Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2000
‎Egun hartan inoiz baino beharrezkoagoa egin zitzaidan Dabiden presentzia, baina orduan bizkartzain" luxuzko ertzain", beraren hitzetan izateko ikastaro bat egiten ari zen, eta etxera itzuli zen arte ez nuen nire amorrazioa askatzerik izan. Arratsalde beranduan, Dabid heldu, eta dena kontatu nionean, berehala deitu zuen autobus konpainiara (orduan ere, nire ordez berak egin zituen egin beharrekoak).
2001
‎Urmaelaren ingurua altzifreen tonu bereko nenufarek erabat estaltzen zuten gaur egun. Parke bakartia zen hura, herritik aparte ez egon arren, burumakur noraezean zebiltzanek soilik igarotzen zuten arima erratuen konpainian. Garai hartan inoiz baino tristeagoa eta bakartiagoa zirudien, bizitasuna berriz ere berreskuratzeko itxaropena galdua balu bezala.
‎Bi argitaraldi izan zituen Eskoliak bera hil baino lehen eta bigarrena, 1845ekoa, izan da hemen oinarri3 Ez naiz gauza izan zenbat gehiago agertu ziren gero jakiteko eta badirudi bestek ere horrelako duda mudak izan dituela. Osabaren eta Markina aldekoen joera eta kutsua erakusten du, baita garai hartan inoiz baino gehiago agertzen den jendea hazi eta hezi nahia.
2003
‎Gero ikasten saiatu zan Iziartxuren irudia burutik kentzeko ta urte hartan inoiz baino nota hobeak atera zituan.
‎Amak nabarituko ote zion...? Ez zion ardura, gau hartan inoiz baino hobeto lo egingo zuen. Eta hasiera baino ez zen...
‎Jonek gau hartan inoiz baino gertuago sentitu zuen bere ahots ezti hautsia, inoiz baino distiratsuago bere begirada umela. Â Berak espero bezala, lo zakuan sartu zitzaion, gerritik behera biluzik.
2005
‎Aspaldian ez nenbilen hiztunegi, eta mundu guztiak egiten zituen ni saihesteko ahaleginak; Monikak ere besteentzat gordetzen zituen bere ezten zorrotzak. Baina arratsalde hartan inoiz baino isilago egon nintzen. Itziar ari zen berriro lanean bere ahizpa etxera bidalita, eta Aratz eta biak beldur ziren galdetzeko, Monikak ziurrenik nahiago zuen zer gertatzen zitzaidan ez jakitea, eta Mateok medikuarengana joan beharra izan zuen Bilbora.
‎Oraingo honetan, nire txanda zen; borreroaren mende dagoen kondenatua sentitu nintzen. Beste haurrek barre egiten zuten halakoetan, maisu ankerraren jokoari jarraiki, baina nirekin sartu zen hartan inoiz baino grazia handiagoa egin zien besteei ni poesia kontu" arraro" eta" erdi maritxu" haiekin barregarri uzteak; maisu beldurgarriak imintzio amaneratuak egiten zituen, bat bateko piztia pailazo bikoitza bihurturik, eta denak barrez lehertzen ziren nire bizkar eta bide batez maisuaren beraren bizkar, ez dago-eta ezer barregarriagorik beldurra ematen digun norbait pailazoa... Beste haurrek, maisuaren keinuak imitatuz, eskuak bihotzera eramaten zituzten, begiak gora iraulita, eserlekuetan gorputza atzeratuta, zorabiatzen ari zirelako imintzioak eginez.
2006
‎Ingurukoen mespretxua besterik ez zuen sumatzen Francescok, eta horrek oldarkorrago, aginte gosetiago eta ankerrago bihurtu zuen gizon hura. Handikeria nabarmendu nahiz, garai hartan inoiz baino sarriago antolatzen zituen festatzarrak eta orgiak, inoiz baino ugariago egin gehiegikeriak eta harropuzkeriak zerbitzari eta familiakoekin, eta, Beatrice gazteari dagokionez, inoiz baino sarriago jasan behar izan zituen aita oilartu eta desnaturalizatu haren bortxak.
2008
‎Jan Leton eman zioten izena lurralde hartan inoiz ikusi zuten lehenengo gizon beltzari. Herritarrentzat deabrua bera zen Leton.
2009
‎Biktoriarekin nuen hitzordua. Aspaldi hartan inoiz gutitan egiten nion huts. Hala ere, gelditu nintzen korridorean, Margarita nire parera etorri arte.
2010
‎Uda hartan inoiz ez bezalako aktibitatea egon zen aztarnategian. –Etengabe ari ginen koordenatzen.
‎Gau hartan inoiz ez bezalako amesgaiztoak izan nituen. Indiako bidaian geunden Sara eta biok, Varanasiko hotelean.
‎Umeak bata bestearen etxean ibili ohi ziren, naturaltasun osoz, eta aldameneko bizilaguna konfiantzazkoa baldin bazen gutxien uste zenuenean sartuko zitzaizun etxera, hau zela edo bestea zela. Baina ni ez nintzen etxe hartan inoiz izan, eta ustekabeko bisitaria nola hartu ez zekiela zegoen emakumea, eskuak mantalean igurzten zituela.
‎Bere aurpegiko azala ere oso zuria zen, eskuetakoa bezala. Une hartan inoiz baino zuriagoa iruditu zitzaidan. " Erabaki dezagun, David —esan zidan niri— Zer joko duk atsedenaldia baino lehen?"" Casatschok?" Adrian pentsakor geratu zen.
‎Aspaldiko aliatuak zituen dalmaziarrak, baina une hartan inoiz baino inportanteago bihurturik zegoen haien adiskidetasuna: inperio otomandarra, Konstantinopla bereganatu eta veneziarren betidaniko kide izandako inperio bizantziarra desegin zuenetik, Europan barrena ari zen zabaltzen bere eragina:
2011
‎Eta, txirrina jotzera hurbildu denean, gibelean entzun du ahotsa, toki hartan inoiz itxarongo ez zukeena:
2012
‎Horrezkero, Islandiako paisaia zuriekin ohituak ginen ingurukook, haiekin amets ere egiten genuen batzuok. Gutako inor ez zen bazter hartan inoiz egona, Kepa bera ere ez, baina zain geunden noiz animatuko ote zen, urtero urtero hara joateko grinak erasotzen baitzion, primaderako asteniak nola, nahiz eta azkeneko momentuan atzera egiteko aitzakiaren bat topatu. Urte hartan, aldiz, bai, segurua zen, zioen lehengusuak, hiru urte lehenagotik esaten aritu zen erabakitasun berdinaz, urte hartan joan egingo zen.
‎Baina erresuma hartan inoiz izan nuen arriskurik handiena sukaldeko ofizial batena zen tximinoarengandik etorri zitzaidan. Glumdalclitchek itxita utzia ninduen bere gelan, bera zeregin edo bisitaren batera nonbaitera joan zen bitartean.
‎Batzar handi hauetako bat neu han nengoen bitartean egin zen, handik irten baino hiru hilabete lehenago, eta gure eskualdeko ordezkari izan zen ugazaba. Kontseilu hartan beraien eztabaida zahar bati ekin zioten, herrialde hartan inoiz izandako eztabaida bakarrari, egia esateko; eta itzuli zenean, zehatz eman zidan ugazabak beraren berri.
‎bizitzaz hain gutxi dakienez, zerbaitek benetan asaldatzen duenean, esan ohi den bezala" liburu ireki bat bezala" mintzatzen da. Ez dakit zergatik baina egun hartan inoiz baino harrituago utzi ninduen eta, ezinbestean, irribarre egin nuen, eta Brigittek ere bai, baina haren irribarrea ez zen izan nirea bezain onbera.
2013
‎Gero, etxera iritsi, telebista pixka bat ikusi, gaueko errezoak egin, oheratu, eta Hamzak ez zuen gau osoan lorik egin. Eta, hala ere, ezin alaiago jaiki zen, bere barne borroka hartan inoiz baino garbiago ikusi baitzuen, hondarrean, Allahren eskuak gidatzen zuela afera hartan guztian, zeren Allahk, bere oroz gaineko jakiturian, bide okerra eskaini baitzion. Afganistango egonaldia, bertzela erranda?
‎Berak, baina, eskuindartzat zuen bere burua, auzi hartan inoiz nabarmendu ez zen arren: Zeledoniok, bestela esanda, eskuindartzat zuen bere burua, baina ez muturrekotzat.
‎Ramadan hartan inoiz baino estuago bete zituen Hamzak otoitz eta barau legeak; are gehiago: musikaren aldizkako baltsamoaz ahantzi eta lauta ez jotzea erabaki zuen hilabete hartan.
‎Ramadan hartan inoiz baino estuago bete zituen Hamzak otoitz eta barau legeak; are gehiago: musikaren aldizkako baltsamoaz ahantzi eta lauta ez jotzea erabaki zuen hilabete hartan.
‎Gero, etxera iritsi, telebista pixka bat ikusi, gaueko errezoak egin, oheratu, eta Hamzak ez zuen gau osoan lorik egin. Eta, hala ere, ezin alaiago jaiki zen, bere barne borroka hartan inoiz baino garbiago ikusi baitzuen, hondarrean, Allahren eskuak gidatzen zuela afera hartan guztian... zeren Allahk, bere oroz gaineko jakiturian, bide okerra eskaini baitzion –Afganistango egonaldia, bertzela erranda– froga gisa, bide zuzena har zezan: nola esplikatu, bertzenaz, Yazîdek Hamzari emaztea hartzeko baimena eman, eta asmo hura gauzatzeko aukera ia istantean iristea... hain era berezian, gainera, hiru harribitxi bitarteko:
‎Berak, baina, eskuindartzat zuen bere burua, auzi hartan inoiz nabarmendu ez zen arren: Zeledoniok, bestela esanda, eskuindartzat zuen bere burua, baina ez muturrekotzat.
‎Gauean, dantzaldi bat antolatu zen, lurralde hartan inoiz izandako dotoreena, baina gobernadorea garaiz erretiratu zen, hurrengo egunean San Carlos misiora joatekoa baitzen, han ere ongietorria egin nahi zioten eta.
‎Behin hori lortuta, mugako probintzia guztiak" baketzeari" ekingo zitzaion, Apatxeen erasoei azkena emanez behin betiko. Handia zen asmoa, eta handia izan zen ahalegin militarra, Espainiaren probintzia hartan inoiz egindako handiena. 1.100 gizon batu ziren Elizondoren esanetara, haien artean ehun boluntario katalanek osatutako konpainia.
2015
‎Oraindik azalari itsatsia zuen hark eman zion besarkada. Bizitza hartan inoiz benetako lagunik izan bazuen, hura Jota zen zalantzarik gabe.
‎Irabazi egin zituen. Beste txalozaparrada bat jaso zuen, eta jendeak, ja eskuak galdurik, muinoiak jo zituen; eta gero, besoak ukondoraino erauziak, beren hezurrak elkarren kontra joz jarraitu zuten emozioz beterik; eta hurrena, beso gabetuak, euren buruekin talka eginez txalotzen jarraitu zuten, ordura arte herri hartan inoiz ezagutu ez zen irrikaz eta alaitasunez. Hizlariak, oratoriaz mozkorturik eta harrokeriaz itsu, txalo gehiago eta buru gehiago erauzi zituen; ilusio gehiago eta saihets hezur gehiago; etorkizunean esperantza gehiago eta izter zuri gehiago; autoestimu gehiago eta oin gehiago?
‎Hitz xamurren itsutasun hartan inoiz ez nuen aukera izan, bake edo guda hautatzeko, itzalen hitzetan.
‎Kazetari txartelarekin pare bat gonbidapen eskaintzen zioten, eta gozatu egiten zuen lehen ilaran emaztearen ondoan eserita, ringetik hain gertu. Larunbat hartan inoiz ez bezalako ikusmina zegoen berriz ere" Paulino, euskal aizkolaria" deiturikoak borrokatu behar zuelako. Uzkudunek aurre egin zion Jack Humbeeck belgikar txapeldun handiari.
‎Gogoeta lanari ere eskaini zion bere tartea ELAk, ezen egoera nahasi hartan inoiz baino premiazkoagoa zuen abagunea aztertzea eta estrategia haztatzea, bere klase eta nazio ardura zuzen bete nahi bazuen; hausnarketa lana ezinbestekoa zuen, bestalde, militanteen konbentzimendua eta ildoarekiko atxikimendua sendotzeko, aurre egin ziezaioten eragile eta hedabide askorengatik jasaten ari ziren maiseo eta jazarpenari.
2016
‎Baina gau hartan inoiz ahaztuko ez dudan zerbait ikusi nuen.
2017
‎Txapelketa txapelketa denetik ohikoak izan dira epaileen lanaren inguruko polemika eta protestak. Urrunegi joan gabe, 62ko txapelketan ere izan zen zalapartarik, baina 67ko hartan inoiz baino oihartzun handiagoa izan zuten kritikek.
‎Bere aurpegi zurbilak argirik gabeko arratsalde hartan inoiz baino zurbilago zirudien. Gainera, Sarak ez zuen beste batzuetan lez makillajerik eman eta Jokini txikitako neska etorri zitzaion gogora.
‎Txirrinak jo baino hamar minutu lehengo heldu zen, eta, bere lagunak egoten ziren patioko bazterrera zihoala, Maitane hurbildu zitzaion, Sararen lagunetako bat. Bazekien, Sarak esanda, Maitanek gustuko zuela, eta goiz hartan inoiz baino desiragarriagoa iruditu zitzaion. Neska nahiko txikia zen, ilehoria eta aurpegi atseginekoa.
‎Ez zuen ezer erantzun, ez alde, ez aurka? leku hartan inoiz egon zen gizon ahaltsuenak. Informazioa jaso eta bereganatu egin zuen; bazirudien xaboi fabrika bat ari zela bisitatzen, eta egunean egiten zuten pastilla kopuruaren berri ari zitzaizkiola ematen.
2018
‎Bi lagunen heriotzak gehiago zaintzera bultzatu ordez, alderantzizko eragina izan zuen taldekideen ohituretan. Azken hilabete hartan inoiz baino gehiago edaten ari ziren eta, mozkortuta zeudenean, batek baino gehiagok negarraldi itzelak izan zituen alkoholak eraginda.
‎Bi lagunen heriotzak gehiago zaintzera bultzatu ordez, alderantzizko eragina izan zuen taldekideen ohituretan. Azken hilabete hartan inoiz baino gehiago edaten ari ziren eta, mozkortuta zeudenean, batek baino gehiagok negarraldi itzelak izan zituen alkoholak eraginda.
2020
‎" Urde kutsagarria!". Kontuaz jada aski amorraturik, egun hartan inoiz baino jauzi handiagoak egin zituen txorimaloari segika.
2021
‎Mendiko zaharrak gazte indartsu eta kemenez beteak eramaten zituen Alamutera, eta, haxixez zentzua galarazi ondoren, paradisu antzeko lorategi batean uzten zituen, urte luzeetako lanaren ondorioz basamortu hartan sortu ahal izan zuena. Baziren paradisu hartan inoiz gozatu gabeak ziruditen bazter zoragarriak, inoiz ikusi gabeko hegazti eta landareak, inoiz dastatu gabeko jakiak, inoiz amestu gabeko huriak. Eta baratze hartan esnatzen ziren leku urrun idor eta elkorretik eramandako gazteak, amesten ausartzerik ere izan ez zuten paradisu ezin ederrago hartan.
2022
‎emakume eder eta indartsu bat, inoren aurrean kikilduko ez zena. Une hartan inoiz baino urrunago sentitu nuen neska, dorre urrun baten erpinean balego bezala.
‎Behin hondartza bateko hotelean hartu zuten ostatu, eta eztabaida mingots bat izan zuten gauean, baina goizaldean zuri topatu zuten hondartza, guztiz elurtuta, herri hartan inoiz elurrik egiten ez bazuen ere. Beste behin, laku hotz batean bainatu ziren, biluzik, uda betean, eta ateratzerakoan biak konturatu ziren zerbait galdu zutela han:
2023
‎Gehiegitan ikusi izanagatik edo, ez zuen Burgos aldeko paisaia bereziki maite, lautada amaigabeen segida hura... Baina iluntze hartan inoiz sumatu gabeko edertasuna nabaritu zion, halako kutsu nostalgikoak blaitu balu bezala; auskalo noiz egingo zuen bide hori kontrako noranzkoan berriz. Eguzkia ezkutatzen ari zen eta Ondarroako itsasertza irudikatu zuen lautaden amaierako ortzi mugarekin bat egiten.
‎Kurtso hura bukatzean, Martinikorenak ahaztu egin zuen gertatutakoa, «eromenean ez erortzeko». «Nire buruak gertatu zen guztia ezabatu zuen, barnetegi hartan inoiz egon izan ez banintz bezala». Hala ere, abusuen ondoren, «tristezia sakon bat» sentitzen hasi zen:
‎Tel Avivek eta haren aliatu diren estatuburuek Hamas egiten dute gertatzen ari den guztiaren erantzule. Duela bi asteko urriaren 7 hartan inoiz ez bezala jo zuten Gazako milizia palestinarrek Israelen aurka. Sei orduren buruan ehunka lagun hil, milatik gora zauritu, eta berrehundik gora bahitu zituzten, baita hainbat herrixka bereganatu ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia