Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2015
‎–ez ezabatu ezer?. . Gure santak bere ezjakintasuna aitortu arren, haren ezjakintasuna puntu honetan ez zen hainbestekoa: ik. Bizitza 17, 5.
‎7 Hirugarren ezaugarria da, ez direla ahanzten hitz hauek aldi luzean eta batzuk sekula ere ez, hemen entzuten direnak, hau da, gizakiei entzuten dizkiegunak ahanzten direnez; gizaki horiek oso serioak eta jakintsuak izan arren, haien hitzak ez ditugu izaten hain grabatuak oroimenean, eta etorkizuneko gauzak direnean ere ez ditugu sinesten beste hauek bezala; ziurtasun handi handia geratzen delako; noizbait, erabat ezinezkoak diruditen gauzetan, dudaren bat etorri eta hala ote den ez ote den adimena zalantzan ibili arren, ariman bertan ezin etsizko ziurtasuna dago; eta hori, baita gauzak berak ulertu dituen bidetik ez baina kontrakotik doazenean ere, eta urteak igaro arren, ez zaio burutik kentzen Jainkoak gizakiek ulertzen ez dituzten beste bitarteko batzuk bilatuko ez dituenik, baina azken batean beteko dela; eta halaxe gertatzen da; dena dela, diodanez, sufritu egiten da bide hartan okertze ugari gertatzen direnean, izan ere, hura entzun zuela denbora luzea denez gero eta Jainkoa dela esaten dioten ondorioak eta ziurtasuna, orain geratzen zaizkionak, dagoeneko iraganeko gauza direnez gero, zalantzak izaten dira, deabrua izan ote zen, irudipena izan ote zen. Une honetan ez zaio geratzen horrelakorik ezer; are gehiago, bizia emango luke egia harengatik. Baina, diodanez, irudipen hauek guztiak, deabruak jartzen dituenak izango dira arima nahigabetu eta beldurtzeko, batez ere, ulertu zen eran gertatuz gero arimentzat on handiak etor daitezkeen gauzetan, eta Jainkoaren aintza eta zerbitzu handirako direnean; eta haietan zailtasun handia denean, zer ez ote du egingo?
‎Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz. Eta gero argi ikusi zen ez zela deabrua, gero eta gehiago aditzera emanez baitzihoan.
‎10 Ari garen gai honetan ez da horrela, bestera baizik: arima ezer ikusiko duen inolako usterik gabe, halakorik burutik pasatu ere gabe, bat batean aurrean jartzen zaio dena batera eta ahalmen guztiak eta zentzumenak nahasi egiten dira beldur handiaz eta zalapartaz, berehala zorioneko bake hartan haiek ezartzeko.
‎4 Espirituzko ezkon hitza ematea bestelakoa da, askotan elkarrengandik bereizten baitira, eta bat egitea ere bestelakoa da; izan ere, bat egitea bi gauza batean biltzea bada ere, azken batean, bereiz daitezke bata besteagandik eta gauza bakoitza bere aldetik geratu, askotan ikusten dugunez; hau da, Jaunaren grazia hau laster batean igarotzen dela, eta gero arima lagun hura gabe geratzen dela, hau da, berak ondoan duela konturatzeko eran ez duela. Jaunaren beste grazia honetan ez da horrela gertatzen; betiere arima bere Jainkoarekin geratzen delako erdigune hartan. Esan dezagun bat egitea honela izan daitekeela:
‎Hemendik aterako duzue, ene ahizpak, zer axola handia duen iraganeko borrokaldietan garaile irteteak; izan ere, ziurtzat daukat nik Jaunak ez duela sekula utziko kontzientziako segurantzarik gabe, eta ez da on txikia hau. Segurantza diot, eta oker esan dut, bizitza honetan ez baita segurantzarik, eta horregatik gogoan izan beti, hasitako bidean atzera egiten ez badu, diodala.
‎Jarraian dio: esan dut otoitz honetan ez dela ezer ikusten: V. Egoitzak 1, 9
‎Bedeinkatua izan bedi hain Jainko handia. Baina begira, ene alabak, orain ahotan darabilgun honetan ez du nahi ezerekin gera zaitezten; gutxi nahiz asko, guztia nahi du berarentzat, eta zeuoi eman dizuetela antzematen duzuen neurrian, mesede handiagoak nahiz txikiagoak egingo zaizkizue. Ez dago hori baino seinale hoberik gure otoitza bat egitezkora iristen den ala ez jakiteko.
‎11 Ez duzue zeuen burua engainatu behar ziurtasun hau gorputzeko gauzetan geratzen dela soilik uste izanez, esaterako, ikusi ez arren, Sakramentu guztiz Santuan Jesu Kristo gure Jaunaren gorputzean; izan ere, gure kasu honetan ez da horrela geratzen, jainkotasun hutsez baizik. Eta nola geratzen zaigu halako ziurtasunez ikusi ez dugun gauza bat?
‎Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da. Nolabait Jainkoa iraindua dela eta mundu honetan ez dela maitatua eta arima asko galtzen direla bai heretikoenak eta bai mairuenak ikusteak ematen dion nahigabetik dator beharbada; hala ere, gehien mintzen dutenak kristauenak dira; izan ere, Jainkoaren errukia handia dela, eta gaizki bizi arren, bide onera etorri eta salba daitezkeela ikusten badu ere, beldur da asko kondenatuko ez ote diren.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere, harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik.
‎Hain zizelkatua dago ariman ikuste hura, non beraren desira guztia hartaz berriro gozatzea baita. Esan dut otoitz honetan ez dela ezer ikusten, ikustea esan daitekeenik, ezta irudimenaz ere; ikustea diot, jarri nuen konparazioagatik. Honezkero arima beste senarrik ez hartzera erabaki sendoa harturik dago; baina Senarrak ez dio begiratzen ezkontza egin dadin arimak dituen desira biziei, ondasunik handiena izanik, oraindik bizikiago desira dezala eta pixka bat kosta dakiola nahi baitu.
‎9 Hau guztiau ez da ezer, honen gainera aitor entzuleei barrukoa adierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta lehen mugimendurik ez duela haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik. Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku.
‎Beste pertsona eta herrien izenak ere ez ditu agertzen; San Pedro Alcántarako (27, 3?) eta San Frantzisko Borja (24, 3) aipatzen ditu soilik. Hau Inkisizioari begira harturiko neurritzat jotzen dute askok, baina testuinguru honetan ez dirudi hala ulertu behar denik,, askatasunez idazten dut, baitio 8 zenbakian.
‎5 Hemen ere hasi zen deabrua pertsonarik pertsona batzuei eta besteei jakinarazi nahirik afera honetan errebelazioren bat izan nuela nik, eta nigana etortzen ziren esanez, garai larriak zirela eta balitekeela nire aurka gezur beltzen bat aireratzea eta inkisidoreengana joatea. Honek grazia egin zidan niri eta barre eragin, kasu honetan ez bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela. Eta esan nuen horren beldurrik ez izateko; gaitz handia litzatekeela nire arimarentzat, kontzientzian ezer balego Inkisizioaren beldur izatekorik; horretarako motiborik bazela ikusiko banu, ni neu joango nintzatekeela bila; eta nire aurkako gezur beltza balitz, Jaunak aterako ninduela hortik eta irabaziaz irtengo nintzela.
‎12 Hara joan eta Ama Nagusiari neure kontu ematea egin nionean, baretu zen pixka bat, eta guztiek Probintzialari jakinarazi zioten, eta auzia haren aurrerako geratu zen. Eta etorri nintzenean, epaiketara joan nintzen poz pozik Jaunagatik zerbait sufritzen nuela ikusiz; izan ere, kasu honetan ez nuen aurkitzen ezer Haren Maiestatearen ezta Ordenaren aurka ere iraingarri zitekeenik; alderantziz, neure indar guztiez saiatzen nintzen Ordena haz zedin, eta gogo onez hilko nintzatekeen hori lortzearren, nire desira guztia perfekzio osoz bete zedila baitzen. Kristoren epaiketaz oroitu nintzen eta nirea zein ezereza zen ohartu.
‎Moja gehiago hartu ziren, eta Jauna gure aurka gehien nabarmendu zirenak mugitzen hasi zen, benetan guri lagundu eta limosna egin ziezaguten; eta horrela, onetsi egiten zuten hain gogor gaitzesten zutena, eta apurka apurka auzia alde batera utziz zihoazen eta konturatzen zirela, zioten, Jainkoaren lana zela, hainbeste kontrakoren artean Haren Maiestateak aurrera joatea nahi izan baitzuen. Eta une honetan ez dago inor fundazioa egin gabe uztea zuzena zela uste duenik, eta honela, hain arduratsu hartzen dute gu limosnaz hornitzea, non, eskean jardun gabe eta inori eskatu gabe, Jaunak iratzartzen baititu bidal diezaguten, eta behar duguna falta ez zaigula igarotzen dugu; Jaunagan itxaro dut hala izango dela beti; gutxi direnez gero, egin behar dutena egiten badute, Haren Maiestateak orain egiteko gr... [26] Niretzat poz handi handia da neure burua hemen sartua ikustea hain askatuak dauden arimekin.
‎Izan ere, hemen entzun nahi ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela.
‎–Jainkoak hau esaten badit, baliteke egia izatea, santuei esaten ziena bezala? (ez diot sinesten duenik, deabrua lehen eraginen bidez tentatzen hasi zaiola baizik; hartan geratzeaargi dago oso txarra dela, baina lehen eraginak ere kasu honetan ez dira agertuko askotan, arima honetan sendo badago, Jaunak gauza hauek ematen dizkiona egiten duen bezain sendo badago; halakoari Elizak duen egia oso txiki bategatik deabruak txiki txiki egingo lituzkeela iruditzen zaio); [13] nik diot, arimak beragan sendotasun hau ikusiko ez balu eta debozioak edo ikuskariak horretarako lagunduko ez balio, ez dezala ziurtzat jo.
‎27 Barre egiten du bere buruaz, dirua zerbait zelakoan zen eta haren gosea zuen garaiaz; hala ere, honetan ez dut uste, eta egia da, aitortu dudanik sekula erru hau; nahiko erru da dirua zerbait delakoan egotea.
‎Ezta ez dut nahi, norbaiti erakuts baliote, zein pertsonari gertatu zitzaion eta nork idatzi zuen esaterik ere; horregatik ez dut neure izenik jartzen ezta beste inorenik ere, baizik eta guztia albait egokien idatziko dut ezagut ez nazaten, eta horrela eskatzen dut Jainkoaren maitasunagatik. Aski dira hain pertsona jakintsu eta serioak gauza onen bat baimentzeko, Jaunak halakorik esateko grazia emango balit; hala bada, Harenaizango da eta ez nirea; izan ere, nik, letrarik eta bizitza onik gabe eta ezletradunek ez beste inork eskolatua izan gabe (idazteko agindua eman didatenek baitakite soilik idazten dudala, eta une honetan ez daude hemen) eta ia denbora lapurtzen, eta iruten aritzeko eragozpen zaidalako penaz, etxe txiro batean nagoelako eta egiteko askorekin. Beraz, Jaunak trebetasun eta oroimen handiagoa emango balit ere, horrela behintzat probetxu atera ahal izango nuke entzuten edo irakurtzen dudanaz, baina oso urria da nik dudana; horregatik, ezer onik esango banu, Jaunak nahi du helbururen baterako; txarra dena nigandik dator, eta berorrek kenduko du.
‎Izan bedi bedeinkatua guztiagatik eta nitaz balia bedi, Haren Maiestatea denagatik, nire Jaunak ongi baitaki honetan ez dudala besterik nahi, pixka bat goretsia eta handietsia izan dadila baizik, hondakindegi zikin eta usain txarreko honetan lore hain leunen baratzea egin duela ikustean. Berorren Maiestateak nahi beza ez ditzadala neure erruz berriro atera eta lehengora itzuli.
‎nik adierazten jakin nezan, Jaunak ematen zidana azaldu nahi zidaten pertsona espiritual askorekin hitz egiten banuen ere, ni hain moldakaitza izanik, ez nintzen aprobetxatzen ez gutxi eta ez asko; edota Jaunak nahi zuen, nire maisua beti Haren Maiestatea izan zenez gero (bedeinkatua izan bedi, lotsa handia da niretzat hau egiaz esan ahal izatea baina), inori eskerrak eman beharrik ez izatea. Eta nik nahi eta eskatu gabe (beste banitate batzuetan bai baina, honetan ez bainaiz batere jakin gose izan, hala izatea bertutea izango zelako?), Jainkoak ulertarazi dit argi argi eta esaten jakiteko eran, nire aitor entzuleak txundituak geratzeraino eta ni haiek baino txundituago, neure moldakaiztasuna hobeki ezagutzen nuelako. Hau orain dela gutxi.
‎Sufrikario honetan ez nintzen hiru hilabete baino gehiago izango; ia ezinezkoa dirudi hainbeste gaitz era batera jasan ahal izatea. Orain harri eta zurnago, eta Jaunaren grazia handitzat dut Haren Maiestateak eman zidan pazientzia, argi ikusten baitut Harengandik zetorrela.
‎Badirudi ez dela ezer sentitzen. Bazkatzen ari den astotxo bat bezala dela arima iruditzen zait, jaten ematen diotelako elikatzen da eta ia sentitu gabe jaten du; izan ere, arimak egoera honetan ez du egon behar Jainkoaren mesede handi batzuen jakirik hartu gabe, bada, ez du hain bizitza dohakabea bizi izatearen damurik eta asaldatu gabe igarotzen du, baina ez dira sumatzen arima nola dagoen jakiteko mugimenduak ezta ondorioak ere.
‎Tratuetan eta errentan hartzeko etxe baten bila arituz, ezin izan zuten inola ere aurkitu, ahalegin handiaz bilatu arren? behar zen erakorik; nik neuk ere ezin nuen lortu gobernariagandik baimena (garai honetan ez baitzegoen artzapezpikurik), ni bere etxean nindukan andre honek ahalegin guztiak egin arren eta baita eliza honetan kalonjea zen zaldun batek ere, Pedro Manrique zeritzanak, Gaztelako Gobernari militarraren semeak: Jainkoaren zerbitzari zintzoa zen, eta da, oraindik bizi baita, eta osasun onik ez badu ere, etxe hau fundatu eta urte batzuetara Jesusen Lagundian sartu zen, eta han dago orain; ospetsua zen toki honetan, adimen eta kemen handia zuelako; hala ere, ezin zuen lortu niretzako baimen hau; izan ere, Gobernaria pixka bat bigundua zuenean, ez zeuden egoera berean Kontseilukoak.
‎16 Gauza bitxia da aurrez erabakia harturik zerbaitetara joatea: egia esan, bizitzak irakatsi dit neure buruaz gutxi fidatzen, baina kasu honetan ez nintzen izan ni engainatua izan zen bakarra. Azken batean, erabakia harturik joan ginen hura baino beste etxerik ez zela izango eta eskatu zuena ematera, asko zen baina, eta hari idaztea erabaki genuen, hurbil egonda ere, hirian ez baitzen.
‎Nire aita onaren idatzizko hitz batekin egin nuen topo, san Paulok dioela Jainkoak ez duela uzten geure indarrez gaindiko tentaldirik izan dezagun. Hark asko arindu zidan bihotza, baina ez zen aski izan; aitzitik, beste egun batean samin handiak hartu ninduen, neure burua hura gabe ikusi nuelako, eta proba honetan ez neukan norengana jo, bakardade handian nintzela iruditzen baitzitzaidan, eta gehiago larritzen ninduen harengan izan ezik honezkero bihotz altxagarririk beste inorengan ez aurkitu izateak, eta hura kanpoan izango zela pentsatzea atsekabe handia izan zen niretzat.
‎Horrela, bere gogoaren guztiz kontra bazen ere, konbentzitu ahal izan zuten. Arima honetan ez dut ikusten ezer Jainkoa pozteko ez denik, eta horrelakoa da guztiekin. Nahi dezala Haren Maiestateak bere eskutik izatea, eta gehi diezazkiola eman dizkion bertuteak eta grazia, bere zerbitzu eta ohore handiagorako.
‎20 Lehenago izaten nituen jakin minei dagokienez, hobeki ikusten dut neure burua, baina ez guztiz ongi, honetan ez baitut uste beti hilduratua nagoenik, batzuetan bai baina.
‎Bere kontura zen etxean, nire ustez berak nahi zuena egiten; baina, bera ona zenez gero, guztia zen ona. Nik batzuetan esan egiten nion; baina ez zidan jaramonik egiten, arrazoiz gainera, ni baino askoz hobea zelako; baina honetan ez dut uste oker nenbilenik. Frai Pedro Alcántarako santua joan zen hara; hitz egin ziezaion saiatu nintzen, eta ez nintzen pozik geratu kontatu zionaz; eta ez zen besterik ezer izango hor, baina hain ezerezak garenez gero, ez gara guztiz pozik geratzen gure bidetik doazenekin izan ezik; izan ere, uste dut Jauna gehiago zerbitzatu eta penitentzia gehiago egin zuela honek urtebetean, nik urte askoan baino.
‎ongi egin du, nire maitasunagatik oraingoz utzi egin baitu. Izaera ona du, baina kasu honetan ez da fidatu behar izaera on horretaz, eta berorrek bidaltzen dituen mila pesoak etor daitezela baldintza onetan eta eskritura eta guzti, eta hau niri etor dakidala. Berorrek auzitara itzultzen diren egunean Maria anderearen bostehun dukat eskatu.
‎Lehen gogorrenak zirenak orain pozago daude eta nirekin hobeki. Garizuma honetan ez da hartzen ez gizonezkoren ez emakumezkoren bisitarik, ezta gurasoak badira ere; eta hau etxe honetarako oso berria da. Guztia onartzen dute bake handiaz.
‎3 Arazo honetan ez dut uste irabazi bakarra izango dudanik; izan ere, ene aita Paulo Hernándezek berorri buruz idazten didanez, irabazi handia izango baita berori ezagutzea, otoitzak izan direlako honaino eutsi didatenak, eta horrela Jainkoaren maitasunagatik eskatzen diot berorri ez nazala ahantz berorren otoitzetan.
‎4 Aita Graciánek niri Gizakundeko monasteriora joaten ez uzteko erabaki sendoa du hartua; hala ere Jainkoari diot beldurra, une honetan ez baita gaizkiago doakigunik. Benetan pozten naiz berorren jauntasunak bere izaera eskuzabalari erantzuten diolako, feria bezalako tentaldietatik alde egiteko.
‎Eta gehiago izango balitz ere, ez nintzateke kezkatuko; hala ere, erantzuna ikusi arte, nahiko da. Berorrek hor ematen dituenean, jakinaraz biezat, gero nik ordainduko baititut, eta honetan ez da hutsegiterik izango.
‎Jainkoak egin beza premia ikusten duenez eta berorren agurgarritasunari eman biezaio nik opa diodan osasuna. Gutun honetan ez dit ezer esaten, eta gaizki egiten du, nolakoak arduraz naukan badakielako. Jainkoak nahi beza hobeki egotea.
‎– Berorren agurgarritasunak ikusiko duen gutun bat idatzirik nuenean, aita García Manriquek bidali zidan hau, eta hark hemen eskatzen duen honetan ez da zertan gelditu eta beldur izan, berorren agurgarritasunak egin baizik; izan ere, gutuna idatzi nuenean, egin duten gauza berriaz izuturik, Pedro de la Bandak eskrituraren bat eskatuko ziela uste nuen eta ez zitzaiola esan aita García Manriqueri, eta horrela, diot, gauza berriren bat badago, jakinaraz diezadala. Baina hark hemen dioena egiteko, ez dut aurkitzen nik inolako eragozpenik, ez ama Ines Jesusenak, ezta ama prioreak ere, egin gabe uzteko; eta horrela, mesedez, egin dezatela eskatzen diot.
‎2 Lurralde honetan ez nago beste batzuetan izan naizen bezain gaizki osasunez. Benetan sentitu dut berorren agurgarritasuna osasunez eskas egotea ahizpa Gabrielak idazten didanez.
‎kontu horrengatik, horren bitartez nik hartara eragin diodala pentsa ez dezaten, hain gezur handia izanik. Hala ere, nik diotsot berorren aitatasunari, hain beldur gutxi diedala haien mehatxuei, non Jainkoak ematen didan askatasunaz harri eta zur bainago; eta horrela, errektoreari esan nion, Jainkoaren zerbitzurako dela uste nuen gauza batean, ez Jesusen Lagundi osoak ezta mundu osoak ere ez zidala atzera eragingo, eta arazo honetan ez nuela nik inolako zerikusirik izan, ez asmo hori gauzatu dezan, ez gauzatu ez dezan.
‎2 Madrileko bidetik idatzi nion berorri, duela zortzi egun baino gutxi gehiago, eta, beraz, honetan ez naiz luze arituko, han esaten nizkion negozioetan ez delako ezer berririk, eta nahiko penaz gaude; izan ere, gure bi fraideak orain hamasei egunez geroztik preso egon arren, ez dakigu aske utzi dituzten, Jainkoak erremediatuko duen esperantza badugu ere.
‎Elkar ikusi arte ez naiz ausartzen zer asmo dudan esaten. ...era askeago nagoela, eta pertsona horrek Jainkoa iraindu duela ziur banengo[?]; izan ere, nire beldurrak hortik doaz; kasu honetan erortze eta arrisku handiak ikusi ditudalako, eta arima hori oso maite dudalako (Jainkoak beraren ardura eman didala baitirudi), eta zenbat eta tolesgabeagoa izan, beldur handiagoa ematen dit eta horrela gustuko dut hark alde ziurretik ibili nahi izatea; hala ere, bizi honetan ez dago eta ez da komeni oso ziur egon gaitezen, gerran baikaude eta etsai ugariz inguraturik.
‎Espiritu Santuaren grazia izan beti berorren jauntasun txit argiarekin, amen. Joan zen astean idatzi nion berorren jauntasunari luze eta liburutxoa bidali; horregatik, honetan ez naiz luzatuko, hau esateko da soilik: ahaztu egin zitzaidala berorri eskatzea, gure aita San Albertoren bizitza, liburu berean koadernotxo batean doana, liburutxoarekin batera inprimatzeko agindua eman dezala berorren jauntasunak, gu guztiontzat oso pozgarria izango baita, latinez baizik ez dagoelako; hartatik atera zuen, nire maitasunez, san Domingoren ordenako aita batek, hemen dagoen letradun on eta Jainkoaren zerbitzari handietakoak; berak ez zuen uste inprimatuko zenik, ez zuelako probintzialaren baimenik, ez baitzuen eskatu ere egin, baina berorren jauntasunak agintzen badu, gutxi axola izango du horregatik.
‎Orain uste dut beharrezko guztia eramango duela Migel Caja jaunaren gutunean esaten dudanagatik ez bada, baina laster bidaliko diot. Eta bidaltzen ez badiot, gotzaina, gutun batean gaur dioenez, hara joango delako izango da; baina joango da onartzeko; izan ere, oso zintzoa da eta niri edozein mesede egingo didaten ahaide eta pertsonak ditu; beraz, honetan ez da zalantzarik.
‎2 Nik ere egiten dut baraua, lurralde honetan ez delako hainbesteko hotzik eta horrela ez dit egiten beste tokietan egiten didan kalterik. Ene aita frai Antoniori nire partetik eman goraintzi asko, mesedez; baina, ahal bada, ez beza jakin berorren aitatasunari hainbeste idazten diodala eta berari hain gutxi.
‎Eta horrela egin zen eta betez doa Josek esan zuena: bata, aita priorea hona etortzean eta, ama prioreak nola egiten zuen horrela galdetzean, esan zion ez zekiela zer zen hau, berak hura baino nahiago zuenik ez zela eta ongi ohartzen zela gero damutu egingo zitzaiola, baina kasu honetan ez zela bere buruaren jabe eta ezin zuela gehiago, izuak harturik zegoela oso, bere burua ezinean ikusten zuela.
‎Honezkero toki horretatik joanik, neure atsegina bilatzeko asmoa nuen, berorri eskuetan muin egiteko. Aldi luzea da ene aita Baltasar Álvarezen gutunik jasotzen ez dudala, baita nik hari idazten ez diodala ere; eta noski, neure burua hilduratzearren( honetan ez baitut inoiz aurrerapenik, ezta beste ezertan ere ustez), baizik eta gutun hauen oinazea hainbestekoa izanik, bat edo beste neure atseginerako dudanean, beti nago astirik gabe. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hartaz gozatuko baitugu ziur ziur betiko; izan ere, hemen, absentzia hauekin eta gauza guztietan izaten diren aldaketekin, ezeri ezin diogu kasu handirik egin.
‎Gogo bizia dut erantzun hura jakiteko, eta era berean berorren aitatasuna eta aita maisua gogo onez edukiko dituztela uste duten tokian izan ahal izatea nahiko nuke. Bizitza honetan ez da gurutzerik faltako, eginahalak egin arren, Gurutziltzatuaren bandokoak bagara.
‎Orain Katalina Tolosa bisitatzera joan dira, haren etxetik irten baikinen gu, eta esatera bidali zituzten ez nadila neka ni beraiek gu bisitatzera etor zitezen ahaleginetan, monasterioa eduki dezagun arte ez baitziren etorriko, Erromako jeneralak agintzen ez bazien; ez zutela nahi inork pentsatzerik beraien Ordena eta gurea bat zirenik (begira, zer irteera), eta Palentzia erdia nahasirik dabilela nik idatzi nuenagatik. Reinoso kalonje jaunak ikus dezan esan dut hau eta beroriei eskatzeko kasu honetan ez diezadatela mesede egin. Beraiek konpondu behar dute; hurrengo batean beste izaera batekoak etorriko dira hona.
‎Eta goian esandako arrazoiaren gainean eta aipaturiko egintzarako, onar dezakete monasterio hartarako emana dagoen errenta nahiz errentak eta eskritura haren bidez ematen dena, eta hartaz eta hango gauza bakoitzaz edozein eskribauren aurrean egin eta eman ditzakete hartarako komeni diren eta eskatzen zaizkien eskriturak, behar den indar eta finkotasunez; haiek egin eta eman bitzate horretarako nire izena sinaturik duten instrukzio eta oroitidazki baten arabera, eta hango edukia ezertan murriztu gabe. ...libre eta orokorrarekin dituen eragin eta mendetasunekin, zerikusi eta loturekin, eta zuzenbidearen arabera hartzen ditut eta beteko ditudala hitzematen dut; eta horren berme jartzen ditut aipaturiko monasterioaren ondasun eta errentak, dituenak eta izango dituenak, eta hala behar balitz, uko egiten diet Justiniano eta Beliano enperadoreen legeei, eta Toroko Legeei, emakumeen aldekoak direnei, eta honetan ez dakizkidala balioko izan, azpian idatzirik datorren eskribauak ohartarazi baininduen haietaz, espresuki eta nahiarara.
‎5 Ez litzateke txarra terno eder ederrak egitea, jai handietan ez baita itxurazkoa bakoitzean beste batzuei eskatzen aritu behar izatea; eta hori egiten bada, ez da diru asko sobratuko, eta sobratzen denean, hobeki beteko litzateke haren borondatea eliza handiagoa, eta gangaduna, eginda; leku honetan ez da san Pauloren izeneko besterik eta, egoki litzateke handia izatea haren jaiak ospatzeko.
‎Bada, sinets ezazue xake jokoan piezak ongi ezartzen ez dakienak ez duela ongi jokatuko, eta xake egiten ez dakienak nekez jakingo duela mate egiten. Horretan baduzue niri zer aurpegiratu, joko kontuan ari naizelako; bada, etxe honetan ez dago horrelakorik, ezta egon beharrik ere. Hemen ikusiko duzue Jainkoak eman dizuen ama hau, huskeria hori ere bazekiena; hala ere, batzuetan bidezko dela esaten dute.
‎10 Bada, hamahiru moja gaixoren etxeak erortzean burrunba handia egitea ez dago ongi, egiazko behartsuek ez baitute zaratarik egin behar; zaratarik gabekoak izan behar dute, errukirik izango badiete. Eta bai poztuko direla, egin dien limosnagatik norbait infernutik salbatu dela ikusiko balute; gerta daitekeena da, jaten ematen dizuenez gero, haien arimen aldeetengabe otoitz egitera oso behartuak daudelako; izan ere, Jaunak nahi du, berak emana izan arren, pertsona haien eskutik ematen digulako, haiei esker ona ager diezaiegula; eta honetan ez dadila zabarkeriarik izan.
‎Beste horretaz [bigarren motako maitasunaz, hain perfektua ez denaz] luze hitz egitekotan nengoen, eta zehazki gauzak aztertzera etorriz, uste dut hemen daramagun bizierarekin ez datorrela bat; eta horregatik, esandakoan utzi nahi dut; Jainkoagan itxaro dut,, perfekzio osoz ez bada ere? etxe honetan ez dela izango beste era batera maitatzeko xedapenik.
‎Beraz, batzuetan uste dut ez zaidala batere axola besteak nigatik gaizki esaka jardutea; eta proba eginik, batzuetan halaxe da, are gehiago, poztu ere egiten naiz; beste egun batzuetan, berriz, hitz bakar batek mindu ohi nau eta joan egin nahiko nuke mundu honetatik, gauza guztietan nekagarri gertatzen zaidalako. Eta honetan ez naiz bakarra, ni baino hobeak diren beste pertsona askori ere erreparatu diet eta badakit hala gertatzen zaiena.
‎Batez ere bertuteak maitatua izatera gonbidatzen du beti; eta hau, Jainkoaren laguntzaz, itxaro dut beti izango dela etxe honetakoen artean. Beraz, honetan ez dago aholku handirik eman beharrik, nire ustez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia