Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 329

2000
‎Eta zer zen, bada, niri ere gertatzen ari zitzaidana, bertze aro berri batean murgiltzen ari nintzela baizen, eta mendebalari beha zegoen haurra ekialdeari beha jarri zela, kasik oharkabean? Bai, halaxe zen, nahiz eta egia ere zen ezen bi aro haiek ez zutela elkarren artean zerikusirik, zeren batak zientzia baitzuen harroin, eta bertzeak poesia; eta, poesiaren bidetik, indar ezezagun batzuek bertze mundu berri batzuetarat ninderamaten, non, matematikaren eta filosofia naturalaren kontzeptu guztien kontra, zuhaitzak eta harriak ere hegalda baitzitezkeen, eta ogi guztiak ziren usoak, esnetan bustiak.
‎Bertze edozein egokieratan ez ziren isilduko, baina abuztuko asteazken horretan lagun minek ez zuten elkarri zer kontaturik. Areago, bi emakumeen begiradak elkarri iheska ari zirela erran zitekeen.
‎" Nire lagunak pozak txoratzen jarriko lirateke Bakarnerekin ez, eta benetako neska batekin harremanak izan ditudala esango banie", adierazi izan dit trufaz azken egunotan, baina ez Ruben ez ni ez gara ausartzen etorkizunaz hitz egitera. Badirudi ez dugula elkar behartu edo mindu nahi; badirudi biok ere elkarren gorputzen gose garela, eta gose horrek ez duela amaierarik(" Orain arte neure buruari ematera mugatua, bazeneki zenbat laztan dudan zuri emateko...", esan zidan afaldu ondoren hotelera itzuli ginenean).
‎Antxon atxilotu zutenean, duela hemezortzi urte, umea izango zen artean neska ordiziar hori, baina bide luzea egina du geroztik. Ez zuten elkar ezagutzen lehendik, baina kartzelan egoteak, kolektiboko kide izateak loturak sortzen ditu, adiskidantzak eta harreman berriak, belaunaldi bitakoak izanik ere.
2001
‎MANUEL MARTORELL. Nik ere uste dut Bin Laden izan ezean, erantzukizuna era horretako ingurunean dagoela. Edozein eratan, uste dut Afganistanen hainbeste urtetan gerra egon izanak aukera eman duela lehen beraien arteko halako harremanik ez zuten taldeak sortu eta antolatzeko; hor daude, esate batera, afganiar arabiar deiturikoak, Afganistanen sobietarren aurka aritu ziren gerrilariak dira eta agian ez dute elkarren arteko harreman handirik, baina estrategia orokor batzuk parteka ditzakete. Eta zer dago azken finean honen guztiaren atzean?
‎Indarreko sistemek eskaintzen dituzten emaitzek ez dute elkarren antzekotasunik, agian, bakoitzak berariazko ikuspegitik aztertzen baitu Sarea.
‎Kontserbatuko ditugun produktuek egoera ezin hobean egon behar dute, helduegi edo kolpe handirik gabe; kalitate onekoak izan behar dute. Kontserbatuko dugun produktua manipulatu eta botatzean, poteak itxi egingo ditugu, eta, ur hotzeko eltze batean, ez ditugu elkarrekin talka egiteko moduan jarriko; izan ere, egosten ari diren bitartean kolpatzen badira, puskatu egingo lirateke (ezpain-zapi batzuetan edo lasto zorroetan sar ditzakegu, eta horiek ontzi dendetan saltzen dira). Ura irakiten hasten denean, esterilizaziokontatzen hasten da.
Ez duzue elkarri esateko askorik izango eta, begiak katiluetan, isilik egongo zarete luzaroan. ‘
‎Egia da, bai, Chomskyk eta oraingo ezker aldera jotzen dutela gehienbat politika gaietan; egia ere da, zaharrago horietarik, franko eskuindar direla (PCFkoak eta). Bi joera horiek ez dira, ordea, bata bestearen seme, lokarririk aski ez dutenez gero elkarrekin, erro bakar batetik sortuak baizik.
‎4 Laugarren antinomia hirugarrena bezalaxe konpon daiteke. Tesiak eta antitesiak ez dute elkar baztertzen, baizik eta biak baiezta daitezke. Alde batetik, egia da esperientziaren eremuan izaki guztiak beharbadakoak eta aldakorrak direla.
2003
‎Eta, horrezaz gainera, tango ezagun batean aipatzen direlako biak batera, Gaudí eta Gómez de la Serna. Eta tangoak kontatzen du lagun minak izan zirela eta Kopenhageko kaleetatik paseatzen zutela, ia seguru dakigun arren Gaudík eta Gómez de la Sernak ez zutela elkar ezagutu eta ez zirela Danimarkan egon. Baina tangoak badio, esaten zen Argentinako herri minuskulo horretan, egia izango da estrofaren bat.
2004
‎Ikasgelako egoera, hasteko, artifiziala dela (ikasleek ez baitute elkar ezagutzen) aitortzen badu ere, denbora joan ahala garatzen den ingurune sozialak komunikazio naturala eragiten du; horrela, ikasleak zuzenean irakasleak egiten dizkion zuzenketen bidez ikasten du baina, zeharka ere, gainerako ikasleei egiten zaizkien zuzenketen bitartez ere ikasten du.
‎Printzipioz, sei perpaus horiek ez dute elkarren artean zerikusirik, I ak eta 2ak munduko gertakari arrunt bat azaltzen digute. 3a fisikako perpausa da, 4a matematikakoa, 5aketa 6ak balorazio bat azaltzen digute, 5ak etikoa eta 6ak estetikoa.
‎–Badakit, Oskar –aitak esker oneko begiez so egin zidan– Eta Jainkoari egunero eskertzen diot merezi gabe eman didan mesede hau. Badakit oraindik ez dugula elkar ezagutzen, gure artekoa aspaldiko oroitzapen eder batzuetara mugatzen dela. Eta badakit huts egin nizuela, zuri eta zure amari –ahotsa apur bat dardaratu zitzaion, baina laster berreskuratu zuen sendotasuna– Azken egun hauetan horretaz guztiaz pentsatu dut.
‎Nik bakarrik ezagutzen nituen guztien lanak, segurtasun kontuak zirela eta. Taldeek ez zuten elkarren berri. Hamaika piezako puzzle nabar eta amaiezina osatu behar genuen, eta ahalik eta ezkutuen eduki.
‎Deslai ukitu bat nabari zitzaien, eta bakarrik ez uzteko eskatzen ari ziren, bakoitza zenbait aldetara begiratze harekin. Noizbait izan zezaketen adiskidantza ahiturik zutela bururatu zitzaion Marcki, ez zutela elkarrekin egon nahi, eta horregatik zeudela Sydneyrengana jiraturik, deserosotasun hartatik libratuko zituen kakoa hark ekarriko espera. Ike ikusi zuen haiengana hurbiltzen, aldakak mugituz, Barbara Cartland nortasuna berrezkuraturik.
‎Estuegi eta prestuegi irizten ziola akordatu da, harremanen zuzentasunekiko milikeria haiekin guztiekin. Oker dabil Miren, lehendabizi marikoi batekin ibili nahi eta gero ezkondu batekin bukatu, nahiz eta adimenak esan ez dutela elkarrekin bukatuko; Harakinendako behintzat, ongi ezagutzen du Harakin, Miren tartetxo bateko emakumea baino ez baita. Esan egin lioke Harakini; komun zulo honetatik atera, mutur aurrean jarri, eta bazekiat Mirenekin habilela bota, hotz hotzean.
2005
‎batetik, alabaren eskola lantegirako bidean geratzen zitzaiolako, eroso baino erosoago, eta bestetik, ordu bertsuan sartzen zirelako, bata lanera eta bestea eskolara: irteteko orduetan, aldiz, nola ez baitzuten elkarrengana egokitzeko moduko ordutegirik, bakoitza bere kasa itzultzen zen: ama automobilean, eta eskolako autobusean Ines.
‎–Ezkonduko bagina, ez genuke elkarri egokitzeko arazo handirik izango –bota zion Juanjok, halako batean.
‎Isilik itzuli ginen autora; Hondarribitik irten, eta etxera eraman nuen. Geroztik, behin edo behin baizik ez genuen elkar ikusi, zer moduz genbiltzan jakiteko, elkarri animuak emateko, batik bat berak niri, hondoratua ikusten ninduen eta. Hala eta guztiz ere, aste pare bat edo gaizki pasatuta, zerbait ulertezina gertatu zitzaidan barruan:
‎Amorostu ziren. Ez zuten elkarrekin egoteko eskubiderik, madamek ez baitzuen bere teilatupean nahasmendurik nahi, baitzekien hark kanpainako gazte horiek egiazko kabalak zirela. Madamen ordrea ez zuen ez Xarlesek ez Jeannek hautsi.
2006
‎Ez digu gehiagorako ematen. Egun guztia igarotzen dugu bananduta, eta gero, elkartzean, ematen du ez dugula elkarri ezer esateko.
‎–Bueno, nahiko nahastuta ibili zara, ezta? Ez dugu elkarrekin hitz egiteko aukerarik ere izan zure amarena hasi zenetik.
‎Triestera iritsi nintzenetik, gero eta gehiagotan behartzen nuen neure burua zer zen normala eta zer ez bereiztera. Alemanian ez bezala, Triesten guztiz naturaltzat zeuzkaten kausa jakinik gabeko bat bateko aldarte aldaketak, haserre handirik eragiten ez zituzten elkarren arteko txantxa eta zirtoak, bizitzeko aisetasuna, kalean etengabe entzuten ziren jende baztertuen bakarrizketak, eta baita dirudunak ziruditen oso ondo jantzienak ere?. Deserosoa egiten zitzaidan hura guztia, nik ordu arte bizi izan nuenaren hain bestelakoa baitzen, baina, aldi berean, erakarri ere egiten ninduen haren guztiaren muinean zegoenak:
‎Bisitan etorri zitzaigun orain urte batzuk. Berrogeita bost ziren ez genuela elkar ikusten, berrogeita bost urte, eta hemen azaldu zitzaigun, herenegun joan izan balitz bezala. Leihotik begira jarri, eta esaten zuen ez duela herria ezagutzen.
‎Ez daki zer jazo den, baina abiatzeko ordua da kasik, eta ez naiz haien etxolara etorri! Bart ez genuen elkar ondo ulertu, edo ez genuen iratzargailua egokiro jarri, edo auskalo zer. Nire bila datorrela dio.
2007
‎Altsasun barna egiten dira ibilbideak eta euren helburua toponimiatik abiatuta, ingurua ezagutaraztea da. Elkar ezagutzeko baliagarriak izan zaizkiela ere aitortu digute; Altsasun euskaldunak egon badaudelako, baina horietako askok ez dute elkarren berri.
‎Baina egun hartan, aspaldiko partez, ez zuten elkarrekin haserretzeko gogorik, eta, aspaldiko partez, bi aldiz egin zuten amodioa apartamentuko alfonbraren gainean. Kanpoan, euri tantek klin klin edo klan klan egiten zuten.
‎Txillardegi ez da aspertuko aspergarriraino errepikatzen, hizkuntzak eta «Logikak» ez dutela elkarrekin zerikusirik (M. Ereño nahastu eta gogaitarazteraino). Baina, xeheki irakurrita, Logikak hemen inbariantzia esanahi du1163; logikoaren antonimo estriktoa «aukerazkoa» da1164, edo, zentzu zabalagoan, «pentsaera arkaikoa» (pentsaera positiboari kontrajarria), olerkia (zientziari kontrajarria) 1165, nola ere baitira sortuak hizkuntzak.
‎Jakin Seminario ezberdinetako filosofia eta teologiako euskal ikasle batzuen produktua da. Seminarista euskaltzale horiek ikastetxe bakoitzean irla txiki batzuk dira; batak besteekin ez du harremanik, ez dute elkar ezagutzen, aldizkaria sortzeko asmotan trukatu dituzten gutunen bitartez baino. Eskutitzezko harremanon zentroa, iniziatiba bertatik partitu delako, Arantzazu da.
2008
‎c) Sistema mistoak. Zuzeneko eta zeharkako jaulkipenek ez dute elkar baztertzen, alegia, zorra jaulkitzean, batera erabil daitezke bide bi biok, titulu batzuk zuzenean eta besteak zeharka negoziatuz. Taxu berean, bankuak edo partzuergoak esku hartzen duenean, maileguaren zati bat modu irmoan har dezake, eta bestea ez.
‎Horregatik. Regina Madrilera iritsi baino sei bat urte lehenago alde egin zuen doña Martak jauregitik, bere egitekoak eginda gero, jakina: esan nahi baita bi emakumeek ez zutela elkar ezagutzeko paradarik izan?, berdintasun hura adierazteko modurik egokiena zelakoan, halaxe esaten zien, erdi txantxetan, bai, baina baita ezin amoroskiago ere:
‎Gogoan eduki: ez dugu elkar ezagutu, ez dugu elkar ezagutzen. Ez nauzu berriro ikusiko.
‎Han senegaldarrak jaso ditu pasaporte guztiak eta banan banan deitu digute, baina lasai gaude honezkero, badoa eguzkia eta freskatzen hasi du. Afrikarrek ere frantsesez dihardute, batzuen woloferaz eta besteen banbaraz ez dute elkar ulertzerik.
‎– azkenik, guztiz ihartua dago izate, beraz, kristau izate> ez genuke elkar te sintetikotzat hartuko, baizik bi izenez osaturiko gainerako izen elkartuak bezala.
‎Hasiera batean gerraren erdigunea Europa izan bazen ere, berehala desplazatu zen Hirugarren Mundura. Europan ez zen gatazka militarrik sortzen; bai, ordea, Hirugarren Munduan blokeek zeharka lagunduta, ez baitzuten elkarren aurka zuzenean aritu nahi, Hirugarren Mundu Gerra bat hasiko zen beldurrez. Mendebaldean Kuba eta Estatu Batuen aurkako iraultza batean sartu ziren eta ekialdean, Vietnamera eta Koreara zabaldu zen iraultza sobietarra.
‎Gaur egun, proiektu honek hainbeste egin du aurrera, non kolan espazioen sarea baitu edo" garajeak", eurek esaten duten bezala, non ekintzaileak, telelangileak, enpresa handiak, txikiak eta baita lokal hutsen jabeak ere nahasten baitira. Komunitate eremu batean lan egitea esan nahi du, lankideek inguratuta, eta ez dute elkarrekin zerikusirik. Baina, aldi berean, lantokia, argi gastuak, alokairua eta Interneteko konexioa partekatzera mugatzen da.
‎Bizirik, eta haserre. «Michelek eta biok ez dugu elkarrekin hitz egingo, harik eta Les particules elementaires liburua eskuetan hartuta jendaurrean azaltzen den arte, zera esanez: «Gezurtia naiz, iruzurgilea naiz, parasitoa izan naiz, ez dut inoiz ezer egin nire bizitzarekin, inguruan nituenei min ematea salbu.
‎Owen Wilson, Adrien Brody, Jason Schwartzman, Anjelica Huston. 91 min. Hiru anaiak ez dute elkarrekin hitz egin beren aita hil zenetik. Indiara joango dira hirurak, eta bidaia luze bat egingo dute trenez.
‎Plana ez dute elkarrekin egin diputazioek, bakoitzak bere neurri propioak hitzartu ditu. Halere, puntu batzuetan bat etorri dira, esaterako, etxebizitza kontuen indarraldia luzatzeko proposamenean.
‎Horregatik –Regina Madrilera iritsi baino sei bat urte lehenago alde egin zuen doña Martak jauregitik, bere egitekoak eginda gero, jakina: esan nahi baita bi emakumeek ez zutela elkar ezagutzeko paradarik izan–, berdintasun hura adierazteko modurik egokiena zelakoan, halaxe esaten zien, erdi txantxetan, bai, baina baita ezin amoroskiago ere:
‎Ez dago argi zergatik ez duten elkarrekin hitz egiten, zergatik ez duten elkarrekin ezer egiten, hori izanik hain zuzen ere biok nahi dutena. Afaltzera irten nahi dute, zinea ikusi nahi dute, teilatuan lo egin nahi dute, gauez bainu bat hartzera joan nahi dute, bizikletan ibili, bidaia luze bat egin.
‎" Lasai hartu gauzak, ez izan presarik, esan du gero?, ez duzu dena, heldu eta berehala ulertu behar". Sagranek eta Mifuk ez dute elkar ezagutzen, baina ziur ondo konponduko liratekeela. Ez dituzte gauzak aldez aurretik planifikatzen, denborari uzten diote bere lana egiten.
‎Nahi izan du jakinarazi, zuri eta bere etxekoeri, ez beste nehori, zauriturik dagoela hiri nagusiko artetxe batean. Bi hilabetez ez duzuela elgar ikusiko. Nolaz daukazu, zuk sekretu hori. Bila etorri zaizkit, gauaz, Peio zauritua nere autoarekin artetxera eramaiteko. Nor zaitzu bila etorri?
2009
‎Nik erantzuna. Beste tradizio batetik etorri arren eta diferenteak izan arren, ez dugu elkar arrotz hartu, anaiak bezala baino" 5 Txillardegiren nobelaren oihartzun da, beraz," Gizon begi goritu" olerkia, Gandiagaren bihotzean egin zuen oihartzuna.
‎Normalean asteburuetan baino ez genuen elkar ikusten eta beti izaten genuen kontu handia umearekin. Ez nintzen sekula euren etxean gaua pasatzera gelditzen, adibidez.
‎Hala diot nik Jaunak: Ez dute elkarri irakatsi beharrik izango, «ezagutu Jauna» esanez; guzti guztiek, txiki nahiz handi, ezagutuko bainaute? (Jr.
‎Baten bati arraroa iruditzen zaio zu beti etxean egotea, baina badakite idazlea... edo halako zerbait zarela. Honelako urbanizazioetan jendeak ez du elkar ezagutzen, baina auzoko gehienek erran dute bikote normala zinetela eta inoiz ez zutela liskarrik ikusi edo entzun.
‎–Gregory naiz. Nire izenak ez dizu deus esanen, ez baitugu elkar ezagutzen, baina Joseba Telleriaren laguna naiz, boz inpersonalez mintzatzen zen.
‎eta nik amore emango dut, baina amore eman gabe: ez dugu elkar ikusiko, konforme, baina kartazko harremanei eutsiko diegu, pertsona ere ez baita pertsona askatasun gutxieneko bat gabe. Keinu bat izango da gure aldetik?
‎Hamabost urte baino ez genituen elkarrekin irteten hasi ginenean. Oroitzen al haiz, potxolo?
‎" Nahiko talde polita izan da hasieratik eta ondo moldatu gara. Aurrez ez genuen elkar ezagutzen debagoiendarrok baina badauzkagu lagunak komunean eta gertutasun horrek nolabait elkartu gaitu saioan ere", esan digu Ahinarak. Taldean oro har ondo moldatu badira ere saioan barrena ikusiko dugu pikerik.
‎Donostiak eta Iru, eak ez dute elkarren berririk. Bi hiriak lehian daude 2016an Europako Kultura Hiriburuak izendatuak izateko, eta Europako Kontseiluak lurraldeei lotutako proiektuak hobesten baditu ere, biak nor bere bidetik ari da.
‎Bidean, gaztaroko neska laguna topatuko du. Ez dute elkar ikusi azken hamabost urteetan, baina emakumeak etxera gonbidatuko du. Baiona (CGR).
‎Bidean, gaztaroko neska laguna topatuko du. Ez dute elkar ikusi azken hamabost urteetan, baina emakumeak etxera gonbidatuko du. Baiona (CGR).
‎This irakasleak metamorfosi kimikoaren nondik norakoak ederki azaltzen ditu, baina geu gauza soil edo errazagoetan saiatuko gara. Kontua da pektina molekulek karga elektrikoa galdutakoan, ez dutela elkar uxatzen eta, horri esker, elkartu eta jele bat osatuko dutela.
‎Izuak amore ematera narama, eta amorruak ez ematera... eta nik amore emango dut, baina amore eman gabe: ez dugu elkar ikusiko, konforme, baina kartazko harremanei eutsiko diegu, pertsona ere ez baita pertsona askatasun gutxieneko bat gabe. Keinu bat izango da gure aldetik... edo mailatxo bat nahi baduzu, elkarrekin igoko duguna, egun handi horretarako bidea eskailera bat bezala ere uler baitaiteke, mailaz maila igo beharrekoa.
‎Eta ez dute elkar ezagutu ere egiten. Abizen bera badute ere, ez dute elkarren berri. Hala, bada, kasualitatez jaio nintzen Krimean.
‎Harrezkero, behin baino ez dugu elkarrekin hitz egin, orain dela sei urte mutil lagun berriarekin zeure arropen bila etorri zinenean etxera. Itxura ederra zenuen.
‎Arrimura egin genuen, beharrak aginduta edo desioak bultzatuta. Ez genuen elkarrekin egoteko denborarik egiten, eta ondo konpontzen ginen; eman genezakeena eskatzen genion batak besteari. Ferratu gabea zen emakume hura, baina behin eskatu zidan, besotik helduta paseatzeko.
‎Aldiero keinu ttiki goxo bat eskaintzen nau neri, urrundik, baino hurbiltzen naizenean ihesi joaten da bertze zoko baterat, beldur emaiten banion bezala. Bide hortan ez dugu elkar izagutzeko apantzirik, eta penagarria baldin bada ere, sobera dakit nehorek ez duela balio gauzak bortxatzia holakoetan. Beharbada egun batean, ez da eskapatuko, solasean lotuko gara, pittaka pittaka, eta elkar lagundu dugu.
2010
‎Antzematen ez duten bakardadean gustura isolatzen dituen hedonismoan bizi dira liburuko pertsonaiak: ez dute elkarrekin hitz egiten, telebista bizi interaktibo bihurtu diren egongelako hormak begiratzen igarotzen dute denbora, pilulak hartzen dituzte, itsas oskolak jartzen dituzte belarrietan soinu isolatzaileak entzuteko. Jokabide arrotzak, inondik inora.
‎Hilabete da dagoeneko elkarrizketa txanden azken saioa egin zela. Netanyahuk eta Mahmud Abbas PANeko presidenteak ez dute elkar ikusi orduz geroztik, eta lehen ministroak aste honetan bertan egindako azken proposamenak ez du itxaropenerako tarterik uzten. Israelen izaera judua aitortzeko eskatu die lehen ministroak palestinarrei kolonien politika bertan behera uztearen truke.
‎Sabin Intxaurragak 1998ko udan deitu zidan, berarekin Jaurlaritzara lanera joateko eskatuz. Ez genuen elkar ezagutzen; telebistatik ezagutzen ninduela esan zidan, eta prentsa aholkulari gisa eskaini zidan lana. Nik kazetari lana ezagutzen diat, baina aholkularia zer den ez zekiat, erantzun nion.
‎Modu honetan, egitasmo honek eragile ezberdinen arteko komunikazio eskasa gainditu nahi du. Nork ez du noizbait berritzat jotzen zuen proiektu bat martxan jarri eta, handik gutxira, proiektu hori horrezkero martxan zegoela deskubritu?; zenbatetan egon dira hiru hitzaldi arratsalde berean, eta hurrengo egunean, ordea, bat bera ere ez?; zenbat eragile ari dira gauza berean lanean eta, hala ere, ez dute elkar ezagutzen?; zenbatlan bikoizten da?, argitu du EGK-k. Elkarte bilguneak azaldu duenez, ideiak eta proiektuak elkarbanatzeko leku baten premia zegoen; alegia, sareak josteko eta elkartegintza ehuna indartzeko toki bat:
‎Materialak, oinarrian, mazo puntadunen itxurako nanopartikula eroaleak ditu, polimero batean berdin banatuta. Partikulek ez dute elkar ukitzen, baina, pantailari egiten zaion presioaren arabera, materiala hein berean deformatuko da, eta partikulak gehiago edo gutxiago hurbilduko zaizkio elkarri. Eta, zenbat eta hurbilago egon, aukera gehiago dago partikulen artean tunel efektu deritzon fenomeno kuantikoa gertatzeko, eta, horrenbestez, korronte gehiago edo gutxiago pasatzeko.
‎T terminalean bonbak eztanda egin zuen egunean bertan, Josu Jon Imazek eta Juan Jose Ibarretxek oso eztabaida luzea izan zuten telefonoz, ordubetetik gorakoa. Inoiz ez zuten hain argi hitz egin, edo behintzat, inoiz ez zituzten elkarren arteko desadostasunak hain argi agertu. Ikuspegi kontrajarri horien arrastoa, hain zuen, hurrengo egunetako polemika publikoak eman zuen, Barajasko atentatuari erantzuteko Ibarretxek deitutako manifestazioaren inguruan sortutako ika mikak, hain zuzen.
‎Hura zen, hortaz, esku artean zekartena. Zuzenean ez zuten elkar ukitzen, jolasean ariko ziren beti; ezkutatu beharreko zerbait iluna izango zen sexua. Horrela izan bide zen gauero.
‎Esan gabe doa, gaiaz landara ezer gutxi dute komunean Abadiaren eta Iraolaren idazlanok, izan ere, bataren helburu praktiko instruktiboak eta bestearen gogo ederzaleak emaitza erabat bestelakoak plasmatu zituzten, bai azalari eta bai mamiari begira. Bestalde, seguruenez Abadiak eta Iraolak ez zituzten elkarren idazkiak ezagutzen, eta horrek ere ez zuen lagunduko ezelako bateratasunik lortzen. Alegia, Gure txoriak liburua baino lehenagoko tradizioa zeharo makala zen izatez, eta ez zuen eredu erabilgarri bat gauzatu euskaraz hegazti kontuez aritzeko.
‎NAIA k ez ditu elkar musukatzen ikusi, baina harritu egiten da GERMAN ikustean. Gerturatu eta.
‎Nik orain ezer ez banu, honen etxera joan eta badakit laguntzeko prest legokeela. Uste dut, zuek ez duzuela elkar laguntzeko joera hori.
‎Orduan, zer bilatzen dute udan krisian dauden bikoteek? “Beren artean distantzia bat dagoela sentitzen dute, eta ez dute elkarrekin zuten intimitatea partekatzen, eta berriro konektatu nahi dute”, azaldu du adituak. Gainera, bikote krisiaren aurrean, sexu harremanek eragin handia izaten dute, bai kopuruan, bai kalitatean.
‎Horrexegatik, apalxeagoa da ezkonberri diruditen hauen bidaia. Eta bozgorailua berriketan hasi bakoitzeko ez dute elkar besarkatzeko beharrik sentitzen, hauek ere euren patuaren jakitun baitira. Jakitun dira, heriotzak banatu arteko akordioa sinatua dutela elkarren onespenaz.
‎Zertan ginen antzeko eta zertan bestelako, ez du merezi hemen xehatzen hastea, zertzelada psikologiko luzeetan sartu nuke eta. Nahikoa bedi esatea odol kidetasunik gabeko anaiak ginela Mikel eta biok; alegia, senideen artean, direnik eta diferenteenak izan arren, askotan muturtuta egonda ere, beti izaten da (beti ez bada gehienetan, edo hala luke bederen) elkarrenganako leialtasun bat, hitzen beharrik ez duen elkar ulertze bat, urteetan urrun egonda ere behar denean luzatuko zaizun eskuaren ziurtasuna; adiskideak, berriz, bakoitzak aukeratzen ditu, nork bere kidetasunen arabera, eta horrek, berez, harremana estuagoa eta finkoagoa egin lukeen arren, izatez, denok dakigu hauskorragoak direla lagunekiko lokarriak, soka sendo uste genituenak hari mehe bihurtzen direla maiz, denboraren edo beste zerna... Bada, nik beti sentitu izan nuen nire baitan Mikel Mendigorria ez zela nik aukeraturiko adiskidea, nahitaez inposatu zitzaidana baino, eta ezinbestekotasun horretan, lagun amorragarria eta askotan gorrotagarria irudituta ere, nukeela hura alde batera utzi, oroimenaren zoko batean ahantzi, nire bizitzatik behin betiko erauzi.
‎Jenofa: " Ez dugu elgar ezagutzen, ez nauzue ezagutzen eta ez dakizue banaizenez ere".
‎Eta ez ote zen orduantxe gertatua izanen Elamako heriotza? Inon ez baititut elkarrengandik hurbilago ikusi Elamako bi meatzariok: Trabuko eta" Tontotxo" izan zitekeen Fraixku Villanueva, alegia.
‎Pedro H. Sarrionandiaren ustez, Ait Iznasen eta Kebdanatik Bokoia eta Ait Itefteraino, bakoitzak bere hizkera eginda ere, ez dute elkarri ulertzeko arazorik. Arrifeko kabilen hizkeren artean badira desberdintasunak, jakina, heziketa literario ezaren edo bestelako zergatiengatik.
‎Egiaz, mugaldeko bi herrialde dira Albania eta Serbia, elkarren oso antzekoak, baina ez dute elkarren berri. Ezaugarri komun asko ditugu; esate baterako, bost mende eman ditugu otomandarren zapalkuntzaren pean.
2011
‎Miguel Sanchez Ostizek karrikaratutako azken liburuan Nafarroaren egoeraz hori esaten du. Hau da Iruñean denok elkar ezagutzen dugu baina ez dugu elkar maite, ez dago gehienok batuko gaituen zerbait. Antoñanak intolerantziaz asko idatzi zuen.
‎Iritsi zelarik jakin zuen, baina, semea bezperan irtena zela Paris aldera, ez dakigu sekula ailegatu ote zen. Eta bada dioenik, hau ere auskalo egia ote den, baina kontalariak senez daki holakoek aberasten dutela istorioa eta bideko benta baten izen lekuak ere aipatu ditu indargarri, aita semeek, bideko benta hartan topo egin zuten arren, ez zutela elkar ezagutu, izan ere, hainbat euri eta haizetek ezabatuak baitzituzten ordurako geratzen zitzaizkiekeen ezaupideak. Ur saltzen dabilen nerabeak turista batzuk begiztatu ditu, jende multzotik gertu, eta haiengana abiatu da zalu.
‎Abaituak era ilunean susmatzen du magnoliaren denborari ezin atxikiak eta, hortaz, ordulariaren urduritasunera egotzia izanak erabakiko duela bere patu iluna. Zer ordu ote den, Abaituak eta Zigorrek ia beste hizketagairik ez dute elkar ezagutu dutelarik, eta gainera ezin dute ordua garbi erabaki. Behin Abaituak bere ordularia Zigorri utzirikoan, Abaituaren denbora propioarenak egingo du.
‎Bizitzan hartu ohi diren erabaki oker horietako bat izan zen, zalantzarik gabe. Ez genion autobus gidariari ondo aditu, edo ez genuen elkar ondo ulertu, eta zooko sarreratik nahiko urrun utzi gintuen. Villa Borghese uste dut izena duela zooa dagoen parkeak, izen txarreko lekua dela entzun izan dut, gauetan, behintzat?, eta hiriaren erdian berdegunezko orban zabala da, hiriko muinoen artean kokatutako baso galdua.
‎Eta hasiberri moduan iritsi zelako gauzatu ahal izan zuela gaineratu du, begirada gardena eta ezjakina zuelako, inolako lotura politikorik gabe: . Hura hasia zen jada nahaspila izaten, 16 akusatuak lau taldetan banatuta zeuden, batzuek eta besteek nahiko jarrera kontrajarriak zituzten eta ez zuten elkarrenganako konfiantzarik. Zaila izan zen denek proiektuan parte har zezaten lortzea eta, zentzu horretan, jarrera izan zen gakoa:
‎– Ez duzue elkarren antz handirik, erran zuen Lucíak, artean pantailako argazkiari begira?. Ez fisikoki, ez izaera aldetik.
Ez dute elkarrekin harremanik.
‎BBVA (– ES32), BSCH (– ES81), Caixa Catalunya (– ES94), Caja Madrid (– ES49), La Caixa (Misio Salestarrek Santa Teresa del Niño Jesús Gatzagako misiorako ere laguntza eskatu dute, Dukouen, 30.000 lagun baino gehiago hartzen baitituzte. “Ez dago janaririk, jendeak lurrean lo egiten du, ez dute elkar hartzeko lekurik, komunak eta dutxak falta dira, ez dugu edateko urik”, ohartarazi du Vicente Grupelik. Erakundeak nazioarteko erakundeei dei egiten die herritarrei laguntza emateko eta gutxieneko garbitasun baldintzak betetzen dituen errefuxiatu eremu bat sortzeko.
‎Elkarri begiratu genion, maitemindu egin ginen... Ba horra, bost minutu geroago irten banintz, hark bere bidetik jarraituko zuen eta nik neuretik, ez genuen elkar ezagutuko eta ni lasai biziko nintzen, zuek bezalaxe, zahartzarora arte.
‎Asko kosta zitzaidan ume hauek haztea. Zurbilak ziren, bata kaskabeltza, bestea horaila; hazpegietan ez zuten elkarren antzik, baina bai begiradan: esan liteke katuaren begiak zituztela, zertxobait irtenak eta kolore berdekoak, begi erneak, sarkorrak, zorrotzak esan liteke, begi harrigarriak hain ume txikiak izateko.
‎Uste dut horrela laburbil daitekeela egoera: ez genuen elkarri esateko ezer.
‎Gaur egun, ikasgaien antolaketan bertan, pentsamenduaren mundua fragmentatua daukagu, eta are gehiago gure buruetan. Filosofia politikoa, ezagutza edo zientziaren teoria, hezkuntzarena, ez ditugu elkarrekin lotzen; poetari ez diogu morala izatea eskatzen, edo hezkuntzaren edo erregimen politikoaren zerbitzuan egotea; justizia zer den, Jainkorik edo teologiarik gabe uste dugu hobeto erantzun genezakeela. Platonengan, aldiz, zuzentasuna zertan datzan galdezka hasi eta, erantzunaren bila ezagutzaren teoria, filosofia politikoa, etika, antropologia, hezkuntza, erlijioaren kritika, teologia, metafisika, denak bata besteari lotu loturik datozela, ikusten da haren argudiabidean.
‎Gaiaz landara ezer gutxi dute amankomunean Abadiaren eta Iraolaren idazlanok, izan ere, bataren helburu praktiko instruktiboak eta bestearen gogo ederzaleak emaitza erabat bestelakoak plasmatu zituzten, bai azalari eta bai mamiari begira. Bestalde, seguruenez Abadiak eta Iraolak ez zituzten elkarren idazkiak ezagutzen, eta horrek ere ez zuen lagunduko ezelako bateratasunik lortzen. Alegia, Martin Itziar Agirre azkoitiarraren Gure txoriak (1966) liburua baino lehenagoko tradizioa zeharo makala da izatez, eta ez du eredu erabilgarri bat gauzatu, euskaraz hegazti kontuez aritzeko.
‎Bizitza ez balitz aspaldiko ohidura zahar ezaguna, zer litzateke... gure erranak ez balira antsioski hain arruntak, zer lirateke. zer litzateke zutaz eta nitaz ez bagenu elkar ezagutuko une bakoitzaren kontakizun ñimiñoan nekearen aldarteetan, etxearen eresi apala dohainez hornitua hor, apal gaineko loreontzietan udaren argazkietan eta galerari darraikion soseguzko isiltasunean. lanbroaren beste aldean idatzirik dagoen halabehar itsua baizik ez baita bizitza, denboraren ahazlekuetatik berreskuratutako kontakizun etengabea. hunkitu gintuen musika hura hir...
2012
‎Hori horrela, NDk 108 eserleku izango ditu (horietako 50 indar bozkatuena izateagatik), eta Pasokek 41 Hots, 300 diputatuetako 149 baino ez dituzte elkarrekin. Kopurua, beraz, ez da nahikoa bien arteko koalizioa errepikatu ahal izateko.
‎Hori horrela, NDk 108 eserleku izango ditu (horietako 50 indar bozkatuena izateagatik), eta Pasokek 41 Hots, 300 diputatuetako 149 baino ez dituzte elkarrekin. Kopurua, beraz, ez da nahikoa bien arteko koalizioa errepikatu ahal izateko.
‎Baina hura ez zen izan XVIII. mendean arlo horretan aritu zen bakarra. Egia esan, garai berean eta leku ezberdinetan tximistei buruz garatutako lehenengo teoriek ez zuten elkarren inolako antzik. Dena den, XVIII. mendearen erditik aurrera ikerkuntza arlo hori izugarri zabaldu zen, eta, XIX. mendeko teoria fisiko berriei esker, tximisten egia argitzen hasi zen; alegia, fenomeno elektromagnetiko bat zirela.
‎–Liburu saltzaileak eta nik ez dugu elkarren berri aspalditik.
‎Antza zenez, emaztea bere jaioterrian gelditu zen Dasilva Nafarroara etortzean. Ia ez zuten elkar ikusten, eta telefonoz urrun eta arrotz sumatzen zuen emakumea.
‎Alabaina, Exeterren zeundela ez zizun urtebetetze festarik aipatu. Egia esan, ez zenuten elkarrekin hitz egiteko denbora gehiegirik izan, baina urtebetze festarena ideia bikaina iruditzen zitzaizun. Lagun artean, bizi izandakoak oroitzen eta argazki zaharrak ikusten.
‎Ireki berri zuten kafetegi taberna galeria batean gelditu ginen Agurtzane, Marta, Oihana eta laurok. Elkartean afaldu genuenetik ez genuen elkar ikusi, eta orduan ere ez genuen hitz egiteko betarik izan. Ez zitzaizkidan kuadrillako afari horiek gustatzen, nork ozenago hitz egin eta ezagunei buruz txutxu mutxutean aritzeko baino ez ziren.
‎Koldok eta biok bi hiru urte elkar ikusi barik generamatzan eta biziki poztu ninduen haren mende erdia betetzea elkarrekin ospatu ahal izateak. Gazte gaztetatik adiskideak izanik, eta elkarrekin ondo moldatzekoak beti, bide oso desberdinak hartuak genituen bizitzan eta, nolabait esateko, aspaldi ez genuen elkarren berri edo ezagutza handirik. Eta horrek apur bat atzera eragiten zidan, ia gauza segurua baitzen jai hartan ez nuela topatuko Koldo ez beste inor ezagunik; hartara, ardoa eta kanapeak irensteko plazer bakartira mugatu nuen, ezinbestean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia