2003
|
|
Udalak dira herriarengandik gertuen dauden instituzioak, eta askotan alderdi hegemonikoek ezartzen dituzten politikak saihesteko aukera egon ohi da. Bestalde, herri ekimenez asko egin daiteke merkataritza arloa, kirol arloa, lan mundua eta abar normalizazioaren alde inplikatzeko konpromisoen bidetik, asko egin daiteke plangintza estrategikoen bidez udalerri askotan, eta, nola ez, asko egin daiteke norbanakoek konpromisoak
|
har
ditzaten euskara ikasiz eta erabiliz. Herritarren borondatea tinkoa bada ez dago prozesua gelditzerik, moteldu dute, baina ez gelditu.
|
2005
|
|
Euskara denona bada zurea ere bada, eta zuk ere ardura bat daukazu, hori zaintzeko, eta hori aurrera ateratzeko. Horregatik deitu diogu hamalaugarren Korrika honi konpromisoaren Korrika, eta eskatzen diogu bakoitzari bere eremuan konpromiso berezi bat
|
har
dezan euskararekin. Konpromiso pertsonala, uste baitugu badela garaia euskaldun bakoitzari esateko euskalduna den neurrian erabili egin behar duela.
|
2008
|
|
4 Beste urrats batean, erreferentziazkoak izan daitezkeen euskarazko edukiak sortu ondoren, erdaldunari agertu behar zaio euskararen ekoizpena. Euskaldunarentzat erakargarria den eduki informatibo nahiz kultural arrakastatsua, erdaldunari eskaini behar zaio gero, hark ere aintzakotzat eta konpetentetzat
|
har
dezan euskarazko zirkuitua eta beronen ekoizpena. Itzulpen agentzia edo euskararen produkzioa beste hizkuntzetan jariatuko lukeen denda zerbitzu moduko bat litzateke hori, euskararen indar zentrifugoa areagotuko zukeena.
|
2010
|
|
Bitxikeria bat: duela urte asko, lankide ohi bat saiatu zen Pepsi Colak parte
|
har
zezan euskararen aldeko kanpaina batean. Helduentzako irakaskuntzan egiten genuen lan, eta Pepsi Colak erantzun zion umeekin izan balitz baietz, 7 urtetik beherakoentzat pentsaturiko publizitatea egiten dutela, adin horretarako haurrak jada erabaki duelako Pepsi Cola edo Coca Cola nahiago duen.
|
2012
|
|
Ipar Euskal Herriko gazteriaren argazkia egin ostean, ondorio batzuk atera dituzte egileek, horien artean hauek: gazteria, elkarteak edota kirola eskuduntzan daukaten tokiko elkargoek beren gain
|
har
dezatela euskarari tokia ematea, aisialdi eremuetan, hizkuntza teknikarien bitartez; hizkuntza politika publikoak lagun ditzatela aisialdiak euskalduntzen diharduten eragileak eta molde berezian eragin handia duten egiturak: Uda Leku, euskal hedabideak, kirol elkarteak, festibalak.
|
2013
|
|
Ahozko euskaran oinarrituz ulermen errazera jotzeko aholkua indartu da, horretan gaztelerak eta frantsesak sortu duten hizkera administratibo eta periodistiko mordoiloa mimetismoz ekarri gabe. Lasterbidea
|
har
dezake euskarak gauza batzuetan, beste hizkuntza batzuk itzulerako bidean ari diren honetan. Baina ez da aski ahozkora jotzeko aholkua, hori orekatu egin behar du hizkera konplexuak erabiltzeko beharrarekin, bere funtzioa beteko badu.
|
2014
|
|
Ipar Euskal Herriko gazteriaren argazkia egin ostean, ondorio batzuk atera zituzten egileek, horien artean: gazteria, elkarteak edota kirola eskuduntzan daukaten tokiko elkargoek beren gain
|
har
dezatela euskarari tokia ematea, aisialdi eremuetan, hizkuntza teknikarien bitartez; hizkuntza politika publikoak lagun ditzatela aisialdiak euskalduntzen diharduten eragileak eta molde berezian eragin handia duten egiturak: Uda Leku, euskal hedabideak, kirol elkarteak, festibalak.
|
2017
|
|
Euskal Konfederazioarendako lehen garaipen bat da, France Télévisions ek baitu bere ardurei ihes egin eta arrazoitu ditu bere programazio hautuak, eta esplikatu euskara zergatik diskriminatzen duen. Ikusirik prozeduren iraupen biziki luzea, France Télévisions i galdegiten diogu beharrezko neurriak lehenbailehen
|
har
ditzan euskarak telebistako zerbitzu publikoan zor zaion toki guzia ukan dezan.
|
2020
|
|
Marka ona da, halere, euskarazko katearen eguneko batez besteko kuota zero azpitik geratu zen: %0, 9 Saio berriaren emaitzak, beraz, balio luke, gutxienez, erakunde horretako agintariek aintzat
|
har
dezaten euskarazko fikzioa ikusteko euskal publikoaren gosea. Ez dut uste emaitza hori konfinamendu garaian gaudelako izan denik, ezta sare sozialetan ezohiko promozioa egin diolako ETBk telesail berriari, baizik horrelako saio gehiago behar ditugulako.
|
2023
|
|
Hizpide dugunaren adibidetzat
|
har
genezake euskararen erabilera bera ere. BBK Live festibalari dagokionez, komunikatzeko hizkuntza nagusiak gaztelera eta ingelesa dira.
|