizi zen Dolores del Rio mexikarra. Uzkudun sinetsita zegoen bizpahiru hitzordu, ez gehiago, nahikoak izan zitezkeela emakume mexikar harro eta tente hura bere atzaparretan erortzeko.
‎" Begiratu, seme, hau da politika eta gerra". Haurtzaroan ikasitako irakaspen hura bere esperientziarekin uztartu nahi izan zuen, eta marra gorria marrazten zuen bi eremuen artean. Osasunako presidente edo Iruñeko Kutxako zuzendari izan, diru kopuru handiak kudeatu behar dituen erakunde bateko goi kargu batek derrigorrez apolitikoa izan behar zuela uste zuen.
‎Sixto Jimenez enpresaburuarekin euskaldunen kuota beteta zegoela iragarri zuen Sanzek, eta hark erabilitako arrazoibidea irrigarria eta iraingarria da. Sanzen ekuazio mentalaren arabera, nafar euskaldunen" %20ko ordezkaritzak" %4rekin konformatu behar zuen, eta eserleku bakar hura berak izendatuko zuen, gainera. Bada ez bada ere.
‎Nafarroa estatu auzia izateari zor zion neurri handi batean Barcinak presidente izaten jarraitzea, baina, jakina, Gorenaren epai hura garaipen handi bat bezala ospatu zuen. " Azkenean egia nagusitu da." Prozesu luze hura bere aurka erabilia izan zela salatu zuen eta hilabeteetan pilatutako arantzak kentzeari ekin zion: " Epaiketa egin aurretik zigortu naute askok".
‎Banca Civicak prentsa ohar bat igorri zuen komunikabideetara, eta bertan jakinarazi zuen 575 milioi euroko kapital beharra zuela. Hutsune hura bere kabuz estaltzeko gai zela azpimarratu zuen. Bankuaren asmoa zen akzioetan bihur zitezkeen errenta finkoko tituluak jaulkitzea eta erosleei trukean lehentasunezko partaidetzak eskaintzea.
‎" Marinel eta soldaduak, denak hasi ziren beste ontziaz gogoetaka eta ele tristeez hau eta beste erraten, non, halako batean, hura bera ageri baitzen gure ababorrean belak heda heda, estandarteak aidera eta kainoi durundaz abisu ematen ari. Ontziak juntatuz gero, San Juan de las Cadenaseko gizonak bozkarioturik heldu ziren erratera ezen, ekaitzetik ihesi joan nahiz lurpunta bat inguratu zuten batean, doi beste mutur baten aitzinean zeudela ohartu zirela; haizetzatik gordatzera babes hartara abiaturik, iniskarren argira hura badia meharra zela ohartu ziren".
‎Armindak Centro Agente hura bere etxea du, xoko batean" bulegoa" dagoela: mahai baten gainean telefono bat.
2016
‎Fokoek terrazan sortzen zuten argitasunera, bere azalak leun leuna ematen zuen. Bai, pena bat zen andre hura bere aurrean etzanda eta erabat biluzik ikusterik ez izatea. " Eta pena handiagoa oraindik burua bere izter artean sartzerik ez izatea", lagundu zion Sabinok bere baitatik.
‎Salatik hoteleko hallera bost bat metro besterik ez zeuden, eta halletik atarira beste hamar gehienera; baina Carlosi kirol programaren bukaerarekin batera sortu zen zurrunbiloan eta berak zeukan gogoarekinsasirik sasi egin beharrekoak izan balira bezala luzatu zitzaizkion. Gainera, sasi hura berak aldian behin irakurtzen zituen liburu afrikarretako sasien moduan, izpiritu edota aparizioz beteta egon izan balitz bezala zeharkatu behar izan zuen: aurrena Guiomar azaldu zitzaion, gau hartako garaipen ospakizunera etorri behar al zuen galdetuz eta, bide batez, jokalari poloniarrekin prestatzen ari zen pinpon txapelketa asteazken hartan bertan hasiko zela adieraziz; hurrena berriz aparizio desatsegina, Laura, berau kontuak eskatuz, ea zergatik Nuria bere sukaldeko lagunaren aurkako eraso hura, ea nolatan halako agresibitatea defendatzerik ez zeukan andre batekin, ea ez zion lotsarik ematen; handik pixka batera aparizio atseginaMaria Teresa, gau hartan Poloniako ekipoarekin egingo zen festan dantzaldia ere izango zela seguruenik ere, eta berak Boniekekin dantza egitea pentsatzen zuela, baina ez jartzeko horregatik jeloskor, gero bere semeari kontatzeko bakarrik nahi zuela egin; azkenean berriz, Beatriz hura, la nostra bellissima Beatriu baina berau zinezko izpiritu bezala, zeren ez baitzen handik ageri.
‎Beste laino bat: zein urruti zegoen emakume hura beragandik. Hirugarren lainoa:
‎Jokalari gaztea korner punturaino joaten zen baloiarekin, mareatzen zuen defentsa bat banda moreekiko kamiseta hori bat zeukana, sartzen zen area ttikian beste bi defentsari pasilloa eginez, jotzen zion baloiari efektu apur batekin, eta handik istant batera jendearen orroa entzuten zuen eta baloia sareetan zegoen. Eta gola sartutako jokalari hura bera zen, eta bere gol hari esker ekipoa hurrengo kategoriara pasatzen zen, eta berak orroa entzuten zuen berriro, eta partidua ikusten ari ziren zaleen jertseak ikusten zituen airean, eta jertse haien atzean fabrika bat tximinia luze batekin, eta tximinian kea goraka eta goraka, eta ke zutabe haren inguruan zeru urdin urdina. Carlosi, oroitzapenarekin, hotzikara bat etorri zitzaion, eta berreskuratu egin zuen une batez itsaso izoztuaren ametsarekin lortutako aldartea.
‎Ez zegoen seguru, ezinezkoa zitzaion gai haren alde guztiak ikustea, baina batzuetan hierarkiarik ez zegoela uste izaten zuen. Bere kasuan ere, ez al zen ba hamasei urterekin sartutako gol hura berak sekula izandako poz handienetako bat? " Hierarkiarik ez duk egongo", entzun zuen orduan.
‎Zera iruditzen zitzaion, bi usain elkarren ondoko haiek inguratu eta babestu egiten zutela etxeordea, horma berri bat osatzen zutela haren jira guztian, ikusezina, noski, baina hala eta guztiz ere burnizko bat bezain sendoa, munduari eta munduaren gorabeherei sarrera galarazteko gauza zena. Horregatik maite zuen etxeorde hura hoteleko beste edozein departamentu baino gehiago, inguruan horma hura zeukalako, eta horma hura bere anaia Kropotkik esan izango zukeen bezala defentsazko aura baten moduan baliatzen zitzaiolako. Carlosek ordu asko pasatzen zituen leku hartan.
‎Carlosek, erreakzioz, edalontzia altxatu zuen manteletik eta gero, ezpainetaraino eramanez une hartan bere eskuen mugimendu guztiek nortasuna hartzen zutenzerbeza ahoan poliki poliki sar ziezaion utzi zuen. Bere aurpegia ezkutatu nahi zion Stefanori, zeren eta, bere hipotesia zuzena izatera, aldamenean eserita zeukan gizon hura bere pailazo edo mago itxurak adierazten zuenaz besteraoso arriskutsua izan baitzitekeen berarentzat, zakur bat, suge bat, terrorismoaren aurkako brigadaren buruetako bat.
‎Carlos bere logelara itzuli zen eta, eskritorioan eseriz, aurrean zeukan denboraren marrazkia egiten hasi zen kuartilla batean. Lehendabizi, paperaren ezkerreko ertzaren alboan, puntu lodi eta borobil bat egin zuen, momentu hura bera adierazten zuena asteazken hasi berriaren lehenengo ordua, eta segidan arraia luze bat puntu hartatik abiatu eta orriaren beste ertzeraino iristen zena. Hiru asterisko gaineratu zituen orduan:
‎esan zion bat batean Maria Teresak burkotik burua altxatuz. Aurreneko aldiz erabiltzen zuen kalifikatibo hura berarekin.
‎Beharbada Mikelek bere sinpletasunean adierazten zuen sentimenduarengatik zen, nik lotsa sentitzen diat, Carlos, iruditzen zaidak ni aburgesatu egin naizela besteek borrokan jarraitzen duten bitartean, eta horrekin akonplejatu egiten nauk. Bai, berak ere antzeman zezakeen sentimendu hura bere baitan; izan ere, asko ardura zion Jone eta organizazioko besteek berari buruz pentsa zezaketenak, eta ez zuen ustel bat zela pentsa zezaten nahi. Eta agian hantxe zegoen gakoa, ardura hark erakusten zuen morrontza eta esklabutasunean, zeren eta beste modu batera izatera iritzi haiei buruz indiferent izatera, alegiaez baitzen egoera hartan jarri izango.
‎Ama egoiten baitzen gauaz ere ohe onduan, harturik Aitain gorputz hura bere besoetan.
2018
‎Hala eta guztiz, bizpahiru urte geroago jabetuko da bertsio hori" kutsatuta" zegoela, alegia, Urdazubiko euskararen hainbat kontu itzuri zitzaizkiola Brunori itzulpenera. Horrenbestez, printzearen aburuz bertsio hura bere hartan ez da Elizondoko benetako euskararen lagin errepresentatiboa, eta artezteko erregutu zion Etxenikeri. Brunok 288 zuzenketa bidali zizkion argitalpen berri bat moldatzeko, baina azkenean ez zen inprimatu, hainbat arazo tarteko.
‎Horrelako ekimenak Euskal Herri osoan gaindi zabaltzea eta sistematizatzea bide eraginkorra da haurrek lurraldearen eta herriaren kontzientzia hartzeko. Mendikotan aste bat iraganen duen lekeitiarrak ez du ahantziko egonaldi hura bere bizitzan; eta gurasoentzat ere aberasgarri izanen da. Urte bukaerako ateraldiak ere lurraldetasun faktorearen arabera antolatuz, berma liteke urtez urte ikasleek herrialde guztiak ezagutzea.
‎Irakasleen eta ikasleen arteko ratioak txikiak dira, eta honela, irakasleak aukera du ikasleari haren ikaskuntza ibilbidean laguntzeko. Tutorea ikaslearen aholkularia da, ikasleari atzeraelikadura ematen dio hura bere indar-gune eta ahulguneen jakitun izan dadin, eta hark egin beharreko hautaketetan lagunduko dio.
2019
‎Mandazain jornala edukiko duk egunero, euri zein hotz egin, agorra izan zein harria bota". Beste Isasko bat (edo hura bera ote, mando ostikadak hautsitako kokotsean orbain sakona zuela?), Anselmo izenekoa, mahastiginen ondoan ageri da (izenik gabe hauek), eskuak eta astoa jartzen dituela oliba uztarako. Onibarrak mailegu bidegabe bati erantzuteko hipotekatuta zeuzkan zordun batek bere kanoi biko pistolatzarraz ondo ondotik tiro egin zionean Pantxo Arrizibitari, beste Isasko bat edo Isasko bera jarri zen postaren eta gorputzaren artean.
‎Baina argia bere babilean, hartatik askatzen ziren taupakako orbanak, distira flotagarri hura bera tropatxoaren inguruan belaxka bildua, inarrosi egin zen. Dar dar egiten zuen, gehienbat aurpegi eskuetako zehaztasunak suntsitzen zituela, eta irudi lauso eta gainera hondatua itzultzen.
‎" Sifiliak jota dago". Horrelakorik ez ordea, bizirik geratutako seme soldadua itzuli zen (Periko, ergela), harropuzkeria batean, ezen satai oneko animalia zuri beltz baten jabe agertu zen, lapurtua hura berak esanaren arabera, nahiz egiaz prezioan erosia zuen. Haren zarpak, haren nekea, haren desengainua, goitik behera garaitutako armada batenak ziren, gurearenak.
‎Orduantxe konturatu zen halabeharraz. Luis bisitatzera joan zenean ospitalera, bost urte lehenago, programa hura bera zegoen telebistan.
‎Berriz irabazi zuen pasaldi hura eta modu berean irabazi zuen ehun mila pezetako pasaldia. Gero, beste pasaldi bat irabazi zuen, ehun eta hogeita bost mila pezetakoa eta hurrengoa ere, ehun eta berrogeita hamar milakoa, apustua eginez betiere kolore gorrira eta aurretik dirutza hura berarekin batera zeuden lagunen artean banatuz. Ehun eta berrogeita hamar mila pezetako erronda hura benetan izan omen zen kitzikagarria.
‎Noiz z, noiz l.; argi zeukaten d, z hizkien erabilera eta, horregatik, alegiazko eremuan aukeratu eta arautu zuten hizki berrien erabilera. Baina, denetan bat azpimarratzekotan, garai hura bera da; garai emankorra non balizko plano erabilgarria antolatu zuten.
‎Betiko har hura bere atzizkiari katigaturik: hartu aditza... bere bikotearekin batera, eman aditza, hartu eman hain justu, egunero erabili izana da.
2020
‎Urte batzuk geroago, ikasketak bukatu eta lanean ari ginela, lagun hura bera eta biok Extremadurako herri txiki batera joan ginen, Viandar de la Vera ra. Iritsi eta segituan, herritar batzuk aztoratuta zeudela konturatu ginen, eta denak ere Gredos azpiko lautadara begira.
‎—Olcoz atxilotzerakoan arazo hura bera genuen. Gure aurka egitearen beldur ginen.
‎Irudikatu zuen edukiontzi hura zela politikari gisako aurreko bizialdian erabili ez zuen langela, apaindura urriko bulegoa nondik jardun imajina zezakeen lanik garrantzitsuenean: bizialdi hura bera atxikitzeko eginbeharra. Ez denbora irabazteko, orduan, baizik eta denborari garaitzeko.
‎Enpresa batzuez arduratzeak, haren esanetan, errepidean bizitzera behartzen zuen, Gaztela zein Aragoi aldean salerosten baitzituzten eremuak. Jakin bazekien profitatzen" karreteran bizitze" hura bere azalpen askorik gabeko ihesaldietarako. Hogeita zortzi urte bete zituenetik, beraz, Olcoz gaztea politika aferetara itzuli zen, baina aita onartzera behartu zuen itunaren baitan, estatuko zein probintziako instituzioetan edozein kargu errepresentatibo hartzeari uko eginda.
‎Edonola, erretiratuaren larritasuna Lizardi baten aberri grina edo Cernuda baten sexu irrika bezain errespetagarria zen, baita paper haiek idazteko tenorean ere. Gizonak irabazita zeukan egunsentiko zaldi hura bere gogokoen hitzarekin izendatzeko eskubidea, andrearen besoetaraino noizbait itzuliko zuen corcela bera. Agian Olcoz zain zegoelako ausartu nintzen samurkeria horiek esatera.
‎Gero, ahoa okertu zuen, irri ez egiteko eginahalean. Zer esan ez nekiela geratu nintzen, ez nire burua aipatutzat eman izateagatik hark jakinen zuen bere putakume zerrendan sartzen nintzenetz, nik ere ergel erabilgarrien zerrenda badutbaizik eta Olcozek hura bera esan zidalako. Otu zitzaidan ez ote zuen esalditxoa bahituaren ahotik entzun.
‎Baina entzun dudan kantua emakumeak idatz zezakeenaren bertsio aratzena besterik ez da. Zuzen jokatu zuen Olcozek nire laudorioari irri batekin erantzunez, testu hura berea zelako, nahiz eta Seegerek, denbora jauzi bat eginez, Leyre Olcozen poema lapurtzeko ozarkeria izan zuen.
2022
‎Nolatan ailegatua zen gizon dotore hura bere herri txikira. Fundizio lantegikoa ote?
‎Kosta egiten zaio gaztetxo ezjakin eta ausart hura bera zenik pentsatzea, ez bada hark Pariserako bidean etengabe errepikatzen zuen esaldia oraindik ere bere bizitzaren leloa delako. Aurrerantzean ez du inork aitak nigan duen botere bera izango, ez du inork nire bizitza gobernatuko ez baldintzatuko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia