Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2001
‎ez kolorerik ez usainik ez zuten berrikeriak ipintzen genituela. Beste edozeinek egiten zuena bere hizkuntzan egingo genuen guk ere gurean, baina ez besteek bezala: guk hori berbera egin genezakeen hankak mozturik, besoak loturik, baita burua txapelarekin batean zoko batean utzirik ere.
‎Mendia nonbait ez genuen aski eta, zeren bila genbiltzan ez genekielarik, atletismoarekin egin genuen topo. Atletismorako bidea, egia esan, ez genuen guk aurkitu. Bestek erakutsi zigun, artean geneukan fede berriaren apostoluak, eskola lagun izana nuen Eusebio Zubillagak.
‎Garbitasuna, nonbait eta norabaiteraino beti behar den garbitasuna, modu hagitz ezberdinez neur daiteke. Gainetik eta gaingiroki neurtzen genuen guk, esaldien axalean ager zitezkeen erdaratikako hitz eta esaeren, azken hauek txit bigarren mailako zirelarik, arabera. Gure ustez, ordea, egiazko garbitasuna eta ez alegiazkoa sakonago zegoen (Chomsky argitara baino lehenago ari ginen), jatortasunaren osinean ezkutatua.
‎Ni ere zaharra naiz, ez haatik euskara bezain zaharra, eta horrek gogorarazi dizkit oroitzapen aski ugariak. Ez ote genuen guk, bestek eta nik, daitekeen, zitekeen eta litekeen, hotsak pixkaren bat aldaturik, behin eta berriro esaten eta entzuten. Ez ote, gainera, dezakeen, zezakeen eta lezakeen?
‎Urte haietan heldu zen gorengo mailara Orixeren izena eta omena. Bizirik genuen gure artean gau egunetako ametsetan bila genbiltzan hiz  kuntz eredua, irakaslea eta urrutiko gailurretarik bidea erakusten zigun gidaria. Poemaz landa, gainera, ez zegoen geldirik Orixe.
2002
‎" Assicurazioni Generalin nago, eta ez dut esperantza galtzen egunen batean urrutiko herriren bateko besaulkietan esertzeko, ofizinaren leihoetatik azukre kanabera soloak edo hilerri mahomatarrak ikusteko". " Edo kaioen  marruak entzuteko", gehituko genuen guk, itxaropentsu, era berean. Eta itxaropenak eragindako aldarte onak hartaraturik, Bilboko bulegotik ikusiko zukeen paisaiaren berri ematera jarriko ginen:
‎Euskara nahi genuen gureganatu, denonganatu hobeki esan, guk bai baikenuen dagoeneko gureganatua, eta ehiztariak xoria saretan atzematen duen gisa, uste genuen euskarak ere halako batean erdara bere sareetan harrapatuko zuela behin hegoak mozturik. Indartsu sentitzen genuen gure burua, gogoz betea, adoretsu eta kementsu, eta gai ginen beroaldi batean horretan sinesten ez zuena ezpatarat deitzeko ere harresi baten gibeleko aldean ezkututako lorategian.
‎alde batetik uste baikenuen urte batzuen buruan euskararen kontua orain ez bezala hura zen guretzat, euskaldun batzuentzat esan nahi dut, ardura nagusietako bat egintxe izango zela, baina bestetik eta aldi berean egoera hori aski urrun ikusten baikenuen zinez eta benetan. Nola esaten ziguten elizetan Jesusek ogiak eta arrainak biderkatu zituela jendea goseak ikusi zuenean (istorio ederrak ebanjelioetan irakurtzen ahal direnak, bat etorriko zara nirekin), halatsu ikusten genuen guk ere kontu hura, urrunera begira. Gizartean gerta ote zitekeen mirari baten antzeko zerbaiten pare.
‎Hori da askatasunik gabeko herri batean ozenki esan ezin den zerbait, faxismoaren zama beldurgarria gertutik ikusi dugunok ederki ikasi dugun bezala. Garai hartan euskara nahi genuen gure hizkuntzatzat. Ordea, euskara gure hizkuntza izanik ere, orain dela zenbait urte, eguneroko bizitzan, gure hizkuntzaz ezin baliaturik bizi ginen, norabaiteratuak batzuetan, hori da kontua.
‎Baina gero guztia aldatu zen, eta euskararen egoeraz arduraturik, denak jarri ginen hemen lanean euskararen inguruan, zein baino zein kezkatuago, batzuk ikasten eta beste bakar batzuk irakasten, hogeita bost urteko epean hizkuntza kontua irauliko genuelakoan, gazte, gauzen iraultzeko gogoa ez baita orain sortu berri den zerbait. Ile luzea uzten genuen guk, bizarra ere zenbaitek, eta gona laburrak neskek. Eta barkatuko didazu txotxolokeriekin hasten banaiz, adin kontua izango da, baina lepoa, bekainak edo mihia ez zituen inork ere zulatzen, ez sudurra metalezko uztaitxo distiratsu batekin josten, gorputzak sortzetik dituen zuloak aintzat hartzen baikenituen eta aski izan zitezkeelakoan bakean uzten:
‎Sarreran ez bezala, sekulako jende ilara aurkitu genuen aduanan, Estatu Batuetaranzko bidean, mexikarrak ia denak. Baten batek bere txanda errespetatzen ez zuela-eta iskanbilatxoa ikusi genuen gure aurrean, eta azkenean poliziek ere esku hartu zuten ohikoa duten zakarkeriaz. Gure txanda ailegatu zitzaigunean, mugazainak begirada arina bota gure pasaporteei eta, luzamendu gehiagorik gabe, pasatzen utzi zigun.
2003
‎Alde horretarik zuri ateratzen zara; zaude lasai, olerkia betirako galdu da. Platonek ez baldin bazuen aipatu, ez genuen guk deus ere jakingo! Zu bezain abila eta indartsua denean, gerorako ahalkegarri izan litezkeen gauza batzuk gordean eta isilean atxiki behar dira.
2006
‎Ez zaigu sekula dirurik faltatu, eta pozik bizi izan gara hiri gaineko malda batean erositako txaletan. Bai Jose Luis bai ni neu ere ugalkorrak izan arren, ospitaleko kide baten laguntzaz, eta sexu hautaketaren kontrako legediari iruzur eginez, intseminazio artifizialaren bitartez sortu genuen gure ume bakarra, mutila izango zela ziurtatuz; Antton jarri genion, nire aitaren omenez. Eta hemezortzi urte betez gero behin baino gehiagotan damutu naizen arren, hogeita hemezortzi urte izan arte ez nuen gidabaimenik atera.
‎Edurneren iragarpenen bat betetzen ez zen bakoitzean, aitarekin elkartu eta abakandoa edo txangurroa jaten ospatzen genuen, hala egin genuen, esaterako, unibertsitate ikasketak amaitu nituenean, edo hiritik kanpo lan egiteko eskaintzaren bati ezetza eman ostean, Jose Luisekin serio irteten hasi nintzenean, eta baita Antton txikiaren lehenengo alergia frogak negatiboak zirela esan zigutenean ere?. Gaia maiz erabiltzen genuen gure arteko elkarrizketetan: nire hipotesiaren arabera, goian entseatu dudan gertakarien berreraikuntzan iradoki dudan bezala, Edurne berehala ohartu zen argazki hura nirea zela, Antonioren alaba txikiarena alegia, eta mendekuz kontatu zion aitari kontatu ziona; aita ez zegoen horren seguru, eta arauak zorrotz betetzen jarraitzearen alde zegoen.
‎guk apenas ezagutzen genuen. Ez zela eskoletara ondo adaptatu, depresioak jota zegoela, Galiziara itzuli nahi zuela eta ea zainduko genuen guk gau hartan; hark ezin zuela, eta ez zuela irakasle bat horrela galdu nahi. Ba bi hilabete egin zituen gure etxean elementuak, bere ikasle batekin endredatu zen arte.
‎–Ikusten dituzuen hauek egitea erabaki genuen guk, eta beti gorde izan dugu antolaketa berberau.
‎Jaun onak gorde zaitzala, esan genuen guk.
‎Piz Palüko infernu zuria ikustetik zetozenak, inola ere. Postetxe aldera hartu genuen guk. Elsbethek etxera joan nahi zuen, eta nik ez nuen ezagunik ikusi nahi.
‎Oso egun bereziak izan ziren. Jolasa besterik ez genuen guk buruan. Karlistei Gorritirako bidea erakustea zen gehien entretenitzen gintuenetako bat.
‎Bentaja horixe zuen aitak trenbidean lan egiteak: errealik ordaindu gabe hartzen genuen guk trena. Eta ordaintzeko errealik ez genuenontzat garrantzitsua zen hori.
‎" Handik Marsellara. Elurtuta ikusi genuen guk Marsella. Eta Gabon Gaua Lourdesen pasatu genuen".
2007
‎–Adin berbera genuen guk argazki hura egin zigutenean. Ez genuen urte gehiagorik bete.
2008
‎Isiltasun hura, ordea, inoiz baino gehiago ari zen luzatzen. Hark ez zuen itxura onik, irensten hasita nengoen uko egingo ziola bi bat hilabete lehenago hasia genuen gure arteko jardunari. Eta pena ematen zidan, pena handia, bai bainekien bere istorioa kontatzeak on egingo ziola Rosaren auto-estimuari, agian haren nortasuneko defizit handienari.
‎Lehendik ere ez genuen guk asko, baina" euskararen mundua" esaten hasi zenak beste arrazoi bat eman zigun mundutik aparte sentitzeko.
‎Hala ere, azkar mugitu genuen Enararen bila joango baginen, eta gauza asko genituen zehazteke. Aurreko hilabeteetan irakurria genuen guk bezala otsaileko sarrera data zuen jendea hasia zela bidaia prestatzen. Familiek mezuak uzten zituzten euren asmoak azaltzen, batzuek bere kasa joateko asmoa zuten, beste batzuk NAEL baten zerbitzuak kontratatzekoak ziren, eta bagenekien AFACek berak bidaia bat antolatzeko asmoa zuela.
‎Bigarrena, ordea, kasualitatez topatu genuen eta txinatarrentzako emanaldi publiko bat zen. Ez dut ezer bidaiatzeko era horren kontra, baina argi genuen gu ez ginela turistak, ez geundela han turismo egiteko, eta turismo egin bagenuen ere –argazki albumak ikusi besterik ez dago–, gure gogoa eta asmoa ez ziren haiek. Egun gutxi genituen gure alaben kulturaz zein jaioterriaz ongi jabetzeko, etorkizuna presta  tzeko, egunen batean egingo dizkiguten galderen erantzunak jasotzeko.
‎Eta ilea kizkur kizkurra duten beltx horiek... denak maitagarriak! Zergatik ez genuen guk horrelako bat izan behar...?
‎Behin paper guztiak eta banketxean diru sarrera egin ostean, hitzordua jarri genuen gure gidariekin erregistrora joateko, hantxe jasoko baikenituen gure alabak. Erregistroa hiriaren beste aldean omen zegoen eta gogoan dut barre egin genuela hara iristeko zenbat denbora genuen galdetu genuenean:
2009
‎Inguru horretan ezagutzen dut babesgune bat; beste ahalegin bat gehiago, eutsi, maitea, eutsi, ez zaude eroso honela, atseden pixka bat hartuko dugu, eskuak berotuko dizkizut, eta hankak, oinez ibili gabe izozteko arriskua duzu. ...n gara, hemen gara, etzan, besarkatu egingo zaitut, berotu, neure anoraka kendu eta biok estaliko gara berarekin, ez zait axola bizkarra elurrak hoztea, gero berotuko naiz, haizetik babesean gaude, pixka batean atseden hartuko dugu, agian gero berriro ibiltzeko gauza izango zara, ez, akiturik zaude, elur gehixeago urtuko dut zuretzat, har ezazu, edan, edan, oroitzen Dolomitak?, ekaitza, bibak egin genuen gure anorakak bata besteari lotuta babes zulo batean, eta elkar estu besarkatu genuen, igurtzika, musuka, eta azkenean txortan aritu ginen luze, maluta ekaitz artean, zure adatsa elurrez estalia, orain bezala, amona bat dirudizu kristalezko bola baten barruko herrialde elurtuan; Dolomitetan ere kristalezko bola baten barruan geunden, elurra egiten zuen zure begi ninietan, gaur bezala, eta biok tx...
‎Jarduna. Gogoratzen irakurri beharreko lerroa finkatzeko nola irristarazten genuen gure hatzetako bat lerroaren azpitik. Gogoratzen irakasleek nola debekatzen ziguten hatzaren laguntza, hatz puntak egurrezko erregela batekin joz?
‎Toki ilun itoa, benetan. Euli mordoa egoten zen eguzkiak pixka bat berotzen zuen aldiro, eta mukiz betetako musuzapiren bat zabaltzen genuen guk mahai gainean, eta esku kolpe azkarrak ematen genituen bertara saldoka hurbildutako euliak harrapatzeko.
‎Eta horra iritsi nahi genuen guk. Mitoak funtzio historikoetan duen indarrak genesi bat, edozein, baina, kasu honetan, politikoa, noski?
‎Erriberrin zortzikote gaztean (1959) abesten genuen guk ere filosofia ikasketa agorrak lurralde ihar hartan egiten genituen sasoian. Euskaraz, noski, geurean.
‎zer abestu dute gajoek, urubiaren uhuhu pleinuzkoa besterik? Euri ttantta eta lanbro zirinetan txukuntzen genuen gure lumaje eta mototsa: euri azido kutsatuak lingirdatuko dizue luma tartea.
‎etxeko ohitura, alegia. Han ikasi genuen guk ere etxeko eta etxadiko ethika ohiturazkoa, nahiz etika ekologiko (oikoseko) bezain holistikoa. Etxetik baitakigu etxekrazia.
‎Aintzira bare baten erripondoan genuen gure lagun bikotea. Mutila arrantzurako iaioa, goizeko goiz albarako txalupaldi baten premia bizi zuena.
‎–Zertarako pailazoak, hilzori garaian? , galdetzen genuen gure aurreko liburuan?. Denbora ilun hauetan pailazoena baino mami handiagoko laguntza genukeela dirudi.
‎Zenbat aldiz, garai ilun hartan, bestea hiltzea zilegitzat jotzen genueneko garaian hain zuzen, zenbat aldiz engainatu genuen geure burua? Zenbat aldiz zintzo eta justutzat hartu genuen gure jokabidea. Beldur naiz ez ote genukeen berriro gaizki eta zital erabiliko errukiaren bidez datorkigun ahalmena.
2010
‎Gaiztakeriak begi eta belarri luzeak ditu, ordea, eta zerbait antzemanda egongo ziren Raimudo komentutik betiko botatzeko. Guk, noski, berdin jarraitu genuen gure gau topaketekin, bi gauzak lotuta ez baleude bezala. Serenoak Raimundo komentuko horma saltatzen eta ihes egiten ikusi zuen arte.
‎1982ko Gabon Zahar egunean, gure Herriko Historian betiko markatu beharreko gertaera izan genuen gu denontzat: Euskal Telebistaren hasiera.
‎Baina hori, nonbait, betiko leloa da telebista guztietan. Alde horretatik, guk bake santuan egiten genuen gure lana. Aldizka negar pixka bat egin beharra izaten nien gure nagusiei, Irratiari ere laguntzen saia zitezen beti telebistari begira egon beharrean.
‎Giro hori zegoela jakinda, guk geure kontura" autokontrol" lan bat egiten genuen, bagenekien zein izan zitezkeen arriskuak edo hanka sartzeak. Hala ere, noizbehinka eta komunikabiderik gehienetan gertatzen den bezala, estutasunen bat izan genuen gure goiko agintariekin gero liburu honetan azalduko dudan bezala.
‎Hilaren 11ko arratsaldean bertan izan genuen guk inflexio puntua, Gasteizko Ama Zuriaren enparantzan deitua genuen elkarretaratzera joan aurretik. Herrizaingo Sailak bazuen ordurako ondo kontrastatutako informazioa, eta esaten zigun zantzuek erakusten zutela terrorista erradikal islamiarrak zirela atentatuaren egileak.
‎Uste genuen gurea bezalako osasun sistema, nagusiki publikoa izateaz gain, lehiakorra ere izan zitekeela. Eta gaur ere hala sinesten dut.
‎Bere bizialdirik handiena hortxe emana genuen gure Juachin Escudero, auzo herrien guruzbide izan deneko mendibaso sorgindu horretan. Bai abere klase eta basapizti guzien, bai hamaika jendemodu ezagun eta arrotzen ibileraren testigu:
2011
‎Isabelek, Domekak eta nik izan ezik, bakoitzak bere berbeta egiten zuen. Isabelen berbeta, Basokoa, berezia zen, euskara ere bai, eta horregatik egiten genuen guk hirurok gaztelaniaz.
‎Carrasco koronela eta beste buruzagiak berehala errenditu ziren eta Diputaziora eraman zituzten, baina Garmendiak eta Larrañagak ikusi zutenean Vallespin teniente koronela, matxinadan ardura handienetakoa izan zuena, ihesi joana zela ezin zuten sinistu. Kuartelaren zainketa eta arma eta munizio guztien ardura hartu genuen guk. Miliziak, ordea, sutan zeuden eta Diputazioan sartuta, Carrasco hiltzea lortu zuten.
‎Hurrengo egunean, eguerdian, Eibar ere bonbardatu egin zuten eta tren bat hartuta, Portugaleteko kuartel berrira joan ginen 24 orduz atseden hartzera. Gero Durangoko frentera itzuli ginen, baina iritsi ginenean ikusi genuen gure tropak atzera egiten ari zirela poliki poliki. Orduan atzealdean geratu ginen eta Maiatzaren Lehena ospatzeko txekor bat erosi genuen, baina eguerdian Eubako muino bat defendatzera joateko agindu ziguten.
‎lasai jarraitu genuen gure bidea mendian gora, mendian behera karabineroek ibaiaren beste aldetik oihu egiten ziguten bitartean. Dena dela, gu iritsi ginenerako etxekoandrea joana zen eta gosaldu eta pixka bat garbitu ondoren, neska eta biok Donibanerantz atera ginen besotik helduta bidezidorretatik ezkongaiak bagina bezala.
‎Urte horretako azaroan Miramongo teknologia parkean horretaz jabetzeko aukera izan nuen, Suedian zegoen txiletar batekin bideokonferentzia izan baikenuen gela elkarreragile batean. Ez hasieran agian, baina minutu gutxi batzuen buruan ahaztu egin genuen gure solaskidea ez zegoela han, gurekin, eta muga fisikoa desagertu egin zen ezarian ezarian. Behin saioa amaitutakoan inpresio hori lankideekin kontrastatu eta denok iritzi bera genuela egiaztatu ahal izan nuen.
‎Pasabide estu hori erabat izoztuta zegoela esan ziguten galiziarrek. Atzera egitea erabaki genuen guk biok. Haizea zakar zebilen eta izotz kandelak egin zitzaizkigun bizkar zorroetako eta ziretako soketan zein bekain, eskularru eta betaurrekoetan.
‎Gazte ginenean hara eta hona ibiltzen ginenean, txundituta bizi ginen. Deskubritu egiten genuen gure lurraldea eta horrek emozio handia sortzen zigun. Hori da niretzat aberria.
2012
‎–Alejandroren pilotekin jokatzen genuen guk, esan zuen, Alejandrori esker ona adieraziz, inguruko guztiek entzuteko moduan.
‎Bihotza, ordea, aseezina da; bihotzak maitatu beharra dauka, ernegatu, edozein surtan erre beharra dauka... Horixe nahi genuen guk. Erre, kiskali, geure egunak erraustu, suak basoak erausten dituen bezalaxe.
‎Baina, Silviok dioen bezala: " Horixe nahi genuen guk. Erre, kiskali, geure egunak erraustu, suak basoak errausten dituen bezalaxe".
‎Haize latzak zebiltzan bazterrotan, jende batzuk armatan, beste batzuk ihesi, denetik esaten ziguten eta denetik aditzen genuen guk, ez genekien zer egin, armak hartu edo ihes egin, eta berorrek badaki zer atarramentu hartu genuen guk?, etxean gelditu ginen eta egunak zekarkigunari moldea hartzen ikasi genuen, armatan zebiltzanenganako izuari txalo egiten genion eta ihesi zihoazenen beldurrari adio, hala bizi izan ginen gu, orain batzuen eta gero besteen lagun ginela imintzio eginez, ez beza mesedez zirkin itsusi hori egi...
‎Haize latzak zebiltzan bazterrotan, jende batzuk armatan, beste batzuk ihesi, denetik esaten ziguten eta denetik aditzen genuen guk, ez genekien zer egin, armak hartu edo ihes egin, eta berorrek badaki zer atarramentu hartu genuen guk?, etxean gelditu ginen eta egunak zekarkigunari moldea hartzen ikasi genuen, armatan zebiltzanenganako izuari txalo egiten genion eta ihesi zihoazenen beldurrari adio, hala bizi izan ginen gu, orain batzuen eta gero besteen lagun ginela imintzio eginez, ez beza mesedez zirkin itsusi hori egin, gure portaera ez zaio berorri oso itxurosoa irudituko, baina gure Jainkoak ez digu bestelako entendi...
‎Halako batean, hornitzailea agertu zitzaien, eta aterki berriak banatu zizkieten. Kartetan bezala segitzen genuen guk.
2018
‎Batzuek guztiz baztertzen genuen indarra erabiltzea. Gizartearen zentzugabekeriaren aurkako alternatiba ginela frogatu genuen, eta uhin handi bat mugiarazi behar genuen gure alde, gure eredua gizarteari erakutsiz. Ez zen lan erraza izango, baina oztopo handiagoak gainditu genituen lehenago ere...
‎Konturatu egin ote zen Jonane olioaldiaren iraupenari buruzko nire arretaren zergatiaz? Gau osoa genuen guretzat. Susmatzen ote zuen, ordea, zein zen nire asmoa?
2019
‎Hondartzan aurkitutako txibia hilen hezurrok neguko ekaitzek ekarriak izan ohi dira, eta algaz eta muskuluez gainezkatutako enbor, soka lodi, kortxo eta arrain kaxa erdi puskatuen artetik hartzen genituen. Hildako materia bat baliatzen genuen gure idazkuntza gaztelaniazkoa txukundu eta biziarazteko.
‎Denari eta denei erreparatzen ohitua genuen gure aurrekoa, eskarmentu bizitan bere usadio gehienak halaxe koadratzen saiatua. Enaratxoek zapa samarrean, azpitik ikusten zituenean beldur punttu bat igotzen zi  tzaion gure aurreko aitona edo amonari:
2020
‎Puskaka irensten gintuen hiriak, puskaka irensten genuen guk hiria. Bai Asmar jauna eta bere filmetxo pornografikoak, bai ni eta nire pelikulatxo" artistikoak" Londreseko faunaren lagin bat besterik ez ginelakoan, gainerako kaleko piztiak filmatzera abiatu nintzen.
‎Cago, n seuna, ergela halakoa, heure burua ekaitzaren mendean utzita. Eta irri egin genuen guk, hu, hu, hu, hu, burua bustitzen ari gintzaizkion horretan, gure ura atorran barrena lepotik beheiti irristatu ondoren sorbalda eta bizkarrera iristen ari zitzaion bitartean. Hotzak ziren gure tantak eta umore txarra pizten zuten.
‎Zera murmurikatu zuen Miak: " Basoko intxisuak deitzen genizuen, eta izaki magikotzat hartzen zintuztegun." Eta haurren irri lotsatia egiten genuen guk, ongi baikenekien zertaz ari ziren. Transgresioaren irria.
‎" Sebastian Gasteizera eraman genuen eta inon seguru egotekotan han dago seguru, izebarenean dago-eta, nola ez! Adrianek bazekien norenean utzi genuen gure Sebastian... Ondo eginda dago, baina zergatik ez dit inork ezer esan?
‎Kopa beti izan da Athleticen txapelketa. Hor, urterik gehienetan ematen genuen gure maila. 64 denboraldian ere finaletik gertu izan ginen.
2021
‎Harekin mintzatzea, bestalde, sekula ez zen erraza izaten, ezta alai agertzen zenean ere, baina harekiko enkontru bat, hitz bakanak trukatuta ere, suspergarria eta pizgarria izan zitekeen beste ezer baino gehiago. Harekin puskaz burutsuago bilakatzen ginen; bulkada izaten genuen gure baitako onena eta serioena gure hitzekin esateko; bazter uzten genituen topikoak, pentsamendu zehaztugabeak, inkoherentziak.
2022
‎Joe Dillonen bitartez egin genuen guk Sartalde Basaren ezaupidea. Liburutegitxo bat zuen Joe Dillonek The Union Jack, Pluck eta The Halfpenny Marvelen ale zaharrez osatua.
‎Nazka keinu batekin kendu nuen haren eskua nire aurpegitik. " Lea, gezurra esatea gaizki haziena dela."" Gaizki hazia hi izango haiz, fusil bat behar baduk behiek errespeta hazaten." Une hartan Marco zerbait esatera zihoakidanean, emakume berria ikusi genuen guregana etortzen, ile horia goma batekin loturik oraingoan. Marcok galtzen eta alkandoraren artean sartu zuen fusila eta pentsatu nuen:
‎Eta, totalitarismo horren kontrako salaketa eta gaitzespen gogorrenak faxisten aldetik zetozela kontuan harturik, zalantzati gera  tzen ginen. Sistema totalitario baten ezaugarri asko izango ditu agian, esaten genuen gurekiko, baina ez dago dudarik sistema hori, sistema demokratiko bat dela, mendebaldean behintzat.
2023
‎Eta jan egin genituen, litro bat ardoaz lagundurik, eta batek, Kordobakoa zen batek, txorizoa eman genion berari ere eta esan zuen," Goazemak, lagunok, Oilar mezara", eta joan egin ginen. Eta Andaluzian Gabon gauean elizara botila eta zahato ardoak harturik joaten direnez, eta meza hasi arte edan eta dantza egiten denez, apaiza atera zen arte edan eta kantatu genuen guk, leku hura kantari eta edaten egoteko taberna bat ez zela esan baitzigun. Eta Andaluzian horrela egiten genuela erantzun genion, eta erantzun zigun" Andaluzian beste Jainko bat duzue!", eta ziztuan irten ginen luza gabe arrainen babesleku izango zen eliza hartatik".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia