2000
|
|
heroismoak ezin du betiko iraun. Gure herrialdean euskarak aurrera egin du milaka euskaltzaleren ahalegin izugarriari esker, horretaz inork
|
ez
du dudarik. Baina, euskararen etsaiek ederki dakite heroismoak ezin duela betiko iraun eta ondorioz, ez digute erraztasunik emango euskarak bere bidea egin dezan amore emango dugunaren esperantzaz.
|
|
ustekabean egin zuten topo, besterik gabe. Eta Txemak
|
ez
zuen dudarik gabe ziurtatuko baina komentzituta zegoen Rocío ikusi zuenean kalea hustu egin zela supituan. Agian hainbeste fijatu zen aspalditik ikusi gabeko hartan, non ez zuen beste inor ikusi kalean.
|
|
Ezagun ditugu munduan ipuinak eta historiak asmatzen dituzten skribatzaile sonatuak, nola Boccaccio edo Cervantes, baina ez al zaizu iduritzen, jaun André, ezen nekez ediren daitekeela Berceokoaren don Bildur hura baino asmatzaile joriagorik eta emankorragorik? Honetan eta hartan eta bertze mila gauzatan egon naiteke dudos, baina horretan
|
ez
dut dudarik. Eta uste dut ezen hala izan zela atzo, eta hala izanen dela bihar.
|
|
Ordea, badira biktoriak, galtzetik eta galtzapenetik gehiago dutenak eta ondore gaixtoak baizik ez dituztenak, eta
|
ez
dut dudarik ezen Faustorena eta Leliorena ere haietarik izan zela: izan ere, bizkarreko ederra hartu nuen, jaun An dré, noiz eta ohe gainean geundenok goiti beheiti amildu baikinen!
|
|
—Poztu...? —haren mintza doinuak
|
ez
zuen duda izpirik utzi, nire semeak sorrarazten zizkion sentipen ezkutuen aitzin gibelez— Nola pozten ahal naiz, haren ama nora eta norekin joan den ere ez badakigu?
|
|
Laugarren egun euritsuan, baina, gauzak gehixeago aldatzen hasi ziren. Egun hartantxe Brown jaunak gertakizun bitxiaz zuen iritzia arras aldatu zen;
|
ez
zuen dudarik egiten hura guztia berez etorriko zela bere onera, baina orain ez zuen uste itxuraldaketa hura garrantzirik gabeko zer bat zenik, haluzinazio bat baizik. Edo, okerrago oraindik:
|
2001
|
|
Esana dut noski horrenbestez, begi onez ikusten dudala, behin batean Euskaltzaindiak beste zerbait ikusi zuen bezala, Sarasolaren hiztegi hau, sarreran aditzera ematen dituen iritzi eta jokabideengatik eta are gehiago horien erakusgarri azaltzen duen lanagatik. Bada hor,
|
ez
dut dudarik egiten, onik eta ez hain onik, zuzenik eta makurrik, baina, bere bidetik dabilela, ez zaio inori larregi kostako nondik nora dabilen ikustea, ez igartzea bakarrik. Sartu dituenen lagungarriak agerian dakartza.
|
|
Nik
|
ez
dut dudarik gizaki arruntek erakusten dietela jokabide gizatiarra gizaki jakintsu eta boteredunei. Historian zehar korronte indartsu bat doa beti behetik gorantz, gizaki soiletik gizaki itxuraz handirantz, herri zapaldutik gizaki boteretsuengana, etxe pobreetatik jauregietara, menpekoengandik agintariengana.
|
|
Eta
|
ez
dut dudarik, ezta ere, gizadi osoa hoberantz, gorantz doala beti —nahiz eta olatuak/ gorabeherak izan— herrikide maitaleen eguneroko eraginari esker, gizakia maitagai goren, gaindiezin ezarriz gizartearen bizitzan eta arduran. Hori erakusten dute, adibidez, egin ditugun eta egiten ari garen aurrerabideak gizaki ororen onespenari, andrazkoen askatasunari, zaharren tratuari buruz eta abar.
|
|
Txitxan aisa ari zen galtzen, eta Deierrikoen lagunak, bazterretik oihuka, sinetsiak zeuden sekulako negozioa egin behar zutela arratsalde hartan, diru mordoxka jokatu baitzuten euren herrikoen alde. Izanez ere, bi baten kontra, bakarra zena maingu, eta gainera sake guziak parejak egiten bazituen,
|
ez
zuten duda handirik izan Zubielkik egin zien eskaintza hartzeko. " Diru erraxa irabazi behar diguk" ari ziren erraten dirdirka euren begiak.
|
2002
|
|
Antología de la narrativa vasca actual (1986) liburuaren aitzinsolasean, J. M. Lasagabaster kritikariak lirikotasunaren eta barne munduen nagusitasuna sumatu zuen 1970eko hamarkadaren amaierako eta 1980ko hamarkadaren hasierako zenbait euskal eleberritan. Baina, gainera,
|
ez
zuen dudarik egin euskal eleberrigintzak errealitateari aurre egiteko beren kabuz eusten zioten fikzio unibertsoak sortzeko orduan zituen zailtasunen salaketa egitean. Lehenago defendatutakoaren ildotik, Lasagabasterrek deitoratu egin zuen Barojaren eleberrigintzak euskal idazleen artean izandako jarraipen eskasa, eta eleberrigintza tipologia errealistak gure panoraman egin zitzakeen mesedeak defendatu zituen.
|
|
Ez al da lur eta zur gelditzeko modukoa? HAEEk
|
ez
du duda izpirik ereidatzizko eta ahozko ereduaren arteko etena txikiagotzeko harremanak nondik norajoan behar duen. Euskararen estuasunen konponbiderako, beraz, betiko ahozkoeuskararen eredura jo dugu.
|
|
Jakina, El Salvadorreko sistema politikoa begi onez ikusten zuten agintari estatubatuarrek; Nikaragua sandinozalekoa, ostera, begi txarrez. Kazetarien artikuluek
|
ez
zuten duda izpirik uzten: El Salvadorrekoa prozesu demokratikoaren adierazle objektiboa zen; Nikaraguakoa, ostera, hauteskunde prozesu iluna.
|
|
Nik
|
ez
dut dudarik, esan bezala, hori dela arrisku nagusia. Baina ez da bakarra.
|
|
Dirua biltzea ikastola honentzat edo beste harentzat. Horrek Iparraldean edo Nafarroan badu funtsa,
|
ez
dut dudarik, han euskarak ez baitu behar duen laguntzarik batere, eta euskararen aldekoak erkinka eta eskuzabalki ari baitira agintari politikoen borondatearen gainetik, haien nahikarien aurka euskaraz mintzatzeko eskubidea funtsatu nahian, beren dirua eta indarra uzten dutela bidean. Prozesioak egin ditugu, bai, oraindik Nafarroan eta Iparraldean.
|
|
Zer esan ez, gaztetan erdara bakarrik ikasi izan dutenekin! Nahiz gero euskara ongi ikasi,
|
ez
dut dudarik haiei ere guri bezalatsu gertatzen zaiela.
|
|
Lehenago esan dudan bezala, arazoa herriaren presio faltan legoke. Horregatik erabat beharrezkoa litzateke, 25 urte pasa ondoren, berriro ere kanpaina zabal bati ekitea, oraingoan" Euskal Unibertsitatea, Bai" lelopean izan beharrean," Euskal Unibertsitatea, Orain" aldarrika tuz. Aldarriak aldarri, nik gai honetan alderdi politiko abertzaleekiko konfiantzarik apenas dudanez,
|
ez
dut dudarik egiten hasteko behintzat euskal unibertsitateak pribatua izan lukeela, irabazi asmorik gabeko fundazio baten babesean edo eraikia, laguntza publiko nahiz pribatuak jasoz, Euskal Herriko geografian campus gutxi batzuetan estrategikoki eratua, informazio teknologia berriak ikasle eta irakasleen arteko harreman presentzialarenmenpeanjarriz. Nola egin hau?
|
2003
|
|
Neurri batean bai. Espainiako Gobernuak,
|
ez
dut dudarik egiten, terrorismoaren aurkako borroka tinko eraman behar du, baina, oro har, uste dut borroka hori Hegoaldeko euskal nazionalisten aldarrikapenen aurka zuzendua dela, eta ondorioz, Iparraldean ukitzen gaituela.
|
|
–Kanpotar horien artean batzuk gorri samarrak izanen dira,
|
ez
dut dudarik, baina ez ahaztu gainerakoak errege katolikoen sokakoak izanen direla, katolizismoari mendez mende eutsi izan diotenen oinordeko zuzenak, gu bezalaxe, eta horrek ere ez du preziorik... errege katolikoen izpirituak zutik baitirau eta zutik iraunen baitu, sozialismo eta komunismo guztien gainetik, sekulorun sekulotan, amen!
|
|
Urte asko pasa dira harrezkero. Orain
|
ez
luke dudarik.
|
2004
|
|
ETAren arazoa konpontzen ez den artean, da EAJren alternatiba izango den ezkerra berregituratu, botere politiko indartsua izan dezan. Duda handia egiten dut Aralar ezkertiarren ardatz bihurtuko denik, eta
|
ez
dut dudarik, EA ez dela ardatz izango.
|
|
Baina Italiako Parma ere atzetik nuen, eta hura ere aukera bikaina izan zitekeen iraganarekin hausteko. Antzeko baldintzetan, baita zertxobait txarragoetan ere,
|
ez
nuen dudarik Parmarantz egingo nuela... amona Sinforosagatik besterik ez bazen ere.
|
2005
|
|
(Bainan nehork ez dezake froga ez dela!) Jainkoan sinetsiz deus ez zuela galtzen. Irabazteko xantza ba, galtzeko arriskurik ez; ez,
|
ez
zuela duda izpirik hautua egiterakoan.
|
|
Jesusen kodarentzat ere horrelako zerbait gertatuko dela
|
ez
dut dudarik. Gizarte hau ohartuko da jaten den lekuan arbi, ez daitekeela izan etxea garbi.
|
|
Vatikanon burulehen bat izatea Elizaren indar handi bat da, katolikoen batasuna egiten baitu. Bainan badira batasuna eta berdintasuna, bat bestearentzat hartzen dituztenak eta horretan da hutsa.211 Ez naiz beti harek erranekin akort, bainan gogoan daukanaren errateko eskubide osoa daukala
|
ez
dut dudarik, mikro bat eskutan hartzen duen lehen jinak bezainbat gutienez. Harriturik nago demokraziaz hoin kilika omen diren batzu hasarretzen ikusten ditudalarik, aita sainduak ahoa ideki bezain laster.
|
|
F k" Fernando" behar zuen, eta ziurtzat eman nuen" eliza atzean" hitzek non lurperatu zuten esan nahiko zutela. Jadanik
|
ez
nuen dudarik: Anderrek hil zuen mutila, Iñigoren laguntzarekin.
|
|
Uste dut inork ez zuela orain arte horrelakorik lortu. Berak bete betean asmatu du,
|
ez
dut dudarik.
|
|
Baina nik esaten dut, ez bata, ez bestea: Unamunok euskara maite zuen, nik
|
ez
dut dudarik, baina, puntu horretan, sasoi hartako Europan guztiz arruntak ziren iritziak hona ekarri baino ez zuen egin. Alegia, ez zen batere originala izan.
|
2006
|
|
Dena den, guk geurea: bizitza garesti dagoela uste dugu, ordaindu dugunaren truk jasotzen dugun horrek ez gaitu behar bezala asetzen, ratioaren eboluzioak
|
ez
du duda izpirik uzten: 2001ean 5,7 puntuz hasi zen eta Barometroaren edizio bakar batean ez da 5,8ra iritsi.
|
|
Eskalatzeko toki batez galdetuta,
|
ez
du dudarik: Araotz.
|
2007
|
|
Egungo urpeko arkeologiaren egoera zertan hobe litekeen galdetuta, Aranzadiko Benito eta Mazpulek
|
ez
dute dudarik: " Gure ondarea biltzeko urrezko aukera baten aurrean gaude.
|
|
Ezkerrak bi aldiz pentsatuko dizu Chavezi buruz iritzia eman baino lehen. Amediazinekin
|
ez
dute dudarik. Eta, azken finean, oso antzekoak dira biak.
|
|
Kontsumo gizartean bideo-kontsola sartu den egiaztatzeko, zenbakiek
|
ez
dute duda egiteko zirrikiturik: 2007ko irailean Nintendo etxeak bederatzi milioi Wii kontsola zituen salduak, Microsoft ek 8,9 milioi Xbox 360 eta Sony k 3,7 milioi PlayStation.
|
|
–Mila esker, jaun txit gorena?, botatzen zion halakoetan Eduk. Ziriak ziri,
|
ez
genuen dudarik egiten musikaren inguruan mugituko zela Roberren bizitza, Kalifornian nahiz Pernanbukon.
|
|
Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez. Neronek
|
ez
dut dudarik: aski eta sobera dugu Euskal Herri txikia Nafarroa Handiaren bila joateko.
|
2008
|
|
a)" Egonkortasuna kalitatearekin eta boterearekin egon daiteke lotuta. Kalitateaz
|
ez
dut dudarik: Atxaga oso idazle ona iruditzen zait.
|
|
Datuek
|
ez
dute duda izpirik uzten: zaharren zaintzaileen %80 inguru kontraturik gabe eta lanbide prestakizunik gabe ari dira lanean
|
|
Osasunean elikabideak duen eginkizunak
|
ez
du dudarik.
|
|
Azkueren) ortografiari botoa, Aranaren proposamen hiperfonetistari baino. Horretan
|
ez
du duda handirik. Hegoaldeko botoak ere, neurri on batean, bere alde joan litezke:
|
|
Eremu ez kurrikularrean.Jolasaldietan,
|
ez
genuke dudarik izango eredu familiar bat erabiltzeko; era berean egingo genuke jantokian eta garraioan. Eskolaz kanpoko ekintzetan, berriz, ze ekintza mota den erabaki da, bata ala bestea erabili.
|
|
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko (AAM) 27 lagunen kontrako auziko epaia «politikoki komeni denean» jakinaraziko du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak, Amaia Izko eta Ainhoa Baglieto abokatuen iritzian. Nolanahi ere,
|
ez
dute dudarik, zigorra espero dute.
|
|
Izan ere, ederra ez ezik gazte sentibera eta ameslaria zen Omar, liburuetan irakurtzen diren bezalako abenturak bizi nahiko zituzkeena, poemetan kontatzen diren bezalako amodioak sentitu nahiko zituzkeena, eta, hain zuzen, bi esperientzia haietarako atea (abentura eta amodioa) zabalik ikusi zuen Fatimaren gutunean. Han aipatzen zen neska europarra «bertute guztiez jantzia» omen zen, arrebak zioenez; eskutitzak ezer esan ez arren,
|
ez
zuen dudarik egiten edertasuna ere bertute haien artean izango zela. Ez al ziren ba guztiz ederrak Bizargorrien Hareneko biztanleak?
|
|
Anitz sufritzen zutela
|
ez
du dudarik Arotzarenak, baina bizkitartean, gogorki borrokatu ziren zapatagintzak iraun zezan Hazparnen eta lantegien ez hesteko: «Ez zekiten besterik egiten.
|
|
Atzetik hurbildu nintzaion, eta Inazioren gerria besoekin inguraturik, haren lepondoa musukatzen hasi nintzen, eta baita belarriaren atzea ere, eta esaten nion, ez dakit garbi zer egin, baina zerbait egin behar dugula
|
ez
dut dudarik, ezin dugu horrela segitu, ez zaizu iruditzen?, Inazio jiratu egin zen eta aurpegira begiratu zidan benetan ari ote nintzen jakin nahi balu bezala, eta galdetu zidan, atrebituko zinateke?, eta nik, ez nekiela, hori ez dela sekula jakiten momentua iritsi arte, baina askotan pentsatu nuela irtenbide hartan, arratoien benenorik eta horrelakorik gabe gainera, eta nik pentsatuta neukana ko...
|
|
Bixtakoa da,
|
ez
dutela dudarik semearen sentsu xuxenean. Badakite deabrua bezain abila dela eta abilak zozoarena errazkiago egin dezakela zozoak abilarena baino.
|
|
— Errege Jauna, erran zion Artasek, irudiz edo izatez hain hobendun agertzen bada Gorrail, bere izaki libro eskubideak ez daitezke ahantzi behar. Etor dadin mana iezaiozu azken aldikoz eta ez badu ihardesten, orduan bortizkeria edo jukutria erabiltzeko
|
ez
genuke dudarik.
|
2009
|
|
Izan ere, euskaraz eskolatu du lau urteko alaba, eta hau ere hitzak eta ahoskera zuzentzen hasi zaio dagoeneko. Argia bidaltzen diegunean, erreportaje hau itzuliz praktikatu dezatela esan diegu, baina euskara zailegia darabilgula erantzun digu Juanita Aldaiak, berea bestelako euskara dela gurea baino aberatsagoa,
|
ez
dugu dudarik. Beraz, herriko hizkera eta ukitu kolonbiarra uztartuz jarraituko dute Hondarribiko Alde Zaharreko etxe honetan.
|
|
Interneten irakurtzen duenak paperean ere irakurriko du. Horretan
|
ez
dut dudarik.
|
|
Alabaren eta haren senarraren arteko oihuak dira txarrak, horiei ezin diet bestelako soinurik jarri. Ikusten ditut eta saiatzen naiz haien ahoetan hitz politak jartzen,, joango gara zinemara aspaldiko partez??, adibidez, baina, aretoko butaketan zera egindakoak izango diren arren, eta maitasun handiz,
|
ez
dut dudarik, orain elkar hil nahi lukete, airean sentitzen dut.
|
|
Epaiketa, gerra kontseilua? hasi aitzin ere, Nazario Orbek
|
ez
zuen dudarik, bere ohiko jokabidea zen anai arreben arteko istiluetan. Teofilo Mariak zuela arrazoi:
|
|
berak inork baino hobeto zekien bere mugen berri; Damasok, gainera, buruan behar zuen beste oroitzapen hura dantzan, zaldiak bota zuenekoa, bost urte zituela?
|
ez
baitzuen dudarik zoritxarraren zaldiak berriro botako zuela; zerbait egin behar zuen, beraz, zerbait esan behar zuen, baita orduantxe esan ere, uniformea kentzen hasi aurretik:
|
|
susmo bat susmo hutsa zela, alegia, baina hamaika susmok froga bat osatzen zutela, baliokidetasun ia matematiko batean; Albertok bere tangoa kantatzeari ekin zionean: Caminito que el tiempo ha borrado,/ que juntos un día nos viste pasar,/ he venido por última vez,/ he venido a contarte mi mal, nabaritu zuen, ausaz, Domingok jauzi kualitatibo hura, zalantzatik ziurtasunera, hain ziren adierazgarriak eta hain agerikoak bai Albertoren kantatzeko era. Domingok
|
ez
zuen dudarik Alberto Adari zuzentzen zitzaiola, eta Adari bakarrik, lagunak kanta bi arrebei eskainia zien arren?, eta bai Adaren begietako sua ere, gauza jakina baita ezen amodioak suzkoagoak egiten dituela mateminduaren begiak; hura baitzen kontua. Alberto eta Adaren arteko maitemin balizko hura!?, jelosiak hartutako gizonak. Domingok, ezin garbiago ikusten zuena eta halako ezinegon bat eragiten ziona, min jasangaitz batek hartu balu bezala; une hartan, itzarri ere, itzarri zitzaion, beharbada, Domingori barne ahots bat, belarrira hitz egin ziona, bere minaren argibideak emanez:
|
|
Reginak, halere, jertseak izugarri gustatzen zitzaizkiolako edo, berezko gustuen eta aita kalonjeak ezartzen ziòn irizpide moralaren arteko alternatiba behar zuen Reginak korapilo eta auzi?, ez zion Adari haiek egitea debekatu, nola, bada, baldin eta Nazario ere aurka azaldu bazitzaion auzi hartan?, hartu ere, hartu ez zituen, bada, senarrak kalonje jaunaren hitzak txistetzat!?? eta, hala eta guztiz ere, hiritarren jertseak pausalekutzat hartu zituztèn txoriak eta tximeletak gutxitzen hasi ziren handik aurrera, gutxitzen eta gutxitzen, dendarien eta bezeroen eskaria hutsean gelditu zen arte, negurik gorrienak, bat batean, hiriko jertseak hartu balitu bezala, tximeletak eta txoriak aienatuz; Adak ez zekien zer gertatu zen, baina
|
ez
zuen dudarik Elizak bazuela hartan zerikusirik, debeku ofizialik zabaldu ez zen arren; eta orduan, inoiz baino hobeto ulertu zuen, ausaz, Domingoren iritzia, Ada bisitan joan zitzaiòn garaian ahoskatua eta bere pentsamoldearen ispilu zena: sinesten zuela Jainkoagan, baina ez Elizan.
|
|
Inork
|
ez
zuen dudarik egin nor zen Saint Germaingo gazteluko sala handian hain itxura arruntean agertzen zena. Kortesanaz mozorroturiko emakume batek ziztuan egin zuen niregana.
|
|
A RMAGNAC EZ
|
ez
nuen duda handirik. Azken urtean, deiturik nuen guztietan etorria zen niregana.
|
|
Zinema aretoak hustu ahala, errealitatea bihurtu ote da amets filmatu eta musikalizatu? Serroyk eta Lipovetskyk
|
ez
dute dudarik: bere erdigunea leku guztietan izan arren, zirkunferentziarik inon ez duen zirkulua litzateke zinema.
|
|
Denei aurkitzailea bera izan zela esaten ibili zen Shorty. Biak ezagutu zituen George C. Pipkinek
|
ez
du dudarik: Peteren lana izan zela uste du, eta aldi hartan, beste askotan bezala, bere burua harrotu nahian ibili zela Shorty.
|
|
GERMAN. Arrazoi izango duzu,
|
ez
dut dudarik horretaz. Baina gure kasuan ez dago inolako iruzurrik.
|
|
Zortzi ginen, eta norbait gehiago ere sar zitekeen, baina gazteagoei uzten digute aukera, azaldu du Vidalek. Algortako bertso eskolak osatzen badu taldea ere,
|
ez
du dudarik: taldeak eskualdea ordezkatzen du.
|
|
–Barruraino joan behar da?. Arabako Kultura sailekoek
|
ez
dute dudarik. Garrantzitsuena, une honetan, Iru, a Okako indusketetan agertutako idazkun faltsuak nork egin dituen aurkitzea da.
|
|
Hautetsi karguak denbora anitz galdetzen du, baina horrez gain aktibistak izaten segitu nahi dute. Bovek
|
ez
du dudarik. Jendaurrean errana du ez duela immunitatea erabiliko.
|
|
Baina Anzaren desagertzearen berri eman eta sei egunera ETAk jakinarazi zuen Anza erakunde armatuko kidea zela eta desagertu zen egunean harekin gelditua zela, baina ez zela agertu. Gara egunkariari igorritako agirian, ETAk
|
ez
zuen duda izpirik agertu, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei leporatu zien haren desagertzea, haren ustez, bai baitzekiten etakidea zela. Abenduan ustezko polizia batzuek Juan Mari Mujika iheslaria ordu batzuetan bahitu izanak Donapaleun (Nafarroa Beherea), eta maiatzean, Bilbon, kaleko jantzitako ertzain batzuek gauza bera egin izanak Lander Fernandez euskal preso ohiarekin, gerra zikinaren?
|
|
Chuani egingo zaion kritika nagusia da japoniar soldaduen irudi basatia ematen duela eta txinatarrak biktima gisa aurkezten dituela,, abardurarik gabe. Chuanek
|
ez
du dudarik: –Japoniako herriak sarraski bat egin zuen, eta txinatarrak izan ziren biktimak?.
|
|
Harroputz dabiltza eskuindarren kumeak Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritza berria eratu zenetik. Euskal Herri osoan, hauek
|
ez
baitute dudarik zer den Euskal Herria, nafar gobernuak, bere. Nafarroatik kanpo egotzi nahi duen Euskal Herria.
|
|
eskatu diete. AAMk
|
ez
du dudarik Jon Anzak, gerra zikinaren ondorioak, jasan dituela.
|
|
Atxiloketak salatu ditu,
|
ez
baitu dudarik politikoak izan direla. Haren ustez, Espainiako Gobernuak aski ongi zekien ezker abertzalearen talde nagusian aspaldian hasitako gogoeta baten ondorioak argitzear zeudela.
|
|
izugarrikeria egin zuen Yllanesek Nagore Laffagekin. Fiskalak ere
|
ez
du dudarik: Yllanesek erailketa delituarekin bat egiten duen ekintza bat egin zuen, benetan egiten ari zena jakinda.
|
|
Kontatu digute zein gaiztoak diren piratak, zein krudelak, eta nolako tratu txarrak jasan dituzten marinelek. Egia izango da,
|
ez
dut dudarik. Ez digute kontatu, ordea, Somaliako uretan ez dagoela aginterik, ez dagoela arrantza kuotarik, barra libre dagoela sekulakoak eta bi egiteko.
|
|
...alonje jaunaren hitzak txistetzat! –.. eta, hala eta guztiz ere, hiritarren jertseak pausalekutzat hartu zituztèn txoriak eta tximeletak gutxitzen hasi ziren handik aurrera, gutxitzen eta gutxitzen, dendarien eta bezeroen eskaria hutsean gelditu zen arte, negurik gorrienak, bat batean, hiriko jertseak hartu balitu bezala, tximeletak eta txoriak aienatuz; Adak ez zekien zer gertatu zen, baina
|
ez
zuen dudarik Elizak bazuela hartan zerikusirik, debeku ofizialik zabaldu ez zen arren; eta orduan, inoiz baino hobeto ulertu zuen, ausaz, Domingoren iritzia, Ada bisitan joan zitzaiòn garaian ahoskatua eta bere pentsamoldearen ispilu zena: sinesten zuela Jainkoagan, baina ez Elizan.
|
|
susmo bat susmo hutsa zela, alegia, baina hamaika susmok froga bat osatzen zutela, baliokidetasun ia matematiko batean; Albertok bere tangoa kantatzeari ekin zionean: Caminito que el tiempo ha borrado,/ que juntos un día nos viste pasar,/ he venido por última vez,/ he venido a contarte mi mal, nabaritu zuen, ausaz, Domingok jauzi kualitatibo hura, zalantzatik ziurtasunera, hain ziren adierazgarriak eta hain agerikoak bai Albertoren kantatzeko era –Domingok
|
ez
zuen dudarik Alberto Adari zuzentzen zitzaiola, eta Adari bakarrik, lagunak kanta bi arrebei eskainia zien arren–, eta bai Adaren begietako sua ere, gauza jakina baita ezen amodioak suzkoagoak egiten dituela mateminduaren begiak; hura baitzen kontua –Alberto eta Adaren arteko maitemin balizko hura! –, jelosiak hartutako gizonak –Domingok– ezin garbiago ikusten zuena eta h... " Adarenak lur debekatuak dira niretzat, bai, baina baita beste guztientzat ere:
|
|
borrokaldi hark –atipikoa, inondik ere– arrisku erantsi bat zuen, biek ala biek baitzituzten betaurrekoak; han, baina, ez zen inor arriskuaz mintzatzen, odolaren deia eta inkontziente kolektiboaren ahotsa beste dei eta ahots partikular guztien gainetik zeudelako, ausaz, betaurreko xixtrin batzuen gainetik zer esanik ez; Damasok, halere, bere berezko ahotsa zuen –bere berezko beldurraren ahotsa, alegia–, inkontziente kolektibo guztien gainetik mintzatzen zitzaiona, eta esaten ziona zerbait egin behar zuela; Damaso, beraz, kikilduta zegoen: ez gimnasia, ez kirola, ez ariketa fisikoak ziren haren espezialitatea... berak inork baino hobeto zekien bere mugen berri; Damasok, gainera, buruan behar zuen beste oroitzapen hura dantzan, zaldiak bota zuenekoa, bost urte zituela...
|
ez
baitzuen dudarik zoritxarraren zaldiak berriro botako zuela; zerbait egin behar zuen, beraz, zerbait esan behar zuen... baita orduantxe esan ere, uniformea kentzen hasi aurretik:
|
|
e spende poco; gutxi gastatuta ez ginateke oso lontano joanen). Bai gene terapiak baita ama zelulek ere gizakion osasun egoera hobetzeko eta gaixotasun asko borrokatzeko bide eraginkorrak izango direla
|
ez
dut dudarik. Alta bada, denbora da bi teknika horiek aplikazio zabal eta unibertsala izateko.
|
|
Helenak
|
ez
du dudarik amaren reakzionean arabera. Baino Arantxak zailtasunak denak bere bizkar hartzen dituela uste du.
|
2010
|
|
ETArenak egin duela, bere kide eta zaletu gutxi batzuentzat ez beste guztientzat, garbi dago. Apur bat gutxiago edo gehiago iraungo du, agian banaketarik gertatuko da bere baitan, baina honek
|
ez
du dudarik: amaitu da ETAren garaia.
|
|
Ezker Abertzalearekin ere
|
ez
du duda izpirik: Esan nuen eta berriro diot ezker abertzalea 2011eko hauteskundeetan egongo dela.
|
|
Egungo zein etorkizuneko espazio gastronomiaren erronkei dagokienean, Ruizek
|
ez
du dudarik: Erronka ez da bakarra.
|
|
urtzen zizkidana, ez dakit kolpetik edo apurka eta banan banan; eta bihotzak belauna jaisteko agindua eman, eta jarraian, negarrez ikusi nuen neure burua, belauniko, Jainkoari eskerrak ematen nizkion bitartean, burua galdu nuèn istantean bere argiaz argitu ninduelako, txistu nota haiekin?
|
ez
bainuen dudarik hura guztia Jainkoaren grazia berezia zela: Jainkoak hari guztiak mugitu zituela, alegia, ardi desbideratuak bidera egin zezan berriro eta arestian zentzurik ez zuenak zentzua aurki zezan.
|
|
...urterekin neure egoeraren berri banekienik, ezta neure barne borroken indarren eta parametro objektiboen nondik norakoen kontzientzia nuenik ere, nola, bada, neure baitatik ateratzeko gai ere ez banintzen, lezio hura berandu gabe ikasiko nuen arren, debozionisten ikastetxean bekatuen aitortza egiteko arimaren eta kontzientziaren gorabeherak aztertzen hasi ginenean, astean behin gutxienez!?, baina
|
ez
dut dudarik neure baitan nituela indar haiek, nik orduan hain modu zehatz bezain kategorikoan ikusten ez banituen ere: nola ukatu, bada, neure baitan zetzala bizi sena, nola ukatu neure beldurra, eta nola ukatu beldurraren eta bizi senaren arteko lotura!
|
|
Gerhardek
|
ez
baitzuen dudarik egiten pintura molde berriek ere, zientziak bezalaxe, berak amesten zuèn iraultzaren norabidea markatzen zutela, baldintza gutxieneko batzuk betetzekotan. Hain da egia esaten ari natzaizuna, Damaso, non honako iruzkin hau egin baitzidan Gerhardek, biok Munichera joan ginèn egun haietako batean, erakusketa aretoan sartu eta berak begikotzat jo zuèn koadro espresionista baten aurrean gelditzen ginela, errusiar pintore ez oso ezagun batena ote zen??:
|
|
; ama isilik zegoen, bai, baina ez ezpainak mugitu gabe?
|
ez
baitut dudarik ama bere letania berariazkoa errezatzen ari zela, azken bolada hartan jakulatoria bakarrera laburbildu zuena: Mater amabilis, ora pro nobis, Mater amabilis, ora pro nobis, materramabiliska beti?
|
|
zu bai, zu ez, zu bai, zu ez? gauzak hala izatekotan,
|
ez
baitut dudarik amak petalo zuri batean ikusten zuela bere etorkizuna, letra larrietan idatzitako baiezko batek berretsia: –ZU BAI!?.
|
|
–Ez!?. Eta, nola berotasunaren presiopean dagoen galdara batek tapoiaren atzetik likido guztia kanporatzen duen, bizi sena ere ariko zitzaidan azpitik bultzaka,
|
ez
bainuen dudarik iraultzak beste gerra bat zekarrela berarekin, potroak eta hanka bat ez ezik, beste hanka eta besoak ere honda ziezazkidakeena, bizitzak zituèn pozgarri txikiekin pozten hasia nintzenean hondatu ere??, ezezko biribila are biribilagotzera jo nuen: –Gehiago sinesten dut Grimm anaien ipuinetan iraultzan baino!?.
|
|
Halako moldez, non, egun batean, sagar bat galtzerdi sare luze baten bidez enborrari lotu, eta burua, kapelak estalia ohi bezala, sagarraren azpian jarri baitzuen. Ikusi nuenean, ni noiz iritsiko zain zegoen Heinrich,
|
ez
dut dudarik?, aztoratu egin nintzen, baita lasaitu ere jarraian, Heinrich urrun baitzegoen kaxatik, non baitzeuden sistema aktibatzeko erabiltzen zirèn kabilak. –Zer arraio zabiltza?
|
|
Entzuna nago lurrikarak eta izaten diren lekuetan, txakurrak, segundo batzuk lehenago, urduri jartzen direla eta zaunkan hasten, zergatik ez, haien pertzepzio eremua eta gurea ez badira beti bat!?, eta
|
ez
dut dudarik halako zerbaiti antzeman ziola, ai, Galileok eta Giordano Brunok txakur bat lagun izan balute, Inkisizioak eragindako lurrikarei antzemateko?!, baina Elizak, heretikoak ez ezik, txakurrak ere kondenatuko zituzkeen orduan sutara, seguru baietz??, txakurra negarrez hastearekin batera, lurrikara bat bezalakoa sentitu bainuen neure baitan, bertigo bat, oinen azpian nuèn euskarria bat bat... amiltzera banindoa bezala:
|
|
Zu goitik beherako euskalduna zaitut, ez hainbeste jatorriz, baina bai borondatez, eta
|
ez
dut dudarik txikiena western etan indioen alde lerratzen diren horietakoa izango zaitudala. Baina horri buruz ere zerbait esan nahi nizuke.
|
|
irakur zitekeen artikuluaren hasieran. . Joan Perez Lazarragaren testuaren benetakotasunaz, gaur egun, inork
|
ez
du dudarik, baina Veleian aurkitu bide diren hitzen inguruan, zalantzak ez dira oraindik erabat uxatu. Esan daiteke, gainera, Veleiako arduradunek prentsa aurrean hitzak agertu ondoren baino duda gehiago daudela egun. Horregatik, Henrike Knörren eta Joakin Gorrotxategiren txostenaren zain daude denak.
|
|
Zu goitik beherako euskalduna zaitut, ez hainbeste jatorriz, baina bai borondatez, eta
|
ez
dut dudarik txikiena western etan indioen alde lerratzen diren horietakoa izango zaitudala. Baina horri buruz ere zerbait esan nahi nizuke.
|
|
Entzuna nago lurrikarak eta izaten diren lekuetan, txakurrak, segundo batzuk lehenago, urduri jartzen direla eta zaunkan hasten —zergatik ez, haien pertzepzio eremua eta gurea ez badira beti bat! —, eta
|
ez
dut dudarik halako zerbaiti antzeman ziola —ai, Galileok eta Giordano Brunok txakur bat lagun izan balute, Inkisizioak eragindako lurrikarei antzemateko...!, baina Elizak, heretikoak ez ezik, txakurrak ere kondenatuko zituzkeen orduan sutara, seguru baietz... —, txakurra negarrez hastearekin batera, lurrikara bat bezalakoa sentitu bainuen neure baitan, bertigo bat, oinen azpian nuèn eu... zer egin behar nuen nik, izan ere, Madril bezalako hiri handi batean, etxerik eta babesik gabe, eta zer, txakurrik gabe eta txakurrak eskaintzen zidàn euskarri psikologikorik gabe?
|
|
Hala, bada, amak gogoan behar zituen Mendigorriako gertakariak... horregatik errezatu zituen arrosario hartako letaniak errezatu zituen moduan, isilean, bere baitan bildua, baita arrosarioa zuzentzen zuenak Ama Birjinaren laudorioen zerrendari ekin zionean ere: Sancta Maria, Sancta Dei genitrix, Sancta virgo virginum...; ama isilik zegoen, bai, baina ez ezpainak mugitu gabe...
|
ez
baitut dudarik ama bere letania berariazkoa errezatzen ari zela, azken bolada hartan jakulatoria bakarrera laburbildu zuena: Mater amabilis, ora pro nobis, Mater amabilis, ora pro nobis, materramabiliska beti... egun batzuk lehenago ere halaxe aritu baitzitzaidan, biok Regina enean elkarrekin errezatu genuèn arrosarioan.
|
|
" Konturatu al zara gero eta gehiago direla Andre Maria ikusten dutenak?"; ikustekoa zen nola esan zidan amak esaldi hura, buruan zuèn esperantza bere fruitua ematera balihoa bezala!; nik ez dakit amak ilara luze batean imajinatzen ote zituen bidenteak, Ama Birjinak aukeratu eta jendetzatik bereizten zituenak, bakoitzaren meritu eta desmerituen arabera, lore zuri beltz bati petaloak banan banan kentzen zizkion bitartean: zu bai, zu ez, zu bai, zu ez... gauzak hala izatekotan,
|
ez
baitut dudarik amak petalo zuri batean ikusten zuela bere etorkizuna, letra larrietan idatzitako baiezko batek berretsia: " ZU BAI!".
|
|
Gerhardek
|
ez
baitzuen dudarik egiten pintura molde berriek ere, zientziak bezalaxe, berak amesten zuèn iraultzaren norabidea markatzen zutela, baldintza gutxieneko batzuk betetzekotan. Hain da egia esaten ari natzaizuna, Damaso, non honako iruzkin hau egin baitzidan Gerhardek, biok Munichera joan ginèn egun haietako batean, erakusketa aretoan sartu eta berak begikotzat jo zuèn koadro espresionista baten aurrean gelditzen ginela —errusiar pintore ez oso ezagun batena ote zen... —:
|
|
Gerhardi ez nion aurrez aurre egin aurka, ordu arte ez bederen; egun hartan, ordea, barru barrutik atera zitzaizkidan urte haietan pilatutako desadostasunak, neure buruarekin egindako isiltasun itunak estaliak: ‘Ez! ’ Eta, nola berotasunaren presiopean dagoen galdara batek tapoiaren atzetik likido guztia kanporatzen duen —bizi sena ere ariko zitzaidan azpitik bultzaka,
|
ez
bainuen dudarik iraultzak beste gerra bat zekarrela berarekin, potroak eta hanka bat ez ezik, beste hanka eta besoak ere honda ziezazkidakeena, bizitzak zituèn pozgarri txikiekin pozten hasia nintzenean hondatu ere... —, ezezko biribila are biribilagotzera jo nuen: ‘Gehiago sinesten dut Grimm anaien ipuinetan iraultzan baino! ’ Gerhard izoztuta bezala gelditu zen; begiak, baina, hiruzpalau segundoren buruan txinpartaz bete zitzaizkion:
|
|
...neure egoeraren berri banekienik, ezta neure barne borroken indarren eta parametro objektiboen nondik norakoen kontzientzia nuenik ere —nola, bada, neure baitatik ateratzeko gai ere ez banintzen, lezio hura berandu gabe ikasiko nuen arren, debozionisten ikastetxean bekatuen aitortza egiteko arimaren eta kontzientziaren gorabeherak aztertzen hasi ginenean, astean behin gutxienez! —, baina
|
ez
dut dudarik neure baitan nituela indar haiek, nik orduan hain modu zehatz bezain kategorikoan ikusten ez banituen ere: nola ukatu, bada, neure baitan zetzala bizi sena, nola ukatu neure beldurra, eta nola ukatu beldurraren eta bizi senaren arteko lotura!
|
|
Zorioneko meategi auziperatuaz, berriz, honela ematen du bere argitasuna bosgarren artikuluan: ...o en elama oio dezir por una vez a Fco de Villanueva que en compañÃa de otros menaqueros estaba abriendo una peña viba en dicha aljuba de propia autoridad y sin permiso de los dueños propietarios de ella, pues en prueva de esto el testigo le mercava muchas o las mas vezes la mena que nezesitava para la fabrica de la erreria por si y en nombre de Martin Aristegui arrendador principal, eta
|
ez
duela dudarik honetan jabeei kalte egiten ziela. Horrek esan nahi du, jakinaren gainean ari zirela bai Berindoaga eta bai Aristegi nagusiei iruzur egiten.
|
|
Azkar ohartu zen Euskara bide eta tresna egokia izan zitekeela Europako historia zahar eta ezezagunena aztertzeko. Horrela, Humboldtek
|
ez
zuen dudarik Europako hizkuntzarik zaharrena zela baieztatzerakoan, hala nola kontinente osoan zabaldurik egon zela garai batean.
|
|
Beste lekuko batek
|
ez
zuen dudarik herriko mintzairaz:
|
|
Franco eta Hitler Hendaian bildu ziren 1940ko urrian (irudian); Francok gerra honetan ere parte hartu nahi zuen,
|
ez
baitzuen dudarik Hitleren garaipenaz; baina haren alde egitearen truk alemanari egin zion Afrikako lur eskaera, ez zuen Hitlerek onartu. Horrela, Hegoaldea gatazkatik kanpo gelditu zen, baina honek, ondorioz, espainol diktadurak irautea bideratu zuen.
|
|
—Bai, noski. Baina ongi hezia dut nik alaba, eta
|
ez
dut dudarik halaxe irakatsia izango duzula zuk ere semea.
|
|
Izan ere, ederra ez ezik gazte sentibera eta ameslaria zen Omar, liburuetan irakurtzen diren bezalako abenturak bizi nahiko zituzkeena, poemetan kontatzen diren bezalako amodioak sentitu nahiko zituzkeena, eta, hain zuzen, bi esperientzia haietarako atea (abentura eta amodioa) zabalik ikusi zuen Fatimaren gutunean. Han aipatzen zen neska europarra" bertute guztiez jantzia" omen zen, arrebak zioenez; eskutitzak ezer esan ez arren,
|
ez
zuen dudarik egiten edertasuna ere bertute haien artean izango zela. Ez al ziren ba guztiz ederrak Bizargorriren Hareneko biztanleak?
|
2011
|
|
«Artelana da berez garrantzia daukana, obra, eta obra horrek zerbait adieraztea eta ikuslea hunkitzea, bere balioa izatea eta bere ekarpena egitea, alde batera utzita hura sortu duena emakumea edo gizonezkoa den». Horretaz
|
ez
du duda izpirik Cristina de la Fuente Donostiako Arteko galeriako arduradunak. Baina 25 emakume artistaren lanak biltzen dituen erakusketa antolatu du bere galerian, MAV Mujeres en las Artes Visuales Espainiako elkartearen aurkezpenarekin bat eginda.
|