Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 329

2000
‎Pasiloetan emakume bat topatu eta idazkaritza non den galdetu diogu. Ez duela ulertzen erantzun digu gazteleraz eta ez da harritzekoa; Basaurin %94 inguru erdalduna da. Haurra gelan utzi berri duen ama hau ere bai.
‎" Heldu gaituk Clifden a, Connemarako hiriburura...", esan zion eta segituan gaineratu zuen egunero egiten zuela berak bide hura, eta gutxitan ikusi zuela Connemara hain eder. Eta ez zuela ulertzen nola lokartu zen, eta ea nola zen posible, inoiz ez zuela aukerarik izango naturaren holako espektakulurik berriz ikusteko eta hala ere lotan pasatu zuela bide guztia, eta ardiak errepidetik joaten ez zirelako taxia ordu laurdenez geldirik izan zuela, eta paisaia hark arnasa ere osten dizula (noski, esna egonez gero), eta berrogeita hamar libera zirela, mesedez.... Lagun handi bat betiko urrutiratzen denean bezala begiratu zien Txemak txanpon haiei.
‎Eta, ildo beretik, Salamancan xuxendu zenizkidan hitz haiek gogoan, noiz eta erran baitzenidan ezen, katoliko edo protestant, bietarik ere zerbait zinela, baina ez zinela ez bata eta ez bertzea sentitzen, berdinzki erran dezaket nihaurk ere ez dudala ulertzen nola erran dezaketen katolikoek ezen ez dagoela elizatik kanpoan salbazionerik... are gutiago Indietako oihanetan bizi izan nintzenetik indiar gorri haiekin, zeinak baitziren, karitateari zegozkion kontuetan, giristinoak baino giristinoagoak eta jenerosoagoak, guztia guztien artean partitzen zutenak.
2001
‎Etiopian eskas agertzen da, urri Izuen gordelekuetan barrenan. Eta hala eta guztiz esanguratsuak dira aipamenak, ulertzen ez duguna ulertzeko, ez garena somatzeko.
‎Eta kulturarekin batera, berea duen bigarren betebeharrean ere, hizkuntz politikari dagokionean ere, zer egingo ote duen jakitea ez da erraza, baina niri behintzat, nondik datorren ikusita, itxaropen apur bat piztu zait. Hala ere —zilegi bekit transgresio koxkor hau— ezin dut burutik kendu, Euskaltzaindiaren eraginez, edo akademiaren erabakiak gizarteratzeaz arduratzen direnen eraginez, nire burua askotan eta askotan analfabeto gisa ikusten dudala euskaraz, ez dakidala ziur zuzen idazten dudan, ez ditudala ulertzen hainbat eta hainbat erabaki, eta iruditzen zaidala, gainera, ez naizela honetan bakarra. Akademiak, nolabait, alde batera utzi duela hiztunekiko konpromisoa, eta gure hizkuntzse gu rtasuna kolokan dagoela.
‎Baina lonek, berak onartu bezala, Homeroz bakarrik daki, beste poetez ezer ez dakielarik. Honen aurrean, eta logikari jarraituz, Sokratesek frogatu egiten dio Homero ere ez duela ulertzen; singular bat, kasu honetan olerkaria, egia irizpideen unibertsaltasunetik abiatuta bakarrik uler baitaiteke.
‎De acuerdo?) baten bidezko baieztapena behar zuela. Horixe zen nik ulertzen nuen bakarra, baina hortik aurrera ez nintzen tutik ere ez nuela ulertzen esatera ausartzen; hobeto esanda, bai, bitan ausartu nintzen: lehenean, bideo bati buruzko xehetasun batzuk esplika zitzala eskatu nion saltzaileari, eta laster geratu zen argi berak ere, su artifizialezko lau memelokeria alde batera utzita, ez zekiela ezer, eta gainera, nahikoa zipotza zenez, niri mehatxua eginda bukatu zuen azalpen saioa; bigarrenean okerragoa izan zen, bigarrenean morroiak informatikaz bazekien, eta lau orduz jardun zuen bere produktu informatikoen xehetasunak, gorabeherak eta inguruabarrak azaltzen, halako sakontasunaz eta egia bilatzeko nahiaz non, une jakin batetik aurrera, denboraren etengabeko isurtzeaz, bizitzaren laburraz, Newtonen sagarraz eta itzalaren itzalaz baizik ez baitzitzaidan mintzatu.
2002
‎Oraindik ere baleta homosexualitatearekin, maritxu itxurakeriekin lotzen da. Baletean hasten direnean inork ez dituela ulertzen sentitzen dute eta begiratu txarrei aurre egin behar diete. Konpainiaren barruan, ni beti askoz hobeto moldatu izan naiz mutilekin, euren artean ez dagoelako hainbesterainoko konpetentziarik.
‎Euskara++ ek jasotako informazioaren arabera, gehienak nahiko eroso sentitzen diraeuskaraz eginda.? 2000ko uztailaren 6ko bileran egindako aurkezpenari buruzko inkesten laburpena: ONDORIOAK: Inork ez du esan. Ezer ez dut ulertu?. Heren bat ez da informazio guztiaren jabe egiten. 7 pertsona (2/ 3 baino gehiago) ondo sentitu dira. Inork ez du amorraziofik edota kontrako jarrerarik adierazi (erantzunarenarabera). Badirudi arazorik handiena informazioaz ez jabetzea dela. Beraz, zailtasun hori tratatu eta gainditu behar da, besterik ez.
‎Haurtxo berri bat etxean sartzen denean, kasketak, pataletak, beste haur batzuekin liskarrak eta seme nagusiaren bihurrikeriak hasten dira protagonismoa galdu duelako. Nahiz eta jelosiak lau urte besterik ez dituen, normala da haur gehienek anai bat dutenean, egoera kezkagarria eta kontrolaezina izan daiteke, baldin eta sintomak denboran luzatzen badira eta lehen semeak ez badu ulertzen ama irudiaren maitasuna partekatu daitekeela. «Maiorrak gurasoen maitasuna gal dezakeela sentitzen du, mundu egozentrikoa ulertzeko modu bat baitu, bere ikuspuntutik ulertzen duena», azaldu du María Jesús Fuentes Rebollok, Malagako Unibertsitateko Ebolutibo eta Hezkuntza Psikologia saileko kide denak.
‎Todo apunta a que Egin está, como los comandos de pistoleros, los informadores y alborotadores a sueldo, bajo las órdenes de ETA y actúa en su seno como la vara sobre la que se enasta la acerada pala del hacha". Iruditu zaizkizu gau parteko ahots karrankariak, Belgraviako newsagents bateko titulu gaztelerazkoak, Fionaren deus ez duzu ulertu nahi etengabekoa, ez zenari uko faltsua, Another Brick on the Wall, balediko telefono deia, zeure buruari egindako zinak xaboizko burbuila bihurraraztea, Steve eta Helenen zorabioak, irratia piztea, bolumena igotzea, irratia itzaltzea eta biharamuneko egunkariaren albistea asmatzen saiatzea, sexuari ematea. Emmarekin gogoratzea, aspaldiko partez.
2003
‎Inpartzialtasuna ziurtatzea izan litzateke aukeraketarako helburuetako bat. Gai honetan esan behar dut ez dudala ulertzen zergatik Jaurlaritzak behin eta berriz unibertsitatea baztertzen duen horrelako gauzak egiterako orduan.
‎Edo ezin zuten. Edo ez zuten ulertzeak derrigorrez eskatuko zituen erabakiak hartu nahi izan.
‎–Beharbada –ironiaz esan nion, nire kontaera eteteko asmorik ez nuela ulertzeko moduan– Ba, ez. Alejandro Mallona Izaren izena ez dago zerrenda horretan.
2004
‎Azken zortzi urteen ostean Madrilen ez dago gatazkari buruzko informazio zuzenik, informazioak subjektiboak dira. Ez gaituztela ulertzen esaten dugu, baina autokritika egin beharra daukagu, baliteke guk ere haiei denbora eta esfortzu aski eskaini ez izana.
‎3 Auzitegiak ulertzen badu jurisdikziorik ez duela, gaia beste jurisdikzio ordena bateko auzitegiei dagokielako, orduan auzitegiak adieraziko die, auziaren gaineko ardura hartu ez duen autoan alderdiei, euren eskubidea zein organotan baliatu duten. Ebazpen berbera emango du auzitegiak, eskumen objektiborik ez duela ulertuz gero.
‎Baina hori onartuz gero, bere sistema osoaren oinarria hautsita geratuko litzateke zeharo, eta hori egin aurretik nahiago du autoinkulpazioaren bidetik jo: nik ez badut ulertzen zergatik egiten duen Jainkoak egiten duena ez da bere errua izango, nirea baino, neu bainaiz akastuna, nire ezagutza da mugatua, neu naiz ezerezaren partaidea eta ez bera. Onartu behar dugu honek guztiak gogor astintzen duela Descartesen egiari buruzko adiera, berak nahiko lukeena baino gehiago astindu ere.
2005
‎“Neurriz kanpoko” igoera Ekintzan dauden Kontsumitzaileen Federazioak (FACUA) “neurriz kanpokotzat” jo du azken 12 hilabeteetan butano bonbona %10, 9 igotzea, eta uste dute ez dagoela “behar bezala justifikatuta”. FACUAren aburuz, hazkunde berriak “kalte nabarmena dakarkie erregai hori erabiltzen duten pertsonei”, eta gogorarazi du azken berrikuspenean salatu zuela euroaren egoera dolarraren aurrean indartsua zela, “gaur egun oraindik ere gertatzen den bezala”, eta, beraz, ez duela ulertzen bonbaren prezioak hazten jarraitzen duenik. Era berean, ez du onartu igoera hori nazioarteko merkatuetan petrolioaren kotizazioak gora egin duelako justifikatzen dela.
‎PROMPT siglekin bataiatu eta sei herrialdetan (Espainia, Alemania, Herbehereak, Italia, Erresuma Batua eta Suedia) egindako azterlanak migraina duten pertsonen frustrazio egoera islatzen du. “Herritarren %92k uste du ez dutela ulertzen arazoaren larritasuna”, esan zuen Desafio Agostik, Hirslanden Zurich Zefalea zentroko zuzendariak. Baina okerrena da kaltetuaren ingurua ez ulertzeak atzeratu egiten duela medikuari kontsulta egitea eta sindromearen diagnostiko egokia egitea.
‎Markaidak argi utzi zuen" tentsio egoera desatsegina bada ere, eta gustatuko litzaidakeen hainbat gauza ezin badut egin ere" ez duela bere" jarrera" aldatuko, eta Zapatero Espainiako gobernuburuarekin lerrokatu ostean," familia osoa ados" dagoela horrekin azaldu zuen. Izan ere," euskal gizartea bezalako gizarte anitzean, hain jende pluralarekin, pertsonak bi eratakoak edo, asko zehaztekotan, era bakarrekoak baino ezin garela izan pentsatzen duen jendea egotea" bere familian ez dutela ulertzen azaldu zuen Joseba Markaidak.
‎Itzubaltzeta/ Romoko Gobela kiroldegi berriaren inaugurazio ekitaldia bertan behera uztea erabaki du Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak, PPk aurkeztutako erreklamazioa aintzat hartu eta gero, Getxoko Udalak hura hasi baino ordu gutxi lehenago jakinarazi duenez. Onartzen badute ere, erabaki hori ez dutela ulertzen adierazi dute udal agintariek," egunotan EAEn antzeko beste ekitaldi batzuk egin direlako". " Eusko Jaurlaritzako sailburuorde eta Portugaleteko alkatea bertan zirela, uribildu horretako Castaños Jenerala kalea berriro irekitzeko ekitaldi ofiziala egin zuten atzo bertan.
‎Neurri batean ulertzen dut, jendeak bizi behar duelako, artzainok ere industria behar dugu, esaterako; baina hori konpentsatzeko horren ordezkoa genuke sari moduan. Behin baino gehiagotan adierazi diet politikariei ez dudala ulertzen zergatik ez diren utzita dauden baserriak prestatzen eta artzain gazteei ematen. Badira gazteak hartuko lituzketenak.
‎Ametsek buruaz erantzun dio, baietz, japonieraz badakiela, baina aurpegiak beste zerbait ez duela ulertzen islatzen du. Eskuan duen argazkiari begiratu eta, azkenean, zer egin jakin ez eta Madokari erakutsi dio.
‎Benetan kezkatuta zegoen. Ez nuela ulertzen, esan nion. Lan pagotxa, soldata hobea, eta hainbat artikulu jaso, eta argazki batzuk kudeatu, hori besterik ez zela.
2006
‎Haur txikiari, esate baterako, ikuspegi afektibotik animalia horiekin askorik partekatuko ez duela ulertzea kosta egingo zaio.
‎Ea ordu arte bizitza normala egin nuen arioen artean, ez zuela ulertzen nola iritsi nintzen haraino judua nintzela jakin gabe, Andreas Keunen izena zikindu nuela, nire hiriko komisariatik pasatu behar nuela hanka sartze burokratiko hura zuzentzera, handik aurrera nire herritar mailari zegokion bizitza egin behar nuela.
‎Zuk inoiz ez duzu ulertuko, ebaki du Meltxorrek, zuk ez dakizu eta, zer gauza den premia!
‎Inork ez zuen horrelakorik jendaurrean esan, baina editorearen kolega batzuek ahapeka aitortu zuten bere jokabidea ez zitzaiela hain aparteko eta burugabea iruditu; izan ere, halako idazle" interesgarri" eta are" oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen, eta denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku zarta amultsuak banatzen, animo eroriak altxatzen, idazle desmotibatuak adoretzen, idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen; hasiberriei idazle interesgarriak izateko aholkuak ematen, interesgarriei oso interesgarri izateko gomendioak partitzen, eta jada oso interesgarri zirenei bere mukizapi propioa maileguan uzten negar egin zezaten, eta are lepoa edo magala ere eskaintzen mukizapia sobera umel eta mukiz beteta geratzen zenean; eta hau gero eta maizago gertatzen omen zen, zeren, editorearen aholkuak hain zirenez onak eta egokiak, oso interesgarritzat har zitezkeen idazleak erruz biderkatzen ari baitziren, perretxikoek klima baldintzak alde dauzkatenean, eta horrela. Gauza hain omen zen nabarmena lanbidekoentzat, ze Balkan Txikiren lehiatzailerik zorrotz eta gogorrena zen Entelekiak argitaletxeko nagusiak –argitaletxe artesanal eta oso interesgarria hau ere– behin baino gehiagotan esana baitzien bere laguntzaileei ez zuela ulertzen Balkan Txikiko editoreak nola eusten zion, bera izatera, aspaldi suizidatu zatekeela, edo lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia kabinete bat. Eta kontrarioa apaltzeko asmoz botatako ironiazko hitzak ziren, noski, baina aieru txarrez tindatutako ironia batekoak, Entelekiak argitaletxeko editorea bera ere oso bolada txarra pasatzen ari zelako bere idazle oso interesgarriek ez ziotelako minutu bakar bateko bakerik ematen:
2007
‎Ib., 8 Hain zuzen, hiritar frantses gehienek frantsesa ez zutela ulertzen argudiatzen da Grégoire Txostenean frantsesa eskoletan inposatzearen alde.
‎Uste genuen, azkenean ulertua genuela Hiroshimako otoitza. Eta horra nola deus ez genuen ulertu.
‎Eta erdaraz ikasirikoa euskara garbian eman nahizko" indar neurketan", esperientzia etsigarria egin du, egundoko ahalegina kostatzen zela, eta azkenean inoiz ez zela adierazi beharrekoa doi doi adieraztera iristen (kontzeptuek euren historia eta nortasuna dizute, eta euskarazko hitz berri batek ez dauka). " Maisuen" euskara garbia irakurriz esperientzia egin du, halaber, edo ez zuela ulertzen; edo inoiz ez zegoela seguru, zuzen ulertu ote zuen; edo ulertzen bazuen, erdarari eskerrak ulertzen zuela, lehendik bazekielako, zer esaten ari ziren; edo haien askalekuak ez zuela asetzen, beti esan behar zuenera hurbiltzen eta inoiz ez ailegatzen (Orixek hala nahita ere ‘agintari’ ez da ‘imperator’, eta ‘noizaldia’ ez da ‘denbora’ Eta Orix... Garbizaletasunarekin, bada, nahiko eskarmentatua eta aspertua bazegoen Erriberriko bere esperimentu filosofikoekin.
2008
‎Funtsean, aldeek ez dutela ulertzen besteek ere arrazoi partea dutela, eta alde bakar batek ez badu bere jarrera aldatzen zaila dela aurreratzea. Nire inpresio orokorra hauxe da:
‎Erregistroa aldatzen ez jakitea edozein helduri gerta dakioke; ni medikua banaiz, goren mailako medikua, eta beste inork baino gehiago badakit nire arloari buruz, eta ez banaiz gai nire kontsultara etortzen denak uler nazan, medikuntzaz ezertxo ere ez dakien gizonak edo emakumeak ez badu ulertzen nik esana, kasu horretan ni naiz ezgauza erregistroa aldatzeko.
Ez nuen ulertzen esaten zidana.
‎– Lexiko ortografikoak ongi funtzionatzen duenez, subjektuak ongi idatz ditzake hitz irregularrak eta sasi hitzak, baina ez du ulertzen idazten dituen hitzen esanahia.
‎Redmondeko erraldoiak World Wide Telescope laster merkaturatzea aurreikusten du, 1,2 milioi galaxia milioi baino gehiago etorkizun hurbilean erakutsiko dizkien teleskopio birtuala. “Microsoftek doako tresna gisa jarriko du World Wide Telescope hezkuntza eta astronomia komunitatearentzat, jendea Unibertsoa esploratzeko eta inoiz egin ez duten bezala ulertzeko itxaropenarekin”, dio Bill Gatesek sortutako konpainiak. Bestalde, Googlek Sky aurkeztu zuen abuztuan, Google Earth en antzeko doako tresna bat, Internetetik zuzenean atzitzen diren espazioko irudiak dituena, aplikaziorik instalatu beharrik gabe.
‎beharragatik, etsipenagatik, presagatik eta agobioagatik. " Pertsona askok ez dute irakurtzen edo ez dute ulertzen sinatzen ari diren kontratua", dio adituak, eta zerbait gehiago azaltzen du. Mailegu emaile horien negozioa ez da gehiegizko interesak kobratzea, kontrakoa baizik; pertsonak zorrari aurre egin ezin izatea bere ondasunak gauzatu ahal izateko.
‎Izan ere, iaz Trentinoko Giroan positibo eman zuen, nandrolonarekin, eta, kontranalisiaren zain, Euskaltel Euskadik taldetik kanporatu zuen Italiako Giroa lehiatzen ari zela. «Kolpe handia» jaso zuela eta ez zuela ulertzen zer gertatu zen esan zuen, behin eta berriz, Peñak. Eta kontranalisiak arrazoia eman dio, negatibo eman baitu Aketza Peñaren bigarren lagin horrek.
‎" Homeroren mundua, hala nola tragediaren mundua, arrotz samarrak egiten zaizkigu, horren gaude pentsatzera ohiturik gizaki baten ekintzak bere aukera askearen ondorio kontraesankor direla, bere ardura, hitz batean, ezen ez baitugu ulertzen mundu bat non egoera nahikoa den gizaki bat errudun izateko.
2009
‎" Konta dezaket diosku bere begi orain urdin orain berdoztak josten dizkigun bitartean ez nuela ulertzen zer egiten nuen ohe hartan, zer gertatzen zitzaidan, eta galdurik sentitzen nintzela, eta besteen mendean nengoela guztiz, baina ezin nuela ezer galdegin". ZIUko box hartan Platonen leize mitikoan bezalaxe sentitzen zen Leire, isla eta itzal argien artean.
‎Nolanahi ere, balizko hobekuntza horiek itzalean geratu dira asteon AIG aseguru etxeak bere zuzendariei ordaindu dizkien 165 milioi dolarreko pizgarriak direla eta. Horren ildotik, Obamak esan du ez duela ulertzen porrota saihesteko Estatuaren dirua jaso duen enpresa batek halakorik egitea.
‎Horren harira, Ruizek esan du ez duela ulertzen izan ere, Patxi Lopez lehendakariak eta Gemma Zabaleta Enplegu sailburuak CES erakunde aktibo bezala ikusten zutela adierazi zuten; bai sindikatu, enpresa eta gainontzeko eremu ekonomikoei dagokienez ere.
‎Gainera, Koldo Aulestiak azpimarratu du gizarteak ez duela ulertzen kaltetua ez dela gaixoa bera bakarrik, ingurukoak baino.
‎Zerotik hasierarik ez dago adimenaren praktikan. Jainkoaren kontzeptua gaur ez dugula ulertzen, eta zer den (berriro) ulertzeko, hoberena, Jainkoa zeharo ahaztu, ezabatu eta munduari begiratzen zerotik (berriro) hastea genukeela postulatzea, abiagune ideal bat irudikatzea da, Jainkoaren ideiaren edukia (k) bere genesiaren arabera atzemateko, gizakiak mundua begi oraintxe lehenbizi irekiberriz hautemateko ahalmen gardena duela suposatuz. Hori horrela ez da inoiz izan.
‎Eta ez ninduen harritu nire hozkeriak. Urte dezente eman nituen auziaren inguruan kezkatuta, eta, nire kezkak ezer konpontzeko balio ez zuela ulertuta, azken urteetan egunkarietako gertaeratzat nituen horrelako berriak, egunkaria ixtearekin batera desagertzen zirenak, inguratzen ninduen mundutxoan eragin zuzenik ez zutenak. Eta azkar ixten nuen egunkaria gainera, horrelakoen aurrean.
‎Baina Norak badaki, bere izena arnasestuan ebakitzen zaidanean, badaki. Martin esaten duenean, Martin, ez duzu ulertzen esaten duenean, badaki zertan ari naizen.
‎Badakizu behin batean izeba Ernestinak zer esan zidan? Gauza asko ulertzen zituela, baina ez zituela ulertzen kristauek historian Jainkoaren izenean piztu dituzten gerrak, Jesusek etsaia maitatzeko agindua eman zuenean. Jesusek bekatariak maite baitzituen eta horregatik maite baitut Damaso orain bi aldiz gehiago:
‎Jakitea nahi dut, nik sentitzen dudana sentitzen ez badute ere. Esaten dudanean [jendeak] ez duela ulertzen, esan nahi dudana da ezinezkoa dela ulertzea. Baina gutxienez jakin behar dute?.
‎Horrez gainera, gizonezko batzuek emakumearen sexu desiraren jaitsiera gauza pertsonaltzat hartzen dute, eta, horregatik, zaurituta eta lekualdatuta sentitzen dira. Emakumeek, aitzitik, bikotekideak erdituondorenean igarotzen ari diren zailtasun fisikoak ez dituela ulertzen sentitzen dutemaiz, ezta haurraren hazieran bikotekidearen inplikazio gabeziaren ondoriozsufritzen duten nekea ere (Belsky eta Nelly, 1994; Cowan eta Cowan, 1992).
‎Bermejok ez du inoiz behar bezala jokatu. Inoiz ez du ulertu zeintzuk diren Justiziaren arazoak. Egoerak ezin zuen luze iraun.
‎Ustekabea izan zen. Uste nuen inoiz ez zuela ulertuko.
‎Era berean, ez dago asmatzerik jendeak zer egingo lukeen Orotariko Euskal Hiztegiarekin. Batek, beharbada, hori erabiliko luke hiztegitxo bat sortzeko iPhone eta Kindle liburu irakurle digitalentzat, halako eran non irakurtzen ari zarela ez baduzu ulertzen hitz bat, berau aukeratu eta tak, hitzaren esanahia agertuko litzaizukeen. Horrela, harritu egingo ginateke zenbat aplikazio sortuko liratekeen.
‎Alternatiba bakarra" aldaketa politiko eta soziala dela" azpimarratu zuen, eta deitutako ekimenean parte hartzera deitu zuten gizartea. Halaber, gertatutako eraso faxisten aurrean klase politikoek agertutako jarrera" ez zutela ulertzen" azpimarratu zuen.
‎Amorratuta hitz egin zuen herenegun Mikel Astarlozak. Ez duela ulertzen zer gertatu den. Ez dela posible.
‎Eta Palestinan ez ezik, Afganistanen jartzen gaitu Khadrak (Les hirondelles de Kaboul, 2002). Ulertzen ez duguna ulertzeko, dikotomia faltsuak hausteko (Ekial de/ Mendebalde, Arabia/ Europa, Gu/ Zuek).
‎Badakizu behin batean izeba Ernestinak zer esan zidan? Gauza asko ulertzen zituela, baina ez zituela ulertzen kristauek historian Jainkoaren izenean piztu dituzten gerrak, Jesusek etsaia maitatzeko agindua eman zuenean. Jesusek bekatariak maite baitzituen eta horregatik maite baitut Damaso orain bi aldiz gehiago:
‎Halako batean, ordea, zerbait hautsi zitzaion, eta bizirauteko borroka hasi zuen," ni neu" izateko ahalegina, Anandak bere inguruan sortzen ari zuen zurrunbiloan ez desegiteko lehia, haren eromenak irents eta ezerezta ez zezan borroka; Sarak ez zuen halere Ananda gorrotatzen, inoiz ez zuen gorrotatuko, baina mutilak hondora ez zezan eta aldi berean mutila bera hondora ez zedin gogor borrokatu zen, Anandaren bidea gero eta aldenduago baitzegoen errealitatetik, amets zoro batean gero eta barruratuago. Anandak inoiz ez zuen ulertu Sararen jokabidea, saldukeriatzat bizi izan zuen, azpijoko zikintzat, neskak amodio ezkutuak eta esan ezinezko grina ilunak gordeko balitu bezala, beragandik pixkanaka aldentzeko jukutria gaiztoak asmatuko balitu bezala. Ez zegoen halakorik, ordea; batere ez.
‎Ez nuen lotzen kartzelarekin, eta esan egin nion, ez nuela ulertzen zer lotura zuen horrek guztiak kartzelarekin.
2010
‎Gaineratu dutenez, arraroa da bost urtetan itzulpena egiteko denborarik ez izatea. Hitz horiek erabili dituzte akusazioa egiteko, eta orain ez dituztela ulertzen esaten digute, azpimarratu du Otegiren abokatuak.
‎2011ko hauteskunde formulak osatzeko orduan beste alderdi batzuek duten urduritasuna ez dutela ulertzen esan du gaur Xanti Kiroga eta Txelui Moreno ezker abertzaleko ordezkariek, baina gai garrantzitsu bat dela onartu dute.
‎Erkidegoetako autogobernuek gizabanakoaren eskubideei eragiten dieten erabakiak nola hartu ditzaketen ez duela ulertzen aitortu du, eta ildo horretan esan du ez dela posible erkidegoek arauei jaramonik ez egitea.
‎Renfek eskainitako datuak ez dituztela ulertzen esan dute sindikatuko iturriek; izan ere, atera diren 5.000 trenetatik 2.000 bertan behera gelditu dira.
‎Astakera bat da, Unaik gure idazkari nagusiak elkarrizketarako neurriak aipatu eta korrika beraiek ateratzea, inork baino azkarrago erantzuna ematen. CCOOko zuzendaritzako kideak ez duela ulertzen sindikatu abertzaleen jokaera, beraien agiri batean onartu baitute lan istripuen kontra eman den erantzun zatituak enpresa buruak indartu dituela eta sindikatuak kaltetu.
‎Hori bai, abisatzen dizut, zuk zeure idazkia espainieraz egin zenidan bezala, nik euskaraz egingo dizudala; pentsatzen dut ez duzula ulertzeko arazorik izango, ez baitut zalantzan jartzen mota bateko zein besteko zeruan egongo zarela, Espiritu Santuaren garrak hartuta, hizkuntza guztien jabe; gerta liteke, haatik, zeruko kontuak horrelakoak ez izatea; bada, hala ez badira, zeruan izango da, bai, euskaltegiren bat, eta matrikula zaitez haietako batean, ea euskara behar bezala ikasten duzun behingoz?...
‎Bere omenez egindako ekitaldi hartan (Bernardo Atxagak aurkezpen zoragarria egin zion, oso ondo neurtua eta pentsatua) galderak egiteko txanda zabaldu zutenean Marokoko gazte txotxolo bat hasi zitzaion aurka egiten, oso modu itsusian, kargu hartzen eta esaten, ez baitzion azkenean ezer galdetu? ez zuela ulertzen nola argitaratu zioten Xukriri halako antzerki liburu bat, hain txarra eta kaxkarra izanda, berak oso ondo zekielako, ez zelako alferrik bera ere idazlea, antzezlea eta zinema zuzendaria, lan hark ez zuela piperrik ere balio, idazle kaxkarra zela eta abar?
‎KANDIDOk keinu egingo du ezer ez duela ulertzen adieraziz.
‎IKERNE. Badakit ez duzuela ulertzen, baina maitemindu egin nintzen, bila joan gabe. Hori da gertatu zena.
‎Haientzat, dena dago kanpoan. Kexu dira besteek ez dituztela ulertzen, ez dietela laguntzen edo ez dietela behar dutena ematen ondo egoteko”, erantsi du Yscadarrek. Besteen mendekotasun horrek sexu bilaketa etsigarri batera eramaten ditu pertsona asko, baina ez plazera sentitzeko modu gisa, baizik eta bestearekin fusio emozionala lortzeko.
‎Bidaian Aerolinearen mostradorean agertu behar da eta arazoa konpontzeko aukerak eskatu. Enpresak ez badu ulertzen zer gertatu den, gogorarazi behar zaio bidaiariaren eskubideak beti bete behar direla eta hegaldia atzeratu edo bertan behera uzteak eragindako gastuen faktura guztiak gorde behar dituela. Garrantzitsua da erreklamazio orriak eskatzea konpainiaren aurrean eta AENAren aurrean kexa formala egiteko.
‎Hori bai, abisatzen dizut, zuk zeure idazkia espainieraz egin zenidan bezala, nik euskaraz egingo dizudala; pentsatzen dut ez duzula ulertzeko arazorik izango, ez baitut zalantzan jartzen mota bateko zein besteko zeruan egongo zarela, Espiritu Santuaren garrak hartuta, hizkuntza guztien jabe; gerta liteke, haatik, zeruko kontuak horrelakoak ez izatea; bada, hala ez badira, zeruan izango da, bai, euskaltegiren bat, eta matrikula zaitez haietako batean, ea euskara behar bezala ikasten duzun behingoz......
‎Guk benetakoa bizi nahi dugu. Gainera, inoiz ez dugu ulertzen zer nolako gogoa, zer nolako beharra daukaten maite ez duen hori erakartzeko. Hori lurralde atzeratuetan baino ez dute egiten, antza, eta Espainia ez da horrelakoa, ezta?
‎Itxura baino ez da gure artekoa, eta hori ez badute ulertzen inoiz ez dira zoriontsuak izango, eta inoiz ez dute bikotekidea zoriontsu egingo. Horrelakoetan, jakin behar entzuten, jakin behar, noiz edo noiz bada ere, amore ematen, eta espainiar eta frantziar politikariek oraindik ez dute ikasi, eta ez dute ikasi nahi.
‎Har dezakegua haiek epaituak izateko arriskua? Ez badute ulertzen, ez irri egiten, txarra izanen zaie, baina ez da hori grabeena, kaltegarriena da guk sinetsiko dugula maila eskasekoa dela eta hasiko garela haien irizpideen asetzeko idazten. Eta hori da preseski gurean txarra.
2011
‎Kezkagarria izan zen eman zuten itxura. Jokalariek Marcelo Bielsa eta bere lantaldea eguneroko lan saio luze eta gogorretan erakusten ahalegindu direnaren ezer ez dutela ulertu ikusi zen. Athletic pitzaduraz betetako taldea izan zen.Hiru egunean zuritik beltzera pasatu dira zuri gorriak.
‎Agur Zuberoa, esan dio, doinua hartzen ahaleginduz, baina ez zuela ulertzen adierazi dio emakumeak; ez du jakingo, noski, Iruriko Etxahunen berri, denbora gutxitxo darama Atharratzen bizitzen horretarako. Agur zu beroa, agur, Yami, zurekin ditut ametsik gozoenak, esan dio gaueroko maitaleak, eta hori hobeto ulertu duela iduri zuen, bere irribarrerik politena eskaini dio behintzat.
‎baietz erantzun nion, pentsa nezan eskainitako beta hartu ere gabe. Esan ere egin nion ez nuela ulertzen, enpresaren aurrerabiderako hain garrantzitsua bilatzen nuen egiteko hartan, zer oztopo klase ikus zezakeen inork; adin kontua izango zela, agian: egia esateko, ia berrogeita hamabost urteko gizon bat hain egoera nahasia zegoen lurralde batera bidaltzea ez zen, beharbada, inteligenteena.
‎Gaztea zen eta gaztea zelako maite nuen neurri handi batean, baina ondokoengan ere ezkutuan genituen ahalmenak azaleratzen saiatzen zen, eta horrek molestatu egiten ninduen. Ez zuela ulertzen esan zidan bi mila kilometroko bidaia egin izana, gero, bisitatu behar nuen idazlearen etxearen aurrean ordubetez zalantzan egoteko. Hogeita sei urte bakarrik zituen, nire adinaren erdia gutxi gorabehera, baina nire ama balitz bezala hitz egiten zidan batzuetan.
‎bi aktore ezagun, gertuko plano pare bat, irribarre batzuk? Jakitun naiz portzentaje handi batek ez duela atsegin egiten dudana, edo ez duela ulertzen, edo ez zaiola iristen, baina sentitu behar dut nik egin dudala eta gustatzen zaidala. Miserable samarra litzateke, ardurak eskatuko dizkidan inor ez dudan arlo honetan, aske naizen honetan, gustatzen ez zaidan zerbait egitea, jendeak gustukoago izan dezan?.
Ez dut ulertzeko gogorik.
‎Nahi zutena pentsa zezatela. Ez bazuten ulertzen, inozoak zirelako. Igogailutik irten, beren gelako atea ireki eta barrura gidatu zuen Janey.
‎–Maisuen? euskara garbia irakurriz esperientzia egin du, halaber, edo ez zuela ulertzen; edo inoiz ez zegoela seguru, zuzen ulertu ote zuen; edo ulertzen bazuen, erdarari eskerrak ulertzen zuela...» (Azurmendi, 2007a: 103); eta bestalde, Mitxelenak Gaizka Barandiaranen eta Orixeren obrei egindako kritikak irakurtzean, zein Txillardegi, Villasante eta Irigoienen argumentuen berri edukitzean, euskara mordoiloaren bidea hartu zuen.
‎Etxeko lana da lanean ari diren eta “inolako eskubiderik gabe” esklabo bihurtzeko arriskua duten 16 urtetik beherako neskatoen lehen lana. Txostenaren arabera, adin txikiko horiek abusurik ez dutela ulertzeko moduak, “enplegatzaileek karitate eta filantropia lan osoa egiten dutela sinesteak bultzatuta”, indarkeria ezkutuan eta alde batera utzi du. Ikerketak adierazten du haur batzuk egoera arriskutsuetan edo ustiapenekoetan lan egiten dutela, baina egoera horiek ikusezinak dira, kanpoko etxeen eremu pribatuan gertatzen baitira.
‎Sukaldaritzak garrantzi handia izan zuen gizakiaren bilakaerak jarraitu dituen urratsetan. Horregatik, Rachel Carmody Harvardeko Unibertsitateko ikertzailearen eta “Proceedings of the National Academy of Sciences” (PNAS) aldizkariak argitaratzen duen lan baten zuzendariaren arabera, “harrigarria da ez ditugula ulertzen jaten ditugun elikagaien funtsezko propietateak”. Carmodyren ikerketak gizakiaren eboluzioaren aurrerapen teorikoak eta nutrizio modernoaren ikuspegi praktikoa eskaintzen ditu.
‎Radio Nazionalak ematen zituen kontzertu klasikoak entzuten nituen, Pablo Neruda edo Gabriel Aresti irakurtzen nituen bitartean. Sasoi hartan deskubritu nuen Maiakovski ere, eta Lenini gertatzen zitzaion bera gertatzen zitzaidan niri ere haren poesiarekin, ez nuela ulertzen, baina mezu ezkutu hilezkorrak balira bezala irakurtzen nituen haren poemak gaztelaniazko edizio klandestinoetan.
‎Zutaz ere sarritan oroitu naiz. Baina aitortu behar dizut inoiz ez nuela ulertu Moby Dickekiko zure obsesio hori. Begira, Carla, azaldu zion gizonak, nik badakit nire patua idatzita dagoela marinel baten besoan dagoen tatuaje bat izanen balitz bezala, eta balea zuri horrekin lotuta dagoela.
2012
‎Herritarren sentimenduei politikariek jarri zieten hitza. Egungo egoera politikoan oraingo espetxe politikari eustea ez dutela ulertzen esan zuten, eta ETAk armak uzteko erabakia eman ostean aldatzen hasteko ordua iritsi dela ohartarazi zieten Espainiako eta Frantziako gobernuei. Haien guztien atzean sartu zen jendea.
‎Ohikoa da Julio Iglesias edo Duo Dinamicoren abestiak entzutea. Jakinaren gainean daude parentesi horiek umeek ez dituztela ulertzen, batzuek gaztelaniaz ulertzen ez dutelako, eta sarritan helduen garaiko erreferentziak erabiltzen dituztelako.
‎Errusiako agintariak askoz proaktiboagoak izan ziren herritarrak ebakuatzerakoan Japoniakoak bere herritarrekiko izan direna baino. Badirudi Japoniako agintariek eta TEPCOk ez dutela ulertzen haurrak 10 bider sentiberagoak direla erradioaktibitate arekiko helduak baino. Neskatoek irradiazioengatik kantzerra garatzeko aukerak mutikoenak halako bi dira.
‎Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiari «argi eta garbi gaitzesteko» eskatu dio. Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak jakinarazi du ezker abertzaleak ez duela zerikusirik horrelako gertakariekin, eta esan du ez duela ulertzen zergatik tematzen den Eusko Jaurlaritza ezker abertzalearengana jotzen halakoak gertatzen diren bakoitzean. Aralarrek ere «errotik» gaitzetsi du edukiontziak erre izana.
‎Auzitegi Nazionaleko epaile ohiak Estatuko idazkariak bere kontra dituen arrazoiak zeintzuk diren ez duela ulertzen adierazi du, ez dakiela politikoak, ideologikoak edota bestelakoak diren esan du eta Barne Ministerioko ordezkari bakar batek ere bizkartzaina kendu diotela adierazi ez izana kritikatu du.
‎Irakaskuntza alderdien arteko borrokarako tresna erabiltzea ez duela ulertzen adierazi du Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak Bilbon egin duen ekitaldian. Espainiako Gobernuak irakaskuntza, aurkari politikoaren eta Estaturen aniztasunaren kontra borroka politikorako eta ideologikorako?
‎–Aiztoa eta aizkorarena, zertaz doa hori?? Ez zuela ulertzen esan nahi zuen keinua egin zuen Ainhoak buruarekin, oso urduri zegoela ere argi gelditu zen keinu horrekin.
‎Inoiz ez duzu ulertu nola utzi zuen amak arte galeriako lana Bartzelonara joan eta etxeko lanetan aritzeko. Bere burujabetza galdu eta gizon baten esanetara, haren kaka guztia garbitzen ibiltzea deritzozu horri.
‎Gure eztabaidetako bat, garai hartan, The Smithsen ingurukoa zen, hain justu: nik, burla haizez, esan ohi nion ez nuela ulertzen gizon heteroek gustuko izatea taldea, hain iruditzen zitzaidan kantatzen zutena, bitarikoa? –nik, equívoco?
‎Nik ere ez ditut ulertzen egiten ditudan gauza gehienak.
‎Bortxaren zilegitasunaren eztabaidak kasuistikaren eremu bihurri batean sarrarazten gaitu, labirinto honetan ausaz gure hipotesiko gogoetalaria zerbait aztoratuko baitzaigu. Funtsezkoa da, haatik, katramila hauek denak ez ahaztea, bortxa ez kondenatzeak zentzu bakar unibokorik ez duela ulertzeko, ez morala eta ez politikoa, eta ez moralki unibokoa batez ere (bortxaren kondena ere moralki unibokoa ez den bezalaxe: batzuetan ebanjelikoa da, eta batzuetan neofalangista soila,, konstituzionalista?
‎Iritzi horri lotu zitzaion berehala nire irudimena, berez funtsik gabea zen arren; eta, nire gidariari aipatu niolarik, harrituta geratu nintzen entzun nionean esaten, nola, horixe bazen ere gai honi buruz norvegiarrek zuten ideia, berak ez zuen halakorik uste. Aurreko ideiari dagokionez, ez zuela ulertzen aitortu zuen; eta horretan ados nengoen berarekin, zeren, paperean argia izanik ere, guztiz ulertu ezinezkoa bihurtzen baitzen, eta baita zentzugabea ere, osinaren trumoi haren pean.
‎Eta hari dena kontatzen hasi zen, presaka, segidarik gabe, egitateak esajeratuz, asko asmatuz, eta parentesiak oparo tartekatuz, hain ugari non gizonak ezer ez baitzuen ulertzen.
‎Baina neuk aitortu banie, uste dut hil egingo nintzatekeela. Zuk... zuk ulertaraziko zenieke eromen aldarte bat izan zela, ni ez naizela hain gaiztoa eta zitala, nik neuk ere ez dudala ulertzen nola jokatu nuen era hartan. Egingo didazu mesede hori, osaba?
‎Bere begi urdinekin begiratzen ninduenean, dena asmatzen zuela, deus ez zuela ulertzen, iruditzen zitzaidan aldizka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia