Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2000
‎Baina, baldin hizkuntza bakoitza arimatik arimarat hedatzen dugun zubia bada, noraino ote zen, halarik ere, Alessandro eta osaba Joanikotenganik eneganat hedatzen zen zubi hura hiruren arteko elkargune eta elkarbide, aurkileku eta bidegurutze, zeren nik nahi nuena ulertzen bainuen, finean? Baina, urrunagorat joanik, zer puntutaraino da elkarbide bi pertsonaren arteko solasa, ez hizkuntza desberdinetan ari direlarik, baina hizkuntza berean ere. Zeren hizkuntza ustez berean mintzatzen diren pobreak eta aberatsak ez baitira, zinez, hizkuntza berean mintzatzen.
2001
‎Baina ordukoek ez bezalako arretaz jasotzen zituen hitz zaharrak, gutxi erabiliak, eta maiteago zituen beti euskarak berezko dituenak. Ohartzen zen, nonbait, bere kideak gehienetan ez bezala, ez duela aski hizkuntza batek hitzak, beharra sortu ahala, ingurukoetatik hartzea, eta ernal iturria agortu ahala, hizkuntza bera ere agortuz doala.
‎Baita hizkuntza bera ere, erabat harturik, hiztegi eta joskera. 1596ko errefrau bilduma (RS) bildu eta itzuli zuenak berak ere, zuzen hartu ote zituen beti eta, batik bat, zuzen ulertu gainera?
‎Azken hau askozaz ere hobea kolesterol maila txikiagotzeko, noski (hemen esan behar dut, maleziatsuen ahotsak isilarazteko," kolesterol maila txikiagotzeko" esaten den tokian berdin berdin joaten ahal zela, esaterako," pandemia zabal ez dadin"). Are, liburuko hizkuntza bera ere kasualitate hutsa da, munduan dauden milaka hizkuntzatako edozein izan litekeelako; hau hainbati iraingarria iruditzen bazaio ere, kasualitate hutsa da, berriz diot (bestetik, zer jende klasek bizi dezake nire aukera hau berei eginiko irain moduan. Zer izen dagokie halakoei?)
2002
‎Mintzamenaz gain, beste trebetasunak eta hizkuntza bera ere lantzen saiatu gara, gaitasun komunikatiboa bere osotasunean garatuz. Autoikaskuntzaren bidetikenfokatzen dugu, ez da bakarrik momentuko konponketa egiteko, ikasteko modubat da.
‎Prozesu horrek hainbat zailtasun sortzen ditu eguneroko lanak egiteko, eta zailtasun horiek areagotu egiten dira gaixotasunak dirauen bitartean. Hala, gaixoak ahazten hasten dira objektu jakin batzuk non gorde zituzten edo une horretan zer egin behar zuten, eta, pixkanaka pixkanaka, oroimen galera hori areagotu egiten da, maite dituzten pertsonen izenak gogoratzeko gai ez izan arte, eta, gaixotasuna aurreratuago dagoenean, baita hizkuntza bera ere. Alzheimerrak mugitzeko trebetasunei ere eragiten die, eta, aldi berean, izaera aldatu eta pertsona suminkor eta ezegonkorrari itzultzen zaio, gogo aldarte handiarekin.
2004
‎Wittgensteinek ez zuen puntu hau behar adina kontuan hartu Tractatus a idazterakoan, Fregek eta Russellek aintzat hartu ez zuten bezala. Literatura bere osoan eta, areago dena, eguneroko hizkuntza bera ere ezinezko lirateke adierazpen perpausak (apofantikoak) ez direnak ez baleude. Izan ere aginte, galdera, harridura eta gisa horretako perpausik ez balego, ez legoke hizkuntza espresiborik eta esan daiteke hizkuntzarik batere ez legokeela.
2005
‎Azken honek hitza itzultzen du, agian aldaketekin, ze mintzaldi berean mintzaldi gehiago aurkitzen ditugu. Banako bakoitzak moldatu egiten du hizkuntza ulertze erosoago baterako eta, itsasertzeko olatuek harribilak hara eta hona ibiltzen dituzten bezala, hizkuntza bera ere behin eta berriz da leundua eta findua erabilera hobeago baterako.
‎Hitzak asmatzen zituen, gero eta kriptikoagoak ziren bere paragrafoak. Grafia eta hizkuntza bera ere asmatuak omen ziren azkenerako. Azken istorioak jakiteko irrikaz, hasieran denak ziren bolondres kandelarekin gabiara igotzeko, baina denboraren poderioz, gogoz kontra onartzen zuen zeregina zotzik motzena hautatzen zuen marinel koitaduak.
2007
‎azterketako molde formalizatzaile horrek hizkuntzak irlatzera, euren baitan ixtera jotzen du, egiaz hizkuntzak eta herriak bizi, betiro harremanetan bizi direnean, besteengandik kultura hartuz eta, euren hizkuntzaren barrutik soil ez duten? aktibitate izpiritualaren hazkundea jarraikorki garatuz, garatuz hizkuntza bera ere aktibitate izpiritualarekin648.
‎Esan dezagun, hasteko, s ozializazioa —gizabanakoak gizarte jakin batean integratzeko burutu beharreko ibilbidea— ezin daitekeela gauzatu hizkuntza rik gabe. " Sozializazio prozesuan", honela Fermoso," batek nahitaez eskuratu behar du beste kideekin erlazionatzeko tresnarik tipikoena", alegia," hizkuntza ezinbestekoa da sozializatzeko, berori ingurukoekin komunikatzeko bitartekorik garrantzitsuena delako" 144 Ikusi bezala, baina, hizkuntza ez da tresna edo bitarteko huts bat; alderantziz, gizakia linguistikoa den bezala hizkuntza bera ere gizatiarra da, baita hura bezain soziala. Hori azaldu nahian edo, zera dio Coseriuk:
2009
‎Isolamenduak ez du ezer onik, isolamendutik ezin da ezer garabidean jarri, ezta hizkuntza bera ere. Isolamenduari balio positiboa ikusten diotenak badira gure artean, uste dutenak euskal elebakartasuna finkatzea eta, zergatik ez, euskal elebakarrak izatea euskararen biziraupenerako baliagarria dela.
2010
‎Ezeren aurretik, baina, interesgarria dirudi abiapuntu horren funtsean dagoen planteamendu filosofikoa gogora ekartzea, zein, finean, Herderren pentsamendu antropologikoan sustraitzen den. Bada, berorren arabera, eta Schlieben Langeren hitzetan," gizartea, hizkuntza eta elkarrekintza aldi berean sortu dira", eta, horrexegatik," ez du batere zentzurik horien artean lehentasun historikoa finkatu nahi izateak" 151 Kontua da, hortaz, gizartea ezin dela existitu ere egin hizkuntzarik eta elkarrekintzarik gabe eta, modu berean, hizkuntza bera ere hasieratik dagoela gizartean kokatua eta elkarrekintzara zuzendua. Horregatik dio Coseriuk:
‎Eta izenak berak ez zirenean, haien adiera nagusiak galtzen ziren, mende askotan barrena mamitutako ñabardura j asotzen zutenak. Eta kasu batzuetan, ez hitzak edo adierak bakarrik, baita hizkuntza bera ere.
‎Integristek zein liberalek, espainiar inperioaren aguazil zahar eta berri guziek laudatu zuten gramatika. Seguru asko honek kontzientzia garbitzen zielako, zeren ordura arte hango jendearen ohitura eta hizkuntza bera ere ezagutu gabe engaiatu baitziren lurraldearen konkistan. Aurrerantzean gramatikarekin hurbilduko baitziren bertakoengana, fusilekin eta banderekin ez ezik.
2011
‎Desberdindu nahi hori, beraz, familia eta eskola ordezkatuko dituzten gizarte taldeekiko identifikazioak emango dio gazteari. Eta talde horiek, beti horrela ez bada ere, musikaren inguruan eratzen dira eta horietatik hartuko dituzte baloreak, sinismenak, jokaera ereduak eta, batzuetan, hizkuntza bera ere bai. Gainera, ia beti, musikari lotuta musikatik kanpo dauden balio eta praktika kultural asko ere agertzen dira.
2012
‎Sarrionandiak bestelako hizkuntzak ikusarazi nahi ditu, ikusgarritasuna eman Mendebaldeko kanonean, ikusezinak? izan diren hizkuntzei; badirudi batzuetan ez dela konformatzen hizkuntza txikietan idatzitako literaturak euskaratzearekin, eta itzulpenez gain izenburuak edota jatorrizkoak ere jatorrizko hizkuntzan eman nahi izan dituela, literaturaz gain hizkuntza bera ere ikusgarri egiteko.142 Aldiz, itzulpena egiteko erabili duen zubi hizkuntza, hizkuntza, handi, edo, lehen mailakoa?
‎" bakarrik gaude munduan, eta gizartean bizi gara. Gizartearen, gurasoen produktu gara, hizkuntza bera ere besteengandik ikasten dugu. Paradoxa handia da.
‎Turkiako mapa handi bat ekarri zuen turkiarrak eta geografia azalpen orokorrak eman zituen, Marmarako itsasoa, Istanbul Konstantinopla zela, Otomandar Inperioa. Kurduari utzi zion txanda ondoren, eta honek hatzarekin markatu zuen bere herriaren eremua, maparen hegoaldean, eta mapatik kanpora ere luzatuz," hemen Irak dago, baina hau Kurdistan ere bada, eta hemen Siria legoke eta hor ere kurduak bizi gara eta baita ere hemen Iranen, eta leku guztietan gaude jazarriak, hizkuntza bera ere debekatuta duen herri zanpatua gara eta gure askatasunaren alde borrokatzen gara, armak eskuetan, Öcalan gure buruzagiaren ildoari zintzoki jarraikiz". PKK-k herria askatzeko egiten duen borroka armatuaren alde egin zuen tolesgabe.
2013
‎Euskara hizkuntza arautua eta normalizatua ez izateak eragin nabaria izan du euskal eleberrigintzan. Helburu didaktikodun eleberri tradizionalari dagokionez, maiz, hizkuntza bera ere ikasgai bihurtu zuen: kontalariak eta pertsonaia nagusiak, salbuespenik gabe, hizkuntzaren erabilera eredugarria egiten zuten.
2014
‎Sinboloak sortzeko ahalmena ez da sinboloak ulertuta amaitzen; izan ere, sinboloen ekoizpenean ere agertzen da, oso modu berezian. Alegia, marrazkia, imitazioa, jolasa eta hizkuntza bera ere adierazpen sinbolikorako moduak dira. Marrazkiaren bitartez objektuak, pertsonak eta abar irudikatzean, umeak zentzua
2015
‎Nora jo jakin ez eta, halakoetan esaten zion bere buruari guztiz mindurik: . Gure kasta gaixoa nola iritsiko da inoiz gizarte honetan ezer izatera, hizkuntza bera ere kontra daukagu eta!?
2017
‎nazio askotako pertsonak komunikatzea eta, maila bat lorturik, aski dauka hiztunak. Komunikatzeko gai baina gramatikalki erabat zuzenak ez diren hiztunek mintzamolde berriak sortzen dituzte, tokian tokikoak, eta ondorioz, denborarekin hainbeste diren hiztun" trakets" hauek hizkuntza bera ere alda dezakete.
2018
‎Zilegi da? Idatzi ote daiteke konbentziorik gabe, hizkuntza bera ere konbentzio bat denean?
‎Gero kontuan hartu behar da, euskarazko kulturak beste traba batzuk ere bazituela. Izan ere, edukiaz gain hizkuntza bera ere zentsuratu zen. (1999)
2019
‎Ez hizkuntza bera ere,
‎Guk geuk eta eta Ikastolen Elkarteak ere argi utzi dugu ez dela zuzenean gure arazoa, atzetik datorren kudeaketa baten araberakoa baizik. Baina bai, gurera jatorri atzerritarreko lagun gutxi iristen dira; aipatu dugun arrazoi ekonomikoa izan daiteke arrazoi nagusia, eta hizkuntza bera ere arrazoia izan daiteke, eredura beharrean beste eredu batzuetara errazago jotzen dute normalean gazteleraz dakiten etorkinek, euskara oztopo moduan ikusten dute.
‎Normala da, eta ez hasberriak ginelako bakarrik: hizkuntza bera ere ez geneukan gaur bezain trebatua halako zereginetarako. Orduko lanen artean badaude, ordea, ardo onek bezala bizi eutsi diotenak denboraren frogari:
2020
‎Kazetarien testu komunikatibo ulerterrazak eta abar... askotan topikoak helarazten dituzten azalkeriak besterik ez baitira, hala pentsamoldeak nola hizkuntza bera ere pobretzen lagundu besterik egiten ez dutenak.
‎Areago, Joxeren idazkiak, orain euskal letretan horren modan dauden prentsarako izkribuen kontrakoak direla esango nuke. Kazetarien testuak, ulerterrazak eta horrelakoak, askotan topikoak helarazten dituztenak baino ez dira, hala pentsamoldeak nola hizkuntza bera ere kamusten besterik egiten ez dutenak. Joxeren ekarpen literarioa horren kontrakoa izan da zeren eta, Azurmendik, edozein aztergai hartzen duelarik ere, ez baitu, bere xalotasunean, ezer irakatsi nahi, ikertu baizik, baina, hori bai, Proustek edo Borgesek egingo luketen modura, idazkuntza dela medio.
‎Badenari eta ez denari buruz hitz egiten du poesiak, eta hautematen ez duguna, transzenditzen gaituena izendatzen saiatzen da. Arrazoiaren enuntziatuekin esan ezin direnak adierazi nahi ditu hitz poetikoak, nahiz eta poesiaren hizkuntza bera ere arrazionala izan.
2021
‎Irudiek pisu handia dute poemetan, irudi zehatzak dira oro har eta poemetako hizkuntza bera ere zehatza da, nabari da hitzaren bueltako kezka.
‎eskolak katalanez ematen dira. Aldiz, ikasturteko lehen egunean 3 urteko gelan ikasleetako batek ere ez badit katalanez ulertzen, murgiltze programen estrategiak erabili ditut, hizkuntza bera ere irakatsi behar diedalako; ondo eginez gero, ia modu naturalean ikasiko dute hizkuntza». Egiteko horri ekitekoan, ezinbestekotzat jo du ikaslearen jatorrizko hizkuntza baloratzea eta aitortzea.
‎Egiptok bere aspaldiko jainkoak ehortzi zituen, nahiz eta haiekin milaka urte bizi izan. Eta, bere jainkoekin batera, bere kultu objektuak eta hizkuntza bera ere ehortzi zituen. Belaunaldi bakar batean dena desagertu zen.
2022
‎Izan ere, jatea ezinbestekoa da bizirik irauteko, eta funtsezko eragina du jendearen eguneroko jardueran eta bilakaeran (presentziaz zein absentziaz); hura segurtatu beharreko mailatik (oraindik ere, milioika jenderen hil edo biziko behar larria) garapen handikoa eta are sofistikatua den egoera bateraino. Gizarte baten kultura eta are hizkuntza bera ere aztertzerakoan, berehala agertzen dira janariarekin eta elikatzearekin zerikusia duten hizkuntzazko edukiak eta hainbat oihartzun ahozko literaturan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia