2000
|
|
Arestian mintzatu natzaizu nigarraz, baina nola adieraziko nizuke zer nolakoa izan zen nigarraren gaineko bertze nigar hura? Nik baino hobeki dakizu ezen gorputzean mila zain ditugula, odolaren irioiteko eta bideratzeko, geure organoak eta bertze gorputz zati guztiak behar bezala trabaila daitezen eta berrizta; eta berdin eta orobat dakizu
|
ezen
bertze hainbertze gertatzen dela arimaren lurretan, nondik joaiten baitira hemendik harat eta handik honat mila erreka eta errekasto, adimenduaren pentsuak eta bihotzaren sentimenduak iturburu dituztenak: erreka haien urak, haatik, lohitsuak eta istiltsuak ziren ene baitan, zeren, aspaldi hartan, ubideei mugak eta hesiak ipini izan bainizkien, hormak eta kontrahormak, uren abiada geldiarazi zutenak eta haien galtzerat eta usteltzerat utzi; nigar hark, ordea, uholde bortitz batek bezala, aitzinetik eraman zituen hesiak eta mugak, baita ene pentsu eta sentimendurik lohienak ere, eta hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen biziberriturik eta hats berriturik.
|
|
Eta, burua eta bihotza suturik nituela, zenbatetan amestu nuen nik ere handik aitzina
|
ezen
bertze Utopia bat bihur zitekeela Urbiain, eta Utopia hartan bere zentzua izan zezakeela ni apez izaiteak, inguru haietan guztiok anai arrebak bezala bizi ahal izan gintezen, jauregiko ondasunak gure artean hobeki partiturik, Jainkoaren laguntzarekin! Gainerat, komunitate tipi bat zen Urbiain, eta han gauzak errazago joan zitezkeen, zuhaurk ere erraiten zenuen bezala, Jainkoaren laguntzarekin.
|
|
Eta, gauzak hala badira, ez al zaizu iduritzen
|
ezen
bertze bi hitz horiekin ere —galtzaile eta garaile—, antzeko zerbait gerta litekeela.... Edo jada Salamancan erran nizuna erran behar ote dizut berriro, eta oroitarazi behar ote dizut, halatan, nola akabatu zuen gure aitak, bere burua beti garailetzat izan zuenak...?
|
|
Zeren baitirudi
|
ezen
bertze hitz ukiezin horietarik batekin egin dugula inkontru: meritua.
|
|
Halarik ere, ez nuen Urbiainen itzal bat bezala sartu nahi, zeren bainekien
|
ezen
bertzeen aitzinean itzal bat bezala agertzen dena bihurtzen dela, finean, bertzeen goganbeharraren iturri, eta nik ez nuen halakorik nahi. Hargatik, igandean amarekin eta sor Klara Uraitzekoarekin Urbiaingo elizarat joan nintzen, meza entzuteko asmoz, eta, horrela, apezarekin, alkatearekin eta bertze jende batzuekin egoiteko parada izan nuen, meza adituz gero.
|
|
Badakizu, jaun André,
|
ezen
bertze gerla batean sarturik gaudela Europa osoan, austriarren eta borbondarren artean, Espainiako koroa dela kausa, eta badakizu, halaber, ezen gerla bakoitza liskar eta ondiko iturri bat dela, bertan denean bertan delako, baina berdintsu eta orobatsu gerta daitekeela kanpoan denean ere, nola gertatzen ari baitzaigu nafarroi gerla honetan: batetik, Nafarroatik iragan behar izaiten dutelako, aldian behin, soldaduek, beren joan jinetan zernahi hartzen eta ebasten dutela, armadaren —gizonen zein zaldien— hornitzeko; eta, bertzetik, nafar mutil gazteekin bete nahi izaiten dituztelako goi kargu militarrek beren jende faltak eta eskasiak.
|
|
Baina ez: don Fidelek ez zuen bere botereaz eta bere ahalaz mintzatu nahi egun hartan; aldiz, bazirudien
|
ezen
bertzeetan baino urrunagorat joan nahi zuela, eta, horrela, hark eman berri zidàn eskubideak ordain balu bezala nik hari aditzeko obligazinoa, be hakoa apur bat ilundurik, erran zidan:
|
|
—eta, arrazoin pisu haiei arrazoin ustez ihardestezin bat zeratxekiela, erran zuen—: Eta jakizue, bertzalde, ezen anitz izan direla gizonak, oihan horietan barrena abiatu baina itzuli izan ez direnak, eltxoek, armiarmek, sugeek, piztiek, edo sukarrak ere janik... eta indiarrek ere bai, hainbatetan, zeren, egia bada ere ezen indiar batzuk onak eta maliziarik gabekoak direla, egia baita, halaber,
|
ezen
bertze batzuk piztiak bezalakoak direla... —eta, burua goiti beheiti higitzen zuela eta hatsarreko ideiari berriro zetxekiola, sententziatu zuen—:
|
|
—Mundu Zaharra ahantzi nahi baduk, hoa, bai, itsasoaren bertzalderat, non baitago Mundu Berria, baina jakik
|
ezen
bertze mundu horretarat hoanean, arestian utziari beha paratuko haizela, zeren gizonak berezkoa baitu duenarekin gogara ez egoitea eta deusekin ere ez kontentatzea —ihardetsi zidan kapitainak, bizitzaren liburuan irakurtzen ohituak.
|
|
Ordea, zergatik ez dugu dotrina giristinoa guztiz uzten, baldin iduritzen bazaigu ezen txantxa eta burla hutsa dela?" Aitzitik, han geunden Antonio eta biok, geure testigantza aitzina eramaiteko asmotan...! Eta guk bagenekien ezen In dietarat zihoazen giristinoek hutsaren hurrengotzat zituztela beltzak eta indiarrak, eta bagenekien, halaber,
|
ezen
bertze ikusmolde batetik abiatu behar genituela geure egiteko guztiak, zeren biok ere irakurria baikenuen orduko Bar to lo mé de las Casasen Brevísima historia eta zeren baikenekizkien, halatan, bertze historia batzuk ere, indiarren holokaustaren berri emaiten zigutenak: Hatuey ren historia, konparazione, Kubako buruzagi edo cacique indiar harena, zeina giristinoenganik eta gizon zurienganik ihesi ibili baitzen, harik eta haien atzaparretan akabatu zuen arte; eta, hala, bada, kondenatu zuten giristinoek sutan hiltzerat, lotu zuten hura tronko bati... hurbildu zitzaion frantziskotar bat, erran ziona zer sinetsi behar zuen eta zer ez, baldin zerurat joan nahi bazuen, zeren, bertzenaz, infernurat joanen baitzen; eta, hura aditu bezain fite, kezkatu zen cacique a eta galdetu zion frantziskotarrari ea giristinoak zerurat joaiten ziren; eta ihardetsi zion frantziskotarrak baietz, eta buruzagi indiarrak erran zion, ordainean eta ustekabean, ezen berak orduan infernurat nahi zuela, zeren eta ez baitzuen hain jende krudelarekin zerurat joan nahi.
|
|
Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. ...ere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber,
|
ezen
bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren just...
|
|
Eta uste nuenean
|
ezen
bertze mila galdegitez inguratuko ninduela, eta pentsatzen hasi nintzenean nola biribil nezakeen El Doradoko historia hura, erranez, konparazione, nola neure kabotaje untziko kapitainak, zeina Donibane Lohizunekoa baitzen eta zeinari Piarres Oihartzabal baitzeritzan, lagun zuen Louis XIV.aren kontseilarietarik bat, eta nola kontseilari haren manuz nindoan misione ezin sekeretuago batean, lur aber...
|
|
Zer gertatuko zen, baldin istant horretan imajinatu izan banu ezen gezurretan eta engainutan ari zitzaidala, eta enekin larrua jo baino gehiago ni neu larrutu nahi ninduela, eta horregatik ari zitzaidala iduri egiten? Galduko nituen fidantzia eta segurantza, goganbehartuko nintzen, hoztuko zitzaidan hartarako gogoa eta grina, eta nork daki hondarrean egin beharrekoa egiteko gai ere izanen ote nintzen; aldiz, hasperen eta oihuska haiek aditu bezain fite, bururatu zitzaidan
|
ezen
bertze gorputz hari atsegin emaiten ari nintzaiola... eta, horrela, haren atseginak enea areagotzen zuelarik eta eneak harena, eta iduriturik ezen amorioa itsaso ezin zabalagoa zela, uhin bererat igan ginen eta, haren gainean, urarekin ur eginik, urruneko hondartzetarantz abiatu ginen, non gure gorputzak, itsasoaren azken besarkadan, osotik deusezerat egiterat baitzihoazen, gure arimek deusezetik...
|
|
—Uste diat
|
ezen
bertze noizbait komentatu izan dugula, baina bai, jaun Marcelen kaligrafiak musde Pierre Gassendirena oroitarazten zidak...
|
|
Baina ez zegoen segur. " Nik ez dut seguratzen
|
ezen
bertze mundu hori hor dagoela, baina ezta ez dagoela ere, zeren eta izena duen guztia zerbait bada...", erraiten zuen, bi iritzi haien artean erabaki ezinik, bai baina ez, ez baina bai... nahiz eta sineste ez sinestearen balantzak sineste alderat egin zuen bere bizitzaren azkenean, modu itsu hartan...
|
|
Ai, osabak jakin izan balu mementu hartan
|
ezen
bertze kide bat ere galtzeko puntuan zegoela eta bakar bakarrik geratzerat zihoala...!
|
|
—Esker mila, Joanes, ene etxerat etortzeagatik, zeren, desiratzen den bakardadea ona den bezala, eta bazekiat nik zerbait horretaz, desiratzen ez dena ez... eta ni bakarregi nagok azken aldi honetan —eta, malkoen xukatzeko, eskua begietarat zeramala, eratxiki zuen—: Baina jakin ezak
|
ezen
bertzeek markatua nagoela eta etxe honetarat sartzen dena ere markatua dagoela, eta hori ere neurtu huke, beharbada... Haize nahasiak zebiltzak hemen inguruan, eta haizeetarik batek aihotza goititurik zeramak!
|
|
Jesuitaren aitzinatze hura bertze mehatxu bat bezala hartu zuen txakurrak, zeinak ere aitzina egiteko keinua egin baitzuen, eta orduan, noiz eta ohartu baitzen
|
ezen
bertze aterabiderik ez zuela, osaba txakurraren senerat eta haren nahirat plegatu eta laxatu egin zuen, herritarrei ezin klarkiago eta ozenago erraiten ziela:
|
2021
|
|
Biharamunean itsasoaren berze aldetik gelditurik zegoen gendetzeak ikusi duenean
|
ezen
berze untzitxorik etzela han bat baizen, zeinetara haren diszipuluak sarthu izan baitziraden, eta etzela sarthu bere diszipuluekin Iesus untzitxora, baina haren diszipuluak berak ioan izan ziradela (Leizarraga); Bazirudien igande goizetako gosari haiek, zeinetara ez baitzuen behin ere huts egin, haurtzaroko keinuetara itzularazten zutela (Irizar).
|
2022
|
|
Aipatu Bonniveteko jaunak zaldun haren ezagutzak egin zituen emeki emeki, hain fin eta maltzurki,
|
ezen
bertzea ez baitzen ohartu ere egin zertarako hurbiltzen zitzaion, eta hain estimu handia hartu zion, non bere damaren ondotik jaun hura baitzen munduan gehien maite zuen izakia. Bonniveteko jaunak, bertzearen bihotzeko sekretua erauzteko, berea errateko itxurak egin zizkion, sekula pentsatuko ez zuen dama bat maite zuela erranez eta isilean gordetzeko galdatuz, modu hartan bi biek bihotz eta pentsamendu bakarra ukan zezaten.
|
2023
|
|
Gure oroitzapentzat igortzen darotzut zapata pare bat Martin Pillisen semearekin, eta desiratzen nuke hemendik joan zinen sentimendu beretan kausitzen bazine. Otoizten zaitut zure fideltasuna guardatzeaz eta hortik nihorat ere ez airatzeaz,
|
ezen
bertzetan ere bada zerbait eskasia.
|