2001
|
|
Ordu bat pasa denerako, hitzak arrastaka esaten ditu. Elkarrizketa guztiak dolby stereoan aditzen ditu, nahiz eta
|
hitzik
ulertu ez. Eta irribarre inozo bat finkatu zaio aurpegian.
|
2014
|
|
Eta prozesu horretan, euskaltzale askoren jarrerak ere lagundu zuen: muga pasatzen genuen Labeguerie ren diskoak Charles Aznavour-enen zorroetan ezkutatuta ekar tzeko edo liburu debekatuak erosteko; pastoralak ikustera joaten ginen, bertso lehiaketetara ere bai,
|
hitzik
ulertzen ez bagenuen ere, eta baita ardi txakurren edo gazta lehiaketetara ere; ahal zuenak ahal zuena jartzen zuen erdi sasi artean zeuden ikastolei irauten laguntzeko; Mairulegorretako leize zuloetara joaten ginen edo Ez dok Amairuren kontzertuetara, adibide batzuk jartzea rren, gure kultur identitate arpilatua nork bere erara gordetzeko
|
2015
|
|
Sendagaiak, osasun iruzkinak, ebaluazioak... ez dut ezer ulertzen, eta horrelakoetan aukera gehiago izaten da komunikazio ez berbalari arreta jartzeko. Ze aldarte duten, elkarri ze tonutan erantzuten dioten, begiratuak luzeak edo laburrak diren, ze konfiantza maila dagoen beren artean, barrearen lekua zein den. gauza asko pertzibitzen da
|
hitzik
ulertzen ez den tokian. Komunikazio berbalaz kanpokoetatik zerbait ikas liteke herrien psikologia sozialaz.
|
2016
|
|
BegoƱaren gurasoak errezeloz zeuden lehenik, horren presaka eta horren egoera berezian egindako ezkontza ez ote zen lotsagarri samarra gertatuko, eta elizkizunen osteko bazkaria famili bilera soilera mugatu nahiko zuketen; alabaina, barkuko euskaldun guztiek, eztei haren berri izan zutenean, halako jarrera jator, zabal eta baikorra hartu zutenez, aita ama haiek ere konturatu ziren Alsinako euskaldunen komunitateak jai giroko ospakizuna behar zuela beren bizipoza berritzeko, beren bizinahia lau haizeetara aldarrikatzeko; beraz, euskaldun guztiak bildu ziren ezteietara, eta gonbidaturik egon ziren, halaber, espainiar errepublikazaleen, juduen eta itsasontziko ofizialen ordezkaritza bana; eta ordura artean gizalegezko agur eta jendetasunezko diosal hitzetara mugaturik egon ohi ziren hiru komunitateetako kideek, edanaren ugariak edo unearen hunkimenduak hartaraturik, anaitasunezko uholde batek blaitu balitu bezala jokatu zuten: aurpegitik ezabatu ezinezko irribarreak izan ziren aurrena, sinpatiazko keinu eta buru makurtze etengabeak hurrena, eta batak besteari besotik helduta bukatu zuten azkena, batzuek beren mozkorrean euskarria bilatu eta ez erortzeko, beste batzuek dantza ero batean abaildurik erori arte jarduteko, eta gehienek elkarri beren penak eta atsekabeak kontatzeko, hurkoak
|
hitzik
ulertzen ez bazuen ere nork bere hizkuntzan, baina haien aditasuna eta adeitasuna ikusita dena konprenitzen zutela ere pentsa zitekeen; beharbada, esaten zutena esaten zutela, mezu bera zelako beti eta denen ahoetan: historiaren jopu izatearen sentimendu mingotsa, eta patuaren esku beltzaren aurrean bat eginik egotearen sentipena.
|