Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Baina gu ez bezala, dei deigarri hark deitua izan zen Pedro Huizi, itxura batean... eta harenganat gindoazen osaba eta biok, Florentziarat, gogoz gainezka, amak —Ubarneko damak— emanikako direkzionerat. Baita kezkaturik ere, zeren baitzirudien ezen urtebete zeramala Pedroren amak semearen berririk jaso gabe.
‎Soriaren ogitartekoari erraten genion" txilibita". Gainerako ikasleena baino puskaz luzeagoa, eguneko ogiaz egina izaten zen, gurea ez bezala, eta, denen txorizo edo txokolatearen partez, amak goizean berean frijitutako hirugihar zerra lodia izaten zuen tartean. Bere" txilibita" jaten ari zela, Soria gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena.
‎Alabaina, lau osaba, hiru izeba eta hamasei lehengusuren begi luzeei ezin itzuriz ibiltzea hiritar biziaren anonimotasun preziatuaren kontrako atentatua zen niretako, Orwell irakurri gabea nintzen garai hartan ere. Herriko mutiletan adimen iluneko basajaun kumeak baizik ez nituen ikusten; hirian gelditu edo, guk ez bezala, oporrak kostaldean egiten zituzten ene lagunak —Karlos Ripodas" Charly", Fernando Soria" Ximurra", Anjel Urtxipia" Ttipi", baita Manuel Sarasa" Potzolo" bera ere... — saiatuta ere ordezka ez zitzakeen jendaila. Hango neskez, haien iheskeria —lotsa?
2001
‎Guk bat egiten dugu gizakiaren eta adimenaren —bere fakultate baten— jaun den gogo ezagulea, gizakia maitagogo dela esanez; hau da, gizakia maitari izanik, ezagutari eta hautari dela batera baietsiz. Kantek, ordea, bere arrazoimena gizakiaren fakultate bat dela aitortzen du, beste askoren artean, guk ez bezala. Bere bi galdera nagusien erantzunak, ezagumenarena (arrazoimen huts teorikoaren galdera) eta askatasun lege moralarena (bere arrazoimen huts praktikoaren galdera) potentzia den arrazoimenean ipintzen ditu eta ondoren —arrazoimenak determinatutako nahimenean— Gizakiaren izaera ilunpetan lagatzen du, inoiz gizakiaren izaeraren azalpenari eutsi gabe, nahiz eta, filosofo orok bezala, bere azkeneko eta gorengo ametsa gizakia zer den argitzea izan.
2003
‎Eta gu bezain euskaldun eta abertzale zela ere aitortu nion. Gainera, guk ez bezala, bazekiela sentimenduak eta abertzaletasuna bihotzean eramaten, diskrezioz. Eta ez gu bezala, beti zalapartaka eta builaka, bihotzeko kontu ttikiak ere lau haizeetara zabalduz.
2004
‎Hori esatean hauxe esan nahi da funtsean: Jainkoak, guk ez bezala, gizon emakume ororen izana ezagutzen duela. Memoria astronomiko baten jabe bagina, inork pentsa lezake gizaki orori legokiokeen benetako izen propioaz balia gintezkeela mintzatzerakoan, baina, kontuan izanik ezinezko litzatekeela bi izen berezi berdinak izatea, hizkuntza bakoitzeko fonemen arteko permutazio espresibo bideragarrien kopuruak den baino askozaz handiago behar luke izan, izen berezi bakoitza perpaus luze bat (zuk) ez bilakatzekotan eta, ondorioz, hizkuntzaren ekonomia printzipioaren kontra ez joatekotan.
2005
‎Ingelesa zekien, lehorrean gora egin zezakeen hark, guk ez bezala.
‎Erromeria antolatzen zuten mandio eta arboldegi guztiak ezagutzen zituen Andoni Olabek, behin baino gehiagotan izanen zen soinurik gabe jotakoa. Gaitza zen hari barruko kirkila ateratzen, baina segurutik joko nuke nik hori, meta ostean edo pinudian edo artadian jarduna zela behin baino gehiagotan, gu ez bezala. Horregatik zen harrigarria emakume hark burua galdu eragitea, Cecilia Bolton ek ezinegon batean zeukan, Lekeition, Ziburun eta Londonen.
2006
‎Maroko, Egipto, Kuba, Jamaika, Kanada, Mexiko edo Estatu Batuetara bazoaz, eraman egokigailu edo transformagailua: herrialde horietan korronte alternoa 110 volt eta 50 Hz z baitabil, gurea ez bezala, alegia.
2007
‎ehun bat urte lehenago trenbidearekin batera etorriak zituen arbaso guztiak, eta familia hartan, beraz, aspaldi eten zen, inoiz izan bazen, jatorrizko lurrarekiko edozein kate eta lotura. Belarri zolia zeukan Roberrek, gainera, guk ez bezala hitz egiten zutenen doinuari erreparatzeko eta barre egiteko; ez zen askotan gertatzen, gure adineko neska mutilek bertako gaztelania moldea egiten baitzuten denek, urrun haietatik iritsi berriak ziren familietakoek izan ezik; baina uda ondorenean, beren, pueblo, hartan pare bat hilabete pasatu ostean, askori kutsatzen zitzaien, oharkabean, hango mintzamodua, galdera eta harriduretako musikak batez ere; eta halako doinu bat sumatu orduko, burlaka eta imintzioka hasiko zen Rober, azentu hura behin eta berriz imitatuz eta ohartu ez zirenei abisatuz:
‎alegia, identitate etnikoaren osagai prepolitikoak ez daudela kontraesaneanondoren sortuko diren nazio identitate modernoen ezaugarri izaerekin. Hitzbatean, osagarriak dira, gurean ez bezala.
2008
‎Naturan murgilduta bizi dira, eta naturaltasunez hartzen dituzte sexuari lotutako kontuak? guk ez bezala, gu sexuaren ukoan hezi baikintuzten: mila arauk araututako sexuaren ukoan, hori bai.
‎«Egungo umeak, gu ez bezala, transnazionalak dira berez»
‎Horregatik, garrantzitsua da multikulturalismoaren zentzua, gaizki ulertuak saihestu eta komunikazioa errazteko. Guk geure buruak moldatu behar izan ditugu agertoki berri honetara, baina egungo umeak, gu ez bezala, transnazionalak dira berez, literaturaren bitartez beste herrialde eta kulturen berri dutelako. Horrenbestez, transnazionalismoa da multikulturalismoaren helburuetako bat, bai; baina umeek bereganatua dute dagoeneko transnazionalitate hori.
‎Beltzak eta mulatoak horretan bereziak baitira, nik uste. Naturan murgilduta bizi dira, eta naturaltasunez hartzen dituzte sexuari lotutako kontuak... guk ez bezala, gu sexuaren ukoan hezi baikintuzten: mila arauk araututako sexuaren ukoan, hori bai.
‎Nago, edo hala dela sinetsi nahi dut behintzat, haurra abandonatzea maitasun froga ikaragarri latz bat izan daitekeela, arrazoi sinple batengatik: han, gurean ez bezala, aurkituak izan daitezen abandonatzen dituzte. Ez dituzte zakarrontzietan uzten, ezta sasi artean ere, baizik eta leku publiko eta jendetsuetan, udaletxe baten aurrean –Itsaso eta Erreren alaba Aintziraren kasuan bezalaxe– edota umezurtz etxearen atean bertan –Jesus eta Es  therren alaba Gararen kasuan bezalaxe.
‎Iritsi bezain pronto ohartu ginen txinatarrentzat eta guretzat parkeak ez direla gauza bera. Txinatarrentzat parkeak bizitzaz beteriko lekuak dira, naturari eskainiak, bai, han ere zuhaitzak eta zelai berde eder askoak baitaude, baina, guk ez bezala, txinatarrek elkargune gisa erabiltzen dituzte. Eta ez haur edo gazteentzat bakarrik, adinekoentzat ere bai.
2009
‎Gizartea artearen itsasoan erabat murgilduko bada, gozatuz irakurri eta irakurriz gozatu du, bestela... Guk ez bezala, publizitateak asko landu duen arlo bat da, eta ezin hobeto daki gure inkontzienteak nola interpretatzen dituen irudi jakin batzuk. Mundua irudiarena izango da, baina irudiarena mundu bat da.
‎Agian kultura batean. Ilustrazioan? posible izan da Jainkoa, ikustea?, Jainkoaren kontzeptua ere halakoxea zutelako, guk ez bezala. Gaur, Naturan baino gehiago artifizioan bizi garenean, auto, bulego eta teknogailu artean?
‎–Bai, askotan entzun dizut aingeruak ilehoriak direla, gu ez bezala; beti enkarguak egiten ari direla, eta?
‎Etxean zen, ordea. Gu ez bezala. Egin, frantsesez baizik ez zuen egiten.
‎Bagenekien, haatik, ez zela hala gertatuko. Hori trabatzeko, oholtzaren mutur argitsutik ari zen jadanik igotzen tropa zerutiarra, gu ez bezala zuri distiratsuan desgisatua. Nor eta Frantziako errege Karlos IX.a, haren bi anaia dukeak eta erresuma horretako zaldun printzipalak.
‎–Bai, askotan entzun dizut aingeruak ilehoriak direla, gu ez bezala; beti enkarguak egiten ari direla, eta...
‎Bada, muga horiek ere kantatuak eta azpimarratuak dira kanta batzuetan. Hizkuntza arrazoiengatik, kasu batzuetan, gu bezala hitz egiten ez dutelako?; edota guk ez bezala jokatzen dutelako, beste batzuetan. Baita, inoiz, are muga lerro lodiago bat marraztuz ere:
2010
‎orduantxe eutsi zion, gainera, heriotzako orduan?, inoiz baino gehiago bereari; izan ere, tuberkulosia harrapatu zuenean, aitor dut xehetasun horrek Simonerekin batago egitera bultzatzen ninduela elkartasun hutsez?, Simonek ez zuen jaten, baina jan beharrik ere ez, itxuraz, Jainkoaren gose zelako, eta ez janari baten edo forma eder baten; lurreko bizitzak ez zion, ez digu? ez funtsik ez oinarririk eskaintzen, ez sendotasunik ez trinkotasunik, eta bizitza sendoago baten bila abiatu zen, modurik azkarrenean; amets bat zuen, eta ametsak lehenbailehen eraman zezan ahalegindu zen, Simone Weil beste egoera batean baitzegoen, beste apustu batean, gu ez bezala, egunerokotasunari eta eguneroko otorduei hain lotuak; zorabio batean bizi zen, eta zorabioak igoera ezin azkarragoan eraman zuen, menturaz, heriotzako orduan, ez leku hartara, non bere gosea ase baitzuen, agian, ez egun baterako, ez birako, baizik eta betiko, betiren betiko; mediku erizainek Simone Weil suizidatu egin zela zioten ez jateagatik, baina medikuek nekez uler zezaketèn gehi... guztien gainetik, harri eta zur gelditzen naiz, ez Simoneren jarraitzaile, baina bai haren miresle.
‎esaten zion Domingok, orain horrela oroitzen dut bederen? Teofilo Mariak ohitura hura baitzuen, beste hiru anaiak bildu, pelotoi bat osatu eta guztiak Regina enean desfilatzen jartzekoa, hots eta asots, bera beti buruzagi, jakina; Domingok, gainera, anaia zaharrari aurre egiten zion noiz edo noiz, guk ez bezala; egun hartan mehatxu batekin joan zitzaion: –Zozoa akabatzen baduzu, Ama Birjinak akabatuko zaitu zu??; ohiko desfilearen atsedenaldi batean geunden, eta Teofilo Maria eta zu, Damaso, barrez hasi zintzaizkioten;. Ipuinak emakumeen kontuak dira, eta itsu sinesten badituzu, ez zara urrutira joango?
‎Desertatu egingo dut!" esaten zion Domingok, orain horrela oroitzen dut bederen... Teofilo Mariak ohitura hura baitzuen, beste hiru anaiak bildu, pelotoi bat osatu eta guztiak Regina enean desfilatzen jartzekoa, hots eta asots, bera beti buruzagi, jakina; Domingok, gainera, anaia zaharrari aurre egiten zion noiz edo noiz, guk ez bezala; egun hartan mehatxu batekin joan zitzaion: " Zozoa akabatzen baduzu, Ama Birjinak akabatuko zaitu zu..."; ohiko desfilearen atsedenaldi batean geunden, eta Teofilo Maria eta zu, Damaso, barrez hasi zintzaizkioten;" Ipuinak emakumeen kontuak dira, eta itsu sinesten badituzu, ez zara urrutira joango" esan zenion zuk;" Merezi duen ipuin bakarra aitaren fabrika da, eta fabrikan ez dago txoririk:
‎" Jaunak, hau ez da literatura, zeren mistikoen idazki ilunek, gehienez ere, aho korapilo baten balioa duten"; baina Simonek bereari eutsi zion, zorionez, hil arte: ...ere ez, itxuraz, Jainkoaren gose zelako, eta ez janari baten edo forma eder baten; lurreko bizitzak ez zion —ez digu— ez funtsik ez oinarririk eskaintzen, ez sendotasunik ez trinkotasunik, eta bizitza sendoago baten bila abiatu zen, modurik azkarrenean; amets bat zuen, eta ametsak lehenbailehen eraman zezan ahalegindu zen, Simone Weil beste egoera batean baitzegoen, beste apustu batean, gu ez bezala, egunerokotasunari eta eguneroko otorduei hain lotuak; zorabio batean bizi zen, eta zorabioak igoera ezin azkarragoan eraman zuen, menturaz, heriotzako orduan, ez leku hartara, non bere gosea ase baitzuen, agian, ez egun baterako, ez birako, baizik eta betiko, betiren betiko; mediku erizainek Simone Weil suizidatu egin zela zioten ez jateagatik, baina medikuek nekez uler zezaketèn gehi...
2011
‎Garaiak aldatuz doaz erremediorik gabeki, gu ez bezala.
‎Horrela, bada, eta, gurean ez bezala, ahotsaren atea zeharkatu gabe eskura dezakegu karakterearen mamia txineraz (edo japonieraz ere). Osakako herritar batek, esaterako, ez dio Shanghaiko bati tutik ere ulertzen hizketan, baina lurralde bietako liburuetan agertzen diren karaktereak ehuneko laurogeitik gora berdinak direnez gero, oztopoak oztopo, beti atera dezake irakurriaren bitartez zerbait.
‎Idatzi, ordea, gainerakoan, karaktere bidez idazten da, eta jardun horri, pintatzeari bezala, xie esaten zaio; izan ere, biak ere gauza bera dira txinatarren lege zaharrean eta guk, estilografikoari" luma" deitzen diogun eran, banbuaren erroa antzeman daiteke lapitza, boligrafoa edo antzekoak adierazteko marrazten dituzten karaktereetan. Artearen maila izan du beti kaligrafiak Txinan eta, gurean ez bezala, etxeko hormetan zintzilikatzen dituzte, bisitan datorren lagunak mirestu ditzan.
‎Ekialdea, zoritxarrez, Mendebaldeko kulturaren eraginpean ari da erortzen gero eta gehiago baina, oraindik ere, edertasuna gordean zaintzeko berezko joerak dirau bazter hauetan eta, gurean ez bezala, artezaleak ez ditu bere koadroak etxeko hormetan zintzilikatzen. Apaingarri gisa ez zaizkio interesatzen, eta aldian behin baizik ez ditu kutxa barrutik aterako.
‎zer zuten, bada, ikustekorik gure bizipenek eta euskaldun elebakar alfabetatu gabeko antzinako haienek? Gu ez bezala, haiek bertsolari bat edo besteren jarraitzaile ziren, kantu zahar zenbaiten aleren ezagutzaileak. Guretako edozeinek, berriz, irratiz edo disko pare batekin ehun aldiz handitzen zuen gordailua, gordailu horren zentzua aldatzen den neurri berean.
2012
‎–Filmetan une inportanteak etengabe gertatzen dira, zioen?, filma ona bada behintzat; gurean ez bezala. Gurean, denboraren nebulosa gailentzen da.
‎Testuinguruaz ari garenean, aldartea, egoera, igorlearen eta hartzailearen artean dagoen harremana adierazi nahi dugu, besteak beste. Elkarrizketetan hartzaileak guk ez bezalako pentsaera izan dezakeela eta gu ez bezala senti daitekeela baloratu behar dugu beti. Transmisioa Ahozko mezuetan, hitzik gabeko komunikazioko baliabideak erabiltzen dira beti, hala nola keinuak, buru mugimenduak, esku mugimenduak, etab. Baliabide horietako batzuk nahita erabiltzen dira, eta beste batzuk bat batean ateratzen dira.
‎zure eta nire dinakoa. Horiek izaki biziak dira, gu ez bezala; guk hogei urte daramatzagu hilda, jadanik ez baitugu ezer maite, horixe da egia. Zeren, ez niri etorri François maite duzula esatera, e?
2013
‎Azken asteak senide eta lagunentzat bereziki gogorrak izan dira. Ines del Rio kalean geratu zenetik, lehenago espero zuten euren lagunaren kaleratzea" berak ordea nahiko lasai hartu dituela esan digu, atzo ere lasai jaso zuen irteera ordua zein izango zen guk ez bezala".
‎" Ken hadi hortik!", erran zion Arraitzek haren partez aritzeko," Estudiante ostia hok!". Guk ez bezala, hark bazekien erreminta nola ibili. Txandaka ari ginen:
‎Noiz editatuko dira Lan guztiak edo Entziklopedia? Agian inoiz ez, gu ez bezala hilezkorrak omen dira materia, maitasuna eta literatura bera...
2014
‎34 Jabetzea as in sakonki barneratzea, hori ulertzea eta horrek dakartzan ondorio guztien kontzientzia hartzea, zinez, ez maila axaleko batean, maila axalekoan guztiok, dakigulako? gu ez bezala bizi den jendea badela, oinarrizko ondorioztatze logikoz baino ez bada ere.
‎Komunera joateko pasabidea zeharkatzen ari naizelarik Y ren lagunak ikusten ditut tabernako leiho koadrikulatuaren bestaldean Y rekin hizketan, eta ezin ditut aditu baina esango nuke tabernaz aldatzeko gonbita behar duela izan luzatu berri diotena, gu ez bezala soilik kafe laburra egiteko etorri baitira hona. Berriz ere, ez zaizkit Y ren hitzak heltzen baina bai, aldiz, haren ekintzak, eta lagunak leiho koadrikulatutik desagertu ondotik ere berak bertan dirau zutik, nire zain.
‎Aita zenari dedikatu dio berak: " euskaraz eskaintzen dizut/ gure artean ez bezela/ itsas gizonen zeruan ziur/ ikasiko zenuela". Fredik, larru edo urre beltzaren pistan, saio osoan zehar bertsokera mimatu egin du hasieratik bukaeraraino, kartzelatik kartzelara.
Gu ez bezala.
2015
‎140 urte beteko ditu 2017an. Habanan bada gurea baino lehenago ireki zuten elkarte bat [Asociacion Vasco Navarra de Beneficiencia, 1877], baina urte askoan batere jarduerarik ez du izan, gureak ez bezala. Gaur egun, 1936ko Espainiako gerra garaiko eta gerra osteko jendearen kutsua du oraindik.
‎Topatu zuelako gerra, eta gu, ez bezala, egona zelako bera han. Topatu zuelako, eta, guk ez bezala, berak bazekielako.
‎Haiek, guk ez bezala, lur-sail zabala zuten atzealdean, oilategiko alanbradan hasi eta ibaiertzeko lertxundiraino hedatzen zena. Denetarik sartzen zitzaien han:
‎Gaizki pasako du hasieran, eta nire premia sentituko du? baina umeek azkar ahazten dute, guk ez bezala.
Guk ez bezala, ez daki zer den mina.
2016
‎Batzuk lehorrean geratu, besteak berriz itsasora partitu, badator agurraren unea, adioaren mina, despedidaren samina; nola esan bi hitzetan bihotzean pilatzen diren sentimendu guztiak, tropoiloan bultzaka eta nahas mahasean kanpora irteten saiatzen direnak; elkarrekin hainbeste momentu gazi gozo, hainbeste algara eta estutasun, hainbeste barre hainbeste negar, hainbeste poz eta pena, hainbeste une larri eta alai... Guztien oroitzapenak banan banan ordenatu ezinik, mordoiloan bildurik geratzen dira, bihotzetik gora eginda ere eztarrian korapilatuta; guk asmatzen ez badugu, Alsinak berak vodkaren laguntza eta guzti asmatzen ez badu, nekezago asmatuko zuten euskaldun erromes haiek hitzez adierazten hori guztia, gainezka egiten zien sentipenen uharra; guk ez bezala, ordea, hitzez ez baina keinuz, egitez, gorputzez adieraz zezaketen bidaiariek beren nahigabea, beren sentimenduen nahasia eta sakona. Orduan izan ziren besarkadak, orduan musuak eta negarrak, gainezka egindako ubidea bezala.
