Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 385

2000
‎Nik uste dut esperantza hor jarrita dagoela, oso zehatz esan gabe, baina azken batean hirugarren dimentsio horretan esperantza bada zorion klase bat edo izateko esperantza. Nik behintzat hori ezin dut ulertu inplikazio sozialik gabe, hau da, mugimenduetan inplikaziorik gabe, eta gero, noski, norberak bere inguru pribatuan eraikitzen dituen... bueno uste dut garbi dagoela adiskidetasuna dela salbazio soka bakarra, edo behintzat, sendoena. Asko daude:
‎Pena bakarra daukat, gutxi gorabehera hilabetea izango baita gaitzen batek zentzumenak ukitu zizkionetik, eta geroztik ez du gaixoak ezer entenditzen, eta alferrik da berarekin berba egitea, alferrik da... Eta pena dut, azken urte honetan ez dudalako adorerik izan sekretu txiki bat kontatzeko, eta oraintxe esango nioke, baina zertarako, ezin badu ulertu... Eta kontua da zuoi ere ez dizuedala inoiz esan.
‎Eta nik orain ulertzen dut zergatik ari zaion orain Dabidi mesede hau egiten, eta zergatik sentitzen den harekin zorretan. Aldiz, oraindik ezin dut ulertu nola egon daitekeen Dabiden barrena Karmelori halako mesedea eska diezaion, ez dakit ulertu nahi dudan ere...
‎Gaixotu egin zen txapeoa hasi eta bere aginduei jaramonik ez geniela egiten ikusi zuenean. Nonbait ezin zuen ulertu nola ausartzen ginen bere manu sakratuei kasurik ez egiten, bere agintea aintzakotzat ez hartzen. Horretan oinarritua izango zuen nortasun guztia, eta hori erortzen ari zitzaiola ohartu zenean, gaixo jarri zen.
2001
‎Noski. Eta erantzuna horren garbia izanik, ezin du ulertu orain nola ez zen horretaz lehenago konturatu. Ze, gainera, koska hortxe dago, gogorarazi dio Tasiok bere buruari, apartamentua ez zutela bien artean erosi.
‎Eta hirugarrena, ezin nuela ulertu nola zen posible Kolko Mitxoletaren askapena eskatzea, gure informazioen arabera ez bazegoen preso, Amazonia urruneko oihan tropikal batean galdurik baizik, berak hala nahita, eta eliteko andereño talde batek zainduta.
2002
‎Aznar eta Mayor Orejak elementu estrategikoak, politikoak edo ekonomikoak dituztela diote, baina, nire ustez, elementu sendoena identitatezko sentimendua da. Espainiako Gobernuak ezin du ulertu Espainia Euskal Herririk gabe, eta gizarte espainiarrak ere ez. Hori datu funtsezkoa da.
‎Gainontzeko itsasontzi pergamiarrak etsaiak bortizkien zanpatzen ari zirenean, itsumustuan haietara, arestian aipatu ditugun lurrezko ontziak jaurtitzen hasi zitzaizkien. Hasieran horrelako erauntsiak borrokalariei irrifarra eragin zien, ezin baitzuten ulertu haren nondik norakoa. Geroago euren itsasontziak sugez beterik ikusi zituztenean, gertaera berriagatik guztiz izututa, zein arriskutatik babestu behar ziren gehien ez zekitenez popak biratu eta kaiko kanpamenduetara itzuli ziren.
‎Eta hori guztia, nahitaez eremu mugatua gainditu gabe. Komeni da, halaber, xehetasun konplexuak ez baztertzea (“pazienteak kontraindikaziorik ezin duela ulertu uste izatea ez da hori ez egiteko arrazoia”), eta administrazioak jarraibide garrantzitsu batzuk eman ditzakeela iradokitzen du. Era berean, 2 eranskinean adierazten du konpainia fabrikatzaileak bere prospektua 20 kontsumitzailek aztertu behar dutela, eta gutxienez 16k galdera batzuei erantzun behar dietela, prospektua interpretatzean egiten dutena behatu eta erregistratzeaz gain.
‎Mutil, ez duzu zertan kezkatu; ez dakit zergatik jarri zaren hain urduri, zerbait normala da. Gainera, ahaztu ez baduzu, ea gay zinen galdetu nizun behin, eta galdera hori normaltasun osoz egin nizunez, ezin dut ulertu, ezta ere, zergatik ez zenuen nireganako konfidantza hori kontutan hartu lasaitasun osoz kontatzeko. Haren hitzek erabat lasaitu ninduten, eta lehen aldiz irabazi izanaren zapore pozgarria dastatu nuen.
‎Familia berekoak zitezkeen, aita ama seme alaba. Maria Gorozikak ezin zuen ulertu kazetarien ageriko ezaxola. Gorpu bakoitza urdailean bihurritzen zitzaion nazka emateraino.
2003
‎Etengabeko bilaketa bat du bere oinarrian, eta alde horretatik Ekialdeko kulturetara egin dut nik, txinatarrek igarkizunak egiteko erabiltzen duten liburu batera joz. Liburu hori ez dago debekatuta guretzat, baina eurek diotenez mendebaldarrok ezin dugu ulertu eta ez genuke gure esku izan behar gainera. Nolanahi ere, liburu horretako zenbait pasartek balio izan didate niri kontatzen dudan istorioari filosofiaren jakintza gehitzeko.
2004
‎–Asmo txarrik gabe, batzuek esaten dute hobe dela kultura aldetik Euskal Herri indartsua; pasaportea ez dela horrenbesterako. Abertzaleok, ostera, ezin dugu ulertu zelan indartu daitekeen gure kultura, zelan babes daitezkeen geure eskubideak estatu subirano izan barik. Espirituarekin agian?. 310
‎Martini eta Liberi ez zitzaien buruan kabitzen zer egiten zuen beltz batek han, eta beltzak ezin zuen ulertu zer egiten zuen ostruka batek han, Afrikatik hain urrun, eta belauniko segitu zuen Cariberen kaiolaren aurrean.
‎–Neuk ere ezin dut ulertu –erran nuen– Eta ulertu egin nahi nuke zer dela-eta bidali ninduten zugana. Zergatik jolastu zuten gurekin, aita.
‎Galderak eta galderak egiten egoten zen, azalpen garbienak lortzen zituen arte. Bestela ezin zuen ulertu. Kontua zen, kongresuaren bigarren egunean bertan, ametsen lurraldetik bueltatxoren bat egin ondoren, beste guztiek usaindu ere egin ez zituzten hainbat arazo edo jarraibide berrirekin agertzen zela Bohr.
‎Maisu Zaharrak burua okertu zuen, apur batez. Oppenheimerrek ezin zuen ulertu: nola izan zitzakeen Einsteinek oraindik, ia 70 urterekin, haur baten jokabidea eta planta?
2005
‎Zati mamitsuenak gainetik begiratuko nituela pentsatzen dut. Baina oraindik ezin dut ulertu nola 8 urteko neskato batek liburu hura irakur zezakeen. Irakurri bakarrik ez, gogoan gordeta geratu zitzaidan.
‎Gisa horretako galderak planteatzenzituen hainbatek. Hiritar horientzat oso sinesgarritasun gutxi zuten horrelako planteamenduek, hiritar horiek guztiek ez zuten ulertzen, ezin zuten ulertu, bi Alardeetan gizonezkoekin batera berdintasunean parte hartzeko eskubidea bizitzakogainerako esparruetan aldarrika eta egikari zitekeen eskubidea zenik; finean, ez zuten ulertzen, eta gerora ez zuten ulertu nahi izan, herriko festetako ekitaldi nagusieta garrantzitsuenean eraginkortasun osoa duen eskubidea denik berdintasuneskubidea.
‎Musika ingelesez entzuten dut. Margerinek ere ingelesa du gustoko, germanieraz hitz egiten duenean ezin dut ulertu, horregatik gure artean ingelesez egiten dugu. Margerine Wolsburgon bizi da eta garagardoa du gustokoen.
‎Gurea" ofiziala" egitean, Karlos Felixen eta Lurdisen artekoa ezin une trumoitsuagoa igarotzen ari zen; ezin genuen ulertu nola botatzen zizkioten elkarri halako irainak, benetan lazgarria egiten zitzaigun. Haiek bai garai ederrak, hasierakoak!
‎Antropologiak, honela, ezin du subjektu bakar bat ere karaktererik gabekoa bezala kontsideratu ez eta karaktere hau subjektu horren konstituzioaren zati bakar batera mugatu, ze gizaki bat bera ere ezin dugu ulertu berau ezaugarritzen duten trazu guztiak kontuan hartu gabe eta hauek gizabanakoaren natura osoan barreiatuta daudela kontsideratu gabe.30
‎Arizkunen asper ez nendin aipatu zidan Lakoizketa. Orain ezin du ulertu nire jakin min neurrigabe hau. Ezin du ulertu ni bezalako gizon batek halako gauzetan bakarrik aurkitzea atsegina.
2006
‎Hamasei urte nituenean Santo Tomas lizeoko lagunek «larunbatean elkartuko gara Donostian?», galdetzen zuten, eta nik, «segun, eguraldi ona egiten baldin badu ez, nik baserrira lanera joan behar baitut, eta eguraldi txarra egiten baldin badu bai, ez dago eta lanik egiterik». Haiek harrituta, hori ezin zuten ulertu, eta halakoxe gauza sinpleak dira gero beste asko esplikatzen dituztenak. Zure bizitzako eginbehar guztiek inoiz ez baldin badiote zure inguruneari ezer zor, gaizki goaz.
‎Dena den, izena zehatz mehatz nondik datorkion ez dakigu. Kondaira batek dio bertan deabruak bere burua bota zuela inguruko hizkuntza ezin zuelako ulertu. Bertze batek dio pizten zuten txondorraren keak eta sugarrak infernua ziruditela eta hortik datorkiola izena.
‎Zergatik bozkatzen du jendeak PNVren alde? Nik askotan galdetzen diot hori nire buruari, eta ezin dut ulertu. Bada han ere berdin.
‎Bazekien oso hurbil egon zirela hiltzailea harrapatzetik... eta bat batean kea bezala suntsitu zen. Geppertek ezin zuen ulertu. Askotan, Abbé de l’Epée karrikako bulegoan harat honat zebilela, bere esaldi kutunetakoa botatzen zuen:
‎Judu haiek ezin zuten ulertu muga eta nazio kontu hura –beharbada ez zuten inoiz ulertu, ezta Bigarren Mundu Gerran hainbestek bizia galdu zutenean ere–, haietako asko eta asko Erdi Arotik bizi baitziren inguru zabal hartan, eta beren lurraldetzat baitzuten. Poloniako agintariek, beste hainbat herritan ez bezala, mende askoz mantendu zuten erlijio askatasun giroa, eta juduek lasai eta eroso jarraitu zuten bertan.
‎– Nahi duzuena esango duzue –zioen Martak–, baina nik ezin dut ulertu Pelik hartu duen jarrera.
2007
‎–Ez dakit, ba, ni soilik zure laguna izan nintekeen noizbait. Olaiak ere gauza bera esaten dit, baina hark ere ez du ulertzen nire egoera, ezin du ulertu. Ez duzue ulertu nahi.
‎Dena den, kontu honetan ez nago inondik ere ados harekin. Amaiak ezin du ulertu zer den txirrindularitza Ibon eta biontzat, eta horregatik dago oker. Amaiak dioenaren kontra, nik Ibon txirrindulari nahi dut berriro, hortzak estututa aldapan gora tropela atzean uzten.
‎–Bai, ez dakit nola. Benetan, ezin dut ulertu.
‎–Zuk ezin duzu ulertu, June, baina maiteminduta nago!
‎Oraindik ezin dut ulertu zergatik egiten zaizkion Landerri hain erakargarri burdinazko kanika zahar horiek. Ezin dut ulertu zergatik ematen dieten hainbesteko garrantzia Joxeanen familiakoek.
‎Ez dago bizitza sozio-ekonomikorik konstituzio soziolinguistikorik gabe. Horregatik, euskararen auzia, marko juridiko politikoaz haragodoan arazoa delako, kultura politiko soilak ezin du ulertu haren irispena eta sakontasuna. Horrexegatik dago Herri Euskalduna dagoen lekuan zokoratua, diskurtsopolitiko abertzaleek Euskal Herria (edo Euskadi edo Nafarroa edo...) kontzeptupolitikoari aplikatzen dioten estrategia aplikatzen diotenean.
‎Badaki norbera etabeste pertsonak izaki fisiko desberdinak direla; ez, ordea, izaki psikologikodesberdinak direnik. Hala, ez ditu bereizten bere ikuspegi psikologikoa eta bestepertsonena, eta, ondorioz, ezin du ulertu egoera beraren aurrean beste pertsonabatek berearekin bat ez datorren ikuspegi bat izatea.
‎Filia berezia nirea, dudarik ez. Oraindik ezin dut ulertu zer dela eta onartu nuen lanbide hau. Maitasun beharra dela onartzea higuingarria zait.
2008
‎Erramun Baxoki eskainitako omenezko zenbaki monografikoan gai horretaz aritzea erabaki dugu, zenbait arrazoi tarteko: 1) Baxoken ibilbide eta ikerketekin ondo lotzen delako —egia esan, bere biografia ezin dugu ulertu euskal identitate sakonik gabe; adibidez, 2006 urtean Baxok eta besteek (Baxok, 2006) argitaratu zuten ikerketa, ez al zen ba nortasunari buruzkoa? —, eta 2) baita, gure gustukoa delako ere, euskal testuingurua nahiko ondo azaltzeko baliagarria dela uste dugulako, jadanik identitatearen gaian nahiko adituak garelako, eta unibertsitatean — batzuen artean— aztergai izan d...
‎• IELan tradizionalki bereizten diren alderdiak kontuan hartuz, Baxoken biografia ezin dugu ulertu euskal identitate sakonik gabe.
‎Euskaldun ezin izanaren minetik gauza asko eska diezazkiokegu Lehendakariri. Alabaina, zoritxarrez, Ibarretxek ezin du ulertu gure minaren aldarria.
‎Kasu askotan, industriak jokatzen duena da haurrak ez direla gai marketineko estrategiak deszifratzeko; kontuan hartu behar da ez dutela aukerarik jostailu bati edo pertsonaia ezagun bati lotutako publizitate bat haiek produktu jakin hori aukeratzeko diseinatuta dagoela ulertzeko, eta ez beste bat. Publizitatea, kasu askotan, desleiala da, argi baitago txikiek ezin dutela ulertu iragarkiaren izaera limurtzailea. Martxan dauden ekimen osasungarriak Oraindik lan handia egin behar da' zabor janariaren' ekoizleek beren estrategiak alda ditzaten eta elikadura osasungarria sustatzen jardun dezaten, baina badira horretarako hainbat ekimen.
‎Lan horretan telebistak garrantzi handia duela iritzi dio. «Oraindik ezin dut ulertu ETBk nola ez duen txapelketako partida bakar bat ere eman, sinestezina da!».
‎Zuzendariak ezin du ulertu halako pertsona adimentsuak nola izan ditzakeen halako hutsuneak azterketa batekin nekez neurtu daitezkeen beste alor batzuetan eta hala adierazi die zuzendaritzako kideei. Hauetako batek erantzun dio adimen maila neurtzeko ez zaiola arrazoitzeari bakarrik erreparatu behar, baita emozioei ere, pertsonen sentitzeko gaitasunari.
‎Bai. Esaterako, bertsoak ezin dituzu ulertu euskaraz ez badakizu eta bertsoa Euskal Herriko kulturaren zati handi bat da. Sarrionandiak eta Laboak ere badute nik euskara ikastearen “erru” pixka bat.
‎Jendeak ezin du ulertu zergatik erran duten gizarte segurantzarentzat edo erretretentzat ez dela dirurik, eta bat batean milioika euro aurkitu duten bankuetan ezartzeko. Nahitara dauzkate gizarte segurantzako eta erretretako kutxak zorpean, langileei errateko gerrikoa beti eta gehiago estutu behar dutela, eta soldata ezin dietela igo azaltzeko.
‎Pentsatzen jarrita ere ezin dugu ulertu zein izan zen terroristentzat gure aitxek egindako gaitza. AHT eraikitzeko lanen partaide izatea?
‎–Ba kontzientzia txarra geratu zitzaigun, baina ezin genuen ulertu berak azken hilabeteetan seinalerik eman ez izana.
‎Zabalik utzi du beheko atea. S.I. k ezin du ulertu zergatik gizon horrek uste duen bera atzetik joango zaiola.
‎Gerritik heltzen nion eta burua haren bizkarrean jarrita, arnasa sentitzen nion, pau pau pau, eta niri ere bihotza pau pau pau jartzen zitzaidan, Inaziorengatik, noski, baina baita Tomasen beldurrez ere, beti saiatzen ginen inork ezagutuko ez gintuen bazterretan ibiltzen, baina pipirik gordeena ere ez dago sekula salbu, eta baten bat joan zen Tomasengana nire ibileren berri ematera. Tomasek algara batean hartu zituen esamesok, ezin zuen ulertu berak trapuzartzat zeukana inoren maindire izan zitekeenik. Horrek salbatzen ninduen, ez jipoietatik, baina bai niganako susmo txarretatik, bestela garbituko ninduen.
2009
‎Erabat. Euskal nazionalismoa ezin dugu ulertu Sabino Arana ulertu gabe. Euskal nazionalismoa Sabino Arana da.
‎A. F. de Garaialde. Nik ezin dut ulertu erreminta denak eduki eta egoera kontrakoa izatea. Zerbait falta da erremintetan ere.
‎Ahaldun nagusiek bileran parte hartzea errefusatu ondoren sortu zen polemikaren harira, Urkulluk esan du goi bilera moduan deitzen bada bertan egon behar dela euskal erakundeen ordezkari nagusia, Patxi Lopez lehendakaria, alegia. Horren harira, Lopezen jokabidea kritikatu du, izan ere, badu denbora Portugaleteko folklore jaialdiko taldeei Ajurianea erakusteko, baina ezin dut ulertu ahaldun nagusiei deitzeko denborarik ez izatea. Seriotasun falta da.
‎guretzat galdera edo pentsamendu eremu diferenteok, ez bakarrik bata bestea gabe guztiz egon daitezke, ezpada askotan batak bestearen interesa ito egiten dute. (Islamismoan, esaterako, gure konpartimendaketa mental hori ez dago eta ezin dute ulertu, edo guk haiek).
‎Anak ezin zuen ulertu berak hain azkar eta erraz lortutakoa (autobus baten atzeko partean, gauerdi subtropikalean) halako pairamena suertatzea beste batzuentzat. Kuriositate handiz irakurtzen zituen mezu horiek guztiak, sinesgaitzak egiten zitzaizkion.
‎Bera ez zitzaion sekula bulegora joango, bere sujetadorea askatzera. Zergatik ezin zuen ulertu. Hain zaila al zen?
‎Baina frogak hor zeuden, begien aurrean, negarrez, mukiak sofan utziz, argazki albumak apurtzen eta izeba Garaziren lerdea jarioarazten. Bizitza hutsal samarra izango zutela imajinatzen zuen Goiok, bestela ezin zuen ulertu oraindik gazteak izanik beren existentzia umez betetzeko grina zoro hori, beste guztia alde batera utzita.
‎Rosak eskertu egiten zuen laguntza, gizonaren eskua etxean, bezeroekin tratatzeko prestutasuna, behargin finaren kemena. Sarak ezin zuen ulertu nola moldatu zen hain ongi, nolatan ez zeukan zirkuko txaloen minik. Zurekin aski dut entzutea jasangaitza egiten zitzaion, maite bazaitut, zer beste nahi nezake, Sara?
‎Baina baita kezka ere. Inork ezin zuen ulertu azken boladan herria jasaten ari zen hilketa kate hura.
‎Jaso zituen, bada, Domingok amarengandik jaso beharrekoak, ferekak, musuak eta hitzak; isuri zituen berak ere malko batzuk; Domingok, baina, min sorgor bat zuen bere beso motzaren muturrean, eskua falta zitzaiòn tokian doi, eta, amarekin izandako asaskaldiaren ondotik, min hura nagusitu zitzaion, iragan ilun batez mintzatzen hasi zitzaiona: hantxe zuen, baina, oroimena, argi txiki bat piztu ziona han eta beste bat hemen, harik eta argitasuna iluntasunari gailendu eta ulertu ezin zuena ulertu zuen arte:
‎Joder! Zergatik ezin nau ulertu??
‎MILENA. Zergatik ezin dute ulertu gure artekoa?
‎Haserretu egin nintzen. Baina zuk ezin duzu ulertu, ez duzu ondoan agoantatzen.
‎Nire ustez kontua ez da ba hain xinplea. Ez dut epaituko zure bizitza, baina ezin dut ulertu besteei horrela min ematea.
‎Lehenengo eta behin, egun hegoaldean ezarritako eskola hizkuntza ereduei gure kritika azaldu. Anitzak en ezin dugu ulertu bere burua demokratikotzat, aurrerakoitzat eta barne hartzailetzat daukan hezkuntza sistema batek nola manten dezakeen eskola eskaintza segregatzaile eta diskriminatzaile bat, hizkuntza ereduen arabera banatuta. Banaketa horrek, gainera, batere desiragarriak ez diren errealitateak sortu ditu gure eskola mapan.
‎Gainera, premiazkotzat jotzen zuten kontua. Nire adina kontuan hartuta, ezin zuten ulertu aurretik nola ez nuen egin zitologiarik.
‎Etxebizitzak erretzen ari dira, baina ez dugu isurkaritako kamioirik?, salatu du Spiros Zagaris Maratongo alkateak. Greziarrek ezin dute ulertu, azken urteetan izandako hondamendien ondoren, gauza bera berriro gertatzea. –Sua gainean dugu, eta bakarrik gaude?, oihukatzen du Atenas kanpoaldeko emakume batek.
‎Hamaika urte banandu gabe pasatu genituen, beste hamaika urte ikusi gabe, eta bidaia batean nengoela hil zen. Ezin izan nuen agurtu, ez nintzen hiletara joan... eta inork ezin zuen ulertu nire mina, eta inorekin ezin nuen konpartitu. Ordutik hasi nintzen gaiarekin obsesionatzen.
‎Gainerakoan Patagoniaren antza du; eguraldi aldaketa azkar eta bortitzak, haizea... Egia esan, ezin dut ulertu nolatan joaten den hain jende gutxi inguru hartara eskalatzera. Akaso, eguraldiak botako du jendea atzera?, azaldu du Arenazak.
‎Hobe agian horri buruz ez hitz egitea. Baina benetan, ezin dut ulertu Iparraldean EArekin eta ABrekin bat egin izana esperimentu antzeko batean Euskal Herria Bai, izena ere kopia hutsa, eta AB Aralar, ez dago diferentziarik.
‎Joan den azaroaren 6an Laudioko Nubiola Pigmentos SM enpresatik kaleratu egin ninduten. Hamaika bider pentsatu arren, ezin dut ulertu gertatutakoa; kontua da gauetik goizera lanik gabe geratu naizela, eta horrek egunetik egunera handitzen ari den ezintasun eta frustrazio sentsazioa eragiten dit.
‎Jaso zituen, bada, Domingok amarengandik jaso beharrekoak, ferekak, musuak eta hitzak; isuri zituen berak ere malko batzuk; Domingok, baina, min sorgor bat zuen bere beso motzaren muturrean, eskua falta zitzaiòn tokian doi, eta, amarekin izandako asaskaldiaren ondotik, min hura nagusitu zitzaion, iragan ilun batez mintzatzen hasi zitzaiona: hantxe zuen, baina, oroimena, argi txiki bat piztu ziona han eta beste bat hemen, harik eta argitasuna iluntasunari gailendu eta ulertu ezin zuena ulertu zuen arte:
‎Zure patua ez zen gizon ondradua izatea, ezta nirea ere; baina hori guztia eman dizut, kultura oparitu dizut, ohorea, sentimendu zintzoak... Zuk, nire seme zaren horrek, ondo elikatua izanik eta ondasun materialez eta espiritualez mukuru, ezin nauzu ulertu. Baina horrek ez nau harritzen, ez kezkatzen.
‎Kontua ez da soilik jatea edo kartzela saihestea; ezta nire emakumea eta nire semea ere, xuxurlatu zuen, naufragio bat baizik, erabateko ukazioa... Zuk ezin duzu ulertu, ordea! Lagundu, arren!
‎Ez diot ezer aurpegiratzen, neuk ere antzera pentsatzen bainuen lehenago, eta oraindik lantzean behin pasatzen da halakorik nire burutik gaur egun ere. Bizitzan dena atera zaiola ondo dirudi, eta, horregatik edo, ezin du ulertu besteei gauzak txarto ateratzerik. Ezin dut burutik kendu gaur egun neuri ere barre egiten didan irudipena.
‎Ikusmolde horrek agerian uzten du zenbaitzuek ezin dutela ulertu euskarak, katalanak edo galegoak, biziko badira, nahitaez behar dutela" espazio publikoa", eta, beraz, hizkuntza horiei ere leku publikoa egitea ez dela gaztelaniaren aurkako borroka, baizik eta geureak ditugun hizkuntza guztien arteko bizikidetza harmoniatsua eraikitzea dela kontua. Gogora ditzagun lehentxeago jaso ditugun Tovarren hitzak:
‎Harrapatuta daude, bai. Horregatik ezin dute ulertu boterearen logika arrunta. Haiena dialektikoa da.
‎Baina leku horiek ez dira logikoak. Logikak ez digu balio, ezin ditugu ulertu logikaren bidez. Grabatu hauetako geometria, geometria inprobablea da, ezen ez inposiblea.
‎Platonek ezin zuen ulertu: dena bilakaeran egonik nola da posible beti eta edonon (unibertsalki, beraz) hor egotea ezagutzaren baldintza horiek.
‎Patrikatik atera nuen papera ipini nion eskuan. Hartu zituen bere bertsoak, neure zatar paperean agertu zirenak, baina ez zidan sinesten, ezin zuen ulertu. Ezinezkoa zela sorta horiek denak buruz ikastea, esaten zidan.
‎Italiarrak baino argizari jaleagoak ginela esan zuen, ernegatuta, Frantsesak, ez zekiela, ezin zuela ulertu nola azpiratu zituen Ameriketako lurrak inorante eta sotanadun nazio harroputz honek.
2010
‎Mivarten arabera, hautespen naturalak espezieen ugaritasuna edo kontserbazioa esplika zezakeen arren, ezin zuen argitu espezie edo ezaugarri berriak nola agertzen ziren. Mivartek, beste askok bezala, ezin zuen ulertu, begi laurden batek, buztan erdi batek edo hego nimiño batzuek zer abantaila eskain ziezaioketen animalia bati.
‎Ematen zuen haietako asko lehendik ere ezagutzen zituela, besarkadaren bat edo beste eman zuelako. Ingelesez ari zen gehienekin eta Amaiak ezin zuen ulertu zertaz ari ziren, baina amak jartzen zuen aurpegi serioagatik hilketari buruz ari zirela igarri zuen. Gainera, autopsy eta killer bezalako hitzak harrapatu zituen.
‎JULENE. Neuk ere ezin dut ulertu.
‎AITOR. Jakina ez dela kasu bera. Egia esateko ezin dut ulertu zer egiten duen Neda bezalako neska batek Tximista bezalako batekin...
‎KOLDO: Beitu, ezin dut ulertu Klaudiarekin daukazun itsukeria hori. Ni saiatzen naiz azaltzen, baina eztidazu entzun nahi?
‎8.Atxiloketarengatik edo espetxealdiarengatik askatasunaz gabetzen diren langile migratzaileek eta horien familiakoek eskubidea izango dute auzitegian prozedurak hasteko, auzitegi horrek atzerapenik gabe erabaki dezan atxiloketaren legezkotasunaren gainean eta horiek aske uztea agin dezan, atxiloketa legezkoa ez bada.Errekurtso hori egikaritzean, erabilitako hizkuntza ezin badute ulertu edo hitz egin, interprete baten laguntza jasoko dute, dohainekoa izango dena, hala behar izanez gero.
‎oraingoan denda barrurantz egina, Asier ageri dun heuk urtebetetzean oparitutako zaku barruan, lo. Bai, badakit ederra dela, Imeda, baina ezin dut ulertu, esan dion, elkarrizketaren hariari utzi eta beste bati helduz, berehala harrapatuko zuelakoan. Honek bizi gaitu, Ane, esan din, hire izena aurrenekoz aipatuz.
‎Nicolasen obra aldatuta zegoela iruditu zitzaion, otzanago bihurtua, erosleen gustuak errazago harrapatzeko baretua bezala. Hala ere, beti bezain zail egin zitzaion obra haren hermetismoa leku hartan bildu zen jende eta giroarekin ezkontzea, ezin zuen ulertu inkomunikaziotik hurbilago zegoen aldarrikapen hark nola lor zezakeen jai giroa sortzea munduan erosoen bizi zen sektorean instalatutako jende klase haren baitan. Merkatuaren arauak eta paradoxak izango ziren, baina ezin zuen ulertu.
‎Hala ere, beti bezain zail egin zitzaion obra haren hermetismoa leku hartan bildu zen jende eta giroarekin ezkontzea, ezin zuen ulertu inkomunikaziotik hurbilago zegoen aldarrikapen hark nola lor zezakeen jai giroa sortzea munduan erosoen bizi zen sektorean instalatutako jende klase haren baitan. Merkatuaren arauak eta paradoxak izango ziren, baina ezin zuen ulertu.
‎Adiskidearen silueta hauteman zuen azkenean, tontortxoetako baten atzealdetik burua beldurturik ateratzen. Baina ezin zuen ulertu zer gertatzen ari zitzaion dortokari, zergatik egiten zuen laster hark ere, inoiz egin ez zuen moduan gainera, zer edabe edo ukendu eman ote zioten haren oin labur eta traketsei, zerk eginarazten zion jauzi piztia izutu baten moduan.
‎" ni bihotza duen ekonomiaren aldekoa naiz, baina horrek ez du esan nahi bururik gabeko ekonomia denik". Ni ere iritzi berekoa naiz, ezin dut ulertu bihotzik ez duen ekonomiarik.
‎Zein da arrazoia? Nik ezin dut ulertu! Europar Batasuna esparru ezin hobea da EBko herrialde eta nazio guztiek elkarrekin lan egin dezaten, xede eta helburu berak izanik; eta horrek ez du esan nahi kulturak, hizkuntzak, protagonismo politikoa, burujabetza, nazioen nortasun juridiko politikoa (Estatu izan edo ez izan) ukatu behar direnik.
‎Batetik, ezin genuela ulertu molde hartan adierazten zena. Eta bestetik, transmisio soziala ez zela posible.
‎" Honek guztiak ikara ematen zidak —esan nion— Gainera Virginiarekin egon nahi diat. Hik ezin duk ulertu." Joseba maldizioka hasi zen. " Bazekiat hik baino esku gutxiago daukadala emakumeekin.
2011
‎Eman behar nork bere poltsikoa beste pentsamendurik ez duela. Eros dezakedana baino ezin dut ulertu, uler dezakedana baino ezin dut erosi. Noiztik eta nola ez dakigula, mundua supermerkatu erraldoia da, dena dago salgai eta erosgai; eroste ahalmen altua da zoriontsu izateko batek behar duen guztia.
‎etxabakoitzen ni!..." ondoren aztertzen genuen auzo izenek zer esan nahi duten, euskaraz daudela ohartarazteko. eta esaten nien: " –hau guztia erdaldunek ezin dute ulertu"" –Atx!, egia da!" hori da hizkuntzaren inguruan motibatzea. kontuan izan behar da gainera, oso zaila dela motibapena hizkuntza hori gizartean ez ezinbestekoa baldin bada.
‎gizartehezkuntzari buruz, balioen hezkuntzari buruz, kultur arteko hezkuntzari eta hezkuntza kulturaniztunari buruz. Baina badirudi heziketa soziolinguistiko baten beharra ezin dugula ulertu". zuten, 1928an Luxenburgon egindako I. elebitasun kongresuan ezer aldatu ez balitz bezala. horren adibide dira Miquel Siguan en mahaiburutzapean egindako" elebitasun Mintegiak" (ikus Bilingüisme i educació, 1976).
‎Zenbaitek ezin du ulertu uda buffet erako gosaririk gabe.
‎–Hau al da guk emandako heziketa? Fermina, zerbait gaizki egin dugu, ezin dut ulertu??
‎Lindak kopeta ilundu zuen; etzaulkian bizkor tentetu, eta orkatilei heldu zien. Bai, horixe zen bizitzaren aurrean zuen sumina; horixe ezin zuen ulertu. Galdera horixe egiten zuen behin eta berriro, erantzuna noiz jasoko alferrik zain.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia