Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎Egitate eginberrien froga naturala lekukoena da. Froga mota hau ez da komeni aspaldiko horietan galtzen diren egitate kasuetan. Inguruabar askotako eta nahasiak dira horiek, eta ez diote norberaren gogoari zehaztasunik ez atsedenik ere eskaintzen.
‎Pentsamenduaren egintza garrantzitsuenak borondatez errepika daitezke; gehienetan, hau ez da kasua giza bizitzaren egintzetan. Jazoera baten ezaugarria da hura behin bakarrik gertatzea.
‎Enpirismoarentzat berarentzat ere jarrera kaltegarria litzateke, honek berez errealitatea ezagutzeko eratzen den zientziaren ikusmolde metafisikorik ez zuelako onartzen. Helburu metafisiko hau ez zen enpirismoaren auzia, ustezko enpirista batzuena baizik: Russellen ontologismo sasirrazionalistaren arduren artean zegoen, esate baterako.
‎Baita gertatutakoari fidela ere, hau da, nahitaezkoa korronte filosofiko hura ulertzeko. Haatik, aurkezpen hau ez da nahikoa Zirkuluaren osotasuna ikusteko. Ildo horretatik, azken hamabost urte hauetan, Zirkuluaren partaide garrantzizkoenen lanaren ekarpenak hobeki ulertarazteko asmotan, ahalegin sakonak egin dira horien berrirakurketa serioa garatu eta vienarren tesi eta ibilbideak behar den lekuan kokatu ahal izateko.
‎Egun arte askok esan bezala, onartua zegoen Schlicken egiaztagarritasunaren defentsak Hume eta Machen kutsua zeramala, Russellen enpirismoa eta Wittgensteinen ideia terapeutikoak —filosofiak garbiketa lanak egin behar ditu— zirela medio. Haatik, irudi hau ez da egokia, bilakaera nabarmena eman zelako Schlicken hasiera neokantiarretik110 Hilberten eta Einsteinen ideiak onartu zituen arte. Hau irudiztatzeko, Schlicken ezagutzaren teoria eta horrek erlatibitatearen teoriarekin dituen lotura esentzialak behatu besterik ez dago, eskematikoki bada ere.
‎Egiaztagarritasun printzipioaren bertsio hertsian, esanahia duen enuntziatua, praktikan egiazkoa edo faltsua dela erakus zitekeena zen. Esperientziaren batek egon luke enuntziatuaren egibalioari erantzuteko baina, jakina, hau ez zen beti gertatzen. Printzipioa hertsiegia zenez, bere arabera diziplina batek, ezagutzazko diziplina izan nahiez gero, ez lituzke zentzurik gabeko enuntziatuak onartu behar.
‎Schlickek uste zuenaren aurka, Reichenbachek honako argudio honi eusten zion: orokorpen unibertsalak portaera arauak —hau da, etorkizunean zer egin jakin ahal izateko arauak— bailiran onartzearen ahalegina ez zen bat etortzen zientzia errealak haiek kontuan hartzen zituen moduarekin berarekin, legeak baieztapen edo asertzioak ez direla adieraztearen antzeko zerbait bailitzateke, eta hau ez dator bat zientzi jarduerarekin. Indukzioa kontzeptualizatu egin behar zen, baina zientziagintzari egokituz, hauxe baitzen nolabait Vienako Zirkuluaren filosofia zientifikoaren gidaria.
‎Alabaina, Vienako Zirkuluarekiko ikuspegi kritiko hau ez da Horkheimer eta Frankfurteko Eskolarekin bakarrik lotzen. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera batez ere, unibertsitate aleman eta austriarrean, eta harrezkero mendebalde osoan, filosofia eta gizarte zientzietako esparruetan zientzia eta teknikaren ulermen enpirista logikoa, alde batetik, eta ikusmolde humanistak deiturikoak, bestetik, bateraezinak direla onartzea ohikoena izan da.
‎4) Arrazoimenak esperientziari dio zor bere izatea eta esperientziara mugatzen da: arrazoimen kontzeptu hau ez da razionalisten berbera; arrazoimen berri lez uler dezakegu, jarduera praktikorako baliagarria, ez metafisikoa, zeren politikak, etikak, erlijioak eta beste hainbat giza ekintzen esparruek berorren beharra baitaukate. Kasu honetan, bere ahalbide eta mugak aztertzen dituen arrazoimen kritiko bat da.
‎Horregatik hain zuzen ere deitzen zaio askotan ‘anglosaxoniar filosofia’ filosofia analitikoari. Alabaina, Michael Dummett filosofo britainiarrak esan bezala, izen hau ez da zuzena: hobe litzateke filosofia ‘anglo austriarraz’ mintzatzea.
‎Modu honetan, Vienako Zirkuluaren ikusmoldearen lubakitzea aldez aurretik uste zena baino askoz ere sakonago eta konplexuagoa da. Eta hau ez da soilik zio historikoengatik garrantzitsua: kontuan hartzen badugu —zuzenki— vienarren positibismo logikoa filosofia analitiko berriaren iturri berezien arteko bat dela, Zirkuluaren filosofiaren berrinterpretazioak zerikusi handia du filosofia analitiko eta kontinentalaren arteko erlazioen auzian.
‎Adibidez, zeru urdinerantz begiratzen dudanean esperientzia hori edukiz gero, zerua urdina izateak harrituko ninduke, hodeitsua den kasuarekin konparatuta. Baina hau ez da esan nahi dudana. Zerua existitzeak harritzen nau, edozein modutan izanez.
‎Heriotzaren maiestateagatik hunkituta dagoenak halako bizitza baten bidez bakarrik eman diezaioke adierazpena. Jakina, hau ez da inolako azalpena, sinbolo baten ordez beste sinbolo bat jartzea baizik. Edo:
‎Maitearen irudiari musu bat ematea. Jakina, hau ez datza irudiak erakusten duen gauzaren gain eragin zehatz bati buruzko sinesmen batean. Bere helburua gogobetetzea da eta hori lortzen du.
‎—Aise imajina dezakegu, adibidez, tribu baten erregeak begi guztien bistatik kanpo izan behar duela, baina baita tribuko gizaki bakoitzak ikusi behar duela ere. Egiaz, azken hau ez da gutxi gorabehera kasualitatez gertatuko, baizik eta jendeari erakutsia izango zaio. Agian inork ez du hura ukitzeko baimenik, baina agian guztiek ukitu behar dute.
‎Gizakiak bere fantasiarekin gozatzen duela agerikotzat hartuz gero, orduan kontuan hartu behar da fantasia hau ez dela irudi margotua bezalakoa, ezta plastikozko eredua bezalakoa ere, baizik eta osagai heterogeneoz egindako konfigurazio konplexua: hitzak eta irudiak.
‎Sadabaren erlijioaren filosofiak Wittgensteinen iturrietan edaten du eta liburu hau ez da salbuespena. Orrialdeotan zehar Wittgensteinen eraginak bizirik dirau.
‎Gizaki bati libreki basoaren zuhaitz batean jaiotzeko aukera emango balitzaio, batzuek zuhaitzik ederrena edo altuena aukeratuko lukete, beste batzuek txikiena, eta beste batzuek zuhaitz ertaina aukeratuko lukete edo batez bestekotik behera dagoen zuhaitza; eta nago hau ez litzatekeela filisteismoagatik izango, beste batek altuena aukeratu duen zio beragatik edo zio mota beragatik baizik. Gure bizitzaz dugun sentimendua eta munduan bere ikuspuntua aukeratu zezakeen izakiaren sentimendua erkagarriak izatea, nire ustez, jaio aurretik gure gorputza aukeratu dugula dioen mitoan —edo sinesmenean— datza.
‎Bukaeran, positibistak zientziaren parrokoak dira eta baita aurrerapen teknologikoaren misiolari ere, fede hau ez dutenak bekatari basatiak eta hereseak baitira. Jakina, Ingalaterra fede honen eliza berria da.
‎1890ean James George Frazer antropologoak The Golden Bough (Urrezko abarra) lanaren lehenengo liburukia atera zuen, baina magia eta erlijioari buruzko lan antropologiko hau ez zen bukaturik geratu 1915 arte, 12 liburukia agertu arte. Ospe handia izan zuen arren, Wittgensteinek ez zuen inoiz lan osoa irakurri.
2001
‎honetarako, definizio zuzen baten erregelak eta ondorioztatze egoki batenak behar ditugu. Eta honez gain, ezinbestekoa da solaskidearen ahalmenen onarpen zintzoa egitea, berdinen artean eztabaidatuz; baldintza hau ez da betetzen norbait eztabaida batean irakaspenak emateko asmoz sartzen bada eta irakaspenik hartzeko prest ez badago, ezta ere solaskideen arteko maila intelektuala ezberdinegia izanik solaskideren baten iritziak besteentzat interesik gabeak bihurtzen badira. Eta, azkenik (azken baldintza), solaskide bakoitzak sostengatzen dituen iritziekin identifikatu beharra dauka:
‎Hurbilketa horrek izate misto bat sortzen du, konposatu bat, nahasketa. Platonek nahasketa hau ez du edozein modutan ulertzen, hertsiki proportzional eta aritmetiko gisa baizik: nahasketa" analogikoa".
‎Ahalgarria esperientziaren baldintza formaletara egokitzen dena da. Ekarpen berria da hau ere maila honetan, zeren ordura arteko razionalismoak, Leibnizek, ahalgarria kontraesanik ez duena bezala ulertzen du; baina hau ez da nahikoa izango Kantentzat. Logika formalaren legeekin bat egiteaz gain, hots, kontraesanik ez barnebiltzeaz gain, ahalgarri denak sentimenaren eta adimenaren baldintzekin bat egin ahal izan behar du.
‎Harreman horren arabera irudimenak errepresentazioaren forma bere baitan hartzen du aintzat, ez adigai bat bilatzeko asmoz. Beraz, judizio estetikoan ezagutza baten baldintza subjektiboak badaude ere, hau ez da inoiz adigaia determinatzera iristen, eta ez dago ezagutzarik, ederraren sentimendua baizik.
‎Helbururik gabeko helburutasunaz hitz egingo du Kantek. Eskematizazioan denboraren eraketa transzendentala gertatzen dela ikusi dugu, baina orain hau ez dago aurredeterminatua eta ez da ordena berezi bat finkatzen, baizik eta eskematizazio irekia da, irudimen askeak sortzen duena.
‎Hutsegitea transzendentala da arrazoimenak joera duelako nia objektu bihurtzeko, beste substantzia bat besterik ez. Hala ere, hau ez da legezkoa eta emaitza orokorrak dio ezin dela azken subjektu baten existentzia ezagutu substantzia gisa, substantziez hitz egiteko iraunkorra den oinarri bat behar delako eta horrelakorik ezin dugulako lortu adigai soilen bidez subjektuaz ari garenean.
‎Kantek berak bere lehen liburuan bestelako espazioen hipotesia onartzen zuen, dimentsio anitzeko geometria gorena ere aipatzen zuen, ez soilik idealki, baizik eta higiduraren legeak bestelakoak balira espazio fisikoa ere ezberdina izan litekeela onartzen zuen. Gero ideia hau ez zuen jaso, tamalgarria dena, zeren Fisika garaikideko ideiak aurreratzen baititu. Beraz, geroko Matematika ez euklidearren sorrerak ez du apurtzen Kantek sortu zuen Matematikaren funtsezko oinarritzapena.
‎Judizioak nolakotasuna izan behar du, hau da, baieztatzailea, ukatzailea edo mugagabea izan behar du. Bi lehenek ez dute inolako zailtasunik," hau zuhaitza da" edo" hau ez da zuhaitza" esan dezaket, baina hirugarrena argitu egin behar da. " Hau ez zuhaitza da" erako judizioa litzateke.
‎2 Kategorien sailkapen hau ez da estatikoki ulertu behar, kategoria bakoitza besteekiko loturarik gabe hermetikoa balitz bezala, era dinamikoan baizik. Azken finean, kategoria hauek benetan ezagutza konkretuan besterik ez dute ekiten, eta honek kategorien arteko lotura ezberdinak suposatzen ditu.
‎Inork pentsa lezake 200 urte igaro direla Kritika idatzi zenetik eta gaur egungo epistemologiak zerikusi gutxi duela bere jatorri urrun harekin. Liburu hau ez da ideia hau ezeztatzen saiatuko gaur egungo eztabaidak zuzenki eta sakonki jorratuz, baina zeharka bada ere razionalismoaren eta enpirismoaren artean erdiko bidea bilatzen duen Kanten saiakerak oraindik ere eragin indartsua baduela erakutsiko du1.
‎Ezin da ezer errepresentatu eta, ondorioz, ezagutu, espaziorik gabe. Ezintasun hau ez da irudimenaren akats bat, alegia," ezin dut irudikatu Kazakhstango pertsona baten itxura" esaten denean adierazten den ezintasuna, baizik eta oinarrizkoagoa den ezintasuna da: " puntua ezin da errepresentatu hedadurarik gabe".
‎Askatasunak, berriz, gauzen egoera berri bat adierazten du, eta, ondorioz, kate berri bat hasteko ahalmena barnebiltzen du. Beraz, kausen eta efektuen kate horretatik at geratuko litzateke, esperientziaren eremutik at. Askatasun transzendental hau gero etikan agertzen den askatasun praktikoaren oinarria da, eta lehenaren ukapenak bigarrenaren ezintasuna eragingo luke (sentsuetatik aske norbere burua determinatzeko ahalmena; baina hau ez da autua orain). Kausalitateak esperientziaren mailan duen jokabidea Analitikan frogatu denez, Kantek orain erakutsi nahi du askatasuna ez zaiola kontrajartzen izadiari.
‎Ni ez naiz gizon gailen eta gogoetatsuek (adibidez, Sulzerrek) sarri ahoskatu duten iritzikoa, orain arteko frogen ahultasuna ikusi dutela eta: oraindik inoiz gure arrazoimen hutsaren bi esakune nagusien demostrazio nabariak asmatzea itxaron daitekeela, alegia, ‘Jainkoa badago’, ‘geroko bizitza badago’ Aitzitik, ziur nago hau ez dela inoiz gertatuko. Izan ere, nondik nahi ditu atera arrazoimenak esperientziaren objektuei eta hauen barneko ahalgarritasunari lotzen ez zaizkien baieztapen sintetiko hauetarako oinarriak?
‎Arrunki Kritika ren bigarren atal nagusi hau ez da apenas aipatzen, baina 150 orri betetzen ditu eta, beraz, Kantentzat berarentzat bazuen garrantzia. Hala ere, onartu behar da bere edukiaren batasuna ez dela hain argia, eta atal osoaren azken asmoa ere ez dela hain erraz ulertzen, nahiz eta han eta hemen gai interesgarriak aurkezten dituen.
‎Ondorioz, Filosofiaren historia baten eskema ematen ahalegintzen da irizpide ezberdinen arabera. Hala ere, hau ez da iritzi soilen historia izango, baizik eta arrazoimenaren garapenarena, arrazoimenak bere historian hartu dituen formena.
‎Badirudi zerbait baldintzatua bada, honek bera baldintzatu duen zerbait eskatzen duela halabeharrez. Baina hau ez da guztiz egia; egia da baldintzatua berbaitango gauza bezala hartzen bada soilik; baina ez da hori kasua, baldintzatua beti ere espazioan eta denboran baitago. Eta esperientziaren barne baldintzen katea luza daiteke beti ere, eta horrek ez du ondoriotzat guk kate amaigabe horren izatea onartzen dugunik, berbaitango gauza osatua balitz bezala, baizik eta katea mugarik gabe luza daitekeela soilik.
‎Dena den, ‘maximum’ bat bilatzen duen atzerabide hau ez da axioma bat izango, arazoa baizik, edo zeregina. Arrazoimenaren printzipio erregulatzailea da, ez eratzailea, eta honen arabera esperientziaren barneko ezein muga da azken mugatzat hartu.
‎Eta hau ez da teoria edo hipotesia, nire bizitzan hamaika bider nabarmen agertu izan zaidan egia baino. Eta gaur berdin.
‎Baina sasigogoen arazo hau ez da nire tesi honen ilunpe bereizia. Edonork esango du animalia arrazoimendunak razionaltasunaren aurka joka dezakeela, Aristotelesek egin zuen eran.
‎‘Ni maitagogoa naiz’, esan dut. Ni naizen hau ez da maitamen hutsa, ez delako mena bakarrik, ahal izatea bakarrik; maitatzera joera, bultzakada, irrika, maitatzen ari beharra baizik. Maitatzeko sen duna naiz; hori da nire gogoko izaera sakon sakona.
‎Lan honen zati hau ez da beharrezkoa nire tesiaren azalpenerako. Baina gizakiaren izana eta sorrera egunero darabil zientziak, batez ere eboluzioaren gaia aztertzerakoan.
2002
‎Eta sailkapena egiten den kasuan ere, ez da beti presoaren onurarako. Emakume kartzeleratuen kasuan, esaterako, hauen baldintzak txarragoak izan ohi dira gizonezkoenak baino, populazio osoaren ehuneko txikiagoa osatzen dutenez (espainiar estatuan, adibidez, %8 dira, baina beste estatuetan ez dira %4ra iristen), beraientzako egiten den gastuak pertsona kopuru txikiagoa asetzen duenez, gastu hau ez baita egiten. Honen adibide esanguratsuena gizonen kartzeletan espazio berezitu bat uzten zaien kasuetan aurkitzen dugu:
2003
‎Horren guztiaren ondorioz, Platonen estiloa magikoa da egoera eta pertsonaien arabera aldatzen baita, aske eta guztiz naturala, maila askotan mugitzen dena eta benetako elkarrizketen garapen naturala estuki jarraitzen duena, errepikapen eta anakolutoak (esaldi moztuak) sartzeraino. Baina hizkeraren naturaltasun hau ez da oztopo pentsaeraren egia abstraktuenak adierazteko. Egia horiek logikatik kanpo daudenean mitoa erabiltzen du Platonek (kobazuloarena, adibidez), edota egitura poetikoa ere behar izanez gero.
‎Areago, euskaralpenaren tankera aukeratzean ere, Euskal Herria zatitzen duen mugaren gainetik jokatu da, bateko eta besteko ekarpenak eginez. Dena den, testu hau ez da XVII. mendean euskarak berak, frantsesaren eta biarnesaren ukituan zituen lurraldeetan, agerian erakusten zuen molde horretakoa. Hala nahita egin da hori, hautuaren arrazoiak zuzenak iritziko zaizkiolakoan testu hartzaileari.
2004
‎Egia esan, ez dugu haustura garbirik igartzen bi egoeren artean, iratzargailuaren hots gogaikarria ez bada; eta, egia esan, hau ez da askotan nahikoa muga garbia izaten eta, gainera, ez dut uste Descartesen garaian existituko zenik horrelako trasterik, oilarraren kantua ez bazen; eta badakigu, gainera, ez ziola berak jaramon handirik egiten doinu horri. Gainera, lotan gaudela segurtasuna dugu bururatzen zaizkigun irudiez, esnatzerakoan segurtasuna dugun bezala hautematen ditugunez.
‎Jainkoaren naturaren artean, hau da, Jainkoaren ideia hau ez dela asmatutakoa, ez dela nire pentsamenduaren menpekoa, baizik eta benetako natura aldaezin baten irudia dela.51
‎Descartesek arrazoinamendu matematikoari ematen dion garrantzia funtsezkoa izan arren, hau ez da traba izango esperientziaren balio aparta onar dezan zientziari dagokionean. Esan bezala, berak du bururatu kontenplazio hutsean gelditzen den eta erabilpen praktikorik ez duen zientzia.
‎Edozein modutan, bidaiatzeko erabaki hau ez da bakarrik ulertu behar urruntze geografiko bat bezala: bere bidaia, bere urruntzea, bere aldatu behar intelektualaren metafora gisara uler dezakegu halaber; urrundu ez bakarrik familiatik, baizik eta baita ere bere maisuen nagusigotik, liburuetan ikasitakotik, garaian zientziatzat eta filosofiatzat jotzen zenetik, sasi tituluen bidez eskura zitekeen guztitik...
‎Ez da ahaztu behar, hasteko, Jainkoari buruz orain arte kontuan hartu duen hipotesi bakarrean bera iruzurtitzat jotzen zuela eta ikuspegi hau ez datorrela larregi bat berak buruan duen Jainkoaren ideiarekin. Are gehiago, Descartesek beharrezkoa du modu batean edo bestean Jainko iruzurtiaren hipotesi hori baliogabetzea, gero Jainkoaz hausnarketa egin ahal izateko.
2005
‎Ikaste ororen zailtasun nagusia garaiz orientatzea da, bestela esanda, oroimenari arauen bitartez laguntzea. Behar hau ez da inon hizkuntz irakaskuntzan bezain larria. Hizkuntzak egun ikasi ohi diren moduan, ikaslea hitzen baso batean erortzen da, zeintzuk elkarren artean inolako loturarik erakusten ez duten; eta gramatikan, ordena gehixeago baldin badago ere, ikaslea forma pila neketsu baten aurrean aurkitzen da, zeinen oinarria inon ez den ikusten.
‎Azalduko dugun kontzepzio linguistiko berri honen hurrengo ideiak, bigarrenak," pentsamendu eta hizkuntzaren" arteko sakoneko erlazioa azpimarratzen du: ...ot; hizkuntza pentsamenduaren organo konfiguratzailea da" eta, zentzu honetan, ez da soilik gizakien arteko komunikazio tresna bat, baizik eta baita ere" bakarrik dagoen gizabanakoaren pentsatzearen ezinbesteko baldintza" 84 Pentsatzea, beste gauza askoren artean, kontzeptuak osatzea eta irudiak ekoiztea da, alegia, subjektuari objektu bezala itzultzen zaizkion adigaiak sortzea, eta hau ez da posible hizkuntzak prozesu mental horretan eskurik hartzen ez badu. Azken finean, gizakia bere izaeran eta bere humanitatean zehazten du hizkuntzak, hau da," hizkuntzak gizatasunaren naturan bertan hartzen du parte" eta, honengatik," bere ekoizpenak gizatasun horren barne behar bati erantzuten dio" 85 Honek ez du esan nahi, ordea, hizkuntzak pertsonen arteko harremanetan jokatzen duen papera bigarren mailakoa denik; alderantziz, pentsatze eta hitz egitearen arteko korrelazioak berak agerian uzten du, garbi gainera, gizakiaren barne izaera berez dela komunikatiboa.
‎Humboldten proiektu antropologikoaren ezaugarri garrantzitsuena, seguruenik, honako hau izango litzateke: berak ez du gizakiari buruzko" ezagutzarik" (Menschenkenntnis) kontsideratzen, baldin eta hau ez badator gizaki horren" humanizazioarekin" (Menschenbildung) lotuta. Batetik badaki, giza-historizitatea onartzen duen momentutik, gizakia betiereko eraldaketan dauden giza-indibidualitate ezberdinen baitan bakarrik dela erreala eta, honengatik, baita ere ezinezkoa dela berari buruzko behin betiko ezagutza lortzea.
‎" Ikaste ororen zailtasun nagusia garaiz orientatzea da, bestela esanda, oroimenari arauen bitartez laguntzea. Behar hau ez da inon hizkuntz irakaskuntzan bezain larria" 172 Honengatik ekartzen digu gogora, jada aipatu bezala, hizkuntza ez dela" egiaz irakasten uzten baizik eta bakarrik gogoan esnatzen" 173 eta, honengatik ere, garrantzitsuagoa iruditzen zaio ikaslearen berezko gaitasun linguistikoan zentratzea, eta ez hainbeste metodoen aspektu lexiko gramatikaletan. Ikasleari" ohar" argigarriak eskaini behar zaizkio, honek bere baitan" taktu bat" landu eta garatu ahal dezan, ze, egiaz, ezinezkoa da bestela hizkuntza berri baten elementu guztien arteko" lotura" antzematea174 Bestela esanda, era honetako gaitasun bati esker bakarrik da gizakia kapaz hizkuntzaren baitako analogiak antzemateko eta beronen" formaren tipo orokor bat" 175 inferitzeko.
2006
‎Era berean, San Paulorentzat ez dago ezberdintasun esentzialik (menperaezinik) grekoaren eta juduaren artean, biok bilaka baitaitezke kristau, eta hau ez berezitasun grekoa eta judua nahasiz, baizik bi biok ezeztatuz, eta ezeztapen honen bidez batasun homogeneo batean sintetizatuz; batasuna, hortaz, ez da jaiotzatikoa edo jasoa, baizik" askatasunez" sortua, konbertsioaren bidez. Sintesi kristauaren izaera ezeztatzailea kausa, ez dago honezkero berezitasun bateraezinik, kontraesanezkorik, elkar baztertzen duenik.
‎Kojeverentzat ikuspuntu hau ez da errefusaezina lehen begiratuan baino. Zeren filosofo bakartuak" ziurtasun subjektiboa"," ebidentzia", bereganatu behar baitu derrigorrez.
2009
‎" Agian, ideia miragarri bat bakarra dago, oraindik orain, bestelako gurariak ezaba ditzakeena, garaile gorenaren gaineko garaipena lortuz —bere burua sakrifikatzen duen gizadiaren ideia, esan nahi dut— Ideia horren konstelazioa horizontean inoiz azaldu izango balitz, dudarik ez, egiaren ezagutza jarraituko luke izaten tamaina horretako sakrifizioarekin proportzionala litzatekeen helburu erraldoi bakarra; zeren ezagutzarentzat ez dago sakrifizio handiegirik. Bitartean, problema hau ez da inoiz planteatua izan" 55.
‎Kanten proposamena arrazoimena arrazoimenaren juzgatzaile bezala hartzea da. Arrazoimenak bere burua aztertu egiten du, eta, honela, arrazoimena ere" objektu" (kakotx hagitzen tartean, hau ez baita guztiz egiazkoa, subjektua ezin delako inoiz objektu bihurtu, baina hobe ulertzeko horrela planteatu beharra izan dut) bihurtzen da. Logikoki hala izan behar du, ez dauka horrela ez izaterik.
‎Kanten proposamena arrazoimena arrazoimenaren juzgatzaile bezala hartzea da. Arrazoimenak bere burua aztertu egiten du, eta, honela, arrazoimena ere" objektu" (kakotx hagitzen tartean, hau ez baita guztiz egiazkoa, subjektua ezin delako inoiz objektu bihurtu, baina hobe ulertzeko horrela planteatu beharra izan dut) bihurtzen da. Logikoki hala izan behar du, ez dauka horrela ez izaterik.
2011
‎" Mundu an izatea" du (munduaren aurrez aurre barik) bere izatearen lehen ezaugarria, eta bere buruaren ulerpenak bere mundu an izatearen ulerpena biltzen dizu, autokontzientzia eta mundua oposatzen zituen Descartesen kontrara. Ulertu behar da, noski, hau mundu hau ez dela zientzietako mundua, bizimundua baizik: nire arduretako, aldarteetako, esperientzia komunetako mundua, ez ni eta ez nire kontzientzia baikara deus hori dena gabe.
‎Bai, hau ez da errealitatea. Nik eraiki dudan hitzaldi hau, nire garrasia da.
2016
‎Darwinek horren sustraiak orobat naturalak izan litezkeela iradokitzen du, zakurraren adibidearekin berriro, horren nagusiarenganako debozioa erlijioaren hastapen modukotzat irazkinduz.76 Kasu honetan, hala ere, naturaltasunaren adieragintzak zuzenespen itxurarik ez du batere: basanaturaltasun hori zientziak eskergarriro gaindua dago, dio Darwinek; arrazoimenaren kontrol zorrotza gabe ‘erlijioak’ (gizakiaren dohain intelektual hoberenek sortua denak nolabait) basaberearen basakeria makurrenetara bihurtzen du gizakia.77 Erlijioaren beste kritika asko ere badauka (dogmatismoa, zientzia eta progresoa eragoztea, etab.), baina hau ez da horiek biltzen geratzeko tokia.
‎Naturaren eboluzioa eta kulturaren garapidea modu analogoan, baina zeharo independentean eta bestelakoan aitzinatzen bide dira. Irakurlearen harrimenerako, darwinismoan barrena egin duen bidaia guztia, haren ukoan bukatzeko izan da.268 Beheko maila ilunean Natura dago, darwinista; goiko maila argitsuan kultura (gizartea), eta hau ez darwinista da, ez naturala! are, antinaturala da, hots, espirituala!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia