Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎—Eta orain, Joanes, zin egin behar diagu, gurutzefikatuaren aitzinean, eskua elkarri emanik eta odolak nahasturik, ezen ez dugula batak bertzea salatuko, ezta bertze nehor ere, ez lagun ez etsai, bizitza osoan, erlijione kontuagatik edo mendeku hutsagatik, nola nahiko bailuke Inkisizioneak.
‎—Zin egiten dizugu, Jauna, zure izenean eta Zientziaren Elizarenean, ezen ez dugula batak bertzea salatuko, ezta bertze nehor ere, ez lagun ez etsai, bizitza osoan, ez erlijione kontuagatik ez mendeku hutsagatik.
‎Ene mundu hartan nehork ez zidan nehoiz neskei edo emaztekiei buruzko komentariorik egin, baina, jakin banekien, edo neure gisa imajina nezakeen, zer izan zitekeen puta bat eta zer putetxe bat, zeren eta aitak, konparazione, noiznahi den erraiten baitzien etxeko sehiei —baita Mattini eta bioi ere hainbatetan— ezen ez zuela jauregia putetxe edo burdel bat bihurturik ikusi nahi, bertze nonbait aipatu dizudan bezala.
‎Guztia hasi zen jaun Marcel erraiten hasi zenean ezen ez zuela jateko gogorik eta oherat zihoala, eta, hartaraz gero, apetitua eskastu eta urritu, eta mehetzen eta mehetzen hasi zen.
‎gaur banoa eta bihar banator... —eta irri egin zidan, erakutsi nahi izan balit bezala ezen ez zuela, artean, umorerik galdu, nahiz eta eritasunak osasunaren harresi eta babestoki kasik gehienak desegin eta porrokatu zizkion orduko.
‎—Ikusten dut, jauna, ezen ez zaitugula aitzineko egunetako predikuetan izan, zeren egun horietan bertzelakoak izan baitira ene predikuak eta solasak: euskaraz, eta bizpahiru hitz gaztelaniaz.
‎Eta erraiten ziguten, konparazione, ezen pentsu lizunak geure baitarik urrundu behar genituela, baina zenbatenaz urruntzenago nahi izaiten nituen, hainbatenaz errotzenago zitzaizkidan eta hainbatenaz inguratzenago ninduten, zeren hura zen alfer lana, etxeko abereen eta kabaleen gisakoa, noiz eta buztanaz, hankaz edo gorputzaren bertze edozein mugimenduz eta higiduraz euliak eta mandeuliak uxatzen baitabiltza, guztiz alferrik, zeren euliak, mandeuliak eta bertze intsektu guztiak, uxatu orduko itzultzen baitira lehengo lekurat, eta zeren geratzen baitira, halatan, haien larrurat eta haien baitarat gero eta atxikiago eta josiago. Izan ere, pentsatzen duenak ezen ez duela pentsatu behar, pentsatzen baitu hondarrean bi aldiz: pentsatzen du, lehenik, pentsatzen duelako eta naturaleza halakoa delako, eta pentsatzen du, bigarrenik, naturaleza behartu eta bortxatu nahi izaiteagatik, zeren naturaleza behartzen duena naturalezak berak behartzen baitu, finean.
‎Erraitekotan egon nintzen: " Hik irakatsi behar didak orain nolakoak diren tigrearen atzaparkadak...?", baina jakinik ezen ez nuela konbentzituko, eta jakinik, hala berean, eri eta urduri zegoela, sosegurik gabe, etxerantz abiatu ginen... Eta jauregirat iritsi, eta gurasoak kanpoko jarlekuan ediren genituen, lorategiari beha, zeren eta, martxoko egun bat zen arren, eguzki baitzen eta, eta giro epela zegoen.
‎Zezen zangarra eta gartsua zen, gorria, gainerakoak bezala. Toreatzaile zaldizko haien artean, kondea omen zen onena, eta erakutsi ere zigun bere erakustaldi ezin bikainago hartan ezen ez zuela idurikorik eta ez parekorik. Bazihoan zezenarenganat zaldi gainean lasterka, bazetorkion zezena eta, uste genuenean ezen zezenak betean eta ezinbertzean harrapatuko zuela, aitzitik, toreatzaileak zezenari burtzia sartu, eta zaldiak, bizpahiru jauzi bizkorretan, zezena saihesten zuen eta harenganik alde egiten eta urruntzen.
‎—Erori egin naiz, eta zera... —desenkusatu zen osaba, baina amak eskua luzatu eta ezetz erran zion buruz, erran nahi balio bezala ezen ez zuela argibiderik behar, zeren eta guztia ulertu baitzuen portzelana hautsia ikusi eta usain ustel hura aditu orduko.
‎—Aitari hitz eman nioan, eta bete egin behar nian hari emanikako hitza, nitaz ahalke ez zedin amoreakatik, ezta nihaur neure buruaz ere. Horregatik, noiz eta pintatzeari utzi bainion, berdintsu segitu nian, urtean karta pare bat skribatzen, donejoanetan bata eta gabonetan bertzea, aitak pentsatzen segi zezan ezen ez nuela etsiko eta amak sinets ezen berak taroteko kartetan ikusi izarra noizbait loratuko zela Italiako zeruan...
‎Lehenengo ustekabekoa izan zen ezen ez genuela Pedro aurkitu amak emanikako direkzionean. " Urteak egin zituen ostatu honetan, baina azken bi urteotan merkeago baterat joan zen, gurea ezin ordaindu zuelako", erran zigun ostatuko nagusiak, bertze ostatu haren direkzionea zemaigula.
‎Aita Bartolome jesuita zen, baina jesuita berezi bat, baldin jendeak haiei buruz zuen iritziari kasu egin behar badiogu behintzat, zeren erraiten baitzen haietaz —Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik bere batez— ezen ez zutela deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak; eta jesuita berezia zen, orobat, bertze alde batetik, jaun inkisidorearen lagun zelako eta instituzione harekin harreman estuak izan zituelako... jesuita izanagatik ere eta jesuiten ordenakoa, erdi jesuita eta erdi dominikoa balitz bezala, nolabait erraitearren, horr... Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan.
‎—Jauna —erran zuen aita jesuitak—, horretan ez dugu antsiarik, baina zure anaiarekin badago beti zertaz kezka eta zertaz mintza... eta hala erran diezazuket ezen ez duela, zuek kanpoan eman duzuen hilabetean, elizarekin dituen obligazinoekin konplitu, zeren, don Laureanok erran didanez, ez baita festa egun bakarrean elizarat joan... Eta haren fama gero eta gaixtoagoa da...
‎Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
‎Gezurra erranen nizuke, jaun André, baldin erranen banizu ezen ez nuela ikuskizun hartaz gozatu, zeren gozatu egin bainuen, eta gogoz gozatu gainerat. Izan ere, gutitan ikusten nuen nik anaia beldur, eta orduan, zinez, beldur zen, ez dakit zeinen beldurrago, aitaren edo zigorraren, zeren ez baitakit zeini behatzenago zion, aitari edo zigorrari.
‎Eta kontseilari haien artean mendekua nuen labana, eta gorrotoa eta urguilua zorroztarri. Eta neure mendeku nahiaren eta neure odol irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan jakin nuen ezen ez ninduela nehork geldiaraziko... zeren eta ene gorrotoa eta ene urguilua naturalak ez ezik borondatezkoak ere baitziren, eta zeren gorputzean ez ezik ariman ere sentitzen bainituen.
‎—Hiltzen naizenean, ehortz nazak egutera honetan, eta erran harginari ezen taila dezala spiral bat ene hilarrian, epitafio gisa. Eta erraiok, halaber, ezen ez dudala harrian neure izenik nahi.
‎mila orri, bi mila orri...? Baina nola, bertzenaz ere, liburua luze baitoakit, eta nola, behin baino gehiagotan erran baitizut ezen ez zintuzkedala gogaitu nahi, hala, labur mintzatuko natzaizu hartaz ere.
‎Bai, egia da ezen ez zutela Pitagorasen teorema ezagutzen eta ez zutela itsasorratzik ezagutzen, baina haiek nekez galtzen ziren beren oihan haietan, nola galtzen baikinen gizon zuriok erremediorik gabe, itsasorratz eta guzti... zeren paraje haietan net alferrikakoa baitzen Piarres Oihartzabal kapitainaren harako erran hura: " Itsasorratza eskuan, eta ibili munduan", oihana, guretzat, leku guztietan berdina zelako, eta haiek, aldiz, zati bakoitzean eta landare bakoitzean ezagutzen zutelako, senak eta urte luzeetako esperientziak hartaraturik.
‎Rosa hil zitzaidanean, berriz, mutu gelditu nintzen eta gogorik gabe, hain gogorik gabe, non ez bainuen nigarrik ere egin, ene bizipozaren belauntzia belarik eta haizerik gabe geratu balitz bezala, eta guztia berdintsu eta orobatsu balitzait bezala; edo, erran nuke, agian, ezen ez nuela deus berririk igurikitzen bizitzatik, zeren iduritzen baitzitzaidan gainezka egin zuela ene oinazearen ontziak, eta hargatik geratu nintzela, bizirik nengoen arren, hilik banengo bezala, neure desditxen aitzinean Jainkoari protestarik egin gabe eta oihurik egin gabe, nola egin baitzuen, aldiz, Jobek, bere kinka larrian eta bere desditxaren erdian...?
‎Ez, jaun André, ez nuen harekin deus ere egin, zeren promes egin bainion Jain koari ezen ez nuela bortz sei urtetan emaztekirik hartuko, eta epe hura ez zen artean konplitu, eta zeren bertze asmo batzuk bainerabiltzan nik istant haietan, hagitzez ere inportantagoak eta hil edo bizikoagoak.
‎Zeren, dakizun bezala, hargatik gertatu zen, hain zuzen ere, osaba eta bion arteko adiskidetasun isilpekoa, eliza edo elkargo sekeretu iduriko hura fundatzen genuela, noiz eta aitak zaflako hura eman baitzidan, erraiteagatik ezen ez nuela komunionea egin nahi, Kristoren begiak irentsi nahi ez nituelako, hil hurran ikusi nuen oreinaren begi galduak gogoan.
‎Erran dizut, halaber, nola, ene silogismo ausart hartan, neure menbro korporalak aipatuz joan nintzen, zangoetarik hasi eta begietaraino, justifikatzeko ezen ez nuela komunionerik egin nahi, eta zer begitarte jarri zidan bitarte hartan don Frantziskok, ez nekien nik haserreak edo harridurak eraginik, edo bi sentimenduek baterat. Handik aitzinakoak zuhaurk imajina ditzakezu:
‎...ltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala meneratzen eta bezatzen zituztela urte erdiko epean; erran zigun, gero, ezen, handik aitzina, aski zela, haien gobernatzeko, lokarri edo soka batez giltzurrun aldetik lotzea, eta hala eraman zitezkeela baterat edo bertzerat, soka eskuan harturik eta soka hartaz gidaturik; eta erran zigun, finean, ezen ez genuela piztia hura sekula kaiolaratu behar, zeren tristetzen eta goibeltzen baitziren, gaixotzen eta hiltzen.
‎Izan ere, hasteko, ba al dakizu ezen ez nuela Antonio bere Donostiako etxean aurkitu. Eta, galdetu nionean bere bizilagun bati non egon zitekeen, hark ihar detsi zidan ezen portuan egonen zela kasik segur, bainu bat hartzen, nola baitzen haren ohitura.
‎—eta, hatza goratzen zuela, konbentzimendu handiz erran zidan—: Gainerat, ez al zuen Jainkoak berak ere erran ezen ez zituela aberats abariziosak maite. Eta hi aberats haiz, gaztea haizenez gero.
‎—Aitortu behar diat, halarik ere, ezen ez nuela uste horrela hengoenik —erran zidan kapitainak—, zeren haur bat bezala ikusi izan baihaut urteotan, bertze marinelekin arrai eta alegera kasik beti, liburuez ahantzirik eta bizitzaren liburuan murgildurik...
‎Ikusten duzu, jaun André, gertaki batek zenbat korapilo dituen, eta hala nabilkizu handik eta hemendik horien laxatzen... Bai, badakit ezen ez dudala nehoiz ikasiko ezen bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela, baina zer egin behar dut nik, baldin puntu batetik abiatu orduko ohartzen banaiz ezen puntu horrek bertze hamaika puntu biltzen dituela bere baitan, eta puntu batetik bertzerako bidea, halatan, hamaika puntutatik bertze hamaika puntutarako bide korapilatsu bihurtzen zaidala, ezinbertzean?... Eta, hala, egia bada ezen jakintasuna ezjakintasunaren korapiloak laxatzea dela, egia da, halaber, ezen, korapilo bat laxatzerako, bertze zazpi asmatu behar izaiten ditugula... eta hala betetzen dugu filosofoak erran zuena, zeren, gehiago dakigularik, gutiago baitakigu, zinez.
‎Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta handik aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste dut ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure buruari atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen. Eta don Frantziskok bere denboran erran zidan:
‎—Ez ahantz, ama, ezen bihar berean izan nintekeela jauregiko jauna, ezkonduko banintz, jauregiko herederoa nihaur naizenez... Bai, badakit ezen zuk ere zeure usufrutuzko eskubideak dituzula eta eskubide horien arabera jauregian bizi ahal izanen zinatekeela, baina jakizu ezen ez zenukeela enekin onik izanen...
‎Baietz erran nion, burua goiti beheiti mugitzen nuela. Eta, hala, solasaldi labur hari azkena emaiteko, promes eginik ezen ez nuela bakarrik utziko, handik kanporat jalgi nintzen, non aiduru bainuen gurdizaina.
‎Baina han urte erdia baizik ez nian egin, zeren itsasoak urrunetik berdintsu egiten baitzidan dei. Eta, berriro itsasoratzen nintzela, ohartu ninduan ezen ez nuela nik itsasoa hautatu, baina itsasoak berak hautatu ninduela ni. Eta, handik aitzina, badakik, zein izan den ene bizimoldea:
‎Eta bertze zerbait ere erran nahi dizut: ama deitu izan dizut orain artean, baina jakizu ezen ez zaitudala amatzat hartzen ez amaordetzat, hemendik aitzina!
‎—Baina erran ez dizut, bada, ezen ez zaitudala amatzat...! Eta nola izanen zaitut amatzat, baldin nik gehien maite nituen pertsonek bizia galdu badute zure kulpagatik...?
‎Ai, sentimendu haren bortitza...! Izan ere, Mignonen gorputza hain zen ederra eta joria —Rubensen pintzeletik sortua ote zen, jaun André? —, non erran baitzitekeen ezen ez zuela mugarik. Mugagabea zen, zinez, haren gorputza, infinitua... are mugagabeagoa eta infinituagoa enearen aitzinean, zeinak oroitarazten baitzidan ezen, itsasoan galdu nuen behatzetik hasirik, bazter orotarik mugaturik nengoela...
‎Laguntzen ari zitzaizkidan marinelek irri egiten zidaten —zeren itsasoan ez baitzuen deusetarako balio etxegoiendarren leinuko kidea izaiteak, are gutiago erabaki nuenetik ezen ez nuela tratu berezirik nahi—, eta haien irriek are gehiago mindu ninduten. " Itsasoa ez zuan edozein egin, mutila...!", erran zidan batek;" Lehorrekoa haiz eta hobeki hengoen lehorrean...!", egotzi zidan bertze batek;" Itsasoak zaildu eta gogortuko hau...!", erran zidan hirugarrenak, neure kamastrarat ninderamaten bitartean eta bertan etzanarazten...
‎Eta nik ihardesten nien batean gauza bat, eta bertzean bertze bat: ...hoiz... eta galdetzen zidaten nor ote zen saindu hura eta nongoa, eta nik ihardesten nien ezen neure herriko saindu bat izan zela, hain ona eta hain bertutetsua, non bizitza osoa iragan baitzuen teleskopio batetik beha, Jainkoa noiz ikusiko; eta galdetzen zidaten ea azkenean Hura ikusi ote zuen, eta ihardesten nien ezetz, baina egun batean uso bat ikusi zuela, Jainkoaren partez zetorkiona, erranez ezen ez zuela teleskopiotik gehiago behatu, zeren eta egunoroz etorriko baitzitzaion usoa bere leihorat bisita egiterat, nola gertatu baitzen handik aitzina...
2006
‎Joera hori areagotu egin zen seme zaharrena hil zitzaionean eta Felix gaztearen gogo eza eta apatia nabariagoak egin zirenean. Felix gazteak hamazazpi urte zituela eskola militarrera bidali zuen aitak, ofizial ikasketak egiteko aginduarekin, baina Felixek egindako sarrera azterketa hain zen eskaxa –nahita egin omen zuen hala– ezen ez baitzuten onartzerik izan eskola hartan, nahiz militarra izan... Aitak, orduan, Gourevitx kolegioan sartu zuen, han ez baitzen behar sarrerako azterketarik, ordaintzaile onak baizik.
2008
‎Harro zegoen koadroaz eta halaxe esaten zien lagunei ere, huraxe zela beharbada ordura arteko bere koadrorik onena. Horren harro zegoen Regoyos koadroarekin ezen ez zuen saldu nahi izan bizitza osoan, eta berarekin batera eramaten zuen, egun zoriontsu haien oroigarri gisa edo.
2012
‎Ez dut erantzunik aurkitu. Gaixotasunaren balizko eragile zerrenda hain da luzea, ezen ez baitu ematen inor salbu dagoenik, eta emakumezkoa eta nerabea izanik, aukerak biderkatu egiten dira.
ezen ez baitute galdu nahi beren kolorerik.
2014
‎Altxatzeko keinua egin du, baina neska izan da bere ondoko aulkira hurbildu dena, horren bizkor ezen ez baitu sumatu ere egin ze mugimendu egin dituen.
2015
‎Ikasgaiak herriko hizkuntzan ematen dira, ez latinez: . Beren hizkuntzan emana zaie ikasleei irakaspena, ezen ez du hitz eskasiarik; belarrientzat gozoa da; beste edozeinek bezain zuzen emaiten du gogoko berri?. Horra bulgarearen apologia labur askoa eta polita.
2016
‎Eta patiorantz jira egin eta ateraino eroan ninduenean, hain ondo sentitu nintzen nire lezioagatik, ezen ez bainituen harmailak igo justiziaren biktima baten moduan, zeina bizitzari harmailarik altuenetik agur esatera baitoa, ez eta igo ere jauzi batez eta oinkada pare batez, zugana hegaldatu nintzenean bezala, Eliza!, bizitzarekin elkartzeko.
‎Uste dut gehiago ikusi ahal ditudala nazio izaeraren marka zehatz eta bereizgarriak zentzugabeko minutiae hauetan, Estatuko arazorik garrantzitsuenetan baino; non nazio guztietako gizon handiek hainbeste hitz egiten eta orobat zelatatzen duten, ezen ez bainuke txakur txiki bat ere emango haien artean aukeratu behar izatera.
‎Uste dut gehiago ikusi ahal ditudala nazio izaeraren marka zehatz eta bereizgarriak zentzugabeko minutiae hauetan Estatuko arazorik garrantzitsuenetan baino; non nazio guztietako gizon handiek hainbeste hitz egiten eta orobat zelatatzen duten, ezen ez bainuke txakur txiki bat ere emango haien artean aukeratu behar izatera.
‎Badago laugarren mota bat, baina hain gutxi dira ezen ez bailukete aipatzerik, baldin eta honelako lan batean beharrezkoa ez balitz xehetasun eta argitasunik handienak ematea pertsonekin nahasketarik sor ez dadin. Ahotan darabiltzadan gizon hauek itsasoak zeharkatu eta, asmo eta arrazoi zenbaitek bultzaturik, atzerriko lurralde batean dirua aurreztearren gelditzen diren horietakoak dira; baina nola gizon hauek etxean dirua aurreztuz salbatu ahal diren, eta aldi berean beste batzuk ere salba ditzaketen alferrikako arazoetatik, eta nola bidaiatzeko dituzten arrazoiak beste edozein emigrante espeziek dituenak baino are sinpleagoak diren, jaun hauek bereiziko ditut izen honekin:
2017
‎Iraganean, zugandik oso gertukoa den apaiz batek behin eta berriz abusatu zuen gutaz, bai sexualki eta baita beste modu batzuetara ere, gu babesgabe ginenean, gure guraso eta tutoreengandik urrun geundela, gure herrialdetik urrun ginela. ...tea kontatu genienean, eta berak gure izenak jakin zituenean, bere abokatuen bidez jo zuen jadanik kongregazioan ez dauden gure kide izandakoengana eta argibideak eman zizkien gure aurkako lekukotza faltsua eman zezaten notario aurrean, esanez bere aurkako konspirazio bat sortzeko laguntza eskatu geniela garai batean(?) Hain izan gara garrantzi gabekoak hierarkia katolikoarentzat, Aita Santu hori, ezen ez baitugu inolako erantzunik jaso gure Ama elizaren partetik?.
‎Kapitainak izan ezik, gainerako guztiek ekin zioten lanari. Hain zeuden lanpetuak, ezen ez zituzten harrobira eramaten presoak; Li Huanek, berriz, gutunak alde batera utzi eta eginkizun premiazkoago batzuei ekin behar izan zien. Hu Song Tai kamarada zer egunetan iritsiko zen, zehazki, hori ez zekiten.
2018
‎Ez zuen nahita egin. Baina hain zuen bere burua bere kontuetan, Beire eta Babaren kontuetan, ezen ez zuen apenas lekurik Karren istorioarentzat. Kar moztuta geratu zen, baina Aneren irudiaz gogoratu, musua oroitu eta barrez sartu zen gelan.
‎Hasiera batean soilik hitz automatikoak, keinu automatikoak, senezkoak ez baizik hain txikitan ikasiak ezen ez baitzituen inarrosaldi bortitz hark ere ezabatu.
‎Txupetea sartzen saiatzen zen, Angelak ez zuen nahi, edo ez zuen indar nahikorik hura zurrupatzeko. Behin etxera helduta, hainbeste izan ziren zereginak jaioberriarekin, ezen ez zuten gertatutakoa sekula berriz hizpidera ekarri.
2019
‎gorputz abaildu hartan ez zegoen jada indarrik gaitz akigarri hura eta berehalako hondamena borrokatzeko. Hurrengo egunean jakinaraziko zion bere jaunari ezen ez zuela asko itxaron, bi hiru aste gehien jota, altxor sekretua eskuratzeko, dukatak eta dukat bikoitzak, urrezko rosenobleak eta dobloiak. Eta Meisl juduak uzten zituen diru eta ondasunen erdiaz bakarrik ez, guztiaz jabetu behar zuen enperadoreak, Philipp Langen asmo eta nahien arabera; izan ere, lehoia eta enperadorea ez dira erdi bana egin zale.
‎Bitartean, patuaren tresna denik jakin gabe, Henrique zalduna eztabaidatzen ari da bere baitan, eztabaida da Ouroana Mem Ramiresen kanpamentura eramango ote duen edo erregearen kanpamentuan utziko ote duen, bere morroi konfiantzazkoaren zainketa eta ardurapean. Hain dago ohituta bere morroiarekin ezen ez baitu bere zerbitzuez baliatzeari uzteko gogorik, eta gorabehera guztiak aintzat hartuz, deitu egin zion esateko armak eta horniak prestatzeko, bihar, goizean goiz, gain babestu hauetatik jaitsiko baitira, Porta de Ferron borrokan ari diren soldaduekin bat egiteko, non, bere gobernu eta agintepean, erasorako dorrea eraikiko baitute, Ea nork bukatzen duen agudoago, guk edo frantziarrek Porta do... Morroia joan zen Ouroanari gaztigua ematera eta ekipajeak prestatzera, Henrique zaldunarekin bere arma-gizonetako bost joango dira, baita ere, aleman hau ez zen bere agindupean armada oso bat eramateko bezain aberatsa, bere espezialitatea gehiago zen ingeniaritza eta ingeniaritzan maiz jende asko behar izaten da makinak egiteko, hori baino beharrezkoagoa izaten da, ordea, ingeniariak bere buru barruan daukana, zientzia, ingenioa eta artea.
2022
‎Eta hainbestekoa zen haren harridura, ezen ez baitzuen oinez jarraitu nahi izan, eta etxera itzuli zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia