2021
|
|
Baina, horrez gain, eta gutxi ez bailitzan, gure aitaren hilketaren aurrean isildu edo kokildu egin zirenak nire neba ere isilarazten saiatu ziren. Ezin ditu barkatu, Luzaro, bere jaioterria, infernu bilakatu zioten,
|
gure
aitaren gainean egindako bidegabekeria aldarrikatzea eragotzi, eta hiltzaileek eta bere kideek herrian inposatu giro itogarrira moldatu behar zuen nahitaez, lasai, edota bizirik, jarraitu ahal izatearren. Jakina, ezin zuen lasai jarraitu, ez eta isilik ere, oroimena ikaragarria zen, batez ere egunero gure aita garbitu zuten lekutik igaro beharrean zegoelako lantegirako bidean.
|
|
Eskandalu ederra gure amarenean, senitartekoen artean, arrotz batekin senidetu behar zutela jabetzerakoan, hau da, leinurik eta goiprestakuntzarik gabeko batekin, are okerrago, kanpotar batekin; gure aita ezin zen arrotzagoa izan, Luzaro herrian hogei belaunaldiz geroztik ezagunak ziren garizabaldarrren begietara, berehala begitan hartu egin zuten gure amarengana hurbildu orduko. Baina tira, horiek aspaldiko kontuak dira, ez dut luzaro pentsatu behar, ez dut gure aitaren lekutasunaren premiarik, nire senitarteko prestu eta leinutsuek
|
gure
aitari buruz egin zuten gogoeta asmatzeko; kanpotik etorritako arlote batek gutariko bat esposatu nahi du gurekin parekatzeko asmotan, bai lotsagabekoa. Eta jakina, hori ezin jasanezinagoa egiten zitzaien gure senitartekoei, gure aitak ez baitzituen haien senitarteko izateko eskatzen zituzten baldintzak betetzen, haiek leinutsu eta prestutzat zutena, hots, haiek bezalako luzarotar peto peto bat izatea edo behintzat, Luzaro inguruko herri xumeago batekoa, okerrenera joz, noski.
|
|
Hori dela eta, gure amari behin eta berriro ekiten genion gurekin euskaraz ahalik eta gehien egiteko, eta berak ezetz, etzoala arrantzalien izkeraz in nai gure aitaren beldurrez edo, eta baita berak ere egiten zuelako, bere etxean ere tarterka marterka bakarrik egiten zuten euskaraz, maizenik neskameekin eta etxera etortzen ziren arrantzale zein baserritar xumeekin, familiaren soldatapekoak ia ia gehienak. Hala eta guztiz ere, nire neba eta biok euskara betidanik biziki maite genuen, alde batetik gure solasaldietako hizkuntza zelako, sutondoko hizkuntza, eta, aitortu beharrean nago, bestalde ere gure aitak etxean egitea debekatzen zigulako, ezkutuko hizkuntza bihurtuz, beti
|
gure
aitaren gibelean egiten genuena, nahiz eta berari ez zitzaion axola kalean egiten baldin bagenuen, euskara Luzaroko hizkuntza zen, akabatu egin zutenen hizkuntza berbera.
|
|
Baina, haiek maite edo zuten aberria sortzez geurea ere zen, bertan sortu eta koskortu egin ginelako, bertakoak ziren gutarrak haiek kontrakoa esanda ere, eta bertan ere bizi nahi izan genuen sasikume batzuek gure aita garbitu zuten arte. Orduan konturatu ginen ezetz, ez zela aberri berbera, haiek asmaturiko beste bat baizik, haiek bezalako fanatikoentzat bakarrik aproposagoa, itxurosoagoa, asegarriagoa, eta gainontzekoentzat ere izan behar baldin bazen, euren abertzaletasun mailaren arabera izango zen, haiek neurriak hartuko zizkieten,
|
gure
aitarekin egin bezala. Zoritxarrez gure aitak kale egin zuen, ez zen moldatzen haiek exijitzen zituzten abertzaletasun neurrietara, egia esan ez zuen haiekin zerikusirik, ia ia guztian ezberdina omen zen, horregatik garbitu zuten, haien ustez atzerritarra, esplotatzailea eta Franko
|