2013
|
|
Atal honetan oinarri hartu dugun ikerketa ez dute berriro egingo, eta, beraz, azken urteetan Federación de Gremios de Editores de España (Conecta, 2012; 2013) izenekoak argitaratzen duen erreferentzia bakarrik daukagu, 2011 eta 2012 urtekoak azkenak, baina, funtsean, ikerketaren lagina txikiagoa den arren, eta informazio askoz gutxiago eskaintzen badu ere, ez dirudi emaitza orokorrak hainbeste aldatu direnik: EAEko ohiko irakurleak% 59,5 lirateke 2011n eta% 60,6 2012an,
|
hizkuntza
kontuan hartu gabe, 2009 urtekoan baino 5,9 eta 7 puntu gehiago, hurrenez hurren (ez da alde txikia, baina, ikerketa beste era batera egina dagoela ikusita, zaila da alde horri garrantzi handia ematea). Bestalde, euskaraz irakurtzen dutenen datuak ematerakoan, batera jartzen dituzte tartekako eta ohiko irakurleak (EAEn% 35,4, eta NFEn% 8,3 2011an, eta EAEn% 35,0 eta NFEn% 13,2 2012an), eta, ondorioz, ez dago jakiterik.
|
|
Esate baterako, ohiko irakurlea urtean 5 eta 12 liburu artean kontsumitzen duela erantzuten duena (gakoa erantzutea da, ez egitea) dela esaten badugu, populazioaren% 30,4 litzateke ohiko irakurlea (dei diezaiogun ohiko irakurle moderatua). Hortaz, 597.442 ohiko irakurle moderatu leudeke,
|
hizkuntza
kontuan hartu gabe. Aldiz, 12 liburutik gorakoa hartzen badugu aintzat, populazioaren% 8,0 litzateke ohiko irakurlea (dei diezaiogun ohiko irakurle sutsua).
|
|
Batetik, hizkuntzaren aldaera aintzat hartuta, ikerketa honen arabera, euskarak orotara 109.927 ohiko irakurle lituzkeela esan dugu. Baina, bestetik,
|
hizkuntza
kontuan hartu gabe kopurua doitzeko erabili ditugun irizpide zorrotzagoak(% 30,4 ohiko irakurle moderatuentzat,% 8,0 ohiko irakurle sutsuenentzat) elebidunen kopuruekin (714.136 elebidun, HPSren azken inkestaren arabera) gurutzatuko bagenitu, ondorioztatuko genuke 217.097 ohiko irakurle moderatu edo 57.131 ohiko irakurle sutsu daudela. Baina kopuru hauek ezin ditugu bere horretan onartu, ezin baitugu ahaztu, arestian kultur ohiturei buruzko datuek erakusten dutenari jarraiki, elebidunek erdaraz baino gutxiago kontsumitzen dutela euskaraz:
|
|
Liburuak euskaraz irakurri ohi dituztenen kopurua kalkulatzeko euskal hedabideak kontsumitzen dituztenen datuak erabiliko ditut orain, eta horretarako CIESen (2007a; 2007b) bi ikerketetan oinarrituko naiz. Lehenengoaren arabera (CIES, 2007a), EAEn 946.000 lagunek kontsumitzen dute eguneroko prentsa, biztanleriaren% 50,2k hain zuzen,
|
hizkuntza
kontuan hartu gabe. Irakurtzeko ohiturei buruzko ikerketan ezarri ditugun irizpideak berreskuratuz (aztertutako biztanleriaren% 30,4 da ohiko irakurle moderatua,% 8,0 da ohiko irakurle sutsua), ondorioztatuko genuke eguneroko prentsa irakurtzen dutenak baino 1,6 aldiz ohiko irakurle moderatu gutxiago daudela, eta 6,2 aldiz ohiko irakurle sutsu gutxiago.
|