Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2000
‎" Nire lagunak pozak txoratzen jarriko lirateke Bakarnerekin ez, eta benetako neska batekin harremanak izan ditudala esango banie", adierazi izan dit trufaz azken egunotan, baina ez Ruben ez ni ez gara ausartzen etorkizunaz hitz egitera. Badirudi ez dugula elkar behartu edo mindu nahi; badirudi biok ere elkarren gorputzen gose garela, eta gose horrek ez duela amaierarik(" Orain arte neure buruari ematera mugatua, bazeneki zenbat laztan dudan zuri emateko...", esan zidan afaldu ondoren hotelera itzuli ginenean).
2001
‎Egia da, bai, Chomskyk eta oraingo ezker aldera jotzen dutela gehienbat politika gaietan; egia ere da, zaharrago horietarik, franko eskuindar direla (PCFkoak eta). Bi joera horiek ez dira, ordea, bata bestearen seme, lokarririk aski ez dutenez gero elkarrekin, erro bakar batetik sortuak baizik.
2005
‎Isilik itzuli ginen autora; Hondarribitik irten, eta etxera eraman nuen. Geroztik, behin edo behin baizik ez genuen elkar ikusi, zer moduz genbiltzan jakiteko, elkarri animuak emateko, batik bat berak niri, hondoratua ikusten ninduen eta. Hala eta guztiz ere, aste pare bat edo gaizki pasatuta, zerbait ulertezina gertatu zitzaidan barruan:
2006
‎Triestera iritsi nintzenetik, gero eta gehiagotan behartzen nuen neure burua zer zen normala eta zer ez bereiztera. Alemanian ez bezala, Triesten guztiz naturaltzat zeuzkaten kausa jakinik gabeko bat bateko aldarte aldaketak, haserre handirik eragiten ez zituzten elkarren arteko txantxa eta zirtoak, bizitzeko aisetasuna, kalean etengabe entzuten ziren jende baztertuen bakarrizketak, eta baita dirudunak ziruditen oso ondo jantzienak ere?. Deserosoa egiten zitzaidan hura guztia, nik ordu arte bizi izan nuenaren hain bestelakoa baitzen, baina, aldi berean, erakarri ere egiten ninduen haren guztiaren muinean zegoenak:
‎Bisitan etorri zitzaigun orain urte batzuk. Berrogeita bost ziren ez genuela elkar ikusten, berrogeita bost urte, eta hemen azaldu zitzaigun, herenegun joan izan balitz bezala. Leihotik begira jarri, eta esaten zuen ez duela herria ezagutzen.
2008
‎Ez dago argi zergatik ez duten elkarrekin hitz egiten, zergatik ez duten elkarrekin ezer egiten, hori izanik hain zuzen ere biok nahi dutena. Afaltzera irten nahi dute, zinea ikusi nahi dute, teilatuan lo egin nahi dute, gauez bainu bat hartzera joan nahi dute, bizikletan ibili, bidaia luze bat egin.
‎" Lasai hartu gauzak, ez izan presarik, esan du gero?, ez duzu dena, heldu eta berehala ulertu behar". Sagranek eta Mifuk ez dute elkar ezagutzen, baina ziur ondo konponduko liratekeela. Ez dituzte gauzak aldez aurretik planifikatzen, denborari uzten diote bere lana egiten.
2009
‎Eta ez dute elkar ezagutu ere egiten. Abizen bera badute ere, ez dute elkarren berri. Hala, bada, kasualitatez jaio nintzen Krimean.
‎Harrezkero, behin baino ez dugu elkarrekin hitz egin, orain dela sei urte mutil lagun berriarekin zeure arropen bila etorri zinenean etxera. Itxura ederra zenuen.
2010
‎Eta ez ote zen orduantxe gertatua izanen Elamako heriotza? Inon ez baititut elkarrengandik hurbilago ikusi Elamako bi meatzariok: Trabuko eta" Tontotxo" izan zitekeen Fraixku Villanueva, alegia.
2011
‎Elkarri begiratu genion, maitemindu egin ginen... Ba horra, bost minutu geroago irten banintz, hark bere bidetik jarraituko zuen eta nik neuretik, ez genuen elkar ezagutuko eta ni lasai biziko nintzen, zuek bezalaxe, zahartzarora arte.
‎Asko kosta zitzaidan ume hauek haztea. Zurbilak ziren, bata kaskabeltza, bestea horaila; hazpegietan ez zuten elkarren antzik, baina bai begiradan: esan liteke katuaren begiak zituztela, zertxobait irtenak eta kolore berdekoak, begi erneak, sarkorrak, zorrotzak esan liteke, begi harrigarriak hain ume txikiak izateko.
‎Uste dut horrela laburbil daitekeela egoera: ez genuen elkarri esateko ezer.
2012
‎Etxetik alde egin zuenetik ez dugu elkar ikusi, baina gutuna berri onekin dator, bestela ez zidan idatziko. Burua jaso dut arnasa hartzeko, birikak bete behar ditut sentitzen ari naizen poza baretuko bazait.
2019
‎Horregatik, larunbat hartan, M k deitu zionean esanez aspaldi ez zutela elkarrekin tragorik hartu, eta Parte Zaharrera joango ote ziren garagardo batzuk edatera," gazte garaietan bezala", E k baiezkoa erantzun zion (hein batean, A k hiru hilean behin egiten zuten kuadrillako afaria zuelako, nahiz eta bazekien gauerdirako etxean izango zela).
2020
‎deitu egiten dituzte, haien izenak ozen esan. Eta deituak izan direnak, izen abizenez izendatuak (inoiz ez da izen bat hain propioa izan), kamionetara igotzen dituzte, bizkarrez bizkar loturik; gizon haiek ez dute elkar ezagutzen, baina heriotzaren atariko gatibutasunak eragin ohi duen elkartasun automatikoan bizi dira, bizkarra bizkarraren kontra loturik, eta anaiaren berotasuna sentitzen dute, ez aitarena, ez amarena?, anaiarena, elkarrekin hiltzera daramatzatelako. Hotzikarak sentitzen dituzte, batak bestearena, besteak batarena, eta hankak eta eskuak lotuta sartzen dira kamionetara.
‎" Goiz batean ezkondu nintzen eta arratsalderako banandu. Ezkontza agiri hark ez dit orain ezertarako balio, ezen orduko izenak eta oraingoak ez baitute elkarrekin zerikusirik". Gogora etorri zitzaion egun erdiko senar gazte hura, Agustin, haren irribarrea eta ausardia.
2021
‎Nahiago zukeen lehenago etorri izan balitz, nahiago zukeen artean loturarik ez zutenean elkar ezagutu izan balute. Elefante Blancoko dantzaldietan, edo Canciller Ayala hotelean, adibidez, non igande arratsaldeetan ehiza irekitzen baitzen eta ezkonduaren eraztunik ez zuten gazteek ahal zuten moduan egiten baitzuten, begiruneari eutsiz betiere, aretoaren beste muturrean elkar babesten zeuden neska pinpirinengana hurbiltzeko saiakera baldarrak.
‎Egunean zehar, bazkalorduan egindako deiaz aparte, ez zuten elkarren berririk izaten, eta afaltzeko garaia aprobetxatzen zuten egunaren gorabeherak partekatzeko. Lanean gertatutakoak, proiektu berriekin zituzten zalantzak eta zenbait kezka izaten ziren elkarrizketa gai.
‎Bizitza larrubizi tentatzea baino hobeagorik ez zegoelakoan. Bat bateko norgehiagokan, beste larru jotze bortitz bat besterik desiratzen ez zutela elkarri aitortzeko lotsaz.
2022
‎Bada Mallan Can Ballador izeneko laborari etxe bat, eta San Bizente da Mallako patroia. Baina Mallako Ballador eta Vicenç direlakoek eta Dikeak liburukoek ez dute elkarrekin inolako loturarik. Fikzio izenak dira Can Ballador eta Vicenç, eta asmaturiko izena Sorrabonica.
‎Eta hona hemen LluÃs, sabela ardoz zikindua, emakumearen eskuari oratua betiere, zera gogoan duela, autoko gizonak Teresa eraman izan balu ez zutela elkar topatuko, eta ez zuela ezagutuko, eta han, zerbitzu tamalgarriko jatetxe hartan ez zela egongo, han, eskua emakumeari kopen artean emanik, zahartzeak ezin politago eta ezin bereziago bihurtu duelako ondoriora behin betiko iritsirik, eta Victòria eta haurrekin hitz egiteko hartu duen erabakia ospaturik. Kopa goratu eta topa eginik.
‎Eta gizonek berenganatu nauten mila, bi mila edo hiru mila aldi horiek galeratzat baizik ezin daitezke kontatu, ez dira gehitze bat, are, badakizu zer diren Sodomako ehun eta hogei egunak, irakurri duzu amaiera arte ezin jasan izan baduzu ere, bada jakizu ni ehun eta hogeita batgarren egunean noala, dena arauen arabera egin da, eta halaxe da oraindik ere, ehun eta hogeita bi, ehun eta hogeita hiru, lehenengo telefonoz agentziara hots egin goizean goiz tokia izango duzula segurtatzeko, goizean goiz hots egin behar duzu agentziak egun horretan han egoteko baimena ematea nahi baduzu, eguneko menuan egon nahi baduzu, gaur zuentzat lan egin dezaket, baimena ematen didazue zuen apartamentuetan nire burua prostituitzeko, zuentzat, sentitzen dut atzokoa, sentitzen dut etorri ez izana, agindu banizuen ere, zera, hilekoa nuen, baina gaur joana da, ia ia joana, baina dena pentsaturik daukat, belakia eta oinetako gorriak, txabusina eta masaje olioa, eta goizeko lehenbiziko dei hori egin eta gero, patroiak egun hartan hara joateko baimena eman eta gero, Penfield doktorea kalera joan behar duzu arrazoizko denbora tartean, zeren nonbait bezeroak zain dira kanpoan, ilaran, egun horretako puta sosegatzera etorriko zaien esperantzan, laneko batzarrek berriz ere denak hiriguneko bulego eraikinetara herrestan eraman baino lehen, ongi hasi nahi dute eguna inondik ere, sexuak estresa baretzen du, gauza jakina da, hori diote behintzat aldizkariek, sexologoek eta medikuek, hortaz ahalik eta goizen heldu behar duzu hona, eraikin handi eta ilun baten bukaeran dagoen gela honetara, merke zurrean itsuski jasotako eraikin bloke bat da, erlauntza erraldoi bat erlazulo txiki lizunez leporaino betea, eta gero izarak daude, bezperan aldatu ez bazituzten aldatu egin behar dira, eta paperontziak hustu, hustu ez bazituzten, eta gero makillatu eta zain egon behar duzu, nahi duzuna egin dezakezu zuhur jokatzen baduzu eta apartamentutik irteten ez bazara, telefonoak jo zain egon behar duzu, lehenengo bezeroa badatorrela iragarri arte, inork atea jo zain egon, bezeroa sartzen da eta ordaintzen du, biluzten da, miazkatu egiten diozu, berriz miazkatzen diozu, zuri miazkatzen uzten diozu, kontaktua ahal den gutxiena, neuk nahi izaten dut horrela, alegia, nahi izateak horixe esan nahi du gutxi gorabehera, kontaktua murriztea. Eta gero larrua jo, lehenengo ni gainean eta gero azpian, eta azkenean lau hankan, txakurraren jarreran, horixe da nik gehien nahi izaten dudana, zeren sexuek baizik ez dute elkar ukitzen, gogoak ematen didan aurpegia jarri dezaket, negar pixka bat egin eta atsegin hartu ere bai, bezeroa ohartu gabe, eta dena sei, zazpi, zortzi aldiz egin behar da, bata bestearen ondotik, sei, zazpi, zortzi bezero diferenterekin, zortzigarrenarekin egin eta gero joan naitekeela ulertzen da, eta joan nora uste duzue, etxera, ez bada, zeren ez dut etxera sartu nahi izaten, lehenba...
‎–Frantsesok ez dugu elkar saltzen, erantzun zuen harrotasunez andre zaharrak?. Badirudi ahaztu egin zaizula hori alemanak ezagutzen dituzunetik, maitea.
‎Eguberriotan, hain zuzen, Zeelanda Berriko neska bat ezagutu dugu, autoktonoa, ez Zeelanda Berrian bizi dela dirudien euskaldun horietako bat?. Eta gauza oso interesgarriak kontatu dizkigu bere herrialdeaz? ez dutela elkar ia ukitzen, seme alabak goiz hasten direla gurasoengandik banantzen, gaueko bederatziak aldera joaten direla ohera?, baina, kontxo, herrialde benetan interesgarria dirudien arren, ezagutzeko modukoa, irudikatzearekin bakarrik hara iristeko hogeita lau ordu, egun oso bat!, pasa nukeela hegazkinean sartuta, gogo guztia joaten zait.
2023
‎Sendatu eta, zenbaitetan, lotu egiten zuen, zangoak hautsirik ibil ez zedin. Eta ez zuen elkar ikus zezaten uzten, zigor gisa. Guillari agintzen zion gero," Begira itzak", eta behin eta berriz esaten zion," Ez zaitezte etxetik urrundu".
‎Gizon gosetu batek ezin dik pentsatu. John-ek jarritako eranskinen bidez, lurrun beroa galdararen erditik igo eta bizkorrago berotzen zen eta nahastura lehenago hasten zen irakiten eta hondoa ez zen kiskaltzen, pieza osoan zehar eta goiko aldean gutxienez bi milimetroko zirrikituak behar zituen, lurruna haietatik irten zedin borborka hastean; zulotxo haiek ez zuten elkarrengandik gertuegi egon behar, gutxienez hiru edo lau zentimetroko tartea utzi behar zen, bestela piezak sendotasuna galduko baitzuen eta deformatu egingo baitzen. John tresna haiek egiten hasi aurretik, Brinovc ek lastoa jartzen zuen galdaren hondoan, lodi, gero urez estali eta nahastura gehitzen zion bete arte, lastoa hariduna izaki ez zen igotzen nahasturaren gainera destilatzerakoan, baina lastozko oheak trinkoa behar zuen izan nahasturaren zatirik trinkoenak azpira igaro ez zitezen; noski, lastoak ez zuen lizunik eduki behar, ez eta belar txarren arrastorik ere, likoreari dasta txarra ematen baitzioten; beltzek bereizten zuten lastoa, Rozinaren begirada zorrotzaren pean, edozer zakarrez garbitu arte, eta azkenean Rozinak usaina hartzen zion, ea kirats motaren bat nabaritzen zuen.
‎Hiru lagunek herriko etxetik at iguriki dituzte aro bidaiaria eta anaia: ez dituzte elkar ezagutzen, baina berehala ohartu dira nor ziren bidaideak, zeiharrak han berean pausatu dituelarik. Barnera sartu eta gela ttipi batean egokitu dira guziak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia