2015
|
|
2 Askoz ere gehiago esan nitzake honetaz, Jauna, neure burua
|
ez
dudala ulertzen agertzeko; baina ulertzen didazula badakit eta zertarako hitz egin. Nire miseria itzartzen denean, ene Jainkoa, eta nire arrazoia itsutzen duenean, neure eskuz idazten dudan honetan ea aurkitzen dudan ikusteko.
|
|
5 Baita irudituko zaizue, beharbada, hain gauza gorenez gozatzen duenak ez duela Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun guztiz santuaren misterioez meditatu beharrik, dagoeneko maitasunean ari delako oso osoan. . Hau beste leku batean luze eta zabal idatzi izan dudan gaia da, eta hartan kontra egin didaten eta
|
ez
dudala ulertzen esan didaten arren: gure Jaunak bide horietatik eramaten duela, eta hasieretatik aurrera egin ondoren, hobe dela jainkotasunaren gauzetan aritzea eta gorputzezkoetatik ihes egitea, niri ez didate aitorraraziko bide ona denik.
|
|
...nean, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi duena
|
ez
duela ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du bere Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza:
|
|
Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku. Bada, pertsona batek erromantzezko liburu bat eskuetan hartu nahi badu, irakurtzen ongi jakin arren, letrarik ere ez dakienak baino gehiago
|
ez
zuela ulertzen gertatzen zitzaion, gai ez zela zegoelako adimena.
|
|
Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den. Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak
|
ez
duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez?
|
|
Gurutzearekin babesten nintzen eta haren bidez guztiok babestu gintuenagandik gorde nahi nuen. Ikusten nuen inork
|
ez
ninduela ulertzen; hori bai argi ikusten nuela; baina ez nintzen ausartzen nire aitor entzuleari esaten, hau egi egiaz apaltasunik ez nuela esatea bezala izan zitekeelako.
|
|
4 Ia hasieratik ohartu nintzen esperientziaz ulertzen zidala esaten niona; hori zen, hain zuzen ere, nik behar nuena; izan ere, orduan ez nekien neure buruari ulertzen orain dakidan bezala, esaten jakiteko eran; gero Jainkoak eman dit Berak egiten dizkidan mesedeak ulertzea eta esaten jakitea, eta beharrezkoa zen niri bete betean ulertuko zidana eta zer den azalduko zidana hortik pasatua izatea. Hark argitasun handi handia eman zidan, irudizkoak ez ziren ikuskarietan behintzat ez bainuen ulertzen zer izan zitekeen hura, eta arimako begiekin ikusten nituenetan ere iruditzen zitzaidan
|
ez
nuela ulertzen nola izan zitekeen; esan dudanez, nik uste nuen gorputzeko begiekin ikusten direnak bakarrik direla kontuan hartzekoak, eta halakorik ez nuen nik.
|
|
Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut
|
ez
nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizkida...
|
|
Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste dut
|
ez
duela ulertzen, bada, diodanez, ez du ezer ateratzen.
|
|
...gorputzeko indarrik gabe gelditzen dela, min handiz izan ezik, eskuei ere eragin ezinik; begiak berak nahi gabe itxi egiten zaizkio, edota irekita baditu, ez du ikusten ia ezer; eta, irakurtzen ari bada, ez du asmatzen letrarik esaten, ezta ia letrak ongi ezagutzen ere; letrak daudela ikusten du, baina, adimenak laguntzen ez duenez gero, nahita ere ez daki irakurtzen; entzun bai entzuten du, baina
|
ez
du ulertzen entzuten duena. Horrela, zentzumenek ez diote ezertan laguntzen, bere atsegina alde batera ez uzten izan ezik; eta horrela, on baino gehiago kalte egiten diote.
|
|
12 Ez bedi harritu ezta ez beza uste izan ezinezko gauzak direnik. Jaunarentzat guztia baita posible?, saia bedi, ordea, fedea bizkortzen eta apala izaten, Jaunak zientzia honetan, beharbada, jakintsuago egiten duelako atsotxo bat bera baino, eskola handikoa izan arren; eta apaltasun honekin on handiagoa egingo die arimei eta bere buruari, kontenplaziozko pertsona izan gabe halakotzat bere burua agertuta baino. Izan ere, berriro diot, esperientziarik ez badu, apaltasun handia ez badu
|
ez
duela ulertzen ulertzeko eta hala ere ez dela horregatik ezinezkoa ulertzeko, gutxi irabaziko du eta gutxiago emango dio irabazteko berarekin harremana duenari. Apaltasuna baldin badu, Jaunak bata edo bestea engainatzen utziko duen beldurrik ez da zertan izanik.
|
|
27 Dena dela, pentsa dezaket noizbait deabrua nahas daitekeela, eta hau hala da, esan dudan eta ikusi dudanez?, baina bestelako ondorioak ekartzen ditu, eta esperientzia duena ez du engainatuko, nire iritziz. Hala ere diot, Jainkoa dela neure baitan ziur banago ere, nik ez nukeela inolako gauzarik egingo ezergatik ere, nire ardura duenak gure Jaunaren zerbitzu handiagorako dela ez baderitzo; eta egundo
|
ez
dut ulertzen esana egin dezadala baino besterik eta ez dezadala esan gabe ezer gorde, hau baita komeni zaidana.
|
|
7 Orain hitz egin dezagun berorren agurgarritasunak dioenaz, hau da, ez dezatela hautatu edo berretsi, eta nik aita komisarioari idazten diodanaz. Jakin beza, ene aita, nik berori hortik libre ikusteko dudan gogoan, argi ikusten dut indar handiagoa duela berorri Jaunagan diodan maitasun handiak Ordenaren onak baino, eta hortik dator berezko ahultasuna, hau da, bihotz bihotzean sentitzea guztiek
|
ez
dutela ulertzen berorri zor diotena eta egin duen lana, eta berorren aurka hitzen bat ezin jasan izatea; baina azken batean, oraindik gehiago egin dit guztien onak. Dena dela, berorren agurgarritasuna aita Nicolaorekin beti ibiliz, hura hautatuko balute, bata eta bestea betetzen direla esango nuke.
|
|
Otoitz era horretatik pasatua naiz, eta gero arimak atseden hartu ohi du eta noizbehinka penitentzia batzuk egiten ditu. Batez ere, oso bultzada indartsua denean, dirudienez, ezin du jasan arimak Jainkoagatik zer edo zer egin gabe; bada, maitasunezko ukitua ematen dio arimari, eta horretan ulertuko du berorrek, haziz badoa,
|
ez
duela ulertzen dioen koplarena; izan ere, pena eta min handia da, zerena den jakin gabe eta oso gozoa. Eta egiaz Jainkoaren maitasunak ariman egiten duen zauria bada ere, ez da jakiten non eta nola, ezta zauria edo zer den ere; min gozo hori sentitzen da soilik, kexarazten duena, eta honela dio:
|
|
Hau dio soilik: oso mardula dela eta aurreko nuntzioak egindakoa baliogabetu egiten duela (eta berorren aitatasunak dioena izan behar du, bakarrik
|
ez
dutela ulertzen), eta Aita Santuarena dela dio (baina nuntzioarena besterik ez du izan behar, erantzunean haren jauntasunak agintzen duenari men egingo zaiola esaten duelako); hau agintzen diotela dio: berorren aitatasuna prelatutzat ez hartzeko eta nuntzioari baino beste inori ez obeditzeko.
|
|
3 Beharbada esango duzue, ea zertarako azpimarratzen dudan hau hainbeste, eta zergatik diodan geu baino hobeak direnei laguntzeko. Esango dizuet nik, uste baitut oraindik
|
ez
duzuela ulertzen Jaunari zenbat zor diozuen munduko arazo eta erorbide eta harremanetatik askatuak zaudeten lekura ekarri zaituztelako: mesede handi handia da hau; esan ditudan haiek, ordea, ez daude haietatik aske, eta ez da egoterik komeni ere, garai hauetan gutxiago beste batzuetan baino; izan ere, haiek izan behar dute jende ahulari sendotasuna eta txikiei adorea eman behar dietenak.
|
|
–munduko ondasun guztiak biltzen ditu berarengan eta, uste dut, bertute guztietako asko ere bai. Hau ez dut bete betean ziurtatzen, ez dakidalako bakoitzak duen balioa, eta ongi
|
ez
dudala ulertzen uste dudana, ez dut baieztatzen; baina nik neure baitan uste dut asko biltzen dituela.
|
|
2 Jainkoak nahi beza nik ulertzea, areago oraindik azaltzea, izan ere, uste dut ez dakidala zein den espirituala, ez noiz nahasten zaion sentsuala, ezta nola jartzen naizen horretaz hitz egiten ere. Urrutitik hitz egiten entzuten duena bezala da,
|
ez
baitu ulertzen esaten dutena; hori gertatzen zait niri, batzuetan ez baitirudi zer esaten ari naizen ulertzen dudanik eta Jaunak nahi du ongi esana izatea; beste batzuetan aldrebeskeria hutsa bada, nigan berez berezkoa da ezertan ez asmatzea.
|