Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2000
‎—erran zuen osabak, mesprezuz— Eta musikaren historia beti halakoa izan dela, eta zer...? Zeren beti halakoa izan den musikak ez baitu zergatik betiko izan behar, eta zeren anitz historia baitira historiaren itzalak baizik izan ez direnak... Eta musika, edo betiko da, edo ez da.
‎Eta Antoniok hura ikusi, eta desgustu ikaragarria hartu zuen, zeren ikusten ari zenak ez baitzuen zer ikusirik Tomas Mororen liburuak erakutsi zionarekin. Eta, orduan, zigorra zerabilten gizon zuri haiei ibaiertzetik xuxentzen zitzaiela, erran zien:
‎Denbora hartan, aldiz, frantsesak zebiltzan inguru haietan nagusi... Eta frantsesak, orduan, nola, geunden egoeran egonik —mastak eta belak estatu negargarri hartan, eta bolbora ere urak galdurik—, ez baikenuen zer eginik, berehala nagusitu zitzaizkigun, gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela, itsas lapurren lehen kanoi hotsa entzun bezain fite.
‎Eta gure aitak orduan erabaki zuen ezen aitona ohean lotu beharra zegoela eta gela itsu batean hertsi, zeren jauregiko jendeak ez baitzuen zergatik haren biraorik entzun ez jasan, eta zeren hobe baitzen kontu hura ahalik eta isilen eramaitea, Inkisizioneak haren berri jakin ez zezan.
‎Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin bat baitzuen, koadroa aitzina zihoan heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona. Ez, koadro hark ez zuen zer ikusirik bere anarterainoko koadroekin, guztiak hain neurtuak eta hain bide beretik eramanak; hain bizirik gabeak eta hain arimarik gabeak; hain bigunak eta hain indarrik gabeak; hain kalkulatuak eta hain studiatuak, baina hain urrunak eta hain zurrunak; pintzeladak hain elkarri josiak, eta koloreak eta formak hain arau hertsietarat makurtuak, non forma bakoitzaren harat honatak eta kolo... Guztiz bertzelakoa zen, zinez, koadro hura:
‎Atarian atezaina ezagutu nuen, bertze bi hiru emazteki gehiagorekin tturttur. Larunbatarekin eta halako tenorean ez zuen zertaz hor egonik. Hilotz usainak erakarria zuen, inola ere, zaborrontzi irauliak hegal usoak bezala.
‎—Herenegun gauaz Ximurrak Josurenera deitu zuen, aski berandu, nitaz galdezka. Lehenago hona egin zuela uste nuen, bertzenaz ez baitzuen zertaz jakinik anaiarenean nintzela. Azken hilabeteetan ez dugu elkar ikusi.
2001
‎Fuck you, cancer! Hurreratu eta ez duzu zer egin jakingo, gorakada bakoitzarekin itsasora jauziko dela ematen duen Edwini oratu bakarrik, eta dingilizka geratzen den plastikozko puxikari eutsi, eta Ednaren negarrari so egin.
2002
‎Ahotsa apaldu zuen– Agian, auskalo, agian gure barneko hizkuntza dun. Entzun nahi izaten ez dugun zer hori.
2003
‎–Ardoaren lamada beroekin batean desioaren ausikiak suma nitzakeen begirada horretan, baina baita beldurra ere. Banekien ez nuela zer eginik han, alferrik luzatuko nuela nire bazkalondoko kafea, lagunak inguruan zenituen bitartean ez zinela niregana hurbiltzen ausartuko, eta lagunik gabe ere ez beharbada, ez zinela inoiz, gizonengan horrenbeste gorrotatzen nituen hantustezko plantak eginez, esku bata galtzen poltsikoan eta bestean edalontzia, nire inguruan itzuli pare bat egin eta" zure aurpegia ezaguna egiten za... Bazkalondoko kafea luzatu nuen, beraz.
2004
‎–Krutwig, Txillardegik eta nik neronek mila aldiz afirmatu dugu kultur errebeindikaziorik ez duen abertzaletasuna akzidentalismo hutsa dela; euskararik gabeko Euzkadi vasko hori gure borrokaren frakaso nabarmenena da. (...) Soil soilik, vaskoek osatutako ente geografiko horrek ez du zer ikusirik gure historian eta erroan sustraitutako Euskal Herriarekin?. 705
‎Gustura joango litzateke Leire zinemara, baina ziur da Alexek ez duela gogorik izango eta ez dio ezer esan. Senarra etxeko atetik sartu denean, sarrerara gerturatu da Leire, musu bat eman dio ezpainetan eta, erantzunik espero ez zuen zer moduz bat bota ondoren, egongelara bueltatu da. Ostiraletan nekatuta heltzen da Alex etxera, aste osoko zama nabari zaio bekainak zimurtzeko duen moduan eta haren bekainen zimurtasuna ikusi duenean senarrak etxean geratzeko gogoa duela sumatu du.
2008
‎eta osaba Bixenterekin ere tarteka, ondorioz, edo izeba Ursularekin, Honoratoren jardunaz hitz egiteko, edo Beñardorenaz, Honoratok eta Beñardok bat egin baitzuten eskolan bolada batean. Halakoetan, baina, maisuak egiten zituèn iruzkinek, batari zein besteari buruzkoek, ez zuten zer ikusirik, Honoratoz ongi mintzatzen baitzen beti?. Zuen mutil horrek erraztasun ikaragarria du, letrak azkar ikasten ditu, irakurtzen ere hasi da, gaztelaniaz gero eta hobeto moldatzen da, latina ere azkar ikasiko luke, aizu, eta auskalo izen handiko abokatu bihurtuko ez ote zaizuen, horretarako aukera ematen badiozue!?
‎Guztia zuen, beraz, galtzeko. Edo, beste ikuspuntu batetik, ez zuen zer galdurik, hasi aurretik baitzuen galdua, ausaz, partida. Halaxe nabaritzen zuen, halaxe nabaritu behar zuen?
‎–Komunitateko aita espiritualak hitz egin du, eta nik ez dut zer esanik.
‎Ama nagusiak ez zuen zer esanik, eta egun hartan bertan estali zituzten, arratsalde ilunabarretan, kaperako irudiak, bakoitza bere neurriko zapi more batekin, gurutzearena izan ezik.
‎Alde batetik,. Nafarroa, Espainia da?, historiak hala frogatzen duelako; bertze aldetik,. Nafarroa, Euskal Herria da?, historiak hala frogatzen duelako. Ez kasu batean, ez bertzean, nafarrok ez dugu zer erranik auzi horretan; edo, bertze modu batean adierazita, erran, nahi duguna erraten ahal dugu, eta horren arabera (euskal edo espainiar) aberriak behar dituen historia ikasle onen zerura edo traidore ustelduen infernura bidaliko gaituzte. Hau da, guk ez dugu erabakitzerik Nafarroa zer den eta zer nahi dugun izatea; hori aldez aurretik emandako egia da, guk onartu beharrekoa (etsaiek ez bagaituzte engainatu edota erosi, behinik behin).
‎Argi dago, mutil honekin ez dut zer eginik.
‎–Komunitateko aita espiritualak hitz egin du, eta nik ez dut zer esanik.
‎Ama nagusiak ez zuen zer esanik, eta egun hartan bertan estali zituzten –arratsalde ilunabarretan– kaperako irudiak, bakoitza bere neurriko zapi more batekin, gurutzearena izan ezik.
‎Guztia zuen, beraz, galtzeko. Edo, beste ikuspuntu batetik, ez zuen zer galdurik, hasi aurretik baitzuen galdua, ausaz, partida. Halaxe nabaritzen zuen –halaxe nabaritu behar zuen– Reginak, Faustik, urrats bat aurrera eginez, muinean erasotzen zionean; esaten zionean, adibidez:
‎Umeak eskolatzeko erabaki hartan zerikusi handia izan zuten bai Honoratok berak, zeinak eskolan egin zuèn aurrerabide ikusgarriarekin harrituta utzi baitzituen etxekoak hasieratik bertatik ia, eta bai maisuak ere, zeinak, bere jarrerarekin, herritar asko erakarri baitzituen bere aldera apurka, orbetarrak tartean, hain zen gizon hura saiatua eta bere ogibideari emana, denbora beteko eskaintzan... erregela, hura bezalako gizarte autoritario batean bere toki ezinbestekoa zuena eta, denborarekin, maisu maistren botere ikur bihurtu zena, maiz astintzen bazuen ere, que quien bien te quiere te hará llorar; eskola zabaldu zenetik, gainera, maisuak igandeetako meza hartu zuen aitzakia herritarrekiko harremanak lantzeko, halako eran, non, elizatik irtenda gero, umeen gurasoekin egoten baitzen... baita Nazarioren aitarekin –bizi izan zen artean– eta osaba Bixenterekin ere tarteka, ondorioz, edo izeba Ursularekin, Honoratoren jardunaz hitz egiteko, edo Beñardorenaz, Honoratok eta Beñardok bat egin baitzuten eskolan bolada batean. Halakoetan, baina, maisuak egiten zituèn iruzkinek, batari zein besteari buruzkoek, ez zuten zer ikusirik, Honoratoz ongi mintzatzen baitzen beti –" Zuen mutil horrek erraztasun ikaragarria du, letrak azkar ikasten ditu, irakurtzen ere hasi da, gaztelaniaz gero eta hobeto moldatzen da, latina ere azkar ikasiko luke, aizu... eta auskalo izen handiko abokatu bihurtuko ez ote zaizuen, horretarako aukera ematen badiozue!" esan zien aita osabei Honorato eskolan hasi eta u...
2009
‎Baina izerditan zihoan neba, gero eta arinago, atzera begiratu gabe, Kokolo, nora zoaz? Sarak ez zuen zergatik ulertzen baina ulertzen zuen zerbait gertatzen ari zela. Aurrean zeukan bizikletaren gurpila gero eta arinago zihoan eta ulertu zuen, ulertu gabe ere.
‎–Gabino eta biok ez dugu zertaz lotsatu beharrik, ama; izan ere, gurea ere ez da meritu txikia izan, borrokatu gabe borroka irabaztea? –Domingok.
‎Mutilaren hitzak entzun ahala, ordea, medikua suspertu eta honela mintzatu zen, begirada azkar noragabeak zuzentzen zizkiela orain mutilari eta orain amari, honek asmatzen ez zuen bitartean zer aurpegi jarri, masailetako giharrak borondatearen gainetikako indarren mende balitu bezala:
‎Mutilaren hitzak entzun ahala, ordea, medikua suspertu eta honela mintzatu zen, begirada azkar noragabeak zuzentzen zizkiela orain mutilari eta orain amari, honek asmatzen ez zuen bitartean zer aurpegi jarri, masailetako giharrak borondatearen gainetikako indarren mende balitu bezala:
‎–Gabino eta biok ez dugu zertaz lotsatu beharrik, ama; izan ere, gurea ere ez da meritu txikia izan, borrokatu gabe borroka irabaztea... –Domingok.
2010
‎aurrekoa esanda gero, zure burua irudikatzen ahalegintzen naiz une batez: " Bada, antiklerikala bazara eta abituak atzeraka eragiten badizu, ez dugu zertaz hitz egin, Damaso" esan didazu. Lasai, Gabino, uste baino moldagarriagoa naiz, eta tratu batera irits gaitezke:
2011
‎horrekin umaldia ziurtatu egiten zela edo? Gainerako arrek ez zutela zer eginik han, obuluak ernalduak zeudela ehuneko gehienetan.
‎–Itxurakeria zeinen gauza ez sanoa den, eta zenbat gatazka sortzen dituen! Gure gizartea askotan horrelakoa da eta horretaz barre egiten ez badugu zer egingo dugu bada. Atzetik kritika dago, ez dakit zein puntutaraino balioko duen, baina polita da kritika hori planteatzea, zirikatzea.
‎Nik Izarorena prestatu nahi nuen, Josebarena amaitu orduko ohartu nintzen beste helburu bat markatu behar niola neure buruari behea jo eta lasterka poliziarengana entregatzera abiatu nahi ez banuen. ...lisa bidaia bezperan, bart, arrenka; ez nuen onartu behar, baina hain zirudien izuturik alabekin elkartu behar duelako, hain ezezaguna suertatu zitzaidan beregan izu begirada hori, ez bakarrik utzi erregua, hain ezaguna nigan bestalde, ezen ezin izan diodan faborea ukatu, eta gaur goizean bere etxera agertu naizenean bere onetik irtenda zebilen mundura elkarrekin ateratzera goazen honetan, eta nik ez dut zer egin jakingo adibidez tentsio uneren batean supituki negarrez hasiko balitz, bera, edo are alabaren bat. Protokolo faltaren amildegia berriro; oso egun nekagarria izan daiteke bainuetxeko hau.
‎–Nire bizitza anodinoa da, edozein lokartzeko eran, gainera ongirako inolako joerarik ez zait geratu; izan nuen noizbait, zin dagit; ez dut zergatik jakiterik lortu baina orain akziorako gaitasun guztia galdu dut; aitzitik, beldurtu egiten nau norbait ona izatearen inguruan kontsensu handiegia dagoenean. Nire bizitzaren narrazioaren klimaxa terriblea litzateke, imajina dezakezue, desio maltzurren baten gauzatzea onenean, ausardia apurrik banu; ez da kasua.
‎Edo koadrilarik gabe gaudela gutxienez, San Joanetako koadrila egunean ez bada? Baina horrek ez du zer ikusirik Josebarekin, bera ez zen koadrilakoa, bai Antolatzailea, baina Joseba hiltzea erabaki nuen, ez bera.
‎Aurrera jarraitu behar nukeela pentsatu dut; dena oso mantso doa, idaztea errazagoa da egitea baino, bat batean zalantzak sortu zaizkit ausardia erakusketaren aurrean, orain ezagutzen ez banau zer,, bainujantzi polita?, ezpainak gorriz pintaturik errez bezala, Sara Montiel banintz moduan. Aurpegira begiratu dit zuzenean, uste dut ez zuela lehenago inoiz egin.
2012
‎Ez omen zuen galdera egin nahi, baina saihestezina omen zen; emaztea zen aldetik datu guztiak zituen, baita beste inork ez zituenak ere; ba al zuen susmagarririk? Ainhoak ez zuen zer esan jakin; egia esan, ez zuen horretan pentsatu. Ez, berak zekiela, inork ez zion gorrotorik, ez behintzat horrelako gauza bat egiteko beste.
‎–Utzi bakean Joseba; berak ez du zer esanik auzi honetan.
‎Jonek ahoa zabaldu zuen, baina azkenean ez zuen ezer erran. Garbi zegoen ez zuela zer eginik bulego hartan. Jaiki egin zen.
‎Une batez etxera deitzekotan egon zen, baina Ander esna zezakeela bururatu zitzaion. Eta, azken batean, ez zuen zer kontaturik.
‎–Eta igotzen ez bazaituzte zer. Zer egingo duzu?
‎Gehien mindu zuena, pentsa ezak, birramonaren urrezko idunekoaz kontatzen nuena izan zuan, turkesaren ordez errubi bat ipini nuen arren? Nik, azken batean, asmakizuna zela esaten nioan, inor ez zela konturatuko, izen abizenak oso urrun zeudela errealetatik eta nobelako amaren deskribapenak ez zuela zer ikusirik berarekin, belarriko garatxoarena alde batera utzita noski, baina hura ere belarriz aldatu nuela, ezkerrean jarri niola pertsonaiari eta ez eskuinean?
‎–La ética no sirve como apagafuegos?. Honek ez du esan gura, neuretzat behintzat, bortxari buruz etikak ez lukeela zer iritzirik, bai kontsiderazio orokorren mailan (bizitzari zor zaion begiruneaz, etsaiaren kontzeptu, despertsonalizazio eta gizatasunaz, askatasunaren aldeko bortxak barnebiltzen duen antinomia posibleaz, etab.), bai kasu konkretuen juzguaren mailan. Baina bai esan gura du, etikak ezer irizteko, arazoa libertate osoz planteatu beharra daukala, bere inplikazio politiko, historiko guztiak ere aintzat hartuz.
2013
‎Egia da arratsetan parapentearekin orduak sartzen zituela eta arrisku handi samarrak, askotan alferrikakoak, hartzen ote zituen ere komentatzen zuten ingurukoek, bere adinagatik zuhurragoa izatea tokatzen zitzaionean. Baina horiek ez zekiten noski, ez zuten zer jakinik, gaitzaren kontra zer borroka zeraman.
2014
‎Igual hitz potoloegia da maitasuna, baina utz iezadazu erabiltzen, behingoagatik. Zuk ez zenuen nahi izan, edo nahiago izan zenuen beste norbait, eta nik horretan ez dut zer esanik.
2015
‎neguak luzatu egin ziren eta uztak izoztu. Abereek ez zuten zer janik, jendeek ere ez. Elur jausiek herri anitz suntsitu zituzten.
‎Maitatzea, besteak duena maitatzea dela diozu geroago. Maitemintzeko, guk ez dugun zer hori aurkitzea espero dugula bestearengan eta, aurkitzen dugunean, bestea jateko gogoa heltzen zaigula, geure egitekoa, guregan sartzekoa... Ez al da ikuspegi hau objetuan gehiegi oinarritua?
‎Lehen natural eta ganorazko sinonimo gisa onartzen ziren; egun, aldiz, natural horri kritikari anitz irten zaio. Uste dut Internet ispilu egokia dela jendea zeren bila jartzen den jakiteko, zer interesatzen zaion bere barnean, ondoan inor ez duenean zer egiten ari den begiratzen duen.
‎nondik ez baitzuten zertan jalgi.
‎Ondo konpontzen dela erabakita dauzkanekin eta ez ibiltzeko txoro usainetan alferrik. Gauzak diren bezalakoak direla eta ez dutela zer ikusirik batak edo besteak pentsatzen duenarekin. Naturaren legeak direla agintzen dutenak eta kontra eginez gero, azkar edo berandu, beti etortzen dela izarren mendekua nonbaitetik.
‎–Kontua ez da nik zer nahi dudan; zu eta Ostaizka eroso bazaudete nik ez dut zer esanik.
‎–Zergatik ez zetorren bere aita galdetu didatenean, ez dut zer erantzun jakin, kexatu zitzaion Alberto, Ostaizkak erantzun aurretik zigarro bat pizten zuela ikustean.
‎Izorra nazatela motxin bero horietako bat ez bada. Bestalde, argi dago, garagardo banatzaileak ez du zer eginik nire aldean.
‎Ez horratik naturak irainduena, ez da Asisko Frantziskoren leinukoa(, hobe du Jainko delako horrek, existitu gabe?, dio Metxak: , argibide latzak eman lizkidake!?), baizik emagaldu, jipoitu, gaizkile eta drogazaleena, psikopata bilakaturiko Pessoa txolinarena(, unibertso osoa da ziega bat, eta preso egoteak ez du zer ikusirik ziegaren tamainaz?), guardia zibilaren alargunarena: Carmen Lopez Lekunberrin alargundu zuten, baina abegi egiten dio Metxa halaber gazterik alargunduari (alargun guztiei kukuso mota berak ematen omen die azkura).
‎estu cer bildurric euqui busti zaistela errecan? ez du zer beldurrik eduki busti zaitezela [zuka] errekan?
2016
‎Neuk irentsi dut guztia. Amonak ere ez du zer izan ama batek bere alabari botatzen dion errietaren berri.
‎Orobat nekeza da bai zaldizkoarentzat bai bere aberearentzat ere, zaldiak belarriak tente badaramatza, eta bide osoan zehar lehenago ikusi ez dituen zer guztiei begira badabil. Edozein kreatura bizidunen antzera, era honetako oinazea nekez jasaten dut; eta halere argi eta garbi aitortzen dut gauza askok min ematen zidatela, eta lehenengo hilabetean gorritu egiten nintzela hitz frankoren aurrean, eta bigarren hilabetean hutsal eta guztiz inozo irizten niela.
‎Itxurak gordetzeak akitu egiten zuen. Eta momentuz ez zuen zer erranik epaileari.
‎Berria Txapelketako lehen fasean, Gipuzkoako Liga bukatzeko bi jardunaldi geratzen dira bakarrik. Honezkero Bilintx institutuko ordezkariek badakite ez dutela zer eginik, bi garaipen sonatu lortuta ere ez daukatelako sailkatzeko aukerarik.
‎Hortaz, barruan ditugu herriko apaiza eta emakume amerikarra, gelatxo batean eserita, kaporala edo dena delakoa noiz etorriko zain, salaketa egin eta handik alde egiteko. Minutuak aurrera doaz, pareta txuriek ez dute zer begiratu handirik, Juan Carlos erregearen erretratu bat baizik; pixka batean berriketan egon dira biak, eguraldia dela, Bergarako jauregiak direla, baina laster batean ahapekako surmur bihurtu da haien hizketa, halako toki batek eliza baten antzera isiltasun legea ezarriko balu legez, eta gero berriz ahitu egin zaie solasgaia, agortutako iturriaren jarioa bezala.... Halaxe aurkitu ditu sarjentuak atea bat batean ireki eta gelara sartu denean.
‎Marqués de Riscal puxka bat edan zuen Alsinak Monzonen ibilbide erromantiko hori gogoratzen zuen bitartean, eta Errioxako lurrin gozoak ere izan zuen nonbait zerikusiren bat oroipenaren nolakoan, mahasti nobleek inspiratuta Telesforo bera Riscaleko markes bihurturik ikusi balu bezala. Lurrinak lurrin, ez dugu zer zuzendurik Alsinaren oroitzapenean. Eransteko bai, berak ez baitaki, eta guk bai, atzendutako euskara hori berriz ere trebe, abil eta airos bihurtzeko ez dela joan nolanahi eta aliritzira aukeraturiko edozein bazterretara, ez:
‎Eta begira zen dioen Jorge Riechmannek: . Poesia idazteak ez du zer ikusirik literaturarekin. Badu zer ikusia elikadurarekin, eta badu zer ikusia askatasunarekin?.
2017
‎Isilik jarraitzen genuen. Ez nuen ezer esateko indarrik, ez nuen zer geratu zitzaidan esan nahi ez bainuen berriz errepikatu eta mina sentitu nahi.
‎Gau luze hartan ez zuen zergatik pentsatu baina, bere etxeko ohean egoera gogoratzean bero jarri zen berriro eta, une hori gogoratuz, zakila atera eta sekulako joaldia izan zuen. Izarak garbitu gabe geratu zen lo.
‎Ezin da egon horrenbesteko boterea duen erakunde sekretu bat gure artean. Gu arkakuso txiki bat besterik ez gara, eta hainbestetan zapaldu gaituzte, honezkero ez dugula zer galdurik. Semeak izan ezik, niri zerbait gertatzen bazait, bost axola.
‎Eta oso garrantzitsua da lagunduko dizun norbait aurkitzea. Ezin baituzu gerra bat zeuk bakarrik hasi, laguntza eta baliabideak behar dituzu, bestela ez duzulako zer eginik. Ezin duzu frontalki egin haien aurka, txikitu egiten zaituztelako.
‎Lennie sorbaldaz bultzadak ematen hasi zen. Myra atzean zutik gelditu zen bitartean, adore ematen eta desafioka, esandakoa egiten ez bazuen zer pasako zitzaion esanez.
‎Arrazoi ugari izan ditzake isiltasunak: galtzaileak agian ahaztu egin nahi du, edo beldurra du, edo ez du zer irabazirik kontu kontari jardunez gero; irabazleekin ibilitakoa ere ez da beharbada oso harro sentitzen, edo ez zaio iruditzen berak behintzat gauza handirik irabazi duenik.
‎Ezertarako balio ez, baina hala ere zakarretara bota nahi ez diren gauzez beteriko leku ilun bat. Han dagoenak ez luke zergatik han egon behar eta, hala ere, ez du ematen beste inon kabitzen denik.
‎Asiainek ez zuen zer erranik kontseilariaren arazoei buruz, eta isilean iraun zuen.
2018
‎Neba gazteari dagokionez, akatsik gabea izan zen haren hilezkortasuna, legendarik gabea, gorabeherarik gabea, purua, kolpe bakarrekoa. Neba gazteak ez zuen desertuan zer aldarrikaturik, ez zuen zer esanik, ez hemen ez beste inon, deus ez. Hezigabea zen, sekula ez zen heldu deusetan trebatzera.
2019
‎...ntsatzen dugun horixe idazteko; etxeko egongelatik pixka bat atera, eta hasten bagara gizakiak ikusten, ez elkarrekin duten erlazioaren arabera ezinbestean, errealitatearekin duten erlazioaren arabera baizik; eta berdin zerua, eta zuhaitzak edo dena delakoa, diren direnean ikusten baditugu; eta muzin egiten badiogu Miltonen mamuari, ez litzaiokeelako inori ikuspegia galarazi behar; onartzen badugu ez dugula zeri heldurik, eta bakarrik gaudela, eta errealitatearen munduarekin dugula erlazioa, eta ez soilik gizonen eta emakumeen munduarekin; orduan aukera hori iritsiko zaigu, eta Shakespeareren arreba zen poeta hilak berriro jantziko du behin eta berriro erantzi behar izan duen gorputza...?. (Consonnik kaleratu zuen Virginia Woolfek idatzitako Gela bat norberarena; Maria Colera Intxaustik euskaratu zuen).
‎–Eztabaida? berehala lerratu zen zerera, independentzia lortu arte ez dugula zer eginik, ez digute Nobel saria emango, eta Nobel saria nola lor genezakeen. Estetikaz txintik ez, tabu jarraitu zuen, eta ez dit ardura, ez neramatzan ideiak oso argi.
‎desberdintasun konkretu hori tematizatu egingo du, eta gai izango da baita berdintasun abstraktua ukatzeko ere. Horregatik, gizon askok ia fede onez esaten dute emakumeak gizonen berdinak direla eta ez dutela zer aldarrikaturik, eta, aldi berean, adierazten dute emakumeak behin ere direla izan gizonaren berdinak, eta haien aldarrikapenak alferrikakoak direla. Izan ere, gizonari zail zaio ohartzea zenbateraino diren larriak gizarte diskriminazioak, kanpotik hutsalak baitirudite, baina emakumeengan dituzten ondorio moral eta intelektualak hain dira sakonak, non irudi bailuke jatorrizko natura bati zor zaizkiola.
‎hala izan zen Erromaren gainbeheraldian, Errenazimentuan, XVIII. mendean, Direktorioan. Emakumea, edo zertan ariturik izan bai baina mendekoa da, edo libre dago baina ez du zer eginik bizitzan. Esaterako, adierazgarria da emakume ezkonduak bere tokia izatea gizartean baina ez izatea eskubide bat bera ere, eta ezkongabeak, berriz, onesta nahiz prostituta izan, gizonaren ahalmen berak izatea baina bizitza sozialetik bazter egotea gutxi asko, mende honetara arte.
‎Lehenago, gelako beste estatuen edertasuna miretsi du sorginak. Izugarritik zerbait ere ezkutatzen duen edertasuna, hitzetan jartzen asmatzen ez duen zer edo zer. Kanpotik kantu eta barrutik garrasi etsia egingo balute bezala.
‎Maria Sara doktoreak Oso ongi esan zuen. Hitz horiek bakarrik, gehiagorako esperantza uzten ez zuen tonuan, eta Raimundo Silvak, hitz erdiak ere ulertzen badakienak, ulertu zuen bi horien ondoren han ez zuela zer eginik, probak ematera zen etorria, eman egin zituen, agurra esatea baizik ez zuen falta, Arratsalde on, edo galdetzea, Beste ezertarako behar al nauzu, hau oso galdera arrunta da, eta berdin balio du menpekotasunezko apaltasuna adierazteko nola frenoa ezartzen zaion inpazientzia adierazteko, eta, oraingo kasu honetan, gainera, aipamen lizun ere bihur zitekeena, tonu egokia erabiliz ger... Baina are harrigarriagoa izan zen Raimundo Silva gorritu zela, baita ere, eta emakumea baino luzaroago iraun zuen gorriturik, segurutik arras irrigarri sentitu zelako, A zer lotsa, esan zion bere buruari, edo esango dio.
2020
‎Nik den dena sinetsi nion eta oso zoriontsu sentitzen nintzen. Ordura arte ez neukan berarekin egoteko inongo itxaropenik eta, nahiz eta berarekin maiteminduta egon, guztiz onartua nuen heterosexuala zela eta ez nuela zer eginik. Nire lagunik onena zen eta horrekin nahikoa nuen edo izan behar nuen.
2021
‎Librea, libertatea erabaki daitekeelako. " Handik eta librek ez dute zer ikusirik, beraz libertate literatura behar dugu" esan zuen Joxe Azurmendik Euskal idazleak, gaur entziklopedikoaren hasieran, oraindik ere euskaldunok behar dugun literatura librearen aldeko manifestu ederrean:
‎Etxe ona zela erakusteko, ontzi ona erakutsi behar, eta etxekoandre garbia eta taxuzkoa zela adierazteko, ontzia txukun txukun behar. Baina benetan etxe oso onekoak zirenek ez zuten zer joanik iturrira: etxean zuten ura.
2022
‎Ertzain eta udaltzainak baino begiramen gehixeagoz, halere. Gainera, Etxanozen deialdi publikoari jubilatutako andre gizonek baino erantzun ez ziotenez, ez dute zer eginik kaputxadun piromanoen aurrean, ez bada arinari eman eta erretira jotzea kaskarreko bat jaso aitzin.
‎Gauza horiek horrela gertatzen dira: oheratzen da bat mundua gobernatu nahian eta iratzartzen denerako mundua aldatu da eta ez du zer gobernaturik. Doktorea mediku soil bilakatu da tupustean.
‎–Tira, nik ez dut zer galdurik –erran zuen Jokintxok– Let’s go!
‎Paulita kosta ahala kosta aurkitu nahi nuen, ez nuen galderarik egin. Egia erran, ez nintzen gehiegi fidatzen, baina ez genuen zer galdurik. Eta Paulita aurkitutakoan...
‎Ea Bourdieu delako hori marxista al zen galdetu zuen buruaren ondoan zegoenak, eta baietz eta ezetz erantzun nion, marxismoaren garapen bat ekarri zuelako soziologiaren eremura, eta gizartearen baitan hierarkia sozialak nola berritzen eta berregiten diren aztertu zuela. Ea maiorazkoek dantzalekuetan egiten dutenak edo egiten ez dutenak zer lotura duen kontu horiekin galdetu zuen hirugarrenak, eta kontatu behar izan nien maiorazkoak mutilzahar gelditzeak lotura estua zuela nekazaritza tradizionalaren krisiarekin, hori zela behintzat Bourdieuk bere lanean esaten zuena, alegia, industria etorri zenetik neskek nahiago zutela sektore horretan lan egiten zuten mutilekin ezkondu baserritarrekin baino.... Horretan behintzat arrazoi ematen ziotela esan zidan buru egiten zuenak, arrazoi ematen ziotela Bearnoko soziologo horri, eta jarraitu genuen berriketan, gaiak zituen ertzak eta zertzeladak aztertzen.
‎–Jakina, ideiarik ez duzu zer izan den kontu larri hori.
2023
‎Kororen kasurako guztiz baliagarria ez bazaigu ere, familia da antzeko egoeran dagoen pertsona batek izan dezakeen errekurtso garbiena. Korok ez du bikoterik, ez du dagoeneko anai arrebarik, ezta ilobarik ere; beraz, ez du zer gertatzen zaion galdetuko dion gertuko ahaiderik. Ezta bere zaintzaz arduratu daitekeenik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia