Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 219

2008
‎«Askotan errazera jotzen da, eta maila galdu egiten da. Baina, horrelako txarangek asko galdu dute, modu horrek ez du etorkizunik».
‎Intxaurrondo Ikastolako gurasoek salatu nahi dugu ikastolako jangela zerbitzua kudeaketa zuzenean sartzeko Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasan dugun presioa: gurasoek kudeatutako zerbitzu bat zen, eta orain Auzolagun enpresa pribatuaren eskuetara pasatuko da, eta ziur gaude aldaketa horrek ez duela inola ere gure seme alaben elikadura eta zaintza hobetuko, nahiz eta horrek izan lukeen lehentasun eta irizpide bakarra.
‎All has read, dena irakurri duena), eta hainbat gorabehera ondoren itzulpen bateko lau kopia baino ez zituzten gorde, Parisko Liburutegi Nazionalean edota Estatu Batuetako Miskatonic Unibertsitatean. Liburua (noski) ez da existitzen, baina horrek ez du saihetsi historiako bilatuenetarikoa izatea. Bizi, interneten bizi dela esan daiteke, hainbat webgune daude liburuari zuzenduak.
‎Nekazari txikiei laguntzak zehaztu zituen, zergen itzulera tartean. Neurri horrek ez zuen, ordea, ekoizleen jarrera aldatu. Izan ere, zergen bidez ordaindutakoa jaso ahal izateko, zergen erregistroan izen emanda egon behar zuten ekoizle ek. Eta txikienak beltzean egiten dute lan Argentinan.
‎Norbera libre da nahi dituen balorazio politikoak egiteko. Baina horrek ez du inola ere justifikatzen egiarekin bat ez datozen akusazioak egin daitezkeenik, Gobernuari komeni zaiolako eta Kontsultaren aurkako iritzi publikoa sortzeko baliagarri direlako, besterik gabe. Hona egin diren zenbait salaketa:
‎Madrilen atxilotuaren zaintzaz arduratzen ziren instruktorea eta idazkaria epaitzeko moduko arrazoirik ere ez du ikusi Madrilgo epaitegiak. Horiek inputatzeko oinarri bakarra Uriaren beraren testigantza dela dio, eta, epaileen ustez, horrek ez du sinesgarritasunik. Oleagaren lekukotasunak ere ez du guardia zibilak inputatzeko adina indar, epaileen ustez.
‎Iragarpen hori egitearekin batera, Ahmadinejadek ziurtatu du Iranekin elkarrizketak hasi dituzten sei herrialdeek Alemaniak, Ameriketako Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Errusiak, Frantziak eta Txinak ontzat eman dutela Teheranek zentrifugagailuak martxan jar ditzan, baldin eta horien kopurua 6.000ra mugatzen badu Teheranek. «Egun, nahitaez, onartuta daukate 6.000 zentrifugailu horiek eduki ditzagun, eta kopuru horrek ez duela arazorik sortzen aitortu dute», adierazi du Irango presidenteak, Mashad hirian eginiko agerraldian.
‎Halako neurriak epidemiaren hastapenetan hasi ziren, gaitzaren arriskuaren gaineko informaziorik ia ez zegoenean. Gaur horrek ez du zentzurik, baina berdin berdin segitzen dute zenbait herrialdek.
‎Georgiako agintariek zabaldutako informazioen arabera, Errusiako gerra hegazkinek hainbat hiri bonbardatu dituzte azken orduetan. Lado Gurgenidze Georgiako lehen ministroak iragarri du Errusiako aire armadak bonbak bota dituela Georgiatik pasatzen den Baku (Azerbaijan) eta Ceyhan (Turkia) arteko oliobidearen inguruetara, baina eraso horrek ez duela kalterik eragin zehaztu du.
‎Denak elkartzen ahal gara, eguzkia eta itsasoa gozatzeko», dio Jeanek, Facebook orriaren sortzaileak. «Taberna horrek ez ditu aberatsak besterik onartzen, eta herri giroa suntsitzen du. Iaz ere, ikusi genuen nola gertatu zen...».
‎Segurtasun eremuaren auzi horrek ez du, ziur asko, NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan giroa hobetuko. Nazioarteko komunitatearen egitura gorenak berriro ere kale egin zuen ostegun arratsean, New Yorken, Errusia eta Georgiaren arteko gatazkaren kontura ebazpena hitzartzeko ahaleginetan.
‎Agertoki berri hori urteetan luzatuko dela ikusten dut, negoziazioak hautsi direlako. Orain, errepresio gehiago dagoelako ez du esan nahi politikoki atzera egin dugunik euskaldunok; marko juridikoaren aldaketarako nahiak gehiengo dira Euskal Herrian; oraingoz, nahi horrek ez du biderik errealitate bilakatzeko, Konstituzio espainiarrak ukatzen duelako. Baina aurrera egiteko oinarri batzuk baditugu:
‎Azken bi urteetan isilik badira ere, Torreren ustez, horrek ez du deus ikusterik desobedientzia zibilaren eraginkortasunarekin: –Agian errepresio gogorrak hoztu ditu batzuk, baina erran beharra da ere militanteak beste hamaika batailatan inplikatu direla geroztik?.
‎hil zela azaltzen saiatu da auzipetua epaitegian; borrokan ibili zirela esan du, eta nahi gabe zauritu zela neska labanarekin. Epaiaren arabera, ordea, bertsio horrek ez du inolako sinesgarritasunik, hamabost labankada eman baitzizkion erasotzaileak neska lagunari. –Labankadak neska hiltzeko ziren?, nabarmendu du epaileak.
‎Bernardoren aburuz,, umeek aurrelariak dauzkate idolotzat, eta, ondorioz, normala da atezain gutxiago egotea orain?. Baina horrek ez du asko kezkatzen,, atezain onak beti aterako direlako?. Harrobiko lanean oinarritzen da hori baieztatzeko:
‎Dena den, horrek ez du aitzakia gisa balio. Izan ere, Arratek eskura izan zuen garaipena.
‎Azkenik, estereotipo zehatz batzuen errepikapena sumatu dute; segurtasunarena, kasu. Immigrazioak segurtasunean eragina duela uste du gizarteak, baina horrek ez du funtsik. «Irauten duen estereotipo bat da, kentzen oso zaila dena; egungo delinkuentzia tasa duela hamar urtekoa da».
‎Estrategikoa dela diotenek azaldu dute zergatik. EAJren eta CCOOren arteko akordioak interes korporatiboei erantzuten die, horrek ez du ezer estrategikotik.
‎bere gelan geratzeko gaitasun eza. Bat bere gelatik kalera, mundura, irteten denean, ekintza horrek ez du ausardiarekin zerikusirik. Ezinegon bat dago oinarrian.
‎Plan horren helburua espazioaren antolaketarako dokumentu bat osatzea litzateke. Dokumentu horrek ez luke legezko baliorik, baina Lasserreren ustez eraikuntza edo errepide proiektu bat daukan ororentzat baliagarria izan daiteke, proiektu guztiek irizpide bati jarrai diezaioten.
2009
‎Madrazok Auzitegi Nagusiko epaimahaiari eskatu dio ez dezala elkarrizketa politikoa delitutzat hartu, eta absolbitu ditzala akusatuen aulkian eseritako Ibarretxe lehendakaria, Lopez eta Ares sozialistak, eta Otegi, Petrikorena, Etxeberria, Dañobeitia eta Barrena ezker abertzaleko kideak. EBko koordinatzailearen ustez, epaiketa horrek ez du ez buru ez hankarik, ez zen sekula hasi behar, eta aspaldi artxibatuta luke. Nolanahi ere, behin epaiketa hasita, epaimahaiak elkarrizketa politikoaren aldeko ebazpena kaleratu lukeela uste du Madrazok.
‎Baina ez da erraza lehendabizikoak eragin onik izango duela pentsatzea. Argi dago Perez Burrullek Osasunari kalte egin ziola bere erabakiekin, baina partida 3 amaitu zen, eta horrek ez du bueltarik. Epaileen batzordeek Perez Burrull luzarorako zigortzea ere gerta daiteke Espanyol eta Bartzelonaren arteko derbia zuzendu behar zuen aste honetan Espainiako Kopan, baina epailea aldatzea erabaki dute, baina Osasunak ez du punturik lortuko horregatik.
‎Erabaki horren ondorioz, asteburu orotan futbolaren mailarik xumeenetan ia musu truk lanean ari diren dozenaka epaile nafarrek izango dute kalte handiena Nafarroako Erresumako partidak ikusteko gonbidapenik gabe geratuko dira. Klubak badaki horrek ez lukeela horrela izan, baina inoiz aintzat hartuko badituzte ozen kexatzeko ordua iritsi dela uste dute Osasunakoek. Erabakia hartuta dago.
‎Oraingo honetan, ordea, batzuen eta besteen tesiak guztiz kontrajarrita daude. Enpresaburuen ordezkarien irudiko, kalte ordain horiek garestiak dira, horrek ez ditu enpresak kontratu berriak egitera bultzatzen, eta langileak behar izatekotan, aldi baterako bilatzen dituzte. Egungo egoeran kaleratze merkeago horri esker langabezia arinduko litzatekeela ere ziurtatu dute Arabako SEA patronalean, besteak beste.
‎Goian esan dudan moduan, ez dago inongo jatorri izenen babesean, mahai ardo moduan merkaturatzen da. Baina gauzak ondo egiten direnean horrek ez du garrantzi handirik. Azken urteotan dastatutako albariñoek ez naute harritu, emozionatu, baina Sketch hau beste gauza bat da...
‎Edo defentsiboak, edo area zapaltzen dutenak dira. Talde horrek ez du orekarik. Baina, tarteka, Forlan, Aguero eta antzeko jokalariak nahikoa dira emaitza on bat ziurtatzeko.
‎Nazioarteko Zigor Auzitegiaren ebazpena ez dute aintzat hartuko, beraz. Epaimahai horrek ez du ez eskumenik ez babesik Sudanen, eta presidenteak eguneroko jardunei eutsiko die. Halaxe egin zuen atzo behintzat.
‎Egun batean istorio harrigarri bat kontatuko dio neska bati. Neska horrek ez du berehala ahaztuko Royk kontatu dion istorioa. Tolosa (Leidor antzokian).
‎Baina gauza guztien gainetik bazegoen horretara bultzatzen zuen zerbait. Eta zerbait horrek ez zuen zerikusirik ez literatur teoriarekin, ezta sasoian sasoiko mundutxo literarioarekin ere. Gogoa zuelako idatzi zuen horrela, horixe zuelako apeta.
‎Unionistak Irlanda katolikoan irentsiak izateko beldur horrek ez du funtsik.Gaurko Irlanda ez da 1922ko bera, hura askoz ere katolikoagoa zen. Bada auzi demografiko bat ere:
‎Marcelo Ebrard Mexiko Hiriko alkateak jakinarazi ditu datuok, eta hartutako neurriak jada eragina izaten ari direla ikusarazi. Haren hitzetan, hala ere, horrek ez du esanahi arazoa gaindituta dagoenik: Une kritiko batean gaude eta bidea aurkitu behar dugu kutsatuak ugaritu ez daitezen.
‎Pasa den martxoan %66 ziren; hortaz, lau puntutan handitu da aldeko dituen herritarren kopurua. Portzentaia horrek ez du askorik esaten, hala ere; Etxe Zuritik pasatako presidente gehienek hainbeste sostengu jaso baitzuten karguan egindako lehen ehun egunetan.
‎Euskara, gaztelania eta ingelesa jasoko dituen hezkuntza sistema hirueleduna bultzatu nahi dute. Gurasoek seme alaben irakaskuntzan hizkuntza aukeratzeko eskubidea edukiko dutela azaldu du lehendakari berriak, baina horrek ez duela beste hizkuntza baztertzea esan nahi azpimarratu du. –Euskadin ondare ikaragarria daukagu Euskararekin.
‎Hegoaldeko biztanle askok etxeak Iparraldean erosi dituzten arren, enplegu arloan horrek ez duela eragin handirik izan dio Philippe Arretzek. Euskal Herriko Garapen Kontseiluko eta Hautetsien Kontseiluko zuzendari laguntzailea da, eta Euskal Herriko lan merkatua aztertu du Gaindegiaren txostenerako.
‎dela gaineratu du Auzitegiak: . Aukera horrekin ados egon zaitezke edo ez, baina horrek ez du eraginik epaian argituko den sakoneko eztabaidan; izatez, horrek derrigorrean ez du esan nahi terrorismoari zilegitasuna ematen zionik?.
‎Nik uste ematen zaien kalte ordain ekonomikoa handiagoa izan litzatekeela. Baina, zoritxarrez, uste dut horrek ez duela atzera bueltarik izango, eta hor utziko dutela. Bestalde, ideia politikoengatik jazarpena jasan zutenekin egin den antzera, omendu egin lirateke.
‎Hobera egin dutenak BMW eta Toyota dira, batez ere azken horiek. Trulli bosgarren izan zen atzo, eta emaitza horrek ez du inolako tranparik. Ez eta Ferrarirenek ere.
‎Esaterako, elektronikarekin bost ahotsezko polifonia egiten dut nire ahotsarekin. Baina horrek ez du zerikusirik Bilbon egingo dudanarekin. Banda akustikoarekin arituko naiz.
‎Tenperatura horren azpitik hazteari uzten dio, eta, aldiz, 113 gradutan lasai asko dabil. Hipertermofilo horrek ez du oxigenorik behar, eta nitratotik edo tiosulfatotik lor dezake energia. Ur azpian, 3.000 metroko sakoneran eta sekulako presiopean bizi da, tximinia beltzak esaten dieten fumarola hidrotermaletan.
‎Azkenean, ez dira bat etorri. Banaketa horrek ez du garailerik eta galtzailerik eragingo, baizik eta guztiek galduko dute. Hala ere, argi izan behar da galtzeko gehien FIAk duela.
‎Ez zien garrantzi handirik eman taldeek beren txapelketa osatuko duten albisteei: . Orain oso gogor hitz egin dezakete, 2010eko martxoa arte horrek ez duelako ezertarako balio. Bederatzi hilabete falta dira.
‎Zer eztabaida ireki? Mezu horrek ez du salmenta onik azken egunotan Eusko Legebiltzarrean ikusi ditugun sailburuen agerraldiak ikus entzun ditugunon aurrean. Espetxe politikaren eskumena ez dela transferituko, Bakea sustatzeko Hezkuntza Planaren ildo nagusiak aldatuko direla edota Ertzaintza Schengen hitzarmenean gehitzeko aukera urriak dituela jakinarazi digute Legebiltzarrean.
‎Dena den, urregintza horrek ez du dej, vu sentipena baztertzea lortzen, beharbada Keparen leloek kantuen egiturak gehiegi markatzen dituztelako.
‎Eskuduntzak Gipuzkoan eta Bizkaian administrazio ugariren artean sakabanatuta daudenez, horrek ez duela kostaldearen iraupena bermatzen laguntzen nabarmendu du Pilar Marcos-ek, Destrucci, n a toda costa txosteneko koordinatzaileak.
‎Askotan kanilako ura ez da botilakoa baino txarragoa; batzuetan botilakoa txarragoa da. Nahiz eta usain eta zapore txarra izan, horrek ez du beti esan nahi txarra denik; askotan tenperaturagatik edo ondo airatu ez delako du usain txarra?, zehaztu du Frederic de Hemptinnek, Europako Uraren Elkarteko ordezkariak.
‎Jose Carlos Marguello Gurutzetako Ospitaleko Kalitate arduradun ohia, Eduardo Climent eta Francisco Javier Zubiaga. Inclanek esan du ez zuela enpresen eta sendagileen arteko harremanaren berri, baina horrek ez duela bateraezintasunik sortzen, eta ez duela kontratuen legezkotasunean eragiten. Hartara, babesa adierazi die hirurei.
‎Antza, Orange Market enpresako buru Alvaro Perez El Bigotes ek 12.783 euro gastatu zituen lau goi karguei janzkiak, erlojuak eta bestelakoak erosten. Baina Auzitegi Nagusiak iritzi dio horrek ez duela zerikusirik Orange Marketek zazpi milioi euro inguruko kontratuak lortu izanarekin diru kopurua ez da zehatza; izan ere, Generalitateak uko egin dio kontratuak publiko egiteari. –Justiziak eta sen onak irabazi dute?, Espainiako PPko presidente Mariano Raxoiren arabera.
‎Angel Gabilondo Espainiako Hezkuntza ministroaren eta autonomia erkidegoetako Hezkuntza arduradunen artean izandako bileran ikasturtearen hasieran aldaketarik ez egitea erabaki zuten atzo. Aldaketa horrek ez luke osasuna babestuko, eta arazoak konpondu beharrean, arazo iturri izan daitekeela gaineratu zuen Gabilondok. Nafarroa izango da ikasturtea modu mailakatuan hasiko duen erkidego bakarra.
‎Berriro ere Kataluniako gizarteari gagozkiolarik, ordea, behin bururaturik finantzaketaren segada eskandaluzkoa eta behin amaiturik bide autonomista, esan dezagun argi eta garbi ez daukala inolako zentzurik manifestazio bat egiteak Kataluniaren Estatutuarekiko begirunea eskatzeko, Estatutu horrek ez baitu inolako zerikusirik inondik inora ere Kataluniako Parlamentuak 2005eko irailaren 30ean onarturikoarekin, inori lotsa eragiteraino murriztu, orraztu, laidoztatu eta apaletsi baitute lehenik, Jose Montillak berak, estatutua onartu eta 48 orduren buruan. Baliteke norbaitek pentsatzea PSOE Katalunian manifestazio hori egitearen kontra agertu izanak berak nahiko argi erakusten duela boterea amorrarazteko balio dezakeela; baina oker legoke.
‎–Estatutua erabiliz hemen egunero autodeterminatzen ari garela entzun izan dut, autodeterminazioaren esanahia desitxuratzeko. Prestakuntza gutxieneko bat duen edonork badaki horrek ez duela zerikusirik autodeterminazioarekin. Hori dioenak esanahia desitxuratu nahi du interes politiko batzuen arabera.
‎Horixe da kilogramo bat; Paris ondoan kontu handiz gordetako prototipo batek ematen du haren neurria. Baina Gizako piramide handiak ez bezala, definizio horrek ez du antigoaleko gauzen distiratik batere. Alderantziz, ernegatu ere egiten ditu metrologoak dagoeneko arazoak ematen hasia den zaharkin horrek, eta dagokion tokira eraman nahi dute lehenbailehen, museo batera, alegia.
‎baliabideak eta lana banatzea, bizitza soziala lehentasuna izatea, aisialdi sortzailea egitea, azpiegitura askoren tamaina murriztea, tokian tokiko gauzak bultzatzea eta, azken finean, bizimodu xume eta soila borondatez aukeratzea. Bistan da horrek ez duela zerikusirik gaur proposatzen digutenarekin: hau erregulaziorik gabeko kapitalismoaren krisia dela sinetsarazi nahi digute, eta kapitalismoaren krisia da.
‎–Lehen minututik? estatuko aurrekontuen aurkako jarrera izan duela eta horrek ez duela akordiorako borondaterik erakusten adierazi zuen. –Espero dut atzera egingo dutela?.
‎Horregatik, agian, erasoaldia hasi baino ordu batzuk lehenago, oposizioko eta Gobernuko ordezkariak Yusuf Raza Gilani lehen ministroaren etxean bildu ziren armadaburuak eskatuta. Azken horrek ez zuen zirrikiturik utzi nahi, izan ere, garai batean, Indiaren aurkako borrokan, aliatu izan zituzten nazioarteak, terroristatzat, jo dituen horiek, eta horrek zatiketa eragin dezake bai Gobernuan, eta baita armadan bertan ere.
‎Gehiengo sindikalak, EAJk, EAK eta beste eragile askok Hezkuntza Sailak egindako curriculum dekretu proiektuen egitasmoa kritikatu dute, eta Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunaren Aldeko Plataforma, aldiz, pozik agertu da Zelaak proposatutako aldaketarekin. Halere, plataforma horrek ez du oso argi aldaketa horiek nola gauzatuko diren. Hau da, plataformak jakin nahi du zer neurri hartuko diren bermatu ahal izateko familien hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta ikastetxeek hizkuntzak aukeratzeko duten askatasuna.
‎Bazterketa eta neurri murriztaileak areagotu egingo direla. Eta horrek ez duela onik ekarriko badakiela esan du. Eusko Jaurlaritza baztertzailea dugu, PPren bahitua dena eta euskal gizarteari ez diona ezer ekarriko, bakegintzari, normalizazioari eta krisiari irtenbideak bilatzeari dagokienez.
‎[...]. Elkarretaratze horrek ez duela deus ospatzen nabarmentzeko hiru gazte atxilotu zituzten, frantses bandera bat ebatsi zutelakoan. Nork ebatsiko luke frantses bandera bat?
‎Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidentearen iritziz, ordea, Aresen apeta da Ertzaintzaren jantzietatik E hizkia kentzea. Ortuzarren esanetan, hizki horrek ez du inor iraintzen, ertzainei ez die traba egiten lan egiteko eta, gainera, Euskadiren ikurra da. EAJko buruarentzat ez du zentzurik milaka jantziren jostura desegin behar izatea ikur horiek kentzeko.
‎Feliperekin, Anarekin eta nirekin datoz Mario eta Monica, Alcorcongo (Espainia) bikote jatorra. Teleferikoan igotzea zen errazena, baina horrek ez du meriturik.
‎Hiru alkateek babes osoa eman diote abenduaren 13an eginen den erreferendumari. Erreferendum horrek ez du ezertara behartzen, baina haren zilegitasuna aintzat hartzeko nazioarteko hainbat begiralek parte hartuko dute.
‎Azken horrek ez du zalantza izpirik: Aurrez ondo prestaturiko sabotajea izan zen.
‎Lege horrek ez ditu euskara eta euskal kultura bultzatzen, aitzitik gure kulturaren berreskurapenaren alde ibili diren erakunde orori kalte egin die. Nafarroa aniztasunaren herrialdea leloak etxekoak ahantzi eta urrundik datozenei ireki dizkiete ateak.
‎Nola izan zorrotza, nola baztertu autokonplazentzia, gutxi bagara, elkar sarri ikusten badugu, nola sortu gurinik gabeko miresmena. Nola esan maite duzunari gaurko dilistak ez daudela goxoak, baina horrek ez duela eragin pertsonalik harekin duzun harremanean, prestatu dituen dilistei buruz ari garela alegia, eta ez berari buruz. Nola ez maitemindu dilista goxoak egiten dituzten horietaz.
‎Eta, gauzak asko aldatzen ez badira, epeen legea izango dugu indarrean, abortu librea aldarrikatuko duena haurdunaldiaren lehen heren gaindituan. Egoera berri horrek ez du onik ekarriko, ezpada abortuen kopurua handitzea eta bizitzari ematen zaion balioa, aldiz, gutxitzea.
2010
‎Bigarrenik, elbarritasun fisiko edo psikiko handiak dituzten haurren gurasoek pentsioa osorik eskuratuko dute 67 urte izatera itxaron gabe. Neurri horrek ez du epe mugarik. Bien kostua 3.400 milioi eurokoa dela esan du Woerthek, eta kapitalaren gaineko zerga 0,2 puntu igota eta etxebizitzen gainbalioen gaineko kapitalekin parekatuz lortuko dute dirua.
‎Bigarrenik, elbarritasun fisiko edo psikiko handiak dituzten haurren gurasoek pentsioa osorik eskuratuko dute 67 urte izatera itxaron gabe. Neurri horrek ez du epe mugarik. Bien kostua 3.400 milioi eurokoa dela esan du Woerthek, eta kapitalaren gaineko zerga 0,2 puntu igota eta etxebizitzen gainbalioen gaineko kapitalekin parekatuz lortuko dute dirua.
‎Kapitalismo berdeak ezin ditu gizarte krisialdiak gainditu, ezin dio energiaren arazoari ihardetsi. Aukera gisa aurkezten duten kapitalismo berde horrek ez du konponbiderik eskaintzen, arazo gehiago eragiten ditu, eta krisialdi sakonago batera garamatza. Auto elektrikoekin berdin.
‎Eta oraindik ez dute eredu horretako bakar bat egin, garestiegia delako. Eredu horrek ez du gerorik, eta dugun errealitatera egokitu dugu, nahi edo ez.
‎Eta ematen du pertsona bakar batek asko balio duela. Baina gero hiltzen da pertsona hori bera trenak harrapatuta, eta pertsona horrek ez du batere balio, kexu izango da jendea, hedabideek segituan idatziko dute berria: trenak pertsona bat harrapatu du eta zerbitzua etenda egon da.
‎Laguntzen berri urtero izaten da berandu, eta batzuetan, aurten bezala, oso oso berandu. Behin baino gehiagotan esan dugu horrek ez duela zentzurik eta sekulako kaltea eragiten duela euskarazko hedabideetan, ezinbesteko laguntza jasoko den eta zenbatekoa izango den jakin gabe urte osoan aritzea oztopo baita egitasmoa behar bezala betetzeko eta beharrezko aldaketei eta inbertsioei ekiteko. Jada ez dakigu zerbaiterako balio duen, baina berriro diogu:
‎Langile batek atzeman zituen oheko matalaza azpian. Baionako prokuradorearen iritziz, gertakari horrek ez du loturarik Anzaren desagerpenarekin. Ordea, ez du eman hori sinesteko argudiorik.
‎Yediot Aharonot egunkariak plazaratu berri duen inkestaren arabera, izan ere, lehen ministro kontserbadoreak behera egin du, eta gaur hauteskundeak egingo balira galdu egingo luke; Kadimak lau puntuko aldea aterako lioke Likudi. Gobernua osatu eta urtebetera koalizio horrek ez dituela ordezkatzen esan dute ozen israeldarrek, eta kritiko dira oso. David Grossman idazleak esan du akats bat bestearen atzetik egiten ari direla:
‎Zelaaren ustez, EAEko bizilagunen kopuruari egokitu behar zaio Musikeneren hazkundea. Pujanaren iritziz, ordea, horrek ez du zentzurik. Hortaz, Liechensteinen goi mailako musika ikastegia sortuko balute, ezin izango lituzkete 20 ikasle baino gehiago hartu?, galdetu zuen.
‎Bakerako Hezkuntza Planaren inguruan Eusko Jaurlaritzak eta EAJk lor dezaketen balizko ituna ez du babestuko EAk, oinarrien akordioa izango delakoan. Jesus Mari Larrazabal legebiltzarkideak adierazi duenez, akordio horrek ez du ezertarako balio izango, hezkuntza komunitatea zentzudunagoa delako eta ez duelako aplikatuko.
‎egoera ekonomikoa eta PPrekin duten koalizio inplizitoa. Bigarren horrek ez du gure gizartean salmenta errazik. PPrekin estuki lotuta egoteak ez dio uzten gainontzeko alderdiekin unean uneko pakturik egiten.
‎Manifestazioa egin da, nolabait, arintzeko milaka eta milaka katalanek sentitzen duten ezintasuna, beren nahasmendua eta segurtasun gabezia, eta klase politikoaren jokabide doilorra dela-eta zeina ez baita Espainiari aurpegi emateko ere. Klase politiko horrek ez zuen, izan ere, iragarritako sententzia baten kontrako inolako B planik, eta galdua zuen duintasun sen oro. Eta duintasunik eta buruargitasunik izan ezean zapalkuntza egoera batetik irteteko, baliabide bakarra geratzen da nork bere buruari ispiluan begiratu ahal izateko:
‎Impossible film sorta osoa edota Jason Bourne, azkenaldi honetan zinemak utzi digun espioirik onena. Baina CIAko agente horrek ez du harekin zerikusirik, eta espero dezagun inork trilogiarik osatzeko asmorik ez izatea.
‎moral kristau dogmatikoa. Max Weberrek zioen bezala (Politika eta Zientzia lanbide, Klasikoak), moral horrek ez du politikoaren moralarekin zerikusirik. Politikoarentzat, egunero Estatuaren biolentzian murgilduta dagoenarentzat, esta es una politica de la indignidad.
‎Alde egin behar zutela esaten genien, itsasadarrak gainezka egingo zuela, baina ez ziguten kasu handirik egiten, gogoratu du Amantesek. Hala ere, horrek ez zuen luze iraun, ura zubien gainetik ere igaro baitzen. Emariaren indarrak txosnak txikitu zituen.
2011
‎Baina ez dauka zertan izan momentu honetan. Zehazki, ezker abertzaleak daukan egoera partikularra kontuan izanik, egoera partikular horrek ez ditu besteek izan ditzakegun aukerak hankaz gora jarriko edo ez ditu baldintzatuko. Hori horrela da.
‎«Japonia osasun neurri publiko egokiak hartzen ari da herritarrak erradiaziotik babesteko», Gregory Hartl bozeramaileak esanda. Erakunde horrek ez du Japoniaren laguntza eskaerarik jaso, Hartlek esan duenez. Hala ere, adituak alertan daudela jakinarazi du.Tokiora ere maila baxuko partikulak iristen ari dira Fukushimatik? 240 kilometrora dago, eta herritar batzuek handik alde egitea erabaki dute.
‎Ordutik hona, isun kopuruak ez duela gora egin nabarmendu du Lopez Antelok. «Herritarrak muga berrira egokitu dira», ziurtatu du.Neurri horrek ez duela dirua biltzea helburu adierazi du, eta atzo ezarritako sistemak ere ez duela jomuga hori gaineratu du. Hala, Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriaren xede bakarra «gidariak kontzientziatzea» dela nabarmendu du.
‎Erregimenaren ordezko aginte politikoa, berriz, Libiako oposizioko Kontseilu Nazionaleko kideek eta politika munduko bertze hainbat lagunek osatuko dutela iragarri du Juppek. Adierazgarria da ministroak Kontseilu Nazionalari buruz errandakoa, haren ustez erakunde horrek ez baitu erreboltarien ordezkaritzaren «monopolioa». Kontuan hartu behar da Frantzia izan dela Kontseilu Nazionala Libiako herriaren legezko ordezkari bakartzat hartu duen lehen herrialdea; herenegun bertan, Nicolas Sarkozy presidenteak Kontseilu Nazionaleko ordezkari Mahmud Jabril hartu zuen Eliseoan.Ankarak ontziak bidaliko dituJuppek berretsi du operazioak planifikatu eta zuzentzeko NATOk parte hartzea nahi dutela, AEB Ameriketako Estatu Batuak jardun horretatik ordezkatzeko.
‎Auzitegiak aitortu du baliogabetzeak legezko bi alderdiri eragiten diela, baina hauteskundeetan «ETA Batasunarekin batera» parte hartzea erabaki dutela nabarmendu du. « [EAk eta Alternatibak] erabaki horren ondorioak jasan dituzte, estrategia horrek ez baitu lekurik zuzenbidean», dio ebazpenak.Sorturen legeztatzea debekatu zuten bederatzi magistratuek 61eko salan duten gehiengoa baliatu dute, oraingo honetan, Bilduren zerrendak baliogabetzeko. Aldaketa bakarra egon da, Sorturen legeztatzearen alde azaldu zen Xavier OCallaghan Bilduren zerrendak baliogabetzearen alde bozkatu baitu orain.
‎Horregatik, magistratua ez dela «neutrala» uste du koalizioak. Konstituzionalaren arabera, argudio horrek ez du oinarririk.Goizean hartu zuen erabaki hori Konstituzionalak, magistratu guztien osoko bileran. Hernandok ez zuen parte hartu?. Horren ondoren batu ziren Bilduri buruz erabakia hartu beharu zuten bigarren aretoko sei magistratuak.
‎Eta kronoigoera ez da txarra niretzat. Baina urruti dago erlojupeko hori, eta, benetan, ezaugarri horrek ez nau arduratzen.Zein aurkari ikusten dituzu podiumerako lehian. Contador, Nibali, Scarponi, Mentxov, Sastre, Purito [Joaquim Rodriguez], Kreuziger, Arroyo... Txirrindulari on asko egongo dira Giroan, eta, alde horretatik, nire ustez, Frantziako Tourrak baino maila hobea edukiko duela pentsa liteke.Giroa irabazteko hiru izen eskatuz gero. Mentxov, Giroa irabaztea zer den badakielako; Contador; eta Nibali.
‎Manifestazio baketsua izan behar zuen hasiera batean, baina, lekukoen arabera, Poliziak gogor egin zuen 17 urteko neskato baten aurka, dirudienez, neskatoak gertatutakoa argitu ez izana egotzi zion Poliziari, eta hauek joka hasi zitzaizkion?. Dugganen senitartekoak nahigabeturik agertu dira haren heriotzak eragin duen guztiagatik; «Marken heriotzari buruzko egia guztia jakin nahi dugu, baina mundu guztiak jakin dezala horrek ez duela zerikusirik azken egunotan gertatzen ari diren istiluekin».Istiluak hasi zirenetik, 563 lagun atxilotu dituzte guztira, horietatik 105 kargu eta guzti. Suteak eragitea, bandalismoa, lapurretak eta Poliziari eraso egitea egozten dizkiete, besteak beste.
‎IPCC Poliaren Kexen Batzorde Independientearen ikerketaren arabera, Dugganek ez zuen tirorik egin. Gertaeren lekuan aurkitu zuten arma aztertu dute, eta azken orduetan pistola horrek ez zuela balarik jaurti ondorioztatu dute. Are gehiago, polizia autoa jo zuen bala beste polizia baten pistolakoa dela uste dute.
‎PAN Palestinako Aginte Nazionaleko negoziazio taldeko burua izateaz gain, Al Fatako Batzorde Nagusiko kide eragile eta PAE Palestina Askatzeko Erakundeko kide iraunkorra da. Hamabost egunean harekin elkarrizketa saio bat lortzen ahalegindu eta gero, BERRIArekin elkartu da Erekat.Egun hauetako hizpidea da litekeena dela azkenean ez jotzea Nazio Batuen Erakundera, Barack Obama presidenteak Mahmud Abbas presidenteari telefonoz deitu diolako israeldarrekiko elkarrizketari ekiteko eskatzeko.... Irailean joko dugu Nazio Batuen Erakundera, eta erabaki horrek ez du bueltarik. Oraindik ez dakigu zein egunetan, zehazki, baina hilabete erabakigarria izango da iraila.
‎Helegite hori atzera botatzeko, argudiotzat eman du ez duela «garrantzi konstituzional berezirik».Hiru urtetik gora eduki du Konstituzionalak helegite hori esku artean. Auzitegi horrek ez du denbora zehatzik horrelakoak ebazteko, baina kontuan izanda zigortutako pertsonen kopurua, 34 baitira, deigarria da helegite bat aztertzeko horrenbeste denbora ematea, 18/ 98 sumarioak? 1998ko udan hasi zen, eta epaiketak berak, hemeretzi hilabete iraun zuen?
‎Erabaki horrek baldintzak okertu ditu, toki askotan goizeko eta arratsaldeko txandetako langileen ordutegiak bat egin dutelako zenbait orduz, eta ez dago denentzako lekurik. ELAren arabera, arratsaldeko txanda horrek ez du araudian oinarririk, eta bertan behera uzteko eskatu dio Enplegu Sailari.Errentaren esperoanEusko Legebiltzarrean egindako lege aldaketen tramitazioak egutegia nabarmen estutu du. Bost aste barru diru sarrerak bermatzeko errenta onartu eta banatzeko ardura izango dute Lanbideko bulegoek.
‎Hori garaipen bat da sistemarentzat. Funtzionatzen du.Txiki ala handi, garrantzitsuena da funtzionatzen duela... Zenbat biztanle diren, horrek ez du deus ikustekorik. Arazo bakarra da zaila dela egiazko aktore bat izatea biztanle gutxirekin.
2012
‎demokrazia, hiritartasuna, burujabetza. Aldaketa horrek ez du, haatik, esan nahi funts estatala duen inperialismoaren desagertzea (AEB), ezta nazioarte mailako erakundeen oinarri estatala ere (NBE), edo kontinente mailan eratutakoak (EB); are gutxiago, estatu nazioarena. Horregatik, gure borroka ezin da izan abertzalea (ezta kosmopolita ere) soilik; herri eta langileriaren borroka solidarioan oinarrituriko borroka internazionalista baizik.
‎Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, «plan bat» abiatuko du «terrorismo delituak egin dituzten presoak birgizarteratzeko». Aurreratutako neurrien arabera, plan horrek ez ditu orain arteko baldintzak arinduko; areago, presoei ezartzen zaizkien exijentziak gehituz joango dira prozesu horretan aurrera egin ahala. Barne Ministerioak azaldu duenez, «epeka» gauzatuko da «gizarteratze prozesua».
‎BERRIA harremanetan jarri da ICCATekin, baina ez du iritzia eman nahi izan kuota saltzeaz. Arrantzaleak kexu dira, erakundeek, agintariek eta ekologistek aitortzen dietelako berena dela hegalaburra arrantzatzeko modu iraunkorrena, baina aitorpen horrek ez duelako islarik arrantza dezaketen hegalabur kopuruan. Auzitara ere jo zuten banaketa horren kontra.
‎Emaitzagatik ez du gogoan izango hemendik urte batzuetara. Baina horrek ez du bueltarik. Orain, larunbat honetan, agurrik zailena geratzen zaio.
‎ibilitakoa ezin dela ezabatu, eta atzerantz ibiltzea arriskutsua dela. Ibilitako horretan euren eskubideen jabe bihurtu dira andreak, eta horrek ez du atzera bueltarik, bereganatutakoari uko egitea zailagoa ez ezik, frustragarriagoa ere badelako. Haurdunaldia ezkutuan etetera itzultzea, fetuak arazo larriak izanda ere gurasotasunera behartzea eta emakumeei beren bizitza antolatzeko gaitasuna ukatzea ere etikoki onartezina da.
‎Azkenean, 5.023 milioi euro eskatuko ditu. Dena den, Kataluniako Generalitateak argi eta garbi utzi du laguntza eskaera horrek ez duela inongo zerikusirik Espainiak berak laster Europan egin dezakeenarekin: «Diru hori katalanek beraiek ordaintzen dute, eta Espainiako Gobernuak kudeatzen du.
‎Osasunako jokalarien akatsen ostean iritsi ziren Celtaren bi golak, eta taldeak ez zuen jakin behar bezala lehiatzen: «Bartzelonaren aurka ondo jokatu genuela esan eta esan aritu gara astean zehar, baina nik banekien partida horrek ez zuela ondorioak ateratzeko balio. Etxean talde handien aurka ondo jokatzea ohikoa izaten da, hala eta guztiz ere galtzea ohikoa den bezalaxe.
‎Turkiako agintariei aurpegiratu die Siriako mugak gurutzatuta «artilleria trebatu, babestu eta sartzea». Dena dela, jarrera «erasokor» horrek ez duela Siriako eta Turkiako herritarren arteko laguntasunezko jarrera aldatuko azpimarratu dute. Ildo beretik mintzatu da Syrian Airlines hegazkin konpainiako Gaida Abdulatif arduraduna ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia