2000
|
|
Arestian mintzatu natzaizu nigarraz, baina nola adieraziko nizuke zer nolakoa izan zen nigarraren gaineko bertze nigar hura? Nik baino hobeki dakizu ezen gorputzean mila zain ditugula, odolaren irioiteko eta bideratzeko, geure organoak eta bertze gorputz zati guztiak behar bezala trabaila daitezen eta berrizta; eta berdin eta orobat dakizu
|
ezen
bertze hainbertze gertatzen dela arimaren lurretan, nondik joaiten baitira hemendik harat eta handik honat mila erreka eta errekasto, adimenduaren pentsuak eta bihotzaren sentimenduak iturburu dituztenak: erreka haien urak, haatik, lohitsuak eta istiltsuak ziren ene baitan, zeren, aspaldi hartan, ubideei mugak eta hesiak ipini izan bainizkien, hormak eta kontrahormak, uren abiada geldiarazi zutenak eta haien galtzerat eta usteltzerat utzi; nigar hark, ordea, uholde bortitz batek bezala, aitzinetik eraman zituen hesiak eta mugak, baita ene pentsu eta sentimendurik lohienak ere, eta hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen biziberriturik eta hats berriturik.
|
|
Eta, gauzak hala badira, ez al zaizu iduritzen
|
ezen
bertze bi hitz horiekin ere —galtzaile eta garaile—, antzeko zerbait gerta litekeela.... Edo jada Salamancan erran nizuna erran behar ote dizut berriro, eta oroitarazi behar ote dizut, halatan, nola akabatu zuen gure aitak, bere burua beti garailetzat izan zuenak...?
|
|
Zeren baitirudi
|
ezen
bertze hitz ukiezin horietarik batekin egin dugula inkontru: meritua.
|
|
Halarik ere, ez nuen Urbiainen itzal bat bezala sartu nahi, zeren bainekien
|
ezen
bertzeen aitzinean itzal bat bezala agertzen dena bihurtzen dela, finean, bertzeen goganbeharraren iturri, eta nik ez nuen halakorik nahi. Hargatik, igandean amarekin eta sor Klara Uraitzekoarekin Urbiaingo elizarat joan nintzen, meza entzuteko asmoz, eta, horrela, apezarekin, alkatearekin eta bertze jende batzuekin egoiteko parada izan nuen, meza adituz gero.
|
|
Baina ez: don Fidelek ez zuen bere botereaz eta bere ahalaz mintzatu nahi egun hartan; aldiz, bazirudien
|
ezen
bertzeetan baino urrunagorat joan nahi zuela, eta, horrela, hark eman berri zidàn eskubideak ordain balu bezala nik hari aditzeko obligazinoa, be hakoa apur bat ilundurik, erran zidan:
|
|
Eta uste nuenean
|
ezen
bertze mila galdegitez inguratuko ninduela, eta pentsatzen hasi nintzenean nola biribil nezakeen El Doradoko historia hura, erranez, konparazione, nola neure kabotaje untziko kapitainak, zeina Donibane Lohizunekoa baitzen eta zeinari Piarres Oihartzabal baitzeritzan, lagun zuen Louis XIV.aren kontseilarietarik bat, eta nola kontseilari haren manuz nindoan misione ezin sekeretuago batean, lur aber...
|
|
Zer gertatuko zen, baldin istant horretan imajinatu izan banu ezen gezurretan eta engainutan ari zitzaidala, eta enekin larrua jo baino gehiago ni neu larrutu nahi ninduela, eta horregatik ari zitzaidala iduri egiten? Galduko nituen fidantzia eta segurantza, goganbehartuko nintzen, hoztuko zitzaidan hartarako gogoa eta grina, eta nork daki hondarrean egin beharrekoa egiteko gai ere izanen ote nintzen; aldiz, hasperen eta oihuska haiek aditu bezain fite, bururatu zitzaidan
|
ezen
bertze gorputz hari atsegin emaiten ari nintzaiola... eta, horrela, haren atseginak enea areagotzen zuelarik eta eneak harena, eta iduriturik ezen amorioa itsaso ezin zabalagoa zela, uhin bererat igan ginen eta, haren gainean, urarekin ur eginik, urruneko hondartzetarantz abiatu ginen, non gure gorputzak, itsasoaren azken besarkadan, osotik deusezerat egiterat baitzihoazen, gure arimek deusezetik...
|
|
—Uste diat
|
ezen
bertze noizbait komentatu izan dugula, baina bai, jaun Marcelen kaligrafiak musde Pierre Gassendirena oroitarazten zidak...
|
|
Baina ez zegoen segur. " Nik ez dut seguratzen
|
ezen
bertze mundu hori hor dagoela, baina ezta ez dagoela ere, zeren eta izena duen guztia zerbait bada...", erraiten zuen, bi iritzi haien artean erabaki ezinik, bai baina ez, ez baina bai... nahiz eta sineste ez sinestearen balantzak sineste alderat egin zuen bere bizitzaren azkenean, modu itsu hartan...
|
|
—Esker mila, Joanes, ene etxerat etortzeagatik, zeren, desiratzen den bakardadea ona den bezala, eta bazekiat nik zerbait horretaz, desiratzen ez dena ez... eta ni bakarregi nagok azken aldi honetan —eta, malkoen xukatzeko, eskua begietarat zeramala, eratxiki zuen—: Baina jakin ezak
|
ezen
bertzeek markatua nagoela eta etxe honetarat sartzen dena ere markatua dagoela, eta hori ere neurtu huke, beharbada... Haize nahasiak zebiltzak hemen inguruan, eta haizeetarik batek aihotza goititurik zeramak!
|
|
Jesuitaren aitzinatze hura bertze mehatxu bat bezala hartu zuen txakurrak, zeinak ere aitzina egiteko keinua egin baitzuen, eta orduan, noiz eta ohartu baitzen
|
ezen
bertze aterabiderik ez zuela, osaba txakurraren senerat eta haren nahirat plegatu eta laxatu egin zuen, herritarrei ezin klarkiago eta ozenago erraiten ziela:
|
2021
|
|
Biharamunean itsasoaren berze aldetik gelditurik zegoen gendetzeak ikusi duenean
|
ezen
berze untzitxorik etzela han bat baizen, zeinetara haren diszipuluak sarthu izan baitziraden, eta etzela sarthu bere diszipuluekin Iesus untzitxora, baina haren diszipuluak berak ioan izan ziradela (Leizarraga); Bazirudien igande goizetako gosari haiek, zeinetara ez baitzuen behin ere huts egin, haurtzaroko keinuetara itzularazten zutela (Irizar).
|