Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2007
‎Ondutakoan eta erosleek nahiko dituzten ezaugarriak lortutakoan eramaten dituzte fruituak saltokietara. Esan beharra dago, dena den, fruitu mota bakoitzak berezko ezaugarriak dituela, eta bakoitza bildu, garraiatu eta zaintzeko ezaugarri horiek hartu behar dituztela kontuan; alegia, mota bakoitza tenperatura eta oxigenoaren kontzentrazio kondizio jakin batzuetan gorde behar da, denbora jakin bat eduki daiteke biltegiratuta eta abar. Izan ere, fruitu batzuentzat egokiak diren kondizioak kaltegarriak izan daitezke beste batzuentzat.
‎Simulazioak datu argigarriak eman ditu, Jupiterren ezkutu izaera zalantzan jartzeko adinakoak. Hala ere, kontuan izan behar da, eta adituek hala nabarmendu dute, eredu horiek ez dituztela eguzki sistemako objektu guztiak aintzat hartzen, eta, beraz, emaitza ez dela hitzez hitz hartu behar.
‎Izan ere, animalia transgenikoetan sortutako gaiak seguruak direla bermatu behar dute, eta, horretarako, izugarrizko proba piloa gainditu behar dute. Bereziki, lau puntu hartu behar dituzte kontuan: erantzun alergikoak, immunologia sistemaren erantzuna, erantzun autoimmunea, eta infekzioak, prioiek eragindakoak barne.
‎Definizio bat besterik ez da. Hala ere, kontuan hartu behar dugu burdina baino astunagoak diren elementuak ez direla sortzen izar masiboetan erreakzio termonuklear hidrostatikoen bitartez. Gutxienez, leherketa bateko nukleosintesia behar da elementu horiek sortzeko.
‎Hori da; neurri handi batean hala da, nire ustez. Horrez gain, kontuan hartu behar da gaur egun matematikari batek ez duela bakarrik egiten lana. Beraz, pertsona bat saritzen dutenean, harekin lan egiten dutenak edo kolaboratzen dutenak ere saritzen dira.
‎Soinua uhin bat da, eta, digitalizatzeko, uhin hori zenbakiekin adierazi behar da. Nyquist en teoremaren arabera, maiztasun jakin bateko uhina zenbakien bidez adierazteko, ziklo bakoitzeko 2 neurri hartu behar dira. Beraz, hainbat frekuentziaz osatutako soinu bat zenbakiekin adierazteko, maiztasun handienaren halako bi zenbaki dira.
‎Nyquist en teoremaren arabera, uhin bat zenbakiz adierazteko, bi neurri hartu behar dira zikloko. G. Roa
‎Zenbakiak kontu handiz hartu behar dira. Aipatutako datu horiek saltzaileen datuak dira, eta metodoaren detekzio mugak adierazten dituzte.
‎Esan bezala, planeta batera zunda bat bidaltzeko, bidean zehar eragingo duten planeten grabitate indarra ere hartu behar da kontuan. Baina ez kontuan hartu bakarrik, erabili ere egin daiteke planeten eremu grabitatorioa, abiadura handiagoa lortzeko.
‎Dena dela, prebentzioa ez da hor bukatzen. Produktuak haztegitik azokara eta handik etxera egiten duen bide osoan hartu behar dira neurriak. Esaterako, ezinbestekoa da kontsumitzaileek janariak ondo gordetzea eta prestatzea, kontaminazio arriskua ahalik eta txikiena izan dadin.
‎Lybrel izena du, eta orain bukatu dute proba klinikoen III. fasea. Ohiko pilula antisorgailuekin alderatuta, nabarmentzekoa da Lybrel egunero hartu behar dela.
‎Lan mundua aldatu dute, merkataritza, aisialdia, baita harreman pertsonalen mundua ere. Baina kontuan hartu behar da informazioaren gizartea aho biko arma izan daitekeela. Harremanetarako modu berri bat izan daiteke, gizartean parte hartzen lagun dezake; baina kontrakoa ere gerta liteke:
‎Dena den, hemengo ospitaleetan toxina botulinikoa ez da asko erabiltzen praktikan; Sotari, esaterako, nahiz eta horretarako prestatuta egon, ez zaio inoiz egokitu Donostia Ospitalean toxina ematea. Kontuan hartu behar da tratamendua ez dela iraunkorra; eraginak hilabete batzuk bakarrik irauten du, eta gero berriro aplikatu behar da. Horregatik, beste irtenbide bat badago, hori erabiltzen da botoxaren ordez.
2008
‎Gaixotasun konplexuak dira, eta botiken konbinazio egokia eta tratamendu pertsonalizatua behar dute. Konbinazio horietan, kontuan hartu behar da botika bakoitzaren dosia, eta, zenbaitetan, baita botikak zein ordenatan gehitzen diren ere. Noski, gaixoekin ezin da botika bat baino gehiago probatzen aritu tratamendu egokia lortu arte.
‎Erraltegrabirrarekin eman nahi den hurrengo pausoa da aztertzea zer emaitza ematen duen lehenengo tratamendu aukera gisa hartzen hasten diren gaixoen artean. Ikertzaileen hipotesiaren arabera, erraltegrabirrak birusa errotik kendu ahal izango du sei edo zazpi urteko epean, eta, horri esker, gaixoak ez du bizi osorako tratamendurik hartu behar izango. Ikerketa horretan Bartzelonako Ospitale Klinikoko Gatell doktorearen eta Badalonako Germans Trías i Pujol Ospitaleko Clotet doktorearen taldeek parte hartu dute, besteak beste.
‎Orain jarri dugun sisteman, berriz, artzainek ez dute lanik hartu beharrik horretarako, esan zigun Otaegik; ukuiluak lurrean plastikozko parrilla bat dauka, plastikozko egitura horretan daude ardiak, eta parrillaren zulotxoetatik azpian dagoen hobi batera erortzen da ardi simaurra. Azpiko hobi horretan pilatutako simaurra bildu besterik ez dute egin behar artzainek.
‎Zer motatako erabakia hartu behar da?
‎Saiakuntza kliniko baten ikuspuntutik, esperimentua zailagoa eta garestiagoa izatea eragin lezake emakumeen gorabehera horiek guztiak kontuan hartu behar izateak. Saiakuntza klinikoak botika bat kaleratu aurretik egiten duten azkeneko esperimentu fasea da.
‎Izan ere, alelopatiaren eraginak frogatzea ez da gauza erraza. Laborategian frogatu zuten zuhaixka horien konposatu batzuek eragin alelopatikoa zutela, baina, soilguneen arrazoia hori zela esateko, beste gauza asko hartu behar ziren kontuan.
‎Nagusia da ez egikaritzea ongi ezagutzen ez den aplikaziorik, eta ez ematea daturik ziurtatu gabe nori ari zaizkion ematen; eta, jakina, ez eman behar baino datu gehiago. Kontuan hartu behar da finantza entitateek inoiz ez dituztela mezu elektroniko bidez eskatzen beren web guneetara sartzeko datuak.
‎Teoria oso ona zuten aurkitutako partikulak ulertzeko, baina ez zuen azaltzen partikulen masa. Nahitaez, aintzat hartu behar zen akats hura, eta konpondu.
‎Nik uste dut joko handia ematen duela, nahiz eta definizioz oso gauza sinplea den (karbonoak, hidrogenoak eta abarrek duten egituren kimikoa). Esate baterako, kontuan hartu behar da kiralitatea, atomoen arteko loturen asimetria, alegia. Beste kimika mota batzuetan ere azaltzen dira ezaugarri horiek, baina ez dira hain arruntak.
‎Hala, taxonomia morfologikoak dituen arazoak mantentzen dira, eta akats berdinak egiten dira. Gainera, morfologikoki desberdintzen ez diren baina sekuentzia genetiko desberdina duten espezie kriptikoen kasuan, zer irizpide hartu behar da?
‎Zauri txikiko teknika azkarra (40 min/ ornoa) eta eraginkorra da mina arintzeko(% 80 arintzen du mina 72 orduan), zementuak eskaintzen duen sendogarri mekanikoari esker. Hala ere, zementuak migratzeko duen arriskua eta polimerizazio erreakzioaren ondorioz askatzen den beroaren eta monomeroaren toxikotasunaren ondorioz sor litekeen hezur nekrosia hartu behar dira kontuan. Hori guztia ikertzen dute EHUko Polimeroen Zientzia eta Teknologia saileko ikertzaileek.
2009
‎Egindako lanak, ordea, ez luke balio ezagutza handitzeko bakarrik dio Urteagak. Helburuak izan luke diagnosi hori erabiltzea politika publikoak egokitzeko, eta zein norabide hartu behar den erabakitzen laguntzeko.
‎Zaila da esateko. Ehun urte atzera joango bagina, 1909ra, eta kimikaren etorkizunari buruzko erabakiak hartu behar dituen batzar bat topatuko bagenu, jende horrek oso gutxi jakingo luke kimikari buruz. Askoz gehiago dakigu guk orain.
‎Ikerketa horietan, guztira 670 indibiduo osasuntsuri astean behin testosterona enantatoa (TE) muskulu barnetik emanda, frogatu zen posible zela espermatogenesia mililitroko 3 milioi espermatozoidetik behera mantentzea aurkako efekturik sortu gabe. Hala ere, aurrerago aipatu bezala, astero injekzioa hartu beharrak tratamenduarekiko atxikipena murrizten zuen. Horrez gain, tratamendua ondo burutu arren, haurdunaldien kopurua esanguratsua izan zen.
‎Laburbilduz, estrategia ez hormonalen ikerketak askoz atzeratuago egon arren, azpimarratu beharra dago oso kontuan hartu behar direla tratamendu hormonalek dituzten eragozpenak saihesteko. Dena den, nahia errealitate bihur dadin, enpresa farmazeutikoen interesa ezinbestekoa izango da.
‎Gogoeta, gainera, ez da ondorioen analisiarena soilik; gogoeta bera nola antolatu ere hausnartu behar da: nork hartu behar du parte gogoetan. Nork hartu behar ditu erabakiak?
‎nork hartu behar du parte gogoetan? Nork hartu behar ditu erabakiak. Adituek, gizartearen ordezkariek, bioteknologia enpresek, GKE ek, bioetika batzordeek...?
‎Handiena izateak abantailak ditu, handia eta zehatza sinonimoak baitira. Kontuan hartu behar da espaziotik datozen erradiazio gehienak oso ahulak direla, eta haietatik asko atmosferak xurgatzen dituela. Baina zenbat eta plater handiagoa erabili, orduan eta izpi gehiago jasotzen dira, eta orduan eta zehatzagoa da tresna.
‎2006ko maiatzean, ekainean eta uztailean argitaratu zituzten. Kontuan hartu behar da Fields dominak 2006ko abuztuan eman behar zituztela, Madrilen izango zen ICM kongresuan. Oso litekeena da uda hartan Caok eta Zhuk Fields domina irabazteko itxaropena izatea.
‎Bi elektrizitate iturri horiek sartzearekin batera, ordea, beste aldagai bat hartu behar izan dute kontuan, elektrizitatea sortzea ere aldakor bihurtu baita. Hain zuzen, hori da energia eolikoaren eta fotovoltaikoaren ezaugarri bereizgarri bat:
‎Ikus daitekeen bezala, prozesu guztiz mekanikoak dira; ez dago sekreturik. Izatekotan, aipatzekoa litzateke batzuetan neurri bereziak hartu behar izaten dituztela. Litiozko baterien kasuan, esaterako, kontuan izan behar dute guztiz deskargatuta egon behar dutela bateriek karkasak irekitzen eta barruko osagaiak ateratzen hasi aurretik.
‎Egiazki, zelula terapien arloko ikerketek geroz eta interes handiagoa pizten dute (Espainian bakarrik 50 talde baino gehiago ari dira horretan ikertzen, eta badira horretan bakarrik aritzen diren ikerketa zentro batzuk), baina haien aplikazio klinikoek oso garapen maila txikia dute oraindik. Bestalde, kontuan hartu behar da birsorkuntza medikuntzan ez dela zilbor hesteko zelulekin bakarrik ikertzen; enbrioien eta helduen zelulekin ere lan egiten dute. Hau da, zilbor hesteko zelulak ez dira izango, izatekotan, etorkizunean halako terapietan aplikatu ahal izango diren zelula bakarrak.
‎Kontua da ziurgabetasuna ez dela oso nabarmena gauza handien fisikan; efektu horri antzemateko, tamaina mikroskopikoan egin behar da lan, edo, hobeto esanda, tamaina nanoskopikoan. Atomoekin eta partikula txikiagoekin lan egiten dutenek hartu behar izaten dute kontuan.
‎Edozein modutara, Irigoienen esanean, fitoplanktona ugaritzeak ez du halabeharrez ekartzen uretako karbono dioxidoa gutxitzea. Horretarako, bi gauzak gertatu behar dute; batetik, fitoplanktonak uretako karbono dioxidoa hartu behar du, eta, hori bai, ugaritzen denean, gertatzen da hori. Horrez gain, baina, fitoplanktonak hondoratu egin behar du.
‎Botikak hartzeko modu tradizionala errepikatua eta dosi bakarrekoa da. Kasu honetan, sendagaiaren kontzentrazio handiak hartu behar dira, eta horrek denboran zehar horien eragina gutxitzea dakar, eta azkenean eraginkortasuna galtzea. Ondoren, berriro beste dosi bat hartu behar da.
‎Kasu honetan, sendagaiaren kontzentrazio handiak hartu behar dira, eta horrek denboran zehar horien eragina gutxitzea dakar, eta azkenean eraginkortasuna galtzea. Ondoren, berriro beste dosi bat hartu behar da. Beraz, une oro muga toxikotik muga ez eraginkorrerako bidea egiten du botikaren kontzentrazioak.
‎Horregatik, guk lagin mota asko hartu behar ditugu: ur laginak, aire laginak, planktona eta izotza.
‎Mareak kontuan hartu behar ziren; egunean bi aldiz egiten zuten gora eta behera. Aldaketa handia, denbora txikian.
‎Ezin da izan, Lurra ez baita laua. Oso lurralde txikietan funtziona dezake planoaren definizioak Euskal Herriarentzat erreferentzia bat hartu behar izango bagenu, adibidez, baina ez litzateke soluzio zehatza. Lurraren gainazala, eta, beraz, ustezko itsasoaren zero maila kurbatua da.
2010
‎Eta, azkenik, Interneten erabiltzaileen igoera hartu behar da kontuan. Mundu osoan etengabe gora egiten du Interneten erabiltzaileen kopuruak.
‎Erauzitakoan, kontuan hartu beharrekoa da lortzen den olio mota. Ekilore haziek eta koltza haziek ematen dituzten olioak berdinak ez diren bezalaxe, desberdinak dira alga espezie batzuek eta besteek ematen dituztenak ere.
‎Normandoentzat Halleyren agerraldia seinale ona izan zen, baina Ingalaterra defendatu nahi zuten, aldiz, hondamendiaren seinale. Beti izan ditu bi ikuspegi horiek, eta kontuan hartu behar dugu erlijioak eta mitoak izugarrizko eragina zutela, eta zientzia ez zegoela oso garatua. Ohitura zen gortean erregearen ondoan azti bat izatea.
‎Zuza astronomoarentzat, aurrerapauso handia da hori. Ondorio horretara iristeko, kontuan hartu behar duzu Eguzkia non dagoen; baina ez bakarrik Lurrarekiko, bai eta kometarekiko. Eta kometa zer puntutan dagoen, eta joaneko ibilbidea edo itzulerakoa duen.
‎lagundu egiten dio petrolioari hondoratzen; horregatik, hasieran baino organismo gehiagori eragiten die petrolioak. Horregatik, EPAk hartu behar izan duen erabakia ez da erraza izan; ikerketaren emaitzak uztailaren 8an argitaratu zituen, eta BPk Corexit 9500 erabiltzen jarraitu zuen.
‎Esan liteke egun bisoi amerikar inbaditzailea duela etsairik handiena. Habitataren suntsipena eta gizakion eragina kontuan hartu behar dira, baina bisoi europarraren egoera hain larria izateko arazorik handiena espezie exotikoak dira; kasu honetan, bisoi amerikarra, laburbildu du Haizea Agirrek, Salburuako (Gasteiz) birsartze programan lanean aritu den landa teknikariak.
‎Itxuraz, datu horiek ez dute konpontzen kolorearen misterioa, baina kontuan hartu behar da nano zuriak sortzeko prozesuan litekeena dela Sirius B erraldoi
‎Krisialdiaren eragina testuinguru horretan kokatu behar da. Zentral nuklear berri baten eraikuntza erabakitzen denean, kontuan hartu behar da instalazio hori elektrizitatea lortzeko gai izan arte zenbait urte behar direla. Horrez gain, lehen fase horiek (proiektua, baimenak, eraikuntza, etab.) garestiak dira, egin beharreko hasierako inbertsioa handia baita.
‎Kimikaren historiaren zerrendetan Priestlyren izena agertzen da, baina Lavoissierren aldeko argudioak ere onar daitezke. Hala ere, ospe historikoa izateko argudioa identifikazioa bada, nor hartu behar dugu urrearen edo sufrearen aurkitzailetzat. Elementu horiek eta beste gutxi batzuk bere horretan azaltzen dira naturan, eta gizakiak betidanik ezagutu ditu.
‎Proba hasi aurreko unea erabakigarria da: gorputzetik anhidrido karbonikoa kanporatu, eta ahalik eta oxigeno gehien hartu behar dute; arnasaldi sakon batzuen ondoren, denetan sakonena dator, azkena biriketan ahalik eta aire gehien sartzen dute.
‎Euskal Herrian berriro indarra hartzen ari den kontu bat aipatzearren, azter dezadan Ilargia, askok uste baitute ilargialdiak kontuan hartu behar direla, eta ez soilik baserri munduan. Horretaz ustez zerbait dakienak kontatuko dizu egurra ilberrian egin behar dela, orduan baitaude enborrak idorren.
‎Beste zientzialariekin konfiantza izan behar du. Ontzat hartu behar ditu frogatu ezin dituen kontzeptuak. Kontua da beste horiek ere beste batzuek egindakoa ere onartu behar dutela eta abar.
2011
‎Berritasun aipagarri bakarra dago; sare sozialei buruzkoa, hain justu. Komunikabide tradizionalez gain, sare sozialak ere aintzat hartu behar direla uste du EUFICek.
‎Hau da, batean badugu eragile kaltegarri bat, eta arduradunek erabakiak hartu behar dituzte kontsumitzaileak babesteko. Aldiz, arrain urdin batzuek duten merkurioa arriskutsua izan daiteke, bai, baina soilik populazioaren talde batentzat, eta merkurio kontzentrazioa oso handia bada; ez beti.
‎Polimero horiek guztiek bizi ziklo laburra dute. Horrez gain, kontuan hartu behar da ontzi gehienak ez daudela polimero bakar batez eginda, baizik eta ontzi zati bakoitzean polimero desberdin bat erabiltzen da; adibidez, edari botilak polietilentereftalatoz (PET) eginak daude, eta tapoiak, polietilenoz.
‎Hain zuzen, uste dute melanosoma biribilek pigmentu gorrixka gaztainkara zutela, eta obalo itxurako melanosomek, berriz, pigmentu beltza edo marroi iluna. Baina metodo hori erabiltzeko, fosiletatik lagin txikiak hartu behar dira, eta lagin horren kolorea bakarrik jakin daiteke (berez, laginean dauden melanosomen itxura).
‎Oraingo sarea erabiltzeko, aurrez kalkulatu behar da zenbat energia den une oro. Kontuan hartu behar da gaua, eguna, eguerdia, ilunabarra, astelehena edo igandea izango den, eta une bakoitzean kontsumituko den energia aurrez kalkulatu. Kalkuluari garraioan galtzen den energia gehitu behar zaio.
‎Alegia, hirigintza eginez. Baina ez du arkitektoei bakarrik dagokien hirigintza bat izan behar; ekonomialariak, politologoak, soziologoak, biologoak... diziplina anitzetako jendeak esku hartu behar du hirigintza horretan.
‎Izan ere, erronka teknologiko handiei egin behar diete aurre abentura horretan. Hasteko, bidaia hartu behar da kontuan. Ohiko propultsatzaileekin (errekuntza kimikokoak), ezinbestekoa da energia minimoko ibilbidea erabiltzea, Hohmann orbita deritzona, ontziak eraman lukeen erregai kantitatea ahal beste murrizteko.
‎Gainera, ibilbide espazialetan, jaitsiera eta igoera faseetan eta Marteren gainazaleko egonaldian dauden arriskuak ere kontuan hartu behar dira: motorretan edo bizi euskarriko sistemetan gerta daitezkeen matxurak (airea, ura, tenperatura, bizitokiaren edo espazio jantziaren presioa, elikagaiak), larrialdi medikoak, gainazalean gertatutako istripuak, aire, ur edo erregai ihesak eta etengabeko erradiazioa (Martek ez du magnetosfera babeslerik).
‎Bi kasuetan, oso kurbatura txikia dute; adibidez, frontearen zutabeen kurbatura 1,5 kilometro inguruko erradioa duen zirkunferentzia bati dagokio. Kontuan hartu behar da, gainera, kurbatura hori 10,4 metroko zutabeei aplikatu zietela.
‎Haren iritziz, nahikoa da talde batek arau bat izatea, eta, adibidez, adin jakin batera arte ez uztea neskei haurrak izaten, azterketa biologikoek edo genetikoek iradokitzen dutenaz bestelako bilakaera izateko. Horrenbestez, ondorio zuzenak ateratzeko, alderdi guztiak hartu behar dira kontuan, osagarriak baitira.
‎Bestalde, ikerketaren ondorioak zuhurtziaz hartu behar direla diote zientzialariek. Norbaitek ondoriozta lezake egungo klima aldaketak ere onurak ekar litzakeela euri oihanentzat.
‎Beste guztiei eragiten dieten krisiaz gain, gobernuak ez du diru askorik inbertitu nahi astronautikan. Kontuan hartu behar da espazioaren industria ogibide izan dela pertsona askorentzat; Kennedy Espazio Zentroaren inguruko hiriak industria horri esker sortu eta handitu dira (Cocoa Beach, Cape Canaveral eta Titusville), eta kostalde zati horri guztiari espazioaren kosta deitu diote (Space Coast). Apollo programa bukatu zenean gertatu zen bezala, espazioaren kostako biztanleek egoera ekonomiko larriari egin diote aurre.
‎Animalia hauek ikertzeko itsasora irten behar dugu, eta itsasora irtetea hemen oso jarduera mugatua da, eguraldiarengatik. Eta gero kontuan hartu behar da zetazeoak oso denbora gutxian daudela ur azalean; ia bizitza osoa ur azpian ematen dute. Orain badakigu zein diren haientzat eremurik garrantzitsuenak.
‎Epe luzera behintzat hala da, kontinenteen mugimenduaren iragarpena iragarpen meteorologikoa bezalakoa delako; hau da, denboran zenbat eta urrutiago begiratu, orduan eta zailagoa da iragarpena. Faktore asko hartu behar dira kontuan. Nahiko erraz ikusten da hemendik milioi urte gutxi batzuetara izango den egoera, baina superkontinente bakarrean elkartzerako askoz denbora gehiago igaroko da, ehunka milioi urte, eta auskalo nola aldatzen den kontinenteen mugimendua denbora tarte luze horretan.
‎Roy Livermore Cambridgeko Unibertsitateko geologoak egin du proposamen horietako bat. Lan handia da; faktore asko hartu behar dira kontuan. Hala ere, emaitza espekulazio bat da, frogatu ezin den espekulazio bat besterik ez.
‎Kontuan hartu behar da hurrengo superkontinentea gutxienez 200 milioi urte barru sortuko dela, adituen arabera. Kontinenteen mugimenduarengatik ez ezik, historian atzera begira ikusitakoarengatik ere esan dute hori:
2012
‎Kamerak, aldiz, kontrako estrategia erabiltzen du; objektibo ezberdinak eransten zaizkio hartu behar duen irudi mota bakoitzeko. Sardonen arabera, horretan datza kameraren abantaila; alegia, objektiboak aldatze hutsak egokitzen duela kamera hartu nahi den irudiaren arabera.
‎Aldiz, basoa zabaldu egin da, eta horrek eragina eduki du basoko espezieetan. Dena den, kontuan hartu behar da bertako basoa oso motel ari dela hedatzen, eta gehiena landaketak direla.
‎Aitzitik, gehitu egin dute inbertsio hori. Zeren eta inork ez du zalantzan jartzen neurri premiazkoak eta are mingarriak ere hartu behar direla gaur egungoa bezalako krisi ekonomiko baten aurrean, baina hori inoiz ezin da egin herrialde baten hazkuntza ekonomikoan eta ondorengo belaunaldien ongizatean eragina izango duten jarduerak murriztearen kontura.
‎Hori onartzeak bi ondorio dakartza. Batetik, merkatuak ebaluatzeko, kontuan hartu behar da bizitzari eusteko prozesuak erraztu egiten dituzten edo, aitzitik, eragotzi egiten ote dituzten. Adibidez, merkatu kapitalistak ekonomia antolatzeko moduetako bat dira, eta modu hori egokia den edo ez esateko, bizitzari eusteko prozesuei nola erantzuten dien begiratu behar da.
‎Ekotoxikologian, estatistika da eredu matematikoak planteatzeko abiapuntua. Horretarako, datu esperimentalak hartu behar dira, eredu matematiko hori izango den adierazpen matematikoa sortu, eta datuetara egokitzen diren parametroak bilatu. Adierazpen matematiko hori aurkitzea, hau da, eredua azalduko duen funtzio matematiko egokia aurkitzea da pausorik zailena prozesu honetan.
‎Denak balio du dopinaren kontra egiteko? galdetzen du Guillermo Amilibia kiroletan espezializatutako abokatuak Iusport web espezializatuan. Kontuan hartu behar da pasaportearen sistemak ez duela bermatzen zigortu den kirolaria dopatu denik. Errugabetasun presuntzioa ez du errespetatzen.
‎Neuromarketina mehatxutzat hartu behar dugu. Guregan horrenbesteko eragina duten enpresek gure askatasuna arriskuan jar dezakete, gu manipulatu gaitzakete eta.
‎Guk orain dugun kutsatzaile mailak badu eraginik haurren garapen fisikoan eta psikologikoan?; izan ere, kantitate handiak erabili ohi dira konposatuen toxikotasuna neurtzeko laborategiko probetan, baina ohiko kantitatean kaltegarriak diren jakitea da benetan interesatzen zaiguna. Horretarako, laborategiko esperimentuak hartu beharrean, bizitza errealeko laginak hartu behar dira, pertsonak eta bizi diren inguruneko laginak, alegia.
‎Zientzialariok beti pentsatzen dugu ez daukagula behar adina baliabide. Baina kontuan hartu behar da Euskal Herria txikia dela, eta, beraz, ezinezkoa da esparru guztietan beharrezko den masa kritikoa lortzea. Zein esparrutan gabiltzan ondoen eta zeinetan hobetu nahi dugun aukeratu beharra daukagu.
‎Zorionez, Ikerbasquen posible da kudeaketa eta ikerkuntza bateratzea. Dena dela, uste dut zientzialariok zientziaren kudeaketan parte hartu behar dugula. Hori da nire ekarpena.
2013
‎Euskal olatuen potentziala eta energia ahalmena aztertu ondoren, esan daiteke, teorikoki, olatu energiak Euskal Herriko etxebizitzen% 37 bitarteko elektrizitate kontsumoa horni dezakeela. Bestalde, nahiz eta energia fluxurik altuenak sakonera handietan dauden, kontuan hartu behar da eskualde horiek ez direla kokapenik onenak bihurgailuen instalaziorako; izan ere, haietara sartzea edota heltzea ez da erraza, mantentze lanak konplexuak izan daitezke, eta ez dira toki oso ezagunak. Ondorioz, esan daiteke batez beste 60 m ko sakonera duten guneak eta kostaldetik hurbileko zonaldeak direla aproposenak.
‎Materialak erabat zurrunak ez direnez, egitura osoak malgutasun puntu bat zuen. Ondorioz, euskarriak kentzean, estadioak bukaerako forma hartu behar zuen. Asentatu behar zuen, eta hala egin zuen.
‎Kontuan hartu beharreko indar nagusia grabitate indarra da, azaltzen du Diezek. Haizea ere kontuan hartu beharrekoa da, ez da guztiz baztertu behar, baina indar nagusia grabitatea da.
‎Kontuan hartu beharreko indar nagusia grabitate indarra da, azaltzen du Diezek. Haizea ere kontuan hartu beharrekoa da, ez da guztiz baztertu behar, baina indar nagusia grabitatea da. Grabitatearen esfortzu guztiak eraikinaren egituraren osagaien bitartez bideratu behar dira zimenduetara.
‎Eta horrela lortzen dira, esaterako, itxuraz erori luketen baina erortzen ez diren eraikinak. Dena dela, azken faktore bat hartu behar da kontuan. Diezek argi dauka:
‎Harraparitza hautespen presio garrantzitsuenetarikotzat jotzen den heinean, animalien kasuan hori izan daiteke jokaeraren bariazio hauek azaltzeko adibide bat. Hautespen naturalak harrapariak arrakastaz saihesten dituzten aleen alde egiten du, eta, ondorioz, harrapakinek horren araberako jokabide antipredatzailea hartu behar dute. Hori bai, erantzun antipredatzailearen optimizazioak gainerako beharrekin orekan egon behar du.
‎Horrek ekarri zuen andereñoak, erizainak eta beste langile batzuk, denak emakumezkoak, larri erasanak geratu izana, batez ere neurologikoki eta hormona sisteman. Horren ondorioz baliaezintasuna hartu behar izan dute, baina, epaitegietara jo dutenean, medikuek esaten diete dituzten sintoma guztiak menopausiarengatik direla; antsietatea eta depresioa dutela, hori baino ez. Gizonezko bati ez liokete horrela erantzungo.
‎Azterketa ez zen erraza izan. Eragile asko hartu behar ziren aintzat. Guk pertsona batek osasun zerbitzuetara jotzen duenetik gertatzen diren fase guztiak bereizi eta aztertu genituen.
‎Eta argitu du: teknologia ez da bakarrik tresnak; botikak ere badira teknologia, eta baita sendagileak pazientearekin duen elkarrizketa, edo ematen dizkion gomendioak, esaterako. Hala, zientzia literaturan argitaratutakoa bildu eta aztertzen dute, sendagileek edo agintariek erabakiak hartu behar dituztenean, horretan oinarritu daitezen.
‎Hori azaltzeko, osteoporosiaren adibidea ekarri du gogora: Gure lana osasun teknologiak analizatzea eta erabakiak hartu behar dituztenentzako txostenak egitea da, eta urteak dira osteoporosiari buruzko txostena egin genuela. Osteoporosia prebenitzeko emakumezko guzti guztiak tratatzen ziren garaia zen.
‎Dohara itzulita, negoziazio giltza ekitate printzipioan funtsatu zen argi eta garbi. Bada, printzipio horri jarraikiz, iraganean gehien kutsatu duten herrialdeek eragindako kutsaduraren adinako erantzukizuna hartu behar lukete, klima aldaketak gehien kaltetutako herrialdeei laguntzeko. Aitzitik, zenbait herrialde garaturen ustez AEBren ustez, adibidez zapatan harri txintxorra edukitzea bezalakoxea da printzipio hori, berotegi efektuko gasen isuria murrizteari ekiteko orduan; hala, herrialde horiek berariaz exijitzen diete beste herrialde batzuei Txinari, esaterako haiek ere juridikoki loteslea den isuri murrizketari ekin diezaioten.
‎Alabaina, kontua hain erraza ere ez dela ohartarazi dute ikertzaileek, kulturalki ezinezkoa baita britainiarrak barazkijale bihurtzea (2008 inkestaren arabera, populazioaren% 2 da begetarianoa). Gainera, barazkien eta fruten kontsumoa igotzeak garraioak eta hozteak sortzen duten ingurumen inpaktua areagotzea ekar dezake, eta, beraz, aldagai horiek ere kontuan hartu behar direla nabarmendu dute, besteak beste.
2014
‎Dani Tenaren arabera, zikloan zehar, ikasleek dronea hegan jartzen duen softwarea programatzen ikasteko gaitasuna hartu behar dute. " Ez hori bakarrik, hegaldia programatzen ere ikasi behar dute eta, gero, gailuak lurra hartu ondoren, argazkiak nola eskuratu ikasi behar dute, eta baita fotogrametria softwarea erabiltzen eta hiru dimentsioko mapak egiten".
‎Droneen bidezko fotogrametria topografia klasikoaren oinordekotzat dute eskolan, batez ere denboraren eta kostuaren ikuspegitik. " Lurraren laginketa egitera doanean, topografoak puntuz puntuko datuak hartu behar izaten ditu. 3.000 puntu hartu ahal izateko, metodo klasikoak erabiliz topografo batek astebete pasa dezake lanean.
‎Edo, hobeto esanda, 585ean Asia Txikitik ikusitako eklipsearen ezaugarri bereziak direla eta, Talesek ezin zuen izan, metodo zikliko batez baliatuz, eguzki eklipse osoa gertatuko zelako segurtasuna. Horrek esan nahi du ezen, joko bagenu Talesek ziklo horietako bat erabili zuela, ulertu genukeela zoriz asmatu zuela iragarpena (zorte galanta izan zuen filosofo joniarrak!), eta ez genuke metodo zientifikotzat hartu behar.
‎Nahiz eta teorian edozein landare paper bihur daitekeen, praktikan hipotesi hori ez da hain bideragarria (Hunter, 1947), kontuan eduki behar baititugu landareen ezaugarri morfologikoak edo histologikoak. Batetik, landare guztiek ez dute zuntz kantitate bera edo papera egiteko kalitate bera; eta, bestetik, aintzat hartu behar dira hazteko biotopoa, landarea batzeko sasoia, eta naturan dagoen espeziearen ugaritasuna eta eskuragarritasuna.
‎Ur asko da, eta ur kutsatua, bai gehitutako substantziengatik, bai gasarengatik. Kontuan hartu behar da, ura eta harearekin batera, zundaketa bakoitzeko 100.000 litro substantzia injektatzen direla, hauetako batzuk kutsatze gaitasun handia dutenak, eta erabilera guztiz gardena izaten ez dutenak. Ur hori tangetan edo estalperik gabeko urmaeletan biltzen da, eta gero araztegira eramaten da.
‎Adibidez, hegazkinek petrolioa erretzen dute, eta ezin da gasarekin ordezkatu. Etorkizuneko planifikazioa egitean eta beste energi iturrietan oinarritutako jendarterako trantsizioan lehentasunak jartzeko, horrelako gauzak ere kontuan hartu behar dira.
2015
‎Gailu digital bati mota askotako sentsoreak, sarerako konexioa eta software aurreratua jarriz gero, smart edo, adimendun? izena emateko joera hartu dugu (horrela hartu behar da, koma artean, adimendun izendapena). Gure eguneroko bizimoduko gauza asko, adimendun?
‎Bektore izaera hori aztertzeko, bi norabide hartu behar dira konbentzioz (x eta y), eta momentu linealaren bi proiekzioak aztertu, bakoitza bere aldetik. P konstante izateak esan nahi du bi proiekzioek konstanteak izan behar dutela aldi berean:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia