Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 464

2000
‎—erran zuen osabak, mesprezuz— Eta musikaren historia beti halakoa izan dela, eta zer...? Zeren beti halakoa izan den musikak ez baitu zergatik betiko izan behar, eta zeren anitz historia baitira historiaren itzalak baizik izan ez direnak... Eta musika, edo betiko da, edo ez da.
‎Eta Antoniok hura ikusi, eta desgustu ikaragarria hartu zuen, zeren ikusten ari zenak ez baitzuen zer ikusirik Tomas Mororen liburuak erakutsi zionarekin. Eta, orduan, zigorra zerabilten gizon zuri haiei ibaiertzetik xuxentzen zitzaiela, erran zien:
‎Denbora hartan, aldiz, frantsesak zebiltzan inguru haietan nagusi... Eta frantsesak, orduan, nola, geunden egoeran egonik —mastak eta belak estatu negargarri hartan, eta bolbora ere urak galdurik—, ez baikenuen zer eginik, berehala nagusitu zitzaizkigun, gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela, itsas lapurren lehen kanoi hotsa entzun bezain fite.
‎Eta gure aitak orduan erabaki zuen ezen aitona ohean lotu beharra zegoela eta gela itsu batean hertsi, zeren jauregiko jendeak ez baitzuen zergatik haren biraorik entzun ez jasan, eta zeren hobe baitzen kontu hura ahalik eta isilen eramaitea, Inkisizioneak haren berri jakin ez zezan.
‎Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin bat baitzuen, koadroa aitzina zihoan heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona. Ez, koadro hark ez zuen zer ikusirik bere anarterainoko koadroekin, guztiak hain neurtuak eta hain bide beretik eramanak; hain bizirik gabeak eta hain arimarik gabeak; hain bigunak eta hain indarrik gabeak; hain kalkulatuak eta hain studiatuak, baina hain urrunak eta hain zurrunak; pintzeladak hain elkarri josiak, eta koloreak eta formak hain arau hertsietarat makurtuak, non forma bakoitzaren harat honatak eta kolo... Guztiz bertzelakoa zen, zinez, koadro hura:
‎Atarian atezaina ezagutu nuen, bertze bi hiru emazteki gehiagorekin tturttur. Larunbatarekin eta halako tenorean ez zuen zertaz hor egonik. Hilotz usainak erakarria zuen, inola ere, zaborrontzi irauliak hegal usoak bezala.
‎—Herenegun gauaz Ximurrak Josurenera deitu zuen, aski berandu, nitaz galdezka. Lehenago hona egin zuela uste nuen, bertzenaz ez baitzuen zertaz jakinik anaiarenean nintzela. Azken hilabeteetan ez dugu elkar ikusi.
‎Buru belarri ekin zioten lanari eta lan setati honen adierazle gisa aipatu behar da nabigatzaile propioa sortzera ausartu zirela. Laster ohartu ziren ekimenak ez zuela etorkizunik, besteak beste, mundu mailako erraldoien aurka ez zutelako zer eginik.
‎Ondo aztertuta, ordea, nik ez nuen funtsezko heldulekurik, ez nuen zeri eutsirik nire bidaiari ekiteko. Ez nintzen On Kixote bezain ausart, bipil eta indartsu sentitzen, ez nintzen inori ezertan ganorazko laguntzarik emateko gauza; altxorraren maparik ez nuen, eta ez nekien zein geltoki izango nituen bidean zain; ez nuen piszinadun adiskiderik, ezta piszinarik gabe nituen urriak bisitatzeko gogo handirik ere; nire ibilaldiak ez zuen ez Etiopia lurralderik eta ez Etiopia poema libururik hartuko bere baitan, inongo etiopiarik ez...
‎beharbada, berriz ere berak zerbait esateko zain. Berak baina, ez zuen zer esanik, eta horrek mikaztu egiten zuen. Gero begibeltzak, botilan likorerik ez zela ta, enborra jiratuz:
2001
‎Gure errebindikazioak ez du kutsu politikorik. Berez, liburutegi nazional bat egiteak ez du zer ikusirik proiektu independentista batekin. Nafarroako proiektua, adibidez, UPNren gobernuarekin onartu zen eta EAEn 20 urtetan alderdi nazionalista bat egon da gobernuan eta ez da horrelakorik egin.
‎«Gurea da egia. Beraz, erdian zaudeten horiek guztiek, nonbait irabazle zareten horiek, ez duzue zer eginik, muturrak mugitzen ez baldin badira hemen ez dago-eta bide egiterik», diote nonbait. Lehen fasean, jarrera hauek ulergarriak izan daitezke.
‎Fuck you, cancer! Hurreratu eta ez duzu zer egin jakingo, gorakada bakoitzarekin itsasora jauziko dela ematen duen Edwini oratu bakarrik, eta dingilizka geratzen den plastikozko puxikari eutsi, eta Ednaren negarrari so egin.
Ez duzu zer egin jakingo, eta katastrofeen artean dabilen Buster Keatoni begira geratuko zara, desastrea dela eta eroaren moduan aurrera doala beti katastrofeak ugalduz, bere aurpegi izoztuarekin, harik eta katastrofeak munduaren akabera ez direla ohartu arte.
‎dakigun eta inork nahi ez dugun aldera, bederen, ez dadila makur! Oraintsu arteko euskal idazle eta euskalariak erdi aldera hurbildu dira beregainki, eta joera horrek ez zuen zer ikusirik ez politikarekin ez hizkuntzaz kanpoko beste deusekin. Ez dezagun pentsa, gazteago garelako (zahartuko baitira gazteagoak ere), zaharragoak oker bidetik zebil  tzanik beti.
‎Hizkuntzalaria naizelarik, eta hizkuntzalari naizen aldetik Jung  grammatiker maite haien ondorengoa, ez dut zer ikusi gehiegirik ez literaturarekin, ez literaturaren kondairarekin. Filologoa ere banaiz, ordea,  behiala eman zidaten tituluak adierazten duenez.
‎Korronte batek liberalizazio osoa proposatzen du. Estatuak, aginteak, ez du zer eginik, ez zer esanik hizkuntza kontutan. Estatuak neutrala behar du, ez interbentzionista.
‎(Nabarmena zen elkarren arteko gangar usaina eta katxondeo airea nirekin ari zirenean, Txominek eta Prostatasek zirikadez zipriztintzen zituztenean bestearen hitzak, zirtolari). Ez duzu zer eginik. Kolko Mitxoletari burutik egin zaio.
‎Arrazoi pixka bat ematen ari natzaizue, zuena, neurri txiki batean bada ere, ulergarria iruditzen zaidala esaten ari naizenez; baina nik, beharrezkoa den une eta toki guztietan, ukatu egingo dut ulergarria iruditzen zaidanik zuen nahi izate ero eta tenorez kanpoko hori. Ez duzue zer eginik. Sinets ezazu, sistemaren barruan baizik ez da posible zerbait izan.
‎Neu bezalako gizagaixo bat azken finean. Nire sentimenak ez zuen zer ikusirik arerioari zor omen zaio begirunearekin, baita zera ere! Agian gertuago zatekeen elkartasunetik edo, zergatik ez, ispilu soila izatetik.
‎Eta semeak jakiteak aitari ez zion grazia handirik egingo, jakina. Tipo hark jadanik ez du zer galdurik eta mendeku hartu nahiko du. Zera esan nahi dut... diru kontuak orain ez duela batere garrantzirik.
2002
‎Necochea 80.000 biztanleko Argentinako hiri txikia da. Bertako egoera sozialak ez du zer ikusirik Buenos Aires erraldoiarekin, baina duela gutxi, hiriaren kanpoaldean lehen txabolak agertzen hasi dira. Intendente peronista du udalerriak.
‎Eta ezustea bikoitza izan da gainera: batetik, Eusko Jaurlaritza azken urteetan ez delako euskal zinemagintzaren ekoizpenaz gehiegi arduratu; izan ere, filmazioak ia desagertu egin dira Euskal Herrian (azkena orain 10 urte eta sei hilabete egin zen); eta bestetik, orain 20 urte transferitu behar zenak eta orain transferitzear dagoenak ez dutelako zer ikusirik.
‎Kazetaritzan errealitatearen deskribapena egiten ari naiz, oso ezberdina da. Sentimenduen kontu horrek ez du zer ikustekorik niretzat. Kazetaritzan ere sentimendua badago.
‎Etorkizuneko bere seme alabei txirrindularitzarekiko grina transmititu nahi die gure aitak lasterketak txirrindulariarentzat hain arriskutsu ez ziren garaietan lau alabokin egin zuen bezala; hala ere, hemengoak ez du zer ikusirik Italiako segurtasunik ezarekin.
‎Aspaldisko ez didazu eskutitzik bat ere bidali. Ez dut zer idatzirik, diostazu. Ba, horretarakoxe idatzi:
‎Orain, jokoak kendu direnean, hilketa hutsak baino ez dira. Borrokariek ez dute zerekin estali; gorputz osoa jotzeko moduan agerian dutenez, ez dute alferrik erasotzen. Gehienek nahiago dute norgehiagoka mota hori, ohiko bikoteena eta ikuslegoaren gogokoena baino.
‎Aburuz aldatzera eragin zidan zeozer ageri zen nire barnean, erabat kilikatzen eta indartzen ninduena: gaiari buruz norbaitekin hitz egiteko irrikitan nengoen, gay izateak pertsona baten jokabidean eraginik ez zuela zergatik izan transmitizeko beharra sentitzen nuen eta ni bezalako jendearekiko zegoen pentsaera eta jarrerari buelta eman nahi nion, etorkizunean normalizazioari bidea ematea helburu izango zuen gudaria bilakatzea amesten nuen bitartean. Hitz gutxitan, munduarekin borrokatu nahi nuen.
‎Ahotsa apaldu zuen– Agian, auskalo, agian gure barneko hizkuntza dun. Entzun nahi izaten ez dugun zer hori.
2003
‎Beste muturrean, Calandreta okzitaniarrek Okzitaniako ikasleen %0, 1 soilik bereganatzen dute. Nolanahi ere, kopuru hauek ez dute zer ikusirik Hegoaldeko datuekin: Nafarroan, esaterako, 16 urtetik beherakoen artean %21ek euskaraz ikasten du (ereduan), eta EAEn %41ak.
‎Horrek asko kezkatzen gaitu, baina gurea autodeterminaziorako bilgune bat da. Guk ez dugu zer ikusirik Batasunarekin, nahiz eta gurekin lanean ari diren batzuk Batasunakoak diren. AuBn, iritzi, jatorri eta talde politiko desberdinetako jendea dago.
‎–Ardoaren lamada beroekin batean desioaren ausikiak suma nitzakeen begirada horretan, baina baita beldurra ere. Banekien ez nuela zer eginik han, alferrik luzatuko nuela nire bazkalondoko kafea, lagunak inguruan zenituen bitartean ez zinela niregana hurbiltzen ausartuko, eta lagunik gabe ere ez beharbada, ez zinela inoiz, gizonengan horrenbeste gorrotatzen nituen hantustezko plantak eginez, esku bata galtzen poltsikoan eta bestean edalontzia, nire inguruan itzuli pare bat egin eta" zure aurpegia ezaguna egiten za... Bazkalondoko kafea luzatu nuen, beraz.
‎Beti ere, bat baino, bi hobe! Ez dut zer edo noren zehazterik.
‎Nire aburuz, zientzialari ‘normaldua’, Kuhnek deskribatu moduan, hartaz errukitu genukeen pertsona da. (Zientziaren historiari buruzko Kuhnen ikuspuntuen arabera, zientzialari handi asko ‘normalduak’ behar omen dira izan; baina ez dudanez zergatik errukitu haietaz, ez dut uste Kuhn zuzen ibil daitekeenik). Nire iritziz, gaizki irakatsi zaio zientzialari ‘normalduari’ Beste askok legez, uste dut unibertsitate mailako irakaskuntza guztia (eta ahal balitz, aldez aurretik) pentsamendu kritikorako entrenamendu eta bizigarri izan litzatekeela.
‎Galdu egiten duela funtsa iraultzaileak, iraultza egina denean. Beste aldi bat hasten dela hori egindakoan eta hor ez dutela zer eginik ez batak eta ez besteak.
2004
‎Lehen lehenik, adostasuna behar dugu gure gizarte ekintzen inguruan. Partzuergoan ez badugu adostasunik euskaldunen artean, ez dugu zer egiterik. Euskaldunen barruan badugu hazi ona adostasuna lortzeko eta txarra ere bai, hots, desadostasuna azkartzeko.
‎–Krutwig, Txillardegik eta nik neronek mila aldiz afirmatu dugu kultur errebeindikaziorik ez duen abertzaletasuna akzidentalismo hutsa dela; euskararik gabeko Euzkadi vasko hori gure borrokaren frakaso nabarmenena da. (...) Soil soilik, vaskoek osatutako ente geografiko horrek ez du zer ikusirik gure historian eta erroan sustraitutako Euskal Herriarekin?. 705
‎Baina, Natsumiren aurka ez du zer eginik.
‎Gustura joango litzateke Leire zinemara, baina ziur da Alexek ez duela gogorik izango eta ez dio ezer esan. Senarra etxeko atetik sartu denean, sarrerara gerturatu da Leire, musu bat eman dio ezpainetan eta, erantzunik espero ez zuen zer moduz bat bota ondoren, egongelara bueltatu da. Ostiraletan nekatuta heltzen da Alex etxera, aste osoko zama nabari zaio bekainak zimurtzeko duen moduan eta haren bekainen zimurtasuna ikusi duenean senarrak etxean geratzeko gogoa duela sumatu du.
‎nabari da ez duzula zeri atxiki ez duzula babesik
2005
‎I. mendetik XXI.era eboluzio eta erregularizazioa eman da eremu guztietan. I. mendeko festa kristauak ez du zer ikusirik Erdi Arokoarekin. Gero, Trentoko Kontzilioaren eta Vatikanoko II. Kontzilioaren eraginak izugarriak izan dira.
‎Prozedurari auzia jartzetik ematen zaio hasiera eta, hori tramitera onartuta, epaileak errekerimendua egingo dio ordaintzaile berankorrari 20 eguneko epean zor duena ordain dezan edo eskatzen zaizkion diru kopuru guztiak edo horietako batzuk zor ez dituela zergatik uste duen azal dezan.
‎bere itzulpenak esoterikoak88 direla. Testuok ezagutzen dugun mediterraniar arroko beste inongo inskripzioetan agertutakoekin ez dute zer ikusirik, horietan gai publikoak, legediak edo gai pertsonalagoak (hildakoaren izena, botoak,...) agertzen direlako. Hau da, helburu erabat zehatz eta lurtarrak dituzten inskripzio eta dokumentuak dira, esaterako ohorea erakustea, oroimena gordetzea... eta ez dira bat ere mistiko edo esoterikoak.
‎Koilara saldatan sartu orduko azpitik zerbait zurixka altxarazi du, hodei bezalako batean, zopa osoari kolorea emanez. Ez du zer den galdetu, usainak jatera deitzen du eta. Madoka zotzetan harrapatzen dituen arroz bolatxoak saltsa ilun batean murgiltzen ikusi du.
‎Murgilduta bizi garen erritmo zoroak sortarazten digun denbora falta zaigulako sentsazio horrek garrantzia kentzen dio norantz jotzen ari garen jakin ahal izateko kontzeptu esparru garbiak planteatzeko eginkizunari. Nahi dugun gizarte eta mundu eredua hausnarketan murgilarazi gintuzkeen gai bat da; baina kontua bestelakoa da, ezen ez dugu zertan pentsatzen hasi, uste badugu politikak eta jarduerak urrun ditugula eta sinesgarritasunik batere ez duen buruzagi klase baten eskuetan daudela, are gu geu ere sartuta gauden gizarte sistemak berak sinesgarritasuna erabat galdua duelarik. " Egungo sistema demokratikoetan indarrean dagoen ideiaren aurrean, horren arabera demokrazia kontu garrantzitsuegia baita herritarren eskuetan uzteko, demokrazia bakar bakarrik buruzagi eliteen eskuetan uzteko garrantzitsuegia dela dioen filosofia izango litzateke demokrazia kontzeptu berriaren euskarria" (Jáuregui, 2000).
‎Marrazkia baino, argia harrapatu nahian dabilela iruditu zitzaidan. Bere azken lanek ez dute zer ikusirik Jaione eta bioi ezkontza egunean oparitu zigun bodegoiarekin. Asko aurreratu du handik hona.
‎Bacarric ezagutzen dut beste landare bat daucana Chertechac besteco metal cargaric bere izerdian. Beste landare orri deitzen diogu Otzerri belarra eta ez du zer icusirican Otseria deitzen diogun beste batequin. Otzerri belar ori da Naturalezan aurquitzen aal den charrenetaco bat eta toxicoenetaco bat.
2006
‎Horretan, guk ez dugu zer esanik.
‎Politikaren helburua jada ez da ekintzaren helburuez eztabaidatzea, baizik eta gutxieneko egonkortasuna lortzea. Iritzi publikoak ez du zer esanik adituen mundu honetan eta, herritarrak beharrezko abilezia eta jakintzetan trebatuta ez daudenez, herritarren despolitizazioarekin egingo dugu topo. Teknokraziaren ondorioz, masaren despolitizazioa gertatuko da.
‎Publizitatearen Lege Orokorraren eta Lehiaketa Desleialaren Legearen arteko desberdintasun terminologikoak aztertzean, «konparazio publikoa»ren ezaugarriak ere aztertu beharra dago; izan ere, konparazio publikoan, hirugarren alderdi batek egindako salerosgaien testak jasoko dira. Iragarleek, normalean, ez dute zer ikusirik horietan eta erabat zilegiak dira (Lema, 1991: 6.147; Massaguer, 1999:
‎Ahalkeak Katalinarenean sartzeko denbora iraun zidan, ongarritegi usaina ekarriko ote nuen ipurdian itsatsia. Ez nuen zertaz beldur egonik. Gela barneko kiratsak ostatu batekoa ematen zuen, baleztari talde baten mozkorraldiaren ondoan.
‎Eskua luzatu eta ohantzearen azpitik hartu ditu oraino irakurri gabe dituen bi orrialdeak. Ez luke zergatik azaltzen jakinen, baina neskatoa izan ala ostalaria izan, nahiago du datorrenak paperetan harrapatzea, atea irekitzen duenean. Mugimendu batez, ohantze gainean agondu da, lasaiago.
‎Neskentzako elkargune bat zen El Monte. Han ez zuten zer eginik cow-boy botak eta unai prakak jantzitako mutil ile laburrek. Ile laburraren azpian emakume bat ezkutatuta ez bazegoen, behintzat.
‎Atseden orduaren hasiera nabarmentzen duen txirrinak jo du, eta begiradarekin jarraitu dut Arantxaren ibilbidea: lehenengo, bere koadrilakoengana hurbildu eta entzun ez dudan zer edo zer esan die; gero, eskailerak jaitsi eta institutuko eraikinetik atera da; azkenik, izkinan ezkerrerantz jo du, parkerantz.
‎Bitako bat, esaten nuen nik: Ez du zer kontatu handirik edo ezkutatzeko asko duelako isiltzen da aita. Amona Erikak begiak zabaldu zizkidan arte.
‎Umbertoren begietako espresioak harritu egin ninduen: nire erreakzioren baten zain zegoen, eta nik ez nuen zer espero zezakeen ulertzen. Kolpean, ordea, nobelako pertsonaia nagusiak pasaporteko nire izen bera zeramala ohartu nintzen eta barrendik kanpora zabaldu zitzaidan hotz erabatekoa sentitu nuen.
2007
‎Chapitel dorrea da, merkatal produktuak kontrolatzeko antzinako postua; eraikina, «erlojuaren dorrea» izenarekin ezagunagoa da ordea XIV. mendeko kanpai erloju bat izan zuen, Europako aurrenetakoa. Plazaren azpian Erdi Aroko hainbat galeria bisitatu daitezke, adituek ez dute zertarako egin ziren jakiterik izan, baina gaur egun erakusketa areto gisa erabiltzeko moldatu dituzte.
‎Hauen esanetan, familia horiek agoteak ziren eta ez zuten sekula Bardeetako zelaiez ez eta ganaduaz ere gozatzeko eskubiderik izan; gainera, herritik aparte bizi ziren eta debekatua zuten ogirik ukitzea etxetik kanpo. Azken finean" ez dute zergatik kexatu behar, eta prozesioetan ez dute zergatik besteekin batera joan behar, kalitate eta etorrera ezberdinekoak izanda...", zioten herritarrek guztiz konbentzituta.
‎Aztarnategi hauetan muga hori azaltzen da. Adibidez, tximeletek ez dute espiritronparik, ez zutelako zer xurgatu; barailak dituzte, haragijaleak izango ziren eta.
‎Bezeroek gero eta gehiago eskatuko diote enpresari, enpresaren berri ematendugunoi, gauzak nola egiten diren argitzeko. Hori dela eta, gero eta prentsa oharluzeagoak idazten dira enpresetan; ez dugu zer egin dugun kontatu behar bakarrik, baizik eta norekin egin dugun, zer nolako bitartekoak erabili ditugun, prozesuanzenbat pertsonak hartu duten parte, zer ondorio dituen... Gero eta azalpen konplexuagoak ematera jo behar du enpresak, benetan egiten ari den lan horren dimentsioa ulertzeko.
‎Egozpen indizea aplikatuz Kupoa zenbatesten da eta beraz, gobernu zentralak EAEn, zehatz mehatz, egiten dituen gastuak eta Kupoak ez dute zergatik berdinak izan behar; hurbilketa besterik ez da. Haatik, Kupoa, gastuen bidea hartuz, kalkula daiteke beste era batean.
‎–Hona hemen Itsas murrua, esan zuen zeremoniatsu?. Egia esateko, ez du zer ikusirik koadroaren eszenarekin. Han itsasoa zakartuxe dago, eta enbatak harrotzen ditu emakumeen jantziak.
‎– Edurneren aurka oraintxe ez duzu zer eginik. Iñaki Tolosa zuzendariordearen maitalea da.
2008
‎Erran gabe doa: diru horrek ahalmendu dielako beren gaitasunen garapena, beren ofizioa osoki besarkatzea, indarrak okerreko lekuan ez xahutzea, haiek jeneratzen zuten musikak inolako predikamendu edo arrakastarik ez zuenean zer jana izaten eta musika egiten jarraitzea, talenturik ez zutenean talentuaren xerka segitzea…
‎Kristorenak eta bi esan dizkidate horregatik. Jakina Irlandak ez duela zer ikusirik Euskal Herriarekin, errealitate diferenteak direla. Zer esanik ez Kosovo, Quebec, Belgika, Eskozia, baita Tibet eta Txina ere.
‎Horrelako egoeren aurrean daudenean, eta bietako batek irabazi behar duenean, Gonzálezek argi du zein den beti irabazlea: azken batean, kontserbatzearen alde egiten dutenek askoz indar txikiagoa dute, bai diru aldetik, bai jende kopuruari dagokionez; beraz, ez dute zer eginik.
‎eta osaba Bixenterekin ere tarteka, ondorioz, edo izeba Ursularekin, Honoratoren jardunaz hitz egiteko, edo Beñardorenaz, Honoratok eta Beñardok bat egin baitzuten eskolan bolada batean. Halakoetan, baina, maisuak egiten zituèn iruzkinek, batari zein besteari buruzkoek, ez zuten zer ikusirik, Honoratoz ongi mintzatzen baitzen beti?. Zuen mutil horrek erraztasun ikaragarria du, letrak azkar ikasten ditu, irakurtzen ere hasi da, gaztelaniaz gero eta hobeto moldatzen da, latina ere azkar ikasiko luke, aizu, eta auskalo izen handiko abokatu bihurtuko ez ote zaizuen, horretarako aukera ematen badiozue!?
‎Guztia zuen, beraz, galtzeko. Edo, beste ikuspuntu batetik, ez zuen zer galdurik, hasi aurretik baitzuen galdua, ausaz, partida. Halaxe nabaritzen zuen, halaxe nabaritu behar zuen?
‎–Komunitateko aita espiritualak hitz egin du, eta nik ez dut zer esanik.
‎Ama nagusiak ez zuen zer esanik, eta egun hartan bertan estali zituzten, arratsalde ilunabarretan, kaperako irudiak, bakoitza bere neurriko zapi more batekin, gurutzearena izan ezik.
‎Alde batetik,. Nafarroa, Espainia da?, historiak hala frogatzen duelako; bertze aldetik,. Nafarroa, Euskal Herria da?, historiak hala frogatzen duelako. Ez kasu batean, ez bertzean, nafarrok ez dugu zer erranik auzi horretan; edo, bertze modu batean adierazita, erran, nahi duguna erraten ahal dugu, eta horren arabera (euskal edo espainiar) aberriak behar dituen historia ikasle onen zerura edo traidore ustelduen infernura bidaliko gaituzte. Hau da, guk ez dugu erabakitzerik Nafarroa zer den eta zer nahi dugun izatea; hori aldez aurretik emandako egia da, guk onartu beharrekoa (etsaiek ez bagaituzte engainatu edota erosi, behinik behin).
‎Argi dago, mutil honekin ez dut zer eginik.
‎Baina bere hipotesiaren defentsan erabiltzen dituen etimologiak askoz ere ahulagoak dira euskararen ikuspuntik begiratuta: Vennemann ek asmatu duen aitzin euskarak ez du zer ikusirik euskalari gehienek onartu dutenarekin eta haa tik pentsatzen dugu konparazio lan honek ere huts egin duela euskara kanpoko mate rialarekin erkatzeko orduan.
‎Esternokleidomastoideo> delakoa sartu ez badugu zeragatik izan da, alegia anatomi hizkera bereziko hitza delako. Zientzi eta teknika alorretako hitz bereziok ez dute, gure ustez, erabateko hiztegi batean zertan azaldu.
‎Ezin naiz luzaroago geratu arazo honetan; argi laga behar da, dena dela, hizkuntzen arteko erlazio fonetiko edota gramatikal bat gertatzen dela sostengatzeko ikertzaileak antzekotasun zehatzak erakutsi behar ditu, hizkuntza bilakabideari dagokionez. Hau guzti hau kontuan edukiz, bistan dago sailkapen honek eta gorago ikusitako sailkapen fantasiosoek ez dutela zer ikusirik.
‎Zurekin gogoratzen naiz bakarrik beste norbaiten begirada zugan pausatzen denean, eta orduan ez zara ni, eta seduzitzen zaitut, edo ditut, zuk baldin badituzu nik ere behar ditut besteen begiradak. Ez du zer ikusirik maitasunarekin, ziurrenik maite zaitut eta maite nauzu, baina zein hutsala den hori; ez da nahikoa amaren maitasuna, ez da nahikoa zurea ere. Bat batean «ze guapa zauden» esaten didazunean amak esango balit bezala da, horregatik agian keinurik ez egitea bakarka gaudenean; dagoeneko ez da garaipen bat, tik bat baizik, ia ia porrotaren zaporekoa.
‎Hala ere, ikusten ez dituzunean zer egiten duzu?
‎Normala, iaztik iragarrita zegoen, pazientzi handiaz jokatu dute berarekin. Ez du zertaz kexatzerik. Camacho dakarte.
‎dirua, kirola... Nik ez dut zer esanik fitxaketan; onartu egin behar da.
‎–Komunitateko aita espiritualak hitz egin du, eta nik ez dut zer esanik.
‎Ama nagusiak ez zuen zer esanik, eta egun hartan bertan estali zituzten –arratsalde ilunabarretan– kaperako irudiak, bakoitza bere neurriko zapi more batekin, gurutzearena izan ezik.
‎Guztia zuen, beraz, galtzeko. Edo, beste ikuspuntu batetik, ez zuen zer galdurik, hasi aurretik baitzuen galdua, ausaz, partida. Halaxe nabaritzen zuen –halaxe nabaritu behar zuen– Reginak, Faustik, urrats bat aurrera eginez, muinean erasotzen zionean; esaten zionean, adibidez:
‎Umeak eskolatzeko erabaki hartan zerikusi handia izan zuten bai Honoratok berak, zeinak eskolan egin zuèn aurrerabide ikusgarriarekin harrituta utzi baitzituen etxekoak hasieratik bertatik ia, eta bai maisuak ere, zeinak, bere jarrerarekin, herritar asko erakarri baitzituen bere aldera apurka, orbetarrak tartean, hain zen gizon hura saiatua eta bere ogibideari emana, denbora beteko eskaintzan... erregela, hura bezalako gizarte autoritario batean bere toki ezinbestekoa zuena eta, denborarekin, maisu maistren botere ikur bihurtu zena, maiz astintzen bazuen ere, que quien bien te quiere te hará llorar; eskola zabaldu zenetik, gainera, maisuak igandeetako meza hartu zuen aitzakia herritarrekiko harremanak lantzeko, halako eran, non, elizatik irtenda gero, umeen gurasoekin egoten baitzen... baita Nazarioren aitarekin –bizi izan zen artean– eta osaba Bixenterekin ere tarteka, ondorioz, edo izeba Ursularekin, Honoratoren jardunaz hitz egiteko, edo Beñardorenaz, Honoratok eta Beñardok bat egin baitzuten eskolan bolada batean. Halakoetan, baina, maisuak egiten zituèn iruzkinek, batari zein besteari buruzkoek, ez zuten zer ikusirik, Honoratoz ongi mintzatzen baitzen beti –" Zuen mutil horrek erraztasun ikaragarria du, letrak azkar ikasten ditu, irakurtzen ere hasi da, gaztelaniaz gero eta hobeto moldatzen da, latina ere azkar ikasiko luke, aizu... eta auskalo izen handiko abokatu bihurtuko ez ote zaizuen, horretarako aukera ematen badiozue!" esan zien aita osabei Honorato eskolan hasi eta u...
‎–Ziur ez duela zer ikustekorik Z letraz hasten den inork?
‎Ate parera ailegatu naizenean, zain egon naiz une batzuk atea jo aurretik. Ez dut zer esan entseatu; nola egonen ote da?; trenpu txarreko?
‎(Oharra: q rekin idazten den kalitateak ez du zer ikusirik lan onarekin).
‎Behi gizenen aroa pasatu eta behi argalen garaia omen dator. Hala ere, pentsatzen jartzen da bat, atzean utzi omen dugun oparoaldirik gozatu ez duenak zer ikusi behar ote du. Junkera izan ezean, oso bolada txarra bizi du euskal musikak aspaldian, sormenean eskas eta diskogintzan gainbehera; euskal zinemak, urte batzuetako irudikeriaren ondotik, bere biluztasuna utzi digu agerian:
2009
‎Ezeizabarrena: Baina ez du zer ikusia PPk aurkeztu duenarekin, edo bai?
‎Bilbon bizitzen hasi nintzenean, orain dela 4 urte, Orlando dastatu nuen. Egia esateko ez du zer ikustekorik.
‎Baina izerditan zihoan neba, gero eta arinago, atzera begiratu gabe, Kokolo, nora zoaz? Sarak ez zuen zergatik ulertzen baina ulertzen zuen zerbait gertatzen ari zela. Aurrean zeukan bizikletaren gurpila gero eta arinago zihoan eta ulertu zuen, ulertu gabe ere.
‎–Gabino eta biok ez dugu zertaz lotsatu beharrik, ama; izan ere, gurea ere ez da meritu txikia izan, borrokatu gabe borroka irabaztea? –Domingok.
‎Mutilaren hitzak entzun ahala, ordea, medikua suspertu eta honela mintzatu zen, begirada azkar noragabeak zuzentzen zizkiela orain mutilari eta orain amari, honek asmatzen ez zuen bitartean zer aurpegi jarri, masailetako giharrak borondatearen gainetikako indarren mende balitu bezala:
‎Gure senideak atxilotu zituzten, 1936ko urriaren lehen egunetan, MarcelinoOreja ren hiltzaileak zirelakoan salatu zituzten, herri osoak zekien hori gezurrazela. Arrasaten frankistak gure senideen lehen atxiloketak egin eta gero, Vara delRey matxinatuen armadako kapitainak egindako deklarazioak hauexek izan ziren: «Atxilotuak libre utzi ditugu ezeren errudun aurkitu ez ditugulako, eta berriro atxilotu badituzte, guk horretan ez dugu zer ikusirik, zibilen gauza da hori».
‎Beharbada, beldurrak eraginda edo, beharbada, beste arrazoi batzuengatik, baina orduko gobernuak gerraren berrogeita hamargarren urteurrena gogoratzekoegin zuen gauza bakarra 1986ko uztailaren 18an prentsa ohar bat argitaratzea izanzen. Bertan esan zuen Felipe Gonzalezen gobernuak gerrak zuen esanahi ikusezinezkoak eta odoltsuak ez zutela zer ospaturik. Gobernu sozialistak nahiago izanzuen Trantsizioari zerion adiskidetze nazional eta iraganeko gorrotoei bizkar ematearekin bat egitea, nahiz eta horretarako hamarkadak lehenago bere izenarekin, sozialismoarekin alegia, borrokatu zirenak baztertuta utzi.
‎Hau zer da, higiezin lasterketa bat eta korrika gehien egiten duenak eramaten du ondasuna saritzat eta galtzaileak, erreklamatzen badu, frogaren karga? Disparate honen aurrean, epaileek, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak ez dute zer esanik?
‎Urte batzuetatik hona gero eta zailagoa da gure larreetan astoak ikustea. Baina, garai batean, gure asabek astorik gabe ez zuten zer eginik, nekazaritza eta zamalanetarako ezinbestekoak bai tziren. Hala ere, mekanizazioa gure gizartera heldu zenetik, animalia horiek ez dira beharrezkoak, eta zenbait asto espezie galtzeko zorian daude.
‎Bere lanpostuko funtzioetan indusketei lotutako inolako erreferentziarik ez dagoela azpimarratu zuen. Hau da, Arabako aztarnategi garrantzitsuenean agertutako piezen inguruan ez duela zer esanik.
‎Bere ondoan bere zuzeneko taldeko musikariak ibili dira, JR Tostoi (ekoizlea ere izan da, Leninerekin batera), Pantico Rocha eta Guila; beraz, ez dira hitz gehiegi behar ideiak azaltzeko. Aldi berean, kantu bakoitzak ez du zer ikusirik hurrengoarekin, lelo bakoitza bere kabuz dabilelako. Beraz, kantu batzuetan brasildar sustraiak ditugu (bossa eta samba, egungo giroaz), beste batzuetan, berriz, rock oldarkorra (O ceu e muito), pop sutsua, funkya (A mancha), balada tristeak...
‎Askok diote zaila dela euskara ikastea; niri dagokidanez, behinik behin, ez da zaila izan, gozamena baizik, batik bat, maitasunez egiten baitut. Maiteminduta zaudenean ez duzu zer eginik, maitatu eta pairatu besterik ez.
‎Itxura, adibide bat jartzeagatik. Plater batek edo pintxo batek orain dela 25 urte zuen itxura eta gaur egun duenak ez dute zer ikusirik. Lehen apenas zaintzen zen hori, soilik jatetxe oso puntakoetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia