Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 493

2004
‎Bide on bat bilatzen duzue beti, eta horrela behin ere ez zarete ailegatuko mendira. Mendira joateko, bide txarrak hartu behar dira.
‎Oso mihi dotore eta leunekoa da nire barruko hori, eta dirudienez ezin du munduko gehienek bezala hitz egin, belarrari belar deituz eta lastoari lasto; beragatik balitz, belarrari" ama lurrak guretzat sortu zuen elikagai osasungarria" esan litzaioke, eta lastoari berriz" elikagai ez hain osasungarria, elikagai osasungarria lehortu eta udazkentzen denean erabiltzekoa". Bai, holaxe hitz egiten du nire barruko ahotsak, eta ondorioz ikaragarri luzatzen da zerbait argitu nahi duen bakoitzean, eta ondorioz oso aspergarri egiten dira bere kontu gehienak, eta ondorioz pazientzia hartu behar da berari entzuten jarri eta marruka ez hasteko. Ordea marruka hasita ere, berdin da, zeren ahotsa ez baita gure barrutik kentzen, ezin baita inola ere desegin.
2010
‎Azken alor honetan aurreko eskemetan lekurik ez zuen tolerantziaren kontzeptua sortu zen; hots, egiaren jabe ez zirenek ere errespetua merezi zuketen. Pentsamenduaren historian lehen aldiz bestearen iritzia kontuan hartu beharreko arazoa zen.
‎Nozick, M. Friedman edo F. Hayek. Bestetik, askatasuna dimentsio anitzagoetan aintzat hartu behar zela ziotenak: J. Rawls eta R.
‎Adostasun honetan sartuko diren teoriek arrazoizkoak izan behar dute derrigorrez. Teoriaren batek bestearen arrazoiak entzun eta aintzat hartu behar direla onartzen ez badu, adostasunetik kanpora geratuko da.
‎Gaur eguneko ikuspegitik gogoan hartu beharrekoa da hautespen naturala ondoz ondoko urrats bitan gertatzen dela. Lehen urratsean, bariazio genetiko handia ekoizten da, zigoto berri bat sortu arteko hainbat prozesuri esker:
‎Bi biok, baina, irizkide ziren eta ez zuten eboluzionismoa onartzen inolaz ere. Biblian datorrena hartu behar da hitzez hitz. Gotzon Urrutiari zuzendutako erantzun artikulu bateko lerro batzuk berreskuratu nahi ditut, erabilitako argudioen nondik norakoa dasta dezazun:
‎Mugitu egin ziren ezpainak, ahoa itxi eta zabaldu egin zen. " Oso gaiztoa izan zara nirekin, eta mendekua hartu beharra daukat. Beharrezkoa da", esan zidan.
‎" Beraz, ipuinak idazten unibertsitate aurreko azterketa bezperan. Kargu hartu behar nizuke", esan zidan Cesarrek itzuli nintzenean. Bi garagardo zeuzkan eskuetan.
‎Amak burua astindu zuen: " Ez zenuke horrelako joera hartu behar. Nik badakit gehiegi estutzen zaituela soinuarekin, baina borondate onez egiten du.
‎Begiak itxi nituen. " Lo hartu behar al duzu orain?", esan zidan Virginiak. " Jar zaitez nire ondoan", esan nion.
‎Baina, jakina, Teresak aipatu bezala, hogeita bost urteko tartea zegoen nik ezagutzen nion letratik orrialde haietakora. Konparatzekotan, Cuaderno para uso de lerroaren azpian azaltzen zen garai bereko" Angel" hura hartu behar zen aintzat. Izen hartan bai ezagutu zitekeela bere letra, arretaz eta txukun idatzia izan behar zuelako, eta ez presaka eta zirriborro moduan gainerakoak bezala.
‎Gure familien trapu zikinak hobeto zeuden gordeta. Baina mendeku hartu beharra neukan, David. Zuk egindako mina bueltatu behar nizun.
‎Hiztun ederra eta zakartasunik gabea zela esan nahi zuen. " Neurriz gain eztia, don Pedro", esan zion orduan, eta esaten zion beti, Mauricio izeneko beste maisuak; batzuetan komeni zela gaizki hitz egitea, alegia, kargu hartu behar zitzaiela difamatzaileei. Zergatik ez zituen epailearengana bidaltzen?
‎Une batzuetan, ohean etzanda egindako azterketetan eta, erraza iruditzen zitzaion Bilbora alde egitea; baina, abuztua iristearekin batera, frontea hurbildu egin zen Obabara, eta bideko zati batzuk arriskutsuak bihurtu ziren. Gainera, Errepublikaren aurkako indarren irratiak etengabe zioena hartu behar zen gogoan: " nazionalek" —faxistek— kriminaltzat joko zituztela herrietatik ihes egiten zutenak, eta harrapatzen zituzten lekuan fusilatu.
‎" Ba, higuingarria da. Hutsaundia eta negartia —erantzun zion Teresak— Bizitza oso serio hartu behar da. Iruditzen zaigu mila aukera izango ditugula.
‎Baina osaba bat ere banuen Vladimir izenekoa." Zalantza egin nuen, arazo nazionalaz galdetu ala ez, zer iritzi zuen berak Georgia edo Ukrainaren autodeterminazio eskubideari buruz; baina isildu egin nintzen. Oxigeno eza garbi antzematen zen ordurako, birikak behar bezala betetzeko bi kolpetan hartu behar zen arnasa. Eta jakina, zenbat eta gehiago hitz egin orduan eta oxigeno gutxiago.
‎Berriro Europa gainetik pasa ginenerako hiru kolpetan hartu beharra neukan arnasa. " Egia esan, Vladimir, hiltzea ez zait batere inporta." Vladimirrek niregana jiratu zituen bere begi sakonak.
‎Xaribaria segizio batekin hasi zen. Dantzariek, musikariek eta sasi epaiketan parte hartu behar zuten akusatu, epaile, abokatu eta guardia txantxoek kalerik kale desfilatzeari ekin zioten plazarako bidean. Eguraldia ederra zen, zerua urdin zegoen; txirulen soinuak eta jendearen algarek alaitu egiten zuten giroa.
‎Espainiako diktadura bukatzear zegoela, eta zer iritzi neukan. Talde iraultzaile armatu batek zer jokaera hartu behar ote zuen Espainian hala moduzko demokrazia bat apailatzen bazuten. Hitz hori erabili zuen:
‎Harantxo berde bat zen, bukolikoa," nekazari zoriontsuentzat" ezinbestean sortua zirudiena. Hara iristeko Obabako errepide nagusia hartu behar zen, eta, Alaska hotelerako bidegurutzea iragan ondoren, mendi aldera jo zenbakirik ere ez zuen bide estu batetik. Berehala, gaztainadi bat zeharkatzean, baserriak ikusten ziren lerroan, erreka ziztor baten erara kokatuak, eta artasoroak, sagastiak, belazeak haien jira guztian, eta gero berriro ere mendiak, basoak, milaka zuhaitz malda guztietan gora; ez gaztainak, alde hartan, baizik eta pago lizarrak.
‎Ordutan egoten nintzen etxetik atera gabe, euriari begira eta soinuarekin entseatzen; beste ezertarako gogorik ez nuen. Egiazki, soinua ere ez nuen jo nahi, amorrua ematen zidan kirol zelaiaren inaugurazioko ospakizunean parte hartu beharrak; baina lotuta nengoen Teresari egindako promesa zela-eta. " Aspaldi izan dugun pozik handiena eman diguk baiezkoarekin", esan zidan Martinek beragan imajinatu izango ez nuen seriotasun batez.
‎Gainera, eskuak poltsikoetan sartzeko ohitura zuen, eta horrek ere nagusiago egiten zuen. Batzuetan, bere anaiaren aita zirudien; benetako aita hila zutelako, agian, eta etxeko ardura bere gain hartu beharra zeukalako.
‎Roberto, erabakiren bat hartu behar dugu. Ezin dugu horrela jarraitu.
‎Robertori ez nion deitu nahi, ez nekielako nola hartu behar zuen Ugartek ni gonbidatu izana bilerara.
‎Luze pentsatu gabe zutitu naiz eta Robertori esan diot oraintxe bertan natorrela. Ez ahaztu, irteteko txamarratik fitxatzeko txartela hartu behar dudala.
‎Roberto koitadua; frustrazioak jota egoteaz gain, zirku honetan parte hartu behar.
‎Nolabaiteko erantzun edo onespen keinu baten zain gelditu zen euskara teknikaria, baina Robertok ez zuen milimetrorik mugitu ezer. Gehiegi zaio txarlotada honetan parte hartu behar izatea, pentsatu nuen bigarren aldiz. Baita kezkatzen hasita ere, Robertoren ezohiko hoztasun zein parte hartzeko gogo ezaz.
‎Zure eskiak Luz eko etxetik hartu behar ditugu, nire eski pare zaharra erabiliko duzu eta.
‎Hizkuntza hau, hain zuzen, zibilizazio aurreratua zuen herri batena izan behar du. Ez du Europako besteekin zerikusirik, ez zaharrekin, ez eta berriekin ere; Scaliger eta beste jakitunen iritziz oparoa, adierazkorra da, eta jatorrizko hizkuntza bezala hartu behar da. Atzerritar nazio batzuk eta besteak Espainian kokatu baino lehenagokoa da; idazle batzuek greziera eta latin hizkuntza baino zaharragotzat dute.
‎Oinarrian bi auzoen arteko lehia zegoen. Irainak eta mehatxuak tarte, eztabaida auzi bilakatu zen eta justiziak parte hartu behar izan zuen gatazkan. Lekukoen adierazpenetan, herriko mintzoa argiki ageri da Martin de Uterga kargudunak gazte bati esan ziolarik:
‎Zenbait mesederen truke eskuratu zuen, aspalditik Hareneko sukaldaria zen atso zahar batengandik, eta altxor baten gisan gorde izan zuen, eskorpioia arretaz zainduz, aire eta janari faltarik izan ez zezan. Iheserako prestakizunetan hasi zirenean, baina, kutxatxo hura eraman ez eraman zalantzan zebilen neskatxa napolitarra, ahalik eta gauza gutxien hartu behar baitzuten biderako, eta Chiarari azaldu zion bere sekretua.
‎Haren mintzairaren dotorea eta adierazgarritasuna zen estimatu beharrekoa. Baina entzuleek ez zuten erabakirik hartu behar. Monologo epidiktikoa amaitutakoan, entzuleek txaloak jo eta etxera alde egingo zuten.
‎Ohiko Siba alde horrek, arabiarrena bezala, europarren autoritatea ere ez zuen onartuko. Frantsesek triburik tribu errenditu eta hartu behar izango zituzten mendean, nekez eta astiro, behin lurralde bat lotu ondoren makurtutako tribua hurrengoaren kontra erabiliz.
‎380. " Hilgarritasunaren arazoa", eskrupulurik gabe, kriterio arrazistekin planteatzen da gerla kolonialetan. Argitu ondoren" nor akabatu" behar den, moroa, erabakitzen da" nork hartu behar duen akabatua izateko arriskua", moroak. Moroak hilgarriagoak dira, dudarik gabe.
‎17 eliza, 32 komentu, 8 ikastetxe eta 4 babes etxe asaltatu eta erre ziren. Lerrouxisten eraginagatik izan omen zen, 353 baina borrokaren norabide aldaketa hau ulertzeko kontuan hartu behar da, Ejertzitoarekin eta oligarkiarekin batera, orduko aginte eta larderiaren partea zela Eliza. Eta, beste bi sektoreon aldean, herriagandik gertuago eta babesik gabeago zegoela.
‎Alde batetik, marokoarren independentzia eskubidea Europako edozein herrirena bezain sakratua zen. Beste aldetik, nahiz eta artzapezpiku espainolek bestela predikatu, lotsagarria zen euskaldunek han parte hartu beharra.
‎Baina, Abdelkrimen erabakiaz gain, beste faktore bat ere hartu behar da kontuan. Alde batetik, Abdelkader Ait Sikarrekoa espainolen alde geratu zen.
‎Ustelak, donge okerrak izateaz gainera, Espainiaren asmo eta obra zintzoaren zikintzaileak ziren. Prietok eta Ruiz Albenizek, oro har, kolonialismoa seriotan eta formal hartu behar zela esaten zuten. Erretolika kolonialistan sinesteko eskatzen zioten, eraren batean, Espainiako Ejertzitoari.
‎hartu dut zure oharra Axdirren desenbarkatzeko planean zer baldintzatan lagundu ahal diguzun konprenitzen eta, Gobernuari komunikatu zehatza bidali baino lehenago, derrigorrezkoa da zenbait puntu argitzea, esate baterako, 2 puntua, jaitsi behar duzue 200.000 pezetako zuen eskaera hori. Zeren kontuan hartu behar duzue Axdirreko beste taldeekin eta mendiko jendearekin ere tratatu behar dugula oraindik, eta horrela enpresa garestiegia izango litzateke". 468
‎Biktimismoa argumentu erretorikoa da, ad misericordiam, bestea erasotzailetzat eta zitaltzat deskalifikatzeko, eta gainera ad baculum. Estrategia bat da, bestearen arrazoiak haintzat hartu beharrik ez izateko eta, gainera, beste hori ezartzailetzat zigortzeko. Hau da, bestea haintzat ez hartzeko eta" mina" emateko1010 estrategia da biktimismoarena.
‎Hitz egiteak, birikak eta eztarria urratuz eta xahutuz, bizitza kaltetzen eta laburtzen du, dudarik gabe. Hala otu zitzaien aldean eramatea hizpide hartu behar zituzten gauzak. Komunikazio modu berrian, hitza esan beharrean gauza erakusten zen, asko irabazten zen horrela labur zehaztasunean.
‎" Nazio txikiaren memoria ez da nazio handiarena baino txikiagoa, eta nazio txikiko jendeak daukan materialaz ardura gehiago hartu behar du. Literatura txikietan, literaturaren historiari buruz ikerlari gutxiago ari da lanean, baina literatura ez da literaturaren historiarena, baizik eta herriarena".
‎" Iaunak. Inguruz inguru dabiltza Turkoak eta Mairuak zuen gizonak atzeman nahiz hei Fedearen galarazitzeko, eta hetaz, katga abrez bezala bere lanen egiteko; Egun kontrara, Iaun Dukhe de Rixelieuk zuen arimen Iainkoarentzat irabasteko desiraz, bere Osaba Kardinal famatu handi hura (gorputzez, hil bazen ere) bidaltzen derautzue zuei erakustera zer bide hartu behar duzuen mundu hunetako, eta. fernuko galeretarik libratzeko, Graziako Portuaren ardietsteko, Aingeruen pare izaiteko, eta Lekurik aberatzenean, erran nahi da, Iainkoaren Erresuman sartzeko. Egiozue begitarte, eta enzun ezazue nola minzo zaitzuen". 1109
‎Don Tomas Zumalakarregik erotzat hartu behar zuen, derrigorrez, altxamendu karlista euskal nazioaren independentzia gerlatzat ikusten zuenean, non ez zuen gaiztotzat hartu. Belagile literario eta asmalari politiko ausarta izan zen filosofo txikia, Ziberuko azti zuhur gaztea.
‎Horrexegatik hartu behar da haintzat. Lausoa delako.
‎Ez da sistema politiko eman edo idatzi bat, jendeak gurtu eta aldatu behar ez duena. Demokrazia, ohitura gramatikalen kontra, izentzat baino gehiago adiztzat hartu beharrekoa da, denen artean ideal utopiko batzuen alde egitea delako.
‎Jende horrek ezin du jasaten duen indarkeria sinbolikoa eta madarikazioa logika historiko eta unibertsalaren araberakotzat hartu, ez ezinbestekotzat. Ez du beste inork entitate kolektiborik haintzat hartu beharrik, eta ez dago halakorik erabakitzeko instantzia neutralik.
‎Zibilizazioak bere burua defenditu du. Irak, Afganistan, Palestina edo Somalian musulmanen kontra erabiltzen den larderia eta burutzen diren izugarrikeriak normaltasunez hartu beharra daude. Jende atzeratua da, egoskorra, bortxatzailea.
‎Ez zen aise egin zakua Haize Hegoa sartzeko bezain handia. Erronkariko ehule guztiek parte hartu behar izan zuten zakua ehuntzeko beharlekuan. Nafarroako artile guztia ere ez zen nahikoa.
2011
‎da erlearen mahaiaren gainerat erorarazteko. Ez dugu ahantzia ere, erlea horrela mahaiaren gainera erorarazi baino lehen, mahai haren beraren gainean ezarri behar dela erle hura hartu behar duen kofoina. Kofoin honen aldean erorarazten da kofoin hustuko erlea; eta nola bazterrerat eman baitukezu berehala kofoin hutsa, laster kofoin horri oharturen zaizkio erleak, eta abiatuko dira hartarat buruz, sartuko ere bai barnerat, beren egoitza balute bezala.
‎Bush, Richard Cheney, Donald Rumsfeld, Condoleezza Rice eta John Negroponte bezalako ideologo arriskutsuei (aktore zerrendakoen artetik gutxien maite ditudanetako batzuk besterik ez ditut hautatu) lider eta estatu gizon gisa mozorrotzeko. Beren esku duten botere latza kontuan harturik, benetan hartu behar ditugu, jakina; izan ere, bestela, bazterturik geldituko baikinateke banana errepublikaren bateko politikari eta ustelkeriari buruzko Woody Allenen komedia goibel bateko aktore bihurturik.
‎Hirugarren, usten nuen Euskal Ikasketen Programaren lan esparruak euskal errealitate osoa hartu behar zuela —bai lurraldetasun aldetik (Hegoalde, Iparralde eta zenbait diaspora) bai denbora aldetik (historiaurretik aro garaikidera). Halaber, diziplinartekoa izan behar zuen, hitzaren zentzurik zabalenean, eta barnean hartu (teorian behintzat) arte guztiak, giza zientziak eta gizarte zientziak.
‎Ekaitz gaiztoa zebilen orduan ere Txinan eta, WTang Wei, eta Du Fu bezala, matxinadak harrapatu zuen. Urte pare bat besterik ez zuen gortean iraun; garaituen hautua izan zen berea, eta erbesterako bidea hartu behar izan zuen. Agi denez, Guizhou aldera jo zuen, eta ez zen Chang' an go harresi barrura sekula itzuli.
‎Zein baino zein indartsuago, luze iraun zuen borrokak, eta sekulako deskalabrua sortu omen zuten goi azpitan. Azkenean, zeruari eusten zion zutarri erraldoi bat (norabide bakoitzean bazegoen bat) gain behera etorri zen eta, hondamendiaren beldurrez, Nu Wak, gizakiaren sortzaileak berak, hartu behar izan zuen berandu baino lehen parte.
‎Espazioan gorputzarekin idazteko modu bat omen tai ji quang esaten dioten barne bidea, eta kaligrafia ere jardun beraren adar gisa ulertzen du txinatarrak. Ikasi nahi duenak, bere buruarekin ahaztu, eta gorputzari edo (idazteko garaian) eskuari utzi behar dio mugimendua gogora dezan, baina zazpi arau bete behar ditu, hala ere, trazuak ondo egiteko eta, besteak beste, ezker eskuin, goi behe, kanpo barne eta erdi eta albokoak hartu behar dira gogoan. Axola gutxiko kontua dirudi, baino badu garrantzia, zeren idazkera oso gertu dago Txinan, esan bezala, pinturatik eta, paper zuriaren gaineko tinta beltza dela medio, erraz nabarmentzen da zein trazu dagoen gainean eta zein azpian.
‎Abiatu bezain laster, gurpila zulatu zaio, nonbait, eta bazter batean utzi behar izan du bizikleta. Antza denez, taxi lanak legez kanpo egiten dabiltzan (mianbao) horietako bat hartu behar izan du. Arnas estuka oraindik, gidariarekin gertatutako kontu baten berri eman nahi izan dit hasi aurretik; izan ere, gauza harrigarriak gertatzen dira Beijingen egunero, eta gaurkoan igarle suertatu zaio taxista.
‎Ohiz kanpoko festa izan dugu bart arratsean eskolan. Orain dela bi aste, gutxi gorabehera, areto nagusia erabiltzeko baimena eskatu zuten ikasle batzuek eta zuzendaritzak, zenbait arau ezarri ondoren, baietz, baina aldez aurretik batzorde batek hartu behar izan du erantzukizuna.
‎Badakizue: nik, ez dakit nongo funtzionarioak, honakoa proposatzen dut, zuk zure goreneko irizpideaz hartu beharreko erabakia har dezazun...
‎Zenbait hiritan komentuak erretzen ari ziren albisteak ikaratuta, Roman Laspiur errektoreak seminario ixteko agindua eman nahi zuen. Barandiaran, ordea, lanean segitzearen aldekoa zen, horretarako neurri bereziak hartu behar bazituzten ere, horietako bat armak lortzea. Ataundarrak, beraz, seminarioaren defentsa planari ekin zion:
‎Gauza jakina da egunkaria ixteko ordua hurbiltzean, zuzendari eta erredaktore buruek erabaki garrantzitsua hartu behar dutela: azala nola egin, zer nabarmendu.
‎—Seme, eta zergatik hartu behar duzu arterik abstraktuena. Ez duzu aski orain margotzen den pintura abstraktu zikin horrekin?
‎Gauzak horrela ikusita, behin baino gehiagotan pentsatzekoa da Eneko Sagastibeltza artxibo bakarti batera eramatearena, betiko edo behin behineko. Dena den, halako erabakiak hartu baino lehen, zenbait puntu kontuan hartu behar dira. Kasu honetan, esate baterako, baloratu egin behar da ea zeinek duen lehentasuna, etorkizunerako gizon emakumeak prestatzen dituen unibertsitate batek edo gure Altxor Historikoak irauteak, bistan baita Eneko Sagastibeltzak halako artxibo batean lan eginez gero agiri gutxi salbatuko liratekeela.
‎—Bai, agenteak, lagundu gizon honi emakume horrenganaino. Arnesa hartu behar duzu. Segurtasun ohe elastikoa oraintxe helduko da.
‎Klaseak behar baino beranduxeago hasi dira eta ikasleei leloa zerien ahotik ikasgeletan: my my, hey hey, eta lelo hori gaurko zientzia telematika berriekin ezkontzea ez da lan samurra; baina, Unibertsitatea bizirik dagoen seinaletzat hartu behar delakoan, denak kontent daude.
‎Ordorika aurreragoko utzita, eta lehengo hariari eutsiz, genero, estilo edo gustu estetikoez haratago, musikaren bitartez azaleratu eta bide ematen diegun funtsezko disonantzia batzuez ari gara. 60 hamarkadatik mendebaldean sortutako geldiezinezko uholde hura urteak aurrera mundu osora ailegatuko denaarlo horretan ere kontuan hartu behar den zerbait da:
‎Musikaren eragin sinbolikoak balio kognitiboa gehitzen diote emozioari, bitartekaritza lana egiten dute soinu, mugimendu eta zentzuaren artean. Musikari, beraz, ez dagokio sentimentuen esparru soila, pentsamenduarena ere berea du, jakinduriarako sarbidetzat ere hartu beharrekoa da.
‎Ibaia gure etxetik bost bat kilometrora dago, eta bigarren mailako errepidea hartu behar da bertara iristeko. Bidouze da ibai horren izena eta Bernardek aukeratu duen parajea zoragarria da benetan.
‎Baduzu planik gaur gauean? Ba., azaldu zion Brucek, begira, gaur gauean pelikulan parte hartu behar duen aktoresa batekin elkartzekoa naiz Cfe Grecon, bederatzietan, baina ez dut uste denbora askorik egonen garenik... A!
‎Bai, garai bateko beste partisano batek lan egiten du bertan, klubeko atezaina da, hortaz giltzak kontrolatzen ditu aspalditik. Zaharkituak egon ala ez, adierazi zuen Giovannik, eta sinbolikoki bada ere, arma horiek hartu behar ditugu, faxismoaren kontrako borrokan eroritakoen lekukoa hartzea bezalakoa izanen baita. Settimok eta Marcok baietz adierazi zuten buruarekin.
‎Gu, esan zuen, ezin gara atzean geratu. Egoerak erabateko erantzuna eskatzen du beraz, greba deialdi horretan hartu behar dugu parte. Egoitzan zeuden guztiak Carlaren hitzekin bat etorri ziren.
‎Rosario ere gizon atsegina zen, borrokalaria garai haietan, eta ezkontzea proposatu zion. Kearen eta urrearen artean hartu behar izan zuen erabakia. Eta kearen utopia errefusatu zuen.
‎Isiltasun urduri bat zabaldu zen bildutakoen artean. Nik, esan zuen Carlak, manifestazio nagusian hartu behar dut parte eta, bertan, megafoniarekin egonen naiz, beraz, zerbait gertatuz gero edo mezu bat zabaltzeko premia izanez gero, hor izanen nauzue, laguntzeko prest. Ongi da!, azken hitza eman zuen Marcok, orduan orain badakigu benetan zeren aurrean gauden.
‎Zer zeukan txinatar horrek?, galdetzen zion bere buruari. Lur jota zegoen eta grappa bat hartu behar zuela erabaki zuen. Likore gardena zerbitzatu zuen astiro astiro eta, basoa guztiz bete arte, ez zuen botila altxatu.
‎Telefonoa eskegi zuenean hankak dardarka zeuzkan. " Zerbait goxoa hartu behar dut", pentsatu zuen, eta lasaitzeko asmoz berriro kafe etxera jaistea erabaki zuen.
‎Carlak begiak altxatu zituen eta Marcoren begiekin egin zuten topo. Zalantzak ditut, mutil, esan zion, ez zait batere erraza egiten pentsatzea berriro ere armak hartu behar ditugula. Bai, alemaniar faxistekin eta Mussoliniren gobernuarekin bukatzeko, armak hartu behar izan genituen.
‎Zalantzak ditut, mutil, esan zion, ez zait batere erraza egiten pentsatzea berriro ere armak hartu behar ditugula. Bai, alemaniar faxistekin eta Mussoliniren gobernuarekin bukatzeko, armak hartu behar izan genituen. Han ere zalantzak izan nituen.
‎Testuinguru eta garai hartan polizia eleberriak Euskal Herrian idazteak planteatzen zuen arazoaren larritasunaz ohartzeko, kontuan hartu behar dugu Loidik 1955ean bere kabuz eleberria argitaratu zuenetik eta Mariano
‎Hala ere, Maisu Juan saiatzen da azaltzen, adibidez, euskara ez dela gauza anatomiazko hitzak adierazteko eta hizkera zientifikoaren izenean erdaratikoak hartu beharra dagoela. Horretan ere, Peruk temati bezain eredugarri euskaraz egiteko esaten dio:
‎Hastapen didaktiko horiek agerian uzten dute kontuan hartu beharreko kritika bat, nolabait kontakizuna justifikatzen duena: ikasleak zer dela-eta ez dira gauza euskaraz mintzatzeko, hiru urte baino gehiago euskaltegi batean ibili ondoren?
‎Amore emateko zorian zegoenean, ordea, ezaguna egiten zitzaion albiste bat irakurri zuen esparru nazionaleko egunkari batean. Hasiera batean ez zuen aintzat hartu behar, ez baitzen delitu jazoera bat; hala ere, seigarren zentzumenak atzera egin eta egunkarian ere garrantzi gutxiko tratamendua jaso zuen albiste hartara itzularazi zuen. Ekuadorreko gazte bati ekimen burutsu batengatik emandako sari baten berri ematen zuen; ideia zen elkartasun talde baten bidez hegoamerikarrak lan merkatuan integratzea.
‎' Ez, ez da amenazuzko keinu bat izan, baizik eta harridurazkoa. Harritu egin naiz hura hemen ikusteaz, hain urruti Ispahandik; zeren gaur gauean Ispahanen hartu behar baitut zure morroi hori...'".
‎Oinez. Herriko plazatik atera ekialdera eta Titilla etxearen ondoan, Zubietako deitzen zaion bidea hartu behar da; lehenbiziko bidegurutzean, eskuinera segitu eta Arrosamonte baserrira joanen gara; ezkerrera hartu eta bide bihurgune batzuk pasatu ondoren Aldaia baserrira iritsiko gara. Aitasemegiko bide nagusiaren eta Juantxoenea baserriaren azpian gelditzen da.
‎Herriko plazatik atera, Zubiaundia igaro eta eskuinera jo, kanposantua eta Olaberria pasatu ondoren, goiti doan breaz moldatutako bidea igotzen hasi. Lehenbiziko bidegurutzean (Juanaren txokoa deitzen den dermioan) eskuinetara hartu behar da, atzera herri aldera; Atabaleroaren borda azpiko aldean utziz aurrera segitu eta hurrengo bidegurutzean, beheiti hartu herri aldera jarraituz, azpiko aldean Petxi baserria gelditzen da eta aurreraxeago dago Arrandari.
‎Alkasoaldea auzoan. Herriko plazatik atera, Zubiaundia igaro eta eskuinera jo; kanposantua eta Olaberria pasatu ondoren, breaz moldatutako pistatik, lehenbiziko bidegurutzean (Juanaren txokoa deitzen den dermioan) eskuinetara, atzera herri aldera hartu behar da. Atabaleroaren borda azpiko aldetik utzi eta hurrengo bidegurutzean (Bidezabaletan, alegia) aurrera jarraitu, ez ezkerrera eta ez eskuinera; Kalekoborda eta Izazkarate
‎Herritik mendebaldera jo. Plazatik Zubiaundia igaro eta eskuinetara hartuz Olaberrian moldatutako pista alde batera utzi eta goiti doan bide xenda hartu behar da (Aranoko bidea); Igurtziko gurutzea igarota, moldatutako pistara iristen da —hortxe dago Arrandari baserria— Ezkerretara jarraituz, Petxi azpiko aldean utzi eta Bidezabaletako bidegurutzera iristen da; bertan, ezkerrera eta goiti doan bide moldatua hartuz baserrira iristen da. Moldatutako bidea hemen bukatzen da.
‎Oinarrian Migel nahiz Mikela gizon edo emazteki izena dugu. Aintzat hartu behar da eta aski iruditsuak direla eta aise dela irakurtzean nahastea. Bigarren osagaia, Goikoa, gaur egun deitura esanen genukeena da, eta ez izen bereko etxeak bereizteko ibiltzen den postposizioa, beste gisan genitiboaren hondarkia alferrikakoa litzatekeelako.
‎Atabaleroaren borda pasatu eta hurrengo bidegurutzean, Bidezabaletan, eskuinera hartu eta bidea zeharka jarraituz Puñalenera iristen da. Gero beherantz joanez Zabalara, baina hona iritsi baino lehen oinezko bidea hartu behar da ezkerretara, azpiko aldera, baserrira iristeko. Egun, eroria.
‎Alkasoaldea auzoan. Herriko plazatik mendebaldera hartu Zubiaundia igaro, eskuinera jo, kanposantua eta Olaberria pasatu ondoren goiti doan bide moldatua jarraitu eta hurrengo bidegurutzean (Juanaren txokoa izeneko dermioan), eskuinera, berriz herri aldera hartu behar da. Atabaleroaren borda igaro eta Bidezabaletako bidegurutzean, eskuinera eta beheiti, moldatutako pista herri aldera jarraituz iristen da baserrira.
‎Alkaizuren auzoan. Leitzako errepidean, herritik atera eta kilometro erdi eskasera, eskuinera eta beheiti hartu behar da Rezolako zentralera eta errekara doan bidea, erreka zubitik igaro eta eskuinera joz, atzera herri aldera, zehar zehar, baserrira iristen da. Zubitik ezkerrera hartuz, Zentrala edo indarretxea topatzen da.
‎Hernaniko errepidean, Sanantongo ermita igaro eta bertan dagoen Sanantongo baserriaren parean, eskuinaldean dagoen bide moldatua hartu, goiti doana. Malda handi eta gogorra du igoerak eta bukatzen den lekuan —Aitaborroko soroan — dagoen bidegurutzean eskuinetara hartu behar da; zehar zehar ataka bat igarota iristen da baserrira.
‎Alkasoaldea auzoan. Goizuetatik mendebalera jo, Zubiaunditik igaro eta eskuinera hartuz, kanposantua eta Olaberri igaro ondoren, goiti doan bide moldatua jarraitu; lehenbiziko bidegurutzean (Juanaren txokoa deritzan dermioan) eskuinera, herri aldera hartu behar da. Atabaleroaren borda azpian utzi eta hurrengo bidegurutzean (Bidezabaleta deitutakoan) eskuinetara hartu, eta zeharka joanez iristen da baserrira, berehala.
‎Tartazu auzoan. Herritik hego mendebalera joz, Zubiaundia igaro eta ezkerretara, Juanikotenea eta Juandearanonea etxeen tartetik, goiti doan bidea hartu eta Tartazuko erreka igarotzen den bihurgune itxia baino lehentxeago, eskuinera hartu behar da baserrira doan bide pista.
‎Oinez. Zubiaundia igaro eta Sancti Spiritu kaleko Juandearanonea etxearen atzeko aldetik, lehen Otxoki etxea zegoen lekutik, behetik goiti doan bide xenda hartu behar da, mendi tartean estarta zahar bat igaro eta baserrira iristen da. Baserria ezkerrean utzi eta bidea jarraituz, Tartazu auzoko baserrietara irits daiteke.
‎Alkasoaldea auzoan. Herritik mendebaldera joz, Zubiaundia igaro eta eskuinera hartu; kanposantuaren ondoan barrena Olaberria igaro eta goiti doan bide moldatua hartu; lehenbiziko bidegurutzean (Juanaren txokoan) eskuinera, herri aldera hartu behar da. Atabaleroaren borda igaro eta hurrengo bidegurutzean moldatutako pista jarraitu aurrera (ez ezkerrera eta ez eskuinera), eta Kalekoborda baserrira iritsi baino lehen, bidegurutzean (Irripako malda deitzen den dermioan), eskuinera joz Txakurtxo baserrira iristen da.
‎Berazkuren auzoan. Hernaniko errepidean eta bi bat kilometro exkaxera, Olatxoko errekaren ondoan, eskuinetara hartu Arriurdiñetako harrobira doan bide moldatua; Deskargako lepoa deitzen den dermioan (lehen zabortegia zegoen lekuan), aurrera, goiti jarraitu bidea hurrengo leporaino; bertan bide nagusia utzi eta eskuineko bidea hartu behar da baserrira iristeko.
‎Alkasoaldea auzoan. Herritik mendebaldera atera Zubiaundia igaroz eta eskuinera hartu, Kanposantua eta Olaberria igaro eta moldatutako bidea goiti jarraitu; lehenbiziko bidegurutzean (Juanaren txokoa deitzen den dermioan) eskuinera, atzera herri aldera, hartu behar da.
‎Izenondoa ibiltzeak Erreronea tik bereiztea duke xede. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da burdinolak (h) erreria k direla sarri Arano eta Goizuetako dokumentazioan, eta olagizonak ferron edo erron direla agiri horietan.
‎Hemen dagoen beste bidegurutzean, ezkerreko bidea hartu behar da Mantxintxa eta Gogaitolo baserrietara joateko (eskuinekoa Benaibordara doa). Mantxintxa baserriaren ondoan igaro eta azpiko aldean gelditzen da.
‎Lehenbiziko bihurgune itxia igaro (bertan daude herriko uraren deposituak), Exkerrarenegi baserritik aurrera, Marijuangoneko (Maingeneko) bihurgune itxia igaro eta Olaso azpiko aldetik utziz, Arontziko bidegurutzera iristen da. Ezkerrekoa utzi eta zuzenean —eskuinekoa— jarraituz, zehar zehar hurrengo bidegurutzean ezkerrera eta goiti hartu behar da, moldatutako bidea herri aldera itzultzen da berriz eta Domiña baserrian bukatzen da. Aurrera jarraituz eta berehalaxe, azpiko aldera doan bideak eramango gaitu Goikobordako baserriaren hondakinetara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia