Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 14

2000
‎Eta predikari ezin trebeagoa zen, eta are trebeagoa skribatzaile gisa. Eta jakizu, halatan, ezen hain nintzela, eta hain naizela Axularren prosa ederraren zale, non etxean nuen Gero a ere zorroan sartu eta Salamancarat ekarri bainuen, beharrezko bertze gauza guztiekin baterat, Zuberoatik Espainiarat ihes egin behar izan nuenean, Mathalasen denboran... —eta, begiak begietan iltzatzen zenizkidala, erran zenidan—:
‎Lehen erran dizut ezen aitari guztia sinetsi niola, noiz eta afirmatu baitzidan ezen hain zirela dukeak, kondeak eta gainerako handikiak arraza berezikoak eta ohiz kanpokoak, non kaka ere urrezkoa egiten baitzuten... baina ez dakit, bada, hamaika urterekin hain inozent ote nintzen... Baina ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion, bertzalde, baita sasoin hartan ere —nahiz eta Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin gibelak buruz nekizkien orduko—, eta itsu sinesten segituko nuen, baldin osaba Joanikotekin inkontratu izan ez banintz...
‎Tacitum vivit sub pectore vulnus, 12 erraiten zuen Virgiliok, noiz eta erregina Didok Eneasi zion amorioaz ari baitzen, eta ni orain ez natzaizu bularpean nuen zauri hartan hatza sartzen ibiliko, ez gertaki hari buruzko atsekabeak eta aitzin gibelak argitzen hasiko, baina erranen dizut, iragaitzaz bada ere, ezen hain handia izan zela ene tormentua, non oinaze bihurturik sentitu bainuen neure bihotza ere, dolorezko dolorez. Eta erranen dizut, halaber, ezen iduri hura —anaia eta Elbira besarkaturik eta bat eginik erakusten zizkidana— haize bortitz bat bezala sartu zela ene ariman... halako suertez, non erdiz erdi harrapatu baitzituen neure ametsik gozoenak...
‎Zeren, orain arte erran ez badizut ere, ene nagusia jaun Santiago de Tapioles y Villarrín da, Zamoran jaioa eta hamaika titulu dituena —eta, emaiten zuelarik tituluen lista, zeinetarik azpimarratu baitzuen Calatravako gurutzearena, erantsi zuen—: Hala, bada, jakizu ezen hain dela ene jauna handien artean handi eta hain dela franko eta liberal, non segur bainago ezen, ororen buruan, merke aterako zaiola sakrifizioa bere behatzaren oferenda egin dezanari edo hartarako prest egon dadinari... —eta, boza jaisten zuela eta irri maliziatsua egiten zidala, segitu zuen—:
‎Eta ez nuen kulparik. Izan ere, ez al da egia, jaun André, ezen hain dugula bizi-nahia eta iraun nahia senari eta lotua —gizonak lehenik eta behin bizi eta iraun egin nahi duenez gero—, non lehenagokoa baita, beti eta ezinbertzez, geure burua salbu ikusteagatik senti dezakegun bozkarioa, bertzeak hiltzen ikusteagatik har dezakegun pena baino. Ote da hori zeren, bertzeen heriotzak gure bizitzaren inportantzia azpimarratu ez ezik, bat bateko betikotasuna ere sentiaraz baitiezaguke, azken finean...?
2011
‎Zer esaten dute oihu ikaragarri horiek? Ez dakigu... ezen hain bortitzak, hain lazgarriak dira, galdu egiten baitira beren oihartzun propioan. Jon Iñakik, etsiak jota.
2015
‎Haietako batzuen aurrean belaunikatu eta arrenka hasi zen, erreguz eskatu zien egin izan zituen bekatuetatik libratzeko. Batek uste izango zukeen ezen hain damu erabateko eta zinezko baten aurrean egokitzen zena errukitu egingo zela erromes haren oinazeaz, eta bigundu egingo zela, baina Wittgensteinen behialako ikasle guztietatik batek ere ez zion barkatu nahi izan. Hark eman izan zien mina errotuegia zegoen, eta harengana sentitzen zuten gorrotoa errukirako aukera oro baino handiagoa zen".
2019
‎Santuaren apaltasunak pasatzen utzi zuen artifizioz beteriko eta egiaz husturiko hitz jasa hura, eta gero hasi zen haren oker ustelak ukatzen, Eskritura Sainduko aipuak hain eroso erabilirik, hain arrazoi biziez apaindurik, hain sentimendu zilegiz eta diskurtso egokiz lagundurik, ezen, Heretikoaren setakeriak amore emango baitzukeen adimenaren diskurtsoak agortuta zeudela ikusirik, borondatearen apeta deabruzkoek eutsi izan ez baliote. Antoniok gatazka hau edertzeko erabili zituen dilema zorrotzen berri, banan banan, ez dut emango, narrazioari gainez egiten diotelako eta historiaren isiltasunari eskaini ahal izateko, famaren misterio gisa, nahikoa da esatea ezen hain jakintsu ilustre jokatu zuela, non, bere burua gaindituz, gertaera loriatsuagoa egin baitzuen, ezinezko bat garaitu zuelarik. Orain adi egon, Maria Sara, hasi baita entzuten mandoaren apatxen zalaparta.
2020
‎Aitekin liskarrak izaten dituztenean, beti ematen du liskarrek zentzu bat dutela azalean baina beste esanahi sekretu bat ezkutatzen dutela azpian. ...inerekin liskarra izaten duenean, Connellek toalla busti bat sofan utzi duelako edo horrelako zerbaitegatik izan ohi da, eta kito, toallagatik izaten da, edo, gehienera ere, Connellek funtsean axolagabekeriarako joera duen ala ez eztabaidatzen da, zeren eta Connellek nahi duena baita Lorrainek bera pertsona arduratsutzat edukitzea, toallak nonahi uzteko ohitura gorabehera, eta Lorrainek esaten dio ezen hain garrantzitsua bada berarentzat arduratsutzat edukia izatea, ekintzekin erakutsi lukeela, eta horrelako gauzak.
2022
‎Laura deitzen zen eta oso lagungarri egiten zitzaion handik pasatzen zen oro aurkezten ziolako. Denda salgaiez mukuru zegoen, eta salgaiak ozta ozta lortzen zuten lekutxoren bat izatea, ezen hain espazio txikian hainbeste gauza sartzeko indarra baliatuz lortzen zen, ondorioz Kutxa guztiak erabat kolpatuta eta erdi haustuta geratzen ziren jendearen bistara.
‎Frantzisko Lehenaren gortean bazen zaldun bat, zeinaren izena hain ongi ezagutzen dudan ezen ez baitut izendatu nahi. Pobrea zen, bostehun liberako errenta ere ez zuen, baina hainbertze estimatzen zuen Erregek, gizona bertutez betea baitzen, ezen hain emakume aberatsa esposatu zuen, non jaun handi bat ere gogara egonen baitzatekeen. Eta oraino arras gaztea zenez, berarekin ukan zezan galdegin zion zaldunak gorteko damarik handienetako bati, eta oso gogo onez hartu zuen hark.
‎Besteei goitik behera begiratzeko adorea dik, halaxe maneiatzen bahituk, gainerako gizakiek ez dakiten zerbait jakingo balu bezala. Itxurakeria hutsa, dena esatera, ezen hain duk malgua bere duintasunaren kontzeptua non nahiago duen bere burua umiliatzea beste inork makurrarazi aitzin. Ustea zeukaat nardatutakoen izpiritu zinikoak bizi duela, eta ondorioz, ez duela ezta ametsean hartzen kontsolamendurik, esperantza oro aspaldi ahitu baitzaizkio.
2023
‎Handik denbora batera, eta bere kontzientziako eskrupuluak ematzeagatik, arreba berreskuratzera entseatu zen eta ezkontzaz mintzatu zitzaion, baina hark igorri zion baten bat erranez ezen hain gosari makurra eman ziola, non ez baitzuen jaki bereko bertze otordurik desira, eta esperantza zuela halako moduan bizitzeko, non ez zedin nehola ere berriz haren senar baten hiltzaile izan; zeren ez baitzuen uste anaia bertze nehor barkatzeko gai izanen zenik, munduan gehien maite zuen gizonari egin zion makurkeria eginik. Eta, bera ahula eta indargabea bazen ere mendekua hartzeko, bazuela esperantza zinezko juje den eta neholako makurrik gaztigurik gabe uzten ez duen Haren baitan, zeinaren amodioan soilik bizi nahi baitzuen jagoitik zuen denbora, ermitau bizitza eginez.
‎Alabaina, hain zen handia nion amodioa, ezen ezin bainintzen harekin mesfida izan, harik eta esperientziak begiak zabaldu zizkidan arte, eta orduan ikusi nuen heriotzak baino beldur handiagoa ematen zidana. Horren kariaz, nion amodioa sumindura eta etsimendu bilakatu zen, halako maneran ezen hain hurbiletik zelatatzen bainuen, eta, egun batean, kanporat nindoalako itxura eginez, bera orain egon ohi den ganberan gorde bainintzen, eta, ni partitu eta gutira, bera erretiratu egin zen eta zaldun gazte hura jinarazi zuen, eta han ikusi nuen hura ganberan sartzen eta emaztearekin eni baizik ez dagokidan ausarkeriaz zebilela. Baina, ikusi nuelarik damaren ondoan oheratzera zihoala, jalgi nintzen eta beso artean harrapatu nuen, eta ero egin nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia