Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 231

2008
‎Oteiza aztertzean eskultura, pentsaera eta poesia osotasun bat bezala hartu behar direla iruditzen zaigu. Berak idatzitakoak eskultura kontuan hartu gabe aztertzean, testuen zati batzuk ilun eta zail suertatzen zaizkigu.
‎Adibide hauek ikusita, beharrezkoa dugu gogoeta egitea Uruguaiko herritarrekiko dagoen diferentziaren norainokotasunaz. Izan ere, gure kasu honetan honelako aurreikuspena sartzeko aukera egon bazen ere, ez zen horrela gertatu, eta horren arrazoiak eta ondorioak interpretazioa egiteko orduan hartu behar dira kontuan.
‎Tratatuen interpretazio arau orokorrak alde batera uzterik ez dago ariketa honetan eta, beraz, bertan agertzen diren xedapenen zentzu eta norainokotasuna finkatzeari eta zehazteari lehentasuna eman zaio, eta horrela tratatuetan jasotako estatuen arteko consensusa bere garaian zein izan zen izan behar da helburu. Lan honetan, beraz, hiru irizpide kontuan hartu behar dira: lehenik eta behin, testua bera estatu kideen kontsentsuaren adierazpen autentiko gisa; bigarrenik, estatu kideen borondateen elementu subjektiboa eta, azkenik, tratatuen xedea eta helburua bera (Gonzalez et al., 2002: 307).
‎Hala eta guztiz ere, argudioa ardatz duten bi testu motak baino kopuru aldetik onargarriagoak dira narrazio zein deskribapenak. Kontuan hartu behar dugu, bestalde, testu mota bera bi hizkuntzetan errepikatzeak hobetu egin dituela bigarren hizkuntzan ekoitzitako testuak.
‎1Hren garrantzia ikusi dugunean aipatu dugu hizkuntza bakoitzeko eduki batzuk berariaz landu behar direla lehen hizkuntza ezberdina dutenekin. ereduko ikasleen ezaugarri linguistikoak, bada, ikasgelan aintzat hartu behar dira zuzentasun irizpideak lantzen ditugunean hizkuntza gaitasunean, ez dakigun gerta bi helburu ezberdin dituzten ikasleak batera eskolaratzeak dituen duda gabeko abantailek itzal egitea ikusi ditugun desabantailei.
‎Kontsulta. Parte hartzaileek euren iritzia adierazten dute, eta hori erabakia hartu behar dutenek kontuan hartzen dute.
‎Azkenik, aintzat hartu behar dugu izena hautatzeko orduan asmo esplizituak eta eragin oharkabeak ari direla jokoan. Izena hautatzea eta ematea ez dira beti egiten asmoz eta jakitez, sarritan, erabakitzeari eragiten dioten indarrak?
‎Berezia izena geroago aldatzea onartzen duten inguruetan ere, lehendabiziko izendatzeak aparteko izaera baitu; izan ere, pertsona jendartean izaten hasteko lehendabiziko erabakia da, norbait izateko bidearen atalasea. Ingurukoek hartu behar dute erabaki magiko/ sakratu hori; ezin da huts egin. Oraindik ere, arrunta da izenak izendatuaren izaerari nola edo hala eragingo diola sinestea.
‎Alde horretatik, beraz, izena ondo pentsatuta eta negoziatuta hautatu behar da, ez edonola, asmoz eta jakitez baizik. Izenaren eufonia, esanahi etimologikoa, identitate edo jatorri kulturala eta linguistikoa, originaltasuna, hurbiltasuna... ezaugarri horiek guztiak hartu behar dira kontuan artez hautatzeko. Beti ez da modu esplizitu batez eta intentzio argiz egiten, baina gurasoek badakite zer dagoen jokoan, oso dira jakintzaren gainean.
‎Literaturako, mitoetako edo toponimia zabaleko izenak onartu dira modu horretan. Legeak dionez «kontuan hartu behar da gure herriaren errealitate sozial, kultural eta politikoa», baina kasu guzietan Erregistro Zibilak du azken hitza.
‎Kapital kontzeptuaren erabilera azaltzeko kontuan hartu behar dugu Bourdieu k, praktika ororen ekonomia, eraiki nahi zuela.
‎eraiki nahi zuela. Horrelako ekonomia batek kontuan hartu behar ditu jendarteko balio mota guztiak, ez soilik balio ekonomikoa. Praktiken logika, bistan da, ez da bakarrik logika ekonomikoa, alderantziz, diskurtso eta ekintza eremu bereiziak atontzen dituzten logika asko ditugu.
‎Mallarmé rentzat, bertze nunbaitak ez du azken buru buztan deus transzendenterik, gure asmamenaren ekoizpen bat baizik ez da, oinarri bakarra daukan sineste bat: gizakiak duen «Ideiak» asmatzeko ahala (zentzu platonikoan hartu behar ez den hitza da hau), giza Espiritutik kanpo errealitaterik ez duten birtualitateak direnak; zuzen errateko, bertze nunbaita «ez zen existitu»/ «n, exista pas» («Prose (pour des Esseintes)», Poésies, op., 45 or.) eta ez da existituko, gai pentsakorra den gizakiarengandik sortu kontzepzio mental soila baizik ez baita.
‎...sement») du aldarrikatzen, «literaturaren» eta joko literarioaren «eskubide» unibertsal eta translinguistikoaren baldintza gisa («Le ressassement ou le droit à la littérature», J. Derrida, op., 323 or.), existitzen ez den Portu hutsaz, Portu hutserantz eta Portu hutsa den arren («Outportua» ou «Ophorportu») idazteko eskubidea, edozein giza idazketarentzat (gizadi ondare geopoetikotzat hartu behar direnak, eta ez soilik dokumentu erregionalistatzat). Hain zuzen, A. Arkotxak ez du gelditu nahi giza menturaren historikotasuna gainditzea, idealki historikotasunik gabea litekeen memoria bat eraikitzeko, Septentriorat, jakitate osotasunerat daramaten lekuen historikotasunik gabeko memoria bat eraikitzeko.
‎Aipatu bi autoreek esandakoetatik hurrengo laburpena egin daiteke: bat, irrati programazioa katearen objektiboen zentzuzkotasunaren bilaketan era harmonikoan antolatzen den egitura bat da; bi, entzuleria enpresa estrategiaren azken objektiboa izanik programazioak aintzat hartu behar ditu entzuleen beharrak eta nahiak, eta; hiru, irrati programazioa denbora muga eta barreiatze zikloetan oinarritzen da.
‎Kapital Intelektuala garatzeko, bere hiru osagaiak hartu behar dira oinarri:
‎antolakuntza kultura indartsu bat garatzeko, eta, hartara, enpresari abantaila konpetitibo bereizgarri eta iraunkorrak eskaintzeko. Horretarako, enpresaren antolaketa eredu berrirantz jotzeko, hiru atal berezi hartu behar dira aintzat, 11 taulak adierazten duen modura: 1) zeregin arrunten kudeaketa (balio erantsiaren atala); 2) berrikuntzaren kudeaketa; eta 3) kultura indartsu baten kudeaketa.
‎Esaterako, ABI Inform Global Edition datu baseak argitalpen aztertzeko joera du eta xehetasun hori kontuan hartu beharra dago. Gainera, enpresa kudeaketarako teknika eta tresnen zabalkuntza neurtzeko erabiltzen duten metodologiaren beraren zintzotasuna ere zalantzan jar daiteke.
‎–Belaunaldi arteko ekitatearen printzipioa. Edozein giza ekintza kontsideratzean, oraingo ekintza horrek ondorengo belaunaldien beharretan eta nahietan izango duen eragina kontuan hartu behar da. Printzipio futurista ere deitzen zaio honi.
‎Galdera edo esaldia entzun bezain laster lehena ateratzen zaiena bilatzen zela, alegia. Hala ere, metodologia honen bidez jasotzen diren emaitzak tentuz hartu behar dira, erregistro erdi formaleko datuak ere azaltzen direlako elkarrizketan zehar.
‎Oro har, osasuna lantzen duten azterlanek, batez ere inkestekin eginak daudenek, gizonen osasuna bakarrik azaltzen duten aldagaiak kontuan hartu dituzte, alde batera utziz edo garrantzi gutxi emanez emakumeena ulertzeko balio duten faktoreei (Rohlfs et al., 2000). Gaur egun, nahiz eta ikerlan askok jakinarazi duten gizonen eta emakumeen osasun mentala esplikatzeko aldagai desberdinak kontuan hartu behar direla, oraindik ere, ikertzaile askok ugalketa funtzioetan indarra jartzen dute, eta bizi estiloak eta familiaren zainketa alde batera utzi.
‎Pertsonen ibilbideak eta egoerak aztertu eta analizatzeko garaian, batetik, emigratu aurreko egoera laborala, familiarra eta sozioekonomikoa hartu behar dira kontuan, eta bestetik, Europan gertatzen ari diren aldaketak. Beraz, migrazio prozesuetan eta ongizatean eragiten duten faktoreak asko dira.
2009
‎Dena den, kontuan hartzekoa da lan honetan aztertutako testua poema bat dela, eta itzulpenean neurria mantentzeko ahaleginik egin ez den arren, baliteke espazio kontuek mugatu izana perpaus batzuen luzera, eta beraz, egin diren kenketa edota laburtzeak. Bestetik, Joseba Sarrionandiak itzulpenaren inguruan duen filosofia ere aintzakotzat hartu behar da: Sarrionandiaren iritziz, itzulpen oro sorkuntza da.
‎Kontuan hartu behar da 3A grafikoan batez besteko kopuru horiek ateratzeko, aztertu diren hedabideetan beharrean ari diren langile kategoria profesional guztien batez bestekoak hartu direla kontuan.
‎Gu batez bestekoan egon gaitezke. Kontuan hartu behar da zerbitzuen baitan izango direla tabernetako zerbitzariak eta abokatu buffeteko zuzendariak. Hala ere, esango nuke behetik gaudela, beraz, hobetu daitezke» 27.
‎Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkari eta aldizkari espezializatuen kasuan (B1 multzoan), lan-taldeak batez beste lau10 edo bost11 profesionalek osatzen dituzte. Kontuan hartu behar da guztira 98 langile ari direla multzo honen baitako hedabideetan, eta ikerketak12 jasotzen duen bezala, langile horien erdia gutxi gorabehera bi aldizkaritan dago banatuta.
‎Konparaketa bat egiten baldin badugu bi artikulu hauen artean, kontura gaitezke ezen La Baskonia aldizkariak sentsibilitate ezberdina azaltzen duela Centro Euskaro Español eta Euskal Erria erakundeez hitz egiten duenean. Adibide gisa, ikusarazten digu komunitate euskaldunak erreferentziatzat Euskal Erria euskal etxea hartu behar duela. Arrarotzat har daiteke ere La Baskonia aldizkariak, zeinak Rio de La Platako eta Euskal Herriko gertakizunak esplikatzea duen helburu?
‎Ildo horretan, Jodeleten (1984) aburuz, irudikapen sozialak gure inguru fisiko eta sozialean norbanakoei eta taldeei objektu eta talde sozialak klasifikatzea ahalbidetzen dieten kategoria sistemak dira. Zentzu horretan, ikuspuntu teoriko batetik talde sozialak modu orokorrean, eta talde minoritarioak modu partikularrean, irudikapen objektu gisa kontuan hartu behar dira. Irudikapen sozialen teoriak (Moscovici, 1961) ezagutzaren forma sozialen inguruan hitz egiten du, eta bereziki zentzuaren ezagutzaren inguruan.
‎Finantza atalean, programa indarrean dagoen denboraldirako aurrekontu artezbideak adierazten dira, zeina aurrerapausotzat har daitekeen ELPErekin alderatuz gero. Gainera, aintzat hartu behar da finantza programak EAEko landa eremuetan egingo diren jarduera guztiak bereganatzen dituela, baita Programa Operatiboan sartzen diren Helburu 5b eremuetakoak eta LEADER ekimenari dagozkionak ere (biak ELGJPren landa garapen esparruan barne hartuta).
‎Atal honetan aipaturiko arau guztiak ISO erakundeak argitaraturiko eskuliburuetan kontsulta daitezke. Bertan magnitude eta unitate fisikoen fisikoen katalogoak daude, eta esan bezala, horko arau ortotipografikoak euskaraz ere hartu behar dira kontuan.
‎Euskaraz ere noski. Horretan kontuan hartu behar ditugu euskarazko ortografia eta fonetika, maileguak egokitzeko orduan bereziki, gainerako hizkuntzetan egiten den antzera.
‎juridikoak eta etikoak. Lehenengo mailan arituko naiz, Zuzenbidearen historiatik kontuan hartu behar diren gakoei erreparatuz. Gaia mamitsua da, eta eztabaida honetan egon badira inskribatutako ondare konplexu batzuk ikerketa monografiko bat luketenak:
‎Legitimazioa erakusteko titularrari ez zaio fede ona eskatzen; fede ona beharrezkoa izango da eskubidea eskuratzeko, erregistroan adierazitakoaz konfiantza izan duelako eskuratzaileak. Orain, fede ona zer den erabakitzeko, kontuan hartu behar da pertsonaren ezjakintasuna, baina baita ere informazioa lortzeko izan behar den arreta jarri duen edo ez. Alegia, berez ez da nahikoa Jabetza Erregistroak dioena sinestea besterik gabe, baizik eta higiezinaren benetako egoera jakiteko prestasuna izan behar da.
‎Azkenean, finka immatrikulatzeko erregistratzaileak ere kalifikazioa egin behar duela kontuan hartu behar da, Hipoteka Legeko artikulu hauen arabera:
‎(2) Subjektuen aldetik, berriz, hirukote honen parte hartzea hartu behar da kontuan: batetik, herria bera, giza talde moduan, erakunde tradizionalen bidez ondasunen titular izateko gaitasuna errekonozitu izan baitzaio; bigarrenik, udala, erakunde publiko gisa, bere ondarean badituelarik bere jabetza pribatuko ondasunak eta, gestionatzeko, jabetza publikoko ondasunak; eta hirugarrenik, Eliza Katolikoa erakunde gisa (beste trataera dute Elizako elkarteek).
‎Gaur egun, Estatuko subiranoa Joseph Ratzinger (Benito XVI.a) eta Gobernuko presidentea Giovanni Lajolo dira. Beraz, nazionalitatez atzerritarra da eta, besteak beste, kontuan hartu behar dira Nafarroako Foru Erkidegoko iparrean ondasun higiezinak izateko 1975eko martxoaren 12ko Legeak eskatutako baimenak eta izapideak (18 artk.).
‎Higigarrien edukitzari buruz, berriz, Espainiako zuzenbide zibil komuna jasotzen duen Kode Zibileko 449 artikuluak ezarritako presuntzio hau kontuan hartu behar da:
‎Ez dago zalantzarik mundu garaikidearen egungo sekularizazioak askotan ondare hori erabiltzeko eta mantentzeko tenorean hainbat eta hainbat egoera eta arazoak sortzen dituela. Halere, aintzat hartu beharra dago elkarte erlijiosoek ondare hori hamar mendez eskuzabaltasunez eta etenik gabe zaintzen egindako lan eskerga. Ondare horren inguruko problematika gorrotorik eta apriorismo politi ko edo ideologikorik gabe konpondu behar da; ez baitute ezertarako balio, eta gutxiago ondarea bera defendatzeko.
‎Ahots asko altxa dira edozein preziotan muga gabe hazteko proposamen horien aurka. Benetan hartu behar ditugu eta arrazionalki neurtu, hemendik denbora laburrera kexaka ibili nahi ez badugu. Zenbait herrialde ongi samar ari dira; Frantzia, esaterako.
‎Irudimenaz eta talentuz bete behar dugu geure burua, baina baita hiritar kontzientziaz ere. Neurri azkarrak, zorrotzak, sozialak eta guztiontzako onuragarriak hartu behar dira8.
2010
‎Halaber, Manexen liburuaren kasuan kontuan hartu behar da berau hil zelarik burutu gabe zeukala bere bizitzako lanik garrantzitsuena: Euskal Herriko Historia orokor bat, hainbat tomotan argitaratu behar zena.
‎Adibidez, Wingfield, Tun eta McCoy (2005) autoreek aurkitu zuten hitzen zerrendak entzumen arazoak zituzten zaharrek arazorik ez zuten zaharrek baino okerrago oroitu zituztela. Azalpen hori kontuan hartu behar da, nahiz eta esperimentu honetan parte hartu zuten pertsonei beren entzumen gaitasunari buruz galdetu zitzaien. Gainera, nahiz eta pertzepziozko detaileak kodetzeko gai izan, baliteke detaile horiek errekuperazio momentuan erabiltzeko gai ez izatea (Koutstaal, 2003; Multhaup, 1995).
‎«Emakumeak kontzientzia hartu behar du ezin duela edozein motatako erasoa jasan, ezta barkatu ere».
‎Horregatik, heziketak jendarteaz gain, talde zehatz batzuk ere hartu behar ditu kontuan, eta hauen behar zehatzei moldatutako mezua erabili. Egun, normalizatuta dauden jarreren aurrean eskolatuta dauden haurrengan ere jarrera kritikoa izan dezaten lagunduko duten jarduerak bultzatu behar dira.
‎Hezkuntza eta sentsibilizazio programak bideratuz, ekimen asko bultzatzen ari dira: hezitzaile soziala irudi modura duen aspektuaz eta estrategiaz erreflexionatzeko, gain hartu behar dituzten egoerek dakartzaten exijentziak aztertzeko, eta entitate publiko eta pribatuek eskaintzen dizkieten aukerak ikusteko. Hau guztia prestakuntzarako alderdi beharrezkotzat dute ondorengo egoeraren aurrean jarduteko.
‎Kontuan izan beharrekoa da taula horretan irakaslearen komunikazio gaitasuna trebetasunetan eta hiru eremutan zehazten dela. Era berean, garrantzizkoa da ohartaraztea, lan honen hasieran esan den bezala, komunikazio gaitasuna ezagutza linguistikoak ez ezik, beste gaitasun batzuek ere osatzen dutela eta taula honetan horren berri ere ematen da; izan ere, ikasle batek esaten duena ulertu behar baldin badu irakasleak, ezagutza linguistikoaz gain, ezagutza soziala ere izan behar du, aintzat hartu behar baititu ikasleak dituen izaera, jatorria, heldutasun maila, ama hizkuntza, etab.
‎4 Alabaina, erabakia orainaldian hartu behar denez, etorkizunean espero diren onura eta kostuen balioa eguneratu egin behar da, eta horiek guztiak moneta terminoetan adierazten dira. Hortaz, NEBak aurrera egiteko Egungo Balio Garbiak (EBG) positiboa izan behar du, ondorengo formulak adierazi
‎20 urte pasatu dira lehenengo loraldi hura gertatu zenetik, baina bien bitartean komunikazioa eta hedabideak asko aldatu dira eta etengabe aldatzen ari dira teknologia berriei eta digitalizazioari esker. Globalizazioak gero eta indar handiagoa duen gizarte honetan bizirauteko, eta, etorkizuna ganoraz diseinatu ahal izateko, beharrezkoa da jakitea norberaren tokia zein den, zertan ari den eta zein bide hartu behar duen aurrerantzean. Horretarako produktuak jasotzen dituzten irakurleen profila nolakoa den eta irakurleen iritziak jasotzea ezinbestekoa da.
‎Handituriko orokortze hori aldibereko aurre esposizioaren ondoren estimuluen artean asoziazio baten eraketaren ondorioa izan zitekeen. Kontuan hartu behar baita aldibereko aurre esposizioenak konparazioa baimentzeaz gain estimuluen arteko asoziazio eraketa baimendu dezakeela. Konparazioaren efektuak orokortzea gutxituko luke, eta asoziazioak, berriz, handitu.
‎Azaltzeaz gain zein arrazoi dauden generoaren balizko eraginean, kontuan hartu behar da zein ondorio dituzten ezberdintasunek. Izan ere, konfirmatzen bada aldeak daudela generoen artean, garapenarekin lotutako diagnostiko tresnetan erabili dira irizpide ezberdinak mutikoentzat eta neskatoentzat; adibidez, datu normatiboak generoaren arabera kalkulatu.
‎Gauzak horrela, hiztegiaren ulermenean generoak esanguratsuki eragin zuen bertsio luzean (F (1,436)= 7,27; p< 0,1,? 2= 0,016), non neskatoek hitz gehiago ulertzen dituzten mutikoek baino adin tarte guztietan (ikusi 3 taula); nolanahi ere, Cohen-en (1992) irizpideak erabiliz, eragina txikia da; izan ere, generoak azaltzen du hiztegiaren ulermenean aldakortasunaren% 1,6 soilik. Kontuan hartu behar da, Cohen-en arabera, aldakortasunaren% 10 baino gutxiago azaltzen duten eraginek tamaina txikia dutela,% 25en inguruan azaltzen dutenek tamaina ertaina dutela eta% 40ren inguruan azaltzen dutenek tamaina handia dutela. Bertsio laburraren emaitzetan, mutikoek eta neskatoek ulertzen dute hitz kopuru antzekoa (F (1,462)= 0,13; p= 0,14).
2011
‎Orotara 4 eztabaida talde antolatu ziren 2010eko ekainaren hirugarren astean, bina talde (bata soilik mutilez osatua eta bestea neskez osatua) ikastetxe bakoitzean. Taldeetan parte hartu behar zuten neska eta mutilentzat ingurune permisibo, eroso eta lasaia lortzeko asmoz hartu genuen talde berean neska eta mutilak ez nahastearen erabakia eta, ondorioz, haiengandik emaitza hobeak lortzeko xedez.
‎Azkenik, lurraldetik kanpoko loturei dagokienez, nabarmen geratzen da ikasketa maila garatuek ezinbesteko dutela barneko ezagutza iturriez gain kanpoko iturriekiko lotura izatea. Beraz, ikasketa prozesuak sustatzea helburu duten politikek inoiz baino elementu gehiago aintzat hartu behar dituzte. Erakunde publiko nahiz pribatuen arteko lankidetzatik sustaturiko politikak dira helburu.
‎Komunitatearen tokiko ezaugarriek pisu nabarmena dute eraldaketa sozialean eta ekonomia garapenean, eta harreman kapitala eragiten eta garatzen den testuingurua tokiko hori da hain zuzen. Are gehiago, tokiko merkatutik at, munduko sisteman dagoen errealitatea kontuan hartu beharrekoa da une orotan; izan ere, alferrikakoa da bestelako garapen eredua hori kontuan izan gabe aurrera eramatea. Hori horrela izanik, tokiz gaindiko mailan kokatzen diren sareekiko harremanak jakintza eta garapen iturri suerta daitezke.
‎Lengoaia errituala oso arkaikoa eta indartsua da eta ez du eztabaidarik onartzen. Beraz, esanahia formetan aurkitu behar dugu (keinuetan, tonuetan, etab.), hots, gauzak nola egiten diren kontuan hartu behar da. Lengoaia honek komunitatearen zimentarriak adierazten duen legitimatutako autoritate bat sortzen du, autoritate tradizionala alegia.
‎Eta askotan subordinatuak ikuspuntu hori bereganatzen duenez, bere burua besterentzen du. Kontuan hartu behar dugu subordinazio harremanetan azpiko beste eta gaineko norbera eraikitzen direla. Eta askotan beste hark harreman horietan bertan hartzen duela, egotzi dioten diferentziaren eraginez, bere identitatearen kontzientzia.
‎Lehenengo eta behin, enpresa izen bat emateko egon daitezkeen aukerak edo konbinazioak aletu behar ditugu. Kontuan hartu behar dugu izen gehienetan bi osagai daudela: izena bera eta izena osatzen duen jardueraren edo zerbitzuaren zehaztapena (1 taula).
‎Bourdieu k «praktika ororen ekonomia» proposatu zuen. Horrelako ekonomia batek kontuan hartu behar ditu jendarteko balio mota guztiak, ez soilik ekonomikoa. Praktiken logika, bistan da, ez da bakarrik logika ekonomikoa, alderantziz, diskurtso eta ekintza eremu bereiziak atontzen dituzten logika asko ditugu.
‎Identitate merkatuan kapitalek ez dute balio ekonomiko hutsa, nahiz eta eremuen artean kanbio harremanak egon, ezin dira inoiz zuzen zuzen itzuli batetik bestera. Kontuan hartu behar dugu edozer izan daitekeela ondare sinbolikoacode de chiffrement, betiere eremu batean balioa arautzen duen logikak balio hori ematen badio. Horregatik, ondare sinbolikoaren balioa ezagutzeko eremuaren logika ezagutu behar dugu, jakin behar dugu zeren arabera duen balioa, bestela ez diogu inongo baliorik «aitortuko».
‎«Posizionamenduaren teoriak» hori diosku, behintzat. Ez da gure helburua branding ari buruzko ikerketa, baina kontuan hartu behar dugu markagintzak, azken finean, zerbait identitate propioz hedatu nahi duela merkatuko «populazioaren gogoan». Horregatik hitz egiten dute irudi, posizio edo nabaritasunaz:
‎merkatuan ondo lehiatzen diren markak identitate bereizgarria lortu dutenak omen dira, hala errazago omen dute dagokien sektorean nagusitasuna lortzea. Baina terminologiarekin estropezurik ez egiteko kontuan hartu behar dugu, gatazka eta lehia jendearen «pertzepzio eta ezagutza kodeetan» dela. Kode horiek aldatzeko edo alde erabiltzeko gatazkak dira branding arenak.
‎Horiekin batera hizkuntza gaitasuna ere kontuan hartu behar dugu. Baina harrera egoeren tipologian zuzeneko eragile barik, bai ingurunearen definizioan, nola aldeko edo kontrako jarreretan zeharkako eragile gisa ari denez, aurrerago aztertuko ditugu euskara jakiteak eta ez jakiteak izan ditzakeen ondorioak.
‎euskaltzaleentzat eta euskara positibotzat jotzen duten guztientzat euskal izen batek ez du kalterik egiten, alderantziz, erakargarri izan daiteke; baina erdarazko izen batek ere eragin positibo izan dezake, esaterako, ingelesezko izenek balio sinboliko jakinak dituzte (modernitatea, teknologia, berrikuntza edota kalitatea) edo txinera ona da Txinako kulturari lotutako gauzak izendatzeko. Horrez gain, kontuan hartu behar dugu merkatu ekonomikoak eta merkatu sinbolikoak maila edo eskala ezberdinekoak izan daitezkeela: ekonomian merkatu lokala, estatala, nazioartekoa eta globala bereiz daitezke, sinbolikoetan zein dira eskalak?
‎Taulak agerian uzten duen bezala, hamarkadako lehen urteetan fikziozko saioek, Goenkalek salbu, 20 minutuko atalak zituzten, eta guztiak egun batean grabatzen ziren. Dinamika hori hautsi egin zen Martinekin, eta hortik aurrerako ekoizpenek egun gehiago baliatu dituzte atal bakoitzeko; kasu gehienetan hirukoiztu egiten dira grabazio egunak, baina kontuan hartu behar da, baita ere, Martin eta Brinkolaren kasuan izan ezik, atalen iraupena ere bikoiztu egin dela (25 minututik 50era).
‎Aurrekontuan izandako eboluzioa aztertzeko orduan, kontuan hartu behar dira, batetik, PFEZaren igoera, eta bestetik, urteen poderioz egindako aldaketak edukiaren ezaugarri kuantitatiboetan (lehen aipatutako dekoratu, lokalizazio eta sekuentzien kopurua) eta produkzio sisteman.
2012
‎Bilboren mugak oso estuak izanik, txiki geratu zen hiria jada XIX. mendearen hasierarako (esan bezala, ia hasieratik zabalkunde prozesuan dagoen hiria dela kontuan hartu behar dugu, biztanleriaren hazkunde etengabearen ondorioz), espaziorik gabe. Ibaiaren alde berean Begoña eta Deustuko elizateak zituen mugatzat Bilbok, eta aurreko erriberan, ordea, Abandoko elizatea.
‎Dena den, ikus daiteke deskripzio eraginkorra lortu dutela, urteetako behaketaren ondorioz. Horrela, izaera kromatikoa, argia, keak eta lainoak, izaera hezea eta baita hiriaren garapena ere bikainki irudikatu dituztela kontuan hartu beharra dago, teknika honek ezartzen dituen mugak denok ezagutzen baditugu ere.
‎Horrekin batera, hiriak jasaten duen transformazio prozesua kontuan hartu beharra dago, gizartean gertatzen den aldaketa orok baitauka bere eragina. Hiri hitza alde edota arlo ezberdinetatik aztertu eta begiratu daitekeela ezin ahantzi dezakegu.
‎Baina zenbat lagun aztertu behar dira emaitzak fidagarriak izateko? Kantitatea zehazteko, aztertuko dugun aldagai kopurua hartu behar da kontuan. Horren arabera jarri ditugu gutxienekoak, Guyren arabera (1980, in Chambers eta beste 2002:
‎5 pertsona da, Guyren ustez, gizarte aldagai bakoitza ordezkatzeko egokia den kopurua. Arloko ikertzaileen arabera, ikerketaren izaera eta helburuak, lagin errepresentagarria izatea eta aldagai kopurua hartu behar dira kontuan lagina sortzerakoan (Wölk 1976, in López Morales 1983). Gure kopurua zehaztu aurretik, hizkuntza aldakortasunaren ikerketetan erabili diren laginen neurria aztertu dugu eta gehienetan kopuruak oso apalak direla esan behar da:
‎Horrenbertzez, halako dekretua goiti beheiti gatazkak kopuru horietan ugaritzeak erakusten du aldi horretako grebek berariazko eduki antifrankista ere bazutela. Bigarren faktoreari dagokionez, kontuan hartu behar da erregimeneko elitearen zatiketak? 1960ko hamarraldiaren amaieratik mobilizazioek tai gabe goiti egitearekin zerikusi handia zutenak, gero eta agerikoagoak zirela, Ariasek lehendabiziko zabaltze programa ezagutzera eman zuenetik, bereziki.
‎Gaur egun, ordea, hondar urteotan finkatu den interpretazio markoa hartu behar du kontuan aro horri buruzko ekarpen orok. Marko horrek zera nabarmendu du: gizarte mobilizazioak frankismoaren krisiaren eragile erabakigarria izan zirela, eta, azken batean, Franco hil ostean diktadura betikotzea eragotzi zutela2 Ikuspegi horretatik, epe luzeko prozesua agertzen zaigu aldaketa politikoa, 1960ko hamarraldiaren hasieran sortzen hasi zena, mobilizazio antifrankistak antolatzearekin batera.
‎Oro har, idazle eta kritikariak bat datoz esatean literatur hierarkiak eta, zehazki, idazleen arteko mailaketak saihestezinak direla. Hori horrela izanik ere, kontuan hartu behar da idazleen hierarkiak eragin zuzena daukala periferiako idazleengan, hierarkien eraginez, sarritan literatur ekoizpenaren zati handi bat (periferikoa) galdu egiten baita. Euskal literaturaren irakurleak gutxi dira argitaratzen diren liburuekin alderatuta, eta periferiako idazleen irakurleak gutxiegi izaten dira idazleari nolabaiteko oihartzuna emateko.
‎Kritika akademikoari dagokio, halaber, haur eta gazte literaturako lanen kritika ere egiten dela bermatzea, irakaskuntzan diharduten irakasleek kritika hori erreferentzia gisa baliatu ahal izan dezaten. Horri lotuta, herri honetako kultur politikak bitartekoak jarri behar ditu hori guztia bideratzeko beste kritikari egon daitezen, eta unibertsitateak bere gain hartu behar du horien prestakuntza.
‎Baina kulturari buruz zentzu zabalean ari garelarik, arazoa ez da bakarrik zer jakintza arlo barne hartzen diren eta zeintzuk ez, hau da, arazoa ez da, adibidez, musika barne hartu behar den edo ez soilik. Kulturak, zentzu zabalean ulertuta, beste eremu batzuk ere hartzen ditu, bizimoduarekin, bizi baldintzekin eta mundua ikusteko moduarekin zerikusia dutenak, besteak beste, eta zentzu horretan esan genezake eskolan arrakasta izateko asko laguntzen duela eskolan eskatzen diren baldintzak eskolatik kanpo betetzeak:
‎hiru erakunderen barne mailako gatazkaren eta hiru erakunde horien arteko negoziazio harremanen artean ekoizten denarena hain zuzen. Baina ikerketa honetatik ondorioztatu dugun ikuspegia osatzeko, lau erpinetatik azkena hartu behar dugu hizpide: enpleguaren mundua.
‎Bourdieu ren terminologia erabiliz, laburbilduta esan genezake Donostialdean adin tarte jakin honi dagokionez kapital ekonomikoa, kulturala, soziala eta sinbolikoa erabakigarriak direla, eta lau horiei gehituko genizkieke generoa eta hizkuntza. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da ikerketa honetan aztertu ditugun guztiak adin tarte jakin batekoak direla eta, halaber, Donostialdean jaiotzetik edo umetatik bizi direla, eta, ondorioz, zenbait aldagai ikerketak berak neutralizatzen dituela, baina esango genuke beste ikerketa batzuetan aintzat hartu liratekeela adina, jatorri nazionala eta eskualde mota.
‎Beraz, Hardt eta Negri ri (2002) jarraiki, esan genezake ikertu ditugun IAPetan aniztasunaren zati handi bat espazio sozialaren dinamika nagusietan integratzen bada ere, aniztasunak bere osotasunean gaina hartzen diola kapitalen neurtzeko eta hierarkizatzeko gaitasunari. Kontuan hartu behar da ikertu ditugun IAPak indar harremanen testuinguruan garatzen direla eta, beraz, aztergai izan ditugun IAPek dominazio, mendekotasun eta erresistentzia
‎Espero zitekeen euskararekiko jarreretan ere aldaketa aurkitzea, baina, kontuan hartu behar da ikerketan parte hartu zuten langileek hasieratik euskararekiko oso jarrera ona agertu zutela eta nolabaiteko sabai efektua sortu zela, oso zaila izanik hasieratik oso ona zen jarrera hobetzea (Redondo eta Fernández Rey, 2010); kontuan hartu behar da ikerketan parte hartu zuten langileek beraien enpresetako euskara planeko partaideak zirela eta bidezkoa dirudi guztiak euskararekiko motib... Hori argitzeko, komenigarria zatekeen galdetegi bera erabiltzea heterogeneoagoak diren laginetan, horrela testatuko litzateke lanabesaren benetako diskriminazio gaitasuna.
‎Espero zitekeen euskararekiko jarreretan ere aldaketa aurkitzea, baina, kontuan hartu behar da ikerketan parte hartu zuten langileek hasieratik euskararekiko oso jarrera ona agertu zutela eta nolabaiteko sabai efektua sortu zela, oso zaila izanik hasieratik oso ona zen jarrera hobetzea (Redondo eta Fernández Rey, 2010); kontuan hartu behar da ikerketan parte hartu zuten langileek beraien enpresetako euskara planeko partaideak zirela eta bidezkoa dirudi guztiak euskararekiko motibatuta egoteak; edo, beste interpretazio bat ere egin liteke, agian jarrerak neurtzeko erabili zen galdetegia ez zen oso diskriminatzailea izan. Hori argitzeko, komenigarria zatekeen galdetegi bera erabiltzea heterogeneoagoak diren laginetan, horrela testatuko litzateke lanabesaren benetako diskriminazio gaitasuna.
‎Baina, euskararen erabilera planak bultzatzea ez da erraza, pertsonak dira muina, langileak dira gaia, lehengaia. Eta, jakina, pertsona arteko harremanetan kontuan hartu behar dira norberaren uste, iritzi, ikuspuntu, jarrera, portaera eta motibazioa.
‎Esan daiteke, beraz, urte horietan abiatu zela aro garaikidea; harrezkeroztik ibilbide oparoa eta lasterra ibili bada ere, kontuan hartu behar da 40 urte baizik ez direla igaro, periodo labur askoa beste hizkuntza batzuek ibili duten bidearen ondoan. Emankorra izan da bidaia, haatik, herriak eta erakundeek lan eskerga egin baitute.
‎Herritarren parte hartzearen esparruan genero demokrazia osoa lortzea baldin bada helburua, marko juridiko formalari eta diseinu instituzionalari dagokien guztiaz gain, kontuan hartu behar da partaidetza praktikak kultura politiko jakin batean oinarritzen direla. Aktore politiko eta aktore zibiko guztiek barneraturik daukaten kulturak oharkabean jarduten du gehienetan, eta emakumeen partaidetzaren hazkunde kuantitatiboan gertatutako aurrerabidea geldiarazten du beren inertziarekin.
2013
‎–Lankidetzarako formazioa da estatuek eskain dezaketen laguntzarik onena, eta Administrazioari dagokio formazio horren kudeaketarako laguntzak eskaintzea. Lankidetzan jarduteak dituen abantailak kontuan hartu behar dira, bai enpresa eredu egokia sustatzeko bai eta horrek gizartean sor ditzakeen onurak aintzat hartzeko ere.
‎LANEk 2002an kooperatiben sustapenerako onartutako Gomendioak3 dio neurri zehatzak hartu behar direla kooperatiben garapenerako eta kontuan hartu dituztela neurriok kooperatiben autonomia eta autoeraketa bereizgarriek. Gomendio hori kontuan izanik, gainerako egiturei aplikatzen zaizkien parekoak izan dute kooperatibei ezarri beharreko neurriek.
‎Edonola ere, estatuaren jabego hutsa nazioa eraikitzeko nahikoa ez dela gaineratzen du. Hala, Smithentzat, nazioak ezin dira soilki eliteen proiektuak bailiran hartu, eta kontuan hartu beharra dago eliteen eta gizarte zabaleko hainbat alderdiren arteko harremanaren konplexutasuna, non herritarrak, sinboloekin, mitoekin eta oroitzapenekin eragin nahiko dituzten (Smith, 2009: 20).
‎Michael Billigen teoriak ere azal lezake halaber, hau da, futbol atxikimenduak funtsik gabekoak edo hutsalak diren itxura ematen dutenez, politika hauteskundeetan gauzatu daitezkeen aburu politikoekin irudiz lotura ez duten atxikimenduak gerta daitezkeela. Dena dela, Athleticen eta Realaren euskal jokalarien nagusigoa, liga lehiakorrenen artean kokatutakoa izaki, futbolaren mundu mailako bilakaeraren aurkakoa da, eta euskal identitatearen bereizgarritzat hartu behar da. Aintzat hartu beharrekoa da Espainiako futbol txapelketen testuingurua ere.
‎Dena dela, Athleticen eta Realaren euskal jokalarien nagusigoa, liga lehiakorrenen artean kokatutakoa izaki, futbolaren mundu mailako bilakaeraren aurkakoa da, eta euskal identitatearen bereizgarritzat hartu behar da. Aintzat hartu beharrekoa da Espainiako futbol txapelketen testuingurua ere. Jeremy MacClancy k dioen moduan (1996), Espainiako futbolean etsaigo historikoa dago Euskal Herria edo Katalunia ordezkatzen duten futbol taldeen eta espainiar estatu bateratuaren ordezkari gisara hautemanak diren Real Madril gisako taldeen artean.
‎Nietzsche eta haren lana ez dira gauza bera, haren bizitza eta pentsamenduen arteko distantziak erakutsi bezala. Eta, hala eta guztiz ere, ez ditugu aurkaritzat hartu behar, kontrara baizik. Horrenbestetan gurutzatzen dira bide biak non askotan zaila egiten den bereiztea zer dagokion zeini.
‎Gaingizakia litzateke Politika Handiaren garaia eskura izango lukeena, berarekin aristokrazia eredu berria ekarriko zukeena. ...ko klasikoa desagertzen baita Jainkoaren eta haren mamuaren heriotzarekin batera; ez dauka zerikusirik odol purutasun edo nobleziarekin; ezta demokrazia liberalaren markopean formulatutako teoria elitista ere, aristokrazia nietzschetarrak ez baitauka zerikusirik autoritarismo edo oligarkiekin; azkenik, aristokrazia honek gizaki aparten agerkundea aldarrikatzen du, osotasunarekiko distantzia morala hartu behar dutenak (Klossowski, 2004: 195,204).
‎enpresaren kudeaketa taktiko eta operatiboari begira prestatutako kontabilitatea. Informazio adierazgarri, esanguratsu eta egokia behar bezala iragazi, analizatu eta interpretatuta, zuzendaritza maila desberdinetan aurkezten dena, hartu behar dituzten erabakietan laguntzeko. Kudeaketa kontabilitatearen barnean, kostuen kontabilitatea eta aurrekontuen kontabilitatea barnebilduko ditugu.
‎269). Hala ere, argi izan behar dugu neurketa formal hori kalitate gorena lortzeko bitartekoa besterik ez dela, ez da helburutzat hartu behar (Ramírez eta Lorenzo, 2009).
‎Horrez gain, gure proposamen zehatza (EFQM ereduarekin lotutako BSC edo adierazleen sistema orekatua) ez dugu hezkuntza erakundeen arduradunekin kontrastatu. Hala ere, gure ustez, atal honetan aurkeztuko dugun tresna, adierazleen sistema garatuago eta kontrastatuago baten lehen hurbilpen bezala hartu behar dugu. Beraz, bere txikitasunean, etorkizuneko ikerketa enpiriko osoago baten hasiera dela uste dugu.
‎Edwards eta Mercer ek (1988) diotenaren arabera, hezkuntza diskurtsoaren alderdi formal eta errepresentazionalaz gain, horrekin batera, parte hartzaile bakoitzaren ekarpenak negoziatzeko ahalmena ere kontuan hartu behar da. Negoziazio hori ulertzeko, beharrezkoa da, solaskide bakoitzak esaten eta egiten duena aztertzea, analisia egiten den bitartean, hots, diskurtso didaktikoaren analisian ikuspegi interaktiboz janztea (Wadensjö 1998; Roy 1999; Davidson 2002).
‎Beste batzuek, berriz, era horretako bizitza ez dela duina uste dute, eta, ondorioz, iruditzen zaie egoera edo prozesu horietan esku hartu behar dela errukiaren printzipioan oinarrituta, eta, baita ere, beharbada, bioetikak aldarrikatzen dituen justizia edo benefizentzia bezalako printzipioak kontuan hartuta. Horrelako kasuetan, nire ustez, hiltzeko eskubidea onartzea da alternatibarik bidezkoena, eta, beraz, HEren eutanasia zilegi jotzea, nahiz eta, aurrera eramateko zailtasunak tarteko, DHEren eutanasia gisa planteatu, ohiko hiru teknikak erabilita.
‎Conecta, 2010) eta elebidunen euskarazko irakurketarako ohituraren irizpidearen galbahetik (irizpidea sortzeko erreferentzia: Kulturaren Euskal Behatokia, 2008) pasarazita 80.406 da emaitza (5 taulan 6 kopurua da; kalkuluari buruzko azalpen gehiago 4c atalean), baina kontuan hartu behar da kopuru horretan barne hartuta daudela 21.159 ohiko irakurle sutsu;
‎Soilik kontuan hartuta elebidunak 714.136 direla (HPS, 2012), soilik hogei herritarretik hiru moldatzen direla euskaraz hobeto edo erdaraz bezain ondo (HPS, 2012), eta hogei kale elkarrizketatik soilik hiru direla euskaraz (Soziolinguistika Klusterra, 2012), ez dirudi kopuru horiek zerikusi handirik dutenik guk aurkitu nahi dugun zenbakiarekin. Baina, gainera, aintzat hartu behar da elebiduna izateak ez duela irakurle potentzial bihurtzen, ez behintzat euskaraz irakurtzeko gaitasunaren aldetik, eta are gutxiago euskaraz irakurtzeko ohiturari bagagozkio. Azken horretarako nahikoa da jadanik aztertu ditugun Kulturaren Euskal Behatokiaren emaitzak kontuan hartzea:
‎Bestalde, kontuan hartu behar da ikerketa honen emaitzen arabera% 52,0koa dela euskarazko ohiko irakurleen, euskarazko tartekako irakurleen eta euskaraz irakurtzeko gai direnen kopurua. Datu hori ez dator bat elebidunen kopuru erlatiboarekin(% 27), ezta aurretik aipatu ditugun euskaraz irakurtzeko zailtasunei buruzko datuekin ere.
‎Emaitza horiek, ordea, ezin dira bere horretan utzi. Kontuan hartu behar dugu gorago esan duguna: euskaldun askok euskaraz irakurtzeko zailtasun (batzuetan ezintasun) handia dute.
‎Adinari dagokionez (ikus 3 taula), oro har gazteagoen artean gehiago irakurtzen bada ere, lanbideko eta ikasketetako liburuak kontuan hartzen ez baditugu, eta hori egingo dugu euskal literaturaren irakurlearen profila definitzeko, badirudi euskal literaturaren irakurle kopuru erlatibo handiena 25 eta 54 urte artekoetan legokeela (Conecta, 2010; Kulturaren Euskal Behatokia, 2008). Nahasgarriak izan daitezke euskarazko liburuei buruzko datuak (Conecta, 2010; Kulturaren Euskal Behatokia, 2008), baina kontuan hartu behar da zenbaki horietan ez dela aisialdikoa eta lanbidekoa/ ikasketetakoa bereizten, eta, beraz, aintzat hartuta 1424 artekoetan ikasketetarako irakurketen maiztasun handia, aisialdirako liburuen maiztasun txikiagoa eta liburuak irakurtzeko interes askoz txikiagoa, ondoriozta genezake euskarazko liburuei buruzko datuen soslaiak ez duela aukerarik ematen euskal literaturaren irakurleei buruzko d...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia