2007
|
|
Hizkuntz aniztasuna monarkia eta feudalismoaren hondakin bat besterik ez da hortaz. Historiaren irakurketa horri
|
hizkuntzen
mundu ikuskeraren filosofia gehituz osatua da Barère en arrazoi erabakigarria: frantsesa ez beste hizkuntzak, eta hizkuntzon mundu ikuskera Erdi Arokoa dela.
|
|
Erabateko inkoherentzia dirudi; izan ere, planteamendu horretan hizkuntzak berriro, ikuspegi zaharrean bezala, pentsamenduaren tresna soiltzat hartzen dira923,
|
hizkuntzen
mundu ikuskeraren filosofia berriaren aurka (pentsamenduaren sortzaile); edo, hobe, filosofia biak nahas mahas. Baina ez da hori inkoherentzia bakarra eta ez larriena.
|
|
Hauxe zen, beraz, edo hau zegoen bilakatua
|
hizkuntzen
mundu ikuskeraren filosofia Parisen, Humboldt gaztea Iraultza egunetan Argien Hiriratu eta Ideologoak ezagutu dituenean935 Askotan Humboldt-en hizkuntz filosofian, mundu ikuskeraren doktrinan partikularki, XX. mendeko politika nazionalista maltzur baten atarikoak barrundatu gura izaten dira. Eta bitxia da, behin horixe izan Frantzian izan baita, eta horrexen aurka joan da Humboldt zuzen zuzen.
|
|
Ikusten da, mundu irudi hori hizkuntzak berez ei duenetik oso urrun gelditzen da (edo kontrarioa da: gure
|
hizkuntzen
mundu ikuskeran eguzkiak irten egiten du, mundu irudi kopernikarrean ez). Batzuetan ematen du Weisgerber, Whorf, eta abarren mundu irudiak euren kritikoek mundu irudi fisikalista honen konkurrentzia moduan ulertzen eta borrokatzen dituztela.
|
|
Gogora bedi Unamuno-k, adibidez, ikusmolde horixe zeukala zientziaren itxuran sukaldatua bi arrautza jenero diferentegaz berak prantaturiko tortilla teorikoan, alde batetik historiaren filosofia (metafisika) eskematiko bat hiru estadiokoa (Spencer-i hartua hori), eta bestetik, Schleicher en sailkapen linguistikoa hizkuntzen tipologia halaber sinplistarekin hiru mailakoa berau ere. Schleicher en maila linguistikoak Spencer-en eboluzio historikoaren hiru estadioekin akomeatuz, euskara mundu ikuskera primitibo arlote baten izaerakoa ebatzi zuen, mundu modernorako gauzaeza, antzinate zaharreko erlikia beneragarri baina praktikan zertakogabea, onena lehenbailehen hiltzea zuena852 Hain zuzen
|
hizkuntzen
mundu ikuskeraren doktrinan eta horien mendekotasun historikoaren bere sinesmen dogmatikoan oinarriturik probokatu du Bilboko Lore Jokoetako eskandalu sonatua eta jarraitu du gero euskararen heriotzaren aldeko bere gurutzada partikularrean, jendaurre espainol xume nahiz intelektualenaren onarpen handiarekin egin ere. Ikus dezakegunez, bada, hizkuntzaren munduikuskeraren teoria gaur jende askok euskaltzale edo abertzaleen aburu alderdikoitzat jotzen duen arren (egia da Txillardegik, esate baterako, erabili izan duela bere argumentazioetan euskararen alde, eta ez batere gaizki, ene ustean), alabaina espainolaren edo frantsesaren gehiagotasunaren alde eta euskararen aurka lehenago eta hagitz bortizkiago baliatu izan da.
|