2000
|
|
Bihar nirekin joango zara hondartzara. Zulo
|
handi
bat egingo dugu, bertan sartu, eta zeru guztia gurea eta guretzat bakarrik dela irudituko zaigu.
|
2001
|
|
Bi urte lanean, bi urte ideiei larruzko jantzia josten. Egun batean, ordea, zulo
|
handi
batekin egin du topo. Josi eta josi, baina, ezin inola ere adabatu.
|
|
Elur malutekin bola
|
handi
bat egin, gero zelan urtzen den ikusteko...
|
2002
|
|
Bidelagun hartu zaitut hasieratik eta gaur egun zugandik urrun ikusten duzun Moustakiren kantu bat aipatu dizut hasieran. Gero, gai izan zara beharbada nirekin kurritzeko orrialde batzuk eta hizkuntzaren itsasoko uretan oldartzeko, baina badut uste aspaldixkotik ni neu aldendu naizen eta bide bazterrean utzirik, itzuli
|
handi
bat egin dudan Sarasola, Zuazo eta Rubioren liburuekin. da horraino bederen iritsi baldin bazara, liburu horien aipamena egiten hasi naizeno, gure hizkuntzaren egoerak kezkatzen zaituela.
|
2003
|
|
Eta uler dezagun ondo zer esan nahi duen betikotasunak: kondenatu batek malko bat isuriko balu ehun urtetik behin, zenbat denbora litzateke itsaso
|
handi
bat egiteko. Kolibri batek basamortutik hondar ale bat jaso eta munduaren beste aldera eramango balu, itzuli eta beste ale bat hartu, munduaren beste aldera joan, itzuli... eta zenbat denbora luke basamortu osoa beste aldera eramaten?
|
2006
|
|
Billar mahaiaz, musika jo  tzeko oholtzaz eta dantzalekuaz gain, han hor hemen ageri ziren hegazti eta piztien gorputz disekatuak. Zurrutada
|
handi
bat egin zuen Charliek, koiote disekatuaren osasunera.
|
|
395 autobidea hartuta itzuli ziren downtownera. Autobideak bihurgune
|
handi
bat egiten zuen downtowneko bidean sartu aurretik. Autoak mantsoago zihoazen bihurgunean, jostailuzko auto txikiekin jolasten ari den mutiko zuhur batek gidatuko balitu bezala.
|
|
Bestalde, porno zinema onargarriago bihurtu da, ikusmenari lotutako arte guztiak bezala. Areago, pornoaren industriak Kaliforniako barne produktu gordinaren puxka
|
handi
bat egiten du urtero.
|
2007
|
|
Baiezkoa egin zuen buruarekin, eta, ahalegin
|
handi
bat eginez, begirada jaso zuen. Begi horiexek ikusiko zituen Igorrek, aurrez aurre begiratzen zion bakoitzean.
|
|
Ordea, ezezkoa baldin bada erantzuna, badoa amaren laguntzarekin mihise batekin aitaren itotzera. Gero familia biltzen da, lagunak eta soinulariak besta
|
handi
baten egiteko gomitatzen dituzte eta gorputza denen artean jaten  dute. Dondiako errege handiak hirurogeita lau uharte beren hirurogeita lau buruzagiekin bere menpe ditu.
|
2008
|
|
Mark da, edo Harrison, oraindik ez ditut ondo bereizten?: ea erosi berri duten panpina puzgarri berria ikustera pasatu nahi dudan haien gelara; nacho poltsa erraldoiak erosi eta guakamole bol
|
handi
bat egin dutela gero saski-baloi partidua elkarrekin ikusteko. Ezetz esan diet, idazmahaian zer edo zertan ari naizenaren itxurak eginez; oraintxe bertan lanpetuta nagoela, eta ez dudala ezertarako astirik.
|
|
Halako batean, Tomasek zurrupa
|
handi
bat egiten die mukiei, eta kantuaren ondoren baratu den isiltasun trinkoa eteten du:
|
|
Edota gure eskuko telefonoek ibil daitezen, Kongoko kobalto meategietan hiltzen diren haurrez. Hitz egin genezake, bai, eta zerrenda ikaragarri
|
handi
bat egin, munduaren luze zabalean asko baitira adibideak. Ez nuke, baina, ezer berririk esango, ezaguna baita haurra dela heriotzaren kate amaigabe honetan kate-begirik ahulena, beti erdiz erdi puskatzen dena.
|
2009
|
|
Zure tutoreak imajinatu ere ez zuen egiten zein mundutan sartzen ari zinen; nik, are gutxiago. Elkarrizketa haietan behin baino gehiagotan aitortu nien nire lagunei San Nicolás ontziko ehun sare zahar eta urratu konponduko nituzkeela bata bestearen atzetik, jateko eta lorik egiteko gelditu gabe, zu harrapatu zintuen sareari zulo
|
handi
bat egin izan balio nonork, ez bainuen nik neuk egiteko modurik ikusten.
|
2010
|
|
Hezurrak aurkitu ditu Claudiuk. Lurpean omen zeuden, txorimaloa irauli ondoren zulo
|
handi
bat egiten hasi zen madarikatua lurperatzeko... Eta bones aurkitu ditut.
|
|
diskoak dedikatzea, arrosariorako asmoak esatea, eta asteroko zozketa batean parte hartzea. Gabonetan, noski, zozketa
|
handi
bat egin ohi genuen.
|
|
Azken urteotan, batez beste 24 dira kristau sinesmenagatik, edo baita justizia eta bakeagatik ere beren bizia ematen dutenak urtero. Hori kontuan harturik, bi milagarren urtean, Joan Paulo Bigarrenak ospakizun
|
handi
bat egin zuen Erromako Koliseoan, elizak bere historia osoan izan dituen martiriak gogoratzeko, baina hogeigarren mendekoak batez ere. Aurretik, historiagile talde bat osatu zen hildako horien guztien izen abizen eta gainerako zehaztasun guztiak biltzeko.
|
|
Handik urte batzuetara, filosofia ikasketak amaitu ondoren, Salamancako Unibertsitate publikoan bere ikasketak eta doktoregoa lortuko zituen. Filologo
|
handi
bat egin zen, eta Euskaltzaindian handia izan zen bere zeregina, euskara batuaren alde bereziki. Hura ere izan zen gure euskarako maisu.
|
|
2000ko Urte Santua zen, eta handia benetan, Erroman bereziki. Hainbat ospakizunen artean, Maiatzaren lehenengorako, ospakizun
|
handi
bat egitea erabaki zen urte hartan. Lehen aldiz, topaketa hartarako dei egin zieten eliz agintariek bai langileei eta baita enpresariei ere, Joan Paulo Bigarrenarekin, ospakizun handi batean denek parte har zezatela eskatuz.
|
2011
|
|
Camille gajoa! Asko sufritu duzu, baina gau hartan mesede
|
handi
bat egin zenidan. Biharamunean itzuli nintzen etxera.
|
|
Jeanneren etxera iritsi zenean, izugarri makal aurkitu zuen; ia ez zen hitz egiteko gauza. Halere, ahalegin
|
handi
bat eginez, behar beste indar atera zuen bisita hura eskertzeko, bere hitzetan samurtasun eta maitasun handiena jarriz.
|
|
Myoson ibaiak, kurba
|
handi
bat eginez, ekialdetik eta iparraldetik inguratzen zuen goi ordeka. Mendebaldean, Grand Ri igarotzen zen eta hegoaldean Moine zen Loublende parkearen oina bainatzen zuena, Amabirjinaren estatua bat zegoen gunea hain zuzen.
|
|
Mendebaldean, Grand Ri igarotzen zen eta hegoaldean Moine zen Loublende parkearen oina bainatzen zuena, Amabirjinaren estatua bat zegoen gunea hain zuzen. Urtero, abuztuaren 15ean, erromeria
|
handi
bat egiten zen leku hartan. Erretoreak, harkaitzean bertan zizelkatua zegoen aldare batean ematen zuen meza eta erromesek ibaiaz haraindi hedatzen zen lautadatik entzuten zuten.
|
|
Espainian Sicano errege zela, K.a. ko 1591 urtean, Boleak zeritzon kapitain ausart eta estimu handikoa hil zelarik, ohi zuten jentil eran, burdinazko estatua
|
handi
bat egin zuten tubaliarrek Boleak kapitainaren bustoa irudikatuz, eta orakulu gisa jarri zuten Solue gainean, non euren batzarrak ospatzen baitzituzten. Eta estatua hura gurtzen zuten eta otoitz egiten zioten Jainkoa bailitzan.
|
|
Orain arte ez diot sekula ezer ostu inori. Baina" orain arte" diot, joan den aspaldi luzean lapurreta
|
handi
bat egiteko asmoa darabilgulako buruan: armak ostu gura dizkiegu Espainiako erregearen soldaduei.
|
|
Hasieran batez ere, Adan paradisua galdu ondoren, Bilbora gaueko trenez ailegatzen denean. Joxe Azurmendik esan zidan algara
|
handi
bat egin zuela hura entzutean.
|
2012
|
|
Baina Hélène? Atzo bertan ahalegin
|
handi
bat egin nukeen neure buruari esan ahal izateko: " Noski ba, Hélène duk!
|
2019
|
|
Vinson jaunak dakarrenez, zartakoa zinez bortitza izan zen, eta ontziaren zumeak eskuin masaila haragi bizian utzi zion, odolez betetzen hasia ahoa. Segidan, bidaiari frantsesak giltzurrunen aldean sentitu omen zuen minaren atzaparkada, neurriz kanpoko ahalegin
|
handi
bat egiten dugunean bezalakoa, bere esanetan.
|
2020
|
|
Kanpamenduaren eta ibaiaren arteko soilgune batean aurkitu nuen arotza. Egurrezko itxitura
|
handi
bat egiten ari zen beste hiruzpalau soldaduren laguntzarekin.
|
|
Emilio Varela doktoreak huts
|
handi
bat egin du, berak ez badaki ere. Emilio Varela doktoreak egundoko lurrikara sortu du gauzen ordenan, atzera bueltarik ez duen mugimendu bat, bortxaz ezarri den hermetismoaren logika hankaz gora jarriko duen kaos bat.
|
|
Ericek teari zurrutada
|
handi
bat egin eta eztarrian behera bidali zuen, ezpainak klaskatuz. Marianne, beste solaskide batzuetatik apartatuta, te erretilura hurbildu zen.
|
|
Connellek kikara hartu eta trago
|
handi
bat egiten dio kafe oso beroari, eskuekin zerbait probetxuzkoa egin nahian. Kikara bere lekuan uztean, kafeak plast egin eta platertxora isurtzen zaio.
|
|
Mariannek limozko pastela hartzen du, hozkada
|
handi
bat egiten dio astiro, eta mingainean geruzetan desegiten uzten du. Mastekatu, irentsi, eta kafe kikara hartzen du.
|
|
Connellek oheburukoaren kontra jartzen du burkoa eta kikara hartzen du Marianneren eskuetatik. Trago
|
handi
bat egin ondoren, hura irentsi eta Marianneri begiratzen dio berriro, begiak zimurka, ezkerreko begia guztiz itxita duela.
|
|
Hasieran, batez ere, Adan, paradisua galdu ondoren, Bilbora gaueko trenez ailegatzen denean. Joxe Azurmendik esan zidan algara
|
handi
bat egin zuela entzutean.
|
2021
|
|
Hobeto omen zebilen; psikiatrak tratamendua arindua zion, eta, gutxi barru, erabat kenduko omen zion. Kontatu zidan anaia txikiak Doneane saldu nahi zuela, diru gose; orain ere
|
handi
bat egina zuen: ijito batzuekin tratuan, dozena bat zaldirekin negozioa egiteko hitza eman, eta diruarekin ospa.
|
|
Hasperen
|
handi
bat egin zuen, etsita.
|
|
Aspaldiko urteetatik dator auzia, bai, baina bizi  bizirik jarraitzen du oraindik. Etorri ziren egunean, Davidek ikusi zuen, herriko sarreran, baten batek pintada
|
handi
bat egin zuela horma batean, arraina gazitzeko fabrika zahar abandonatuan, eta mezua ezin zen argiagoa izan: ekologista putak, kanpora o con da saÃnzatik!
|
|
Oso sakona zen. Noizbait zauri
|
handi
bat egin eta inork josi gabe bere kasa sendatu zitzaiola ematen zuen.
|
|
" Hurrengo egunaren egunsentiak hiritik oso urrun harrapatu zituen iheslariak; hala ere bidaian aurrera egin zuten, eta zazpi egunen buruan, erregeak agindu bezala, Anisak altxorra gordetzeko zulo
|
handi
bat egiteko eskatu zion morroiari. Baina erregeak agindu ez bezala, ostera, sugearen miztoa zuten hitzekin, Anisak honela jarraitu zuen:
|
2022
|
|
berandutzen ari zen. Norbaitek Newporteko Erregina kirol ontziaren alde topa egin zuen eta gero norbaitek azken partida
|
handi
bat egitea proposatu zuen.
|
|
Amesgaiztoa uxatzeko ahalegin
|
handi
bat egin, intziri bat bota eta konortea galdu zuen, minez. Bere onera etorri zenean, alemana desagertua zen; medikua desagertua zen.
|
|
haien hitza sakratua zen. Bata bestearen atzetik, irteten hasi ziren; eskua ematen zioten Montmorteko andereari, neguko hotzak, baratzeko lanak, lixibak gorritu eta zartaturiko eskua, eta aldi bakoitzean bizkondesak ahalegin
|
handi
bat egin behar izaten zuen esku hura estutzeko, fisikoki higuingarria gertatzen zitzaiolako. Halere menperatu egiten zuen kristau karitatearen aurkako sentimendu hori eta, bere burua areago mortifikatzeko, musu ematen zien beren amekin zetozen haurtxoei.
|