Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Pena bakarra daukat, gutxi gorabehera hilabetea izango baita gaitzen batek zentzumenak ukitu zizkionetik, eta geroztik ez du gaixoak ezer entenditzen, eta alferrik da berarekin berba egitea, alferrik da... Eta pena dut, azken urte honetan ez dudalako adorerik izan sekretu txiki bat kontatzeko, eta oraintxe esango nioke, baina zertarako, ezin badu ulertu... Eta kontua da zuoi ere ez dizuedala inoiz esan.
2001
‎Noski. Eta erantzuna horren garbia izanik, ezin du ulertu orain nola ez zen horretaz lehenago konturatu. Ze, gainera, koska hortxe dago, gogorarazi dio Tasiok bere buruari, apartamentua ez zutela bien artean erosi.
2004
‎–Asmo txarrik gabe, batzuek esaten dute hobe dela kultura aldetik Euskal Herri indartsua; pasaportea ez dela horrenbesterako. Abertzaleok, ostera, ezin dugu ulertu zelan indartu daitekeen gure kultura, zelan babes daitezkeen geure eskubideak estatu subirano izan barik. Espirituarekin agian?. 310
‎Martini eta Liberi ez zitzaien buruan kabitzen zer egiten zuen beltz batek han, eta beltzak ezin zuen ulertu zer egiten zuen ostruka batek han, Afrikatik hain urrun, eta belauniko segitu zuen Cariberen kaiolaren aurrean.
‎–Neuk ere ezin dut ulertu –erran nuen– Eta ulertu egin nahi nuke zer dela-eta bidali ninduten zugana. Zergatik jolastu zuten gurekin, aita.
‎Galderak eta galderak egiten egoten zen, azalpen garbienak lortzen zituen arte. Bestela ezin zuen ulertu. Kontua zen, kongresuaren bigarren egunean bertan, ametsen lurraldetik bueltatxoren bat egin ondoren, beste guztiek usaindu ere egin ez zituzten hainbat arazo edo jarraibide berrirekin agertzen zela Bohr.
‎Maisu Zaharrak burua okertu zuen, apur batez. Oppenheimerrek ezin zuen ulertu: nola izan zitzakeen Einsteinek oraindik, ia 70 urterekin, haur baten jokabidea eta planta?
2005
‎Gurea" ofiziala" egitean, Karlos Felixen eta Lurdisen artekoa ezin une trumoitsuagoa igarotzen ari zen; ezin genuen ulertu nola botatzen zizkioten elkarri halako irainak, benetan lazgarria egiten zitzaigun. Haiek bai garai ederrak, hasierakoak!
2006
‎Bazekien oso hurbil egon zirela hiltzailea harrapatzetik... eta bat batean kea bezala suntsitu zen. Geppertek ezin zuen ulertu. Askotan, Abbé de l’Epée karrikako bulegoan harat honat zebilela, bere esaldi kutunetakoa botatzen zuen:
‎Judu haiek ezin zuten ulertu muga eta nazio kontu hura –beharbada ez zuten inoiz ulertu, ezta Bigarren Mundu Gerran hainbestek bizia galdu zutenean ere–, haietako asko eta asko Erdi Arotik bizi baitziren inguru zabal hartan, eta beren lurraldetzat baitzuten. Poloniako agintariek, beste hainbat herritan ez bezala, mende askoz mantendu zuten erlijio askatasun giroa, eta juduek lasai eta eroso jarraitu zuten bertan.
2007
‎–Ez dakit, ba, ni soilik zure laguna izan nintekeen noizbait. Olaiak ere gauza bera esaten dit, baina hark ere ez du ulertzen nire egoera, ezin du ulertu. Ez duzue ulertu nahi.
‎Dena den, kontu honetan ez nago inondik ere ados harekin. Amaiak ezin du ulertu zer den txirrindularitza Ibon eta biontzat, eta horregatik dago oker. Amaiak dioenaren kontra, nik Ibon txirrindulari nahi dut berriro, hortzak estututa aldapan gora tropela atzean uzten.
‎–Bai, ez dakit nola. Benetan, ezin dut ulertu.
‎–Zuk ezin duzu ulertu, June, baina maiteminduta nago!
‎Oraindik ezin dut ulertu zergatik egiten zaizkion Landerri hain erakargarri burdinazko kanika zahar horiek. Ezin dut ulertu zergatik ematen dieten hainbesteko garrantzia Joxeanen familiakoek.
2008
‎Euskaldun ezin izanaren minetik gauza asko eska diezazkiokegu Lehendakariri. Alabaina, zoritxarrez, Ibarretxek ezin du ulertu gure minaren aldarria.
2009
‎guretzat galdera edo pentsamendu eremu diferenteok, ez bakarrik bata bestea gabe guztiz egon daitezke, ezpada askotan batak bestearen interesa ito egiten dute. (Islamismoan, esaterako, gure konpartimendaketa mental hori ez dago eta ezin dute ulertu, edo guk haiek).
‎Anak ezin zuen ulertu berak hain azkar eta erraz lortutakoa (autobus baten atzeko partean, gauerdi subtropikalean) halako pairamena suertatzea beste batzuentzat. Kuriositate handiz irakurtzen zituen mezu horiek guztiak, sinesgaitzak egiten zitzaizkion.
‎Bera ez zitzaion sekula bulegora joango, bere sujetadorea askatzera. Zergatik ezin zuen ulertu. Hain zaila al zen?
‎Baina frogak hor zeuden, begien aurrean, negarrez, mukiak sofan utziz, argazki albumak apurtzen eta izeba Garaziren lerdea jarioarazten. Bizitza hutsal samarra izango zutela imajinatzen zuen Goiok, bestela ezin zuen ulertu oraindik gazteak izanik beren existentzia umez betetzeko grina zoro hori, beste guztia alde batera utzita.
‎Rosak eskertu egiten zuen laguntza, gizonaren eskua etxean, bezeroekin tratatzeko prestutasuna, behargin finaren kemena. Sarak ezin zuen ulertu nola moldatu zen hain ongi, nolatan ez zeukan zirkuko txaloen minik. Zurekin aski dut entzutea jasangaitza egiten zitzaion, maite bazaitut, zer beste nahi nezake, Sara?
‎Baina baita kezka ere. Inork ezin zuen ulertu azken boladan herria jasaten ari zen hilketa kate hura.
‎Jaso zituen, bada, Domingok amarengandik jaso beharrekoak, ferekak, musuak eta hitzak; isuri zituen berak ere malko batzuk; Domingok, baina, min sorgor bat zuen bere beso motzaren muturrean, eskua falta zitzaiòn tokian doi, eta, amarekin izandako asaskaldiaren ondotik, min hura nagusitu zitzaion, iragan ilun batez mintzatzen hasi zitzaiona: hantxe zuen, baina, oroimena, argi txiki bat piztu ziona han eta beste bat hemen, harik eta argitasuna iluntasunari gailendu eta ulertu ezin zuena ulertu zuen arte:
‎Jaso zituen, bada, Domingok amarengandik jaso beharrekoak, ferekak, musuak eta hitzak; isuri zituen berak ere malko batzuk; Domingok, baina, min sorgor bat zuen bere beso motzaren muturrean, eskua falta zitzaiòn tokian doi, eta, amarekin izandako asaskaldiaren ondotik, min hura nagusitu zitzaion, iragan ilun batez mintzatzen hasi zitzaiona: hantxe zuen, baina, oroimena, argi txiki bat piztu ziona han eta beste bat hemen, harik eta argitasuna iluntasunari gailendu eta ulertu ezin zuena ulertu zuen arte:
2010
‎Ematen zuen haietako asko lehendik ere ezagutzen zituela, besarkadaren bat edo beste eman zuelako. Ingelesez ari zen gehienekin eta Amaiak ezin zuen ulertu zertaz ari ziren, baina amak jartzen zuen aurpegi serioagatik hilketari buruz ari zirela igarri zuen. Gainera, autopsy eta killer bezalako hitzak harrapatu zituen.
2011
‎–Hau al da guk emandako heziketa? Fermina, zerbait gaizki egin dugu, ezin dut ulertu??
‎Lindak kopeta ilundu zuen; etzaulkian bizkor tentetu, eta orkatilei heldu zien. Bai, horixe zen bizitzaren aurrean zuen sumina; horixe ezin zuen ulertu. Galdera horixe egiten zuen behin eta berriro, erantzuna noiz jasoko alferrik zain.
‎–Distantzia geografikoak, dio Nazanín Amirianek?, nomaden bizimodua, eta jakinak bezain ezagunak diren gorabehera historiko eta politikoak tarteko, kurduera dialekto andana zabal batean zatikatu zen. Batzuetan elkarren artean ere ezin zuten ulertu, eta horrek hizkuntza batu estandarra sortzea arrunt zaildu zuen. Kurdulogian aditu direnak erotu beharrean ibili dira dialekto horiek guztiak nolabaiteko ordena batean atontzeko, ez baitzegoen oinarrizko irizpide bateragarririk eginkizun hori burura eramateko?
‎Dirudienez, eta aldeak alde, euskaldunon Idiakez afera (1934) Flandrian ere gertatu baitzen: . Bi flamendar heriotzara kondenatu zituzten Brabanteko tribunalek; akusatuetako inork ez zekien frantsesez, eta ezin zuten ulertu epaimahaiburuak, fiskalak eta defentsak ziotena. Exekutatu ondoren, egiazko errudunak bere krimena aitortu zuen eta haien errugabetasuna agerian utzi.
2012
‎Emakume ezezagunaren aginduak atea itxi eta barruan geratzeko tentazioa eman zidan arren, nire hankek kanporako bidea hartu zuten. Horrela izan ez bazen, ezin dut ulertu nola amaitu nuen atea bizkarrean itxita eta hirugarren eskaileran.
‎Ezustean harrapatua ez izateko esan beharrekoa prestatzen saiatu nintzen, behin eta berriz: ezin duzu ulertu nola nengoen... zuen aitari galdetu zenioke zer gertatu zen... ni naiz hemen urteak eman dituena... nik ondo zaintzen zintuztedan, haurra erraietatik indarrez atera zidaten...
‎Beti gorroto izan ditut modu honetako esaldiak, baina, hala eta guztiz ere, egia da: adarrak jarri ez dituenak ezin du ulertu une hartako nire sufrimendua. Uste dut, lehen segundo haietan sentitu nuena deskribatzeko modu egokiena albisteak mozkorturik utzi ninduela esatea dela.
‎Eta guk ez genion barrerik egiten. Hizkuntzak ere baditu bere mugak, honetaz kexu da askotan Benito, pentsamenduak ezin duelako ulertu, ezin delako iritsi bere kodearen bidez izakiak dakiena esplikatzera, komunikatzera. Isiltasuna izan da ekialdeko mistikoen helmuga existentziaren eta esperientziaren arteko zubiak zeharkatzea amaitzen zutenean.
‎Pertsona gutxi da, baita pentsalari sosegatuenen artean ere, izadiaz gaindikoaren erdi sineste lauso baina hala ere zirraragarri batek inoiz asaldatu ez duena, kointzidentzia hain zoragarriak gertatzen baitira, non, kointzidentzia huts gisa, adimenak ezin baititu ulertu. Sentimendu horiek, zeren aipatu ditudan erdi sineste horiek ez baitute sekula izaten pentsamenduaren indar betea?, sentimendu horiek nekez desagertuko dira, baldin eta ez bada zoriaren doktrinara jotzen, edo, teknikoki esaten zaion bezala, Probabilitateen Kalkulura.
‎Erregeak, sumatu ahal izan nuenez, zenbait galdera egin zidan, eta nekizkien hizkuntza guztietan zuzendu nintzaion ni. Garbi geratu zenean ezin nuela ulertu ezta ulertua izan ere, beraren aginduz jauregiko gela batera eraman ninduten (arrotzenganako abegikortasuna 64 baitzuen Printze hark bere bereizgarri aurreko guztien aldean), non bi zerbitzari izendatu baitzituzten nire laguntzarako. Janaria ekarri zidaten, eta lau handikik. Erregearengandik oso hurbil ikusiak nituela gogoratu nuen?
‎Gainera, jantziak eta oinetakoak laster izango nituela higatuta pentsatzen nuen, menstuta baitzeuden jadanik, eta yahooen edo beste animaliaren batzuen larruz egindako asmakizunen batez ordezkatu nituela; orduan, jakin egingo zen nire sekretu osoa; beraz, esan nion ugazabari nire sorterrian nire espeziekoek beti estaltzen zituztela gorputzak trebetasunez landutako zenbait animaliaren larruz, bai lotsaz bai eguraldiaren gorabeheretatik, hotz nahiz berotik, babesteko; eta neuri zegokidanez, horren froga berehala emango niola, horrela agintzeari ederresten bazion, baina Naturak ezkutatzen erakutsi digun parte haiek ez erakustea barkatzeko erregutzen niola bakarrik. Nik esandako guztia oso arraroa zela aitortu zidan, azken zatia batez ere; ezin baitzuen ulertu zergatik erakutsi behar zigun Naturak berak emandakoa ezkutatzen; ez bera ezta etxekoak ere ez zirela gorputzeko ezein parteren lotsa, baina, edonola ere, nik nahi nuena egin nezakeela. Ondoren, kasaka askatu eta erantzi egin nuen.
‎Eta azkenik, berak ikusia zuenez, herrialde hartako animalia guztiek berezko gorrotoa omen zieten yahooei: ahulagoek ez zuten haiekin topo egin nahi eta indartsuagoek ihes egiten zieten; beraz, guk adimenaren dohaina dugula kontu eginda ere, ezin zuen ulertu nota erremedia zitekeen izaki orok gure aurka agertzen zuen berezko ezinikusi hori; ezta ere, beraz, nola otzan genitzakeen eta gure zerbitzari bihurtu. Halere, esan zuenez, ez zuen arazo honetaz luzaroago eztabaidatuko, irrika handiagoa baitzuen neure istorioa entzuteko, zein herritan jaioa nintzen eta hara iritsi aurretik nire bizitzan egindako eta gertatutakoak.
‎Gerraren gaiaz gehiegi entzun zuela gaineratu zuen, bai orduko hartan baita aurreragoko beste hitzaldietan ere. Bazegoela beste arazo bat pixka bat harritzen zuena; gure marineletako batzuk legeak behea jota utzi zituelako irten zirela beren herrialdetik esan omen nion nik; azaldu omen nuen jadanik hitzaren esanahia; baina gizon guztiak babestea izanik legearen helburua, ezin zuela ulertu nola gerta zitekeen inoren hondamendi izatea. Beraz, gehiago argitzea nahi zuen zer esan nahi nuen legeaz eta beronen administratzaileez hitz egitean, neure sorterriko egungo egoeran oinarrituz betiere; zeren eta berak uste baitzuen Natura eta Adimena aski gida zirela animalia adimendun batentzat, guk baginela pretenditzen genuen bezala?
‎Poltsa bat urre atera poltsikotik eta oparitu egin nion apaltasunez. Bere eskuzabalean hartu zuen, gero begira hurbildu zer zen ikusteko, eta mahukatik atera zuen orratz baten puntaz zenbait buelta eman zizkion, baina ezin zuen ulertu zer zen. Orduan, eskua lurrean jar zezan keinu egin nion.
‎Galdetu nion ea berak edo marinelen batek hegazti handi handiren bat ikusi ote zuen airean lehen aldiz aurkitu ninduten momentuan. Lo nengoen bitartean, gai honetaz marinelekin hitz egin zuela erantzun zidan, eta iparralderantz hegan hiru arrano ikusi zituela esan omen zion haietako batek, baina ez zuela esan ohiko tamainakoak baino handiagoak zirenik, hain goian egoteagatik gerta zitekeela uste dut nik?, eta ezin zuela ulertu nire galderaren zergatia. Bere ustez, lehorretik zenbatera ote geunden galdetu nion orduan kapitainari; eta, egin zezakeen kalkulurik onenaren arabera, ehunen bat legoara behintzat egongo ginela esan zuen.
2013
‎– Jardun ez duenak ezin ditu ulertu, ezin ditu imajinatu ere egin, badabilenaren ibiliak, bidean hartu behar izan dituen erabakiak. Ezer ez da zuri ala beltz, ezer ez da dirudiena, eta zuek ertzak atera nahi.
‎Aita bera lapur bat izatea? Hori ezin zuen onartu, ezin zuen ulertu, ez, ez eta mila aldiz ez! Horregatik atera zen palmondo horretatik ziztu bizian, korrika eta oihuka, neskek aholkatzen ziotenari jaramonik egin gabe:
2014
‎Danik ezin zuen ulertu. Berarentzat dirua ukigai fisikoa zen, ez zuen oraindik haren logika krudela ezagutzen, nola pertsona batzuek utzi eta beste batzuok zorpetzen garen, nola gastatua nuen nirea ez zena, berak tabernarien aurrerapena bezala, inolako bermerik gabe, konfiantzaren jokoak eta galerak.
‎Ez zenioke mesederik egingo, zin degizut. Baina zuk ezin duzu ulertu. –Hitz egiten zuen neurrian, nigandik urruntzen zen, bere baitarako ari balitz bezala?.
‎Haren inguruan airean hegaz zebilen dena, solas hutsalak eta barre zantzoak. Lehenengotan ezin zuen ulertu, baina, bost minutuz txunditurik egon ondoren, ohartu zen festa bikain baten ostekoa zela hura. Gizon gazte irribarretsu bat hara hona zebilen, gelditu gabe, adiskidetasunez eta jendetasunez mahaien artetik, eskuak edonori emanez eta tarteka geldituz zirtoren bat botatzeko, zerbitzariek, urduri, galletak eta arrautzak goian eramanez hura ahapeka madarikatu eta paretik kentzen zuten bitartean.
‎Barkatzeko eskatu nion. Bere aldetik ahaztuta zegoela esan zuen, baina gauza batzuk ezin zituela ulertu. Igartzen zitzaion huts egin niola eta egun osoan ez zidan behin ere begietara begiratu.
‎512 Hainbeste gustatzen zaizkit emakumeak, ezen ezin baitut ulertu nola dagoen gizasemerik.
‎Zuk beraren plan handiak ezagutzen zenituen. Nik ere ezagutzen nituen; beharbada, ezin nituen ulertu, baina beste batzuek ezagutzen zituzten. Zerbait gelditu behar du.
‎Berak goi jarki bat hartua zuen lurraldeko deabruen artean, literalki esan nahi dut. Zuek ezin duzue ulertu. Nola ulertuko duzue zuek, oinpean zoladura sendoa duzuenok, auzokide maitagarriz inguratuta zaudetenok, zuen atseginerako edo zuen gainera etortzeko, harakinaren eta poliziaren artean poliki zabiltzatenok, eskandaluaren eta urkabearen eta eroetxeen izu laborri santuaren mende?
2015
‎Londrestik trenez iritsi berria nintzen ferrya hartzera. Andrék eta Dieterrek iseka egiten zidaten hegazkinei nien beldurra zela-eta, batez ere Andrék, azken belaunaldiko teknologia eta trepeta elektronikoekiko miresmen barregarri harekin ezin baitzuen ulertu nire ukoa. Horretan bat zetozen biak:
‎Shock egoeran zegoelako izango zen, bezperan hartutako kolpeak zentzua galarazi ziolako erabat. Izatez, ordubete lehenago norbait biltegiko atea jo eta jo hasi eta zaratak siesta astun bezain sakonetik esnarazi zuenean, ezin zuen ulertu zer egiten zuen goizeko mutil hark elurpean bere zain.
‎–Zuk ezin duzu ulertu, German?
‎Esan dezakete, adibidez: , ziur gaude Auzitegi Gorenak gauzak bere lekuan utziko dituela?, edo, ulertezina da ebazpen hau?, edo, gizarteak ezin du ulertu epaitegian nola iritsi diren konklusio horretara?. Oso garrantzitsuak dira prentsaren editorial jakin batzuek eragiten dituzten presioak ere.
‎Besoetako markak, ongi bidean, berez berez kenduko zaizkizu. Benetan, ezin dut ulertu nork egin ahal izan dizun horrelakorik?
‎Aitak ezin zuen ulertu zer egiten zuten lau gizaseme haiek lurrean odola zeriela, baina orduan konturatu zen zertara eraman zuten bera toki hartara. Fusildunek ez zuten, nonbait, fusilatu berri zituzten gizonei lur emateko asmorik.
‎Zutitu eta bibaka ari zaizkio denak, atertu gabe. Haurrak, ordea, uzkur segitzen du bere eserlekuan, haserre antzean, eta amak ezin du ulertu zergatik.
‎Gaur egun, ordea, nahikoa da edozein hiritako kaleetatik paseatzea, eta soseguz begiratzea, ohartzeko ezberdintasun ekonomikoak badaudela herritarren artean: . Bai, egia da, horrek eragina du gure arteko harremanetan, eta jendeak ezin du ulertu. Iraultzak borroka egin du berdintasunaren alde.
‎Halaxe esaten dute batzuek: , errealitatearekin izan lezakeen antzik txikiena ere kointzidentzia hutsa da?, eta maitasunaz, gorrotoaz, bizitzaz eta heriotzaz jarduten dute, eta nik ezin dut ulertu zer esan nahi duten, errealitatearekin izan lezakeen antzik txikiena ere kointzidentzia hutsa dela diotenean.
2016
‎Gela hartan ez nuela berriro lo egingo erabaki nuen; hobe nuen neure oheko lasaitasun atseginera itzultzea. Bizitzaren zenbait gauza ezin ditugu ulertu; beraz, haietatik urruntzea da hauturik zentzuzkoena. Baina kontraesanaren espiritua ere geuregan daramagu gizakiok, antza denez.
‎–Eskerrik asko?, berriro ere. Bestalde, ezin zuen ulertu jendearen morbositatea, ikusnahi gaixo hura. Askoren aurpegian desengainua nabaritu zuen hilkutxa zarratuta topatzean.
‎–Zuek ezin duzue ulertu, baina emakumeok badakigu gizonezkorik gabe egoten.
‎Jazzaldian erositako elastiko beltza jantzi eta zakuan sartu zen. Ez zituen begiak itxi nahi, Irati itzultzen zenean asko sentitzen zuela esan ahal izateko, mesedez ahazteko, barkamena eskatzeko, arrazoi zuela, noski, ezin zuela ulertu zergatik erreakzionatu zuen hain ergelki. Baina oso nekatuta zegoen, eta Irati iritsi baino lehen hartu zuen loak.
2017
‎–Gaztea haiz, nagusi, esan zuen?, gaztea haiz oraindik, ezin duk ulertu. Niri bezala hiri ere kaskoa xuritzen hasten zaianean, orduantxe mintzatuko gaituk berriro azkengabeko kontu honetaz.
‎–Hik ezin duk ulertu, nagusi, esan zuen sorbaldak goratuz?. Lehenago ere esan diat nola lanbide mota guztietan aritua naizen.
‎–Baina ama, ezin dut ulertu, zergatik egin duzu?
‎Horixe esan diat neuk ere, hik ez duala ezer ulertzen. Hik ezin duk ulertu, gertatutakoa nola izan den ez dakialako eta hil nuen putakume hura ez huelako nik bezala ezagutzen. Hire azkar uste horiekin guztiekin itsua hago.
‎Baina udan ezagutu zuen neska herabea, ahula, jende artean deseroso sentitzen zena, baztertua? Udan ezagutu zuen Beire izatea orain eskolan Sua taldeko liderra, hori ezin zuen ulertu. Ezin zuen sinetsi.
2018
‎aizu, egon momentu batean, ni ez naiz horrelakoa, hemen zerbait falta da, ama naiz, ulertzen? Horrela ikusten nauzue, bakar bakarrik kaletik, baina horrela ezin nauzue ulertu! Tarteka umeaz askatu behar nintzela sentitzen nuen, baina paseo bakarti bat emateko aldentzen nintzenean okerragoa zen, kontzientziatik zintzilik neraman etengabe kumearen presentzia, eta astuna zitzaidan zinez.
‎Emakundera etorri zen hura; politikari gutxik egiten dute hori. Esplikatu nion, eta berak ezin zuen ulertu. Zer ezintasuna, zer frustrazioa niretzat; gizon bat ulertu nahi duena, baina ezin duena?.
‎Erotzen ninduten, eta obsesionatzen, ezin nituelako ulertu. Ez nekielako zer gertatu ote zen, zer egin edo esan ote nion, halakorik merezi izateko.
2019
‎Oinordetzan jaso zituzten Coralineren amonaren altzariak, bai eta kaferako egurrezko mahai bat, mahai osagarri bat, kristalezko hautsontzi astun bat eta frutaz betetako ontzi baten margolana ere. Coralinek ezin zuen ulertu zergatik pintatu behar izan zuen norbaitek frutaz betetako ontzi bat. Horretaz aparte, gela hura hutsik zegoen:
‎Nor bere buruarentzat baino ez da subjektua; nork bere burua baino ezin du hauteman bere immanentzian; ikuspegi horretatik, bestea beti da misterioa. Gizonen begietan, nor bere buruarentzat horren iluntasuna nabariagoa da bestetasun femeninoan; ezin dute ulertu, inolako sinpatiaren eraginez, haren esperientzia singularra: emakumearen plazer erotikoaren kalitatea, hilerokoaren nekeak, erdiminak, halakoak ezagutu gabe egotera kondenaturik daude gizonak.
‎Brouza penaz eta kezkaturik zebilen bere jaunaren mudantzarekin, baina ezin zuen ulertu zergatia. Halako batean, ordea, ikusita berriro ukitu ere egin gabe utzi zituela sukaldetik ekarri zizkion platerak, zeharo gogaitu eta estu hartu zuen, konta ziezaiola behingoz zer gaitzek jota zegoen.
‎–Prastic etik nator, berorren maiestatea zerbitzatzera. Hala du izena gure etxaldeak; Chotebor etik hurbil dago, Caslau barrutian, adierazi zion Bubna konde gazteak, ezin baitzuen ulertu zer gertatzen ari zen eta zergatik ari zitzaion enperadorea hain zakar.
‎–Jasangaitza da hor behean egiten ari diren zarata, argitu zion noble gazteak, ahotsean amorrua erakutsiz, kexa baino gehiago?. Ez bekio gaitzitu nire ausardia, baina ezin dut ulertu berorrek nola lortzen duen horrelako zaratarekin liburuak irakurtzea, arreta biltzea eta gogoetak ordenatzea.
‎–Pentsatzen ari naiz, eta ezin dut ulertu nola bizi nintzatekeen noizbait zoriontsu zu gabe. Pentsatzen ari naiz izarrek beren bidean jarraitzen dutela eta ez luketela gelditu; denborak bai, gelditu egin luke zure ondoan nagoenean.
‎–Hik ezin duk ulertu, egin zion errieta ur txakurrak?. Jende burutsuaren kontua duk dirua lurperatzea.
‎Isildu eta burua astindu zuen; oraindik ere ezin zuen ulertu gero jazo zena.
‎Gogoetan aritu zen, zergatik jausi ote zitzaion behin gainera egonezin hura, tristezia hura; ezin zuen ulertu, ez zitzaion ezer txarrik jazo. Zeharo harrituta zegoen bere buruarekin, eta hausnartu zuen, eta oldoztu, eta halako batean bururatu zitzaion ezen, menturaz, berak egindako deskuidu handiren baten zamak estutzen ziola arima hain gogor:
‎Ziur aski horrexegatik bihurtu zen hain zaputza Raquel, Leireren ahizpa, garai batean beti hain alaia izan arren. Leirek ezin zuen ulertu halako neska gazte eta erakargarri batek, nahiz eta pixkanaka zimeltzen hasita zegoen, nolatan ez zuen mutil lagun bat aurkitzen, edo neska lagun bat, berdin zion?
‎–Hik ez duk ulertzen? Ustez hain azkarra izaki, eta ezin duk ulertu gertaera sinpleena ere! Zertarako hainbeste liburu irakurri, gero hire mutur zikinetik hazbetera ikusteko gauza ez bahaiz?
‎Ezpainetatik borborka darion odola txistuarekin nahastean, haren burdinazko gustu gazia aho osora zabaltzen zaio, etortzeko dagoenaren atari gisa edo. Hitzak ere entzuten ditu, tarteka, biraoak eta maldizioak batik bat, eta bere buruaren barruan burrunba egiten dute; hala ere ezin ditu ulertu, erotzeko moduko zarata bat baino ez baitzaio iristen eta.
‎baina ezin duzu ulertu,
2020
‎Nahasmendua sortzea halako ekintzak eskuin muturreko erakundeek baizik ezin dituztela egin uste duen herri sektoreengan. Herriak ezin du ulertu nola akusa daitekeen inor frogarik aurkeztu gabe, akusazioaren atzean susmoak baizik ez izanik. Zer susmo?
‎Handik minutu pare batera atearen beste aldean Saioaren oihuak eta aitaren hitzak entzun ziren. Eserita zeuden lekuetatik ezin zuten ulertu zer esaten ari ziren baina doinuengatik argi zegoen Saioa sutan zegoela eta aita lasaitzen saiatzen ari zela.
2021
‎Eta ulertu nuen liburu hura bere osotasunean dastatzeko ezinbestekoa zela alemanaren itzala gogoan hartzea, haren dialektika apoliniar dionisiakoa. Neure burua ere ezin dut ulertu harreman dialektiko horretatik kanpo. Nigan daude edertasun, neurritasun eta arrazoimen apoliniarrak; nigan neurririk gabeko musika, dantza eta sentsualtasun hordi dionosiakoak.
‎Nahiak, zeharo petralduta berriz, ezin du ulertu nola ez den inor bere bila azaldu oraindik.
‎inork ez du frogatu nola lortuko lukeen irakurle orojaleen komunitate batek bizirik mantentzea, bere dieta monoliterarioa izango balitz. Nahita ere ezin dut ulertu zergatik izango litzatekeen arriskutsua idazle baten antza duen edo ez duen beste idazle bat existitzea, eta ez ote den arriskutsuagoa horrenbeste liburu eskas eta ez profesional egotea, genero batekoak zein bestekoak, autore batenak zein bestearenak. Horrek zer esan nahi duen badakizue, ezta?
‎Ulertzen du baina ezin du ulertu, sinesten du baina ezin du sinestu beharbada une jakin honetan 0,05 milimetroko espermatozoide bat eta 0,14 milimetroko bere obulu bat bilduko direla eta hortik aterako dela, hiru urtaroren buruan, gorputz bat. Bizitza bat.
2022
‎Javiertxo eta Migeltxo elkarri begira daude, deseroso, ikaraturik. Ez dute animalia disekaturik ikusi nahi, ezin dute ulertu aitonen bortizkeria hura guztia.
‎Eta hain utzi du zurtuta –jazoerak berak eta hartaz ohartu ez izanak–, non endredatua gelditu den aldi batez, atzerrian galdutako turista bezainbat. Andonik ezin du ulertu nola ez duen orain artean gertakaria aintzakotzat hartu. Begi bistakoa baita, oso nabaria:
‎–Txantxa batzuek ez dute graziarik batere –une batez isilean egon zen. Gero, doinu leunagoz mintzatu zen– Zuk ezin duzu ulertu, Iñigo. Zorionez, ez zenituen garai haiek ezagutu.
‎–Oraindik ezin dut ulertu nolatan egin duen Juliak halakorik –aitortu du Raulek– Gure komisariako ertzainik onena da. Ezin dut imajinatu arauak hausten.
‎Eta" ostia" gehitzen diot esaldiari, ze gaur egun jende askok ezin du ulertu. Edo ez du nahi.
‎Oso arrazionala naiz, eta argi nuen ez nuela haurrik izan nahi. Zerbait biologikoa, neuronala, hormonala izan behar du, eta segur aski ez da nahikoa ikertu, bestela ezin dut ulertu. Zinez aztoragarria izan zen, erloju madarikatua!
‎lantokian, kalean, etxean... Egoera hura ez zuen ia inork onartzen, ezin zuten ulertu. Gizartea atzerakoia zen".
‎Anek ezin zuen ulertu gauza askotarako hain azkarra zen gizakia, ume batzuei gosaria jarri eta horietako bat futbol partida batera eramateko gai ez izatea.
‎Azken momentuan agertzen dira Kai eta bikiak, motxilak, kartulinazko tutuak eta OFtalen zorro bana hartuta. Elkarri oihuka datoz, batak honi mina eman diolako eta besteak hari guztiz iraingarria suertatu zaion oihua bota diolako edo auskalo zergatik, ezin du ulertu eta ez zaio gehiegi interesatzen ere, eszenatik mila kilometrora egonda. Apenas agurtzen dute eskuarekin bikiek, dena ondo dagoela ziurtatzen dio senarrak, muxu bat bidaltzen dio Adurrek azken momentuan, beti izan delako maitekorrena eta sentikorrena, eta negartiena ere bai, aguuuuuuur esaten dio Artibaik, pailazokerietan bere energia guztia jarriz, ohi duenez, eta alabak kokotsarekin egiten dio agur, amaren promesa epelarekin epel bera ere, eta Paulak esan die zer edo zer, laster itzuliko dela eta agian opariak erosiko... baina deia eten egin dute beste aldean, berak esaldia bukatzeke.
‎Nola zen posible Orakuluaren ondorengo III. mendeak eskaintzen zizkien erosotasun eta luxuei muzin egin eta kobazulo zikin hartan jarraitu nahi izatea? Onintzak ezin zuen ulertu. " Si tanto odiabas esto, no sé por qué volviste...
‎–Denbora gauza bitxia da, zuek ezin duzue ulertu. Segundo bat beti izan daiteke, eta beti, segundo bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia