Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 218

2023
‎Aitzitik, ordaintze kuota zehazten denean adin, sexu, erlijio edo egoera zibilaren ariora, tributua Konstituzioaren aurkakoa izango da, ekonomia ahalbiderik erakusten ez duen inguruabarraren gainean eratu baita. Laburbilduz, tributuak ezartzean legegileak ekonomia ahalbidea azalarazten duen inguruabarra hartu behar du kontuan (errenta edo diru sarreren bat jasotzea, ondarea edukitzea, ondasunak eskuratzea...), eta tributu betebeharpeko bakoitzaren tributu zama ahalbide horren arabera moldatu behar du. Horiek horrela, Konstituzio Auzitegiak Hiri Lurren Balio gehikuntzaren gaineko Zerga Konstituzioaren aurkakoa dela adierazi zuen, ekonomia ahalbiderik ez zegoenean ere zerga kobratzen zelako (26/ 2017, 37/ 2017 eta 59/ 2017 KAE), eta gero berriro adierazi zuen Konstituzioaren aurkakoa zela tributu zorra zehazteko sistema ez zetorrelako bat zergadunaren benetako ekonomia ahalbidearekin (182/ 2021 KAE).
‎Berdintasun printzipioaren aplikazioak ezin ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomia ahalbide desberdina duten pertsonentzat. Haatik, berdintasun formal horren ordez, berdintasun materiala hartu behar da abiapuntutzat; horrek esan nahi du tributuen alorrean norbanakoen errentak eta egoera ekonomikoa aintzat hartu behar direla, baita bestelako arrazoiak ere (egokitasuna, gizarte justizia, guztion onura).
‎Berdintasun printzipioaren aplikazioak ezin ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomia ahalbide desberdina duten pertsonentzat. Haatik, berdintasun formal horren ordez, berdintasun materiala hartu behar da abiapuntutzat; horrek esan nahi du tributuen alorrean norbanakoen errentak eta egoera ekonomikoa aintzat hartu behar direla, baita bestelako arrazoiak ere (egokitasuna, gizarte justizia, guztion onura).
‎Gerta daiteke zergak banan banan ikusita konfiskagarriak ez izatea, baina guztien artean sistema konfiskatzailea eratzea. Halaber, kontuan hartu behar da zerga aldizkakoa edo iraunkorra den. Hitz gutxitan esateko, konfiskatzaileak dira zerga hauek:
‎Nolanahi den ere, betebehar nagusiari zuzenean lotuta ez dauden formazko betebeharren kasuan, adibidez, subjektu berak informazio eman behar duenean, kontuan hartu behar dugu informazioa gorde eta emateko betebeharrak merkataritzako arauketan ezarritako epeen mende daudela sei urte dira Merkataritzako Kodearen 30 artikuluaren arabera derrigorrezko liburuetarakoedota formazko betebeharrak eskatzeko epeen mende, handiagoa izango balitz. Kasu honetan, horrenbestez, preskripzio epeak ez dute loturarik edozein betebehar nagusirekin.
‎Horretarako, nahikoa da ebazpenaren testu osoa jakinarazteko ahalegin bat egin dela frogatzea. Hortaz, arau haustea likidazio batetik eratorriz gero, bi iraungitze epe aintzat hartu behar ditugu: 6 hilekoa prozedura hasteko likidazioa jakinarazi denetik zenbatuta, eta 6 hilabete gehiago ebazpena emateko behin prozedura hasi eta gero.
‎Administrazioak zigor jurisdikzioari erruduntasun testigantza bidaltzen badio edota Fiskaltzari espedientea igortzen badio Ogasun publikoaren aurkako delituaren zantzuak antzeman dituelako, orduan ez du prozedura hasiko edo, ordurako hasi badu prozedura, ez du prozedura jarraituko. Azken kasu horretan prozedura une horretan bertan amaituko da, baina beste zehapen prozedura bat berriro has daiteke deliturik ez dagoela antzemanez gero; auzitegiek frogatutzat hartu dituzten egitateak bere hartan aintzat hartu behar dira prozedura berrian.
‎Ondorio horietarako, iruzurrezko zenbatekoa tributu bakoitzekoa izango da, baina horren zenbaketa ere tributuaren izaeraren araberakoa izango da. ...egitatea likidatzeko balio duen kontzeptu ezberdin bakoitza aintzat hartuta (OEEJDZ, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga), tributu horiek dituzten berezitasunen arabera, ulerbidez, halako tributuak aldizka likidatuz gero (BEZ), ikusi baita aitortzeko epealdi bakoitzean iruzur egindakoa, epealdi hori hamabi hilabetetik beherakoa izan ezik, horrelakoetan egutegiko urtean iruzur egindakoa aintzat hartu behar da eta. Edozein kasutan, ziurrenik BEZaren kasuan iruzur egiteko egitura antolatuak gogoan izanik, artikuluak ezarri duenez, delitua berehala zigortu daiteke baldin eta gutxieneko kopurua aitortzeko edozein epealditan gaindituz gero.
‎Delitua burutu den unea zehaztean jokabide ezberdinak aintzat hartu behar ditugu. Tributuak, atxikipenak edo konturako sarrerak ordaindu ez badira, delitua burutuko da autolikidazio aurkezteko epea amaitu denean edota aitorpenaren ondoriozko likidazioaren sarrera egiteko epea amaitu denean, delitua egitez zein ez egitez gauzatzen denean.
‎Lehenengoen artean, ikuskapen prozeduran emandakoen artean, behin behineko likidazioak ere izan daitezke. Ildo horretatik, behin behinekoak dira tributu betebeharraren osagai bat zehazteko beste betebehar baten osagaiak kontuan hartu behar direnean eta azken horiek egiaztatu gabe badaude; edota likidazio proposamen bat baino gehiago egin bada tributu betebehar beraren gainean, esaterako, subjektu ikertuaren adostasuna ez bada erregularizazio proposamen osoaren gainekoa, delitu fiskalaren araberako likidazioak badira, edo arauek ezarritako bestelako kasuetan.
‎Halakoak dira, besteak beste, ziurtagiriak emateko prozedurak, identifikazio fiskaleko zenbakia emateko edo kentzeko prozedurak, edota aitorpenen aurkezpena kontrolatzekoak. Edozein kasutan, prozedura horiek zein eta nolakoak diren behar bezala ulertzeko, erregelamenduz egindako garapena aintzat hartu behar dugu, batik bat, hau bezalako gaietan ezinbestekoa den zehaztasun eta xehetasuna41 gogoan izanik.
‎Tributu arauketa konplexua izateak eta zergadunak bere gain hartu behar dituen betebeharren multzoak, hots, zerga egitatea aitortzeko beharraz gain, berori behar bezala kalifikatzeko eta tributu kuota zenbatzeko eta ordaintzeko beharrak, behar dute Tributu administrazioak berak ahalegina egitea, tributu betebeharpekoei beharrezko informazioa emateko euren eskubide eta betebeharrei buruz.
‎Ondasunak eta eskubideak enbargatzeko hurrenkerari dagokionez, erregela orokorraren arabera administratuarentzat kalteak murrizteko printzipioa aintzat hartu behar da: Tributu administrazioak lehendabizi modu errazean diru bihur daitezkeen ondasunak eta eskubideak enbargatuko ditu betebeharpekoarentzat kalterik txikienak eraginda.
‎Gogoan hartu behar dugu, zordun nagusiak eta erantzule solidarioek erantzukizun maila bera dutela zorrak ordaintzeko beharrari begira. Ez da zordun nagusiaren ondasunen aurka aurretiaz jo behar erantzule solidarioak erantzun behar izateko.
‎Epaitegi eta auzitegietara jotzeko eskubideaz gain, printzipio hori mamitu behar da administrazio bidean berrikuspen prozedurak ezarriz baldin eta betebeharpekoak aurkeztutako eskakizunei azkar eta berehala erantzun egokia ematen bazaie, eta eztabaida horiek administrazioarekiko auzi jurisdikzioan epaitzeko aukera ezerezean utzi gabe. Ildo horretatik, eztabaida guztiz ebatzi arte, egintzaren zuzeneko eragingarritasuna aldi batean atzeratzeko neurriak hartu behar dira, batik bat, prozesuaren objektua galtzeko arriskuagatik babes horretarako eskubidea kolokan jar badaiteke. Ezin dugu ahaztu, arau orokorrari jarraiki, errekurtsoa jartzeagatik egintzaren betearazpena ez dela eteten, horrela berariaz adierazi ezean, gero azalduko dugunez.
‎Hori dela-eta, tributuzko berrikuspen prozedurak TFAOetan (eta TLOn), horiek garatzeko arauetan eta gainerako tributu arauetan ezarritakoaren arabera arautu dira, eta modu ordeztailean, 39/ 2015 Legeak jasotakoaren arabera. Esangura horretan, TFAOek (eta TLOk) euren V. Tituluan xedatutakoa aintzat hartu behar dugu, baita honako erregelamendu hauek ere: maiatzaren 13ko 520/ 2005 Errege Dekretua, administrazio bidean berrikuspen arloan TLO garatzen duen Erregelamendu orokorra onetsi duena; eta Araban, uztailaren 1eko 65/ 2008 Foru Dekretua, bermeen kostua berreskuratzea, berraztertze errekurtsoa eta berrikuspen prozedura bereziak arautzeko Erregelamendua onetsi duena, eta urtarrilaren 30eko 2/ 2007 Foru Dekretua, bide ekonomiko administratiboan errekurtso eta erreklamazioen prozedurak arautzeko Erregelamendua onetsi duena; Bizkaian, abenduaren 27ko 228/ 2005 Foru Dekretua, administrazio bidean berrikuspen arloan Tributuen Foru Arau Orokorra garatzeko Erregelamendua onetsi duena; eta Gipuzkoan, irailaren 26ko 41/ 2006 Foru Dekretua, administrazio bidean berrikuspen arloan Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Tributuen Foru Arau Orokorra garatzeko Erregelamendua onetsi duena (hemendik aurrera" erregelamendu" edota" erregelamenduak" deituko ditugunak).
‎Hasteko, kopuruari dagokionez, berandutza interesen zenbatekoa zehazteko hiru ezaugarri aintzat hartu behar ditugu: batetik, oinarria, bestetik, oinarriaren gainean aplikatu beharreko tasa, eta azkenik, ordainketa atzeratu den denbora.
‎Printzipio horren arabera, Parlamentuak ezin ditu gastuak orokorrean baimendu, muga batzuk kontuan hartu behar baitira; aitzitik, kreditu bakoitzerako gastu zehatza baimendu behar du. Horren ondorioz, gastu jakin baterako baimendutako kreditua, beraz, gastu horrexetarako bakarrik erabil daiteke.
‎Behin Aurrekontuen Foru araua onetsi eta gero, aurrekontuak betearazteko fasea hasten da eta fase hori Administrazioari dagokio, aurrerago esan bezala. Hala eta guztiz ere, gerta daiteke ekitaldiaren barruan gastu berriak sortzea, eta Batzar Nagusiek berriro esku hartu behar izatea, hasierako aurrekontuak aldatzeko foru arauak emanda: aparteko kredituen lege edo kreditu gehigarrien legeak, transferentziak, zabalkuntzak, eransketak
‎Autonomia erkidego bakoitzak badu bere Ogasuna arautzeko legea, bakoitzak bere Autonomia Estatutua oinarri hartuta. Euskadiren kasuan, 1/ 1997 Legegintzazko Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, aintzat hartu behar da, Eusko Jaurlaritzaren eta euskal sektore publikoaren aurrekontu orokorrak arautzen baititu. Maila bat behera eginez, Lurralde Historiko bakoitzak bere arauketa dauka:
‎Behin legea zein lurraldetan den eragingarria jakin eta gero, bi ondorio jazotzen dira: lehenik eta behin, lurralde horretako auzitegi eta epaile guztiek aplikatu behar dute lege hori, antolamendu juridikoaren beste osagai bat izanik; bigarrenik, lege hori, antolamendu juridikoan sartutakoan, kontuan hartu behar da edozein xedapenen interpretazioa egiterakoan. Gure kasuan, arauen lurralde eragingarritasuna garrantzi handikoa dira Euskadiko Ekonomia Itunari eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmenari begira, arau horietan tributuak banatzeko lotuneak ezartzen direlako, baita autonomia erkidegoko erakunde eskudunek esparru honetan emaniko arauak ere, arauok alega daitezkeelako eta bete beharrekoak direlako Estatuko administrazio organoentzat berrikuspen prozeduretan edota arauok interpretatu eta aplikatu behar dituzten organo jurisdikzionalentzat, horien lurralde eskumena gorabehera.
‎Bi sistemen arteko aldea dago salbuespen sistemak zerga oinarria ukitzen duelako, eta egozpen sistemak, ostera, kuotaren gain duelako eragina. Beste hitzetan esanda, salbuespen sisteman atzerrian ordaindutako zerga ez du eraginik, eta egozpen sisteman atzerriko zerga edozein kasutan kontuan hartu behar da.
‎Tributu zorraren osagai horiek guztiak sortzen dira tributu betebehar nagusiak ez betetzeagatik eta, ondorenez, halakoak ez dagozkie subjektu jasaileei. Beraz, jasaileek ez dute euren gain hartu behar subjektu pasiboen ez betetzea.
‎Erregela horrek zergadun bat Lurralde Historikoetan edo lurralde erkidean egoiliar den zehazteko balio du, ez ordea, Espainian edo beste herrialde batean egoiliar den ala ez zehazteko. Azken kasu horretan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azaroaren 28ko 35/ 2006 Legearen 9 artikuluak xedatutakoa aintzat hartu behar da. Egia da Legeak Ekonomia Itunaren antzeko ezaugarriak edo erregelak erabiltzen dituela, hots, egondako egunak ala interes ekonomikoen gunea, baina ez dira ondoz ondo aplikatzen, espada horietako edozein gertatzea nahikoa da.
‎Ez TFAOek (ezta TLOk ere) ez dute arautzen ez egoiliarren egoitza, eta ondorioz, tributu bakoitzaren arauketa hartu behar da aintzat. Ez egoiliarren kasuan, beraz, tributu bakoitzaren arauak zehaztuko du bere egoitza; osterantzean, ez egoiliarraren egoitza izango da bere ordezkariarena.
‎Zeregin horretan, Administrazioak oreka bilatu behar du erabilitako bideen eta lortu nahi den emaitzaren artean. Modu horretara, etekin garbiak zehaztu nahi dituenean, ustezko sarrera gordinez gain, aintzat hartu behar ditu sarrera horiekin batera izan ohi diren gastuak ere. Zehatzago esateko, zuzeneko zergetan, zeharkako zenbatespen metodoaren bidez salmentak eta prestazioak, erosketak eta gastuak edo jardueraren etekin garbia zehaztu daitezke.
‎Karga tasei begira, bi kontzeptu hartu behar ditugu gogoan, horrelako tarifei heltzeko: batez besteko tasa eta tasa marjinala.
‎a) Autolikidazioak ezarrita dituzten zergetan, zerga horien legeek eta foru arauek arautzen duten epealdian zehar (adibidez, PFEZren kasuan, apiriletik edo maiatzetik ekainaren amaiera arteko epea eman ohi da). b) Administrazioak egiten duenean likidazioa, ordainketarako borondatezko epe bakarra ezarri da: hilabeteko epea ezarri da jakinarazpena jaso denetik zenbatzen hasita17 Administrazioen arteko elkarren laguntzaren arloan zerga bilketarako jarduketetan ere epe bera erabiltzen da18 Epeak zenbatzeko garaian, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio prozedura Erkidearen 39/ 2015 Legeak ezarritakoa aintzat hartu behar da (30 artikulua): epeak egunetan edo hilabeteetan finkatu badira zenbaketa egun zehatz batetik hasita, egun hori zenbaketatik kanpo geratu eta zenbaketa biharamunean hasiko da; kontrakorik zehaztu ezean, epeak egunetan finkatu badira, egun baliodunetan direla uste da; epeak hilabeteetan edo urteetan finkaturik badaude, epeok datatik datara zenbatuko dira.
‎Arabako eta Gipuzkoako TFAOen (eta TLOren) 39.1 artikuluari helduta, eta Bizkaiko TFAOren 38.1 artikuluari helduta, tributu betebeharpekoak hiltzen direnean, ordaindu gabeko zorrak hildakoaren jaraunsleei eskualdatzen zaizkie oro har, legeria zibilak jarauntsia eskuratzeari buruz xedatzen duenari kalterik egin gabe; erantzun ere, jarauntsia zatitutakoan, jaraunslekideek modu solidarioan eta osorik erantzungo dute (KZren 1.084 artikulua). Eta bereziki, euskal zuzenbide zibileko 5/ 2015 Legearen 21 artikuluak xedatutako erantzukizunaren mugak aintzat hartu behar dira; bertan dionez, jaraunsleek jarauntsian hartutako ondasunen balioraino erantzuten dute, hots, Legeak ezarritako inbentarioaren onura izango balitz bezala.
‎Autonomia erkidegoen finantzaketa nahikoa ez delako, 2012tik aurrera, Estatuak neurri batzuk hartu behar izan ditu Lurralde administrazioen merkataritzako zorraren kopurua murrizteko asmoarekin; horrela, Hornitzaileei Ordaintzeko Plana eta Autonomia Erkidegoen Likidezia Funtsa (FLA) sortu ditu eta diru sarrera gehiago eman ditu Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Funtsetik eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Funtsetik. Finantzaketa tresna horien bitartez, Estatuak mailegua ematen die autonomia erkidegoei merkatuko baldintzak baino hobeak ezarriz, baina Estatuaren baimena behar da kopuru horiek erabiltzeko.
‎Batzorde hori osatzen dute Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari banak, Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkarik eta Estatuko Administrazioaren sei ordezkarik. Akordioak hartu behar dituzte Batzordeko kide guztiek aho batez.
‎Zerga ordainarazteko nahiz arauketa aplikagarria zehazteko, eragiketak gauzatu diren lekua aintzat hartu behar da, Ekonomia Itunaren 16 artikuluaren irizpideen arabera. Irizpide horietatik arau orokorrak ekarriko ditugu hizpidera.
‎Lurraldeen arteko Konpentsazio Funtsaren zuzkidura; Estatuaren diru-laguntza eta transferentziak, erakunde publikoen mesederako Euskadik bere gain hartu ez dituen eskumenak finantzatzeko; eta Estatuaren zorren amortizazio nahiz interesak. Orduan, bi faktore hartu behar dira kontuan, zenbateko garbia lortzeko. Alde batetik, Estatuak Erkidegoan ematen dituen zerbitzuen zati bat zorduntzearen bidez finantzatzen du; horregatik, zorduntzeak sortarazitako defizita kendu behar da, zenbateko garbia lortzeko.
‎Autonomia erkidegoek ere eurentzat har ditzakete toki erakundeek ezarritako tributuak, baina aurreko lerrokadan adierazi dugun bezala, toki erakundeen mesedetan konpentsazioa eman lukete, toki erakunde horien sarrerak gutxituz gero. Hala ere, kontuan hartu behar da ezin dela erkidegoko tributurik ezarri toki tributuen zerga egitate beraren gainean, bai ostera, aberastasun iturri beraren gainean edota gai ezargarri beraren gainean, ekainaren 5eko 122/ 2012 Konstituzio Auzitegiaren Epaiak adierazi zuen moduan. Epai horretan ezarri zenez, Kataluniako Parlamentuaren abenduaren 29ko 16/ 2000 Legeak sortutako Merkataritzako Establezimendu Handien gaineko Zerga bateragarria zen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarekin; debekatu ere, AEFLOren 6.3 artikuluak ez zuen debekatzen autonomia erkidegoek tributuak sortzea toki tributuetan kargatutako gaien gainean edota zergen iturrien gainean, zerga egitate beraren gainean zergapetze bikoitza sortzea baizik.
‎LELTBren 14 artikuluak araututakoa hartu behar da kontuan.
‎LELTBren 8 artikuluak araututakoa hartu behar da kontuan.
‎Hala ere, legeak ezarritako kasuetan, iraupen mugagabeko lan kontratuak lanaldi partzialekoak izan daitezke. Edozein kasutan, aintzat hartu behar da kasuan kasuko hitzarmen kolektiboetan araututakoa. Halaber, gogorarazi behar da lan kontratuan hobe daitekeela hitzarmen kolektiboan araututakoa, alderdiek itundutakoaren arabera.
‎Eskuragarri dagoen enplegu egonkorra aipatu denez, horrek esan nahi du kontuan hartu behar direla ekoizpen inguruabarrek iraun bitartean enpresak dituen langile guztiak, aldi baterako langileak barne.
‎Enpresaburuak, ahal duen neurrian, kontuan hartu behar ditu berritze eskaerak. Eta ezin duenean berritzea onartu, arrazoitu egin du bere ezezkoa, eta idatziz emango dio horren berri langileari.
‎Hitzarmen kolektiboan neurriak hartu behar dira lanaldi partzialeko langileek prestakuntza hori izan dezaten. Zinez, prestakuntza horrekin ahalbidetu nahi da langile horien lanbide aurrerakuntza eta mugigarritasuna.
‎Nolanahi ere, modu partzialean jubilatu den langilearen lanaldi partzialeko kontratuaren ezaugarri orokor horiek gorabehera, jarraian aztertuko diren ezaugarri bereziak ere kontuan hartu behar dira.
‎Era berean, kontuan hartu behar da, lanaldi osoko langile batek jubilazio partzialaren alde egiten badu, jubilazioa hartzeko adin arruntera heltzean, enpresaburuak ez duela betebeharrik, aldi berean, errelebuko kontratua egiteko, langile horrek hutsik utzitako lanaldia ordezteko. Baina enpresaburuak errelebuko kontratua egiten badu, kontratu horren iraupena izan daiteke mugagabea edo urtebetekoa.
‎Kontratua egiteko kontuan hartu behar dira honako erregela hauek:
‎Kontratua egiteko kontuan hartu behar dira honako erregela hauek:
‎Zernahi gisaz, kontuan hartu behar da derrigorreko eszedentzia ez dela zenbatuko zerbitzuak emandako aldi gisa kaleratzeengatiko kalte ordainak kalkulatzeko; izan ere, gauza bat da antzinakotasunean derrigorreko eszedentziaren aldia zenbatzea, eta, horrekin zerikusirik ez duen beste gauza bat, bidegabe gisa kalifikatutako kaleratzearen ondoreetarako enpresan emandako zerbitzuen aldia zehaztea [2001eko irailaren 26ko (4414/ 2...
‎Arrazoiekin batera, aintzat hartu behar dira, berebat, enpresaburuak gauzatu beharreko formalitateak. Kontratua azkentzeko arrazoi gisa kaleratzea aztertzean esango denari kalterik egin gabe, enpresaburuak, kontratu azkentzea dela eta, langileei kontratuaren salaketa komunikatzean, edo, hala denean, kontratu azkentzearen aurreabisua ematean, zor diren zenbatekoen likidazio agiriaren proposamena aurkeztu du (ikusi LELTBren 49.2 artikulua).
‎Kalifikazioa egiteko diziplinako kaleratzeen forma eta ondoreei buruzko artikulua hartu behar da kontuan (LELTBren 55 artikulua). Beraz, bertan emandako definizioak baliagarri dira kaleratze objektibo eta kolektiboei begira ere, kaleratze objektiboei begira araututako berezitasunak gorabehera (ikusi LELTBren 53 artikulua).
‎Forma akatsei dagokienez, aintzat hartu behar da kaleratze objektiboen kasuan, aurreabisurik ez emateagatik edo kalte ordaina kalkulatzean izandako oker desenkusagarriarengatik kaleratzea ez dela bidegabea izango, kalterik egin gabe enpresaburuak izango duen betebeharrari, aldi horri dagozkion alokairuak ordaintzeko edo kalte ordaina zenbateko zuzenean ordaintzeko, bidezkoak diren gainerako ondoreak gorabehera.
‎Era berean, langileak ez du izapidetza alokairuetarako eskubiderik. Kontuan hartu behar da kaleratze objektiboetan kalte ordain ekonomikotik deskontatu behar dela aldez aurretik enpresaburuak langilearen esku jarritako zenbatekoa.
‎Izapidetza alokairuak izango dira kaleratze datatik kaleratzea bidegabea dela adierazi duen epaira arte edo beste enplegu bat lortu arte jaso gabeko alokairuen bestekoak, baldin eta enplegu hori aipatu epaia baino lehenago lortu bada eta enpresaburuak langileak jasotakoa frogatzen badu, izapidetza alokairuetatik deskontantzeko. Aintzat hartu behar da kaleratze objektiboetan langileak enpresaburuari itzuli diola aurretiaz jasotako kalte ordaina, kaleratze objektiboa dela eta, bere esku jartzearen ondoriozkoa.
‎Nolanahi ere, kontuan hartu behar da, azken hiru kasu horietan, kaleratzeak deusez gisa kalifikatuko direla, betiere, kaleratzea bidezkoa izan dela adierazten ez bada, haurdunaldiarekin edo aipatu baimenetarako eta eszedentzietarako eskubideak egikaritzearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. Alabaina, kaleratzea bidezkoa dela adierazi ahal izateko behar beste egiaztatu da kaleratzea zein arrazoi objektibok oinarritu eta arrazoi horrek nahitaez eragin behar izatea kasuan kasuko pertsonaren lan kontratua azkentzea.
‎G Zaintzaeta kontrol eginkizunak, enpresako lana gauzatzeko dauden segurtasuneta osasun baldintzen inguruan. Halaber, kontuan hartu behar da LELTBren 19 artikuluak ezarritakoa, eta azaroaren 8ko 31/ 1995 Legea, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
‎LELTBren 67 artikuluaren 1 eta 2 paragrafoek araututakoa hartu behar da kontuan.
‎Estatutu izaerako hitzarmen kolektiboak negoziatzeko hasierako legitimazioa da hori. Hasierako legitimazio hori jarraian azalduko da, baina geroago ikusiko den moduan (infra 3.3 eta 3.4), kontuan hartu behar da estatutu izaerako hitzarmenek LELTBren 88.2 eta 89.3 artikuluek galdatutako legitimazioak ere behar dituztela, hots, legitimazio osoa eta erabakitzeko legitimazioa, hurrenez hurren.
‎Hauteskunde mahaia eratzeari dagokionez, LELTBren 74 artikuluak ezarritakoa hartu behar da kontuan. Edu horretan, behin enpresari hauteskundeak egiteko asmoa jakinarazita, enpresak, 7 eguneko epean, horren berri emango die mahaia osatu behar duten langileei, eta langileen ordezkariei; sustatzaileei ere aldi berean emango die horren berri.
‎LELTBren 69 artikuluak xedatutakoa hartu behar da kontuan.
‎LELTBren 72 artikuluarekin bat etorriz, printzipioz, aintzat hartu behar da aurretiaz aipatutako organoek ordezkatuko dituztela, plantillan finko diren langileekin batera, jarraitutasunik gabeko lan finkoetan zerbitzuak ematen dituzten langileak eta iraupen jakineko kontratu lotura duten langileak. Hala ere, ordezkari kopurua zehazteko, ondokoa hartuko da kontuan:
‎LELTBren 73 artikuluak xedatutakoa hartu behar da kontuan.
‎LELTBren 67 artikuluko 3 paragrafoetan arautakoa hartu behar da kontuan.
‎Kontratuak eten ahal izateko, LELTBk edo beste lan arau batzuek araututako arrazoiak hartu behar dira kontuan. Horrek berarekin ekar dezake intuitu personae edo lana pertsonala izan behar dela dioen printzipioaren salbuespena.
‎(a) Modalitate ZIKLIKOA, enplegua egonkortzeko baliabide osagarriak hartu behar izatea eragiten duen egoera makroekonomiko orokorra antzematen denean; modalitate horrek gehienez urtebeteko iraupena izango du.
‎Lanaldiaren mugen berme gisa kontuan hartu behar da, LELTBren 34.9 artikuluaren arabera, enpresaburuak lanaldia erregistratzea bermatu behar duela. Bada, erregistro horrek bere baitara bildu behar du langile bakoitzaren lanaldia hasteko eta amaitzeko ordutegi zehatza, izan daitekeen ordutegi malgua gorabehera.
‎Halaber, gaueko langileek ezin dute aparteko ordurik egin. Kontuan hartu behar da lanaldiaren inguruko muga horiek gaueko langileari aplikatzen zaizkiola nahiz eta bere lanaldi osoa gauez ez egin.
‎Hala ere, posible da txandak finkoak izatea enpresan, enpresak hala nahiago badu, eta posible da, berebat, langileak borondatez erabakitzea gaueko txandan lan egitea jarraitutasunez. Dena den, azken kasu horretan, kontuan hartu behar da langilearen erabakia dela hala lan egitea, eta ez enpresaburuarena. Beraz, langileak edozein unetan ezetsi ahal izango du hori.
‎Urteko lanaldia modu irregularrean banatuz gero, asteko 40 orduetatik gora lan egindako orduak ez dira apartekoak; izan ere, asteko 40 orduetako muga" urteko batez besteko" gisa hartu behar da kontuan [2005eko martxoaren 16ko (65/ 2004 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
‎Modu formalean lanaldia zehazten duen agiria da lan egutegia. Kontuan hartu behar da lanaldi hori aldez aurretik langileekin itundu dela, legeeta hitzarmen xedapenekin bat etorriz.
‎Kontuan hartu behar da" negoziazio kolektibo" kontzeptuak estatutu izaerako negoziazio kolektiboaz diharduela; izan ere, estatutuz kanpoko negoziazio kolektiboak, eragingarritasun pertsonal mugatua duen heinean, ezin ditu jorratu enpresako langile guztiei aplikatu beharreko gaiak, lanbide sailkapenerako sistema kasu [2006ko otsailaren 21eko (88/ 2004 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
‎Lanbide talde jakin bateko eginkizunak gauzatzeko titulu ofizialen bat behar denean, ezinezkoa da talde hori eratxikitzea halako titulaziorik ez duenari [2000ko azaroaren 15eko (1527/ 2000 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa]. Hori gorabehera, lanbide titulua ez da berez lanbide taldea definitzen duen osagaia; izan ere, litekeena da hitzarmen kolektiboan ezarritako beste osagai batzuk ere kontuan hartu behar izatea [2003ko uztailaren 18ko (2562/ 1992 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
‎Esangura horretan, EKren 40.2 artikuluaren arabera, botere publikoek lanean segurtasuna eta higienea zainduko dituzte. Hain zuzen ere, botere publikoek kontuan hartu behar dute horren inguruan nazioarteko arautegiak ezarritakoa. Zehatzago, arautegi horretan nabarmendu behar dira:
‎Kontuan hartu behar da enpresan prebentzioa antolatzeko modalitate desberdinak daudela:
‎Nolanahi ere, lanera ez joatea edo lanera garaiz ez heltzea aintzat har dadin, funtsezkoa da jokabide hori behin eta berriro errepikatzea. Are gehiago, kontuan hartu behar da lanera ez joateagatik eta lanera garaiz ez heltzeagatik behin eta berriro egindako falta justifikatu gabeak diziplinako kaleratzearen arrazoi direla (infra 7 gaia, 3.3.1).
‎Jazarpen morala eragin dezake enpresaburuak edo horren ordezkariek, bai eta lankideek ere. Esangura horretan kontuan hartu behar da 2019ko ekainaren 21ean onetsitako LANEren 190 Hitzarmenean, lan munduan indarkeria eta jazarpena ezabatzeari buruzkoan, ezarritakoa.
‎Gainera, hurrengo alokairu kontzeptuak ere badagozkio: (a) gaueko lanaren ondoriozko plusa, urteko 3.740,55 eurokoa dena (hitzarmen kolektibo aplikagarriaren arabera alokairu kontzeptu hori izango delako Taldeko Gutxieneko Alokairua, %22 gehituta; orobat, aintzat hartu behar da, langileak bere zerbitzuak gauez ematen dituela, hilabetean 5 egunetan, abuztuan izan ezik, oporrak dituelako); (b) hiru aparteko paga, 1.672,52 eurokoa bakoitza (hitzarmen kolektibo aplikagarriaren arabera aparteko paga horiek Taldeko Gutxieneko Alokairuaren beste izango direlako).
‎Kontuan hartu behar da, LELTBren 21.1 artikuluan ezarritakoaren aurka, abokatuen lan harreman berezietan esklusibotasuna dela arau orokorra, salbu eta lan kontratua lanaldi partzialekoa denean edo aurkakoa ituntzen denean. Hori gorabehera, konpentsazio ekonomiko egokia jasotzeko eskubidea izango du langileak, gehienetan, lan kontratuan zehaztuko dena.
‎Errege dekretu horretan arautu gabeko aldeetan, aintzat hartu behar dira LELTB eta gainerako lege arau orokorrak, baldin eta horiek bat badatoz lan harreman berezi hauen izaerarekin.
‎Halaber, kontuan hartu behar da abenduaren 30eko 39/ 2022 Legea, Kirolari buruzkoa, batik bat, kirolari profesionalen eskubide eta eginbeharrei dagokienez (ikusi 27 eta 28 artikuluak) eta hitzarmen kolektiboak negoziatzeko legitimazioaren inguruko aldeei (ikusi hamazazpigarren Xedapen Gehigarria) dagokienez.
‎LELTBren 45 artikuluak ezarritako irizpideak hartu behar dira kontuan.
‎Honako berezitasunak hartu behar dira kontuan, LELTBren arauketari dagokionez:
‎(a) Kirolariei dagokienez, ez da kontuan hartu behar jubilazioa, ez eta kontratua azkentzeko LELTBren 52 artikuluak aipatu arrazoi objektiboak ere.
‎(g) Klubari egozteko moduko arrazoirik izan ez baina kirolariak atzera egin duenean, klubak eskubidea du, itundutako kalte ordaina jasotzeko, edo, itunik izan ezean, epaiketan ezarritako kalte ordaina jasotzeko. Azken kasu horretan, aintzat hartu behar dira kirol ordenaren inguruabarrak, kirol erakundeari eragindako galerak, kontratua hausteko arrazoiak eta epaileak egokitzat jotako osterantzeko osagaiak. Kontratua azkendu eta urtebeteko epean beste klub batek kontratatu duenean kirolaria, klub horrek erantzukizun subsidiarioa izango du, aipatu berri den kalte ordainaren gainean.
‎(h) Kontratua azkentzeko bi alderdien arteko adostasunaren xedea kirolaria behin betiko beste klub bati lagatzea denean, kontuan hartu behar da alderdiek itundutakoa, kontratua amaitzeko baldintza ekonomikoen inguruan. Horrelako itunik izan ezean, kirolariak kalte ordaina jasotzeko eskubidea izango du.
‎Lehenengo eta behin, abuztuaren 1eko 1435/ 1985 Errege Dekretua hartu behar da kontuan, gutxieneko arauketa gisa.
‎Errege dekretu horrek arautu gabeko aldeetan, aintzat hartu behar dira LELTB eta aplikazio orokorreko gainerako lan arauak, baldin eta horiek bat badatoz arte eszenikoetan, ikus entzunezko arteetan edo musika arteetan euren jarduera gauzatzen duten artisten eta jarduera artistikoa bideratzeko zein jarduera tekniko edo laguntza izaerakoak izan beharrezkoak eta halakoak gauzatzen dituzten pertsonen lan harreman berezien izaerarekin.
‎Nolanahi ere, jarduera horiek guztiak ez ditu enpresak gauzatu behar, bere egituren baitan edo iraunkortasunez, ziklikoki bada ere. Gainera, kontuan hartu behar da langile teknikari eta laguntzaileei ez zaizkiela aplikatuko 1435/ 1985 Errege Dekretuko 2, 6, 7, 8, 9 eta 10.4 artikuluak.
‎Bestalde, jendaurreko ikuskizunetako antolaketaren eta partaidetzaren administrazio inguruabarrek arauketa berezia dute, 1435/ 1985 Errege Dekretutik kanpo. Zehatzago, kontuan hartu behar da abuztuaren 27ko 2816/ 1982 Errege Dekretuak, jendaurreko ikuskizunetako eta jolas jardueretako poliziako erregelamendu orokorra onestekoak, ezarritakoa (ikusi II. titulua), bai eta autonomia erkidego bakoitzean gai horren inguruan araututakoa ere, kalterik egin gabe jarduera zehatzen inguruan dauden arau bereziak lehentasunez aplikatzeari (adibidez, zezenketa ikuskizunei buruzkoak)....
‎(c) KZren 1124 artikulua hartu behar da kontuan, enpresaburuak edo langileak kontratua ez betetzearen ondorioz prestazio artistikoa oso osoan bete gabe utzi denean: kontratua hitzartutakoaren arabera bete dadin eskatu ala kontratu hori suntsiaraztea, bi kasuotan kalteen ordaina jasotzeko eskubidearekin.
‎Printzipioz, kontratua azkentzeko araubidea LELTBren 49 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren araberakoa izango da, kontuan hartuz ez direla aplikatuko ezinbesteko kasuaren, kaleratze kolektiboaren eta kaleratze objektiboaren arrazoiak; izan ere, arrazoi horiek ez dira bateragarriak lan harreman berezi hauen izaerarekin. Zernahi gisaz, hurrengo berezitasunak kontuan hartu behar dira:
‎Kontuan hartu behar da 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, Familia etxeko Zerbitzarien Gizarte Segurantzako Araubide Berezia bildu dela Araubide Orokorrera, langile horientzako Sistema Berezia ezarriz (ikusi abuztuaren 1eko 27/ 2011 Legearen 39 xedapen gehigarria; gaur egun, ikusi GSLOTBren 250 artikulua eta h.).
‎Enplegua sustatzeko programaren arauketa jaso du abenduaren 28ko 43/ 2006 Legeak, hazkundea eta enplegua hobetzekoak, baina aintzat hartu behar dira 3/ 2012 Legeak egindako aldarazpen garrantzitsuak.
‎18 Nor hartu behar da goi zuzendaritzat. Izan daiteke goi zuzendaria lan kontratu arrunta duen langile bat, horri kontratua berrituta?
‎Alabaina, kontrol hori intimitateari kalterik ez egiteko moduko baldintzetan gauzatu behar da. Printzipioz, badirudi kalte hori eragiteko arriskua handia dela, komunikazioa kontrolatzen delako, baina kontuan hartu behar da entzuten diren elkarrizketa bakarrak bezeroekin izandakoak direla. Gainera, langileak badaki enpresaburuak bere elkarrizketak entzun ditzakeela eta langileak badu aukera atseden guneetan beste telefono bat izateko, komunikazio pertsonaletan erabiltzeko (DESDENTADO BONETE y MUÑOZ RUIZ).
‎Modu horretara, proportzionaltasuna izan dadin, beharrezkoa da langileak eta, hala denean, horien ordezkariak, bideokamerak jarri aurretik, gauzatuko den zaintzaren edo kontrolaren izaeraz eta norainokoaz argiro informatzea. Baina badira kontuan hartu beharreko bestelako irizpideak ere, hala nola, hartuko diren irudi eta soinuek langilearen intimitatea ahalik gutxien murriztea, horretarako irudi eta soinu horiek hartzeko denbora eta esparruak behar bezala mugatuz, bai eta, gerogarrenean, horiek ikusi edo entzungo dituzten pertsonak ere; enpresaburuak arrazoi legitimoak alegatzea bideozaintza eta horren norainokoa justifikatzeko; enpresaburuak ...
‎Kontratu hori dela-eta, batetik, aldi baterako laneko enpresak betebeharra hartzen du, langileak aldi baterako lagatzeko enpresa erabiltzaileari, eta, bestetik, enpresa erabiltzaile edo bezeroak betebeharra hartzen du, aldi baterako laneko enpresari prezio jakin bat ordaintzeko. Halaber, kontuan hartu behar da, aldi baterako laneko enpresak langileak laga diezazkiokeela enpresa erabiltzaileari, baldin eta enpresa erabiltzaileak aldi baterako kontratuak egin ahal izateko baldintza eta betekizun berberak betetzen badira.
‎Orobat, kontuan hartu behar da, langile horrek lan egiten duela eta, ondorenez, alokairua (bezeroak edo enpresa erabiltzaileak aldi baterako laneko enpresari ordaindutako preziotik kenduko dena) jasotzen duela, soil soilik aldi baterako laneko enpresak berau lagatzen dionean enpresa erabiltzaile edo bezeroari. Halakoetan, esan ohi da langilea" jardunean" dagoela.
‎Alabaina, kontuan hartu behar da lan kontratuan berritze subjektiboa posible dela enpresaburuari begira bakarrik. Arean ere, enpresaburuak bere gain hartzen dituen kontratu betebeharrek ez dute izaera pertsonalik edo intuitu personae, langileen kasuan gertatzen den bezala.
‎Plantilla ondorengotzaren inguruan kontuan hartu behar dira 2018ko uztailaren 11ko EBAE [C/ 2017 Auzia, Angel Somoza Hermo eta Ilunion Seguridad S.A. vs. Esabe Vigilancia, S.A. eta Fondo de Garant� a Salarial (FOGASA)] eta, horrek ezarritakoa aplikatzearen ondorioz, 2018ko irailaren 27ko (2747/ 2016 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa.
‎Bizkaiko Lea Artibaiko eskualdeko erreportajeez arduratzen da. Gainera, hurrengo inguruabarrak hartu behar dira kontuan: a) argazkilariak bere kamerak erabiltzen ditu; b) enpresak aukeratzen ditu interesatzen zaizkion argazkiak eta horietariko bakoitzarengatik adostutako prezioa ordaintzen du, hau da, piezara ordaintzen dio argazkilariari; c) argazkilariak argazkien oinean sinatzen du, bere argazkiak egunkarian argitaratzen direnean.
‎© (26) SEGURTASUN OSOZ enpresarentzat lan eginez, Eibarreko industrialdea jagoteaz arduratzen den segurtasun guardia; kontuan hartu behar da industrialdean instalazioak dituzten enpresek kontratatu dutela SEGURTASUN OSOZ enpresa.
‎ALLUITZ MOTOR, SLU enpresako langileek hiru enpresa horietan zerbitzuak eman dituzte beti ALLUITZ MOTOR, SLU enpresak eta hiru enpresa horietariko bakoitzak gauzatu kasuan kasuko kontrata dela eta. Halaber, kontuan hartu behar da KAKUETA, S.L., ILUNTZAR, S.L. eta TONTORRAMENDI, S.L. enpresek hiru merkataritza zentro handiren kontrata gisa dihardutela, ibilgailuen tailer mekanikoaren eta garbiketa, zaintzanahiz alokatze zerbitzuez arduratuz.
‎Baina kontuan hartu behar da Enpleguaren Zerbitzu Publikoek baimen ditzaketela, otsailaren 28ko 3/ 2023 Legeak, Enpleguari buruzkoak, ezarritako baldintzetan (batik bat, eurekin egindako lankidetza hitzarmenaren bidez), kolokazioagentzia publiko nahiz pribatuak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia