2000
|
|
Eta zer zen, bada, niri ere gertatzen ari zitzaidana, bertze aro berri batean murgiltzen ari nintzela baizen, eta mendebalari beha zegoen haurra ekialdeari beha jarri zela, kasik oharkabean? Bai, halaxe zen, nahiz eta egia ere zen ezen bi aro haiek
|
ez
zutela elkarren artean zerikusirik, zeren batak zientzia baitzuen harroin, eta bertzeak poesia; eta, poesiaren bidetik, indar ezezagun batzuek bertze mundu berri batzuetarat ninderamaten, non, matematikaren eta filosofia naturalaren kontzeptu guztien kontra, zuhaitzak eta harriak ere hegalda baitzitezkeen, eta ogi guztiak ziren usoak, esnetan bustiak.
|
|
Bertze edozein egokieratan ez ziren isilduko, baina abuztuko asteazken horretan lagun minek
|
ez
zuten elkarri zer kontaturik. Areago, bi emakumeen begiradak elkarri iheska ari zirela erran zitekeen.
|
2003
|
|
Eta, horrezaz gainera, tango ezagun batean aipatzen direlako biak batera, Gaudí eta Gómez de la Serna. Eta tangoak kontatzen du lagun minak izan zirela eta Kopenhageko kaleetatik paseatzen zutela, ia seguru dakigun arren Gaudík eta Gómez de la Sernak
|
ez
zutela elkar ezagutu eta ez zirela Danimarkan egon. Baina tangoak badio, esaten zen Argentinako herri minuskulo horretan, egia izango da estrofaren bat.
|
2004
|
|
–Badakit, Oskar –aitak esker oneko begiez so egin zidan– Eta Jainkoari egunero eskertzen diot merezi gabe eman didan mesede hau. Badakit oraindik
|
ez
dugula elkar ezagutzen, gure artekoa aspaldiko oroitzapen eder batzuetara mugatzen dela. Eta badakit huts egin nizuela, zuri eta zure amari –ahotsa apur bat dardaratu zitzaion, baina laster berreskuratu zuen sendotasuna– Azken egun hauetan horretaz guztiaz pentsatu dut.
|
|
Nik bakarrik ezagutzen nituen guztien lanak, segurtasun kontuak zirela eta. Taldeek
|
ez
zuten elkarren berri. Hamaika piezako puzzle nabar eta amaiezina osatu behar genuen, eta ahalik eta ezkutuen eduki.
|
2005
|
|
batetik, alabaren eskola lantegirako bidean geratzen zitzaiolako, eroso baino erosoago, eta bestetik, ordu bertsuan sartzen zirelako, bata lanera eta bestea eskolara: irteteko orduetan, aldiz, nola
|
ez
baitzuten elkarrengana egokitzeko moduko ordutegirik, bakoitza bere kasa itzultzen zen: ama automobilean, eta eskolako autobusean Ines.
|
|
–Ezkonduko bagina,
|
ez
genuke elkarri egokitzeko arazo handirik izango –bota zion Juanjok, halako batean.
|
2006
|
|
Ez digu gehiagorako ematen. Egun guztia igarotzen dugu bananduta, eta gero, elkartzean, ematen du
|
ez
dugula elkarri ezer esateko.
|
2007
|
|
Baina egun hartan, aspaldiko partez,
|
ez
zuten elkarrekin haserretzeko gogorik, eta, aspaldiko partez, bi aldiz egin zuten amodioa apartamentuko alfonbraren gainean. Kanpoan, euri tantek klin klin edo klan klan egiten zuten.
|
2008
|
|
Horregatik. Regina Madrilera iritsi baino sei bat urte lehenago alde egin zuen doña Martak jauregitik, bere egitekoak eginda gero, jakina: esan nahi baita bi emakumeek
|
ez
zutela elkar ezagutzeko paradarik izan?, berdintasun hura adierazteko modurik egokiena zelakoan, halaxe esaten zien, erdi txantxetan, bai, baina baita ezin amoroskiago ere:
|
|
Gogoan eduki:
|
ez
dugu elkar ezagutu, ez dugu elkar ezagutzen. Ez nauzu berriro ikusiko.
|
|
Han senegaldarrak jaso ditu pasaporte guztiak eta banan banan deitu digute, baina lasai gaude honezkero, badoa eguzkia eta freskatzen hasi du. Afrikarrek ere frantsesez dihardute, batzuen woloferaz eta besteen banbaraz
|
ez
dute elkar ulertzerik.
|
|
Horregatik –Regina Madrilera iritsi baino sei bat urte lehenago alde egin zuen doña Martak jauregitik, bere egitekoak eginda gero, jakina: esan nahi baita bi emakumeek
|
ez
zutela elkar ezagutzeko paradarik izan–, berdintasun hura adierazteko modurik egokiena zelakoan, halaxe esaten zien, erdi txantxetan, bai, baina baita ezin amoroskiago ere:
|
2009
|
|
Normalean asteburuetan baino
|
ez
genuen elkar ikusten eta beti izaten genuen kontu handia umearekin. Ez nintzen sekula euren etxean gaua pasatzera gelditzen, adibidez.
|
|
Baten bati arraroa iruditzen zaio zu beti etxean egotea, baina badakite idazlea... edo halako zerbait zarela. Honelako urbanizazioetan jendeak
|
ez
du elkar ezagutzen, baina auzoko gehienek erran dute bikote normala zinetela eta inoiz ez zutela liskarrik ikusi edo entzun.
|
|
–Gregory naiz. Nire izenak ez dizu deus esanen,
|
ez
baitugu elkar ezagutzen, baina Joseba Telleriaren laguna naiz, boz inpersonalez mintzatzen zen.
|
|
eta nik amore emango dut, baina amore eman gabe:
|
ez
dugu elkar ikusiko, konforme, baina kartazko harremanei eutsiko diegu, pertsona ere ez baita pertsona askatasun gutxieneko bat gabe. Keinu bat izango da gure aldetik?
|
|
Izuak amore ematera narama, eta amorruak ez ematera... eta nik amore emango dut, baina amore eman gabe:
|
ez
dugu elkar ikusiko, konforme, baina kartazko harremanei eutsiko diegu, pertsona ere ez baita pertsona askatasun gutxieneko bat gabe. Keinu bat izango da gure aldetik... edo mailatxo bat nahi baduzu, elkarrekin igoko duguna, egun handi horretarako bidea eskailera bat bezala ere uler baitaiteke, mailaz maila igo beharrekoa.
|
2010
|
|
T terminalean bonbak eztanda egin zuen egunean bertan, Josu Jon Imazek eta Juan Jose Ibarretxek oso eztabaida luzea izan zuten telefonoz, ordubetetik gorakoa. Inoiz ez zuten hain argi hitz egin, edo behintzat, inoiz
|
ez
zituzten elkarren arteko desadostasunak hain argi agertu. Ikuspegi kontrajarri horien arrastoa, hain zuen, hurrengo egunetako polemika publikoak eman zuen, Barajasko atentatuari erantzuteko Ibarretxek deitutako manifestazioaren inguruan sortutako ika mikak, hain zuzen.
|
|
Hura zen, hortaz, esku artean zekartena. Zuzenean
|
ez
zuten elkar ukitzen, jolasean ariko ziren beti; ezkutatu beharreko zerbait iluna izango zen sexua. Horrela izan bide zen gauero.
|
|
Zertan ginen antzeko eta zertan bestelako, ez du merezi hemen xehatzen hastea, zertzelada psikologiko luzeetan sartu nuke eta. Nahikoa bedi esatea odol kidetasunik gabeko anaiak ginela Mikel eta biok; alegia, senideen artean, direnik eta diferenteenak izan arren, askotan muturtuta egonda ere, beti izaten da (beti ez bada gehienetan, edo hala luke bederen) elkarrenganako leialtasun bat, hitzen beharrik
|
ez
duen elkar ulertze bat, urteetan urrun egonda ere behar denean luzatuko zaizun eskuaren ziurtasuna; adiskideak, berriz, bakoitzak aukeratzen ditu, nork bere kidetasunen arabera, eta horrek, berez, harremana estuagoa eta finkoagoa egin lukeen arren, izatez, denok dakigu hauskorragoak direla lagunekiko lokarriak, soka sendo uste genituenak hari mehe bihurtzen direla maiz, denboraren edo beste zerna... Bada, nik beti sentitu izan nuen nire baitan Mikel Mendigorria ez zela nik aukeraturiko adiskidea, nahitaez inposatu zitzaidana baino, eta ezinbestekotasun horretan, lagun amorragarria eta askotan gorrotagarria irudituta ere, nukeela hura alde batera utzi, oroimenaren zoko batean ahantzi, nire bizitzatik behin betiko erauzi.
|
2011
|
|
Iritsi zelarik jakin zuen, baina, semea bezperan irtena zela Paris aldera, ez dakigu sekula ailegatu ote zen. Eta bada dioenik, hau ere auskalo egia ote den, baina kontalariak senez daki holakoek aberasten dutela istorioa eta bideko benta baten izen lekuak ere aipatu ditu indargarri, aita semeek, bideko benta hartan topo egin zuten arren,
|
ez
zutela elkar ezagutu, izan ere, hainbat euri eta haizetek ezabatuak baitzituzten ordurako geratzen zitzaizkiekeen ezaupideak. Ur saltzen dabilen nerabeak turista batzuk begiztatu ditu, jende multzotik gertu, eta haiengana abiatu da zalu.
|
|
Abaituak era ilunean susmatzen du magnoliaren denborari ezin atxikiak eta, hortaz, ordulariaren urduritasunera egotzia izanak erabakiko duela bere patu iluna. Zer ordu ote den, Abaituak eta Zigorrek ia beste hizketagairik
|
ez
dute elkar ezagutu dutelarik, eta gainera ezin dute ordua garbi erabaki. Behin Abaituak bere ordularia Zigorri utzirikoan, Abaituaren denbora propioarenak egingo du.
|
|
Bizitzan hartu ohi diren erabaki oker horietako bat izan zen, zalantzarik gabe. Ez genion autobus gidariari ondo aditu, edo
|
ez
genuen elkar ondo ulertu, eta zooko sarreratik nahiko urrun utzi gintuen. Villa Borghese uste dut izena duela zooa dagoen parkeak, izen txarreko lekua dela entzun izan dut, gauetan, behintzat?, eta hiriaren erdian berdegunezko orban zabala da, hiriko muinoen artean kokatutako baso galdua.
|
|
Eta hasiberri moduan iritsi zelako gauzatu ahal izan zuela gaineratu du, begirada gardena eta ezjakina zuelako, inolako lotura politikorik gabe: . Hura hasia zen jada nahaspila izaten, 16 akusatuak lau taldetan banatuta zeuden, batzuek eta besteek nahiko jarrera kontrajarriak zituzten eta
|
ez
zuten elkarrenganako konfiantzarik. Zaila izan zen denek proiektuan parte har zezaten lortzea eta, zentzu horretan, jarrera izan zen gakoa:
|
2012
|
|
–Liburu saltzaileak eta nik
|
ez
dugu elkarren berri aspalditik.
|
|
Antza zenez, emaztea bere jaioterrian gelditu zen Dasilva Nafarroara etortzean. Ia
|
ez
zuten elkar ikusten, eta telefonoz urrun eta arrotz sumatzen zuen emakumea.
|
|
Alabaina, Exeterren zeundela ez zizun urtebetetze festarik aipatu. Egia esan,
|
ez
zenuten elkarrekin hitz egiteko denbora gehiegirik izan, baina urtebetze festarena ideia bikaina iruditzen zitzaizun. Lagun artean, bizi izandakoak oroitzen eta argazki zaharrak ikusten.
|
|
Ireki berri zuten kafetegi taberna galeria batean gelditu ginen Agurtzane, Marta, Oihana eta laurok. Elkartean afaldu genuenetik
|
ez
genuen elkar ikusi, eta orduan ere ez genuen hitz egiteko betarik izan. Ez zitzaizkidan kuadrillako afari horiek gustatzen, nork ozenago hitz egin eta ezagunei buruz txutxu mutxutean aritzeko baino ez ziren.
|
|
Koldok eta biok bi hiru urte elkar ikusi barik generamatzan eta biziki poztu ninduen haren mende erdia betetzea elkarrekin ospatu ahal izateak. Gazte gaztetatik adiskideak izanik, eta elkarrekin ondo moldatzekoak beti, bide oso desberdinak hartuak genituen bizitzan eta, nolabait esateko, aspaldi
|
ez
genuen elkarren berri edo ezagutza handirik. Eta horrek apur bat atzera eragiten zidan, ia gauza segurua baitzen jai hartan ez nuela topatuko Koldo ez beste inor ezagunik; hartara, ardoa eta kanapeak irensteko plazer bakartira mugatu nuen, ezinbestean.
|
|
Hesolen zatirik handiena kanpoan geratzen zen, bost oin eta erdi edo, eta muturra zorrotza zuten. Bi ilarek
|
ez
zuten elkarren artean sei hatzena baino tarte handiagorik.
|
2013
|
|
Dena normal iruditu zait. Beno, egia da Irina Alexandrovna printzesak eta Felix Yusupoff printzeak
|
ez
dutela elkarrekin lo egiten, nork bere logela daukala, baina hori ere gauza arrunta iruditzen zait. da noizbehinka printzeak bisitaren bat edo egingo diola Irinari bere logelara, pentsatzekoa da noizbehinka amodioa ere egingo dutela.
|
|
Koldo eta Begotxuren arteko harremanak ezin hobeak ziren: fisikoki,
|
ez
zuten elkarrenganako halako erakargarritasun berezirik nabaritzen, baina horregatik, beharbada, are gehiago garatu zen bion artean alde espirituala, konfiantza eta leialtasuna?, halako eran non esan ere esan baitzitekeen haien harremanak anai arreben artekoak bezalakoak zirela, estuagoak ere bai, beharbada:
|
|
Koldo eta Begotxuren arteko harremanak ezin hobeak ziren: fisikoki,
|
ez
zuten elkarrenganako halako erakargarritasun berezirik nabaritzen, baina horregatik, beharbada, are gehiago garatu zen bion artean alde espirituala –konfiantza eta leialtasuna–, halako eran non esan ere esan baitzitekeen haien harremanak anai arreben artekoak bezalakoak zirela... estuagoak ere bai, beharbada: ez izatez berdinak zirelako, deberdinak zirelako baizik... baita elkarren osagarri ere maiz.
|
2014
|
|
Artega, garrazturik eta neurri batean gaixorik zeuden egonean. Ezkutatu egiten zuten sentipen hura, armadatik kanpo arindurik zeudela trebeki antzeratuz eta diziplina militarrak haien nahimen egoskor eta askeak berriro azpiratuko
|
ez
zituela elkarri segurtatuz. Hala ere, egiaz, gusturago egonen ziren presondegi batean askatasun berri eta behartu hartan baino.
|
|
Nadia zuen izena eta Brasov izeneko hiri batean jaiotakoa zen. Astegunetan
|
ez
genuen elkar askorik ikusten, eta asteburuak elkarrekin pasatzeko ahalegina egiten genuen. Nik, oso exotikoak iruditzen zitzaizkion patata tortillak egiten nizkion, berari gustatu egiten zitzaizkion eta niri gustatu egiten zitzaidan berari gustatzea.
|
|
Ni Pirro baino are eszeptikoagoa naiz oraindik: uste dut bizitzak eta heriotzak
|
ez
dutela elkarren artean batere antzik.
|
|
–Teoriko politiko batzuen arabera?, diosku (teoriko horiek Renan bera dira), dinastiak gerra eta konkista, ezkontza eta jukutria diplomatiko bidez (gero ahaztuak) denboran zehar bilduriko probintzien elkargoa, nazioa, hura burutu duen dinastiarekin batera amaitzen da1627 Eta egia da nazio modernoak jendearen borondatearen aurka osatu izan direla, ez nazioen eskubide eta ez probintzien borondatearentzat axola amiñirik gabe. Beraz, galdurik elkarrekin egoteko zuten kausa (dinastiaren manua),
|
ez
dute elkarrekin jarraitzeko ziorik, oinarririk. Nazio modernoek, erregerik gabe, ez daukate izateko arrazoirik?
|
|
Izan ere, definizioek (edo, bi kontzeptuek?) eta historia errealak ematen du
|
ez
dutela elkarrekin harreman ona. Frantzia eta Alemania artean zinez diferentea dagoena, Nazioaren eta Estatuaren bi historia tipo da:
|
|
Haien izaera kontrajarriak eta nolabaiteko lanbide jelosia dezenteko arrazoi ziren elkarren gogoko inondik inora izango ez zirela uste izateko. Alabaina,
|
ez
zuten elkarrengandik alde egin eta, are gehiago, bata bestea galdekatzen saiatu ziren, eguneko berriei buruz besteak zer zekien jakiteko asmoz. Azken finean, bi ehiztari ziren, lurralde berean, erreserba berean, ehizan zebiltzanak.
|
|
–Gurasoak korrika eta presaka joaten dira haurren bila, erran zuen Sanjuanek?. Askok
|
ez
dute elkar ezagutzen eta ez dute astirik izaten ezeri erreparatzeko.
|
2015
|
|
–Espirituaz ari nintzen ni, Karl, ez materiaz. Batzuetan badirudi
|
ez
dugula elkar ulertzen, mintzaira desberdinak hitz egiten ditugula, Babel hartan bezalaxe?. –Badakit zertaz ari zaren, Oto.
|
|
Hortxe dago muga, ala? Gure larruak, gu bionak, positibo positibo dira, edo positibo negatibo, ez dakit nola den zehazki,
|
ez
dutela elkar erakartzen alegia, polo kontrajarriak dira, eta hor ez da txisparik sortzen, ez gara gai, gure zakilak dira termometrorik argiena eta zuhurrena. Orain, zure besarkada horregatik erailtzeko kapaz naiz, hementxe daukat oraindik labana, eta zure sorbaldaren gainean negar egingo nuke goxo goxo, Oto, negar ondo ondo hust
|
|
Sartu naiz azpirago, izara malkarretan barrena, belauniko, igeri, hegan, zebrabidetik at, eta goia jo dut zu ukitu gabe, zu nire soan aberri. Eta gero esanen dute hau eta beste gugatik,
|
ez
dugula elkar haragitzen, hil egiten garela mitxoletak janez, ipini dugun banderak bi eguzki lore falta dituela. Hau eta beste.
|
|
Trekyllisviketik Ogurrerako bidean gurutzatu dira Kristin eta Hura, mendia saihesteko, bidearen bihurgune luze baten erdian. Elkarrengandik urruti begiztatu dute norbait, biak ere zaldi gainean doazela, baina
|
ez
dute elkar ezagutu harik eta parez pare topatu diren arte. Kristinek, inork ezagutu ez dezan, Ariren foka larruzko saial bat jantzi du, eta gorputz osoaz gain, aurpegiaren zati handi bat ere estaltzen dio; aldi berean, senarraren larruzko botak eta galtzak ere soinean ditu, eta gizonezko baten traza du.
|
|
Aspaldi ez zuten harreman onik. Zehatzago esateko, aspaldi
|
ez
zuten elkarrekin hitz egiten, baina ez zuen uste horretaraino iritsiko zenik. Etxeko emakumeek erotu egin nahi dutela pentsatu du bere golkorako.
|
|
Tolosako kristau gazte guztien artean Jon Ugutzari Bal tza da ordea niri gehien axola zaidana, denborarekin lagun bihurtu zena eta niretzat garrantzia izan zuen bakarra. Nire adin berekoa zen Jon Baltza, ikasturte berekoa baina aldameneko gelan zegoena; hori dela-eta, hasiera batean
|
ez
genuen elkar ezagutzen, gero etorri zen ezagutza hori, kezka komunek hartaratuta. Eskolapioetako apaizgaia zen Baltza ere, ez dakit noiztik, baina BUPeko lehen urterako behintzat garbi zeukan hura zela bere bokazioa; ez dakit batxilergoko 2 urterako hasi ginen harremanetan ala UBIn izan zen:
|
|
Lurreratu da hegazkina, eta penaz esan diote agur elkarri bi bidaiariek aireportuan, gerrara doana agurtzen den bezala, jakinik ziurrenik
|
ez
dutela elkar berriro ikusiko, ez dutela gehiago elkarren berri izango.
|
2016
|
|
nituzke nire heroi koitaduen zerrendatik kanpo utzi Jan Nerudak Mala Stranako ipuinak bilduman aipatzen dituen bi. Egunero egunero garagardotegi berera joan eta mahai berean esertzen dira eta, bakoitzak bere aldetik aretoan sartzen diren guztiei diosalak egiten badizkie ere,
|
ez
dute elkarrekin hitzik egiten, ez diote elkarri begiratu ere egiten. Schlegl eta Rysan adiskideak ziren lehen, eta biek emakume bera maitatu zuten.
|
|
hola eta hola. Pistola atera dugu zalu baina aldi berean, eta orduan, keinu inplizitu batez, erabaki dugu
|
ez
duela elkar hiltzerik merezi, izanen ditugula aurrerantzean ere, Jauna lagun, makina bat aje edo aitzakia hau baino potoloagoak iskiluak atera eta tiroz elkar josteko.
|
2017
|
|
Yusriren bulegora, Islam izeneko mutil bat joaten da egunero. Duela gutxira arte, bi gazteek
|
ez
zuten elkar ezagutzen; halere, Islamek Yusriren lanaren berri izan zuen egunkarien bitartez. –Hasieran, laguntza eske etorri nintzen.
|
|
demokrazia liberalean, lehenago edo beranduago, parte hartzea desbideratu egiten da, eta bitartekaritza sartzen da tartean. Besteak beste, horregatik ondorioztatzen du Dunnek, ordena bat edukitzearen alde ona da herriak
|
ez
duela elkar hiltzen; ordena demokratiko bat edukitzearen alde ona da herria ez duela bere gobernuak ausaz hiltzen. Gainerako guztia gogaikarria da?
|
|
Lehendik zekiena kontatu zion. Berak eta aitak
|
ez
zutela elkarrekin lo egiten, aita beste emakume batekin zebilela, hasiera batean amak beste aukera bat eman ziola aitari, baina gauzek okerrera egin zutela, egoera hura ezin zuela jasan eta banatu egingo zirela.
|
|
Beste era batean jokatu izan balu, bizirik jarraituko zuela sartu zitzaion buruan, eta mesede egiten zion ondo jokatu zuela entzuteak, ezin zezakeela beste modu batean jokatu, ama zegoen zulotik ateratzeko ahalegin handi bat egin zuela eta, gauzak gaizki atera baziren, zoriak hala nahi zuelako izan zela. Bazirudien
|
ez
genuela elkarrekin egoteko aitzakia hoberik aurkitzen, eta berak amari buruzko gutunen kontuarekin jarraitzen zuen eta nik bi morroiekiko obsesioarekin. Ezin zezakeela bere amarengatik egin zuena baino gehiago egin errepikatzen nion nik, eta berak aholku jakingarriak ematen zizkidan nengoen zulotik ateratzeko.
|
|
Itsas pasealekuaren zati handi bat zeharkatu eta edaritegi batean sartu zirenean bera itsasoari begira gelditu zen. Ez zutela bikote harremanik iruditu zitzaion, lankide bat izan zitekeela edo familiakoren bat, nahita bederen
|
ez
baitzuten elkar ukitzen, baina zalantza geratu omen zitzaion. Biltzen ginen bakoitzeko ekartzen zuen gisako kontakizunen bat, eta guri nerabeak gineneko oroitzapenak ekartzen zizkigun gogora.
|
|
Horrek zirrara eta beldurraren arteko zerbait sentiarazten die. Bigarren egunerako
|
ez
dute elkarri esateko ezer izango eta, okerragoa dena, bestearen ohitura txikiak bereziki higuingarriak suertatuko zaizkie. Bigarren eguna izango da, beste zortzi izango dituzte aurretik atzera martxarik gabeko ezinikusia eraikitzeko.
|
2018
|
|
daukadan sei zazpi laguneko talde batek. Hasieran iruditu zait gauerako elkarturiko lagunarte bat izango zela; haien arteko solasak entzunik, baina, agerikoa da
|
ez
dutela elkar ezagutzen eta halabeharrez suertatu direla nire atzeko toki horretan. Antza, argiak ikustera etorri, eta elkarrekin berriketan hasi dira denak.
|
|
Horregatik deitu dio eguerdian, ahalik eta adeitsuen izaten saiatuz, aspaldi
|
ez
dutela elkar ikusten eta ea iluntzean zergatik ez den ilobarekin eta berekin afaltzera hurbiltzen. Maddi ez dela bere iloba erantzun zezakeen Oyvindek, noski, baizik eta ilobaren alaba, baina Ejdaren heriotzarekin galdu zuen osaba titulu hori nolabait berreskuratzeak ilusioa egin diola antzeman du Karlosek, eta baietz erantzun dio, gustura asko hurreratuko dela etxaldera arratsean.
|
|
Alabak artean ez. Sekula
|
ez
zuten elkarren artean amaz hitz egiten, dakiten horri buruz, amarengandik urruntzen dituen horri buruz, dakiten gauza behin betiko eta erabateko horri buruz, amaren haurtzaroari buruz.
|
2019
|
|
Zakil bat ikusi eta neskatoak esaten duenean, nik ere banuen? edo, nik ere izango dut?, edo, are,, nik ere badut?, ez da fede txarreko defentsa bat; presentziak eta absentziak
|
ez
dute elkar baztertzen; haurrak, haren marrazkiek erakusten duten bezala, askoz gutxiago sinesten du bere begiz ikusten du hori, ezen ez behin betiko finkatu dituen tipo adierazgarriak:
|
|
haren haurra ere bada. Eta funtzio horiek
|
ez
dute elkar baztertzen, egiatako haurra ere alter ego bat baita amarentzat; era berean, neskatoak panpinari errieta egin, zigortu eta gero kontsolatzen duenean, amarengandik babesten ari da bere burua, eta amaren duintasunaz janzten: bikoaren bi osagaiak laburbiltzen ditu; bere sekretuak kontatzen dizkio panpinari, eta hezi egiten du, bere autoritate subiranoa berretsi haren gainean, eta, batzuetan, baita besoa atera ere, jo, torturatu:
|
|
Gau ederraren oroimenak arreta galarazten dio Raimundo Silvari, goizean iratzartzean aldamenean gorputz biluzi bat ikusi eta sentitzeko ustekabea, berau ukitzeko plazer esanezina, han eta hemen, leunki, gorputza bere osoan arrosa bat bailitzan, bere kolkorako esan, Poliki, ez ezazu iratzar, ezagutu nahi zaitut, arrosa, gorputza, lorea, gero eskuen premia, fereka luze eta errepikakorra, Maria Sarak begiak ireki eta irribarre egin zuen arte, biek aldi berean esan zuten, Nire laztana, eta elkar besarkatu zuten. Raimundo Silvak hitza bilatzen du, beste batean hauek berek, Nire laztana, balio zezaketen, baina zalantzazkoa da Mogueimek eta Ouroanak inoiz hori esaten ikastea, eta gauden puntuan bi horiek oraindik
|
ez
dutela elkarrekin topo egin kontuan hartuz gero, are zalantzazkoagoa da sentimendu horiek hain deblauki adierazi ahal izatea, adierazpena bera haien ahalbideetatik kanpo dagoela ematen badu.
|
|
Bulegoko lan mahaiaren aurrean eseri da, poesia liburuko probak bere aurrean, pentsamenduaren atzetik abiatu da, agian zehatzago litzateke esatea pentsamenduaren aurretik doala, zeren, pentsamendua zein bizkor den jakinik, bere atzetik joatearekin konformatzen bagara denbora laburrean arrastoa galdu diogu, guk passarola2 asmatu orduko bera jada izarretara iritsi baita. ...da konturatzen zergatik, lehen hitzetatik, ezin izan zion oldarkeriari eutsi, Ez al dakizu deleatur bat zer den, batez ere galdera egin zuen tonuaren oroimenak larritzen du, probokatzailea, are baldarra ere, eta gero, bukaerako duelua, etsaien artekoa, han kontu pertsonal bat, herra zahar bat erabakitzen ari bailitzan, gauza jakina denean bi hauek aurretik inoiz ez zirela elkartu, eta, baiezkoan,
|
ez
zutela elkar begiz jo, Nor ote da, pentsatu zuen orduan Raimundo Silvak, eta hori pentsatu zuelarik laxatu zuen, konturatu ere egin gabe, pentsamendua gidatzeko erabiltzen ari zen uhala, nahikoa izan zen pentsamenduak aurrea hartu eta bere kabuz hegaldatzen has zedin, oraindik emakume gaztea da, berrogei urte baino gutxiago, ez da lehen kolpean iruditu zitzaion bezain garaia, azalaren tonua, mate... Raimundo Silvak aurrean duen apalategiari begiratzen dio, han daude lan bizitza oso batean zehar zuzendu zituen liburu guztiak, ez ditu zenbatu, baina liburutegi oso bat egiten dute, izenburuak, izenak, hau da nobela, hau poesia, hau antzerkia, hauek dira oportunismo politiko eta biografikoak, hauek dira oroitzapenak, izenburuak, izenak, izenburuak, izenak, batzuk gaur egun ere ospetsuak, beste batzuk beren garaia izan zutenak eta erlojua gelditu zaienak, bakar batzuk oraindik ere bere patuaren zain, Baina daukagun patua garen patua da, esan zuen zuzentzaileak ahopeka, lehen pentsatutakoari, Daukagun patua gara erantzunez.
|
|
Uste dut orduan ohartu nintzela piztia bat zela, ez niolako ulertu zer esan nahi zidan besoaz bularra oratzen zidanean, iheserako aukerarik utzi gabe. Uste dut inoiz
|
ez
genituela elkarren arteko mugak hesitu, apika ez genekielako mugarriak non ziren ere. Zuhaitz sail batek inguratzen gintuen.
|
2021
|
|
Alabak ere ospa egin dio. Bi urtetan
|
ez
dute elkarrekin hitz egin adierazi dio kezkatuta. Ulertzera eman dio Teok ez duela onartzen alabak bere bidea propioa egin nahi izatea.
|
|
Ezagutzen ez dudan nire herriko mutil batek bidali dit aste honetan. Bertan esaten dit
|
ez
dugula elkar ezagutzen, baina idatzi egin nahi zidala, bakarrik senti ez nendin. Ez da lehen aldia halako gutun bat jaso dudala.
|
2022
|
|
Baina kontakizunak berebat kritikatzen du zentzu ona. " Gizon eta emakumeek
|
ez
dituzte elkarren xedeak ulertzen [hitz egiterakoan][...] Emakumeek ez dute ulertzen...". Zientziaren posiziotik egindako kritika da.
|
|
Beran gustura egona nintzen lanean, baina etxe hura ez zen niretzako modukoa, hagitz triste nengoen han. Senar emazteek
|
ez
zuten elkar ongi hartzen, ez ziren moldatzen, eta hura ere inoiz ikusi gabea nintzen ni. Nerabeak ziren seme alabak, eta haietako bat herbala, bere burua lurrean zuena beti.
|
|
Eta hala joan ziren Biarritz eta Angelu arteko etxe handi baterat lanera. " Soldata berdina izaten zen, nagusiek
|
ez
zuten elkar jaten, bazekiten euren artean solas egiten", irri egiten du Pakitak. Hirugarren etxea zuen hura Pakitak, baina ordurako lanari neurria hartua zion.
|
|
Baietz esaten banuen, Hondarribiko Bista Eder hotelean itxialdia egin nuen bi aholkularien laguntzarekin, haurtzaroko kontuak ordenatu, nire kasuan gaztetako gorabehera ilun horiek estali edo makillatu, eta nire bizitzaren kontakizun gardenago edo salgarriago bat eraikitzeko. Beste bi hautagai ere bazituztela baina hautaketa prozesuan
|
ez
genuela elkarrekin topo egingo jakinarazi zidaten, geure artean ezinegonik edo deserosotasunik sor ez zedin.
|
|
Furgoi barruko ilunpean
|
ez
genuen elkar ikusten, ez bazen goiko leihatila batetik tarteka kaleko argi bristadaren bat sartzen zenean. " Gora ETA" deiadar egin zuen gaztea burumakur ikusi nuen bazter batean.
|
|
Noizbehinkako plazerezko bisita haietan baino
|
ez
genuen elkar ukitzen, ukitzea min ematen hasi zitzaion arte. Eta orduan bera izan zen ohe ertzean lotsatuta geratu zena, gizontasunak huts egin ziolako.
|
2023
|
|
Zer berri? Aspaldi
|
ez
dugu elkar ikusi, eta zer iruditzen kafe bat hartuko bagenu?".
|