2005
|
|
Behar hau ez da inon hizkuntz irakaskuntzan bezain larria" 172 Honengatik ekartzen digu gogora, jada aipatu bezala, hizkuntza ez dela" egiaz irakasten uzten baizik eta bakarrik gogoan esnatzen" 173 eta, honengatik ere, garrantzitsuagoa iruditzen zaio ikaslearen berezko gaitasun linguistikoan zentratzea, eta ez hainbeste metodoen aspektu lexiko gramatikaletan. Ikasleari" ohar" argigarriak eskaini behar zaizkio, honek bere baitan" taktu bat" landu eta garatu ahal dezan, ze, egiaz, ezinezkoa da bestela
|
hizkuntza
berri baten elementu guztien arteko" lotura" antzematea174 Bestela esanda, era honetako gaitasun bati esker bakarrik da gizakia kapaz hizkuntzaren baitako analogiak antzemateko eta beronen" formaren tipo orokor bat" 175 inferitzeko. Azpimarratzekoa da, beti ere, kontzeptu hauek guztiak Humboldten teoria linguistikoaren ideia askoren espresio edo isla direla, hauen artean garrantzitsuena hizkuntza batasun organiko (eta ez mekaniko) bat bezala kontsideratzen duena delarik.
|
|
Gainera ezaguna da, egiaz, honako esperientzia hau: baldin eta lehendik hizkuntza gehiago sakon ikasi dituen norbait beste
|
hizkuntza
berri bat ikasten hasten bada, orduan berak errazago ikasiko du hau eta, gainera, honen singulartasunak antzematerakoan ere bide erdia egina izango du jada, ze beronen jabekuntzaren aurretik trebatua du bere taktu linguistikoa.
|
2010
|
|
Itzulpen hutsak ezin du hizkuntza batetik besterako aldea gainditu —ezberdintasun historiko kulturalak ez dira baliokideak—, eta, horrexegatik,
|
hizkuntza
berri bat ikasteak ikuspuntu berri bat eskuratzea dakar. Horren lekuko dira, ere, Kanten haritik Cassirerrek idatzitako hitzok:
|
|
Azkena" elkarmenpekotasun linguistikoaren printzipioa" da, zeinen arabera —eta Arnauren hitzetan—" ikasleek hizkuntzekiko independentea den azpiko gaitasun komun bat duten, zein hizkuntza batean garatzen bada ere, egiaz, bestean ere aplikatzen den" 283 Transferentzia hori teorian bi noranzkotakoa da, bai, baina egia da berori errazago gertatzen dela hizkuntza gutxitu batetik hizkuntza nagusi batera alderantziz baino284 Printzipio horietaz gain, bestela, hizkuntz irakaskuntzaren jarduerak nahitaez hartu behar ditu kontuan bestelako" kuestio psikopedagogikoak": azken batean, psikolinguistika ez da gai dena azaltzeko, eta, zentzu horretan, Cummins bera ere" pedagogia elkarreragilearen" garrantziaz mintzo da, zein egiaz" hizkuntzaren beraren oinarrizko funtzio esanahitsu eta komunikatibotik abiatzen den" 285 Kontua da hizkuntza berez jarduera dela —giza jarduera— eta, horrexegatik,
|
hizkuntza
berri bat irakasteko modurik onena berorren edukizko erabilera aktiboa bultzatzea dela, hain zuzen, horrela bakarrik delako posible hizkuntza horrekiko ikaslearen barruko motibazioa piztea. Horren haritik, eta psikopedagogiari zuzenean begira, zera dio Arnauk:
|
|
Ikasgeletako ikasleek sortzetiko ahalmena dute
|
hizkuntza
berri batez jabetzeko, ikasgelako komunikazioan esku hartuz. Komunikazio naturala eskaintzen ez duen irakaskuntzak ikasleari input asko kentzen dizkio eta jabetza galarazten du309.
|
|
Bigarren hizkuntzaren fenomenoak, horrela, ikerketa esparru zabala osatzen du, bai, baina guk jarraian horren inguruko bi kontu bakarrik aipatuko ditugu. Batetik," bi hizkuntzen aldi bereko jabekuntza" kontsideratuko dugu, alegia, haur batek —adituen arabera—
|
hizkuntza
berri bat hiru urte bete aurretik eskuratzen dueneko jabekuntza237 Kasu horretan" elebidun goiztiarraz" hitz egiten dugu, horra iristeko haurrak —honela Siguan eta Vila238— hiru fase igaro behar dituelarik. Lehenengoan —2 urtera arte—, haurrak" ez ditu bi lexikoak bereizten eta, ondorioz, hizkuntza bateko zein besteko hitzak osotasun bezala erabiltzen ditu" 239 Bigarren fasean —2 urte bitartean—, haurrak atzematen du" zeinuaren arbitrariotasuna" eta, horrela, bereizten ditu ere bi hizkuntzen" lexikoak", baina ez euren" arau morfo sintaktikoak" 240 Aldiz, hirugarrenean —3 urtetik aurrera—, haurrak" desberdintzen ditu bi kodeak, bai lexikalki bai morfo sintaktikoki", exijitzen du" pertsona bat—hizkuntza bat" printzipioa eta" lehen hizkuntza bezalako egiazko elebidun" bihurtzen da241 Bestetik," bigarren hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza" aipatuko dugu, hau da, haur batek —adituen arabera— beste hizkuntza bat hiru urte bete ondoren bereganatzen duenekoa242 Oraingoan, berriz," elebidun berantiarraz" mintzo gara, zeinen garapenari buruz —eta berriz ere Siguan eta Vilaren laguntzarekin243— ohar batzuk bakarrik eskainiko ditugun.
|