Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 186

2003
‎M maiuskula oso m airosoa zelako eta t minuskula oso t irrazionala zelako. Eta horrek esan nahi zuen E. H. Beregorren letrak zirela eta E. H. Beregorren testua zela. Eta horrek esan nahi zuen Matiasek ez zuela gehiago bilatu behar.
‎Eta horrek esan nahi zuen E. H. Beregorren letrak zirela eta E. H. Beregorren testua zela. Eta horrek esan nahi zuen Matiasek ez zuela gehiago bilatu behar.
‎Izango zituen 35 Edo bi gehiago beharbada. Eta horrek esan nahi zuen XIX. mendeko argazkia zela. Eta XIX. mendean argazki gutxi egiten zituen jendeak bizitzan.
‎Horrela amaitu nahi izan zuen Matiasek jolasa, baina konturatu zen ez zuela mulher hitza bilatu, beti bilatzen zuen bezala, eta horrek esan nahi zuen lagunik gabe eman zuela eternitate osoa, eta aspertzeko arrisku handia dauka eternitate osoa lagunik gabe pasatzen duenak. Eta egoera horretan zegoen Matias, ez zuelako portugesezko hiztegian mulher hitza bilatu eta ez zuelako berarentzako moduko asmatu.
‎Horrela esan zion Tomasek Matiasi, toMAS eta diMAS, izen berbera. Bost letra dituzten izenetan hiru letra berdinak badira, horrek esan nahi du izen berbera direla, hiru letra gehiengoa direlako bi letraren kontra, eta gehiengoari begiratu behar zaiolako beti. Aititek eta ilobak izen berbera zeukaten, hortaz, eta horregatik gustatzen zitzaion Tomasi Tomas izena, aititeren izen bera zelako.
2004
‎120 Txoli Mateos: . Euskara salbu gura dugu denok, baina horrek esan nahi du euskara derrigor gailendu behar zaiela gainerako hizkuntzei. Hortik ondorioztatu litzateke frantsesa eta gaztelania ez ditugula joko bertako hizkuntzatzat?
‎Arrastietan, iluntzen ari denean, farola bakoitzaren ondoan neska bat ikusten baduzu, eta denek baldin badute eskuetan arrasti lore sortatxo bana, horrek esan nahi du Luca pasatu dela zu baino lehenago.
‎–Tatuatzaileak eredu bat behar zuen, eta horrek esan nahi du noizbait egin nizula sinadura, orri edo koadernotxoren batean... –detektibearen paperean jarri nintzen.
2005
‎Baseliza txiki txikia zen eta berria ematen zuen, horrek esan nahi zuen berritu egin zutela azken urteetan. Barnean santu baten irudiak eta loreak, filodendroak, uste dut.
‎Ni. Eta osaba Simonek baimena eskatzen dit orduan golf zelaiaren barruan errugbi zelaia egiteko, eta nik baietz esaten diot, eta konforme gelditzen gara, eta osaba Abelek keinu bat egiten du buruarekin, eta keinu horrek esan nahi du pazientzia handia izan behar duela osaba Simonekin, eta nirekin ere bai. Izeko Martinak ere askotan egiten du keinu hori bera.
‎Denak daude konforme. Denek esaten dute historia daukala Piedadek, baina Piedad ez dagoenean esaten dute, eta horrek esan nahi du misterioren bat dagoela Piedadekin, ze misterio handiz esaten dute" Historia dauka horrek".
‎Kontatu zion Baloiri aitite Julianek konpetizio bat jokatu zuela, 1927an, Europako ebanistarik printzipalenekin, Europako ebanistarik handiena aukeratzeko. Eta horrek esan nahi zuen aitite Julian bera ere Europako ebanistarik printzipalenen artean egon zela, ez zioten konpetiziorako deituko bestela. Eta horixe jakin nahi zuen Mateok, hain zuzen ere:
‎" Irlandar hori da ona, hamabosta." Edo esaten du: " Mesedez, mesedez." Eta horrek esan nahi du jokalariren bat ez dela oso inteligentea. Baina batez ere hau esaten du osaba Simonek:
‎" Libelula urdina harrapatzen duena...", esan dit, eta isildu egin da gero. Eta gero ezpainak tolestu ditu, beherantz eta gorantz, eta horrek esan nahi du misterio bat esango zidala, handia, eta gero esan dit: "... munduko pertsonarik inteligenteena bihurtzen da." Hori esan dit.
‎Gurrek ikusleen txaloak eskertu zituen berriro, eta musuak bidali zizkien berriro, eta erreberentziak egin zituen buruaz, eta horrek esan nahi zuen berak irabazi zuela, berriro, ogi apurren lehiaketa. Gurrek eta Simonek jokatzen zuten hamabigarren ogi apur lehiaketa zen hura.
2006
‎Izan ere, esan behar da, lehenik, beste edozein langintza eta ofiziotan eskatzen diren ezagutza, trebezia eta lanabesik gabe, oso zaila egiten dela sinistea kanturako ofizio horretan bat eroso ibil daitekeenik. Musikaren ezagutzarik gabe abesti onak ondu izan direla badakigu, baina horrek esan nahi duena hauxe da soilki: zenbait jendek baduela barruan musikarako sena, melodiekiko arnasa sortzaile bat gero belarrietan ongi itsatsia gera daitekeena.
2007
‎Eta orduko aitek ez zuten ilea amek bezala orrazten. Miriam ere ahal bezain laster geratu zen haurdun, horrek esan nahi zuen guztiarekin edo guztiagatik, eta aita zaharrarekin geratu nintzen ni etxean. Ez dakit nola esan, jolasten ikasi genuenerako jolasteak ez zuen gure etxeko giroarekin ondo ematen, eta derrepentean zaharregiak ginen jolasteko.
‎Irakurtzen ari nintzena lurrean utzi, eta amaitutakoan hartzen nuen berriz, oraindik zisternaren hotsa isildu gabe zegoela. Konturatu nintzen, gutxi gorabehera, ehun orritik behin izaten dudala pixalarria, eta horrek esan nahi duela, bataz beste, hogeita hamar mila hitz irakurtzen ditudala pixa egin bakoitzeko. Beste era batera esanda:
2008
‎Batuketek gizatxarrari dagokion partea adierazten dute, eta zehaztasun ezaren beldur zenean ikusi duzue azalpenen bat gehitzen zuela. . Caracas inguruan?, adibidez; horrek esan nahi du kostalde hartan ontzi zoritxarrekoren bat abordatu zutela. Jainkoak guarda eskifaia osatzen zuten arima gizajoak?
‎Izan ere, herritarren lurralde kontzientzia higatuta baldin badago, higadura horren arrazoiak ez dira alderdi politikoen aukera berdintasun hutsean konpontzen. Nazio egituraren elementu guztiak daude jokoan gure egoeran, eta horrek esan nahi du, besteak beste, botere sistemaren geruza eta gizarte izari guztiak direla aldatu beharrekoak. Elementu batean eragingo bada, egitura osoa baita eraldatu beharrekoa.
‎Eta batean zein bestean ez da izango euskara herritar edo turista horien nazio hizkuntza. Datu horrek esan nahi du, besteak beste, nazio kulturalaren auzia nazio politikoaren mendeko auzia dela. Gainerakoan, nola uler genezake bi euskal herritar horien hautu biografikoa nazio linguistikoari eta kulturalari dagokienez?
‎nazio bateko kide izatea norberaren esku legokeen auzitzat hartzea atomismo sozialaren adibide sinesgaitza izango litzateke. Horrela, izan ere, gizakia bere gizarte harremanen saretik lurrundu egiten baita, eta horrek esan nahiko luke harreman horiek gizaki abstraktu horren argitan azaldu ahal izango liratekeela?.
‎Izan ere, kategoria horretako kulturaren baitan dago eratua eta egituratua munduaren egungo sistema, globalizazioaren efektuak gorabehera. Eta horrek esan nahi duena aski garbi dago gure ustez: hau da, kultura molde horren jabe ez den herrialdeak ez dauka ahalmenik bere nazio identitate propioaren arabera eratua izateko.
2009
‎–Hemen gaude, tenplarioak garai batean bezala, lagunok, Elizaren zerbitzuan; hemen gaude, bai, garai bateko gurutzatuak bezala, sozialismoaren, komunismoaren eta anarkismoaren aurkako gerran; hemen gaude, beraz, Kristo erregearen zazpi gurutzatuak (don Ladislaorekin zortzi), isilpean, gurutzada honetan guztiak ere larrua bidean uzteko prest; baina argi eta garbi esan dezadan: guk larrua galtzea seinale ezin txarragoa litzateke, horrek esan nahi bailuke komunismoaren piztia gailendu dela Espainian, eta hori ez, inoiz ere ez!, geuk kendu behar baitiogu larrua piztiari eta ez piztiak guri, Jainkoa ukatzen duenak Jainkoaren ukoa merezi baitu; don Ladislao biharko egunaz mintzatu da, gerra balizko batez, baina hara zer esaten dizuedan:
‎Azaldu zuen abisua zeukala eta horrek esan nahi zuela bota egingo zutela ospitaletik hurrengo abisuan. Gladys Podgersek lau neba arreba zituela esan zuen gero, bera baino gazteagoak guztiak, batzuk eskola umeak oraindik.
‎Gazteek bakarrik eusten zioten hamar eta hamabi orduko lan erritmoari. Baina elurraren gainean erori zenean lanean ari baldin bazen, horrek esan nahi du bi asteko berrogeialdia gainditu zuela, koarentenan zeuden presoak lanetik salbuetsiak baitzeuden. Bestalde, urtarrilaren amaieran iritsi ziren.
‎–Hemen gaude, tenplarioak garai batean bezala, lagunok, Elizaren zerbitzuan; hemen gaude, bai, garai bateko gurutzatuak bezala, sozialismoaren, komunismoaren eta anarkismoaren aurkako gerran; hemen gaude, beraz, Kristo erregearen zazpi gurutzatuak (don Ladislaorekin zortzi), isilpean, gurutzada honetan guztiak ere larrua bidean uzteko prest; baina argi eta garbi esan dezadan: guk larrua galtzea seinale ezin txarragoa litzateke, horrek esan nahi bailuke komunismoaren piztia gailendu dela Espainian... eta hori ez, inoiz ere ez!, geuk kendu behar baitiogu larrua piztiari eta ez piztiak guri, Jainkoa ukatzen duenak Jainkoaren ukoa merezi baitu; don Ladislao biharko egunaz mintzatu da, gerra balizko batez, baina hara zer esaten dizuedan: orain eta hemen, egunero jokatzen ari da gerra bat gure fabriketan; orain eta hemen, egunero jokatzen ari da gerra bat familietan; orain eta hemen, egunero jokatzen ari da gerra bat fronte guztietan:
2010
‎Ez dut gorrotorik inorekiko, inondik inora ere, ezta mesfidantzarik ere, ez baldin bada Anoetako adierazpenean adierazi zutela ezker abertzale osoaren izenean hitz egiten ari zirela, eta azkenean ez zela horrela izan. Hortik aurrera, itxitzat utzi genuen gauza batetik bestera sekulako aldaketa izan bada, horrek esan nahi du pertsonalki fidagarritasuna egon daitekeela, baina noren ordezkaritza duen edo noren izenean hitz egiten duen mesfidantza sortzen duela?. Garrantzi handia ematen dio Urkulluk solaskidetzen sinesgarritasunaren gaiari.
‎Bide bakarra indarkeriatik aldentzea eta legalitatea onartzea dela esan zuen eta, jarraian, esaldi bat: . Euskal gizarteak nahi duen bake iraunkor, egonkor eta justua ez da inoiz inoren inolako inposizio partikularren eskutik etorriko, horrek esan nahiko bailuke bakeak prezio politikoa duela?.
‎Ezin da esan oso ondo dakizula zer liburutatik atera ziren testuak, eta gero esan ez dakizula nork egin zituen. Marrazkiak egin baldin badituzu, horrek esan nahi du interesatzen zaizula. Parisko CNRSko froga famatuekin berdin gertatu da.
‎azpimarratu zuen,, materialaren faltsutasun/ benetakotasunaren auziak ez du zentzurik, mundu guztiak onartzen duelako euskarri zeramikoak benetakoak direla. Beraz, kenduta beharbada termolumineszentzia, eta horrek esan nahi du lagina edo laginaren parte bat suntsitu behar dela, eta kontuan hartuta ez dela oso zehatza, nire ustez bere garaian egin ziren laborategietako analisi izugarri garestiak ez ziren beharrezkoak zeramikarako, eta inork ez du horretan dirua gastatzen?.
‎Beraz, [idazkunen eta zeramiken] patina desberdina balitz, arazo bat izango genuke?. Alegia, kutsadura atomikoaren bidez zeramikaren patina neurtu zuela, eta zeramikan zein idazkunean kutsadura kopuru bera egonez gero, horrek esan nahi zuela idazkunak zeramiken garai berekoak zirela. Erromatarrak, alegia.
‎Eskolan erakutsi ahal izateko, hizkuntzaren idazketak normalizatuta behar du, eta horrek eskatzen du sormen, egokitze eta zabaltze prozesu luze bat. Euskal ostraketako hitzek erakusten baldin badute gaur egungo autonomia grafiko berdina, hau da hitzak tarteen bidez bereizita baldin badaude gaur egun idazten ditugun bezala, horrek esan nahiko luke literatur formazio prozesu luze bat egon dela. Hau da, pentsaezina dela euskarazko idazketa bat batean sortua?.
‎Esan nion kanpoko profesionalak ekarri behar zituztela, unibertsitateko irakasle eta ikasleak... betiko kalaka bera. Esan nion baita ere elefantea ezin zela hemen atera, grafito batean, erromatarren garaian ez zelako Internet existitzen, eta elefante bat marrazten baldin bazuten horrek esan nahi zuelako ikusia zutela elefante bat, eta elefante bat ez zelako hemen inguruan oso ohikoa... hieroglifoekin berdin, garai hartan oso bakanak zirela, eta desagertzear zegoen idazketa mota zela gainera, eta non eta hemen agertu! Bakarrik euskara agertzea falta zen!!?.
‎–Baina Veleian Akhenaton eta Nefertitiren izenak agertu dira, latinez. Eta horrek beste perspektiba historiko zorabiatzeko modukoak zabaltzen ditu, horrek esan nahi duelako Inperio Erromatarraren urruneko lurralde batean, norbaitek, Maneton bizi eta 600 urte beranduago, erabiltzen zituela edo ezagutzen zituela aurreko guztiek ezagutzen ez zituzten dokumentuak edo gertakari historikoak!?.
‎Zure ama naizen aldetik, ohartzen naiz ez dela batere txukuna gizon batekin –zure aita ez den gizon batekin– emandako amodio gau baten xehetasunak kontatzea. Alabaina, paperok irakurtzen ari baldin bazara, horrek esan nahiko luke ni ez nagoela dagoeneko bizidunen artean, eta, horrenbestez, ez dudala zertan kezkatu, elkar ikusten dugun hurrengo aldian zer esango dizudan, zer esango didazun. Dena dela, ez dut kontatuko lotsatzen nauenik, eta zu zeu ere ez lotsatzeko eskatuko nizuke beraz, ni bizi nintzela elkarri izan genion maitasun eta konfiantzaren izenean.
2011
‎Arrazoiz pentsatzen jartzen naizenean, eta ez da borondate kontu bat arrazoiz pentsatzen duzunetan lortzen den ondorioa, ulertzen dut absurdoa dela ikuspegi global batetik ETAren hilketek kezkatzea, adibidez, Mikel esposatu baten argazkiak egunkariaren azalean, alegia, kopuruan oso gutxi dira, eta hemen ez da inor libratzen lehenengo mundutar izatetik, horrek esan nahi duen guztiarekin. Baina nik ondorio horien arabera nire neurosi horrekin jarraitzen dut, nire nerabezaroak mendeku bat merezi balu bezala beste ezein injustiziak baino gehiago, monumentu bat zor didazue eskatuko banu bezala neure sufrimendutxoentzat.
‎–Baina bizitza seduktorea da, zergatik ari naiz gainerakoan berriro nobela argitaratzeko prest, odoletik baletor bezala, zeldako telebistatik Coca Colaren iragarki bitalistek hunkitzeraino; heriotzak sortzen duen beldurra ere bere egiten du, mugaz bestaldekoak desafiatzen gaitu, ohez ohe, eta etsaiarekin koketeatzen dugu morbo beharrez bagabiltza, heriotza ere bizitzaren alde. Elisaren nahia ez da pisuzkoa, bera hilik dago, horrek esan nahi duen guztiarekin. Ez dakit noiz arte jarraituko nukeen nire letaniarekin, Elisa haserretuko nuke bizi balitz, beharbada konbentzi nazakezu liburua argitaratzeaz baina berez ez nuke egin behar, Elisari hala aginduta ere, nik ez dut bizitzan hainbeste sinesten, itsutzen nauena izan arren, ziur nago pasibo mantentzea dela egin dezakedan justizia ekintza bakarra, baina agian Elisa da arrazoi duena, nork daki, nahiz nik ez diodan sinesten.
‎–Egoera hauek ez dira zergatirik gabeak: gurasoak seme alabei beren hizkuntzan ez zaizkienean mintzatzen, horrek esan nahi du beren ondorengoen aurrerapena ez dutela bideragarri ikusten euren hizkuntzan jardunda, zeren eta beste hizkuntza batek, boterearen hizkuntzak, jatorrizko hizkuntza desprestigioaren zulora bota baitu?. Jesús Tusón, Patrimonio natural, 2009, 51 or.
‎Oro har, komunitate bateko umeek aurrekoengandik hizkuntzaren transmisioa gutxien gutxienez% 30ean bereganatzen ez baldin badute, hizkuntza horren zoria arriskupekoa dela berretsi behar genuke. Haur gazteen hizkuntza erabilera ez baldin bada maila horretara heltzen, izan ere, horrek esan nahi du gero eta ume eta gaztetxo gehiagok hautatuko duela beste hizkuntza bat, eta, ondorioz, badakigu dinamika soziolinguistiko horrek erreka joko duela ezarian ezarian? .
‎1900etik ez dugu gaurko hiztun kopururik lortu, eta hori harrotasun iturria da guretzat, nahiz eta, ondo pentsatzen jarrita, lortu dugun gauza bakarra horixe izan. Urtero 6,5 milioi turista datozkigu Hawaira, eta horrek esan nahi du jatorrizko herritar bakoitzeko haietako hamar daudela. (?) Autodeterminazioa lortzeko aukerak gero eta urriagoak ditugu, eta hori guztiz tristea da guretzat?.
‎–Munduko herri mitzaira franko galbidean sartuak daude, noski, baina ez daukagu horregatik zertan damutu. Zeren eta horrek esan nahi du hizkuntza horien balizko hiztunak, beren jatorrizko hizkuntza albo batera laga dutenak, beren mundua eta ikuspegiak zabalduko dizkien beste hizkuntza hedatuago batean integratuko direla. Gainera dezagun hizkuntza bat bere azken hiztuna hiltzen denean desagertzen dela eta gertakari horretan dagoen gauza triste bakarra pertsona horren heriotza dela?.
‎Hamar minutu geroago Tuercasek giltzak atera zituen etxean sartzeko. Bigarren solairuan, sukaldean, argia zegoen; horrek esan nahi zuen ama zain zuela. Bat batean espaloi ondoan aparkatuta zegoen autoaren klaxona entzun zen.
‎Arizak gaua komisarian igaro zuen, eta egunez libre utzi zuten. Etxeratu baino lehen mundu guztiak ezagutzen zuen istorio osoa eta horrek esan nahi zuen inork ez zuela uste erruduna zela, ez behintzat besteak baino gehiago. Poliziek ere horrela ikusi zuten, bere armak paperak zeuzkan, denek zekiten asko estutu zutela, batek baino gehiagok, ez Martinek bakarrik, eta luzaroan gainera; ziurrenik, herri guztiak estutu zuen neurri batean edo bestean, eta gehienei errukia sortzen zien.
2012
‎Nik, printzipioz behintzat, ez nion inolako eragozpenik ikusten. Carrefour-en antzekoa izango zela uste nuen, eta horrek esan nahi zuen komiki berriak, komiki ezberdinak izango nituela eskura.
‎Eta horrek esan nahi zuen basatiek ez zituztela gizonak jaten, baldin eta haien kontra borrokatzera etorritakoak ez baziren, edo borrokan preso hartutakoak.
‎Sinetsarazi zion gaixo zegoela eta horregatik utzi behar zituela Zuzenbide ikasketak. Aita konbentzitu baldin bazuen, horrek esan nahi du gure idazlea histrioniko eta gezurti aparta zela; obserbadore ona izanik, oso ondo ezagutzen zituela gizon emakumeen ahuldadeak, eta berak ere etekina ateratzen ziela horiei. Aprobetxategi galanta genuen.
‎Beraz, Charlesi bere alabaren hurbilean masail muturrak gorritzen zitzaizkiola ohartu zenean, horrek esan nahi baitzuen denbora luzea baino lehen ezkontzeko eskatuko ziola, Rouault zaharrak aurrez hausnartu zuen arazo guztia. Nolabait ere izpindola xamarra aurkitzen zuen, eta eskierki ez zen berak nahi izango zukeen bezalako suhia; baina ziotenez portaera zintzokoa, gordezalea, estudio handitakoa zen, eta zalantzarik gabe hura ez zitzaion zikoizkeriatan hasiko doteari buruz.
2013
‎Balak, kasu bietan bederatzi milimetrokoak. Lokian jo zuen tiroak, hau da lehenengoak, goranzko traiektoria zeukan; horrek esan nahi zuen hiltzailea Oier baino zertxobait baxuagoa izan zitekeela. Bigarrenak, berriz, zuzen egin zuen bere bidea, bigarren hiltzailea Oierren altuera berekoa zen seinale.
‎Zortziak pasatxo ziren bi itzal bata bestearen parean hurbildu zirenean espaloitik. Eurena zen kaleko azken ataria, horrek esan nahi zuen ez zutela beste inora joaterik. Erne jarri zen Martin, espaloiaren eta parean aparkatuta zeuden autoen artean, badaezpada ere, pistola zintzilik besoaren puntan.
‎Hori zen gutxi gorabehera egunkarian zetorrena. A.G.D., horrek esan nahi zuen Oierrek beste izen bat zuela. Hori lehen unetik sumatu zuen Martinek eta berdin zitzaion.
‎Artikuluan, ustez?,, litekeena?,, logikoena? eta antzeko makuluak erabiltzen ziren etenik gabe, horrek esan nahi zuen ez zutela froga handirik. Martin ertzain etxera joatekotan egon zen, baina azkenean ez zuen egin.
‎izenburupean Aratzen argazki bat zegoen azalean. Argazkia garau lodikoa zen, Aratzek ez zirudien orraztua eta ez zegoen kamerari begira, horrek esan nahi zuen urrutitik ateratakoa zela, berak igarri gabe seguruenik. Argazkiaren azpian iragan iluneko bizkartzainaren alaba zela azaltzen zen, eta baita Bilduko zinegotzia ere.
‎El Mundo ren zaplazteko biak asteartean gertatu ziren. Ostiral arratsaldea zen eta Martinek ez zuen alabaren berririk izan, ezta barne saileko inorenik ere; Martinen iritzian, horrek esan nahi zuen ez zituztela aintzat hartzen emandako informazioak eta gauzak baretzen zihoazela. Baina Martin ez zegoen lasai, ez zen hilabeteetan lasai egongo, urteetan ere erne jarraituko zuen neurri batean.
‎Tiro arrastoak omen dauzka gorputz osoan. Katia Vernikobak hizketan jarraitzen zuen oharturik tsarina isilik zegoela?. Azkazalak jelaren barruan zeuzkan sartuta, horrek esan nahi du artean bizirik zegoela bota zutela ibaira eta jelatik ateratzen saiatu zela. Mugitu egin zela ur jelatuetan, baina, tamalez, ez zuen lortu ateratzea.
‎Beldurtuta, Rasputinen gutuna, profezia zital hura, irakurri zuelako, eta bazekielako hark esandako guztia beteko zela hutsik egin gabe. Eta horrek esan nahi zuen Errusiak hondoa joko zuela, goitik behera eroriko zela dena, eta, bi urte baino lehen, bera, Nikolai II.a tsarra eta bere seme alaba maiteak, Olga, Tatiana, Maria, Anastasia printzesak eta Alexis zarevitx txikia, guztiak, hilik egongo zirela, inolako gupidarik gabe.
2014
‎Seme alabena ez zen, zinez, une horietan gehien arduratzen ninduena; dramatismo berezirik gabe bizi izan genuen Elenak eta biok, eta, arazoarekin zerikusia izatekotan, urrunekoa zen, edo faktore askoren arteko bat besterik ez. Ohean irakurtzeko debekuarekin nengoen kezkatuta ni eta, jakina, horrek esan nahi zuenarekin.
‎Neska gazte asko ezagutuko zituen. Bideoan agertzen zen neskak Aratz baino gazteagoa ematen zuen, baina, birritan egin bazioten xantaia, horrek esan nahi zuen bideoak pare bat urte izango zituela. Aratzen adinekoa izango zela gutxi gorabehera.
2015
‎–Bizarkin horrek esan nahi du zerbait kamustu dela trokelean, mantsoago eta baxuago hitz egiten zuen orain?: ardatza edo matrizea.
‎denetik egongo zen, baina eurek kokaina baino ez zuten hartuko. Erraza zen kokaina saltzea, baita kiloka ere; gainera, poliziak moztu aurretik harrapatzen zuen normalean, eta horrek esan nahi zuen kalean baino garbiagoa zela, garestiago saldu zezaketela. Nagorek dudekin jarraitzen zuen; Ibonek azaldu zion berak ez zekiela ezer ISO arauez edo prentsen produkzioa igotzeko neurriez, baina drogen inguruan gauza gutxi izango zirela berak ezagutzen ez zituenak.
‎–Ez zen hurrengo hogei urteetan kartzelatik irtengo?. Nagore ez zegoen horren seguru, baina Ibonek furgoneta Trafic bat zela azaldu zion, modelorik arruntena; horrek esan nahi zuen bilatzeko zailena ere bazela, eta hor erabaki zen auzia. Hori bai, furgoneta ikusi zuenean ez zituen onartu errezel loratuak, eta horretan ez zuen amore eman:
‎Hozkailuan, ezer berderik ez; plater batean, sardexka eta guzti, urdaiazpiko tortilla baten laurdena. Sudurrera hurbildu eta ez zuen kiratsik hedatzen, horrek esan nahi zuen Ibon ingurutik zebilela eta berak ez zuela arduratzeko arrazoi handirik. Zati bat probatu zuen, ez zuen gatzik, baina jateko moduan zegoen oraindik.
‎Zoritxarrez, enpresa txiki txikia erosteko baino ez zeukan, horregatik zen hain garrantzitsua Agirrek baietz esatea. Haren enpresaren finantzak aztertu ostean, ez zuela inolako zorrik ikusi zuen; gainera, urte batzuk lehenago hiru aldiz langile gehiago zituen lanean; horrek esan nahi zuen bazituela hazteko aukerak, kudeaketa zorrotza eta burutsua eginez gero.
‎–Errealitatearen marraz bestaldeko gizon inprobablea naiz. Ez du horrek esan nahi gizon aparta naizenik, edo inor ez bezalakoa, edo dozenan gutxi sartzen den horietakoa. Ezta hurrik eman ere.
‎Bai, haiek ziren. Ez al zuen horrek esan nahi ezkontzekoak zirela. Bai, inondik ere!
‎Berehala hurreratu dira Pedro eta Ramiro, eta haiek ere besarkatu egin dute. Pedro Agirre han ikusteak bereziki poztu du Jon Jakituna, horrek esan nahi duelako, lehenik eta behin, onik dagoela.
‎Dantza eskatzea izaten zen erritoaren hasiera, barnago ezagutzeko sarbidea, eta horraino bai, ausartzen nintzen, baina, ez dakit dantzari traketsa edo hizlari motela nintzelako, hortik gora ez nuen batere aurrerapiderik lortzen; hobeto esanda, ez nintzen elkarrizketa hura giro goxoago edo gai intimoagoetara eramaten ausartzen. ...Entzuten nuenean halakok ibiltzeko eskatu ziola halakori, ni beti harrituta gelditzen nintzen eta inbidiatan, nola egiten ote zuten, nola ausartzen ziren, nik ez bainuen inori eskatzeko balorerik izan; batik bat ezezkoaren beldurrez, baina, baita ere, inoiz ez nuelako inorenganako aparteko desira eta maitasunik sentitu, eta zain nengoen, edo esperantzan bederen, zerbait berezi hori noiz sentituko, horrek esan nahiko baitzuen besteak ere, neskak, antzeko sentimenduak izan zitzakeela nirekin. Edo halaxe nahi nukeen izatea.
‎lehen handituta nuen barea, baina lau egunotan dezente txikitu zait, heren bat edo. Medikuaren esanetan, horrek esan nahi du bareak oso ondo erantzun diola tratamenduari.
‎Ziega daukanak porlanezko ohean egin behar du lo, eta familiak sartuko dizkio koltxoia, burkoa eta izarak; baina familiarik ez duenak porlan harexen gainean eman ditu gauak. Ez dago aterik ziegetan, eta horrek esan nahi du ez dagoela intimitaterik kartzela barruan. Ahal duenak gortinak jartzen ditu, baina hori ere ez da nahikoa izaten guarda morbosoen begiradak saihesteko.
‎–Eta horrek esan nahi du, orobat, ez zarela zu inondik ere hain tolesgabea?
‎positiboan dago oinarrituta, eta horrek esan nahi du taldekide
horrek esan nahi du aldagai askeari, x ri,
2016
‎Galdera guziak airean zebiltzan. Eta horrek esan nahi izan balu planeta guziek haien baitan argi kutxa ezkutatu bat baluketela, haien argia neurtzeko eta eguzkitik leku aproposean egoteko. Eta behin edo, zientziak halako zerbait aurkitzen balu...?
‎Edo etxe batera gonbidatzen gaituztenean ez dela janaririk eraman behar bazkaltzera edo afaltzera gonbidatu bazaituzte, horrek esan nahi baitu susmoa izan duzula etxekoak ez duela behar beste janari prestatu. Eta hobeto dagoela loreak ekartzea, baina ez dela espero behar etxekoak unean bertan egongelan jartzea, azken batean bere aldez aurreko dekorazioa zaputz bailezakete.
‎Feminismoari esker ikasi dugu zapalkuntza modu ugari daudela: ...u mundu osoa hartzen duen arazo bat dela hori, hots, kapitalismoak indarrean jarraitu ez ezik, guzti guztia harrapatzen duela eta toki guztietan dagoela, beraz horri heldu behar diogu, dudarik gabe, baina bestelako zapalkuntza moduen kontzientzia ere hartu dugu azken hamarkadetan, adibidez, gaitasunarekin lotutako auziak ezagutu ditugu, aniztasun funtzionaleko jendeak jasaten duen zapalkuntza, eta horrek esan nahi du gaitasunarekin lotutako hizkera desikasi behar dugula, eta jakin behar dugula ezgaitasun fisikoak eta intelektualak dituzten pertsonak ez direla preso hartzekoak edo baztertzekoak.
‎Nire ama hizkuntzak zure estatuaren zimenduak dardaratzen baditu, horrek esan nahi du zure estatua nire lurraren gainean eraiki duzula.Musa AnterIdazlea
‎Orduan, jarraitu zuen pentsatzen, Gabriel Iturbek berak proposatu bazuen lanpostu hartarako, horrek esan nahi zuen bere artikuluak irakurri zituela eta gustatu egin zitzaizkiola. Asko miresten zuen, bai.
‎Dena zaio lagungarri, baita irakurleen ezjakintasun eta deskuidoa ere. Liburu bat irakurri ostean, haren inpresio okerra gorde liteke, baina horrek esan nahi du memorian eraldatu egin duzula. Niri maiz gertatzen zait.
‎gaur egun munduan 7.000 milioi biztanle daudela kontuan hartuz gero, eta On Kixote gehien itzulitako bigarren liburua dela jakinik, ziurta al liteke une oro gutxienez pertsona bat badagoela zaldunaren abenturak irakurtzen? Hori da hipotesia, eta ederra litzateke ondorioa, horrek esan nahiko bailuke nik orain Villanueva de los Infantesen On Kixote irakurtzeari uzten diodan unean, beste norbaitek munduaren beste txokoren batean liburu hori bera zabalduko lukeela, eta azkenean, XVII. mendeko prosaren erritmoak nekatu duelako edo akaso une horretan beste egitekoren batek bere arreta eskatu duelako, zeren eta, adibidez, entzun du kafea sutan irakiten sukaldean eta badoa erdi ... Hipotesi hori benetan konfirmatuko balitz, beraz, ez litzateke inolaz ere gehiegizkoa esatea une oro munduan norbaitentzat, norbait hori pertsona bakar bat bada ere, baina norbaitentzat Kixote bizirik dagoela.
‎gaur egun munduan 7.000 milioi biztanle daudela kontuan hartuz gero, eta On Kixote gehien itzulitako bigarren liburua dela jakinik, ziurta al liteke une oro gutxienez pertsona bat badagoela zaldunaren abenturak irakurtzen? ...uru hori bera zabalduko lukeela, eta azkenean, XVII. mendeko prosaren erritmoak nekatu duelako edo akaso une horretan beste egitekoren batek bere arreta eskatu duelako, zeren eta, adibidez, entzun du kafea sutan irakiten sukaldean eta badoa erdi presaturik harantz liburua mahai gainean axolagabe utzita, bada, pertsona horrek liburua itxiko lukeen momentu horretan, eta hipotesia baieztatuko balitz, horrek esan nahiko luke, momentu horretan bertan beti egongo litzatekeela planetaren beste txokoren batean beste norbait liburu hori bera zabaldu eta Kixoteren abenturei eusten, eta nahikoa litzatekeela gainera beste norbait hori pertsona bakar bat izatea, ekintza xume horren bitartez halako etenik gabeko On Kixote ren irakurketa global baten aukera planteatu ahal izateko.... Hipotesi hori benetan konfirmatuko balitz, beraz, ez litzateke inolaz ere gehiegizkoa esatea une oro munduan norbaitentzat, norbait hori pertsona bakar bat bada ere, baina norbaitentzat Kixote bizirik dagoela.
‎zilegi izan litekeena, baina ez, batzuetan gertatzen den bezala? lehenengoan, zeren eta horrek esan nahiko bailuke aldez aurretik enkargatutakoak direla, kritikaren jardun zintzo batekin zerikusi gutxi izan dezakeena [ikus, honetarako,. Euskal (prentsako) kritikariaren hamar manamenduak?]. Edonola ere, soilik kritika onak ipintzeko joera dagoenez, txarrak baztertuz, ez da ariketa guztiz egiatia suertatzen, berez.
‎Soka bat da guztia: «Euskara behar bezala ezagutzeko sozializazio baldintzarik ez baldin badago, behar adina erabiltzeko motibazio indarrik ez badago, horrek esan nahi du minorizazioaren logika gaiztoa ez dela aldatu». Euskara biziberritzea eskolaren gain jarri da, eta, Odriozolaren esanetan, oraindik ere hala dago.
‎librearekin eta merkatu ekonomiarekin lotuta dago, eta horrek esan nahi du prezioek
‎erabat loteslea: horrek esan nahi du herrialde sinatzaileetako
2017
‎Askotan pentsatu dut nire aldetik ikertzen hastea urte hauetan, baina ia ezinezkoa da jakitea. Egin zuenak, gobernuaren baimenarekin egin zuen eta horrek esan nahi du dena oso neurtuta gertatu zela, inoiz inork harrapa ez zezan.
‎«Eta horrek esan nahi du bazkari hotza izango dugula», esan zuen Jasonek, «edo batere bazkaririk ez».
‎Merkatu ekonomia liberaletan, hala nola Erresuma Batuan eta AEBn, zaila da halakorik lortzea, herrialde horietan nahiago baitituzte epe laburrerako mozkinak eta ekonomia eta gizarte politika erasokorrak, eta horrek esan nahi du gizarte zuzkidurak ez direla merkatuen kontura egiten, nahiz eta hori argudiatu ohi den, baizik eta finantza merkatuen kontura, eta merkatu horiek ez dute konpromisorik biztanleekin. Sarritan argudiatu izan da goi teknologiako sektoreko merkatu espezializatuek eta bizkor mugitzen diren produktuen merkatuek zailtasunak ekarri zizkietela enpresa antolaketa arin eta malgu postfordistei, eta Alemaniako eredua ez dagoela ondo egokituta horretarako, eta argudio hori Hego Euskal Herrian ere entzuten da:
‎Hurrengo kapituluan ikusiko dugun bezala, EAEn demokratizazio mota bat mamitu dela esan arren, horrek ez du esan nahi herritar guztiek gaitasun berarekin gobernatzen dutela beren burua eta beren herria, edo kapitalismo neoliberalaren periferietan ibili garela; horrek esan nahi du dimentsio batzuetan boteretze kolektibo eta berdintze sozioekonomiko batzuk gertatu direla. Eta hori guztia ongizate erregimen kontserbadore eta mediterraneo batean gertatu dela, eta beraz kapitalismo koordinatu baten pean (Hall & Soskice, 2001; Schmidt, 2002).
‎Zientzia politikoetan, botere politikoa soberaniarekin identifikatu ohi da, soberania Hobbesek ulertutako moduan hartuta; hau da, estatu modernoaren monopolio gisa. Hala ere, estatu ez diren komunitate politikoek, hala nola EAEk, badute ahalmen politikoa, eta, askotan, materialitate instituzional trinkoa (Poulantzas, 2014), eta horrek esan nahi du autoritate gune eztabaidaezinak eta bateratuak sortzen dituztela edo sortzeko helburua dutela (Herrero de Miñonek, Jellinek i jarraituz,, estatu zatiak, izendatzen dituenak, 1998:
‎Horiek horrela, euskara behar bezala ikasteko eta erabiltzeko motibaziorik sortu ez izanak esan nahi du erdararen statu quoak erauzi egin dizkiola euskarari horretarako behar dituen pizgarri sozialak. ereduko ikasleen gaitasun komunikatiboak huts egiten baldin badu, horrek esan nahi du erdarak monopolizatzen dituela motibazioaren mekanismo psikosozial nagusiak. Esan nahi du, orobat, ereduko ikasleak garatu duen euskara gaitasunak ez duela gainditu ikasketa akademiko formalaren314 langa, eta ahozkotasunean euskaraz ez duela behar adinako sozializaziorik burutu315.
‎Zergatik hasi gara pentsatzen euskararen etorkizuna funts funtsean funtzio informal lokaletan dagoela, eta funtzio estandar nazionala ez dela erabakigarria ahozko erabilera eta gaitasuna hobetzeko? Orain arte funtzio formalak areagotuz funtzio informaletako euskararen erabilera hobetzea lortu ez bada, horrek ez du esan nahi euskararen etorkizuna esparru lokalean dagoenik; horrek esan nahi du funtzio formalen izaera hegemonikoa ez duela bereganatu euskarak. Euskarak ez duela funtzionatzen nazio hizkuntza baten zentzuan, adibidez, hezkuntza sisteman eta EITBn.
‎Halere, kondena horrek ez du inongo arrastorik uzten elizatik kanpo. Eta garrantzitsua da datu hori ere, zigor kanonikoa barne zigor bat baino ez delako funtsean, eta horrek esan nahi duelako elizak pederastiaz kondenatutako apaiz batek ez lukeela inongo oztoporik izango, adibidez, eskola publiko batean lanpostu bat lortzeko.
‎Eta lan hori nik bakarrik egin dezaket. Orain garbi ikusten dut, eta horrek esan nahi du hasi naizela lan hori egiten. Eseri nintzen, beraz, neska lagunarekin eta esan nion ez nengoela ondo.
‎–Txetxen garraio bidean edo arratsaldeko seiak artean arazo bat sortzen bazen, atxiloketa??, ni handik kanpo nintzenez, telefonoz informazioa jaso behar nuen, eta segidan EHLGren batzarra utziko nuen, Baionan prentsaurreko bat emateko, ETAren eta gure arteko gutunen berri emateko, hirurok ekimenaren filosofiari buruz idatzitako testu bat zabaltzeko eta mobilizazio batera deitzeko. Abisurik ez banuen jasotzen, horrek esan nahi zuen ez zela arazorik, eta finkatutako orduan Luhuson behar nuen; kasu horretan, aipatutako dokumenturik gabe?.
‎Etxe bat erosteko puntu puntuan nagoela jabetu naiz bat batean, eta horrekin batera urte batzuez banku bati lotuta egongo naizela, horrek esan nahi baitu lan bati lotuta, eta orain arte erraz egin dudanak hotzikara sortu dit bizkarretik behera. Nola sartu naiz ni hemen?
‎Lehenengoetan,. Zero baturako jokoetan?, baten galera bestearen irabazia da. Olaizola Irujoren aurka ari da, horrek esan nahi du Olaizolak tanto bat irabazten duen bakoitzean Irujok tanto bat galdu duela. Poker partida batean gauza bera:
‎Telefonoz deitu eta hitzordua emango nion. Telefonoak interakzioa zekarren berarekin eta horrek esan nahi zuen ez zenuela sekula jakiten nondik joango zen elkarrizketa. Hobe maila.
‎Zure amona zen horrelakoa, zu zibilizatuagoa zara, ezta? Eta horrek esan nahi du hiritarra eta hobea. Zure amonak baserrian hori egiten bazuen zen beste aukerarik ez zuelako, baina noski, guk aurreratu egin dugu, eta bizimodu modernoa beste era batekoa da.
‎trukea. Truke horrek esan nahi du jarritako diruaren %30 galtzea onartzen duzula. %15 eskura emango dizute, hori seguru izango duzu, eta gainerako %55, 2028an jasoko duzu, Eroskik zutik jarraitzen badu.
‎–Nola lortu haiengana heltzea? Adibidez, gazte mugimenduen bidez, haietan ere aldarrikapen kultura sustatuz, baina horrek esan nahi du jada antolatuta daudenekin koordinatzea, eta inondik inora ez dira gehiengoa?.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia