2015
|
|
Desegin beza berorrek esan dudan hau, ongi baderitzo, eta
|
har
beza berorri zuzenduriko gutuntzat, eta barka biezat, ausartegia izan bainaiz.
|
|
8 Eta Jaunaren maitasunagatik eskatzen diodan hau berorrek egingo duela eta hau ikusiko duten gainerakoek ere egingo dutela uste dudalako, askatasunez idazten dut; bestela kezka handia izango nuke, neure bekatuak esateko izan ezik, horretarako ez baitut inolako kezkarik; gainerakoan aski da emakumea izatea hegoak beheratzeko, are gehiago emakumea eta kaskarra izatea. Eta horrela, nire bizitzaren kontakizuna era lauan esateaz gainerakoa,
|
har
beza berorrentzat,, ekin eta ekin egin baitit Jainkoak otoitzean egiten dizkidan mesedeak idatz ditzadan, gure fede santu katolikoaren egien araberakoa bada; eta ez bada, erre dezala berorrek berehala, nik horri men egiten diot-eta.
|
|
22 Egia da, eta gogoan
|
har
beza berorrek hau, beti hitz egiten duen Pertsona, argi esan nezake, nire ustez nor den; gainerakoak ezin nitzake horrela ziurtatu. Haietako batek ziur dakit ez duela inoiz [hitz egin].
|
|
8 Berorren agurgarritasunak ez dit idazten jaso duenik, ezta nire gutunik jaso duenik ere; horregatik tentaldia etorri zait, deabrua ez ote dabilen azpijokoan eta ez ote ziren berorren eskuetara iritsi gabe geratuko zehaztapenik gehienak eta gure aita komisarioari idatzi dizkiodan gutunak. Zorigaitzez hala gertatu bada,
|
har
beza berorren agurgarritasunak mezulari propioa eta nik ordainduko diot, gauza gogorra izango bailitzateke. Baina uste dut tentaldia izango dela, hemengo posta zerbitzukoa gure adiskidea delako eta arreta handiz jokatu duelako.
|
|
Ni hor nengoenean, ardura hartzen nuen ezer falta ez zekien eta ez zen gastatzen komentukotik. Gauza guztiak izan ohi dira hasten diren bezala, eta hasiera horretatik gaitz handiak etor daitezke; horregatik, kontuan
|
har
beza berorren aitatasunak asko doakigula horretan, eta ahizpak biziki poztuko liratekeela berorren aitatasunak Pedro Hernándezek egin eta berretsi zituen aktak gorde daitezen nahi duela jakiteaz. Guztiak dira gazteak, eta sinets biezat, ene aita, seguruena litzatekeela fraideekin ez tratatzea.
|
|
4 Kontuan
|
har
beza berorren agurgarritasunak, toki hau oso bazterrean dagoela, eta nik ezin dudala abisurik eman; Sevillan banengo bezala da (eta hor bertan ere askoz hobeki egin nezakeen), Toledorako ere, hemendik joan daitezkeenak, oso mezulari gutxi baitaude eta gutun asko galtzen direla konturatzen bainaiz. Hau diot, berorren agurgarritasunak noiz etorri behar den eta zer dagoen jakinarazteko dioelako.
|
|
9 Nire neba Lorentzok darama gutun hau; Gortera doa eta handik Sevillara uste dudanez. Ontzat
|
har
beza berorren aitatasunak hura monasterioan sartzea, janaria prestatzeko ama prioreak egin duen labetxo bat ikustera, gauza miresgarria dela esaten baitute?, eta ikusiaren gainean ez bada, ezin izango da egin hemen; eta dioten bezalakoa bada, fraide eta moja guztientzat balio handi handikoa litzateke. Ama prioreari idazten diot nik, horretarako sartzen uzteko esanez.
|
|
8 Kontuan
|
har
beza berorren jauntasunak seme alabena dela huts egitea eta gurasoena barkatzea eta haien hutsegiteei ez begiratzea. Gure Jaunaren maitasunagatik erregutzen diot berorren jauntasunari, egin diezadala mesede hau.
|
|
Jaunak eraman dezala nahien duen bidetik, horrako bikario baten premia handia baitago. Frai Antoniok hemen ongi egiten badu, kontuan
|
har
dezake berorren agurgarritasunak horkoa bere gain uzteko. Ez biezaio burutik pasa orain andaluziar bihurtzea, ez baitu haien antzeko izaerarik.
|
|
Eskumuinak ematen dizkiote berorri; nik ama priore ordeari eta guztiei eta Katalina Tolosa andereari eta Beatriz eta Lesmitos eta Katalina andereari, honen amari eta adiskide guztiei; eta ahizpa San Bartolomek goraintzi asko berorri, beste guztiei eta neska koskorrei. Adiskideekikoa egitea, nik esan gabe ere, kontuan
|
har
beza berorrek beti; baimena ematen diot nire ordez haiekikoa egin dezan.
|