2017
‎Ez dituzte lurrak lantzen. Eta hiriak, guk ez bezala, amautarik gabe dauzkate...
‎dira (guztiz ohargarria hori aitortuz hastea!), eta printzipio polistarrak (politikak) gainditu egiten omen ditu. Gainditzeak Ortegarentzat, eta Ortegarekin Lamo de Espinosarentzat, ukatzea eta ezabatzea esan gura du, guretzat ez bezala. Konklusioa da nazioak gaindituak daudela Estatuan, Estatuan hain zuzen?
‎Hasieran ez zitzaigun hala iruditu, geure minaren itzalak guztia estaltzen zuelako. Baina berehala konturatu ginen, guk ez bezala, mendeetan zehar naturaren legeak alargundutako emakumeek pilatu duten estoizismorekin jokatzen zuela. Aitaren arropa guztia poltsetan sartu eta Caritas era eraman genuen.
Gu ez bezala, mende honetan bizitzeko gai dira horrela, erori gabe.
‎Aldiz, dakitela suposatzen den subjektuek, guk ez daukaguna badutela suposatzen dugunez, beren desira asetzen dakitela, gozatu egiten dutela, suposatzen dugu? guk ez bezala gozatzen dutela, beren desira asez, eta, beraz, guk ez bezala, gure desira nola ase dakiten subjektu bihurtzen dira?. Hala, gozatu egiten dutela suposatzen dugun subjektuekiko eta berauon objektuekiko eratzen dugu gure desira eta gozamena.
‎Aldiz, dakitela suposatzen den subjektuek, guk ez daukaguna badutela suposatzen dugunez, beren desira asetzen dakitela, gozatu egiten dutela, suposatzen dugu, guk ez bezala gozatzen dutela, beren desira asez, eta, beraz, guk ez bezala, gure desira nola ase dakiten subjektu bihurtzen dira?. Hala, gozatu egiten dutela suposatzen dugun subjektuekiko eta berauon objektuekiko eratzen dugu gure desira eta gozamena.
‎Ikusi dugu gau itxia baino ilunago, ertzean beti. Lehen lerroko testigua da, gu ez bezala, mutiko trans horren jauziaren aurrean. Eta nahi diot lehenbailehen bistatik kendu, leku seguru batera eraman, baina ez dakit nola, neuk ere ezin baititut eraikin altuak, trenak eta odola gogotik aldendu.
‎Errimakeran ere, haiek multzo desberdinetako errimak nahastuz egiten dituzte bertsoak eta guk, jakina denez, sail bakarrekoekin. Doinuetan ez dut uste guk adinako aberastasunik inon denik Eta ezagutzen ditudan guztiek musika tresnaren baten laguntzarekin inprobisatzen dute guk ez bezala". 118
2018
‎Maila pertsonalean, berriz, akordatzen naiz gurekin oso atsegin izan zela Villasante, adibidez. Guk ez bezala pentsatzen zuen, berak ez bezala pentsatzen genuen, baina formak zaintzen zituen. Gerora konturatu naiz zer inportantea den hori, formak zaintzea, alegia.
‎Egia da, euskaldunoi dagokigunez, bertsolariek asko erraztu digutela bidea. Haiek ofizio eta arte bilakatu dute hitza eta musika uztartzearena, baina, guk ez bezala, artea baino komunikazioa denez erdietsi beharreko helburua, haren menpe kokatzen dituzte biak, bai hizkuntza literarioa eta baita musikala ere. Beren komenentziara moldatzen, bihurritzen dituzte biak, eta badakite inguruarekin estu lotzea dela arrakastaren gakoa, molde pertsonal, original eta propioa eraikiz.
Guk ez bezala, ez direlako kontsumismoaren zamapean bizi.
2019
‎Nago, edo hala dela sinetsi nahi dut behintzat, haurra abandonatzea maitasun froga ikaragarri latz bat izan daitekeela, arrazoi sinple batengatik: han, gurean ez bezala, abandonatzen dituzte aurkituak izan daitezen. Ez dituzte zakarrontzietan uzten, ezta sasi artean ere, baizik eta leku publiko eta jendetsuetan, udaletxe baten aurrean Itsaso eta Erreren alaba Aintziraren kasuan bezalaxe edota umezurtz etxearen atean bertan Jesus eta Estherren alaba Gararen kasuan bezalaxe.
‎Iritsi bezain pronto ohartu ginen txinatarrentzat eta guretzat parkeak ez direla gauza bera. Txinatarrentzat parkeak bizitzaz beteriko lekuak dira, naturari eskainiak, bai, han ere zuhaitzak eta zelai berde eder askoak baitaude, baina, guk ez bezala, txinatarrek elkargune gisa erabiltzen dituzte. Eta ez haur edo gazteentzat bakarrik, ezpada adinekoentzat.
‎Mairuen aldetik, orain arteko lorpenik aipagarriena noizean behin agertzen den almuedanoa da, litekeen jarrerarik txarrenean dagoena, figurante bat baino pixkatxo bat gehiago delarik, ez baita benetako pertsonaia izateko nahikoa. ...tik, erregea, artzapezpikua, apezpikua eta aitoren seme ezagun sorta bat alde batera utzirik, eta azken hauek izena eramateko baizik parte hartzen ez dutela, nabarmenki dagoena da bereizi gabeko aurpegi nahaste izugarria, norenak diren ez dakigun aurpegiak, Jainkoak bakarrik dakien moduan hitz egingo duten hamahiru mila gizon, beren sentimenduak edukiko dituztenak, nola ez, baina sentimenduok hain guk ez bezala adieraziko dituztenak, gure eratik hain urrun, non elkar ulertze kontu horretan hurbilago egongo baitira beren etsaiengandik, mairuengandik, guregandik baino, haien ondorengotzaren bandera eta titulua geuk eramaten ditugun arren.
2020
‎Baina haiek ez daude etxealdian, itxialdian baizik. Pentsa zein handia den aldea, herri gehienetan itxialdikoak etxealdira bidali dituzte, gurean ez bezala.
‎Bakarrik egotearekin konformatzen ez diren horietakoak. Gu ez bezala. Hoteleko buffetean topo egin, hizkuntza berbera hitz egiten dugula detektatu eta gosarian zehar mahaia partekatzea ez dira lagun min bilakatzeko arrazoi nahikoak.
Gurean ez bezala, Japonian ez dute konfinamendurik bizi egunotan. Garaizarrek azaldu digunez, joan den apirilaren 6an Yuriko Koike Tokioko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri zuen; hamar egun beranduago, Shinzō Abe Japoniako presidenteak krisialdia herrialde osora zabaldu zuen.
‎Gu pozik ibiltzen ginen han, batez ere mutilak, ikastetxea gure adineko neskaz beteta baitzegoen. Guztiak uniformearekin joaten ziren, gu ez bezala. Hasieran kikildu samar geunden, baina behin konfiantza hartu ondoren bereziak sentitzen ginen eta gustura ibili ginen.
2021
‎Lantegiak itxi, jendea etxean sartu eta abiadura harrigarrian ospitaleak eraikitzen hasi ziren Ekialde Urruneko bizilagunak, eta guk erotzat jo genituen orduan. Egun, gure oso bestelako egoera bizi dute, gu ez bezala normaltasunera itzuli dira," normaltasun zaharrera".
‎Zein da gorozkien forma eta kolore normala? Guk ez bezala, ez dago definizio itxirik zein jalkipen mota den egokiena. Kolore marroia eta saltxitxa forma dela uste dugu, baina, berez, Digestio Aparatuaren Espainiako Fundazioaren bozeramaileak adierazi du badirela zenbait ezaugarri, eta, horiek agertzen badira, gure digestio hodiak behar bezala funtzionatzen duela adierazten dute, baina aldaketa txikiak ere egin daitezke denboran zehar.
‎Guk bezala, dei horri erantzun zieten Europa osoko 2.000 proiektuk. Guk ez bezala, proiektu gehientsuenek talde profesionalak dituzte atzean, arkitekto, diseinatzaile eta unibertsitateak besteak beste. Uliako Lore Baratzetako kideok egiten duguna ahalik eta hobekien kontatzen tematu ginen, eta, hara non, gure ilusioak egin du bere bidea.
‎–Nantxok bizitzan ez zuen dokumentaziorik izan, eta ezin zuen, guk ez bezala, izapide ofizialik egin edo administrazio bizitzan parte hartu. Egiazko Mario Santosen identitatea usurpatzeak abantaila asko zekarzkion:
‎Kultura orokorreko bainu bat. Guri ez bezala, ez zitzaien batere interesatzen espezializatzea. Gutxietsi egiten zuten ezagutzaren orientazio teknikoa.
‎Ez zituzten asko maite berrikuntzak, eta haien aurrean marmarka eta purrustaka aritzen ziren. Guk ez bezala, antzinako munduko biztanleek uste zuten gauza berriek kalte gehiago ekarriko zutela aurrerapen baino. Errezelo eta mesfidantza horrek beti iraun du hein batean; aurrerapen handi guztiek —idazketa, inprenta, Internet... —kontrario apokaliptikoak izan dituzte parez pare.
2022
‎Euskalduna eta abertzalea burges txikiarekin identifikatzen ziren giro haietan, eta, gu ez bezala, langile klasekotzat jotzen zuten beren burua ez abertzaleek. Guri lotsa ematen zigun abertzale ginela esateak, beraz, zeharo gaizki ikusia zegoelako.
2023
‎Arrimatzen gara txosnetako giro borrokazalea gustuko dugulako, ez besterik. Bertan gure moduko gazte abertzale eta borrokaideen ondoan gaudelakoan, guk ez bezala agian berdin pentsatzen ez dutenekin, baina bai behintzat guri gustatzen zaizkigun musika zein zurrutak konpartitzen dituztenekin.
‎Baina ez naiz Boyer bezala enroilatuko, ez boyeurizatuko: Aljereko Kashban, Peperen `erresuman´ sartzea nekeza zen, baina soldadu frantziarrak bai sartzen zirela, eta guk ez bezala torturak ere praktikatu zituztela... Frantzia iskinako, ipar lagunak ere baziren, errondan besterik ez izan arren, Kashbatik at kontatu dituztenak gorriak eta beltzak.
‎Horra, bada, koska bikoitza: umeek, guk ez bezala, badakite dena, eta umeak, gu ez bezala, askeak dira.
‎Horra, bada, koska bikoitza: umeek, guk ez bezala, badakite dena, eta umeak, gu ez bezala, askeak dira.
‎Are gehiago, gure benetako bizitza offline dago, ez online. Bai, begi bistakoa da gutako askorentzat, baina, kontuz, guk ez bezala, belaunaldi berriek ez dute Internetik gabeko mundurik, gizarterik eta pertsonarik ezagutu. Kontrakoa, horri oso lotuta dagoen mundua, gizartea, pertsonak ezagutu dituzte soilik.
‎Irudi bat balitz gure bizitza konpontzerik izanen luke nola edo hala milimetroz milimetro miatu eta akatsak oro betiko ezabatuko genituzke jainko tipiak ginateke mundua berriz sortzeko gai eta horixe eginen genuke irudi akasgabe aratz bikain bat sortu ametsetan baizik ageri ez diren horietarik bat zeinahi jainko denik eta tipiena ere hilezkorra da haatik gu ez bezala horra ordenagailurik aitzinatuenak ere konpondu ezinen lukeen akats larria
‎“Ondo! ”, esan zidaten, ez hain modu argian. Izan ere, indiarrek, guk ez bezala, burua esker eskuin mugituz, baietz esaten baitute. “Etorri bi egun barru goizeko lau eta erdietan hona”, esan zidan bertako Vijayan nagusiak.
‎13. Bi dira, bereziki, mugimendu honen sehaska AEB izatearen eragileak. Batetik, Ipar Amerikako Estatuen Federazioa munduko gizarterik gatazkatsuena da, bertan( gurean ez bezala) jurisdikzioa inoiz ez da izan gatazkak ebazteko biderik erabiliena. Bestetik, korronte hori etorkinen eta talde erlijiosoen sinesmen eta praktiketatik elikatzen bada ere, bertako merkataritza eta lan usadioetan ere badu oinarri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia