Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2000
‎—Heure buruaz urrikaltzen haiz, heure buruari irri egin beharrean, eta hori ez duk ona... Eta erori egin hintzen eta heure erortze horretan aurkitu duk heure justifikazinoa, munduan bertze nehor erori ez balitz bezala...
‎Baina ez fidatu. Zeren, batzuei entzunik, baitirudi ezen bizitza osoan harriak jaurtikitzen ibili zela, eta hori ez duk egia. Baina badakik nolakoa den jendearen jokabidea, baita zenbait biograforena ere, sainduei buruz eta gizon handiei buruz ari direnean, eta nola haien egite handiak are handiagotzen dituzten eta exageratzen.
‎—Joanes, hire osabarena ez duk libertatea, erotasuna duk —eta, handik aitzina, bere burua ere zuritzerat jotzen zuela, erantsi zuen—: Eta erotasun hori ez duk zuhurrak lukeen erotasun apurra, Virgiliok erraiten zuen bezala, baina ero baten erotasun handia. Zeren modu eta manera onik gabe eta gutieneko arau batzuk gabe ez baitago bizitza moldatzerik, eta zeren, zure ama Grazianak erraiten duen bezala, ez baitago goia behearekin nahasterik...
‎—Bai, originala delako izan daitekek, horixe pentsatu diat nihaurk ere hatsarrean, nahiz eta gero eta gutiago sinesten dudan: izan ere, jende originalak eta bere gisakoak ez dik berdinetik berdinerat egiten, baina berdinetik hoberat, eta hori ez duk gure zozoaren kasua, zeren habiak egin baititu, bata bertzearen gainean, toki berdintsuetan; gero, jostalaria izan zitekeela pentsatu diat, baina habia, hegazti batentzat, den gauzarik seriosena duk, eta serios denarekin ez zagok josteta egiterik; eta, orduan, bertze zerbait bururatu zaidak —eta, hatza luzatzen zuela, erran zidan—: ez al haiz konturatzen, bada, ezen mailen arteko leihoak —edo errektanguluak, hobeki— berdinak direla, eta, berdinak direlako, zozoak ez dituela, beharbada, bereizi, ergela delako?
‎Edo, ez al dakizu ezen Eliza Spiritu Sainduaren emaztea dela, eta emazte hura lohitzen duenak ordaindu beharra duela? Ohitura hori ez bazenu, ordea, gauzak bidetik eta bere lekutik ateratzekoa, Jainkoaren donu eta dohaintzat hartuko zenuke, zeren zuri ere ez bailitzaizuke gaizki etorriko osabarenetik zentzatzea. Izan ere, heresia izurria baino kutsakorragoa da, eta osabarekin gehiegi ibili izan zinen, urte luzeetan.
‎—Aurreikusia zagok —hagitz profesionala, haren keinua—, baina hori ez duk nire afera. Ni, astoak bezala:
2001
‎Beti pailazoarena egiten dabilen tipo bat. Baina ni egoera bertsuan nago, pentsatu du Tasiok Fernandoren kezkak bereganatuz, eta hori ez ditudala 19 urte honek bezala. Baizik 27 dagoeneko.
2003
‎Izan ere, don Kosme eta don Estebe harrapatuta bezala zeudek, haiek beren aparteko munduan bizi izan diren bitartean, gu lanean aritu baikara, isilean bai, baina baita etengabe ere, inurriak bezala. Mundua aldagaitza dela uste ditek, eta hori ez duk egia. Begira, bestela, nola suspertzen hasi den herria...
‎Eta toleranteak gara. Badakit hitz hori ez duzula gustuko, baina horrelaxe da.
2004
‎Gutxi gorabehera, tontoarena egiteko eskatzen ari haiz. Eta hori ez duk horrela. Hi oso azkarra izango haiz, baina ni ere ez nauk inozoa.
‎Espainiaren aldeko apustua eginda daukatenek, esaterako, oso argi daukate hezkuntza beraien tresna ideologiko nagusia dela. Abertzale sentitzen garen guztiok, ordea, hori ez dugu horrela demostratzen, eta ez dugu behar bezala egituratu?. 455
‎Gimenezek oso besterik uste badu ere, ideia hori inkontzientearen zirrikituetan barrena itzuri zitzaionean, dagoeneko ukaezina den hitzarmen totalitario baten ukapena egiten du berak nahi gabe. Ez dago esan beharrik, bistan denez, delako hitzarmen hori ez duela inork inon sinatu, honekin edo harekin, munduan diren hizkuntza eta kultura gehienen, hiru milatik lau milako tarte horretan dabil etnozidio unibertsalaren luze laburra, heriotza hitzartzeko.
‎–Ez zakiat zergatik jarri behar duten hainbeste mendi. Mendi puntetan presio gutxi zagok, eta hori ez duk sanoa: birikek airea behar ditek –esan zuen De Groeeningek– Ordekan, esate baterako, ondo, ze hor denontzako zagok airea.
‎Manta sofa gainean utzi eta kalera korrika ateratzeko sentsazio hori ez du azken hamar urteetan sentitu hamar urtez Madrilen, Markinatik ehunka kilometrotara, lanean ari den gizonak. Markinara gabonetan eta uda partean bueltatzerakoan gero eta lagun gutxiago etorri zaizkio etxera bila.
2005
‎Gaur gauean bertan Baionan zeundekete! Toki berezi hori ez badute inoiz ixten, emakumeek esan duten legez, biharko dena konponduta! Ez duzu beste egun baterako utzi behar!
2006
‎Bortxaz eta inposizioz, mugak Ebrotik Bidasoara ekarri ziren, euskal mutilak soldaduskara obligatu, zergak ezarri, eskola zentralizatu, lurralde osoan Espainia Estatu politiko, administratibo, militarra inkatu, eta hortxe dago gaur. Hori ez da kentzen," hori ez dut izan nahi" batekin. Eta zu espainola zara ala ez galderak ere, ez dizu horretaz galdetzen.
2008
‎–Aizak, Jim, esadak egia: hori ez duk Flinten itsasontzia, ezta?
2009
‎–Traste hori ez duk benetako... –ez zuen esaldia amaitzerik izan.
‎Gauza batzuk ezin dira disimulatu. Eta, noski, hori ez du jende askok gustuko. Bereziki Giorgi bezalako mutilek.
‎Eskaintza ez duk ona, baina txarra ere ez duk, aurreko igoera kontuan hartzen badugu? guztira,% 8ko igoera ateratzen baitzaigu, zortzi hilabeteko epean, eta hori ez duk balantze eskasa! –langile batzuen txalo eta beste batzuen ziztu eta protesten artean.
‎–Ixooo! –Venancio Laínen ahots ozena zen, baritono ahaltsu batena iduri– Eskaintza ez duk ona, baina txarra ere ez duk, aurreko igoera kontuan hartzen badugu... guztira,% 8ko igoera ateratzen baitzaigu, zortzi hilabeteko epean, eta hori ez duk balantze eskasa! –langile batzuen txalo eta beste batzuen ziztu eta protesten artean.
2011
‎Ohikoan, gizon abegitsua zen Efren, bai, baina, osabaren erretolika luzea irentsi ez bertze, tigre amorratu bat bezala sentitu zen, eta, berak ere manera onak galtzen zituela, entzun ere, entzun zuen aitaren oihua, ausaz, kontzientziaren zoko batetik: . Hire osaba hori ez duk parte onekoa, eta bota ezak istantean etxetik!???, orroka hasi zitzaion osabari:
‎–Nahi duana erranen duk, baina hori ez duk bidea, zeren kristauon frogarik handiena fedea bera baita. Izan ere, ez ahantz Kristok San Tomasi errana, apostolu saindua Kristoren zauriak arakatzen ibili zenean, jakiteko gizon hura zinez ote zen Kristo, ehortzi ondoren piztua:
‎Artista batentzat ez da erraza bere opera primarekin bide berriak irekitzeko gai izatea, batez ere xede hori ez duenean. Baina hala izaten da hainbatetan:
‎–Ez, Jug, hori ez dun bidezkoa. Hi haiz zaharrena.
‎Amalurrek ez ditu gauzak ikusi nahi izan, ezta grabazioa entzun ere. Dirudienez, ez zitzaien asko kostatu hiltzailea Amalur izan zela antzeztea, ideologia kontuengatik izan zela frogatzea bai, hori ez zuen inork sinetsi, ETAk ez zuen hilketa gezurtatu ere, eta Amalurrek terrorista kontsideratua ez izatearen abantaila guztiak izan ditu kartzelan. Honako hauek bidali didan notaren zatiak dira, karta deitzerik ez baitago.
‎ezinbesteko heldulekua eta euskarria dugu kultura identitatea. Jakina, maila pertsonalean hain beharrezko dugun babesgune hori ez genuke lortzerik izango gure nazio taldeak talde gisara aitorpenik eta ahalmenik ez balu. Komunitate kultura batek behar duen gutxieneko itzal eta begirune orokorrik bereganatzen ez badu, pentsatzekoa denez, bertako kideen duintasuna eta nortasuna mehatxupean egongo dira?
‎Ni, ingurukoek arduratzen naitek. Edozein berri jakitean, berriro pizten duk sufrimendua gurean, berriro hasten gaituk arratsalde hura oroitzen, bizitzen, eta hori ez duk ona, ezin duk ona izan. Egunen batean zer gertatu zen jakiten badugu, pentsa ze eragin izango duen amarengan heriotzaren aurreko sufrimenduak jakiteak, xehetasun guztiak ezagutzeak.
2012
‎Bazekiat zeri buruz ari haizen, baina hori ez duk inposatua. Nik soinu probetan musikari guztien lanak eta teknikariarenak hartzen ditut nire gain, baina nik hala nahita.
‎–Batzuetan amesgaiztoak ditiat baso harekin. Toki hori ez duk... Sentitzen diat, Xabier, baina ez nauk hara itzuliko, ohartarazi zion Koldok.
‎Aspaldiko mutazio bat dute, eta mutazio hori dela medio, bakterioen toxinek ez dute inolako eraginik arrainen nerbio sisteman, ezta sodio ioiaren garraioan ere, gainerako bizidunak kaltetzen dituzten bi gauzak. Mutazio hori ez balute, intoxikatu egingo lirateke gainerako animalia guztiak bezalatsu; mutazioa dutenez, bakterioen toxina gibelean, sexu organoetan eta azalean metatzen dute, beste inolako kalterik jasan gabe.
‎Gaur, Itsaso Beltzeko kosako sarjentu batekin topo egin dut; elkar ezagutzen dugu, joan den urtean nire destakamentuan egon zen; ba, azaldu diodanean non hartu dugun ostatu, zera esan dit: «Adiskidea, leku hori ez duk garbia, hangoa jende gaiztoa duk!...». Eta, izan ere, zer nolako itsua da hori?
2013
‎–galdetu zidan Peruk?. Kunderak liburu horretan kontatzen zuen, une batzuetan gure bizitza partekatzen duen pertsona hori ez dugula ezagutzen ohartu gaitezkeela, eta beste horren identitatea ezabatu egingo dela orduan. Baina aldi berean geure identitateaz zalantza egiten hasiko garela une horretan.
‎–Arazo batek irtenbidea baldin bazaukak, ez duk arazo bat. Eta arazo batek ez bazaukak irtenbiderik, hori ez duk arazo bat, hori beste zeozer duk. Beraz, ume, ez zagok arazorik!?.
‎Tarteka, itsasotik haizeak jotzen duenean, geldiarazi egiten nau eta lepotik zintzilikatzen delarik tarte luzeak egin behar izaten ditugu, itsasoari begira ni eta begiak itxita dituela bera. Eszena bigun samar hori ez du, noski, malekoiaren erdi parean egiten, ez nioke utziko, pasealekuaren hasieran dagoen miradorean baizik, herriko bikoteek izendatuta baitute leku hori besarkatuta egoteko. Ni, egia esan, deseroso sentitzen naiz gehienetan.
2014
‎Mugikorraren pantailako eskuin goialdean, bateriaren sinbolotxoa den pila ezagunak aldi berean beste sinbolotxo tipiko bat du gainean marraztua, bateria kargatuta dagoela adierazi nahi duen betiko entxufetxoa, eta, hortaz, taberna aldaketa baimentzen dut guztien poz eta lasaitasunerako, apur bat nazkatuta eta labankada ironikoak jaurtitzen hasteko gertu daude eta nire lagun taldeko zenbait eta hori ez dugu inondik inora desira, hauekin behin ironiaketan hasiz gero ez baitago gelditzerik, eta ez da txarra, normalean ez baikara haserretzen ezpada dibertitzen, baina oso muturreko jar gaitezke, aurrekoarena baino sastakai sofistikatuagoa botatzeko ahaleginean behin baino gehiagotan gelditu da bat edo beste taberna zuloko izkinan edo are taberna zulo kanpoko kale gorrian, zigarreta eskuan eta es... Baina ordurako gainontzeko gehienak edo guztiak komunean d (g) aude norbait edo zerbait ahoratzen edo sudurreratzen (edo biak) eta pertsona horri, bonbilla piztuta eta mozkorraldia ahaztuta tabernara eu re ka aurpegierarekin sartu denari, adrenalinak beherakada itzela ematen dio eta dagoeneko ez du ezertxo ere egiteko gogorik, ezpada agian gogoko duen eta ondo usaintzen duen norbaiti goxo goxo besarkatuta lo egiteko.
‎Barre murritz bat egin zuen, ondoan eskaileretan jesarrita zegoen neska bati entzun zionean: «Eta hori ez dun dena, maittea!».
‎Eta irakurtzen jarraitzen duenak irakurtzen duena da alemanak milioika daudela Austrian, Suitzan, Frantzian, Errusian ere (Frantzian ere alemanak, italiarrak, etab., daudela), eta hori bere horretan onartzera etsi beharra dagoela, absurdoa dela alemanak direlako aleman denak Estatu bakarrean biltzeko ametsa, sekulako triskantzak eragin gura ez badira (bitxiki, Mommsenek berak aurretik esana egon arren, zenbait eztabaikidek hala ere Mommsenen aurka aterako du arrazoi hau, eta Renanek errepikatu egingo du joko hori) 1140 Egia da alemanak edonongo alemanen patuaz kezkatzen direla. Errusiak Livoniako Rigan, Dorpaten, nazionalitate eta hizkuntza alemaneko biztanleria hertsatzen badu, Frantziak Alsazia Lorrenan dagien antzera, alemanek hori ez dutela atseginez ikusten, baina isil isilik geratzen direla eta ez direla ezertarako tartean sartzen. –The days of the Crusades are over; honest patriotism repudiates Quixotic folly? 1141 Alsazian ere, literatura eta artearen zale alemanak joan izango zirela hara pelegrinazioan, soldadu alemanik inoiz ez zela joango.
2015
‎beirazak, hik eskumuturrean daramaan eta hain harro erakusten duan erlojua. Callao plazako edozein moruk saltzen dik bat mila pezetatan; erloju hori ez duk urrezkoa, ezta Rolex ere. Ezta erlojua ere, larritzen banauk?.
‎Isilpean, ordea, Zapateroren gobernuak ez zeukan nazioarteko egiaztatzaileen taldearen osaketari eragozpenik jartzeko asmorik. Currinek eta Nazioarteko Harreman Taldekoek lehendik erabakia zuten egiaztatze lan hori ez zutela euren gain hartuko, eta hasiak zeuden zeregin horretarako gaitasuna eta prestasuna zuen jendearen bila.
‎Has nadin aitortzen delako aipu hori ez dudala zuzenean neuk aurkitu, Nafarroako historian oro har, eta Martin Azpilkuetaz bereziki, neu baino mila aldiz jakintsuagoa den Jose Goñi Gaztanbide argiak baizik, haren biografiari dedikatu zion artikulu batean honela idatzi baitzuen:
‎–Ez ezak hori esan, Mart, hori ez duk horrela. Haserre nengoan eta berotu egin ninduan, besterik ez.
‎Baina, era berean, Euskadiren askagintzarako base teoriko eta praktiko bat eratzeko orduan, oraingo oligarkia komunista kritikatzen diat, begi bistakoa baita marxismoak ez duela herrien independentzia bultzatzen! Eta hori ez duk sozialismoaren beraren aurka egotea. Bueno, nola esan, azken batean Marx bera ere ez zuan marxista!
‎–Begira, hori ez duk ideia txarra.
‎–Serio ari nauk, Lorenzo, ez zakiat ulertzen duan benetan, esan nion, abegitsu?. Tesia eta hori ez duk tapadera, nire lana duk, ez besterik. Aberriaren aldeko nire lan guztia hori duk gainera, zuberera zaharrean apur bat arakatzea.
‎Erlatibismoari dioten beldurra agerian geratuko litzateke. Baina beldur hori ez dugunok ilusioz hartzen dugu Metodoaren diskurtsotik eta Meditazioetatik ez datozen ideiekin gaur egungo eztabaidak xaxatzea. Latourren espresio bat gustatzen zait asko.41 Erlatibisten aurkako eragozpena gainetik kentzeko gura du esaten duenean «guk ere gure lur egonkorra bilatu behar genukeela, baina harea mugikorren gainean.
‎Gure aita delineante aritzen duk aspalditik. Gainera, hori ez duk kontua. Gure ama lehengusuak bisitatzeko aitzakian etortzen zuan hona.
‎–Juanito. Baina hori ez duk onena. Berak zuen informazioaren arabera, hildakoak ez zeudek Txindurrita bidean lurperatuta.
‎Estetikoki ere gustatzen zaizkit, argal ditut bai, baina sendo eta bizkor, horrela gustatzen zaizkit niri, ez auzoko liburu dendako erakusleihoan, lehengo egunean ikusi nuen aldizkariko argazkian agertzen zen gihartsu harenak modukoak: mastodontea ematen zuen, gihar guztiak puztuta, hori ez dut gustuko, nire gorputz mehe tentea baizik, eta nire beso eta hankak.
‎b. Batasunerako euskalki jakin bat aukeratuta, jaiotzaz euskalki hori ez dutenek nekez lortuko dute etorri eta jario nahikoa. Lotsak eta konplexuak sortuko dira, gainera, bazterrean utzitako hiztunen baitan.
‎Haietako bik hizkera berdintsua erabili zutela esan zuen eta, ziurrenera, gasteiztarrak zirela. Hirugarrenaren hizkera nabarmen desberdina iruditu zitzaion eta hori ez zuen inon kokatu; arabarra zenik ere ez zuen ziurtatu (Mitxelena 1958 [1998]: 29).
‎Zuberoako arazoez arduratzen zen prentsarik ez zegoelako hasi ginen gu. Hor dago, bai, Le Miroir de la Soule, baina hori ez duk informaziorik. Ez ditu hor gauza zenbait besterik aipatzen, molestatzen duten apurrenak ere ez ditu aipatzen.
2016
‎Benetan ezinezkoa, sinesgaitza! Gizakiek hori ez zutela hantxe ezarri argi zen, zerbait egitekotan gizaki bat ezarriko zutelakoan eta Sapen antzekoen lehenagokoek adimendu zorrotzik ez baitzeukaten halako aitzinamendu zientifikorik lortzeko! Nork beraz?
‎Hitz batez: marxismo hori ez dugu geure arazoen teorigintzan hatxeman, sozial inperialisten bitartez baizik; hain zuzen ere, hauek gu desbideratzeko errun dituzten paperkeria nabarmenetan(...).
‎egunkari eta aldizkari, ofizialetatik? at egiten den web kritika oraindik urri hori ez du irizpide bereziki sendoekin jasotzen, normala den bezala, mundu hori oso aldakorra delako, goian iradoki dugun bezala, eta Kritiken Hemerotekaren baliabideak mugatuak direlako?, eta agian findu luke, kritika, gisa ulertzen duena, liburu baten aurkezpenean irakurritako testu bat agian erresuma berekoa bai, bejetalarena ala animaliarena litzatekeen esaten ez nintzateke ausartuko, ordea?, baina kritikaren espezie berekoa ez delako.
‎Oso minoritarioa. Komunitate linguistiko batek gaurko egoeran kontsumo kultural hori ez badu euskal iturrietatik bideratzen, sekulako etena sortuko da. Hiztun bakoitzak erdal erreferentziaz betetako motxila dakar harreman sare horietara.
‎Ikus orduko gure gogo bihotzak hartu zizkigun? Patxikari erran nion etxe hori ez zuela ez bordeles, ez eta paristar batek erosiko. Gure adiskide bikoteari aipatu genion.
2017
‎Baina hik esango didak: to, bildots hori ez duk hirea! Egia.
‎Ze batek gonbidatzen hau, eta gero beste batek, eta esaten diate: . To, har zak mokadutxo hau, eta har zak hori ere...?, eta azkenean gauza gehiago jaten dituk, goxoagoak, eta janari hori ez duk dena hondakin bihurtzen; beti geratzen duk zerbait, beti salbatzen duk zerbait eta bilakatzen duk umore on, dantza, kantu, liskarra ere. Zerbait horrexeri esaten zioat nik Berpizkundea.
‎EEEak ahalmen eta gaitasun politikoaren gune objektibatuak dira, eta autoritatea eta gaitasunak metatzearen eta lurraldetzearen ondorioz sortutako erakunde multzo gisa ulertu behar dira. Hala ere, erakunde multzo hori ez dute soilik aldundiek, batzarrek eta legebiltzarrek osatzen, baizik eta Osakidetzak, Osasunbideak, eskola publikoak, sindikatuek, enpresari elkarteek, gizarte hezitzaileek, adinduen egoitzek eta kale garbitzaileek. Ondorioz, bi modutan kontzeptualizatu daiteke Euskal Estatua.
‎Kultura (eta gizaki) guztiek berdin balio dutela esateko, unibertsala den irizpide moral bat egon behar du berdin balio duten kultura (eta gizaki) horiek guztiak ebaluatu ahal izateko, baina ez dago adostasun moral unibertsalik irizpide hori ezartzeko. Bigarrenik, gizaki (eta kultura) guztiek balio moral berdina baldin badute, orduan balio moral hori ez du inork hautatu, erabaki edo aukeratu, eta, hortaz, humanitateak berezkoa duen zerbait litzateke, baina gizateria kontingentea da, inork ez baitu hautatzen gizaki jaiotzea. Ondorioz, gure humanitate partekatua kontingentea da, edozein familia edo naziotan jaiotzea bezainbeste, eta beraz, kontingentzia izango litzateke gizaki (eta kultura) guztiak berdin egiten dituena, eta ez hautu morala.
‎Giza komunitateetan, arbitrariotasuna eta kontingentzia hor daude beti, izan ere, besteak beste, komunitateak erabakitzen duen hori ez duelako sekula komunitate oso osoak erabakitzen (adibidez, haurrek, migranteek eta beste hainbat pertsonak ezin dute bozkarik eman, ez eta parte hartu ere), baina, hala ere, komunitate osoari ezartzen zaio. Erabaki bat ezin badu inoiz ere erabaki hori ezarriko den komunitate oso osoak hartu, gatazka eta arbitrariotasuna presente egongo dira, egon behar dira, nahiz eta aurrez adostu diren arau eta legeen arabera ezarri erabaki hori.
‎Hortik asimilaziora dagoen tartea, berriz, oso txikia da. Zimmermann-ek ohartarazten digunez,, gainera, asimilaziorako erabaki hori ez du behartuta hartuko hiztunak, barrutik datorkion desira moduan baizik? 145 Hemendik atera dezakegun ondorio bat: hots, hiztunaren ahalduntzeak parez pareko identitate politika sustagarriak ditu eskakizun.
‎–Baina hori ez duk kontua, txo. Hik badakik zer den hire emaztea ez den batekin larrua jotzea, hi baino askoz gazteagoa dela, gainera?
‎Mendian ibili, bazterrak miatu, oreinen aztamak bilatu, haien ohiturak ezagutu... Oreinak sumatzeko unerik egokienak zein diren ikasi egin behar dik, eta hori ez duk ekologista horiek leitzen dituzten libumetan idatzita etortzen. Desorduan izanik ere, basora joan eta kuxkuxean ibili behar izaten duk horretarako.
‎Gauza batzuetan, oraindik, praktika zaharkituak darabilzkigu. Webguneak, sare sozialetako kontuak eta abar egiten dira, baina hori ez baduzu behar bezala mugitzen, alferrik da, da aurkezpen txartelak egin eta ez banatzea bezala.
‎–Ni hari irakasten saiatzen nintzenaren kontrakoa egin zuelako? Ez, hori ez duk porrota.
2018
‎Bortxaz eta inposizioz, mugak Ebrotik Bidasoara ekarri ziren, euskal mutilak soldaduskara obligatu, zergak ezarri, eskola zentralizatu, lurralde osoan Espainia Estatu politiko, administratibo, militarra inkatu, eta hortxe dago gaur. Hori ez da kentzen? hori ez dut izan nahi, batekin.
‎–Proposamen bat daukat nik, barkatu orain arte ezer esan ez badut, hartu zuen hitza Alazne Gorputz Heziketako irakasleak?. Neska horrek indarkeriarako sena dauka, hori ez du inork ukatuko, txikitatik izan du, baita matxinatzeko sena ere, baina nire ustez txarto bideratutako gehiegizko energia da, eta bide onean jar genezake. Zergatik ez diogu aholkatzen eskolaz kanpoko autodefentsa tailerrean sartzea?
‎Zer edo zer gehiago esatera zoaz, baina une horretan ohartu zara ahots hori ez dela zure alabarena, emakume hori ez duzula ezagutzen eta ez dakizula nola nahastu ahal izan zaren, eta pixka bat urduri jarri zara; baina, badaezpada, isilik geratu zara, zain baina, aldi berean, adi. Izan ere, ez da lehenengo aldia halako zerbait gertatzen zaizula, eta azkenaldi honetan maiztxo dela esango zenuke.
2019
‎Argi daukazu testu horretan aurkitu duzun ahotsa behar duzula, azkenik aurkitu duzu bilatzen zenbiltzana, baina arazo bat duzu: ahots hori ez duzu zeure buruan aurkitu, zure emazteak kuleroak gordetzeko erabiltzen duen tiraderan baizik.
‎Emakumeari dagokionez, haren gutxiagotasun konplexuak feminitatearen uko lotsazkoaren moldea hartzen du: konplexu hori ez du zakilik ezak sortzen, baizik egoerak bere osoan: neskatoak ez du faloaren inbidiarik mutilei onartutako pribilegioen sinbolo gisa baino; aitak familian duen tokiak, gizonen nagusitasun unibertsalak, hezkuntzak, guztiak berresten dio nagusitasun maskulinoaren ideia.
‎Izateduna gorputz sexudun bat da; beste izatedun batzuekin dituen harremanetan, haiek ere gorputz sexudunak dira?, sexualitatea tartean dago beti; dena dela, gorputza eta sexualitatea existentziaren adierazpide konkretu batzuk baldin badira, existentziatik abiaturik aurkitu ahal izango dira haien esanahiak: ikuspegi hori ez duenez, psikoanalisiak adostutzat ematen ditu esplikatu gabeko egitate batzuk. Esaterako, esan digute neskatoa lotsatu egiten dela pixa kokoriko egiteagatik, ipurdi masailak bistan:
‎–Ez duzu inoiz pentsatu normala izan daitekeela ahalmen hori ez dutenak dutenen beldur izatea. Beren burua nola edo hala babestu nahi izatea?
‎Une hartan erregeak ahots indartsua goratu zuen, Guk, hemen, munduko ipurdi honetan bizi izanagatik, laudorio handiak entzun ditugu zuei buruz, entzun dugu indar handiko gizonak zaretela, eta armekin izan litekeen trebeenak zaretela, eta ez dugu zalantzan jartzen, zuen gorpuzkera sendoak ikustea aski, eta gerra egiteko trebeziari dagokionez, gauza erlijiozkoetan nola profanoetan egin dituzuen ekintzen kontaketak dioenaz fio gara. ...n, gizonak, emakumeak eta haurrak, adinari erreparatu gabe, eskuetan armarik ba ote zuten edo ez kontuan hartu gabe, ihes egitea lortu zutenak baizik ez ziren salbatu, eta gutxi izan ziren, hortaz, hau guztia egin bagenuen, Lisboa setiatzeko ere bagara, eta hau esaten badizuet ez da zeuen laguntzari muzin egiten diodalako, baizik eta ikus dezazuen ez gaudela hain gabetuak indarrez eta kemenez, eta hori ez dudalarik oraindik aipatu gure arrazoirik onena, honakoa, hain zuzen, geuk, portugaldarrok, geure alde daukagula Jesukristo Gure Jauna, isilik egon hadi, Afonso.
‎Hizkuntza bati, edozein delarik ere hizkuntza, adierazkortasunik ez zaio falta. Faltako zaio, urtetan eta urtetan hiztunok ez erabili izanaren ondorioz, baina ez beragatik adierazkortasun hori ez duelako. Izatekotan ere, gu gara hizkuntzari behar bezalako etekina ateratzen ez diogunak(...) Gatza eta piperraren bila joaten gara gaztelaniara, bai gure eguneroko jardunean eta baita ere jardun jasoagoetan, erosoagoa zaigulako beste hizkuntzan ezagunak ditugun hainbat elementu baliatzea, errepikapenaren errepikapenez eta entzunaren entzunez buruan sartuagoak ditugulako gure propioak baino.
2020
‎Ez zegoen ezer irabazteko. Eta hori ez du Caño bezalako norbaitek sekula ulertuko –gorputza atzera bota nuen aulkian. 80 urte inguruko emakumea igaro zen gure paretik otzara gurpildun bat arrastaka zeramala.
‎Gainera," erosteko ahalmen" ospetsu hori duten herritarren artean ekonomiak duen kontzentrazioak (non herritarrak kontsumitzaile gisa betetzen duten eginkizunera murriztuak diren), eta gero eta ugariagoak diren eta ahalmen hori ez duten herritar horiek bazterrean uzteak, ekonomiaren funtzio nagusia izan lukeena erabat desbideratzen digu: metabolismo sozialaren funtzionamendua ahalbidetuko duten eta etorkizuneko be launaldien bizi baldintzak bermatuko dituzten ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena eta hornidura ziurtatzea.
‎Izenak ez zidan ezertxo ere esaten. Baina hori ez dun berria. Kalera irten nintzen eta probintzietan eskela gehien saltzen dituzten bi egunkariak erosi nituen, Cordobillakoa ez nuen hartu, kasua haren jurisdikzioan sartzen ez zela suposatuta.
hori ez dugu
2021
‎Erru hura nire birikak betetzen dituen airea bera zela ez zuen asmatu mutikoak, nire zainetako odol-jarioa, nire bizitzaren berotasuna. Nahikoa ahalegintzen bazen, zapore lohi hori ez zuela gehiago sentituko pentsatu zuen. Ahalegintzen zen.
2023
‎Gaur igandea da, baina ez larre berde, etxe txuri, teila gorri egun bat. Poema hori ez du inork sortu oraindik, handik urte batzuetara idatziko duen Sarrionandia kartzelan dago, duela juxtu hiru hilabete atxilotu zutenetik, Carabanchelen bera ere, guardia zibilen kuartelean egundoko pasada hartu ondotik, metro gutxira egongo ziren Joxek azken arnasa eman zuenean, baina poema hori idatzi gabe dago oraindik, asmatu gabe poemari doinua emango dion kantua, Hautsi da anphora diskoa a...
‎–Ez. Dena normal –erantzun dio Migeltxok berehala– Turistak, beti bezala, baina hori ez duk arraro. Eta zuloa, baina jada itxi nian.
‎Une oro kontu hartzen zidan: " Hanketan ileak, hori ez dun itxura. Behatzetako azazkalak margotu hituzke.
‎Droga kontuetan sartuta egondakoa. Behin gasolindegi bat atrakatu zuela –30 euro lortu zituzten berak eta lagunek, hori ez zuten esan– Jipoiak hartutakoa zela eta bakarren bat emandakoa ere bai. Hori dena egia zen; kontatu ziren beste gauza asko ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia