Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2008
‎«Egungo umeak, gu ez bezala, transnazionalak dira berez»
‎Horregatik, garrantzitsua da multikulturalismoaren zentzua, gaizki ulertuak saihestu eta komunikazioa errazteko. Guk geure buruak moldatu behar izan ditugu agertoki berri honetara, baina egungo umeak, gu ez bezala, transnazionalak dira berez, literaturaren bitartez beste herrialde eta kulturen berri dutelako. Horrenbestez, transnazionalismoa da multikulturalismoaren helburuetako bat, bai; baina umeek bereganatua dute dagoeneko transnazionalitate hori.
‎Gauza berezia da hori. Musika barrokoa, batez ere Italiakoa, castrato entzat idatzi zen, baina gu ez gara castrato ak jakina. Ez dugu haiek zuten ahotsa, baina, jendeari pentsaraz geniezaioke baietz.
‎Sorrerako helburuak eta xedeak mantentzen ditu Askagintzak, Iragiren esanean: «Droga mendekotasunen fenomenoa normalizatzearen alde aurrera egin nahi dugu; gu ez gaude drogen kontra, kontsumo arduratsua zabaltzearen alde baizik». 70eko hamarkadan agertu zen droga mendekotasunen fenomenoa Euskal Herrian eta, harrezkero, asko aldatu dira kontsumitzeko moduak eta ohiturak.
‎«Internetetik gauza asko jaitsi, solasguneetan sartu, jokoetan ibili... hori egiten dugu hemen. Tailerrak eta hitzaldiak ere badaude, baina gu ez gara asko joaten; egia esanda, nahiago izaten dugu gure kontura ibili». Iruñekoak izanik, gauero etxera joaten dira lotara Ambrosi eta Agirre.
‎Baina ez da hori bakarrik desagertu, Txoperenaren ustez. «Zuek, bazkari batean, zuen artean aiseago hasiko zarete kantari; gu ez. Bertso saioetan bai, baina bestela ez dut kantatzen.
‎Ez dugu esango ez garela Gobernuan egongo, baina hasiera batean gure tokia oposizioan dagoela uste dugu. Ikusita zein bi indar izango diren nagusiak, gu ez gara ikusten ez batzuekin eta ez besteekin, oraingo terminoetan behintzat.
‎Baina ikusi dugu azken mementoetan atzera egin izan dutela. Enplegu Berriaren Kontratua (CNE) legea onartu zuten, nahiz eta gu ez ginen ados. Baina CNE ez zetorren bat Europako eta nazioarteko legeekin.
‎Baina gu, Azkarate anderea, gu ez gara umeak; hazi egin gara.
2009
‎Guk nahi genukeena da, akordioak egiten baditugu, ez daitezela izan Europako hauteskundeetarako bakarrik, ez eta PS nagusi den legebiltzar taldean sartzeko ere, ez baitugu batere proiektu bera. Batzuek aipatzen dute aliantzak eskualde hauteskundeetan alda daitezkeela, gu ez gara batere horretan.
‎Jaurlaritzak eta itunpeko ikastetxeek egindako akordioak martxoaren 1eko hauteskundeetatik aurrera agintean izango den Hezkuntza Saila ezertan lotzen duen galdetuta, baietz uste dute ikastetxeek. Zentroa hautatzeko eskubidea eta doako hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatu behar ditu sistemak, eta gu ez gara puntu horretatik abiatu; beraz, neurri horiek hartzen joan du gobernuak, esan du Aitor Bilbao Kristau Eskolako zuzendariak. Hartara, Jaurlaritzan edozein dagoela ere, guztizko finantzaketa lortzeko bidean aurrera jarraitu behar dela gaineratu du:
‎Ongi ikusi dut neure burua. Munduko Txapelketa batean jokalari guztion ametsa da urrea irabaztea, baina, egia erran, gu ez gara ongi aritu. Finalerdia jokatu genuen, gogo handia jarri genuelako partidak irabazteko.
‎Txotx garaiko hiru hilabetetarako egiten dugun gastua ez da nolanahikoa. Baina ez dugu ahaztu behar gu ez garela jatetxeak, eta ez dugu jatetxeen eskaintza eman behar. Guk gurean jarraitu behar dugu.
‎Ondo prestatzeko elurretan asko ibiltzea komeni da. Bizikletan, adibidez, elurretan ibiltzeko konfiantza hartu behar da, eta gu ez gaude ohituta; zer gurpil erabili, zer presiotan... elurretan bizikletan ibiltzeko aukera oso gutxi izaten dugu. Eta eskian zer esanik ez, Europako iparraldeko herrialdeetan kirol honen tradizioa eta garrantzia oso handia da.
‎baina ez nuke gaizki ulertzerik nahi; ez diet baliorik kendu nahi nova canço ko kantariei. Haiek gabe gu ez baikinen existituko. Baina kantari gazteek pena dute jada 80ko urteetan, protesta kantuek lekurik ez zutela iritzita edo, belaunaldien arteko etena eman zelako kantagintzan.
‎Belaunaldi afrikar oso baten arazoaz ari da Gerima. Orain exodoa diruaren bila joan da, baina gu ez ginen diruaren bila joan, ezagutzaren bila baizik. Prestakuntza eta modernitatea itzuli nahi genizkion jaioterriari, ez dirua.
‎Bakea, demokrazia, ezkerra eta ezker berriko irizpideak dira gure oinarriak, eta horiekin eraikiko da ezker abertzale politikoa. Ezaugarri horiekin bat datozenak ongietorriak dira, baina gu ez gara hortik mugituko.
‎Badirudi batzuetan galdera hori egiten duzuenean gu kontra gaudela. Dei iezaiozu nahi duzun bezala, polo subiranista edo bertze zerbait, baina gu ez gaude elkartzearen kontra. Indarrak biltzearen alde gaude, taktikoa den heinean, eta horretarako bilduz ahal den indar guztiak.
‎Basagoitik gogorarazi zion Patxi Lopezi ez duela gehiengo osoa bermatuta aurrekontuak onartzeko, eta bere alderdiarekin negoziatu dituela. Ezer iragarri aurretik, zuhur jokatu behar da eta eztabaidatu, gu ez garelako euskal herritarren hurrengo belaunaldiak hipotekatzearen alde. Politika ekonomikoa gastuak murriztu egin behar da?, adierazi zuen PPko buruak, eta oroitarazi zion Lopezi bere babesari esker lortu zuela lehendakaritza.
‎Guk eta gure moduko taldeek asko daukagu galtzeko bihar. Beste batzuk ez badira sartzen, ez da ezer gertatuko, baina gu ez bagara barruan iganderako, kontrakoa gertatuko da. Beti beldurrez joaten zara, eta zalantzekin.
‎Bai. Batzuek soilik dirua nahi zuten arren, gehienek esaten ziguten beren bi kideak Somaliara itzultzen ez bazituzten gu ez gintuztela askatuko.
‎Baina uste dut ondo aterako garela. Baina gu ez gara bakarrik aterako. Inguruaren laguntza behar dugu.
2010
‎Berezia izango da etapa gauez jokatzea, baina gu ez gaude ohituta, eta bihurguneak desberdin ikusten dira egunez eta gauez. Etapa gauez egiteak, berez, ez dauka arrisku handirik, baina kaleko argiekin errepidea ez da berdin ikusten.
‎Lehenik barkamena eskatu behar dut, baina nik ezker abertzalea deitura erabiltzen dudanean, noski, Urizar, Eusko Alkartasuna, ezker abertzalekoa, Patxi Zabaleta, Aralar, ezker abertzalekoa, eta Rufi Etxeberria, ezker abertzalekoa, ezin baita aipatu beste siglaren bat. Horregatik da mundu guztia ezker abertzalekoa, gu ez gara izango, gu abertzaleak izango gara bitarte honetan, behintzat, permiso ematen zaigun heinean. Protagonismoa aipatzen zen...
‎Bide nagusia itxia zuten hamabost bat CRS kamioik eta CRSek osatu murrua erantzun bakar. Hautetsiak ez dira mespretxatu behar, zilegitasuna dugulako; gu ez bagara entzunak zer bide gelditzen da?, galdetu du Christine Bessonart Senpereko auzapeza eta Auzapezen Biltzarreko presidentak.
‎Lopezen gobernuan irakurketarik ezkorrena Bernabe Unda Industria sailburuarena izan zen. Haren aburuz, Espainia krisitik atera arte, gu ez gara aterako.
‎Oso talde onak daude, eta gu ez gaude unerik onenean
‎Hala ere, badakigu zaila izango dela. Oso talde onak daude, eta gu ez gaude unerik onenean.
2011
‎Dena dela, ez da gure arazoa soilik. Une honetan, uste dut hamar direla salaketen erruz fitxatu ezinda dauden taldeak, eta gu ez gaude hor. Klub guztiek jasotzen dutena baino gehiago gastatzea erokeria handia da, eta egungo futbola ez da iraunkorra.
‎Estatua edukita, Irlandakoa gerta liteke, baina hori salbuespena da. Espero dezagun gu ez izatea bigarren salbuespena.Frankismo garai beltzetan gazteek eman zenioten bultzada berebizikoa euskarari. Nola ikusten dituzu gaur egungo gazteak. Egungo gazteek ez dituzte ezagutu gure garaiko zailtasunak.
‎«Arrazoi politiko eta guztiz antidemokratikoak besterik ez dago gizarte, politika eta demokrazia alorretan horrelako dimentsioa duten zentzugabekeriak sustatu, bermatu edo isiltzeko».Matuteren ustez, Bilduk eskubidea du beste alderdi politikoen baldintza berdinekin hauteskundeetan egoteko: «Legea bete dugu, baina bada hauteskundeetan gu ez egoteko legea haustea nahiago duenik». Haatik, Urizarrek azaldu du bakea eragozteko Bilduren inpugnazioa eta halako erabakiak hauteskunde kalkuluen ondorio direla.Hauteskundeei soBozeramaileek esan dute Bildu hauteskundeetara aurkeztuko dela:
‎Datorren urtearen erdialderako amaitu nahi dute lana. «Uste dugu presoen gaia mahai gainean egongo dela ordurako, eta film honek bere txikitasunean lagun dezakeela prozesu horretan, ikusgai jartzen, ikuspegi independente batetik betiere; gu ez gara inoren bozeramaileak izango, zuzendari bakoitzak askatasun osoa izango du».Jauzi bat, bi mailatanMaila artistikoan «jauzi bat» egin nahi zutelako aukeratu dute bost zuzendari eta bost istorio elkartzearen formula trilogiako hirugarrena egiteko. Baina azpiegitura mailan ere egin nahi zuten salto hori, eta, horretarako, elkartea sortu dute Martinezek eta kulturaren, ekoizpenaren eta komunikazioaren munduko hainbat lagunek.
‎Dignite Al Karamak Frantziako bandera dauka eta hamabi ekintzaile eramaten ditu; Nicole Kill Nielsen eurodiputatua dago horien artean. Haren hitzetan «kasualitatez» itsasoratu ahal izan ziren; «Atenasko Pireo portuan daude beste ontziak, baina, gu ez ginen han, beraz, saiatzea erabaki genuen; uharte batetik bestera joan ginen eta halako batean konturatu ginen nazioarteko uretan ginela». Gazara 72 orduko epean ailegatzea aurreikusi dutela zehaztu du Kill Nielsenek:
‎Ez gara alderdi politiko bat, eta ez dugu interes handirik bozetan; erregimenaren ezaugarri ziren elementuak ezabatzea nahi dugu. Tahrirren horregatik kanpatu ginen berriz ere uztailaren 8an, eta horregatik joan ginen militarren egoitzara, baina gu ez ginen istilu horien erantzule izan. Beraien kontrako salaketa jarri genuen, eta orain ikerketarekin zer gertatu zain gaude.
2012
‎Badakigu Al Assadek armak eman dizkiela bertako herri arabiarrei. Erasorik jasaten ez badugu, gu ez gara borrokatuko. Bizilagun izaten jarraitu nahi dugu; beraz, arabiar eta kurduon arteko liskar oro saihestu behar dugu.
2013
‎«Sasoiaren lehen zatian ez naiz anitz dibertitu. Argi da Top 14an bi txapelketa daudela, eta gu ez gaudela goikoen txapelketan». Presidentearen ahotan, lerro bat ere ez da izan Challenge kopari buruz.
‎Oso egitarau estua ez izaten saiatzen dira, hala ere. «Ez dugu nahi ez gu ez jendea erre dadin, eta horregatik, hilabetean bizpahiru kontzertu programatzen ditugu». Salneurriak ez dira izaten oso garestiak, gainera, 12 euro ingurukoak gehienez.
‎altua. Girona lider dago, eta gu ez ginen askoz gutxiago izan. Ikusi da nola joaten den liga, eta guretzat ez da erraza izango.
‎Datozen egunetan egoera arintzeko «bide politiko» bat balego ongi etorria litzatekeela aitortu du Lekuonak. «Dena den, gu ez gara politikariak. Gu festa giroan irtengo gara».
2014
‎Edesako langileak Basauriko lantokiko itxialdian daude oraindik. «Esan genuen gu ez ginela hemendik aterako, eta hitza bete egingo dugu; atera egin gaituzte», dio Ernesto Perezek. Egun gutxian argitu daiteke Basauriko eta Fagor Etxetresnen beste adarren geroa.
‎«Jaitsiera bat zen, eta kasu horretan, ur lasterrak handiagoak dira. Horrek arraunkadak azkarrago ematera behartzen gaitu, eta gu ez gaude horretara ohituta. Baina ikasi eta hobetu dugu, eta ziur datorren urtean hobeto ariko garela eta emaitza hobetzeko moduan egongo garela.
2015
‎Eta prezioak ere, denetarikoak: «Sektore guztiek moldatu behar izan dute dagoen egoerara, eta gu ez gara salbuespena. Egokitu ezean, ez dago saltzerik».Bezeroak ere askotarikoak dira:
2016
‎Euskal Herriak euskal kultura dela erabakitzen duen oro. Baina horretarako burujabe izan behar du nazioak, eta gu ez gara; gu burugabe gara gaurkoz. Gure herriak ez du bere adierazpen kulturalak legitimatzeko tresnarik, horretarako hierarkia politikoaren gailurrean egon bailuke, munduan onetsitako nazio kultura guztiak dauden bezala.
‎Beste herrialdeetatik bereizteko. Kultura ororen sorburua bereiztea da, gu ez garela gure auzoko herritarrak bezalakoak nabarmentzea, gu gu garela, ez hura, ez haiek. Gure hizkuntza dugula, gustatzen zaizkigun gauzak, eta batere atsegin ez zaizkigunak.
‎Baserriz eta zelaiz betetako herri txistularia utzi zuten hemen, eta badakigu, handik hona begiratu izan dutenean, hala irudikatu gaituztela. Baina, orain, gu ez gara arta jorra hutsetik bizi: errepide zabalak ditugu, super portua, titaniozko eraikin modernoak... eta hara joan zirenei hemengo bizimodua zenbat aldatu den esplikatzen diegu bisitan arrimatzen zaizkigunean.Ahaztu egiten zaigu, ordea, haiek han bizi direla, amerikanuak direla, eta gehienak ez direla joan zirenean bezain pobre.
2017
‎Gu ondo gaude, kalean gabiltza, normal; fidantzapean, baina arazorik gabe, trabarik gabe. Dena den, eta, aldez aurretik Euskal Herritik agertu duzuen interesa eta babesa bihotzez eskertu ondoren, argi utzi nahi dugu gu ez garela protagonistak. Arreta errefuxiatuengan eta haiekin lanean ari diren elkarteengan jartzea nahi dugu.
‎Areago, lurreko beste bizidunen ezagutza mugez mintzatzen gara, jakin gabe nolakoa den, ezta geure buruaren jarduera edota, neurobiologoen ikuspegitik? burmuinaren egitura ere.Ildo beretik, egia al zuen Wittgensteinek esan zuenean lehoiak hitz egiteko ahalmena balu gu ez ginatekeela bera ulertzeko gauza. Wittgensteinen hitzen arabera, animalien bestelakotasuna errotikoa da.
‎Egunean bertan ala bezperatik sukaldean orduak pasatzen dituztenei, bertzeok poteoan, lotan ala ikasten ari garen bitartean. Bazkalorduan ipurdia aulkiaren gainean bi minutu baino gehiago eduki ezin dutenei, hamaika aldiz errepikatu arren egoteko geldi (baina badaezpada gu ez gara gehiegitan altxatzen). Eta turroia, kafea ala xanpaina dastatzen eta txiste kontaketan ala kartetan ari garen bitartean berriro sukaldera doazenei, platerak garbitzera, sukaldea txukuntzera, eta hurrengo otordurako zer egin pentsatzera, gu bestara goiz joan gaitezen inolako gabe.Tamalez, edo agian eskerrak, etxe guztietan izanen dira horrelakoak.
‎Boterea eta ahalmena zuen jendeak ez zuen ezer egin gure alde; kontrara, gure aurka egin zuten. Haien esperantza zen gu ez agertzea; ez zuten sinesten guk benetan nahi genuela parte hartu, bizitzako beste eremuetan bezala. Uste zuten hiru eguneko kontua izango zela, lau zoro ginela; feminista gisa ez genuela alardearekiko sentimendurik, beste aldarrikapen bat baino ez zela.
‎Baina guk hori ez dugu egingo. Irungoek bide hori hartu dute, eta gu ez gara hor sartuko, baina guk ez dugu beste alarde bat antolatuko sekula. Are gehiago:
‎Alkateak berak jakinarazi zion Lumbrerasi semeak jasoko duela Urrezko Danborra, eguerdirako zazpi minutu falta zirela deituta: «Haren lagun batzuk bai, baina gu ez ginen udal aretora joan, nahiago izan baikenuen egunerokoarekin jarraitu». Hala, gimnasioan jaso zuen berria Oribek:
2018
‎2006an, 11 krosa ginen Espainiako Federazioaren sailkapenean, eta orain hirugarrenak gara. Tira, hirugarrenak, gu ez goazelako puntu bila. Guk korrikalari onak nahi ditugu, sasoiko egon eta ikuskizuna ematen dutenak.
‎«Eraikina bota ala ez bota... Oraingoz, gu ez gaude eztabaida horretan. Badakigu tokia eraldatu egin behar dugula, sinbologia frankista kendu eta oroimena gorde, ikuspuntu demokratiko batekin.
‎Guk AEBetara ez dugu hainbeste esportatzen, baina egia da taldean eragina izan dezakeela. Guk ezin dugu beste ezer egin; zuzendaritzak esan du zein den haien aurreikuspena, eta gu ez gara kikilduko horren aurrean.Bilera atzeratu aurretik, hala ere, lana erregulatzeko txosten bat zegoen mahai gainean. Zer espero zenuten. Haiek esaten dute kaleratze kolektibo bat izango dela, eta, gure enpresan 300 langile baino gehiago ditugunez, gutxienez 30 langileri eragingo zion.
2019
‎«Gizartea mesfidantzaz ikustetik hartaz fidatzera igaro gara, alderdi baten egitasmoa bultzatu nahi izatetik herritarrei entzutera, inposatu nahi izatetik guztientzat gobernatzera», azaldu du.Horregatik, Olanok uste du maiatzaren 26an «EAJren eraginkortasunaren eta ezker abertzalearen noraezaren artean» aukeratu behar dutela gipuzkoarrek.Kritikak EH BilduriOlanok deitoratu du Espainiako politikagintzan maiz agertzen diren «irain eta errespetu falta», eta horri kontrajarri dio EAJren «kultura politikoa»: «Argi izan gu ez gaituztela agertoki horretan aurkituko». Beharbada horregatik, hiru hautagaien hitzaldiak zentratu dira agintaldian lorturiko emaitzetan eta nork bere herrialdearentzat egiten dituen proposamenetan, eta ez dituzte gainerako indar politikoak eta hautagaiak aipatu ere egin, ezta haien proposamenak kritikatzeko ere.
‎Hori da haien azalpena, eta batere eraikitzailea ez den zurrunbilo horretan nahi gaitu. Eta gu ez gara arituko desberdintasuna nabarmentzeko zurrunbilo horretan.Ari zarela dirudi.Gure posizioa azaldu behar dugu. Lehen ere esan dut egoera ulergaitzak daudela.
‎Ez dago zertan inor jo, iraindu, arbola batetik zintzilikatu bestea gu ez dela sentiarazteko, nahikoa da gertaera bat nor bere tokian erakusteko.Igande goizaldea euskal herri batean. Ehunka oinbizi nork bere erronka gogoan, ortzadarraren kolore guztiak soinean, oinetan, burukoetan, millet, scott, north face, haglofs, quechua, columbia, suunto.
2020
‎Galdetu zidan ea, gure kasuan, estatuak erantzukizun subsidiarioa izan zuen, eta baietz nik. Esan zidan orduan gu ez garela terrorismoaren biktimak, eta oso modu desegokian joan zen. Ni ETAren bi biktimarekin nengoen, malkoak atera zitzaizkidan, eta bi biktimek esan zidaten:
‎Azken herri horretako udal gobernua, baina, kexu da, ez dutelako gonbidatu luiziaren osteko neurriak hartzeko osaturiko batzorde teknikora. «Iragan astean bildu ziren aurreneko aldiz, ostiralean; gu ez gaituzte ezertarako kontuan hartu, eta guk uste dugu hor egon genukeela. Herri txikia gara, baina oso gertu gaude.
‎Nik beti esaten dut erizain izatea pila bat gustatzen zaidala. Gainera, gu ez gara futboletik bizi. Baina egia da futbolean aritzeko urteak hauek direla.
‎Orduan, galdera berez bezala dator, %80an bat etorri omen dira EAJ PSE Podemos, baina zein da %80 horren eduki kualitatiboa, beste %20ko desadostasun horietan, eduki hain axola handikoak baldin badaude, Jaime Ignaziok azerikiro aditzera eman bezala? Kontent egoteko moduan da iruinseme «basko» nafar espainola, eta gu ez!
‎Baina sarri nazioarteko eragileen rola puztu egiten da: gu ez gara bakearen zaindariak, rol txiki bat baino ez dugu jokatzen.
‎Sufritu egiten duzu ikusita zurea ematen ez duzula, pilota errazak huts egiten dituzula eta kontrarioari minik egiten ez diozula. Halakoei ahal zaie buelta eman, baina gu ez ginen gai izan. Buruak huts egin zigun.
2021
‎«Munduari zabalik nahi dute hiria, baina gu ez gara sartzen»
‎Askotan esan dugu: munduari zabaldutako hiri bat nahi dute, baina gu ez gara kabitzen. Mahai inguru horretan jaso nahi genituen aurreko hitzaldi eta solasaldietako hausnarketa batzuk, eta, esan bezala, gutxieneko programa adostera iritsi ez bagara ere, eragileek proposamen asko egin dituzte, eta gauza asko atera dira.
‎Gobernu sendo eta egonkor bat lortu nahi dugu aurrera egiteko, %52 horri erantzun bat emango diona. Hala ez bada, gu ez gara egongo.
‎Autoa abiarazi, eta hanka egin nuen, ziztuan. Denok geunden urduri, gu ez ezik, baita guardia zibilak ere. Estutasunean, ez ziren ohartu zein auto mota zen ere.
‎GPSak esango digu nondik joan. Azkenean ez dakit gu ez ote garen bihurtu horren merkantzia bat, galderarik gabe. Nahiago dut etorkizunarekiko ezjakintasun sano bat, eta elkarrekin erabakiak hartzeko esparru bat, gida algoritmiko horiek baino.
‎eskatzen duguna ez da beste munduko ezer, enpresak hasieratik ez du negoziatu nahi izan... Greba luzea bada, ez da gu ez garelako mugitzen».
‎Hilabete bukaerarako mobilizazio gehiago prestatzen ari dira, grebarekin jarraitzeko prest baitaude. «Bide guztiak agortu direla ikusten baduzu, agian berriak bilatu behar dituzu, estrategia aldatu… Baina, oraingoz, gu ez gara puntu horretara iritsi».
‎Beti nahi dut umil egon eta oroitu gure haur denboran nola gaitz zen, nola gehienek beti lagundu gaituzten batere kontatu gabe —ni hamaikagarrena naiz— Etxekoek ez zuten errebeniorik aski egiten laborantzatik, eta gehienek behar izan dute kanporat lanean. Haiek ez bagintuzte lagundu, gu ez ginen sekula eskolarat joaten. Horrek umiltasun handia ematen dit.
‎Normal da gu ez ezagutzea, zeren eta elkarren artean elkartzen baikara kantuz aritzeko, sinpleki. Ez dugu datarik.
‎Pinuaren xingola marroiaren gaixotasunaren ostean, lurrak inoiz baino merkeago daude, eta aipatu eta enpresa horiek, bai EAEkoak eta bai kanpokoak, gero eta lursail gehiago erosten ari dira bere egurraren negozioak ziurtatzeko. Haiek pozik badaude xedapen honekin, gu ez.
‎Gu oso kritikoak gara, irizpide propioak ditugu, kontsumo arduratsua egiten dugu beti... Ziurtzat jotzen dugu gu ez garela masa amorfo horren parte; hots, gu ez gaudela sare sozialek zabaltzen duten kaka horren eraginpean edota futbolak, pornografiak eta alkoholak narkotizatu dituzten herritar basati horien artean. Jendea horrelakoa da benetan?
‎Gu oso kritikoak gara, irizpide propioak ditugu, kontsumo arduratsua egiten dugu beti... Ziurtzat jotzen dugu gu ez garela masa amorfo horren parte; hots, gu ez gaudela sare sozialek zabaltzen duten kaka horren eraginpean edota futbolak, pornografiak eta alkoholak narkotizatu dituzten herritar basati horien artean. Jendea horrelakoa da benetan?
‎Hamahiru urte luze joan dira, eta bat errutinara ohitzen omen dela diote zenbaitek. Baina gu ez gara sekula zure hutsunera ohituko.
‎Eta kilometroak, deiak, bisitak, paketeak berriz. Baina gu ez gara ohituko. Eutsi, Alaitz!
‎Sakonago ere azaldu zuen nork zeraman KTren gidaritza: «Gure aginduak jarraitzen zituzten KTkoek, eta gu ez ginen ETAkoak. [...] ETAk izan zezakeen bakarra euskal gizartearekiko erreferentzialtasun politikoa zen».
2022
‎«Jendea oso haserre etortzen zaigu, kontu eske. Baina gu ez gara egoera honen errudunak. Gu ere nahastuta gaude; komunikabideen bidez jakiten ditugu Osasun Sailaren protokolo aldaketak».
‎Bi mila herritar inguru daude erroldatuta Trebiñun —beste hainbeste han bizi dira baina Gasteizen erroldatuta daude—, eta botoa eman dezaketenak 1.500 inguru dira. «Oso gutxi gara, eta hauteskundeei begira gu ez gara inor Gaztela eta Leongo Gobernuarentzat», dio Ortiz de Latierrok. Herritar gehienentzat ere «arrotzak» dira erkidego horretako gobernuaren erabakiak, eta ulertzekoa da elkarrenganako «interesik eza», Barbadillok erantsi duenez:
‎Aurten, 590 milioi jarriko ditugu 74 programatan. Europako funtsei buruz hitz egiten da asko, baina gu ez gaude geldirik, ez gaude zain.
‎Kasurako. Baina, bueno, gu ez gara patronal bat; zerbitzu publikoko langileak gara.
‎Gobernuek eta argindar konpainiek ere laguntzea espero dut. Gu gara argindar konpainien bezerorik onenak, eta haiei ere komeni zaie gu ez erortzea.
‎Hori da nik beti ematen dudan mezua: bakoitzak egin dezala nahi duena; gu ez gara inoren fiskalak. Gu aholkuak emateko gaude, jendeak erremintak eduki ditzan.
‎Horrez gain, salatu du Marokok hesian zauritutako batzuk derrigortu dituela Arjeliako Gobernuak bidaltzen dituela esatera: «Ez da egia, gu ez gaitu inork bidaltzen». Pedro Sanchez Espainiako Presidenteari ere zuzendu zitzaizkion migranteak:
‎Pandemiaren eraginez, geldialdi bat egin zuten, eta 2021ean hasi ziren berriro Flamenkadekin. «Pandemiaren sarraskiak militantzian min handia egin du orokorrean, eta gu ez gara salbuespen bat izan», argitu du Ordoñezek. Jendea prestakuntza lanetara animatzeko orduan, 20 urteurrena pizgarri bat izan dela diote piratetako kideek, baina, hala ere, «zaila» izan omen da.
‎14 urterekin, ni ja kontziente nintzen mutilek pribilegio batzuk zituztela nik ez nituenak; horrek asko haserretzen ninduen. «Zergatik gu ez?».
‎Metafora bat bezala: musikaren tonua mugitu ahal bada, Lurra ere mugituko da, nahiz eta gu ez konturatu.
‎Urte eta erdiz, gutxienez, itxita izan genuen eraikinaren erdia, eta barrakoietan egon ginen... Momentu hartan erabaki bat hartu behar genuen, eta erabaki genuen arazoa geuk konpontzea, nahiz eta gu ez izan istripuaren erantzuleak. Horrek ekonomikoki ikaragarrizko zuloa sortu zigun.
‎«Ez gara bildu, eta ez gara bilduko», azaldu dio BERRIAri Hiruko bozeramaileak. «Arazo guztiak ez dira konpondu, baina gu ez gaude greba egiteko txiparekin».
2023
‎Horra, bada, koska bikoitza: umeek, guk ez bezala, badakite dena, eta umeak, gu ez bezala, askeak dira.
‎Hamaika galdera otu zitzaizkidan. Besteak beste, alboan inor nahi ez bazuen, parke publikora, are, bidegorrira, zertara ote zetorren; zakur guztiek asaldatzen ote zuten ala gu ez besterik ote ginen bere haserrearen iturri; deabru adarrak, banpiro betortzak edo zer demontre ikusi ote zigun. Baina haren tar tar tar zakarrak ez zuen neurririk, eta «Bai, emakumea, bai!» atera zitzaidan barren barrendik, halaxe, literalki, kopeta ondo zimurtuta nuela.
‎ezin dugu gure lagun izan nahi ez duen inoren lagun izan. Maitatu, ordea, maita dezakegu ezagutzen ez gaituen norbait, edo gu ez maitatzea deliberatu duena, edo gurekiko ezer handirik sentitzen ez duena. Horrela esplikatu izan ditugu ezinezko maitasunak eta crush ak, adibidez.
‎Lezioa bikoitza da. Bat, gu ez gara Buda. Bi, zaharrari parez pare begiratzeak kontzientzia aktibatzea eskatzen du.
‎Esnalek “esker on hitzak” besterik ez dauzka Kirol Egokituko Federazioarentzat. “Haiek gabe, gu ez geundeke hemen. Neska mutikoak gero eta gazteagotan hasten dira orain kirol egokitua egiten, eta pozgarria da hori”.
‎«Gure anbizioa baldin bazen Nafarroaren gasnatxoen soziologia horren herenaren bueltan ibiltzea, hori lortu dugu. Baina hark zioen gu ez ginela honetarako sortu, baizik eta euskara bazter eta plaza guztietara zabaltzeko». Miguel Sanz Nafarroako lehendakari ohiarena da gaztatxoaren teoria:
‎Solaskidetza martxan jartzeko eskatu diete, konponbideak bilatu ditzaten. «Baina gu ez gaituzte solaskide gisa nahi; nahiago dute ahotsa gehiegi altxatuko ez duen beste norbait. Guk argi daukagu egoera batzuk ahotsa altxatzeko modukoak direla».
‎Ez, gu ez gara kanpora irten. Normalean, tokian tokiko produktuak lehenesten dituzte enpresek, eta guk ere bertakoa lehenesten dugu.
‎Hori sustatzen jarraitzeko egin genuen. Izan ere, gu ez gara aisialdirako tresna bat, kultur tresna bat baizik. Entseatzen hastea erabaki kolektiboa eta ahalegin partekatua izan zen.
‎Hala ere, kanpainak aurrera egin ahala, gero eta gutxiago nabaritzen dugu hori, Sanchez Feijoo arteko polarizazio horretan herritarrek ezberdin ikusten gaituztelako. Gu ezberdinak gara, helburu ezberdinak ditugu, eta hauteskunde hauetan gu ez gaude bakarrik gure ahotsa Madrilera eramateko, eragiteko baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia