2023
|
|
ETB1en kultura, kirola, umorea, barne produkzioko telesailak eta haur programazioa (ETB3 sortu arte) nagusitu bitartean, ETB2ra informazioa, analisi politikoa, debatea eta kanpo produkzioa bideratu izan dira (Larrinaga 2019, 160). Hala ere, ETB1 erreferentziazko kanala da
|
hizkuntza
gutxituko hedabideen artean genero guztizkotasunari dagokionez (normalizazioan eragiteko ezinbestekoa), Kataluniako TV3 eta Galesko S4Crekin batera (Moring 2007, 26). Azken hamarkadako EITBren plangintzetan, komunikazio sektoreak izandako eraldaketa eta euskararen ezagutzaren gorakada kontuan hartuta, gaztelaniazko emanaldietan euskararen ikusgaitasuna bultzatzeko estrategia indartu da (Larrinaga 2019, 237).
|
|
Hedabideetako presentziak euskara beste edozein hizkuntzaren parean jarri zuen, eta informatzeko, entretenitzeko edo eguneroko bizitzarako baliagarria zela erakutsi. Hala, gainerako
|
hizkuntza
gutxituko hedabideen antzera (Ó Laoire 2000, 152 eta Cormack 2004, 4), estatus plangintzan bi ekarpen handi egin zituen EITBk: hizkuntza jarreren aldaketa eta euskarazko ikus entzunezko industriaren garapena.
|
|
Cormackek
|
hizkuntza
gutxituko hedabideek bultzada ekonomikoa sor dezaketela dio (Cormack 2004, 2), eta horixe bera gertatu zen EITBren sorrerarekin 1980ko hamarkadan. Azpiegiturez gain, telebistaren funtzionamendurako hainbat sektorek osatutako ikus entzunezko industria behar zen:
|
|
Hizkuntza gutxituko hedabide gisa, EAEko erakundeen bultzadaz sortu zen, eta euskara sustatzea hasieratik esleitu zioten helburu gisa. Fishmanen belaunaldien arteko etenaren eskalan
|
hizkuntza
gutxituen hedabideetako presentzia oso maila altuetan ageri da, aurretik egindako urratsen indargarri gisa soilik, besteak beste, familiako ahozko transmisioa eta alfabetatzea bermatuta daudenean (Fishman 1991, 395). Euskal testuinguruan, ordea, ez zen bide hori jarraitu:
|
|
Aurrera begira, ikerketa interesgarriak izan daitezke EITBren lana beste herrialdeetako hedabideen lanarekin alderatzeko saioak,
|
hizkuntza
gutxituko hedabideek hizkuntzaren biziberritzean egin ditzaketen ekarpenak zehatzago definitzeko. •
|
|
• Hitz gakoak: Hizkuntza plangintza,
|
hizkuntza
gutxituko hedabideak, euskararen biziberritzea, EITB.
|
|
Horretarako, lana bi ataletan egituratu da. Lehen atalean hizkuntza gutxituen biziberritzeari eta
|
hizkuntza
gutxituko hedabideei buruzko oinarri teoriko bat bildu da. Hedabideen papera laburbiltzen da, hizkuntza plangintzaren hiru alderdi bereiziz (corpusa, estatusa eta jabekuntza).
|
|
Izan ere, hedabideak hizkuntza ordezkapena itzularazteko familian, auzoan edo komunitatean egiten den lanaren indargarri soilik izan liratekeela argudiatu zuen (Fishman 1991, 395). Fishmanek" hedabideen fetitxea" ere aipatzen du (Fishman 2001, 482), hizkuntza nagusiaren eskaintza ugariago eta merkeagoak
|
hizkuntza
gutxituko hedabideen eskaintza jokoz kanpo uzteko arriskuaz ohartaraziz.
|
|
Hizkuntza gutxituak biziberritzeko plangintza askotan, ordea, hedabideak erdigunean kokatu dira (Larrinaga 2019, 35). Cormacken (Cormack 2004, 2) ustez,
|
hizkuntza
gutxituko hedabideek ezin dute familiako transmisioa ordezkatu, baina, egungo gizarteetan, ezin da euren balioa alde batera utzi. Jarraian, hedabide horiek nola sortzen diren eta hizkuntzaren biziberritzean zer ekarpen egin dezaketen azalduko dut.
|
|
a) Nola sortzen dira
|
hizkuntza
gutxituko hedabideak?
|
|
Cormackek hainbat baldintza zehaztu zituen
|
hizkuntza
gutxituko hedabideen sorrerarako (Cormack 1998, 39). Hiztunen kopurua, hots, kontsumitzaile potentzialen kopurua, ez da faktore garrantzitsuena, txikia izanda ere, bestelako arrazoiengatik (besteak beste, politikoak) babes daitekeelako hedabide bat.
|