Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 301

2000
‎lehenengo eskakizun multzoaren arabera, taldeak, barne desakordioak sor ditzakeen eragin ezegonkortzaileetatik babestu behar dira (esate baterako, arbasoengandik jasotako ohiturak jadanik errespetatzen ez dituzten gizabanakoek erakusten duten heterodoxia). Bigarren eskakizun multzoaren arabera, beste aldetik, gutxiengo kulturalek, kanpotik datozen eraginetatik babestu ahal izateko zenbait neurri hartu behar dituzte (esate baterako, gutxiengo kulturalak hezkuntza sistema bere hizkuntzan ezin duenean garatu). Babes mota biek helburu bera daukatela dio Kymlickak, komunitate nazionalen egonkortasuna eta izaera defendatzea, hain zuzen ere.
‎Konparazio batez baliatuz, imajina dezagun hizkuntza bat arabiar arrazako zaldia dela, gaztea eta osasuntsua; bestea, berriz, astoa, bere gain hamaika zama garraiatu duena. Animalia biek lasterketa batean parte hartu behar dute; biek toki berean dute bai irteera eta baita muga ere. Arauak berdinak dira bi lehiakideentzat.
‎Beste hitzetan esanda, gizartekideak hiritartasunaren idealera hurbildu daitezen kontsideratu behar zaie, ez indibiduo abstraktuak, isolatuak bezala, baizik eta giza talde ezberdinekin lotura estuak dituzten indibiduoak bezala. Estatuak esku hartu behar du aipaturiko talde horiek orohartzaileak direnean, defentsa premia larrian daudenean eta, aldi berean, bere kideen askatasuna eta errespetua babesten dutenean. Esku hartzeko modu bat (ez bakarra) ekintza positiboaren bidez burututakoa da.
‎Estatuak ezin du kasu horietan neutraltasunez jokatu. Esku hartu behar du gutxiengo kultural horien babesean. Modu horretan baino ezin du lagundu estatuak gizarte dezente bat eraikitzen, bere instituzioak bertan bizi diren gizabanako guztien errespetua irizpide nagusitzat duen gizartea, alegia10.
‎Estatuak, bizimodu onei buruzko gizabanakoen ikuskera ezberdinen aurrean, neutrala izan behar duela defendatzeak ez du esan nahi, ordea, bere esparruan bizi diren hiritarren askatasun indibidual, segurtasun fisiko edota ongizateaz arduratu behar ez duenik. Alderantziz, aztergai ditugun liberal hauek, arlo horietan estatuak jarrera aktibo bat hartu behar duela diote2 Horrela bada, estatu liberal batek, neutraltasunaren agindua errespetatzen duen neurrian behintzat, politika antiperfekzionista bat izan behar du gidaritzat, ezin baitu bizimodu onaren ideia jakin bat edo beste bultzatu. Neutraltasunaren ideiaren arabera orduan, estatuak bere jokabidean ezin du bataren gailentasuna edota gutxiagotasuna aditzera eman bere baliabideak hara zuzenduz, horrela jokatuz gero gizabanakoen bizimodu onaren ikuskeren gain eragina izango bailuke.
‎Liberalak eta bere kritikoak bat badatoz tesi sozialarekin, zertan datza orduan haien arteko desadostasuna? Esan daiteke desakordioa, besteak beste, estatuak jokatu behar duen paperean datzala, hau da, instituzio publikoek zein neurritan esku hartu behar duten gizabanakoen bizimodu onen aukeran4 Beste hitzetan esanda, eta guretzat dagoeneko ezaguna den terminologia erabiliz, bi autore multzo hauen arteko argumentuaren gatazka estatuaren neutraltasunaren auzian kokatzen da: liberalek, oro har, estatuaren neutraltasuna defendatzen duten bitartean, komunitaristak ideia honen aurkariak dira.
‎Kanpoko zerbitzuak dira liburutegi bakoitzak erabiltzaileei eskaintzen dizkienak. Nafarroako hizkuntz aniztasuna aintzat hartu behar da, beraz Nafarroako Liburutegi
2001
‎Euskara ren gerokoa, bizitasunetik ekarri behar. Horretarako, tokian tokiko eta lekuan lekuko hartu behar, eta horri lehentasuna eman, horrek euskararen etorkizuna ekarriko digulakoan. Ezin, beraz, bitartekorik gauzatu, euskalki osoarena soberan bailegoke, euskara batu horren bidegintzan.
‎Besteak beste. Baina kritikak ez luke soilik iragan hori kontuan hartu behar. Kritikak, Txillardegiren aurreko lanekiko loturak eta bere estiloaren bilakaera aztertzeaz gain, nobela berria 1999ko literaturgintzaren testuinguruan analizatu luke, eta hari buruzko iritzi bat bota.
‎Orain, gero eta presio handiagoak jasaten ari dira Quebec frantsesdunaren aldetik. Guk dakigun neurrian, hizkuntzarena ez da beste arazoak bezain larria, baina kontuan hartu beharrekoa da. (1970eko hamarkadan, berriz, frantsesa ezartzen saiatu ziren, nahiz eta gero, erresistentzia handia ikusita, atzera egin zuten.
‎Gogoeta honetatik ondorio (proposamen) bat atera (luzatu) nahiko nuke: Zuazok plazaratutako kezkak guztiz zentzudun eta zuzenak izanik, gure hizkuntzak pairatzen duen gizarte egoera ere kontuan hartu beharrekoa da euskararen diagnosia burutzerakoan, hizkuntza batenco rpus a etaestatus a elkarri lotuta agertu ohi direlako, eta, beraz, co rpus ean hobera egitekoestatus ak ere osasuntsua behar duelako izan.
‎Honek guztiak ez du esan gura legeak sistema berriakkontuan hartu behar ez dituenik. Horra, esate baterako, Erresuma Batuaren Terrorism Act berria, zeinek maila berean jartzen dituen lehergailu bat kale bazterrean ipintzea eta hacker lanak webgune batean egin ditzakeen kalteak.
‎Materialen propietateak maila atomikoan eta mailaho rretako toki berezietan ikertzeaz ari gara, hots, atomo soilen ingeniaritzaz edo nanoteknologiaz, hain zuzen ere. Zenbaitetan, Zientzia eta Teknologiaren etorkizuneko bideari buruzko aurresanek huts egin dute; beraz, horrelakobu rutapenak tentu handiz hartu behar dira. Baina, une honetan behinik behin, argi dirudi etorkizuneko urratsgarrantzitsu bat, egungo mikra eskalatik (edo mikrometro eskalatik) etorkizuneko nanometro eskalara salto egitea izango dela.
‎errealismorik eza, inposaketa, ETAren jarrera. Euskararen errealitate soziolinguistikoa, gutxiengoa izatea euskaraduna alegia, arrazoi erabakitzailea da askorentzat; eta elebitasun parekidea planteatzea absurdua da, eta horretarako hartu behar diren neurriak, inposaketa. Deslegitimatzailea da, baita ere, ETAk Eusko Jaurlaritzaren helburu berak izatea euskalgintzan.
‎Gehiegikeria hauen aurrean neurri batzuk hartu behar, ezta. Ahalmen gehiegi omen du Eusko Jaurlaritzak.
‎Euskalgintzak eremu autonomo bihurtu behar du. Aurrerantzean euskalgintzak berak hartu behar du hitza, diskurtso autonomo propioa landu behar du, berak markatu behar ditu estrategiak, berak hartu behar du iniziatiba gizarte eragileen eta gertakarien aurrean. Hauxe iruditzen zait gaur egungo erronkarik larriena.
‎Euskalgintzak eremu autonomo bihurtu behar du. Aurrerantzean euskalgintzak berak hartu behar du hitza, diskurtso autonomo propioa landu behar du, berak markatu behar ditu estrategiak, berak hartu behar du iniziatiba gizarte eragileen eta gertakarien aurrean. Hauxe iruditzen zait gaur egungo erronkarik larriena.
‎3. Ez dut uste euskalgintzak amua irentsi eta jokamolde berezirik hartu behar duenik. Eraso zehatzei erantzun zehatz eta duinak eman behar zaizkie, neurrikoak eta egokiak.
‎Euskalgintzak, ordea, beste puntu sendo bat ere kontuan hartu behar du: estatu propiorik ez izan arren, Administrazio publikoak joka dezakeen paper positiboa, askotan funtsezkoa.
2002
‎Nork ez du nahi bere buruaren jabe izan? Baina autonomiaren neurria definitzerakoan, badira bi kontu, gutxienez, aintzat hartu behar direnak, bata printzipioei dagokiena eta pragmatiko hutsa bestea.
‎Aurreko argudioak, hala ere, ez dira autonomiarenkontrakotzat hartu behar. Autonomia halabeharrezkoa da.
‎Ez dut uste profesional txarrak hezten ditugunik, eta uste dut hobekuntza handiak izan direla azken urteotan. Baina ez gara gai izan hainbat gabezia eta arazori konponbide egokia aurkitzeko, eta kontuan hartu behar dugu lehiakor samarra den mundu batean gaudela. Lehiakortasuna dagoenean, ez da nahikoa gauzak ondo egitea; besteak baino hobeto egin ditugu, edo, behintzat, hobeto egiten saiatu.
‎Izan ere, MU unibertsitate korporatibotzat har daitekeelarik, bere izaerari berari dagokio bere taldeko enpresekiko harreman eta komunikazio zuzenak izatea. Beraz, salbuespentzat hartu behar da alde honetatik.
‎Herri erakundeek ezarri behar dituzte gizarte baten zientzia eta teknologiaren garapenerako ildo nagusiak, eta horretarako egiten dira zientzi eta teknologi plangintzak. Plangintza horietan aztertzen da zein den gaurko egoera, zein gizarteak datozen urteetan izango dituen beharrak, eta zein behar horiek asetzeko hartu behar diren neurriak. Hortxe ezarri behar dira estrategiazko lerroak, eta, horretarako, era guztietako eragileak hartu behar dira kontuan.
‎Plangintza horietan aztertzen da zein den gaurko egoera, zein gizarteak datozen urteetan izango dituen beharrak, eta zein behar horiek asetzeko hartu behar diren neurriak. Hortxe ezarri behar dira estrategiazko lerroak, eta, horretarako, era guztietako eragileak hartu behar dira kontuan. Gizarte baten beharrak ez dagozkie soilik industria etaekonomia ren alorrei; gizarte integrazioaren, kulturareneta ongizatearen alorrei ere berebiziko garrantzia eman behar zaie horrelako planak egiterakoan.
‎Dagoen zatiketa administratiboa ere ezin dugu ahaztu —EAE, Nafarroa, Iparraldea—, ezta lurralde desberdinetan dauden errealitate politiko, sozial eta indar korrelazio desberdinak ere; prozesu honetan kontuan hartu beharrekoak direnak eta sistema unibertsitario euskaldun honen garapen desberdin batera daramatenak.
‎Esandakoa ren karira, Euskal Unibertsitatearen eraikuntza premia eta eskubide natural gisa hartu behar dugu, ez inoren aurka, geurearen defentsan, mamuak ekidinez, errespetuan oinarrituz, norbanakoaren aukerak eta eskubideak onartuz. Oraingoz guretzat euskararen guneno rmalizatuak sortzeak du lehentasuna eta Euskal Unibertsitatearen bidean sortzen diren inguruko iniziatiba guztiak errespetatuko ditugu, batik bat sare publikotik bideratzen direnak eta baita zerbitzu publiko gisa antolatzendi renak ere bultzatuz.
‎zer gertatuko litzateke besteun ibertsitateen euskalduntze prozesuarekin? Kontuan hartu beharra dago unibertsitate" zahar" horiek nahikoa finkatuta daukatela bere merkatua. Beraz, nahiz eta epe laburrean merkatu horren zati bat unibertsitate berrira bideratu, zalantzarik gabe, euskal gazteriaren gehiengoak ohiko bidetik jarraituko luke.
‎2. Nire beldurra, Euskal Unibertsitatea berehala eratzeko proposamenak plazaratu direnean, beti izan da ghetto ez bihurtzearena. Beharbada, gaur egun, beldur hori izateko arrazoi gutxiago dugu, baina, behintzat, arriskua kontuan hartu behar dugula uste dut.
‎Puntu honetan ez dut hemen asko insistitu nahi. (Edonola, begiratu Euskal Herrian dauden unibertsitate publiko nahiz pribatuen merkatuarekiko ajuste akritiko etengabeak egiteko joera.) Titulazio horien aukera egiterakoan alderdi demografiko akademikoak hartu behar dira kontuan eta irakasle ongi prest atuen existentzia. Honetaz oso argi hitz egin behar da:
‎Printzipioak garbi eduki behar dira eta irmo eutsi. Bidea egiteko, ordea, printzipio horien arabera hartu beharreko erabakiak zirkunstantziak oso kontuan izanez hartu behar dira. Eguneroko erabakietako pragmatismoa ez da garai batean hainbeste errepikatzen ziguten" posibilismoaren" zozokeria.
‎(...)" uste dut euskara arriskuan ote den galderari ere bi ikuspegi horiexetatik, bi erantzunekin, ihardetsi dakiokeela; bata, euskara desagertzeko arrisku bizian dagoela, eta bestea, euskara bizi bizirik dagoela, ia ia inoiz baino hobeto. Eta biak hartu behar dira aldi berean egiatzat edo gezurtzat, zorionez edo zoritxarrez, gaur egungo euskararen egoera oso kontraesankor, polikromiko, askotarikoa delako".
‎Ezbairik gabe euskaltzaleok hartu behar dugu zama hori gure gain; guk geuk erein ezean ez baitu inork uztarik jasoko. Zein da, baina, ahalik eta emaitzarik emankorrena lortzeko erabili beharreko hazia?
‎Bitartean, NBEk —gogora dezagun Israelek legez kontra okupatutako lurraldeak direla— Palestinar Estatua eratzeko eskubidea oso modu lausoan baino ez du aintzatetsi. Kontuan hartu behar dugu, gainera, 1947an ere onartu zuela eskubide hori, Israelgo Estatua sortzen zuen aldi berean.
2003
‎Beste bat balitz bezala hitz eginaraziz. Beste bihurtu gaituelako beste bat balitz bezala hartu behar diogu hitza. Hitz emanda eutsi ahal zaio beldurrari, beldurrari hitza emanez egin baitaiteke arrazoiketa adimen.
‎Horretarako, gure iritziz, hauxe guztia birplanteatu beharra dago: ...aketak ezabatzea (ekonomia, ikuskizuna, engainua...) arlo horiek kulturaren bizkarroi edo parasitoak baitira, eta, jakina, gure ondorio operatiboek ez dute zerikusirik Administrazioek, Komunikabideek eta kultur ekoizpenak, oro har, eginiko jokaerarekin, eta, herri baten kulturari buruz ari garenean bereziki interesatzen zaigun aspektua da kulturaren izaera pertsonala eta eskubide naturalak aintzat hartu behar direla herri horren identitate kolektiboan barneraturik, bere eskubide kolektiboaren iturri eratzailea izatera pasatuz.
‎" Batasun" be rriak eratzen ari dira, erabakigune eta lege berriak eta guzti. Europako Batasuna giza taldeen artean gertatzen ari diren birmoldaketa bat da, bat gehiago, errealitatera moldatzeko saialdietan, gizakion bizitzak planetan dituen aukera berriez eratua (teknologia, informazioa, garraioa...). Estatuek eta nazioarteko erakundeek aintzat hartu behar dituzte Giza Eskubideen Adierazpenean bildutako eskubide indibidualak —adierazpen askatasuna, manifestazioa eta informazioa— baina ez da haien erabilpena bermatzen duen erakunde bakar bat ere. Eta ez zaie lege indarra ematen une honetan Estatua eratua ez duten herrien talde eskubideei.
‎Azterketa honen bidez ikusi ahal izan dugu kontuan hartu behar dela bizitzako edozein gauza zein dimentsiorekin agertzen den, ikusteko ea gizakiaren onerako edo txarrerako gertatzen ote den. Elikagaietan, dosia funtsezkoa da, guztiz erabakigarria.
‎Are hobea: gorputzaren ongizatea landu behar dugu, gorputzak dituen defentsa biologikoak elikatu eta garatu behar dira bizitza osasungarria ren bidez. Hau da, gaitzari aurrea hartu behar zaio, gizarte gorputza modu osasungarrian landuz.
‎herriak ezin duenean bere kultura eta autogobernua garatu kokatua dagoen Estatuak edo Estatuek eragozten diotelako, nola deitzen zaio horri? Zer jarrera hartu behar dute nazioarteko erakundeek. Zeintzuk dira herri gisa heldutasunera iritsi nahi duten gizon emakumeek erabil ditzaketen legezko bideak?
‎Izan ere, sarea egituratzeko, homologatzeko eta normalizatzeko eginahalak egin direnean, ahalik eperik laburrenean hiztunak lortzeko asmoz erritmo bizkorragokoikastaroak lehenesteko ahaleginak egin direnean, egungo sarearen ondo ondoan, Hizkuntza Eskolen bidez, diru baliabide publikoak xahutuz, sektorean baztertu nahi diren (ezpada xede berezietarako egitasmoen kasuan) erritmo apalagoko ikastaroak eskainiz, beste eskaintza bat zabaltzeko egiten ari den ahalegina ez da ulertzekoa. Baina, berrantolaketak sektore pribatua ere hartu behar du ezinbestean kontuan, sektore publikoa denean osagarritasunez jokatuz eta hiri handi eta hiriburuetan dagoen gehiegizko euskaltegi sarea eskarira egokituz. Osterantzean, berrantolatu ezean, euskaltegi sare ahula geratuko baita etorkizunean, erronkei erantzuteko ez-gauza eta eguneroko funtzionamendua besterik gabe mantendu ahal izateko bitarteko ugari dituena.
‎Sekto reari dagokionez, kalitatea da hitz gakoa. Erakartzen dugun herritar oro euskalduntzeko helburua aintzat hartu behar dugu, ez dugu erakarritakoa ikasi gabe joaten utzi behar. Argi dago horretarako diru inbertsio handiak egin behar direla, gaur egungo egoerak eragotzi egiten duelako erabat sektorean kalitatearen bidea jorratzea.
‎Euskara ikaste/ irakastea da, noski, mugimenduarenhelburua. Baina ez ote dira kontuan hartu behar horretan maila eta alderdi asko. Ez ote du baliorik Euskal Herrian, israeldar goi kargudun hark esandakoak.
‎Maila askotan ez ezik, modu askotara hartu behar daarrakasta. Estatistikak baliozkoak dira, baina beren mailan.
‎Kritikoek diote erakusketa koxkor batekin zabaldu dutela Nafarroa eta Espainiako agintariek museoa, eta ez dela, inolaz ere, Oteizak berak nahi zuena errespetatzen. Kritiko ez direnek diote, berriz, goldea ezin dela idien aurretik jarri, eta gauzak pazientziaz hartu behar direla. Fundazio museoa osatuz eta hobetuz joateko betarik izango dela.
‎Euskalgintzaren baitako sektoreak elkarrengandik bereizten dituen faktoreak zein diren izendatu eta traba horiek ezabatzeko ausardia hartu behar da. Horren ondotik, berreskuratu ahal izanen da elkarlana.
‎Egitasmo hori lurralde osoko ondare kulturala denean, nafar guztien ondare aberatsa, baina hamarkadaz hamarkada galtzen ari dena, lurraldeko agintariek benetan salbatzeko borondatea baldin badute, etengabeko galerari aurre egiteko dagozkion neurriak hartu behar dituzte. Ondare kultural hori lurraldearen berezko hizkuntza bizia baldin bada, komunikazio tresna alegia, begi bistakoa daneurri baliagarri bakarra hizkuntza horren erabilera bulkatzea dela.
‎Paternalismoak saihestu behar badira ere, nork bere esparrutxoa gestionatze hutsera mugatzea ere ez dut uste bide egokia denik, etaho rretarako joera izan badugu euskalgintzan. Herri, eskualde edo herrialde bakoitzeko ezaugarri eta sentsibilitateak oso kontuan hartu behar ditugula egia bada ere, eta inteligentziaz eta malgutasunez jokatu behar badugu ere, uste dut Euskal Herriari ezarri zaizkion muga administratibo politiko zorrotzak gure eguneroko jardunera ez ditugula mekanikoki eraman behar, eta gogoratu behar dugula euskara bat eta bakarra dela, euskaldun guztiona, eta denon artean atera dugula aurrera.°
2004
‎Autoritatearen lana aisago da, jendea otzanagoa da halakorik ez bada. Hemen goitik —goi agintaritzatik— mugatua datorkigu kulturak hartu behar duen dimentsioaren luze laburrera.
‎Egoera hori konpontzea bideratuko lukeen oharra ere egiten du: gerra hastearen erabakia ezin da erregearen eskuetan utzi, baizik eta herriak berak hartu behar du erabakia, hau baita gerra egin eta bere ondorio latz guztiak jasaten dituena.
‎irudi jakin batean dauden osagarriek lortzen duten egonkortasunaz aritzen da konposaketa. Horretarako, koloreak eta formak, kokapena eta elementuen tamaina desberdinak hartu behar dira kontuan. Honako hauek, hain zuzen:
‎Bestetik, maskulino orokortzaile eta emakumeen ezkutatzaile diren forma hauek baztertzea etajende (ki), pertsona eta jendarte onartzea proposatu dute (gizon, gizaki eta gizasemefo rma maskulinoak izanik etaemakum e, emaz te, emaz teki femeninoak). Gainera, kontuan hartu behar da iparraldean egungizakiforma maskulinoa erabiltzen dela emazteki ren aldean.
‎JAIki ekimenaren aldekoek ziotenez," herri honetako kulturaren oinarrian dauden atabismo zabaleko ospakizunek bere horretan diraute", eta atabismo horren parte hartu behar dugu euskaldunon joera milenarioa: ekaitzak zakar jotzen duena, aterpea bilatu, aldez aurretik jakinik ekaitzaren ostean beti argitzen duela egunak, eta garai hobeak helduko direla ezinbestez.
‎Hori lortzeko, horretarako beharrezkoa den esparrua ezarri da. Baina, edozein kasutan, komunikabideen hizkuntz eta enpresa errealitatea aintzat hartu behar dugu. Irratia eta prentsa adibide garbiak izan daitezke.
‎Jakina, hau guztia bideragarriagoa izango da biztanle kopuru handiagoa duten demarkazioetan, hau da, hiriburuetan eta hiriburu inguruetan; eta zailagoa, noski, biztanle gutxiko eskualdeetan. Beti ere kontuan hartu behar baitugu telebista hauek enpresa pribatuek finantzatuko dituzten ekimenak izango direla, eta finantziazio hori publizitate iturrietatik datorrela nagusiki.
2005
‎Itzulingurutan has gaitezke hemen, idazleak norentzat ari den aintzat hartu behar ote lukeen eta gisa abar bilketan. Bitartean, nagiak astintzea komeni da, ibilaldia zenbat kosta, handiago iristearen gusta.
‎Hala ere, eman diezaiogun beti zalantzaren aukera. Eusko Jaurlaritzak erabaki berri eta garrantzitsua hartu behar du hilabete hauetan: lurreko toki telebisten lizentzien banaketa.
‎Eta leku batzuetako bizkaiera, gainera, oraindino ere urrunago. Gauza horiek ere aintzat hartu behar dira (A. Larrinaga).
‎Zer eskaintzen zaie euskaraz? Zer ohitura hartu behar izan dituzte. Nora jotzen dute?
‎Guk geuk egindako inkesta izanik, ikastetxeetara jo genuen laguntza eske. Era berean, kontuan hartu behar da oso lagin mugatuarekin egindako ikerketa dela, inondikere ez inkesta etxe handiek dituzten baliabideekin.
‎Ongi idaztekooina rrioinarrizko kontua da galdegaia. Orduantxe ikasi nuen hitzen joskera nolakoa den, Seberoren esanak itsu itsuan hartu behar ez badira ere.
‎hego haizeak jotzen zuen egunean kri" Innsbruckeko lau urte horiek ez ditut sekula ere ahaztuko. Neguko Joko Olinpikoak ikusteko aukera ere izan men bat eginez gero, auzian kontuan hartu beharra zela, zigo rraren aringarri.
‎Alabak droga hartzen zuen eta familia guztia goitik behera hondatzen ari zen. Amak beste seme alabak aurrera ateratzeko erabaki hori hartu behar izan zuela esan zuen.
‎Ikasleek beren heziketa euskaraz jasotzeko duten eskubideen kontra ari dira. Gainera, kontuan hartu behar da herritarron diruarekin eta diruari esker egon direla liberatuta eta ez dutela" ahaleginik egin euskara ikasteko".
2006
‎Testuliburuak sortzea prozesu konplexua eta aberatsa da. Irakaskuntza ikaskuntza jarduera bat prestatzeko erabaki asko hartu behar dira, eta erabaki bakoitzak koherentea izan behar du beste guztiekin. Jarduera bakoitzean, eta zer esanik ez Unitate Didaktiko bat edo etapa osorako testuliburuak diseinatzen direnean, hezkuntzaren arazo teoriko eta praktiko guztiak islatzen dira.
‎Ikasketetan arrakasta lortzeko oztoporik handiena ikasle etorkinek eskolako hizkuntzan lortutako gaitasuna da (Stanat 2005), eta, horregatik, ikasle etorkinak eskolatzerakoan, hizkuntza gaitasun hori problema garrantzitsuenetakotzat hartu behar da.
‎Begi bistakoa dirudi irakaskuntza mota horiek behar ezberdinei erantzuten saiatzen direla; argi baitago, efikaza izateko, hizkuntzen irakaskuntzak hizkuntza guztiak kontuan hartu behar dituela eta benetako komunikazio egoeren aurrean estrategia bereziak garatu behar dituela, irakaskuntza prozesuan ematen diren antzera.
‎Zailtasunen artean, ezer baino lehen, familia etorkinen aldetik jatorrizko hizkuntzari buruzko iritzi garbia lortzea litzateke eta horretarako zenbait baliabide eta adostasun beharrezkoak dira, bai eskolan bai familian. Baina arazoa ez da hemen amaitzen, jatorrizko hizkuntza ondo antolatu nahi bada zenbait aspektu eta aldagai kontuan hartu behar direlako:
‎Immigrazioen ondoren kontuan hartu behar dugu 12 milioi biztanle mintzo direla arabieraz, turkieraz, Indiako azpikontinenteko hizkuntzetan edo Asiako beste hainbatekotan. Immigrazio jatorriko eskola umeak adin horretako populazioaren %7 artean dabiltza (Killilea 1994, Etxeberria 2000).
‎Interkulturalitateak kultura aniztasunaren perspektiba gainditzen du; izan ere, kultura denak errekonozitzeaz eta egokitzeaz gain, kultura horien arteko elkarrizketa proposatzen du, berdintasunezko eta elkarrekikotasunezko egoeran, eta bizikidetza ahalbidetuz. Interkulturalitatearen ikuspuntuan aintzat hartu behar dira beti elkarrekin aztertzen ez diren bi alderdi hauek: kultura ezberdintasuna eta desberdintasuna.
‎Etorkinen integrazioa ahalik eta erosoena izatea nahi baldin badugu, gizartea eta eskola horretarako prestatu beharrean aurkitzen gara. Euskal Autonomia Erkidegoan diru publikoz sostengatutako ikastetxe guztiek hartu behar dute beren gain ikasle etorkinen harrera eta integrazioa, oinarrizko egitekotzat hartuz. Hori da egungo gizarteak herrialde aurreratuei eskatzen diguna eta Euskadiko hezkuntza komunitateak ezin die hutsik egin.
‎Jaurlaritza 2005). Kontuan hartu behar da Espainiako batez bestekoa (MEC 2005), 2004 ikasturterako, honela geratu zela: publikotan %81, 6 eta pribatutan %18, 4.
‎Hain zuzen, gaztelania da gure herrian erabat bermatuta dagoen hizkuntza, denok ezagutzen duguna eta bizitasun eta indar handia duena. Beraz, ez dago arazo handirik etorkinen %63rentzat, nahiz eta Latinoamerikan erabilitako gaztelania formak ezberdinak direla kontuan hartu behar den. Gaztelania hizkuntzaz gain beste lau hizkuntza gelditzen zaizkigu nolabaiteko portzentajearekin.
‎• Komunikazio ikuspegia. Hizkuntzak komunikazio eta esanahien negoziaketa testuinguruan ikasten dira, nahiz eta hizkuntzaren alderdi formalenak ere kontuan hartu behar diren ikuspegi sistematiko osoan.
‎Alegia, kontu horietan zer hobetu aaaaasko dagoela. Kontuan hartu behar da, gainera, komunikazioaren gizartean bizi garen honetan kontu horiek gero eta gehiago zaindu omen direla, eta beraz arlo horretako profesionalen laguntza dugula, euskarak eta soziolinguistikak ere, gustatu edo ez, joko arau horietan mugitu beharra dutelako... betirako fosilizatuta geratzea nahi ez badugu behintzat!
‎Zer jokabide hartu behar lukete Jakinek eta Jakinen idazten duten intelektualek?
‎Era berean, kosmopolitismoaren argudioei aurre eginez, komunitate horien kide izateak pertsonentzat duen esanahia azpimarratzen dute. Millerrek dioenez, kontuan hartu behar da mundua ez dela norbanakoz bakarrik osatzen, komunitatez ere baizik. Pertsona bakoitza kultura batean murgildurik ageri zaigu, eta kultura bakoitzak balioen ulermen desberdina ekartzen du.
‎Nazioarteko komunitateak, komunitate horretako kide eta erakundeek, esku hartu beharra daukate nazioarteko arauak urratzen direnean. Urraketa horien barnean sartzen dira giza eskubideak eta, bereziki, autodeterminazio eskubidea.
‎Neurriak hartzeko unea oraintxe da beti, ez gatazka konponbiderako" prest" dagoenean, batzuek nahiago luketen moduan. Gatazkak prebenitzeko, aldez aurretik hartu behar dira neurriak estatuak nazioarteko legeak betetzera behartzeko beren herritarrekiko harremanean, beren mugen barruko herri eta komunitate berezituei dagokienez, besteak beste. Era berean, neurriak hartu behar dituzte autodeterminazio eskubidea gauzatzea galarazten duten neurriak saihesteko, hala nola, biztanleria leku batetik bestera eramatea edo nahitaezko asimilazioa.
‎Gatazkak prebenitzeko, aldez aurretik hartu behar dira neurriak estatuak nazioarteko legeak betetzera behartzeko beren herritarrekiko harremanean, beren mugen barruko herri eta komunitate berezituei dagokienez, besteak beste. Era berean, neurriak hartu behar dituzte autodeterminazio eskubidea gauzatzea galarazten duten neurriak saihesteko, hala nola, biztanleria leku batetik bestera eramatea edo nahitaezko asimilazioa. Estatuei ulertarazi behar zaie ezin dituztela bazter utzi herri eta komunitateen aldarrikapenak.
‎Oso baldintza zorrotzak ezarri ziren, sezesioa legeztatzearen helburua efektiboki hura lortzeko aukerak zailtzea baita. Kontuan hartu behar da, ildo horretan, aurretik Etiopiak eduki duela fenomeno sezesionista bat, Eritrearen kasuan.
‎Azkenean, Venice Komisioaren iradokizunak kontuan hartuz, Europako Batasunak bi baldintza ezarri zizkion 2006ko maiatzean egin zen autodeterminazio erreferendumari: batetik, %50ek baino gehiagok hartu behar zuela parte bozketan; bestetik, parte hartzen zutenen %55ek gutxienez egin behar zuela independentziaren alde, emaitzak legitimo izateko.
‎Oñederraren Teresa eta Urretabizkaiaren maiuskulazko amaren antzera, subjektu kementsua eta indartsua dugu Graziana. Erabaki bat hartu beharretik abiatzen da istorioa. Senarrak" zu edo ni" esaten dio.
‎Lortutako emaitzak 1 irudian aurkezten dira. Kontuan hartu behar da ikastetxeen %17, 4k ez duela informazio hori eskaini.
‎a) Unibertsitateko euskara bera gaitzea, Zientzia eta Tekniken lexikoa eta hizkera landuz; b) Unibertsitateko irakasleak gaitzea, beren alorreko gaiak euskaraz erabiltzeko, beraiei dagokien hiztegietan parte harraraziz; c) Euskal Unibertsitateak behar duen oinarrizko material idatzia lantzea, bereziki hiztegiak. Hiru helburu horiei begira, hiztegiek, termino zerrenda hutsak izan beharrean, alor bakoitzeko gaiak landuko zituzten, testuak sortuz, eta horien barruan erabili eta frogatuz termino teknikoak; eta gainera hiztegietako bakoitzean alor bereko Unibertsitateko eta bestelako adituek hartu behar zuten parte, taldean lana eginez, UZEIren koordinazioarekin eta gidaritza linguistikoarekin.y
‎Beste inork egiten ez zituenak. " Eta zergatik ez dugu parte hartu behar plaieroan?". Eta hortxe.
2007
‎" Horregatik hartu behar dik arraunlariak patroiaren lekua aldian behin... lajanak!", diotso protagonistak edo narratzaileak, idazleak hots.
‎*" Itzala eman nahi duenak argia hartu behar du", idatzi zuen Gabriel Arestik. Itzala edota babesa eman beharraz ari zen poeta.
‎Zergatik? Beste parametro batzuk ere (ona/ txarraz gain) hartu behar ote dira kontuan kanona egiterako orduan (hala nola, salmenta kopuruak, berredizioak, jasotako sariak, erdaretan izandako eragina, arrakasta...). Kortazarren elkarrizketa irakurrita sortzen zaizkidan galderak dira.
‎Aldiz, arriskuak badu zerikusirik erantzukizunarekin. Hori ikuspuntu desberdina litzateke, erabakiak hartzen dituenaren ikuspegia agerian uzten du, eta gure" arriskuaren gizartean" asko dira hartu behar diren erabakiak, maila ugaritan eta une askotan ere. Hots, ziurgabetasuna onartuz gero, prest egon behar dugu berarekin nabigatzeko.
‎Alegia, bietara (euskal nazioa izan ala ez izan) espainiarrek dutela gure etorkizun politikoari buruzko azken hitza. Nazio ez bagara, erabakia espainol guztien artean hartu behar delako; eta nazio desberdin bat bagara, konstituzio komunak hala aginduta. Hori ez bada nazionalista espainiarra izatea eta hura modu batera ala bestera inposatu nahi izatea...
‎Hilabete hauetan zabaltzen ari da fiskaltzak haurrak eskolaturik ez dauzkaten familiekiko hartu duen jarrera. Sekula jarrera hori hartu behar ez duenik esan gabe ere, garbi ikusten da, azken kasu hauetan, badagoela ikasketa prozesu bat, eta ziurrenik, erabat pertsonalizatua eta mamitua dagoen heziketa proiektu bat ere, haur horien inguruan. Estatuak hartzen du kasu hauetan ez adin txikikoen tutela, ez bada, gurasoen tutela.
‎Jakin erako artikulua gaur amaitu behar dut. Beste ordu t’erdiko lantzat hartu beharrean nago: ez daukat idatzitakoa zuzentzea beste lanik.
‎Azpi izenean adierazia dago Diego Pascual Erasok eginiko artikulu periodistikoen bilduma dela. Nafarroako Erriberan, Corellan sortua, Pascual Erasok paraje haietako izaera, zen eta den bezala, abertzaleek errespetatu eta aintzat hartu beharrekotzat jo zuen. Eztabaidak izan zituen errepublikaren denboretako bere alderdikide jeltzaleekin.
‎Galdera da, zenbat ikaslek ez dute proba gainditu? Datu hori jakiteko, emaitzak eta eredu bakoitzean dagoen ikasle kopurua kontuan hartu behar dira. ereduan (%47), ikasle guztien %27k gainditu zuen proba, eta ereduan (%24), berriz, %7k.
‎Ez dago, hortaz, estatuak gutxieneko baldintzak errespetatzera behartzen dituen nazioarteko erakunderik. Horrez gain, Kymlicka eta Requejok azpimarratzen dutenez (Kymlicka 2002, Requejo 2002a), kontuan hartu behar da estatu kultur anitzekoetan, eta nazio anitzekoetan bereziki, estatuek ez dutela etnikoki neutral jokatu, eta beti gizatalde nazional baten alde egin dutela (estatuaren baitan gehiengoa dena eskuarki), besteak desagerrarazi eta bereganatu nahirik. Horiek horrela, egoera horrek agerian utzi du hobetsitako gizataldea ez beste gainontzeko gizatalde nazionalak babesteko (gutxietsitako gizatalde nazionalak) estatu horiek ezarri dituzten babes sistemak nahiko ahulak izan direla eta direla, eta, horrenbestez, hobetu egin behar direla.
2008
‎Seinalatu behar da, halaber, urte zaila izan duela liburu honek, mailegua dela eta ez dela. Jaitsierak ez du agian horrekin zerikusirik, baina urte batzuk barru liburu mota honek sekulako jipoia hartu behar du, baldin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak doakotasuna mailegu bidez planteatzeari luzaroan eusten badio.
‎Euskal Herrian bizi diren Espainiako eta Frantziako Estatuetatik etorritako immigrante kolektiboei dagokienez, bi auzi horiei buruz duten jarrera, nahiz eta gizarte osoaren batez bestekoaren azpitik egon, nahiko jende dator bat iritzi horrekin, oraingoz. Horrenbestez, zazpi lurraldeetako batez bestekoa hartuta, immigrante horien %25 baino gehiagok aitortzen dute euskal alderdiei ematen dietela botoa, %50 baino gehiagok pentsatzen du euskal gizarteak berak hartu behar dituela erabakiak eta %30 baino gehiago euskalduntze prozesuarekin bat dator. Ikusten denez, bide luzea dugu oraindik29 Baina oraingoz, batetik, Espainiako Estatuak immigrante horiekin egikaritu nahi duen etnifikazioa nekez gauzatzen ari da, gehienak eta zeharka, Hego Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldekoak dira; eta, bestetik, Frantziako Estatuak euskaldunekin egikaritu nahi duen ghettifikazioa, Ipar Euskal Herrian turismoaren aldeko politika masiboaren bidez, eteten ari da, Departamenduak berak hala eskatzen baitio.
‎31 Horri buruz aurreko ataleko hausnarketa elementu nagusiak eta garrantzitsuenak ere kontuan hartu behar dira bigarren kasuan, eta, halaber, aplikagarriak dira" hegoaldeko" immigranteen kolektiboekiko bizikidetza aztertzeko.
‎Bukatzeko (eta azpimarratu nahi dut pertsona eta komunitate horiei guztiei bermeak eman behar zaizkienean, kontuan hartu behar dela guztiek modu berean izango dutela oinarrizko hiritar eskubidea eskuratzeko aukera, eta, neurriak aplikatzerakoan, kontuan hartu behar direla haien berezitasunak, asko baitira beren artean daudenak), ez da ahaztu behar, kultura eta hizkuntza berreskuratzeari dagokionez eta gure herrialdean abian dagoen subiranotasunerako prozesuari dagokionez, kolektibo eta pertsona horiek guztiek ez di... Ez dute jarrera berbera estatu subiranoa duten komunitate nazional batetik edo estatu hori kontrolpean duten komunitate gehiengodun batetik etortzen diren pertsonek, eta eskubide sozialak, politikoak eta kulturalak murrizten dizkien estatu bateko komunitatetik etortzen diren pertsonek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia