Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 174

2014
‎Gainera, ohartarazi du ez dela komeni mediku errezetarik gabe botikarik hartzerik: " Medikuarenera joan eta hark gomendatuta soilik hartu behar dira botikak, bestela arazo larriagoak ere sor daitezke eta".
‎Ur hori baliatu ahal izateko, izugarrizko inbertsioa egin behar izaten dute. Gainera, kontuan hartu behar da uzta guztiek ez dutela halako inbertsioei aurre egiteko behar besteko irabazirik eragiten. Adibidez, lehen faseko ureztatze eremuko lursail askotan artoa erein dute nekazariek.
‎Kamioi horiek sortzen duten istripu arriskua dela eta, ezinbertzekoa iruditzen zait N errepidetik ez igarotzen uzte, hori da hartu behar den neurria. A errepidea anitzez hobekiago dago prestatuta, eta ziur naiz N errepideko istripu arriskua nabarmen ttikituko zela.
‎Biztanleriaren jaitsiera da eskualdeko herritarren kezka nagusiena, eta, horri aurre egiteko, gazteria eskualdean gelditzeko formulak bultzatu eta inguruko herritarrak erakartzeko neurriak hartu behar direla uste dute. Horretara bideratuko dituzte hurrengo bilerak.
‎Eskualdea suspertzeko, ekintzaileak babesteko beharra antzeman dute bileretan izandako herritarrek, bertako ekintzaileek garai, egoera eta baliabide desberdinetara egokitzen jakin dutela ondorioztatu baitute. Zerbitzuen kalitatea hobetzeko neurriak hartu behar direla ere uste dute, eta, horretarako, ekintzaile eta enpresariei heziketa eskainiko diete. Lanpostuak mantentzeko neurri baliagarriak direla uste dute, eta asoziazionismoa bultzatuta, sektore guztiak dinamizatzeko aukera izango litzatekeela.
‎" Herritarrek gai garrantzitsuen inguruan duten iritzia ezagutzea ekidin nahi izan dute. Kontuan hartu behar da galdetegitik kanpo gelditu diren gai askok legegintzaldi honetako agenda markatu dutela", ohartarazi du Ruizek. Gaineratu duenez," onargaitza" da Nafarroako Kutxaz, AHTaz eta Osasunaren zorraz ez itauntzea.
‎Memoria historikoaren 52/ 2007 legearen arabera, Fraskismoaren sinbolo guztiak kendu behar dira, eta erakunde publikoek lege hori betetzeko neurriak hartu behar dituzte. Iratxe Momoitio Bakearen Museoko zuzendariaren ustez," lotsagarria" da gaur egun ankerkeria horiek guztiak goraipatzea, katedra bati Kindelanen izena jarriz.
‎Gainera, kaltetuak ez dira izan basoak soilik; hain justu, han bizi ziren animaliei ere zuzenean eragin die. Neurriak hartu behar dira, horrelakoak gerta ez daitezen. Gure basoak babesten ez baditugu, galdu egingo ditugu.
‎Bizkaiko Foru Aldundia, Espainiako Kosta Mugapea, Eusko Jaurlaritza bera eta udaletako ordezkariak. Erakunde bakoitzak bere gain hartu behar izan zituen zenbait lan, eta berehala ekin behar izan zieten horiei. " Kosta Mugapeak, esaterako, berehala sartu zituen bere makinak eta zenbait lan aurreratu dira daborduko".
‎Erasoak gertatu ostean uxaldiak baimendu ordez, arazorik ez sortzeko prebentzio neurriak hartu behar direla iruditzen zaio Andres Illanari. Otsoak etortzen jarraituko duela dio, eta, gainera," beharrezkoa" dela.
‎Quintasen arabera, gaixotasun kardiobaskularretan sarritan ez da sintomarik antzematen, eta" bularrean, lepoan, bizkarrean, masailezurrean, ezkerreko sorbaldan eta besoan zein sabelaren goialdean edo ezkerrean" mina sentituz gero, medikuarengana joatea komeni da. Horrez gain, gaixotasun kardiobaskularrak saihesteko" arrisku faktore aldagarriei" aurrea hartu behar zaiela uste du Quintasek: " Kolesterol maila altuak, hipertentsio arterialak, diabetesak... gaixotasun kardiobaskularretarako aukera areagotzen dute".
‎Txakolingunearen kudeaketa zerbitzuaren behin betiko kontraturako pleguak prestatzen ari da foru aldundia. EH Bilduko ordezkariak kontrataziorako aukera berdintasuna bermatzeko neurriak hartu behar dituela adierazi dio diputatuari: " Izendapen zuzenez lortu ditu kontratuak Itxaslehorrek orain arte, eta horrek behin betiko esleipenen aukeraketa desitxuratzeko arriskua du".
‎CNA taldeak urriaren 30ean sinatu zuen Bartzelonan. Hainbat atzerapen egon ziren sinaduraren aurretik; aurrena, Malagon epaileak berak Catak bere eskaintzan zituen Fagor Etxetresnen zordunen eskubideen inguruan erabaki bat hartu behar izan zuelako; Gizarte Segurantzaren helegite bat ere egon zen tartean, eta epaileak hura atzera botata," arazo administratiboak" iritsi ziren gero. Atzerapenak atzerapen, urriaz geroztik Kataluniako taldea da Fagor Etxetresnen aktibo gehienen jabe berria.
‎Eskola eta familia eremuko hezkuntza arazoa da hori. Horrez gain, kanpoko eraginak ere kontuan hartu behar dira. Gogoan dut errugbian aritzen zen emakume gazte batek esaten zidala trizepsa eta trapezioa handitzen ari zitzaizkiola eta marimutil esaten ziotela.
‎Herriek ere beha egon dute, Estatuak trenkatzekoa duen Elkartasun Diruaren meneko baitira; Ipar Euskal Herrian, 102 herri. Diru horrek kontuan hartu behar lituzke, besteak beste, bideak, arte obrak, bide bazterrak, murruak, seinaleak, argiztatzeak, digak, ur hodien sareak, araztegiak. Horri gehituko zaio ondotik Kontseilu Orokorraren laguntza.
‎Saskibaloian ari da. Bertzeak bezala baina aise gehiago edan behar du, eta, izerdi handitan, gatz osagarria hartu behar du. Medikuntzaren literaturan, musu gatzatuaren eritasuna deitzen zioten mukobiszidosiari.
‎Justuki, feminista batzuek diote ez dela ontsa emaztearen gorputza aitzinean ematea, baina dependitzen du zer maneratan.Berdintasunaren arrunt aldekoa naiz, baina ez da emaztearen gorputza ezabatu behar! Emazteak gara, eta geure burua gure gain hartu behar dugu; emazte formak, gainera, ederrak dira.
2015
‎Dioenez, eztiak berezko bakterizida naturalak ditu, eta" horiek gorputzari laguntzen diote". Belaskorentzat, garrantzitsua da produktu hau zuzen nola hartu behar den jakitea. " Gaixo gaudenean, askotan, eztia esnearekin hartzeko ohitura daukagu, baina, eztia ez da esne oso beroarekin hartu behar, propietateak galtzen dituelako".
‎Belaskorentzat, garrantzitsua da produktu hau zuzen nola hartu behar den jakitea. " Gaixo gaudenean, askotan, eztia esnearekin hartzeko ohitura daukagu, baina, eztia ez da esne oso beroarekin hartu behar, propietateak galtzen dituelako". Erosterakoan, beste aholku bat bota du:
‎Eta, ostean, espaloirik ez duen errepide bat igaro behar da". Kontuan hartu behar da, gainera, urtarrilaren 30ean metro geltokiaren inguruan institutuko ikasle bat harrapatu zuela auto batek. " Ikasle horrek, lehengo garraio zerbitzua errespetatu izan balitz, autobusean joateko eskubidea izango zukeen".
‎27 urtez kartzelan egon da. 2013ko azaroan askatasuna berreskuratuta, lehenengoz hartu behar zuen parte Korrikan. Ordurako kale bazterrak jendez gainezka zeuden.
‎Soziolinguistikan adituaren ustez, ordea, askotariko faktoreak hartu behar dira kontuan bilakaera hori aztertzeko; demografia, esaterako: " 1990 urteaz geroztik, Nafarroako demografian aldaketa nabarmenak gertatu dira.
‎Eta funtsezkoa da, halaber, ablazioaren aurkako lan horretan ablazioa zer den badakigun emakumeok izatea protagonista. Guk hartu behar dugu hitza. Guk kontatu behar dugu nola sentitzen garen, nola eragin digun mutilazioak.
‎" Ablazioa zer den dakigunok hartu behar dugu hitza, kontatu"
‎Halakoetan, Madrilek ez al luke ekimena hartu behar?
‎" Kasu bakanak". Steilas sindikatuko kideak nabarmendu du, hala ere, eraso zuzen horiez gain" bestelako jazarpenak ere" hartu behar direla kontuan. " Gelan gaizki esaka aritzea; etengabe kexatzea; jarrera ezkorra erakustea; horiek ere erasoak dira".
‎" Larrialdietara joan eta pasabidean zain egon behar duen gaixoa urduri jartzen da". Argi utzi du testuingurua aztertu eta eragina izan dezaketen elementu guztiak kontuan hartu behar direla. " Errespetuzko lan giroa behar dugu".
‎Oso aldakorrak dira teoria horiek, oso espekulatiboak, eta, beraz, etengabe aldatuz doa kontua, ez dago gauza finkorik. Kontuan hartu behar da eboluzioak, pentsamendu edo teoria gisa, 100 edo 150 urte baino ez dituela. Gauza berria da:
‎Lehen aipatu dugu noraino ekartzen ari garen planeta pikutara. Hori saihesteko, berriro behar dugu naturarekin hartu eman hori, eta kontuan hartu behar dugu naturaren parte garela. Hori transmititu behar diegu gure seme alabei.
‎Udalbatzak ezin du oposiziotik gobernatzeko nahia izan. Gobernatu nahi duenak mandatua beregain hartu behar du, eta hori bi modutan egiten da: hauteskundeak irabazita edo zentsura mozio baten bidez.
‎Heziketa mota hori euskalduntzea eurek bakarrik ez dutela lortuko badakitelako, besteei ere saialdi bat eskatu die eginahal horretan. Kontuan hartu behar da eta Bizkaian zentrook eskaintzen dituzten 360 hezkuntza zikloetatik 37 soilik aurkitu daitezkeela euskaraz; eskaintza osoaren %10 besterik ez. 16.699 ikasletatik, 2.559 ari dira ereduan.
‎Itsasontzian egiten duen lana igualtsua izan ohi da beti; orduz ordu, itsasontzian egiten diren ekintza guztiei buruzko oharrak hartu behar ditu: " Ontziaren posizioa, abiadura, hegaztiak ikusi edo arrainak hartu dituzten idatzi behar dut".
‎Batetik, aberea hiltegitik kanpo hiltzeko zenbait baldintza bete behar dira. Animaliak hiltzeko ere, zenbait neurri hartu behar dira kontuan, besteak beste, ondokoak: " Horretarako gaitasun egokia dutenek soilik hilko dituzte abereak, animaliei saihets dakizkiekeen min, larritasun edota sufrikariorik eragin gabe".
‎Aforoa kontrolatzeko behartuta hartutako neurri bat izan zen. Plaza ireki bat izan gura genuen, eta gazteei sarrera erraztu, baina neurri hori hartu behar izan genuen. Hala ere, sarrerak bost euro balio du, eta harekin edari bat eskura daiteke.
‎Arrazoiak arrazoi, halako gizarte eredua jasangaitza dela argi du Anduezak, eta horri aurre egiteko neurriak hartu direla: " Ez dakigu nori dagokion neurriak hartzea, baina argi dago hartu behar direla. Uste dut Gaztematikak eta datorren asteko jardunaldiak horretan ere lagunduko dutela".
‎Ez du ikasketa berezirik egin, edo titulaziorik atera beharrik izan bere lanerako: " Normalean estropada batean epaile izateko badaude pisu ezberdineko postuak; zenbaitetan ez dira oso erabaki garrantzitsuak hartu behar". Beraz, arrauna pixka bat ezagutuz gero, eta gogoarekin hartuta, nahikoa izaten da epaile lanean aritzeko.
‎Muñozen arabera, saiatzen dira gazte gaztetatik ingurunearekiko kontzientzia sustatzen: " Hondartzatik bueltan gatozenean bakoitzak zerbait hartu behar izaten du, plastiko zati bat edo bestelako zaborren bat". Horrez gain, Galiziako Surf and Clean dinamikakoekin kolaboratzen dute, eta haiekin batera noizbehinka hitzaldiak nahiz hondartzen garbiketak antolatzen dituzte.
‎Eta Urbiako bordatik ardiekin abiatu ziren momentua ekarri du gogora, irriz. " Kontrako martxa hartu behar zuten ardiek abiatzerakoan. Udaberrian Goierri aldean egoten da artaldea, eta hara abiatzeko bidea ondo dakite.
‎Hitzarmena etetearen ondorioak EH Bilduri leporatzen saiatu direla dio Andonegik, baina hori ez dutela onartuko. " Hitzarmen horrekin aurrera ez jarraitzea EAJk eta PSEk erabaki dute, eta hemen bakoitzak bere gain hartu behar ditu bere erabakien ondorioak".
‎2Kontuan izan behar dugu herria denok osatzen dugula, eta denon artean hartu behar ditugula erabakiak. Parte hartzea da garrantzitsuena, eta guztion artean erabakitzen dugunarekin aurrera egingo dugu.
‎Momentu hau horretarako da, zer pentsatzen dugun esateko eta adierazteko. Horrelako aukera izanda parte hartu behar da. Ez bataren edo bestearen alde egiteko, baizik eta bakoitzak bere iritzia emateko.
‎Ikerketa batean diotenez, gai honetan genero desberdintasun handia dago; zaintzeak osasunean eragiten du, baina emakumeen kasuan gehiago, beren gain lan karga handiagoa hartu behar dutelako. Zein iritzi duzu?
‎Hemen, aldiz, argi da baietz, alderdi orotako jendeak orrialdea itzuli nahi duela; gatazka armatua fini bada, haren ondorioak ere bai. Egiten diren epaiketa horiek testuingurua kontuan hartu behar dute. Preso sartu behar bada norbait, izan dadila jendartearendako lanjerosa delako.
‎Gero, etxaldeetako seme edo alaba direnek, horiek behar dute frankotan segida eman etxaldeari den neurrian, eta hori konprenitzekoa da askotan behar dela kuraia, behar dela sinetsi aterabideak badirela. Guk uste dugu aterabideak badirela eta etxaldeak hartu behar direla, baina iduritzen zaigu geroa ez dela bakar batzuen lekua segurtatzeari baina ahal den guziek behar dugula eremu hauetan iraun. Beraz, etxalde horiek noizbait direla ere neurri batean eztitu beren ibil moldean berek atera dezaten mozkin gehiago, hain segur, eta bizi ahal izan daitezen lanpeturik izan gabe goizetik arratseraino.
‎Nik errezibitu ditut 400 jende, lanik gabe zirenak. Horiek kontuan hartu behar dira. Orain, Ikea izan da.
‎Gauzak, hala ere, ez dira horrela. Sexualitatea norberaren dimentsio bat da, hazkuntzarekin eta bizitza prozesuarekin lotura duena, eta ikuspuntu horretatik hartu behar dugu. Bakoitzak bere bidea eraman behar du.
‎Noizbehinka agertzen dira parada batzuk, hartu behar direnak ala utzi pasatzen. Instalatzeko irizpideetan sei hilabetez etxetik 50 kilometro baino urrunago ikastaldia egitera joan beharra da.
‎Hori dela eta, udalak larrialditarako lau etxebizitza eta ondasunak gordetzeko bi lonja ipini ditu auzokideen eskura. Hala ere, halako egoerarik berriz gerta ez dadin eta herria urpean berriz gera ez dadin, neurri hidrologikoak hartu behar direla ohartarazi du: " Instituzio guztiok zintzoki aitortu genuke zerbait gehiago egiteko aukera zegoela, arrisku egoera aurreikusi behar izan genuela".
2016
‎Adabakiak bertzerik ez zituen jarri. Eta, beraz, oraingo gobernuari egokitu zaio aspaldi hartu behar zen erabakia hartzea.
‎Testuinguru hori kontuan hartu behar dugu, ezinbertzean, egungo egoera ulertzeko?
‎Beganismoak animalien esplotazioari uko egiten diola kontuan hartuta, ezin dugu dietatzat edo modatzat hartu. Erantzukizun politiko bat da; hartu beharreko ardura, zapalkuntza bere forma guztietan desagertu behar dela onartzen badugu. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera, urtean 50.000 milioi animalia baino gehiago hiltzen dituzte, arrainak kontuan hartu gabe.
‎Industriak badu interesa mugimendua edukiz husteko, bere indar eraldatzailea hutsean uzteko. Agerikoa denari so egiten badiogu, kontuan hartu behar dugu, gure asmo onak alde batera utzita, industriak izan dezakeela eragina mugimenduaren erabaki estrategikoetan.
‎Bartzelonan, adibidez, Kaleko Saltzaileen Herri Sindikatua dago. Haien egoera kontuan hartu behar dugu; pertsona ahulak dira, eta ez dute eskubiderik: ez dute oinarrizko errenta jasotzeko eskubiderik, ez dute lan egiteko eskubiderik, ez dute osasun eskubiderik...
‎" Auzolaguna ataritik ateratzen den bakoitzean, hildakoaren senide eta lagunekin topo egiten du, eta aldiro behartuta dago horren saminarekin bizitzera". Gainera, taldeak adierazi du Etxarri Aranazko beilatokiak legea betetzen duen arren," traba egin eta gehiengoaren bizikidetza hondatzen" badu, administrazioak hori aintzat hartu behar duela. " Legez jokatzea ez da administrazioaren betebehar bakarra", adierazi dute.
‎Hiriko jendearentzat, hain zuzen ere, asteburua edo oporrak pasatzeko tokia dira, neurri handi batean, Pirinioak. " Guri ongi iruditzen zaigu jendea honat etortzea asteburua pasatzera; baina kontuan hartu behar da gu hemen gelditzen garela haiek joaten direnean".
‎Enpresa buruek konfiantza izan behar dute beraien langileek egin beharreko lana erantzukizunez egingo dutela. Eta beharginak lana behar bezala egiteko konpromisoa hartu behar du. Era horretan, lanean malgutasuna lortzea eta kontziliazioan aurrerapausoak egitea errazagoa da.
‎ala bestelako gauza batzuk garrantzitsuagoak direla?'. Orain 10 urte dituzten gazteak, hamabost urte barru politikan sartzen direnean, argi izan dezaten zer nolako erabakiak hartu behar dituzten".
‎Herrigunetik eta Mekoleta eta Gordobil auzoetatik gertu dago. Haritz trasmotxoz betetako ingurune lasai hartan inguruko landareez eta animaliez gozatzeko parada hartu beharrekoa da. Horretarako propio prestatutako harrizko mahai eta eserlekuak daude.
‎" Guretzat oso inportantea da datu hori. Kontuan hartu behar dugu orain dela 20 urte errehabilitazioan zeuden emakumeen batez bestekoa hogeitik batekoa zela, eta, egun, Espainiako Estatuan hirutik batekoa dela".
‎Horrela, material hori argiaren aurrean jartzeko sentsibilizatzen da. Objektibotik sartzen den argia soilik hartu behar du plaka horrek, bestela erre egiten da. Hogei segundo edo behar izaten dira argazkia ateratzeko, eta modeloak segundo horietan geldirik egon behar du.
‎Gainera, Arrutik uste du kontuan hartu behar direla aurretik euren baserrietan inbertsioak egin dituztenak ere: " Gauza horiek zaindu egin behar ditugu; berriei laguntzen saiatu bai, baina modu antolatuan egin, lehen inbertsioa beren kabuz egin behar izan dutenak haserretu ez daitezen".
‎Emakumea ardatz hartuta eskaini zuen solasaldia, eta, azaldu zuenez, emakume kirolarien ikusezintasun mediatikoa" ez da momentu konkretu batean gertatzen den zerbait", eta gizartea aldatu behar da egoera hori aldatzeko. Horretarako, genero kontzientzia hartu beharra dagoela azpimarratu zuen: " Pentsatzen dugu determinismo biologikoa dagoela emakumeen eta gizonen artean, eta ez dagoela ezer aldatzerik.
‎Irakasleek ekintza bat egin, eta besteek errepikatzen dute. Irakasleak behatzaile rola hartu behar du, eta gaitasunak identifikatu. Hala, bakoitzaren beharrak eta asetasunak atzeman eta horiei erantzuteko gai izango da.
‎Batetik, uste dugu senak landu behar direla; hau da, bakoitzaren gaitasunak identifikatu eta horiek aintzat hartu behar dira. Bestetik, garrantzitsua da arazoak garaiz hautematea ere.
‎Ekimen honen helburua da herritarrek hala eskatzen dutenean auziak osorik euskaraz ahalbidetzea, demanda aurkeztetik epaia eman arte, tramitazio guztia barne. Horrelako prozesu batean kontuan hartu behar da eragile askok parte hartzen dutela, ez herritarrek bakarrik. Salaketa bat sartuz gero, abokatuaren eta prokuradorearen zerbitzua dago.
‎Lortutakoa sendotzea eta aukera gehiago irekitzea. Kontuan hartu behar da behin behineko erabakiak direla ere. Gaur egun, Tolosan bi epaile euskaldun daude, baina Eusko Jaurlaritzak ez du haienganako eskumenik.
‎" Udalerri euskaldun guztiak, ordea, ez dira arnasgune". Herri bat edo gune bat arnasgune dela esateko, ezagutzaz gain, faktore gehiago hartu behar dira kontuan, eta hor pisu handia du erabilerak, baita herriko zerbitzu guztietan edo ia guztietan pribatu zein publiko euskaraz egiteak ere. " Egun udalerri euskaldun direnak garai batean arnasgune izandakoak dira, baina azken urteetan egoera aldatuz joan da, eta askok arnasgune izateari utzi diote".
‎" Zenbait oinarri badira: kartoiaren zentzu ona hartu behar da, zutik, ez dadin plega; pazientzia anitz, luze baita". Gutieneko tresnak:
‎Antidoto gisa, ausikiaren inguruan iltze ala te arbolaren olioa para daiteke. Haatik, tatxa gorria agertzekotan, behar bezalako antibiotikoak hartu behar dira.
‎" Aitortu behar da erreanimazio zerbitzua izan behar dela egoera onenean dabilena, lan baldintzen aldetik". Ebakuntza gela ondoko sala da, operatu berri diren pazienteak errezibitzen dituena, baita urgentziako zerbitzuekin harreman zuzena duena ere, intubazioa beharrezkoa duten eri edota zaurituak hartu behar baititu.
2017
‎Administrazioak hirian gertatzen diren istripuen ardura bere gain hartu behar duela argi du zinegotziak: " Helburutzat hartu behar dugu hildako bakar bat ere ez izatea administrazioaren utzikeriagatik.
‎Administrazioak hirian gertatzen diren istripuen ardura bere gain hartu behar duela argi du zinegotziak: " Helburutzat hartu behar dugu hildako bakar bat ere ez izatea administrazioaren utzikeriagatik. Hori nahi dut nik Iruñean".
‎Hainbat faktore hartu behar da kontuan azken urteotako garapen hori azaltzeko, bertzeak bertze, ibaien uraren kalitatea, ibaiertzetako ekosistemen osasuna, ibaian arrainek gainditu behar dituzten oztopoak, eta abar. Zentral hidroelektrikoen ondorioz, adibidez, presek mugatzen dute arrainon bidea.
‎Hark ere puntuak behar izan zituen. Beste askotan, odolik ez da isuri, baina lankide ugarik gaixo agiria hartu behar izan dute luxazioak, gihar uzkurdurak, estresak eraginda.
‎Sistema probatu eta gero, ikurrina ipintzeko egunean hainbat arrisku ere hartu behar izan zituzten bere gain bi gazteek. Ekintza, badaezpada, goizaldean egin zuten, eta inork ez ikusteko moduko tokian, San Juan Txurru inguruko pinu artean.
‎Pentsatu behar dugu tokatuko zaigula jarrera konplexu horri eustea, deserosoa izango dela, ez dela gustagarria izango, ez dela erraza izango. Jakin behar dugu feminismoaren gaia serio hartu behar dugula eta ez geure burua ahalik eta azkarren errugabeen multzoan sartzeko modu gisa.
‎Bai, justu Goiener proiektuarekin hasi zenean, 2012 urtean, Espainiako Gobernuak dekretu bat atera zuen energia berriztagarrien primak bukatutzat eman zituena; esaten zuen ez zela prima gehiagorik egongo, amaitu zirela diru laguntzak. Orduan, Goienerrek erabaki bat hartu behar izan zuen: sorkuntza garatzeko itxarotea, eta liberalizatuta dagoen beste atalarekin hastea, merkaturatzearekin.
‎" Planeamenduan ez dago. Eta, horretan, Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde batzuek ezarritako zerrendak kontuan hartu behar dira. Planeamenduan dagoena Jaurlaritzaren oniritziarekin egiten da, eta Kultura Sailaren oniritziarekin, noski".
‎Herritarrak gara herritarrentzat galdeketak antolatzen ditugunak". Beraz, parte hartzeari buruzko datuak konparatzeko orduan, aurreko urteetan landu dituzten dinamikak hartu behar dira kontuan: giza katea zein estadioetan egin ziren ekimenak, kasurako.
‎Azpiegitura handietan zentratu baino gehiago, hiriaren zaharberritzean neurriak hartu behar direla uste du EH Bilduko ordezkariak. " Etxebizitza gehienek 60 urte baino gehiago dituzte, eta zaharberritzearen alde egiten dugu guk, erakunde publikoek prozesu horretan laguntzeko aukera baitute".
‎Ez dauka kasik defentsarik. Eta kontuan hartu behar da emaitza horiek irailaren 15ean egindako odol analitika batenak direla. Beste hilabete baino gehiago pasatu da ordutik.
‎Gu merkataritza babesten saiatzen gara. Kontuan hartu behar da turista gehiago dagoela eta dendariek ere ikusi behar dutela horri nola aurre egin: beraiek ere egokitu egin behar dira.
‎Deustuko gaztetxearekin, adibidez, akordioa genuen. Baina akordioa betetzen ez bada eta arazoak sortzen badira, esku hartu behar da. Karmelakoekin ere aspalditik ari gara harremanetan.
‎Eguneroko arazoa da emakumeen kontrako indarkeria, eta, nazioarteko egunak auzia lehen lerrora ekartzen badu ere, egunerokoan hartu behar dira gaitza konpontzeko neurriak.
‎Etorkinen harreran lan egiten duten erakundeak batzen dituen sareak hogei urte bete ditu. Oribe kexu da gobernuek ez dutelako behar beste egiten horretan, baina gizarte zibilak ere ardura hartu behar duela dio.
‎Anbotoko mendi gailurrerako bidea hartu behar da Mariren harpera iristeko. Horretarako, Atxondoko Arrazola auzoko elizatik abiatzea da aukerarik onena.
‎Jende askok Donostiako geltokian Oñatirako txartela eskatzen zuen, eta hona heltzen zirenean esaten genien Oñati hamar kilometrora dagoela eta bertara joateko autobusik ez dagoela. Berriro trena hartu behar zuten, Legazpira edo Zumarragara, eta bertan Oñatira zihoan autobusa hartu.
‎Dena den, azoka bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta hainbat aldagai hartu behar dira kontuan bakoitzaren eragina aztertzeko: maiztasuna, ekoizleen profilak, kontsumitzaileenak...
‎Bada, alaba baten senarrari eman zitzaion eskubidea, baina banatu egin ziren jakina, hori ere ez zen aurreikusten, gure alabak ez baitira dibortziatzen!. Arrapaladan, erabakia hartu behar: zer egin?
‎Umeek beldurrik gabe jolasteko toki asko dago. Desabantaila gutxi ikusten diot herriari, baina, tira, bat aipatzearren, erosketak egiteko beti autoa hartu behar izatea.
‎Desberdina da areto batean edo leku ireki batean aritzea; goizez edo arratsaldez aritzea... Hori ere hartu behar da kontuan.
‎" Badu 22 urte hor dela festibala; normala da memento batean edo bestean galdera horiek egitea", dio Etxemendik. " Gibeltasun pixka bat hartu behar da, eta beharrezkoa da galdekatzea, bederen hobetzeko, aitzina joateko".
2018
‎Zaldunbideren hitzetan, oparoena NBE Nazio Batuen Erakundearentzat Olivier De Schutter legelari belgikarrak egindakoa da. " Ateratzen duen ondorio nagusia da garatzen ari diren herrialdeetan bihurgune hori hartu behar dutela baitezpada, oraindik autonomia txiki txikiak antolatzen ahal direlako, eta horri esker denak biziarazi".
‎Oraingoz, lurraldeetan abiatutako ekimenei jarraipena eman die Euskal Elkargoko hizkuntza zerbitzuak, eta hala ohartarazi du Arrabitek: " Adibide gisa hartu behar ditugu, neurtu eta diagnostiko bat egin ikusteko heldu den urtetik goiti Ipar Euskal Herri guzira hedatzen ditugun ala ez. Gizartean bada nahikeria bat; inkesta soziolinguistikoan bazen galde bat ea lurralde hau elebiduna izan behar den ala ez, eta gehiengo zabal batek alde zela adierazi zuen".
‎" Ikastaldietan, euskarak gaina hartu behar die gainerako hizkuntzei"
‎Ikastaldiko ikasleen maila apala baldin bada, erdara mintzatzen entzunen da anitzetan, bereziki haien artean mintzo direlarik. Baina guk erraten diegu, bereziki apairuetan elkarrekin direlarik, euskarak gaina hartu behar diela beste hizkuntzei. Giroa euskalduna izan behar da.
‎Herriko etxearen papera ezinbestekoa da, instituzio nagusia da, besten antolatzailea, erantzukizunak hartu behar ditu. Guk sinesten dugu herritarren eta instituzio horren arteko elkarlanean, beste eredu bat eraikitzeko.
‎Erran izan zieten ohiturak bere horretan hartu behar zirela, nahiz eta norbere askatasuna eta nortasuna urratuak izan, onartu beharrekoak zirela. Erran izan zieten masturbatzeak pikorrak ateraraziko zizkiela aurpegian eta haragia bekatarien galbide eta tentazio zela.
‎" Maravillas bezalako beste hamaika emakume daude, baina bizirik jarraitu zutenek ez zuten haien istorioa kontatu, beldurragatik batik bat". Memoria lantzeko beharra aipatu du Nietok, eta belaunaldi berriek lekukoa hartu behar dutela esan du.
‎Han bizi da. Orain arte, bi autobus hartu behar zituen espetxetik etxera ailegatzeko. " Ikastaro bat egiten ari naiz, eta beti egon behar dut erlojuari begira, alde batetik bertzera korrika".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia