2000
|
|
Lehen erran dizut ezen aitari guztia sinetsi niola, noiz eta afirmatu baitzidan
|
ezen
hain zirela dukeak, kondeak eta gainerako handikiak arraza berezikoak eta ohiz kanpokoak, non kaka ere urrezkoa egiten baitzuten... baina ez dakit, bada, hamaika urterekin hain inozent ote nintzen... Baina ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion, bertzalde, baita sasoin hartan ere —nahiz eta Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin gibelak buruz nekizkien orduko—, eta itsu sinesten segituko nuen, baldin osaba Joanikotekin inkontratu izan ez banintz...
|
|
Zeren, orain arte erran ez badizut ere, ene nagusia jaun Santiago de Tapioles y Villarrín da, Zamoran jaioa eta hamaika titulu dituena —eta, emaiten zuelarik tituluen lista, zeinetarik azpimarratu baitzuen Calatravako gurutzearena, erantsi zuen—: Hala, bada, jakizu
|
ezen
hain dela ene jauna handien artean handi eta hain dela franko eta liberal, non segur bainago ezen, ororen buruan, merke aterako zaiola sakrifizioa bere behatzaren oferenda egin dezanari edo hartarako prest egon dadinari... —eta, boza jaisten zuela eta irri maliziatsua egiten zidala, segitu zuen—:
|
2015
|
|
Haietako batzuen aurrean belaunikatu eta arrenka hasi zen, erreguz eskatu zien egin izan zituen bekatuetatik libratzeko. Batek uste izango zukeen
|
ezen
hain damu erabateko eta zinezko baten aurrean egokitzen zena errukitu egingo zela erromes haren oinazeaz, eta bigundu egingo zela, baina Wittgensteinen behialako ikasle guztietatik batek ere ez zion barkatu nahi izan. Hark eman izan zien mina errotuegia zegoen, eta harengana sentitzen zuten gorrotoa errukirako aukera oro baino handiagoa zen".
|
2019
|
|
Santuaren apaltasunak pasatzen utzi zuen artifizioz beteriko eta egiaz husturiko hitz jasa hura, eta gero hasi zen haren oker ustelak ukatzen, Eskritura Sainduko aipuak hain eroso erabilirik, hain arrazoi biziez apaindurik, hain sentimendu zilegiz eta diskurtso egokiz lagundurik, ezen, Heretikoaren setakeriak amore emango baitzukeen adimenaren diskurtsoak agortuta zeudela ikusirik, borondatearen apeta deabruzkoek eutsi izan ez baliote. Antoniok gatazka hau edertzeko erabili zituen dilema zorrotzen berri, banan banan, ez dut emango, narrazioari gainez egiten diotelako eta historiaren isiltasunari eskaini ahal izateko, famaren misterio gisa, nahikoa da esatea
|
ezen
hain jakintsu ilustre jokatu zuela, non, bere burua gaindituz, gertaera loriatsuagoa egin baitzuen, ezinezko bat garaitu zuelarik. Orain adi egon, Maria Sara, hasi baita entzuten mandoaren apatxen zalaparta.
|
2020
|
|
Aitekin liskarrak izaten dituztenean, beti ematen du liskarrek zentzu bat dutela azalean baina beste esanahi sekretu bat ezkutatzen dutela azpian. ...inerekin liskarra izaten duenean, Connellek toalla busti bat sofan utzi duelako edo horrelako zerbaitegatik izan ohi da, eta kito, toallagatik izaten da, edo, gehienera ere, Connellek funtsean axolagabekeriarako joera duen ala ez eztabaidatzen da, zeren eta Connellek nahi duena baita Lorrainek bera pertsona arduratsutzat edukitzea, toallak nonahi uzteko ohitura gorabehera, eta Lorrainek esaten dio
|
ezen
hain garrantzitsua bada berarentzat arduratsutzat edukia izatea, ekintzekin erakutsi lukeela, eta horrelako gauzak.
|