Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 13

2021
‎Baina, Bilbotik Luzaroraino mundu bat zegoen, Bilbon, orduko hiri ilun eta zikina izanda ere, Euskal Herriko benetako hiriburua, edo gutxienez erakusleiho aparta, nire nebak bere burua guztiz erosoago, libreago, lasaiago, sentitzen zuen, Luzaron baino. Kontuan hartu behar dugu nire neba ez dela inoiz izan oso hiri zalea, bere herri txikian ezin gusturago bizi zela ezagun zituen lau etxeen artean, gure aitaren lantegian zuen betekizun apalaz gure aitak ez zion sekula lantegia etorkizunean kudeatzeko parada eman, ikasketan nahiko baldarra izan baitzen, ala berak zioenez, ikastea inoiz aintzakotzat hartu ez zuelako orduko lagunekin parrandaz parranda, Luzaro inguruko mendietan barna egiten eta hain gogoko zituen ibilaldietan, guztiz arrotzak zitzaizkion Bilboko kale ilun eta zikinetan baino. Nire nebak Luzaro biziki maite zuen.
‎Gure berez oso izubera zen, eta Gerraren kontuak zirela-eta joera hau nolabait zuritzen saiatzen zen, gauzak zeuden bezala ondo zeudela, behar beste bazutela, erantzunez, ez zuela inolako beharrik dirua alperrik gastatzeko arazoak bakarrik sorraraziko zizkioten tramankulu batzutan edo. Baina gure aitak ez zuen amore egin nahi, guztiz konbentziturik baitzegoen etorkizunari aurre egiteko ordura arte erabilitako bide eta tresnak derrigorrez zaharberritu behar zirela. Baina ezin zuen inolako aldaketa edo hobekuntzarik egin bere Lodosa inguruko herrixkan, batez ere bertako auzokide gehienengan gure aitaren egoskorkeria berbera antzemanda, jadanik bere negozioetarako kemena eta ideientzat guztiz murrizgarritzat zuen herritik alde egitea irtenbide bakarra zuela begitandu zitzaion.
‎Baina tira, horiek aspaldiko kontuak dira, ez dut luzaro pentsatu behar, ez dut gure aitaren lekutasunaren premiarik, nire senitarteko prestu eta leinutsuek gure aitari buruz egin zuten gogoeta asmatzeko; kanpotik etorritako arlote batek gutariko bat esposatu nahi du gurekin parekatzeko asmotan, bai lotsagabekoa. Eta jakina, hori ezin jasanezinagoa egiten zitzaien gure senitartekoei, gure aitak ez baitzituen haien senitarteko izateko eskatzen zituzten baldintzak betetzen, haiek leinutsu eta prestutzat zutena, hots, haiek bezalako luzarotar peto peto bat izatea edo behintzat, Luzaro inguruko herri xumeago batekoa, okerrenera joz, noski. Gure aitak ez zituen euren baldintzak betetzen.
‎Eta asmorik ere ez, gure aitak kalean ezagutu eta maitatu neska batekin ezkondu nahi baitzuen bakar bakarrik. Berdin zitzaion, nik uste, gure ama taiuzko garizabaldarra zen ala ez, nik dakidanez, gure aitak ez zuen sekula inolako atarramenturik lortu gure amaren familiarengandik. Alderantziz, beraganako erakusten zuten destaina beti kontuan hartuta, ez zien apenas hitzik zuzentzen, derrigorrezko agurrak eta abar alde batera lagata, garizabaldar guztiok Luzaron oso garrantzitsuak ziren eta gure aitari ez zitzaion batere komeni haiekin oso jendaurreko liskarretan egotea.
‎Berdin zitzaion, nik uste, gure ama taiuzko garizabaldarra zen ala ez, nik dakidanez, gure aitak ez zuen sekula inolako atarramenturik lortu gure amaren familiarengandik. Alderantziz, beraganako erakusten zuten destaina beti kontuan hartuta, ez zien apenas hitzik zuzentzen, derrigorrezko agurrak eta abar alde batera lagata, garizabaldar guztiok Luzaron oso garrantzitsuak ziren eta gure aitari ez zitzaion batere komeni haiekin oso jendaurreko liskarretan egotea. Nahikoa zuen mesprezuaz, gure aita, ez ahaztu, enpresa gizona zen eta bere lantegia Luzaron zegoenez gero nola edo hala moldatu behar izan zuen sorbalda gainetik ikusten zuten luzarotar prestu eta leinutsu horiekin dena dela aitak bazekien gure amarekin ezkontzearren, hau da, gure amak bere familiaren erosotasunei, babesari, uko egin ziezaien, gure aiton amonenean zuena besteko konpentsazio bat eskaini behar ziola.
‎Nahikoa zuen mesprezuaz, gure aita, ez ahaztu, enpresa gizona zen eta bere lantegia Luzaron zegoenez gero nola edo hala moldatu behar izan zuen sorbalda gainetik ikusten zuten luzarotar prestu eta leinutsu horiekin dena dela aitak bazekien gure amarekin ezkontzearren, hau da, gure amak bere familiaren erosotasunei, babesari, uko egin ziezaien, gure aiton amonenean zuena besteko konpentsazio bat eskaini behar ziola. Hori dela eta, gure aitak ez zion ezkontzeko eskatu kontserbategiak aurrera egin ez zuen arte, hots, aurreneko mozkinak eman ez zizkion arte. Behin ikusita kontserbategia bide onetik aurrera zihoala, gure amak ez zuen inolako eragozpenik jarri berarekin ezkontzeko, eta ez pentsa azken hau maltzurkeria hutsa denik, argi eta garbi esan ohi zuen gure amak, izugarri maite izan arren, ondo bizitzea, luxuz inguratuta, gogoko, ezinbesteko agian, zuen emakume bat zela aitortu beharrean nago-eta, gure ama ez zatekeen inoiz kanpotik etorritako arlote batekin ezkonduko, gure aitak gurasoen etxean zuen guztia eskaini izan ez balio.
‎Aitortu ere, aitortu behar izan diot zer edo zer isildu nuela, gure aitak izan bazuela nolabait parte hartzerik politikan, Luzarokoan gutxienez zinegotzia izan zen aldetik. Gero saiatu behar izango naiz azaltzen gure aitaren parte hartze honen neurria, orduko erregimen faxistaren garaian izan arren gure aitak ez zuela bestelako konpromisorik izan, oraindik gaur egun ere herrian karlista garbi garbia zela esaten badiote ere azken hau egundoko bekatu ezin larriagoa balitz bezala, sumatzen ziela zetorren herritik zetorrelako. Hala ere, baliteke, gure aitak Luzaroren alde lan egiteko bakarrik zinegotzi kargua hartu zuela esanda ere, Sergy sinesgogor geratzea, nire aitzakiei muzin eginez susmotan.
‎Berak ez zigun inoiz ezer kontatzen lantegiko gorabeherez, ezta herrian berari buruz esaten zenaz ere, etxea gure amaren ondoan laztanka, nire nebarekin eztabaidaka eta nirekin hainbeste kostaturako tramankulu horren atarramentu liluragarriaz gozatzeko zuen, etxetik kanpoko guztia bertan behera uzten zuen. Hori bai, jakin bagenekien gure aitak ez zuela batere maite Luzaroko zenbait bizilagun, batez ere bere langiletariko, eta bere uste beti guztiz atzerakoiaren arabera, tentelkeriak besterik ez ziren kontura iskanbilak sortu ohi zituztenak. Bere ustez, urtez urte, buruz eta bihotzez, ekinaren ekinez eraikitako mundua, bere lantegia eta Izarra mendiko etxea batik bat, birrindu nahi zutenak, hau da, Franco hil aurretik agertzen ari zen langile mugimendua, komunismoaren mamua aldarrikatzen zuena, Espainia zatitu eta berenganatutako zatiaz Albania berri bat sortu nahi zuena.
‎Hala ere, etxera bueltatuz, gertutik ezagutzen dugunera begira, jasan izan dugun tragedian erreparatzekotan, gauzak badira oso bestelakoak, ez dago inoren heriotza zuritzekorik. Nire neba eta biok hori ondotxo dakigu, odolez eta guzti, gure aitak ez zuen eman zioten heriotza merezi, eman ziotenak gure aitaren nolabaiteko portaera edo ekintzaren batek kaltetuak izan arren, denok noiz edo noiz aldamenean dugun norbait kaltetu ohi dugu. Bizitza horrelakoa da, nork bere interesen alde, ala ezustean ere, elkar jotzen du nahitaez.
‎Eta gure aitari sarri baino askotan egozten zioten Frankoren garaiko udalean kargu bat hartu izana, hori hamar urte pasa eta gero ere, demokrazian bizi ginela, edo haiek, gure atzetik txutxu mutxuka ari zirenek, esan ohi dutenez, sasi demokrazian. Berdin dio, gure aitak ez zuen politikarekin zerikusirik, paso egiten zuen, bere garaian herria hobetzeko asmoz egin baldin bazuen ere, arrantzaren inguruko gauzetan gehienbat, arrantzatik etekin handiagoak, berriagoak ateratzeko baliabideei zegokienez, guztiz atzeratuta eta ahaztuta zegoen herri bat, amaigabeko gerraoste batean. Familiaz gain gure aitaren lehentasun bakarra bere enpresa zen, hogeita hamar inguru luzarotarrek, eta zenbait kanpotarrek ere, lan egiten zuten kontserbategia, probintzia mailan behintzat txikia izanda ere, herriko lantegirik handiena zen, Luzaro inguruetan zegoen Izarra mendiaren hego magalean zegoena, hain justu ere gure etxea zegoen mendiaz bestaldean, gure aitak betiere bere bizitzaren bi ardatzak elkarren ondoan izan nahi baitzituen.
‎Asmatu bai, gure aitak orduko erregimena, hasieran behintzat, guztiz gogoko izan zuen, eta ez da harritzekoa Nafarroako leinu karlista zahar batetik baitzetorren, baina inola ez karliston porrokatu bat, politika kontuetan karlismoa soilik ezagututako Lodosa inguruko herri txiki baten semea baino, Gerra Zibilean parte hartzeko aukera izan ez zuena garai hartan gazteegia zelako, baina bai bi anaia errekete izan zituena, bere herrixkako familia gehienek bezala. Nik dakidala, nire neba eta biok genekiela behintzat, gure aita ez zen azalez batere politika zalea, hau da, etxean ez zuen inoiz politikaz hitz egiten eta kalean are gutxiago, mami handirik gabeko komentarioren bat gizalegeari eustearren edo, topiko hutsak, garaiko pentsamoldeekin bat egiten zutenak gehienbat. Gure aitak lana bakarrik zuen gogoan, lantegia hobeto esanda, lantegia eta hau aurrera ateratzeko, mantentzeko ere egin behar zituen ahalegin guztiak.
2022
‎Xüberuako bortietan, Azalegi maxelan bada harpe handi bat. Hara gure aitak ez ziren ausart hüllantzera (hurbiltzera), zeren eta harpe hartan beitzen süge bat, seküla gizonak ikusi izan den handiena, eta jenteak ikaran ziren. Üdan bazoan errekara edatera, büztana lau harri kaldüren bidean zen.
2023
‎Hala dirudi. Nik dakidanagatik (eta sinets iezadazu ez naizela nire familiaren nondik norako finantzarioez batere arduratu haiengandik urrundu nintzenetik) gure aitak ez du negozioen munduan gure aititak izan zuen arrakasta maila bera erdietsi. Ez omen zaizkio negozioak txarto joan, baina ez zaizkio guztiak ondo atera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia