Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 211

2000
‎Eta, hala, hura Baionarat itzuli zelarik —non, derradan bide batez, handik gutirat hil baitzen—, liburua gainetik behatzen hasi eta... ikusi ez nituen, bada, bat batean, ohar haiek, hainbat orritan eginak! Gehienetan marra bat zen, paragrafo baten goiti beheitikoa hartzen zuena, eta orrialdearen ezkerreko bazterrean —in margine— trazatua; ezkerretarago, berriz, marratik harat, hitz bakar bat, maiuskulaz: EZ.
‎Eta ez ote da horregatik keinua anitz koloretako fletxa, kolore bakoitzean arrazoin bat eraman lezakeena, eta ez ote du fletxa jaurtikitzaileak kolpean jotzen xedea eta helmuga, halako moldez, non keinua ikusten duenak ere kolpetik uler bailezake guztia, keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat batean deskorapilatu balira bezala? Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko. Baina, baldin oraintxe erran badizut ezen keinuak ez duela hitzen beharrik, zer nabilkizu ni orain hemen keinuei buruz hitz eta pitz, jaun André?
‎Ez dakit nork erran zuen —poetaren batek zuen, segur: Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets zuela mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika... Eta hala izan ez bazen ere, berdin, zeren, ulertu, guztiok ulertu baikenion bederen.
‎Eta aitak amari erran zizkion hondar hitzak oroitu nituen: ...; Iduria ongi zaintzen dut nik, Graziana, sehiek eta menekoek didaten errespetua eta begirunea lekuko; eta bertze zer horiek, berriz... horiek jendearen asmakizunak dira eta atso zaharren erran merranak..." Ez dakit zergatik, baina ez nizkion aitari hitz haiek sinetsi... zeren eta bertze fabore haiek bainituen buruan, eta hiru hitz haiek arras betetzen zuten ene buru barrena, kontsolamenduzko hitz bakar batendako ere tokirik uzten ez zutela... Eta bai, banekien zer nolakoak izan zitezkeen bertze fabore haiek, kontu haiek ordu arte kezkatu eta antsiatu ez ninduten arren, osaba Joanikoten munduarekin eta jaun Marcelenarekin aski eta sobera nuelako artean, bertze nonbait erran dizudan bezala...
‎Ene atsegintasuna eta ene alegrantzia! Zeren galdua zirudiena irabazia baitzegoen, eta zeren oinazearen eta libertate faltaren basamortu hartan lore baten petaloak baitziren hitz bakar haren letrak, lau haizeetarat zabalduak. Eta lau haize haietarik bertze haize guztiak sortu ziren, eta haien fereka nabaritu nuen plazako aire arnasgaitzean, jendeak osabari egiten zizkion irrien artean.
‎Telefonoa ene gelako atetik bi hiru metro haratago zegoen, nire ikuspegitik kanpora, beraz. Bertzerik ezinean, lau hilabete horietan Josuren ganberan sar aterean ikusitako aurpegi ugarietariko bati lotzera saiatu nintzen hitz bakarreko boza: " Umemoko"," Marikixkur"," Idazkari efizientea"," Gizon jalea"," Muttur gorri"," Ixtudiantea"," Maripuxtan"...
2002
‎Nire arreba hori ez da ni bezalakoa, zeharo bestelakoa da. Oso serioa eta zuhurra da, ez du ia inoiz irribarre egiten (eta inoiz ez barrerik), eta zerbait garrantzitsua adierazi behar ez badu hitz bakar bat ere ez esatea hartu du arautzat. Bestalde, ez du inoiz elkarrizketa inozorik entzuten eta ezta arrazoizko kontuak ez direnak ere.
‎–izan zen Pertseoren lantua?. Ez naiz bere aurrean hitz bakar bat esatera ausartuko.
‎Noraezean zirudienak noraezean segitu zuen une luze batez. Gero, hitz bakarraren norabidean jarri zuen une luze hartan hausnartua:
‎Sara urduri zegoen, bai... baina ama ez gutxiago, itxura batean, Sarak hitz haiek esan orduko halaxe ihardetsi baitzion hark: " Andaluza?", hitz bakar hura keinu gogor mesprezuzko batez lagundurik. Keinua begiztatu bezain laster, Sarari odola bor bor jarri zitzaion, suzko gorrotoak bihotza osorik hartu balio bezala.
‎Eta, ohartu nintzenean hura eta ene arreba komunera zihoazela, noraezean bezala geratu nintzen. Une hartan, baina, nerau ere neure onetik aterea ikusi ninduelako edo, irri zabala egin zidan aitak, hitz bakarreko iruzkina eginez:
2003
‎Eta izenaren azpian eta urteen azpian hitz bat zeukan idatzita. Eta ez dakit hitz bakarra epitafioa izan daitekeen. Eta ez dakit Urbano Malanda Balak epitafioa idazteko asmorik ote zuen hitz hori idatzi zuenean.
‎Aurpegi batekin edo ahotsarekin nahas zaitezke (aireportuan behinola emakume arrotz batek besarkatu ninduen, bere senarrarekin nahasten ninduela, eta ulertzen ez nion hitz bakar bat errepikatzen zidan belarrira, gingila musukatuz, barkazioa eskatuz edo), keinu batek edo begirada batek ere zalantzaz bete dezake zure barrena (badaude listua birritan irenstera behartzen gaituzten begiradak eta zerbait urruna gogoratzen digutelako asaldatzen gaituzten imintzioak), baina horiek baino sakonagoa, pertsonalagoa da idazle batek urteetan landu duen idazteko modua, idazkera h...
‎" Hamaika!": hitz bakar bat, zigorraren negutik eskuzabaltasunaren udaberrira ninderamana, ai, Joanma!
2004
‎esan omen zuen, eta gu beti txundituta geratzen gara atzerritar ospetsuek gure hizkuntzari dioten begiruneagatik. Euskara hizkuntza sinbolikoa bihurtzen ari dela diotenei arrazoia eman nahi diet. Zer uste duzue ari direla egiten hitz bakar batzuk soilik erabiltzen dituzten milaka pertsona eta profesional horiek, hizkuntza goratzen. Ez, hizkuntza bajatzen, sinbolismo hutsera kondenatzen.
‎Bi hitz bakarrik azkeneko fonemaz, euskararen normalizazio bidean sortu dituen eztabaidak argitzeko.
‎Zer erakusten du ordea hizkuntzen azterketak? Hizkuntza bakoitzak bere gisara banatu duela koloreen sailla; eta herri batek bereziki izendatu nahi izan dituen kolore batzuk, beste hizkuntza batek hitz bakar batez izendatu dituela; edo alderantziz. Zergatik?
‎danari" belar" deritzagu. Momentu hortan" belar" hitz bakar horrek landareen adierazki eremu osoa betetzen du.
‎Aitak harrizko aurpegierarekin entzun zituen nik negar zotinek desitxuraturiko ahotsaz eta zezelka esaten nituenak. Nire bakarrizketa luzean zehar ez zuen hitz bakar bat ere atera. Ezta keinurik ñimiñoena ere, haserrea edo ulertzea, amorrua edo errukia adieraz zezakeenik.
‎Wittgensteinek bilera osoan ahoskatu zuen hitz bakarra bota zuen orduan:
2005
‎Baina Amak. Hola? bakarrik irakurri zuen, letra handiz idatzitako hitz bakar hark itsutu baitzuen, beste ezer irakurtzeko ezgauza.
‎Ziur dakit... Halako batez munduaz osotara etsi baldin baduzu, tziauri nigana; eta hitz bakar hau igor iezadazu: " Moulleau".
‎Hots, oherakoan, apal muttur txoko batean, zutik zegoen album dotore galanta erreparatu nuen. Eta aurrealdean erdi erdian eta liburuaren bizkarrean, urrairezko letratan idatzirik, hitz bakar hau ikus zitekeen bi aldiz: Fotos.
2006
‎Gabon, ama, bi hitz bakarrik
‎Amesgaizto batean egotea bezala zen. Jonen begi harritu eta suminduak ikusita, ohiturak hitz bakarra ezpainetaratu zion Aneri: " Barkatu".
‎–Ondoloin ta bihar arte –murduskatu zuen Julianek; bere hitz bakarrak, etxeko berba zaharrak, argia itzali eta gero esaten zituenak, betiere.
‎–Gaur ere ametsetan egin dut, rubio –seguru ez zirela nire ametsen antzekoak– Taula gainera igo eta ahaztu egiten zait dena. Ez dut hitz bakarra ere gogoratzen. Gauero amets berbera.
‎Elkarri so egin eta burua makurtu zuten, oroitzapen gaizto batek joak iduri. Estefaniaren ahotik hitz bakarra atera zen, indarge:
‎Lerroez eta irakasleez futiturik, harengana jo nuen. Zenbait egun nituen nire hizkuntzaz hitz bakarrik ere erran edo entzun gabe, eta gogoz nengoen norbaitekin trabarik gabe mintzatzeko.
2007
‎Duela hilabete, karrera garrantzitsuak irabazten zituenean, dena zen laudorioa eta goraipamena. Orain, aldiz, inork ez du Ibonen aldeko hitz bakar bat ere esaten. Ez al da kontraesana?
‎Baina bazkaloste hartako lo kuluxkan senarra ez zen beti bezala isilik gelditu: hitz bat esan zuen, hitz bakar bat. Munduan dauden beste hitz guztiak baztertu, eta Sandra esan zuen senarrak.
2008
‎Jaitsi zen zalditik, begiratu zizkion hankak, eta ohartu zenean ezen atzeko hanketako bati ferra falta zitzaiola, baita hanka azpian odol arrasto bat zuela ere, oroitu ere, oroitu zuen, beharbada, une hartan, bizpahiru legoa lehenago aurkitutako paraje legartsu batean zaldiak izandako irristada, ia ia zaldizkoa zaldi gainetik bota zuena?, arrebaren komentura joatea erabaki zuen. Gizonak bazuen joera bat, besteengandik nabarmentzen zuena; esan nahi baita hitz bakar batek laburbil zezakeela haren izaera: arauzaletasuna, arauzalekeriatzat ere har zitekeena?
‎Silverrek berak ere, jaten ari zela, Flint Kapitaina sorbaldan zuela, ez zuen gaitzespen hitz bakar bat esan bere kideen zabarkeriaren aurrean. Eta horrek harritu ninduen gehien, orduan bezain azeri sekula ez zuela jokatu iruditzen baitzitzaidan.
‎Hona sartu naizenean nire postua uzteko asmotan nintzen. Ez nuen uste mister Trelawneyk hitz bakar bat entzungo zidanik.
‎Agure gizajoa! Ez zen bere ezpainetatik harridura, kexa, beldur edota etsipenezko hitz bakar bat ere atera gure arazoen hasieratik orain enbor etxean hiltzeko etzan genuen arte. Troiar bat bezala egon zen galerian bere koltxoiaren atzean jarrita; txintik atera gabe bete zuen agindutako guztia, leialki eta ondo; gure taldeko zaharrena zen hogeiren bat urteko aldeagatik; eta hari tokatu behar hiltzea, zerbitzari zahar, bekozkodun, esaneko hari!
‎–Etxekoei deitu behar genieke, esan nuen nik, eszenak zuen xarma apurra behin betiko zapuztuz. Ez genuen hitz bakar bat gehiago trukatu. Bi garagardoak ordaindu eta kalera atera ginen, hutsik zetorren taxi bat geratu eta saltoki handietara itzultzeko.
‎Jaitsi zen zalditik, begiratu zizkion hankak, eta ohartu zenean ezen atzeko hanketako bati ferra falta zitzaiola, baita hanka azpian odol arrasto bat zuela ere –oroitu ere, oroitu zuen, beharbada, une hartan, bizpahiru legoa lehenago aurkitutako paraje legartsu batean zaldiak izandako irristada, ia ia zaldizkoa zaldi gainetik bota zuena–, arrebaren komentura joatea erabaki zuen. Gizonak bazuen joera bat, besteengandik nabarmentzen zuena; esan nahi baita hitz bakar batek laburbil zezakeela haren izaera: arauzaletasuna, arauzalekeriatzat ere har zitekeena... jakin ez domingotarra halakoa ote zen berez, edo bere ofizioagatik ote zen:
2009
‎Bizitza bizitza da. Hitzak hitz bakarrik.
‎Horrela, erdizka baino ulertzen ez diren baina erabat bustitzen duten hitz horien ostean, egiten da isiltasuna Amaiaren egongelan barrena. Musika aparatuak argi urdinez eta hitz bakar batez adierazten du egoeraren nondik norakoa: END. Aste osoko nekadura (eta mingostasuna) jausi zaio Amaiari sorbalda gainera.
‎Primeran!, erantzun zion Amaiak, hitz bakar batez osatutako azken mailean.
‎Erratuta nengoen. Eskuetan neukan argazki kamerari begiratu eta bete zuen, luze eginez hitz bakar baten bidea.
‎baina osasunak eskatzen zion, hain zuzen ere, Adari tabakoa, lur agorrak ura bezala!?, bildu zuen zigarreta bat, piztu zuen, atera zion kea bospasei xurgada ezin luzeagotan, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar?; gero, baina, arestian bizi izandako estutasunak eta barruan pilatutako larriminak bat batean bere bide naturala aurkitu balute bezala, beldurraren, lotsaren eta sentimendu zapaldu guztien hormak eta eustormak lehertarazi ondoren, jakina?, negar batean egon zen?. Ai, Ana, ez gaude elkarrengandik hain urruti?!? esan zuen, halako batean, kexu eta hasperenen arteko hitz bakarretan?, harik eta, lehen zigarretarekin batera, malkoak agortu zitzaizkion arte; piztu zuen bigarrena leihoan, hirugarrena aulkian?. Zer uste duzue, bada, gizonezkook bakarrik duzuela erretzeko eskubidea ala??, esan zuen hisiaz, zigarretari lehen xurgada hartu baino lehen?, laugarrena leihoan, bosgarrena aulkian?
‎berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen, bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente?, aste gorrian behar bezala zaintzen zuena, ardo tantarik ere probatu gabe ia; igandeetan, baina, aste osokoak edaten zituelako edo, sekulako mozkorrak harrapatzen zituen; badirudi mozkorraldi haietako batean, kantinatik barrakoira itultzeko bidean zegoela, basoko enbor bat jo zuela, betean jo ere, hortz bat galtzerainoko talkan; horregatik, soldadu guztiek Besatroncos deitzen zioten, edo Diente de Oro, galdutako hortzaren lekuan urrezko bat jarri baitzioten, irri egiten zuenean edo ahoa irekitzen zuenean nabarmentzen zitzaiona; gizonak bazuen, halere, beste izen bat, soldaduek beste biak baino maizago erabiltzen zutena: Putakumea, maiuskulaz?, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen? ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como María Guer... , edo haiei burla egiten? ¡ con maricas así, hasta los moros nos darán al fin por culo!?
‎Nazariok ere, keinua gogortu, eskuak jarlekuan bermatu eta zutik jartzeko saioan zegoela zirudienean, Ernestina mintzatu zen, begirunezko irria ezpainetan: . Jauna?, hitz bakar harekin Nazario harritu eta nahigabetuaren ahalegina desegiten zuela; gero, Ernestina halakoetan ohi zuen bezala mintzatu zen, ahotsa altxatu gabe, presarik gabe, pausak eta isiluneak bere berezko modu hartan eginez, halako moldez, non batek ez baitzekien zeinek hitz egiten zuen gehiago, hitzak edo isiluneak:
‎Joan ziren, bada, handik gutxira, orbetarrak, Domingorekin Ada utzita; hartu zuen gaixoak medikuak eman ziòn lasaigarria, eta baretu zitzaion mina?; lasaigarriak burua moteltzen zion, bai, baina ez blokeatzen, minezko minak bezala; esan nahi baita Domingo pentsatzeko moduan zegoela; ez zuen asko pentsatu beharrik, gainera, haren pentsamendua hitz bakar batek laburbil baitzezakeen, ausaz: –eskua?, hitza den pentsamendua eta pentsamendua den hitza, hitza bete esku eta pentsamendua bete esku:
‎Domingok, baina, pentsamendu bihurtutako hitz bakarra zuen buruan biraka, antza, erantzun ere, halaxe erantzun baitzion Adak egindako galderari, zuèn eskuaz ez zuena seinalatuta, istripuak pertsona adintsu baten jakituria eman balio bezala:
‎Une hartan atariko argiaren parean zeuden, eta Maria Bibianak ongi bai ongi ikusi ahal izan zuen Teofilo Mariaren aurpegieran hurrengo hamar hamaika segundoetan izan zèn aldaketa, masaileko giharren nolabaiteko zurruntasunetik irririk zabalenaren arintasuneraino eraman zuena, baita hitz bakar bat esatera ere:
‎Hitz bat? hitz bakar bat, ezpata bat bezala, Reginari sabela erdibitu ziona: erdibitu zion lurra, erdibitu zion arnasa, erdibitu zion erdigunea.
‎esateko modu bat da, borra duena edo zaldia duena beti baitago maila bat eta mila maila gorago, pistola edo fusila duena zer esanik ez? bat, bi, hiru, lau, bost eta sei; haietako bat Alberto zela jakin zuenean, ezpainetara hitz bakarra etorri zitzaion, putakumeak, putakumeak eta putakumeak!?, eta begietara malko asko eta asko, mina eta sumina bihotzean nagusi.
‎Zoroetxea eta zaratetxea! Eta munduko hiztegi guztiak ere sobran egongo lirateke, hitz bakarra eta hitz bera izango baikenuke guztiok ezpainetan: konfesioa, konfesioa eta konfesioa!
‎kaltea, baina, egina zegoen, Damasok ikusi zuena ikusi baitzuen, eta irudia buruan itsatsia geratu baitzitzaion; Damasok, beraz, ikusi berri zuèn irudiaren erasoa sentitu zuen, begietatik hezur muinetaraino hedatutako erreakzio batean, hezur muinetan nabaritu baitzuen, ongi nabaritu ere, begietan segundo batez pilatutako energia negatibo guztia, halako eran, non hezurrak bat batean ahuldu, hautsi eta berak. Damasok? barnealdera eta bere baitara erortzen ariko balitz bezala sentitu baitzuen, bizkar ohi baino konkorragoa zuenak halako zerbait aditzera ematen zuen behinik behin?, etxe bat barnealdera eroriko litzatekeen moduan, zurezko habeak eta gapirioak pipiatu eta zuhirindu bezain laster; gero, baina, adimenak gidatutako kontraerasoan, indignazioa eta sumina piztu zitzaizkion, harik eta indignazioak hitz bakarreko pentsamendu baten forma hartu zuen arte, berehalako batean: –Erokeria!?, hitzarekin batera gorputz eroriaren suspertzea eta goraldia sumatzen zuela, bere onera itzulita:
‎Eta hitz horiek ezin irentsita nabil oraindik. Carmen eta bion arteko harremanaz ari zitzaidan, eta ni guztiz harrituta geratu nintzen haren ateraldiarekin, Isidrok sekula ez zidalako hitz bakarra aipatu Carmeni buruz haserretu ginenetik, ez zen inoiz ausartu. Oraindik ere askotan pentsatzen dut zertara zetorren Isidroren aholkua.
‎Ese lunar que tienes cielito lindo? Musika airean gelditzen da eta hitz bakar bat entzutea nahikoa da ahaztuta uste zenuen melodia gogora ekartzeko, barruan dituzun notak berpizteko.
‎Nahas mahas hartan, bisaia bakarra ageri zen mudatu gaberik. Nafarroako erreginak, inguruko zalaparta guztiari entzungor, afaltzen segitu zuen, alegia deus ez, dolu hitz bakarrik ere ezpainetaratu gabe.
‎Solas molas luzeak eta iruzkin mamitsuak eraikitzen zituen haien haritik. Aldi hartan, hitz bakar bat ere ez zion gehitu nire kontakizunari.
‎Nire eskuek bazekiten zer zen hurkoari bizia kentzea. Eta hala ere, hitz bakar bat ere ez zen jalgi nire ahotik.
‎Oharkabean galdera euskaraz egina nion eta hura ihardesten ari zitzaidan. Inoiz ez nion hitz bakarrik ere gure hizkuntzan aditu. Haien ama Léonineren iritziz, gurea, basamintzaira?
‎Lepoa moztu zieten gillotinarekin La Santé ko patioan bertan, goizaldean, La Marseillese kantatzen zuten bitartean. Higinia Luzek entzungo zuen, besteek bezala, ereserkia erdibitua, harik eta hitz bat, hitz bakar bat, zintzilik geratu zen arte, La Santén. Gero, gillotinak zuraren kontra egiten duen hotsa.
‎Domingoren oldarraldiak zaldia aztoratu, eta honek mugimendu ezin urduriago batean jaitsi zituen besoak, gainean zihoàn polizia kolokan jarriz, erori ez erori, harik eta zaldizkoak, aho uhalaren tirakada bortitz batez, zaldia berriro menderatzea erdietsi zuen arte; emakumea ihesi zihoan ordurako –lehenago edo geroago, eszenatokian agertzeko beti prest dagoen aktorea ohi da bizi sena–, eta Domingok ere ihesari eman zion, baina, burua jiratu eta ohartu zenean ezen polizia, zaldiari atseden emateko edo, atzeraka zihoala bere kideengana, bera ere atzera itzuli, kartera jaso, eta handik ez oso urruti zegoèn manifestari multzo batengana hurbildu zen; gero, tiro hots batzuk entzun, eta berandu gabe jakin zuen Domingok manifestaziora etorritako guztiak ez zirela etxera itzuliko, haietako batzuk zerraldo erori baitziren, bat, bi, hiru, lau, bost eta sei; Eisensteinen Potemkin korazatua filmean ez bezala, herritarrak ez zihoazen jauregiko harmailadian gora –non tsarraren poliziak, erreboltariak baino talaia goragokoan, bere posizioaz balia baitzitezkeen manifestariak birrintzeko, hain ziren itu argi eta zalantzarik gabea–, berdinetik berdinera baizik, manifestazioaren eremua guztiz laua zenez gero: esateko modu bat da, borra duena edo zaldia duena beti baitago maila bat eta mila maila gorago, pistola edo fusila duena zer esanik ez... bat, bi, hiru, lau, bost eta sei; haietako bat Alberto zela jakin zuenean, ezpainetara hitz bakarra etorri zitzaion –putakumeak, putakumeak eta putakumeak! –, eta begietara malko asko eta asko, mina eta sumina bihotzean nagusi.
‎Une hartan atariko argiaren parean zeuden, eta Maria Bibianak ongi bai ongi ikusi ahal izan zuen Teofilo Mariaren aurpegieran hurrengo hamar hamaika segundoetan izan zèn aldaketa, masaileko giharren nolabaiteko zurruntasunetik irririk zabalenaren arintasuneraino eraman zuena, baita hitz bakar bat esatera ere:
‎Hitz bat... hitz bakar bat, ezpata bat bezala, Reginari sabela erdibitu ziona: erdibitu zion lurra, erdibitu zion arnasa, erdibitu zion erdigunea.
‎armadaren egitura bertikal hierarkikoaz, azken batean; Domingok bazekien, edo sumatzen zuen –sumatu baino gehiago ere bai, beharbada– berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen –bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente–, aste gorrian behar bezala zaintzen zuena, ardo tantarik ere probatu gabe ia; igandeetan, baina, aste osokoak edaten zituelako edo, sekulako mozkorrak harrapatzen zituen; badirudi mozkorraldi haietako batean, kantinatik barrakoira itultzeko bidean zegoela, basoko enbor bat jo zuela, betean jo ere, hortz bat galtzerainoko talkan; horregatik, soldadu guztiek Besatroncos deitzen zioten, edo Diente de Oro, galdutako hortzaren lekuan urrezko bat jarri baitzioten, irri egiten zuenean edo ahoa irekitzen zuenean nabarmentzen zitzaiona; gizonak bazuen, halere, beste izen bat, soldaduek beste biak baino maizago erabiltzen zutena: Putakumea –maiuskulaz–, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen – ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como Marí... sarjentu galoiarekin batera, soldaduen gainetik egoteko arrazoitzat zituen bere ezaugarri haiek guztiak, halako moldez, non, soldadu erreserba berri bat zetorkion bakoitzean, hasberriei bere abileziak erakusteko beharra nagusitzen baitzitzaion, baita Domingo eta bere kideak iritsi zirenean ere; hala, sarjentuak, eguzki galdak bazterrak astintzen zituèn uda bukaera hartako egun ezin beroago batean –Domingo eta bere kideak kanpamentura iritsi eta handik hilabetera edo–, konpainia instrukziorako zelaiunean bildu, soldaduei sutsu mintzatu –" Aberriak gorputz arinak behar ditu, behar bezala defendatuko dutenak:
‎Nazariok ere, keinua gogortu, eskuak jarlekuan bermatu eta zutik jartzeko saioan zegoela zirudienean, Ernestina mintzatu zen, begirunezko irria ezpainetan: " Jauna", hitz bakar harekin Nazario harritu eta nahigabetuaren ahalegina desegiten zuela; gero, Ernestina halakoetan ohi zuen bezala mintzatu zen, ahotsa altxatu gabe, presarik gabe, pausak eta isiluneak bere berezko modu hartan eginez, halako moldez, non batek ez baitzekien zeinek hitz egiten zuen gehiago, hitzak edo isiluneak:
‎Joan ziren, bada, handik gutxira, orbetarrak, Domingorekin Ada utzita; hartu zuen gaixoak medikuak eman ziòn lasaigarria, eta baretu zitzaion mina...; lasaigarriak burua moteltzen zion, bai, baina ez blokeatzen, minezko minak bezala; esan nahi baita Domingo pentsatzeko moduan zegoela; ez zuen asko pentsatu beharrik, gainera, haren pentsamendua hitz bakar batek laburbil baitzezakeen, ausaz: " eskua", hitza den pentsamendua eta pentsamendua den hitza, hitza bete esku eta pentsamendua bete esku:
‎Domingok, baina, pentsamendu bihurtutako hitz bakarra zuen buruan biraka, antza, erantzun ere, halaxe erantzun baitzion Adak egindako galderari, zuèn eskuaz ez zuena seinalatuta, istripuak pertsona adintsu baten jakituria eman balio bezala:
‎Zoroetxea eta zaratetxea! Eta munduko hiztegi guztiak ere sobran egongo lirateke, hitz bakarra eta hitz bera izango baikenuke guztiok ezpainetan: konfesioa, konfesioa eta konfesioa!
‎Damaso izan zen, anai arrebetatik, fisikoki, afektatuena, Teofilo Maria jarrera hartan ikusi ez beste –eskua xafla goriaren gainean– begiak itxi baitzituen, ikusten ari zèn ikuskizunak –ikuskizunetik asko baitzuen eszenak, beharbada, eta teatrotik ere zerbait– kalterik egin ez ziezaion edo, nerbio sistemaren erantzun automatiko batean: ...arnealdera eta bere baitara erortzen ariko balitz bezala sentitu baitzuen –bizkar ohi baino konkorragoa zuenak halako zerbait aditzera ematen zuen behinik behin–, etxe bat barnealdera eroriko litzatekeen moduan, zurezko habeak eta gapirioak pipiatu eta zuhirindu bezain laster; gero, baina, adimenak gidatutako kontraerasoan, indignazioa eta sumina piztu zitzaizkion, harik eta indignazioak hitz bakarreko pentsamendu baten forma hartu zuen arte, berehalako batean: " Erokeria!", hitzarekin batera gorputz eroriaren suspertzea eta goraldia sumatzen zuela, bere onera itzulita:
2010
‎Guztiaz ere, gertatuak gertatuta gero, deprimituta nengoen, eta igarri egiten zitzaidan, bai bazkalorduetan eta bai afalorduetan ere hitzik egin gabe egoten bainintzen; edo hitz bakarreko erantzunak ematen nizkien mahaikideei, behar beharrezkotzat jotzen nuenean; guztiek zekiten gertatu zitzaidana, galderak ere soberan zituzten, beraz?, eta guztiek onartzen zuten nire jokabidea, baita amak eta aitak ere, gauzak, hartu beharreko erabakia hartuta gero, bere onera etorriko zirelako ustean, pixkanaka; guztiek bakean uzten ninduten, bai, eta hura ez zen gutxi; nire porrota et... hain handiak, non, noizbehinka, barrua arintzeko gogoa etorri eta etxeko norbaitengana jotzen bainuen.
‎Belaunen gainean erori al zara??; eta, amari begirada aztertzaile bat zuzentzen ziola, gehitu zuen: . Edo??; amak konturatu beharra zuen, izebak hitz bakarreko esaldiari erantsi zizkiòn eten puntuak eransteko moduan, susmoren bat piztu zela haren baitan, baina ama harro zegoen bere ubelune haietaz: izebari harrotasunez betetako begirada luzatu?. Nik ere sufri dezaket, hitz erdirik esan gabe, zuk bezala, Ernestina:
‎OSO ondo oroitzen ditu Julenek epaiketako gorabeherak, ez akordatzeko ahaleginak egiten dituen arren. Eta epaiketa bera baino gehiago, haren aurreko aldia, hitz bakarraz definitu ohi duena: Inkisizioa.
‎Azazkalak zorrotz. Batak bestearen izena ahoskatzen du, hitz bakarreko otoitz, erregu, eskertza eta mantra baten gisa, hitz bakarreko erlijio kasik beren eztarriak lehertu eta beren haragiak jainkoen dardaraz inarrosi direnean.
‎Azazkalak zorrotz. Batak bestearen izena ahoskatzen du, hitz bakarreko otoitz, erregu, eskertza eta mantra baten gisa, hitz bakarreko erlijio kasik beren eztarriak lehertu eta beren haragiak jainkoen dardaraz inarrosi direnean.
‎Belaunen gainean erori al zara?"; eta, amari begirada aztertzaile bat zuzentzen ziola, gehitu zuen: " Edo..."; amak konturatu beharra zuen, izebak hitz bakarreko esaldiari erantsi zizkiòn eten puntuak eransteko moduan, susmoren bat piztu zela haren baitan, baina ama harro zegoen bere ubelune haietaz: izebari harrotasunez betetako begirada luzatu —" Nik ere sufri dezaket, hitz erdirik esan gabe, zuk bezala, Ernestina:
‎Guztiaz ere, gertatuak gertatuta gero, deprimituta nengoen, eta igarri egiten zitzaidan, bai bazkalorduetan eta bai afalorduetan ere hitzik egin gabe egoten bainintzen; edo hitz bakarreko erantzunak ematen nizkien mahaikideei, behar beharrezkotzat jotzen nuenean; guztiek zekiten gertatu zitzaidana —galderak ere soberan zituzten, beraz—, eta guztiek onartzen zuten nire jokabidea, baita amak eta aitak ere, gauzak, hartu beharreko erabakia hartuta gero, bere onera etorriko zirelako ustean, pixkanaka; guztiek bakean uzten ninduten, bai, eta hura ez zen gutxi; nire ... hain handiak, non, noizbehinka, barrua arintzeko gogoa etorri eta etxeko norbaitengana jotzen bainuen.
2011
‎Amak esana zion neskatxaren izena, baina xelebre bilatzen zuen, nonbait, eta haren ahotik entzun nahi izan du. Neskak ez daki ingelesez, bitch da hizkuntza horretatik gordetzen duen hitz bakarra, eta ez dio erantzun.
‎Don Damián, bertzalde, gizon lehorra zen, gaixoa begiz ikusten zuena eta begiak ikusia errezetatzen ziona, harekin zituèn hitz bakarrak diagnostiko ezin teknikoago batera mugatzen zirela. Don Marianok, aldiz, beti aurkitzen zuen txolarteren bat zeinahi gaixorekin sano sano hitz egiteko honetaz eta hartaz, baita igurtzialdiren bat emateko ere han eta hemen, berak egindako ukenduekin.
‎erran zidàn hartan, berriz, zorion beterako ere banintzela jakin nuen: hitz bakar hura, zeruko musika guztiak zituena??.
‎«Jauna: Bi hitz bakarrik, zuri esateko nire Myrtil ttikia hiletsi zutela... Lau botila hartu eta...
‎Zerk egiten ditu eraginkor? Erantzunak hitz bakarra dauka: estatua.
‎langage/ langue? artean; euskaraz, berriz, hitz bakarra erabiltzen dugu kontzeptu biak adierazteko, bai mintzaira giza ahalmen gisa izendatzeko bai hizkuntza zehatz bakoitza aipatzeko. Baina, gauza bera ez direnez, ez ote litzaiguke guri ere bereizkuntza egitea komeni?
2012
‎Bazkaltzeko jaitsiko zela, baina orain nahiago zuela lasai egon. Amak jaramon egin zion, eta, hitz bakarra ere ahoskatu gabe, atea itxi eta eskailerak jaitsi zituen.
‎Esaldia dilindan gelditu zen egongelako airean. . Horra hor izugarrikeria, pentsatu zuen Jonek?, hitz bakar batzuetan adierazita?. Ahoa zabaldu zuen, baina hitzik ez zitzaion etorri mihira.
‎Handik gutxira arnasestuka hasi ziren, Andreas ozenago eta Sylvie maizago. Horiek izan ziren gau hartan elkarri esan zizkioten hitz bakarrak.
‎Antzeman zuen nire harridura, eta berehala, sakelatik botila bat atera, eta niretzat apropos ekarritako edari goxo zurrutada bat eman zidan. Edan, eta lurrean eseri nintzen, eta neure onera ekarri ninduen arren, denbora puska bat behar izan nuen hari hitz bakar bat esan ahal izateko.
‎Orduan, elkarri kontatu zizkioten bizitza urrun hartako gertakari txikiak, zeinaren plazerak eta malenkoniak, hitz bakar batean, laburbildu berriak baitzituzten. Leon aihen xurizko sehaskaz oroitzen zen, Emmak janzten zituen soinekoez, haren gelako altzariez, haren etxe osoaz.
‎ez nauzula salduko. Oraindik ez dut ikusi, baina ziur nago, aspaldi maite izan nuen emakume bat ezagutu dut zure potret horretan... etzaiozula niri buruz hitz bakar bat ere esan; galdetzen badizu, gaizki esan nitaz.
2013
‎Arratsalde hartan Ibairen etxe azpitik pasatu nintzenean, atariko atea irekita zegoela ikusi nuenean, barrura bultzatu ninduen indar batek. Ez nion hitz bakar bat ere esaten utzi. Nik egin nuen guztia:
‎Bitartean, Kokkozko Kasinotik ez oso urruti, Gorojovaia kaleko 64 zenbakian, Rasputinen etxean, egunero bezala jende mordoa pilatzen zen ate sarreran eta harrera gelan staretz estimatuaren zain. Jendeak aspalditik zekien nahikoa zela Rasputinen hitz bakar bat, aholku bat, keinu soil bat, nahi zena, desio zena, behar zena lortzeko. Rasputinek jendeari laguntzen zion, jendea sendatzen zuen, lana ematen zion edonori, kargu politiko altuak lor zitzakeen, lanpostu bikainak?
‎Hura zen, beraz, errealitatea; Koldok ez al zuen sinesten, baina, errealitatea aldatu egin zitekeela??; horregatik baitzegoen Bisteizko Talde Antimilitaristan sartuta; hartarako, ordea, hitzaren beharra zuen; baldintza haietan, hala ere, hitz bakarra esan zezakeen Koldok, eta huraxe irten zitzaion errai eraietatik, zurrutari ekin ahala:
‎Hondar erran hura? hitz bakar batek eta eten puntu batzuek osatua, izan zen Raissak Abdel Haqqengandik jaso zuèn lehen eta azken mehatxua.
‎–Berba egin zioat hire alde??. Pedrok barrutik arnasa hartu eta, segidan, irri egin zuen, bi mugimendu haiek ezinbestekoak balitu bezala, buruan zuèn hitz bakarra adierazteko: –Azkenean?!?.
‎Pare bat eserleku aurrerago, sailkatu ezin zuen hizkuntza batean mintzo zen bikote bat aurkitu zuen. Nik entzun niezaien saiatu zen, baina ez nuen haien mintzairan hitz bakar bat ere atzematerik lortu. –Neska kalakari amorratua da, ez da isiltzen, derrigor entzun behar diozu?, esaten zidan Marenek.
‎Gaztelarrak hiru urte zituen Orreagan, Espainiako errege Felipek ezarrita. Denbora horrek gure hizkuntzan hitz bakar batzuk ikasteko baizik ez zion eman. Harekin, kalonje gazte bat heldu zen, laguntzaile, Grazian Donamariakoa.
‎Tostatik lokarriak kendu zizkiotelarik, bi galerianoren artean garraiatu zuten ontziko barberaren gelaxkara. Tarte horretan guztian hitz bakar bat ere ez zen aditu galera osoan.
‎Hark ere ez zuen identifikatu, ez zuen interpretatzen jakin, ez zuen adierazten asmatu, nagusiki bere merituz bideratutako bilaketaren emaitzak zer nolako talka egin ote zion emozioen erregistroan. Neronek ebaki ahal izan nuen hitz bakar eta berbera ahoskatu zuen halako batean, egokiagorik aurkitu ezinean, hasperen luze baten atzetik, kanpaiak bezala errepikan: ostia, ostia, ostia...
‎erregu gutun baten bitartez Madrilera joan ziren, Carlos Bueren epailearen aurrean poliziari deklarazioa hartzera, hura ez zelako joaten Baionara. Amedok ez zuen hitz bakar bat ere egin. Baina Baionako epaileek helarazitako informazioekin Amedoren kontrako auzibidea irekitzeko eskatu zion Buerenek Espainiako Auzitegi Nazionalari.
‎–Bartze, bidaia luze baterako prestatu gara, esan ziren orduko hartan bota zizkidan hitz bakarrak.
‎Hura zen, beraz, errealitatea; Koldok ez al zuen sinesten, baina, errealitatea aldatu egin zitekeela...?; horregatik baitzegoen Bisteizko Talde Antimilitaristan sartuta; hartarako, ordea, hitzaren beharra zuen; baldintza haietan, hala ere, hitz bakarra esan zezakeen Koldok, eta huraxe irten zitzaion errai eraietatik, zurrutari ekin ahala:
‎" Berba egin zioat hire alde...". Pedrok barrutik arnasa hartu eta, segidan, irri egin zuen, bi mugimendu haiek ezinbestekoak balitu bezala, buruan zuèn hitz bakarra adierazteko: " Azkenean...!".
2014
‎...sexualaz esaten dutena esaten dutela, esperientziak erakutsi dizulako eufemismorik gabe aginterazko esaldi labur baten bitartez zure desira adierazi duzunetan ia beti jarrera berbera erakutsi izan dutela parean zenituenek, diplomazia eta disimulu maila ezberdinekin, jakina, baina azken buruan ia denek salbuespenik gabe izu larrituta kaka praketan eginda egin dizutela hanka, finean, gaua amaitzean, hitz bakar batekin definitzeko gaitza den zerbait sentitzeko, alegia, dogma aldaezintzat jotzen zenituen zeure buruaren aspektuak ezeztatzera behartzen zaituzten kontraesanez jabetzen zarenean, sabelean zabaltzen zaizun zulo ikaragarriaren antzeko bertigoa sumatzeko, beraien etxeetako oheetan lo hartu ezinda bueltaka burua bakarka astintzen dihardutelarik edo hurrengo diskotekan barbie babesgaberen ba...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia